Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 38

2004
‎1 Metaketa onartu ondoren, auzitegiak aginduko du antzinatasun gutxieneko prozesuak antzinatasun gehienekoei batzea, horiek prozedura berean edo izapide berdinak erabiliz gauzatzen jarraitu eta epai berean erabaki ahal izateko.
‎1 Hitzezko epaiketen izapideak erabilita gauzatu diren prozesuetan, baldin eta epaile ezetsiak berehala onartzen ez badu ezespen arrazoia egiazkoa dela, jarduna helaraziko zaio intzidentearen instrukzioa egitea dagokionari; bitartean auzi nagusia eten egingo da. Instruktoreak aginduko du alderdiak bere aurrean ager daitezen, hurrengo bost egunetan, berak zehaztu egun eta orduan.
2005
‎Notarioek telefaxaren bidez Erregistroko finken deskripzio, titulartasun, zama edo kargei buruzko informazioa eskatzen dutenean, erregistratzaileak prozedura bera erabilita gauzatu eta bideratuko ditu eskabideok, betiere, erregela hauek kontuan hartuta:
2008
‎Sozietatearen sinadura erabiltzeko baimenik gabeko bazkideek ez dute konpainiarentzat betebeharrik sortuko euren egintza eta kontratuen bidez, egintza eta kontratuok konpainiaren izenean eta horren sinadura erabilita gauzatu arren.
‎b) Arau hausteak iruzurrezko bideak erabilita gauzatzea. Lurralde erkideko kalifikazio irizpidearen ezaugarri berdinak dituela, graduazio irizpide hori Lurralde Historikoetan arautu da.
‎Leinuaren legeak sortzen du trama, GBBn, eta leinuaren legearen nahitaezko betetze hori sarreran aipatutako osagai aurre moderno horietako bat erabiliz gauzatzen digu Atxagak: Carlos urrunegi joan da Don Beldurren erresuman, urrunegi barneratu da Obabako basoan, urrunegi bizi izan da hiritik kanpokoen legeen arabera, eta jada ez dauka itzulbiderik.
2009
‎Sozietatearen sinadura erabiltzeko baimenik gabeko bazkideek ez dute konpainiarentzat betebeharrik sortuko euren egintza eta kontratuen bidez, egintza eta kontratuok konpainiaren izenean eta horren sinadura erabilita gauzatu arren.
‎Aplikazio horietarako bigarren garraio zerbitzu bat ere definitu egin da, IP zerbitzuari fidagarritasuna gehitzen diona. Zerbitzu fidagarri hori TCP protokoloa erabiliz gauzatzen da. Laburbilduz, TCP/IP arkitekturako garraio mailak honako bi zerbitzu hauek eskaintzen dizkio aplikazio mailari:
‎18 Badago konexio moduko zerbitzua ematea konexiorik gabeko protokolo baten bidez, baita alderantzizkoa ere, baina ez da normala. Errazena eta logikoena konexio moduko zerbitzua konexio bidezko protokolo bat erabiliz gauzatzea da.
‎Horrenbesteko fidagarritasuna behar ez duten aplikazioei beste zerbitzu xumeago bat eskainiko die garraio mailak. TCP/IP arkitekturan, garraio mailako entitateek zerbitzu fidagarria TCP protokoloa erabiliz gauzatzen dute, eta zerbitzu ez fidagarria, UDP protokoloaren bidez. Horregatik, TCP/IP arkitekturako garraio mailako entitateei TCP/ UDP entitateak deitzen zaie askotan.
