2015
|
|
Ez izan beldurrik, neu naiz. Hitz hauek hainbesteko indarra izanik, ezin zuen zalantzarik izan orduan behintzat, eta hain lagun onarekin sendoturik eta alai geratzen zen; argi ikusten zuen laguntza handia zitzaiola eskuarki Jainkoa gogoan
|
erabiltzeko
eta kontu handia izateko Hura nahigabetzeko gauzarik ez egiteko, beti begira zeukala iruditzen baitzitzaion. Eta Haren Maiestatearekin harremanetan jarri nahi zuenean otoitzean, eta baita otoitzean ez zenean ere, hain hurbil zegoela zeritzan, non ezin baitzuen Hari entzun gabe egon; baina hitzak ez zituen ulertzen berak nahi zuenean, orduz kanpo baizik, behar zenean.
|
|
Oi ene Jainkoa! Ez al dira hauek aspaldidanik Jaunak sufritu zuena eta sufritzea zein ona den gogoan
|
darabiltenak
eta are sufritu nahi dutenak. Haiek beren bizitzak diren bezain eratsuak nahi lituzkete guztiak, eta Jainkoarren, ez dezatela uste izan sentitzen duten samina hurkoaren erruagatik dela, beren baitan hori merezidun eginik.
|
|
Bada, zer izango ote litzateke gauza guztien berezitasunen berri jakingo bagenu? Probetxu handikoa da gauza harrigarri hauek gogoan
|
erabiltzea
eta Errege hain jakintsu eta boteretsuaren emazte izateaz gozatzea.
|
|
Gutun batetik hartua da. Gutun askotan hizkera estalia, metaforikoa,
|
darabil
eta egiazko izenak izenordeez disimulatzen ditu, garai arriskutsuak zirelako berarentzat eta karmeldarren erreformarentzat. Horrela, Gaspar Salazarri 1577ko abenduaren 7an idatziriko gutunean esaten dio bitxi hura (Bizitza Liburua) Inkisizioak bahiturik zuela eta Gaspar Quiroga Inkisidore Nagusiak estimu handitan izanik, nekez utziko zuela eskutik harik eta aspertu arte; baina Gaspar Salazarri diotso, orain hura baino bitxi preziatuagoa ikusiko lukeela, hara etorriko balitz.
|
|
Jaunak egin beza, ahalguztiduna da eta nahi duena ahal duenez gero, gauza guztietan bete dezadala beraren borondatea, eta Haren Maiestateak hainbeste artifizio eta modu
|
erabiliz
eta hainbeste aldiz infernutik atera eta Beragana ekarri duen arima hau ez beza utz galtzen. Amen.
|
|
2 Hemen arima bere baitan biltzen hasten da, hemen honezkero naturaz gaindiko gauza ukitzen da, ahalegin handiak eginagatik ere berak ezin baitu bere kontura lortu. Egia da noizbait nekatu egin dela dirudiela tornua
|
erabiltzen
eta adimenarekin lan egiten eta bete egin direla ubideak; baina hemen ura gorago dago eta putzutik ateratzen baino askoz ere lan gutxiago egiten da. Ura hurbilago dagoela diot, grazia argiago ematen zaiolako ezagutzera arimari.
|
|
Hau gogoan
|
nerabilela
eta ez joatera osoan jarririk nengoela, Jaunak hitz hauek esan zizkidan, eta hortik atera nuen oniritzia emana zela harrezkero: Ez egin jaramonik hotz horiei, Neu naiz benetako beroa eta.Deabruak indar guztiak erretzen ditu fundazio hura eragozteko.
|
|
6 Badakite ahizpa Maria San Joserena doan hartu zutela hor beraren nebagatik, gure aita Graciánengatik. Haren amak, premia handian denez gero, atzeratu egin zuen hura hor sartzea laurehun dukat horiek negoziatu arte, jakin dudanez (aita Graciáni egin zioten karitatea bere horretan zela uste baitzuen) eta horiek bere premiak betetzeko erabiliko zituen, diodanez, bazuen ongi zertan
|
erabili
eta. Orain ez naiz harritzen haren falta nozitu izana; eta hala ere, egin zaionagatik eskerrak eman besterik ez du egiten, hain ona da izan ere.
|
|
2 Uste dut zerikusi handikoa dela bertute honetara ohitzea, edota Jaunagandik egiazko apaltasuna lortzen saiatzea, hemendik etorri behar baitu; izan ere, benetan apala denak gutxitzat hartua eta aurrean
|
erabilia
eta errurik gabe gaitzetsia izatea nahi izan behar du egiaz, baita gauza larrietan ere. Izan ere, Jauna imitatu nahi badu, zertan imita dezake hobeki horretan baino?
|
|
2 Bai gauza handia dela Jauna iraindua ez edukitzea, infernuko haren mendeko eta esklaboak lotuak egon daitezen!; azken batean guztiek zerbitzatu behar dute Hura, nahi ez badute ere; kontua da, haiek indarrez zerbitzatzen dute eta guk bihotz bihotzez. Beraz, Hura pozik edukiz, haiek arrastoan egongo dira, eta tentaldi artean
|
erabili
eta guretzat amarruzko sareak hedatu arren, ezin izango digute kalterik egin.
|
|
[2] benetako infernua den horretaz gaizki esaten ez dugu zertan nekaturik, horren kalterik txikiena ere ezin esanezkoa baita. Guk ez dugu hau ahotan hartu behar, ezta munduan dagoela pentsatu ere; ez txantxetan ez benetan ez dugu halakorik entzun behar, ezta gure aurrean halako maitasun konturik
|
erabili
eta kontatu dadin onartu ere. Ez dakar ezer onik, eta entzuteak berak ere kalte egin dezake.
|