2010
‎LPLren eta PZLren araudia uztartuz, bahitutakoak balioak badira, PZLn xedatutakoarekin bat salduko direla (LPLren 261.2 art., PZLren 11 AXk eraldatua) esan behar da: zuzenean salduko dira (PZLren 635 art.). Bahitutako ondasunak balioak ez badira, alderdiek eta interesatuek adostutako eta PZLrekin bat auzitegiak onartutako eran egikarituko dira (PZLren 636.1 eta 640 art.). Azkenik, aipatutako hitzarmen edo akordiorik ezean, ondasunen besterentzea prozedura hauetariko bat erabiliz gauzatuko da (LPLren 261 art. eta PZLren 636 art.): (1) espezializatutako eta administratiboki horretarako baimenduta dagoen pertsona edo erakundeak eginiko eskualdatzea, organo jurisdikzionalak horrela erabakitzen duenean; (2) erregelamendu bidez, oraindik garatu gabe dago?
‎Elkarrizketan zehar hainbat argibide aurreratu du irakasleak.Zeintzuk dira ikastaroaren helburuak. Ikastaroko helburuen artean, emakumeekiko biktima pasibo izaera hausten ahalegintzen gara; gauzen antzera biolentzia jasaten dutenena, aurrerapenak aurrerapen, biolentzia hori sortu edo bultzatzen duten elementu estruktural nahiz kulturalak aztertu arren, ez baitira oraindik modu objektiboan hartzen. Ondorioz, batetik biolentzia sexistaren zergatiak aztertzen ditugu eta, bestetik, aurre egiteko bitartekoak.Nori zuzentzen zaio. Gerturatu nahi duten emakume guztiei zuzenduta dago, besteak beste, adinak nahiz ezaugarri fisikoek baldintzatu gabe.Zein metodologia erabiliz gauzatuko duzu ikastaroa. Emakumearen aurkako biolentzia ondorio fisikoengandik bakarrik ulertu ezin daitekeen bezala, autodefentsa ere ezin uler daiteke teknika fisikoen ikasketa soilagatik. Arrazoi horregatik, tailerrak bi zati izango ditu: Batetik, edozein eraso fisikoren aurrean erantzuteko teknika fisiko errazak ikasiko ditugu eta era berean, ahozko biolentziazko adierazpideei nahiz intentsitate baxukoei ere helduko diegu, emakumeen autoestimu eta segurtasunean eragin zuzena izaten dutelako.
2012
‎4 Norbaitzuek biltzeko edo kale agerraldia egiteko eskubideak zuzenbidearen arabera egikaritzea eragozten badute, edo bilera nahiz kale agerraldi zilegiaren ibilera modu larrian nahasten badute, orduan, halakoei bi urtetik hiru arteko espetxealdi zigorra ezarriko zaie, egitateak indarkeria erabiliz gauzatzen badira, eta hiru hilabetetik sei arteko espetxealdi zigorra edo sei hilabetetik hamabi arteko isuna, egitateok egitezko jardunbidez edo bidezkoak ez diren jardunbideetatik beste edozeinez gauzatzen badira.
‎Besterentzea legez onartutako bideetatik edozein erabilita gauzatuko da, eta haren zenbatekoa gordailuan geratuko da, lege prozesu egokiaren emaitzaren zain, kasuan kasuan gertatu diren izaera guztietako gastuak kenduta, halako gasturik izan bada bederen.
‎4 Horrezaz gain, egitatea ibilgailu motordun edo motor bizikleta erabiliz gauzatzen bada, horiek gidatzeko eskubideaz gabetzen duen zigorra ezarri ahal izango da, hiru hilabetetik urtebete arteko denboran.
‎5 Horrezaz gain, egitatea arma erabiliz gauzatzen bada, armak edukitzeko eta eramateko eskubideaz gabetzen duen zigorra ezarri ahal izango da, hiru hilabetetik urtebete arteko denboran.
‎Egitatea gauzetan indarra erabiliz gauzatzen bada, zigorra goiko erdian ezarriko da. Egitatea pertsonen aurkako indarkeria edo larderia erabiliz gauzatzen bada, 244 artikuluan ezarritakoaren arabera zigortuko da.
‎Egitatea gauzetan indarra erabiliz gauzatzen bada, zigorra goiko erdian ezarriko da. Egitatea pertsonen aurkako indarkeria edo larderia erabiliz gauzatzen bada, 244 artikuluan ezarritakoaren arabera zigortuko da.
‎2 Era berean, artikulu honetan aipatutako egitateak ibilgailu motordun, motor bizikleta edo su arma erabiliz gauzatzen direnean, urtebetetik lau arteko epe-mugan, kasuan kasuan, ibilgailu motordunak eta motor bizikletak gidatzeko eskubideaz, edo armak edukitzeko eta eramateko eskubideaz gabetzen duen zigorra ezarriko da.
‎1 Pertsonen aurkako indarkeriaz edo larderiaz egindako lapurretaren errudunari bi urtetik bost arteko espetxealdi zigorra ezarriko zaio; horrek ez dio kalterik egingo bestelako zigorra ezarri ahal izateari, baldin eta zigor hori badagokie hark indarkeria fisikoa erabilita gauzatzen dituen egintzei.
‎...irabaziak lortzeko asmoz eta indarkeria edo larderia erabiliz, beste bat egintza edo negozio juridikoa egitera edo ez egitera behartzen badu, beraren edo beste inoren ondarearen kalterako, orduan, pertsona horri urtebetetik bost arteko espetxealdi zigorra ezarriko zaio; horrek ez dio kalterik egingo bestelako zigorrak ezarri ahal izateari, baldin eta zigor horiek badagozkie hark indarkeria fisikoa erabiliz gauzatzen dituen egintzei.
‎4 Egitatea pertsonen aurka indarkeria edo larderia erabiliz gauzatzen bada, edozein kasutan, 242 artikuluko zigorrak ezarriko dira.
‎2 Egitatea indarkeria edo larderia erabiliz gauzatzen bada, urtebetetik lau arteko espetxealdi zigorra ezarriko da, bai eta sei hilabetetik hamabi arteko isuna ere.
‎Diamorfinaz hitz egiteko, Harold Shipman hiltzailearen kasua erabiltzen du Emsleyk; Shipman Ingalaterrako mediku bat zen, eta susmatzen dute 200 pertsona baino gehiago hil zituela diamorfina erabilita. Liburuan aipatzen den beste kasu bat da Alexander Litvinenko espioi errusiarraren hilketa, polonio isotopoa erabilita gauzatu zena. Duela urte gutxiko albistea izan zen mundu osoko komunikabideetan.
‎Baina hori adieraziostean, zera aipatu zuen: nazioarteko zuzenbideak modu ez demokratikoz edobortxa erabiliz gauzatutako independentzia egintzak erabat baztertzen dituela. Halaizanik, Justizia Gorteak zilegitasun demokratiko osoz buruturiko sezesio egintzenaurrean nazioarteko zuzenbidea «neutral» mantentzen dela baieztatu zuen.
‎Are gehiago, sarritan kanporaketa eta ondorengo lur okupazioa aldarrikatu da ingurumenaren babesa burutzeko (Andrade, 2001). Horrelako proiektuak, estatuko erakundeen bidez, kanpoko nahiz barneko enpresak erabiliz gauzatuko dira (Ramachandra, 1997). Ondorioz, herri indigenek ohiko lurren gaineko kontrola galdu egin dute.
2013
‎Legeak errealitatera egokitzea eta justizia trantsizional bat ezartzea. Hasiera puntu bezala, giza eskubideen kontrakoak diren espetxe politikaren aspektuak aldatzea, nazioarteko estandarren kontrakoak diren salbuespen neurriak bertan behera utziz, hala nola gaixo larrien egoera, zigorra bete duten presoak aske uzteko ezezko jarrera eta sakabanaketa». p«Itzultze prozesua lege baliabideak erabiliz gauzatzea; prozesua integrala izanik, era mailakatuan, banaka eta zentzuzko denbora tarte batean. Presoek bake jokaleku berriarekiko konpromisoa agertzea eta indarkeriazko bideei uko egitea eskatzen du prozesu honek.
2015
‎irakurtzen egon da denbora luzez, eta gero toalla gainean etzan da. Aukera ona zen buruan nerabilena gauzatzeko. Baina ez dut adorerik izan.
‎Kode Penalaren 28 artikuluaren arabera, egitateaeurek bakarrik, taldeka edo beste edonor bitarteko gisa erabilita gauzatzen dutenak diraegile. Hauek ere hartuko dira egiletzat:
‎Modu horretara, sistemaosatzen duten aldagai nagusienen inguruko kontrastea egin ahal izango dugu eta hauen eraginakneurtu, diskurtsotik abiatuta, sistemaren logika ulertu ahal izateko. Bigarren teknika honen esplotazioeta analisia Atlas.ti programa erabiliz gauzatuko da.
2019
‎Kalkulu estatistikoak SPSS pakete estatistikoa erabiliz gauzatu dira.
‎Jakina, lehenengo aginte esaldiak aditzoinak soilik erabiliz gauzatu ziren: etor!. joan!.
2020
‎Noren esku dago euskal nazioaren segurtasuna? David Bajona i Carrera eta Daniel Soler i Gonzalezek definitu bezala, segurtasun nazionala ongizate eta egonkortasun nazionalari eusteko gaitasuna da, krisi egoeretan kalte garrantzitsuak saihesteko edo gutxitzeko beharrezkoak diren tresnak erabiliz gauzatzen dena. Ikuspegi horrek tradizionalki militarra edo sekuritarioa izan den ikuspegia gailentzen du, arrisku zibilak kudeatzera bideratuagoa dagoen ikuspegia landuz eta herritarren bizi kalitateko gutxieneko estandarrak mantentzeaz arduratzen diren egitura kritikoez arduratuz; bai eta gizarte gisa dugun erresilientzia indartzeko politikak bideratuz ere.
2021
‎28.6.3.5c Esanahi bertsuko beste egitura bat ere badu bizkaierak, ba (ga) rik hitza erabiliz gauzatzen dena, A barik B... gisakoa, hain zuzen: Orreik andra ergelok, bakalduntzat barik bakallutzat artu zaitubez zu (Otxolua).
‎solas mailakoa. Alborakuntza (edo justaposizio) esaten diogu hizki edo partikula jakin eta berezirik erabili gabe gauzatzen den juntadurari. Izenak berak aski argi adierazten duenez, perpausen alboratze hutsez gauzatzen dena da alborakuntza; edo, bestela esanda, juntagailurik gabeko juntadura.
‎Gaztea da, eta langilea; Gaztea da, baina langilea. Eta juntagailua erabiliz gauzatzen den juntadura aski irekia da balioaren aldetik, eta testuinguruaren argitara ulertu da: aurkaritza kutsua duena izan daiteke, jakina; baina baita emendiozko soila ere, hau da, gazte izateari langile izatea besterik gabe gehitzen diona; eta are ondoriozkoa ere izan daiteke, hots, langile izatea hain zuzen gazte izatearen ondorio suposatzen duena.
‎Orokorrean, urruneko hezkuntza, ezinbertzean irakaslea eta ikaslea distantzia fisikoak banatuak direlarik, espazio berean egon gabe, interakzioa osagai integral gisa duten 12 urtera bitarteko, goi mailako hezkuntzako edo etengabeko hezkuntza testuinguruetan gertatzen diren ikaskuntza jarduerak (2008) dira. Irakaskuntza hori metodo, teknika eta estrategia desberdinak erabiliaz gauzatzen da, irakasle eta ikasle arteko harremana guztiz urrunekoa (inoiz ere espazio berean bat egin ez) edo partziala (noizbehinka espazio berean bat egiten dutela) izan daitekeelarik (Ribera et al., 2017).
2023
‎Behin euskarriak zigilatuta, lanak kalean eta Azpeitiko lurretan egin dituzte partaideek, nahiz eta edozein teknika edo material erabilita gauzatu dituzten. Kale pintura lehiaketaren antolatzaileek jakinarazi dute lanak " argitaragabeak" izan behar dutela:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia