Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 92

2010
‎Ez nuen behin ere ikusten hotelean, eta kezka sortu zitzaidan, ez ote zegoen, Jainkoarekin ez ezik, denokin haserretuta, baita nirekin ere udako bisita bakarraren ostean gehiago azaldu ez nintzaiolako. Aitzakia bat erabili eta Berlinoren gutunak Martinen bitartez lortzea ere pentsatu nuen, grafologia ikasten ari nintzela esanda, adibidez, eta ahalik eta pertsona gehienen letra behar nuela ariketa praktikoak egiteko. Etsitzen hasia nengoenean, Teresa hoteleko aparkalekuan azaldu zitzaidan.
‎Eta kontraesana borobiltzeko: salbaiek delako laguntza edo zibilizatze hori ametitzen ez bazuten, haien kontra bortxa erabiltzeko eta dena hiltzeko eskubidea zutela uste zuten Arrazoiaren jabeek.
‎Meloi soro batean sartu da sekretuan Nasreddin. Fruitu eder bat atzematearren makurtu delarik eta bertan, heldu zaio guardia, makila zurruna darabilela eta hitz zatar zaparrada ahoan.
2011
‎Izadiaren osagarri nagusia ura da eta horregatik, beharbada, gure inguru naturalak biologikoak, esate baterakotankera kurbatua erakusten du, oro har. Ez du angelu zuzenik erabiltzen eta, jakina, l (yin) eta Ffl (yang) izeneko bi dragoi horiek ere modu berean egiten dute igeri eta hegan. Itsasoan ala zeruan, joan edo etorrian, ezarian ari dira etenik gabe, baina atseden hartzen dute, hala ere, euren jarduna egin bitartean.
‎Hondarreko klaustroan, irakasle batek, Pedagogia fakultateko irakasle batek, gogoarazi du Amerikako zenbait fakultatetan antzeko egintzak burutu zirela, baina emaitzak, hasiera batean baikorrak izan arren, gero zapuztu egin zirela, eta horrexegatik komeni dela urak bere bidea egitea, ez baita batere seguru oraingoan ere berrikuntza pedagogiko ongarri baten aurrean ote gauden edo alferlan kaltegarri baten aurrean. Eta gaian gehiegi sakontzeko gogorik ez duela aitortutakoan, pedagogoak esan du Enekok ez zuela inongo helburu zehatzik aurretik finkatu, ez duela inongo bibliografiatik ateratako metodologia erabiltzen eta ez duela kontuan hartzen ikasleen ikasteko prozesua, eta gauza jakina dela Vigonskyri jarraitu gabe ez dagoela aitzinera joaterik.
‎Oharra: Garai batean Cementos Rezola izena hartu zuen, baina gero indarretxetako erabili eta erabiltzen da.
‎Aukera bat, baina erabat alegiazkoa, hots, batere segurua ez dena, erdarazko infanzon ‘kaparea’ izenean pentsatzea da (cf. Yenego Infançon, Puiu, 1366, LPN, 455 eta Garcia Infançon, Larraga, ibid., 617); hau, euskaraz izengoititako erabilirik eta bustirik* infantxon bihurtuko zen eta hemendik, asimilazioz,* intxantxon. Honek, alabaina, baditu bi oztopo gutxienez:
2012
‎Horrez gain, aspaldi, biografia eredu lineal, hazkor eta argiak ezartzen zituzten instituzioek, esperientzia kolektiboen arragoak ziren eta norberaren egitura sozialaren matrizea, baina egun ibilbide katramilatsu batean bakoitzak bere biografia asmatu behar du eskarmentu hutsalak eta ziklikoak bilduz, ezertan gehiegi errotu barik. Gaurko sistemak erabili eta botatzeko programazio ereduak hobesten ditu.
‎Gainera pertsonek egiten dituztela delituak gaineratu du, eta ez egunkariek. Adierazpen hauek oso harrituta egin ditu ikusirik epaileak zer nolako erabakia hartu duen, oso gardentasun gutxiko probak omen direnak erabili eta gero. " Harrigarria egiten zait amaitu du esanezegunkari hori ixtea adieraziz badaudela probak ETA eta egunkaria edota honen zuzendariak lotzen dituztenak.
‎Dudarik ez, azkarrak eta ospe handiko omen diren idazleek ere tontakeria ugari bota izan dituzte, inolako gogoetarik gabe, inolako beldurrik gabe, beren irakurleen aurrean. Topikorik tipikoena, hots, erabiliena eta errepikatuena hauxe da: irakurtzen duena azkarragoa, zintzoagoa eta, ia ia, ederragoa da.
‎Nork erabiltzen ditu eta zertarako? Non geratzen da, boterea erabili eta manipulatzen duten horien aurrean, hiritar xumea. Zer informazio klase ematen zaio eta noraino uzten zaio erabiltzen aurrerapen tekniko sorta hori?
‎XIX. mendea iritsi arte homosexual hitza ez zen inoiz erabili eta aro historiko ezberdinetan esanahi edo kontsiderazio bestelakoa izan du, garaien arabera. Hori dela eta, erakusketa honetan antolatzaileak saiatu dira oreka orokor bat bilatzen aro historiko ezberdinetan aukeratuz lanbide desberdin izandako gizon eta emakume ezagunak.
2013
‎Esan dezagun, doituago, modernitatearen abstrakzio handien artean ez dela sartu kultura dibertsitatearen elkarbizitzaren ametsa. Hiru abstrakzio handien panteoian ez bazegoen ere, ez dugu esango modernitateak identite dimentsioa ez duenik erabili eta kudeatu. Jakina da erabili duela, modu planifikatuan erabili ere.
‎Ilargiak adibidez, ez du indarrik behar, ez du indarrik erabiltzen eta ez du energiarik xahutzen lurraren eta bere buruaren inguruko biretan. Ludiak berak ez du energiarik gastatzen bere eguneroko errotazioan eta urteroko translazioan.
‎Hiriko epaitegiak bidalitako miliziano mordoa azaldu da eguna argitu baino lehen Urrumiako atarian. Eskuetan paperezko agindua dakarte, etxekoak kanpora botatzeko ahalmena ematen duela esanez, behar izanez gero indarra erabiliz eta guzti. Latinezko perpausak aipatu dituzte, zera, desahutium fiat eta holakoak.
‎Baina jakina, hainbeste azienda, abere eta piztiaren emanak gorotzez, zikinez eta mugitutako hondoko lohiez zingira bihurtzen du udazkenerako idoia. Zenbat eta idorragoa den uda, orduan eta gehiago erabiltzen eta zarpailtzen dira idoia eta bere ingurua. Bestalde, urdeek, basurdeek eta azkonarrek ez ezik, astoek, mandoek, behorrek eta zaldiek bazterretako lokatzetan iraultzika ibiltzea izaten dute gogoko.
‎—Taiak lapurtu dituenak bazekik taia ez dezakeela norberak baizik erabil eta lapurreta horri ez diezaiokeela onurarik atera gogoratu du etxekoandre batek.
2014
‎Ez dut, oro har, egoera hura minez gogoratzen, ez zitzaidan desatsegina iruditzen, berezkoa baizik. Azken batean, izebaren baremoaren arabera ez ginen pobreak, amaren arabera, besterik gabe, bitxilore sortu gintuzten, itsasoko ur bila isla baino urrutiago joan behar izaten zuten horietakoak, etxeko hizkuntza ezin zen etxetik kanpo erabili eta ezkuturik ezkutuenean gorde behar genuen Francori buruzko guztia.
2015
‎Kontua da ezagutzen ditudan biologo euskaldunek ez luketela testu hori era horretara idatziko: ez lukete sintaxi hori erabiliko eta ez lexiko tekniko hori ere. Narrasago egingo luketela?
‎Biek nabarmendu dute rolak eta labelak negoziatu behar direla eta negoziazio horiek egitura sozialetan egiten direla. Jakina denez, negoziazio horiek taldekideekin bezainbeste beste taldeetako kideekin ere egiten dira.39 Lan horietan autokategorizazio kontzeptuaren ordez, identifikazioa darabilte eta rol kontzeptuak berebiziko garrantzia du. Rola posizio soziala da, zentzuz eta igurikapenez beterik dagoen posizio bat:
‎Dibergentzia horren aktoreak gurasoak dira gehienbat. Haiek hautatu dituzte aldentze hura bideratu duten izenak eta horrela, izen horiek erabiliz eta hedatuz edonork konstatatu eta erregistratu ditzaketen diferentziak eta identitateak agertu dira. Agertze horrek galdera sorta luzea sortarazten digu.
‎egituraketa soziokulturala eta diskurtsoa, praktikak eta metapraktikak. Alabaina, egungo jendarteetan, talde hitzaren ordez egokiagoa dirudi praktika inguru soziala erabiltzeak eta horregatik, hirugarren motibagarri mota bat erantsi genieke aurrekoei: egitura (tze) sozialaz gain, praktika bera aintzat hartu behar dugu, zehatzago esan, praktikak bere baitan zentzuak artikulatzeko duen gaitasuna.
‎Izatez oso mugimendu sinplea da: gauza hartu, erabili eta erabiliz eraldatu. Ezpabere, gauzaren indar sinbolikoak menderatzen gaitu eta ikonoak beretzat irabazten du sarea.
‎Eta, bestaldetik, jende askok duen" euskal identitate guztia" EAEko auzokidea izateari dagokion" euskal herritartasun" hura baino ez da. Ni, aldez aurretik argi gera dadin, estatuaren sekularizazio identitarioaren aldekoa naiz, baina ikusiko denez zaila da oso irudikatzea nola utz lezakeen identitateak euskal eremu politikoa identitate politikak direnean eremu horren estatusa eta izatearen bermea, nola, bestela ere, eremu politiko guztiek identitate pertsonalak eta kolektiboak nahita lantzen eta botere legitimaziorako erabiltzen eta hedatzen dituztenean. Dena den, auzi hauek ez dira zuzenki lan honen helburua, ez euskal identitate" politikoa" edota" gizartearen geroa" alde batera utziko ditudalako, identitate kulturala eta soziala jorratzeko, baizik eta auzi horietara jotzeko bestelako bide bat hautatu dudalako.
‎Ironikoki, oraindik ere euskal abertzaletasunaren irudikari edo imaginario politikoa ez bakarrik irudimena68ko belaunaldiaren diskurtsotik bizi izan da eta elikatu, gaur arte; edota era ekonomikoago batean paratzeko, belaunaldi haren diskurtsoaren errentetatik bizi izan da, ezer egiazki berririk sortu gabe egundaino. " Euskal ideologia" esan dakiokeena, beraz belaunaldikoek sortutakoaizan da era kontziente edo inkontzientean alderdi politiko abertzale guztiek gaurdaino erabili eta bazkatu dutena, EAJ rekin hasi EH Bildu rekin amaitu. Era berean, gure inkontziente afektiboaren oinarria oraindik ere Ez dok hamairuko kultura da.
‎Ekonomia eta industria ez zeuden baztertzeko, eta proposatzen zen merkatu, feria eta azoka komunen sustatzea, zeintzuetan erakutsi makineria, ekoizpen, eta martxan diren industriak," elkarren interesekoak"; orobat, ikerketak gasaren gainean: nola erabil eta profita Lacq eko planta, Biarnon; eta atzera ere, trukaketak: bi hiriotako lantegi eta atelerietako enplegatuen, langile berezituen, eskulangileen artean, seigarren oinarrian xehaturik.
‎Zazpi koloreak, milioika konbinaketetan biderkatuak aingeru zilarkararen forma daukan konputagailuan. Ehunka erretina berri, Dali hilezinak erabil eta kanbia ditzan. Pintzelak, bakoitzak bere lengoaia eta garun.
‎Bereziki larria iruditzen zitzaion ELAri administrazio karguetara iritsitako labealdi berriaren ausarkeria, ez baitzuen erreparorik, kontsentsuaren goraipamena ahoan, negoziazioaren arauak hankapean erabiltzeko eta katramilak eta murrizketak irensten ez zituenari elkarrizketarako" borondate falta" aurpegiratzeko.1020
‎" lankidetza ez da kleenex bat; ez dugu ametitzen erabili eta botatzeko lankidetzarik, eta ez dugu grebarako ahalegina geure gain hartuko, biharamunean UGT eta CCOOk grebaren arrakasta euskal sindikalismoaren aurka erabili dezaten". 304
‎Gizaki hipermodernoa hiperkontsumitzaile plastiko eta biguna da. Hiperkontsumitzailea da, ez bakarrik etengabe produktu berri eta liluragarriak kontsumitzearekin amesten duelako eta bere errealitate gordinetik askatzeko kontsumitzea hautatzen duelako; hiperkontsumitzailea da bere izaera propioa ere etengabe aldatu dezakeelako, eskaintzen zaizkion izaera edo nortasun ereduetatik nahi beste hautatu eta kontsumitu ditzakeelako —hartu, erabili eta bota—, bere burua ere kontsumo gai bihurtu duelako. Jada ez du izaera finko eta solidorik behar —askotan, bestea ri horixe bera eskatzen badio ere— eta, horrezkero, munduko izaera, nortasun edo estilo eskaintza itzela du eskura:
‎Atzerritar edo etorkin (txiro) ak beti daude jomugan, horiexek baitira gure hiri demokratiko eta baketsuetara beldurra dakartenak, gure gaitz guztien erantzuleak. Lanpostuak eta emakumeak lapurtzeaz gain, zerbitzu publiko asko erabiltzen eta agortzen dituzte eta kultura nagusia kinka larrian jar dezakeen aniztasuna dakarte beraiekin. Gehienetan ahaztu egiten da herrialde horietan etorkinek ekonomiari ematen dioten bultzada, beste gauza on askoren artean.
‎Poningo fite mozkortzen den gizona izaki, berehala eman zen irri eta trufetara, Mauro ohiko bere desmasiak egiten hasi zen artean: tutu batez biltegitik heldu uraz urdeak eta Lichiren behorra garbitzen, ondotik bere burua lur bustian bir bueltaka erabiltzen eta kantoreak ematen...; kadiratik higitu gabe, Lichi irri karkailetan zaparta zen.
2016
‎Hasiera batean erne ibili zen, spraya erabili eta istantera gordez, eta gogoan hartuz, betiere, galtza bakeroen poltsikoan zeraman metraileta bala. Baina errepidera hurbilduz zihoan bezala, konfiantza hartu zuen:
‎Baiñan poz jario oietan elkorregi deritzait. Ala ere euskara txukun eta argia darabil eta gure erriaren atsegiñak egingo ditute poz jario auek".
‎Bizitza garratza da, ordea, ez zaio Garateri lehenbizikoa bezain ona iruditzen: " Eskaxagoa da, bi protagonista dituelako, euskara lardatsago erabili eta melodrama gehiago sartzen duelako". Eta, berriz ere, Garatek baieztatutakoa, aurretik ere Irazustak berak onartu zuen:
2017
‎Izenak zer kokatzen duen, zein eskalatan kokatzen duen eta kokatze horretarako zein kultur erreferentzia erabili eta nahasten diren, gaur egun alde handia dago izena eta izanaren sistema zaharrarekiko.
‎Minaren absolutismoaren kontrako borrokaren izaera liberal eta internazionala agerian utzi zuen Galvestoneko proklaman, une hartan ideiarik berrienak eta iraultzaileenak zerabiltzan eta:
‎Zergatik da sinatu (signado) euskarago, firmatu (firmado) baino? Ez daukat gutietsia zin egin, zin egotzi, zinatu (gurutze santuaren egin), zinez ari, eta erro bereko usario ugaria, baina, kontuak beren neurrira ekarriz, eta goiko testubarren honetan, ez ote dauka gaur sinatu baino askoz ere euskaldun gehiagok ahotan erabilia eta berenganatua firmatu hitza. Orduan zergatik ukatu usario eder hori guzia, beste gabe, sinatu zzharra hobetsiz?
‎Internetek, globalizazioaren prozesuaren eskutik, konektatu daitekeen edozeini eskaini diezaioke azalpen sinpleenetatik zailenetara edozein gairen inguruko informazio mordoa, imajinatu ditzakegun ikuspegi guztietatik. Jada, informazioak ez du kanal edo zentzu bakarra erabiltzen eta, ondorioz, informazio egarri direnek nahi beste perspektibaren artean aukeratu dezakete gustuko dutena. Kanpo munduak, noizbait antzemangarri eta ulergarria iruditzen zitzaiguna, orain ihes egiten digu eta eskuraezina eta antzemanezina dirudi.
‎Hitz gutxitan, Ken Robinson eta Noam Chomsky bezalako pentsalarien ikuspegietan oinarrituz, 2030ko eskolan ez da arlorik egongo eta, ondorioz, notarik ere ez; irakaslearen lana ez da notak banatzea izango; inork ere ez du suspenditzen eta, horrenbestez, ez da frakasorik egongo; adinagatiko mailak desagertuko dira, horien artean egiten diren azterketa eta errebalidekin batera; flippedclassroom ereduari jarraituz, asistentzia semipresentziala litzateke, ikasleak etxetik egingo baitu lan kide eta irakasleekin sarean konektaturik; egutegia malgua da, pertsonalizatua; adinak nahasirik taldean egingo dute lan; ikasketa 24 ordu eta zazpi egunetakoa da, taldekideen ordutegi eta eguteagiaren araberakoa; eskola ez da presondegia gehiago izango, coworking espazio baten antzekoa baizik, tailer, sukalde, gelak eta bestelako bulegoz josia; eta, azkenik, garrantzitsuena, irakaslearen papera aldatuko da erabat, ikasten ikasi behar baitute ikasleek. Teknologia berriek lagundurik, behin testu-liburuak bazterturik, irakaslea gidaria baino ez da izango, ikasleak zer informazio erabili eta zein baztertu behar duen adierazteko. Gainontzeko guztia ume eta gazteen (eta beraien gurasoen) esku omen dago.
‎Egunero bazkaltzen du jatetxe txino batean eta erabilera, mugatua izateaz gain, garestia ateratzen zaio Iñakiri. Merkeago aterako litzaioke Txinara joatea, eta bertara abiatu da, ikasi duena erabiltzeko eta sakontzeko asmoz.
2018
‎Sarituak: Luis Beltzunegi Arruti (Nafarroako hego mendebaldean eta Iruñerrian erabilitako eta jatorriz euskarakoak ziren hitzen zerrenda), Orixe (Kixoteren kapitulu baten itzulpena), Oieregi, Irular, Lizardi, Garbizu eta Ignazio Baleztena.
‎Ilarregik dioenez, ezer gutxi dakigu Anelierren inguruan, eta zerbait baldin badakigu egileak berak bere liburuan esaten digulako da. Izan ere, Tolosan jaioa dela badakigu, eskuizkribuaren izenburuan (poemaren testuaren gaineko partean) letra gotiko larriak erabiliz eta elkarren txandan letra gorriak eta urdinak tartekatuz hauxe irakur daitekeelako: Guillermus Aneliers de Tolosa me fecit.
‎Jakin behar du entzuten, sentitzen, burmuineko trasteleku hori ahalik eta hornituen egon dadin zokobetailu ezberdinez beteta. Puntu honetara iritsita, Aingeru Epaltzak arbela erabiliz eta klariona eskuan zuelarik grafiko bat margotu zigun: hiru zirkulu zentrokide.
‎Garai honetan nabarmentzen da Ibn Hayyan (987) kordobar historialaria, aurreko historialarien kroniken bildumatzailea. Kronika horiek erabili eta al Muqtabis lana idatzi zuen. Obra honi esker ezagutzen ahal dugu IX. eta X. mendeetako Iruñeko historia, hori izanik, hain zuzen, erresumaren sorrera ezagutzeko iturri nagusia (Levi Provençal eta Garcia Gomez, 1954).
‎Domuit vascones esaldiaren egiazkotasuna zalantzan jartzekoa bada ere, hainbat errege bisigodoren kroniketan behin eta berriz aipatzen dira baskoiek sortzen zituzten istiluak eta haiek menperatzeko egin behar izan zituzten ahaleginak. Harreman nahasi hau dela eta, ez da garaiko lekuko artistiko aipagarririk kontserbatu, behin eta berriro erabili eta berreraiki zituzten harresien zatiez gain.
‎Indarra erabiliz eta Estatu egiturak moldatuz, VI. mendeko azken laurdenean bisigodoek bai lortu zuten Hispania gehienaren gainean subiranotasun erreala finkatzea. Leobigildoren lana Rekaredok borobildu zuen, bereziki oso erabaki garrantzitsu baten bidez:
‎Frantsesaren eta espainolaren eraginak sinetsarazi digu Euskal Herri kontinentalean eta penintsularrean erabiltzen diren euskarak desberdinegiak direla elkarren artean aise komunikatzeko. Hori gezurra dela ulertzeko modu hoberena da elkarren arteko komunikazio kanalak handitzea eta, alde horretatik, euskara batua erabiltzea eta euskara batuaren zabalkunde tresnak baliatzea, komunikabideak edo literatura kontsumitzean, adibidez.
‎Hezkuntzaren arloan negozioa egin nahi duten interesatuak ugari dira, eta horiei bizkar emanez, geure gain mantendu behar dugu hezkuntzako hobekuntza planen gaineko kontrola. Hori egin ezean, gure lepotik dirua egin nahi duten enpresek erabili eta botatzeko hezkuntza produktuak salduko dizkigute, behin eta berriz, inolako eragin ikusgarririk gabe. Kalitatezko hobekuntza planak entitate publikoen arteko elkarlanaren bidez etorriko dira.
‎Fino ugrieraren hizkuntza familia frogatzea interesgarria izan zen, baina, ikerketa gehienetan bezalaxe, beti izaten da interesgarria ere bidean nahi gabe aurkitzen duzun hori. Finlandiarraren jatorria ikertzerakoan, hizkuntzalariek erabili eta garatu egin zituzten ikerketa teknika berriak, eta teknika horiek erabilgarritasun handia erakutsi omen dute beste hizkuntzen ikerketan. Urrunera joan gabe, finlandiarra ikertzerakoan aztertu zituzten hark eskandinaviar hizkuntzekin izan dituen frikzioak, eta ikerketa horiei esker, gehiago jakiten da orain hizkuntza eskandinaviarrei buruz ere.
2019
‎Liburuak jasotzen lagundu eta eskerrak entzun gabe desagertu da apalen artean. Ni bezalako ikastun obsesionatuek gainerako gizakiek beste zereginetarako erabiltzen dituzten neuronak ere erabili eta nekatu egiten ditugu ikasketetan; nola liteke Murrayri lehenago erreparatu ez izana. Horretan nenbilen begiak liburutegiko irteeran kokatutako iragarki taulan iltzatu zaizkidanean.
‎—Esan dezagun krisialdiaren ondorioa izan zela. Hanka hutsik ibiliko nintzela erabaki nuen, inon ere oinetakorik erabili gabe eta asteburuetan, mendira joaten nintzen korrika ibiltzera, betiere oinutsik... bizimodua nahi nuen aldatu, zalantzatan nengoen senarra abandonatu ala ez, azkenean horixe egin nuen. Orain Bejarreko mendilerroan emandako garaia amaitutzat jo dut, behar baino denbora gehiago aguantatu dudan arren, eta ez Anselmorengatik, Furiagatik baizik.
‎Kosmerekin joan nintzen epaiketara, eta bertan Nulesen defentsak behin eta berriz errepikatu zuen ez zela inolako bendarik erabili eta berak ez zeramala jantzita bainujantzi bat arropa azpian, ezta ere hesgailuak bularraldean taupada markagailua babesteko zelako aitzakiarekin. Betiere ukatuz eraso sexualaren akusazioa, Nulesek behin eta berriro errepikatu zuen neska salatzaileak beti jakin zuela berak itxurak egiten zituela, gizona bat bailitzan, eta biek nahita parte hartu zutela rol joko horretan, neska laguna borrokatzen zen bitartean zer egin bere lesbianismoarekin, zer zen garbi ikusi arte.
‎Hori bai, bi ikertzaileen" debatean" sarturik, eta gure iritzia osatu nahian, hurrengo ariketa egitea proposatzen dizugu: Lafonen azken paragrafoa erabiliz eta aldaketa txiki batzuk gure komenentziaz sartuz: " formes a auxiliaire" eta" formes simples" elkarrekin trukatzen baldin baditugu eta Lafonek aukeratutako adibidearen ordez gurearekin amaitzen badugu, eskuratutako ondorioa berea bezain sendoa dela ematen du:
‎Arrazoi osoz gure gramatikariek hitz hauekin sailkatu dute euskal baldintza eta hemen ikusten ari gara gure arbasoek kontzeptu berberak zituztela. Bada, baldintza errealean 3 pertsona gauzatzeko Indikatibo an erabiltzen zituzten d eta z hizkiak ez zitzaizkien egoki iruditu alegiazkoan erabiltzeko eta lhizkia aukeratu zuten: banintz, bahintz eta balitz bagina, bazina eta balira
‎Nola jokatu zuten? Eskura zutena erabiliz eta pausoz pauso aurrera egin zuten.
‎Horiez gain, bildu izanak dira agintean erabilita eta geroaldiko kutsua duten forma hauek: indakezu, egiokek.54
‎Esapide horiek txikitatik ikasiak, gure bizitzan zehar, salbuespenik gabe, onar dezakegu, formulatu zirenetik honat euskaldun guztiok behin eta berriz erabili eta entzun ditugula. Hortaz, gakoa, noiz formulatuak izan ziren jakitea da.
‎Aoristoaren erabilerari dagokionez, bere lerroa bertze mota batekoa da (bi lerro jarri ditugu gure grafikoan), hasiera eta amaiera duena: momentu batean indarrean jarri, denbora batean erabili eta bertze batean desagertu izana irudikatzeko. Ez dakigu, ordea, noiz hasi ziren erabiltzen; R.
‎Bestalde, gaztaina, fruituari nahiz zuhaitzari esaten zaie. Ez da atzetik ondo osagaia erabiltzen eta, hartara, zuhaitzek, zeinek bere fruituaren izena du: gaztaina, intxaur, sagar, haritz..., salbuespenak salbuespen, hala nola hur, baina zuhaitza hurritz.
‎Holako azalpena, ordea, ez letorke bat, Bakaikuko toponimian agerikoa den joerarekin, hau da, (e) ta atzizki pluralizatzailea erraz erabiltzeko eta toponimoetan erruz agertzeko ikusten den joerarekin, hain zuzen. Soroeta luke.
‎Alabaina, toponimiak badaki, noizbait erabiliak eta gero ahaztuak izan ziren hitzen lekuko izaten. Hor dugu, hainbat kasuren artean, gibel= atze.
2020
‎Eta semeei bost urtetatik hasi eta hogei urte arte hiru gauza bakarrok irakasten dizkiete: zaldiz ibiltzen, uztaia erabiltzen eta egia esaten. Bestalde, bost urtera iritsi baino lehen ez da aitaren betaurrera etortzen, emakumeen ondoan bizitzen baino.
‎Ez dago beste ezer tartean, ez dago beste baliorik eta, azken finean, ez dago pertsonarik; pertsonak ere jokalariak, kasu honetangauzak dira, trapuak edo kafeontziak gauzak diren bezala. Erabili eta gero, usaina hartzen dutenean edo pitzatzen direnean, zakarretara botatzen dira. Jokalari ospetsu batzuk Messi delakoa da nabarmenenalogika horren ikono dira:
‎Txapelgorri tradizionalista ugarik inoiz ez zieten barkatuko jauzi ideologiko ikusgarria; hemen" ideologiaz" solas daitekeela emanda, eta ez familia, klan eta botere taldeen interesez. Haiek eta haien jendeek askotariko etiketa erabili eta berrerabili zituzten: gaur demokristiano, bihar liberal, etzi kontserbadore, sozialdemokrata edo erregionalista, izendapen horien arteko konbinazioak ahaztu gabe.
‎Bestela, heroia ez da heroi. Gaurko kirolari ospetsuen panteoiek ate birakariak dituzte, baina gaurko kirolari ospetsuak erabil eta botatzeko heroiak dira, kontsumo azkarrerako ordezkagarriak, haien kontsumitzaileek ongi dakiten bezala.
‎Orain, Washingtonek erabili eta abandonatu ditu kurduak, erabili eta botatzeko beste edozer bezala. Tragikomedia puntua ere ipini dio Trumpen blagak lagun ustekoak bertan behera uzteari:
‎Orain, Washingtonek erabili eta abandonatu ditu kurduak, erabili eta botatzeko beste edozer bezala. Tragikomedia puntua ere ipini dio Trumpen blagak lagun ustekoak bertan behera uzteari:
‎Aspaldi inork putzaldirik egin ez diela ematen du. Orain neuk daukat, lurrean eserita nago eguzkiari begira, eta katua ez da lasaitzen, orriak atzera eta aurrera darabiltzat eta. Mugimendu guztiei jarraitzen die bere begirada zorrotzaz, orri artetik harrapakinen bati atzaparka noiz egingo balego bezala.
2021
‎Jipoi handia eman edo hartu. Lehena, jipoiarekin baino ez da erabiltzen eta, bigarrena, aldiz, kiroletako emaitzekin ere erabiltzen da.
‎Saturatu, puztu, gainezka egin. OEHn Zaraitzuko adibidea bera erabiliz eta Garraldakoa dela gaineratzen du:
‎Kausazko kutsuko t (z) eagatik eta aren truke ordezkatzen ditu. Bi adibide dakartza Zelaietak (2005) eta batean aditz partizipioa darabil eta bestean aditz izena.
‎Eskoletan euskara inoiz baino presenteago dagoen arren, eredua indartuz doan arren, geroz eta jende gehiagok euskara jakin arren, euskalduntzeko arazo larriak erakutsi ditu eskolak, euskalduntasuna folklorekeriara murrizturik ikusten baitugu maiz. Globalizazioen Hipermodernitate honetan, euskalduntasuna" erabili eta bota" formako kontsumo gai bat bilakatu da, pasticheak bere collagea osatzeko erabil dezakeen bestelako kontsumo gai identitario huts bat gehiago. Hezkuntzari eta hezkuntza politikei erru guztia leporatzerik ez badago ere, faktore askok eragiten baitute, ezin uka heziketa sistema euskalduntzeko ezgai agertzen zaigula, neurri handi batean hezkuntzaeta hizkuntza politikek porrot egin dutelako, euskararen eta kulturaren diskriminazio positiboari heldu ez diotelako.
‎Gaur egun, ostera, euskal herritarrak pasticheak gara nagusiki, artifizio kulturalei begiratuko bagenie berehala ikusiko baikenuke gehiengo handi baten oinarri kultural sendoenak espainiarrak, frantsesak, estatubatuarrak, globalak edota horien arteko nahasketa motaren bat direla. Apodakak dioen bezala," erabili eta botatzeko" kulturak ditugu inguruan, jendeak handik eta hemendik nahi beste ezaugarri ezberdin hartzen dituelarik bere kapital kultural propioa osatu eta bizitzeko. Izan ere, Geertz i jarraituz, gizakiari ezinbestekoa zaio kultura, gizakia artefaktu kulturala baita; komunitateren baten kide izateko zein inguruko kaosari zentzua emateko beharrezkoa zaio kulturaren bat.
‎Organizaturik egon behar duten neurrian, kulturaren bat, zentzuren bat, behar duten heinean, organo bat hemendik eta beste organo bat handik hartu ohi dute pasticheek, erabili bezain pronto bota eta beste organo berri bat hartzeko, baina beti organizaturik egoteko. Izan ere, lehenago aipatu bezala," erabili eta bota" ereduko kulturez baliatzen dira, sekula ase ezinik. Eta, hala eta guztiz ere, EAEko biztanleen kasuan bederen, eraginak espainiarrak dira nagusiki Iparraldean frantsesak diren modu berean.
‎Zonbi gazteak, gauzak horrela, erdaraz antolatzen edo organizatzen dira nagusiki, euskal kulturarena erabili eta botatzeko organoa baita, bestelako kontsumo gai bat gehiago; organo folklorikoa, gainera, euskal kultura tradizioekin eta, bereziki, estereotipoekin lotzen baitituzte: baserria, lauburua, txapela, herri kirolak, etab.;" folkloriko" hitzarekin ez dut folklorea esan nahi, folklorekeria baizik, ez baitira gauza bera.
‎Liburuen bertsio idatziak ahanzturaren kontrako asegurua besterik ez ziren. Testu zaharrenak hizkuntzaren partitura musikal moduko zerbait ziren, espezialistek —egileek eta interpreteek— beste inork erabiltzen eta irakurtzen ez zituztenak. Entzuleei belarrietatik ailegatzen zitzaien hitzen musika, ez begietatik.
‎Egia esan, Jorge Carrionek dioen bezala, liburu denda sedentarioak batik bat nomada eta poetikoa den tradizio baten anomalia moderno bat dira. Bidaiariek hornitu zuten eskuizkribuz Alexandriako Liburutegia; tintaren eta paperaren merkatariek gurpila balira bezala bultzatu zituzten ideiak Zetaren Bidean aurrera; liburu erabilien eta bestelako gauzen saltzaile ibiltariak atzora arte ostatuetan eta ferietan kokatzen ziren, distantzia luzeak egin eta gero kutxak, kaxa handiak eta ken ipinizko salmahaiak garraiatzen. Gaur egun, parajea zein den, liburu busei eta liburu astoei esker dago bizirik bazterrik bazter doazen liburuen ohitura zaharra.
2022
‎street food. Karrikako saltzaile bati, txosnan, ekoizleen azokan, ferietan, etab. erosi eta, pausatu gabe, ibilian har daitekeena da (ogitarteko, erroskilla, gaztainak), eskuarki hatzekin, tresna berezirik erabili gabe eta jatetxean baino modu hobean. Egun (2010) munduan 2.500 milioi gizakik hartzen dute horrelako jana, Euskal Herrian oraino ohitura zabaldua ez dagoen arren.
‎Plater antzeko ontzi honek metal, zur edo bakelitazko kirten luze bat du, eskua babesteko. ...erabilia (kobre edo terrakotazkoa eta ez beti kirtenduna, ordea), XI. mendean" berrasmatu" zen eta, egun, jangai solidoak olio edo koipetan kozinatzeko (erre, frijitu, salteatu, erregosteko) baliatzen da gehienbat, eta gehienak (aluminioz eginikoak) geruza itsasgaitz batez (tefloiz, zeramikaz edo, gutxitan, karbono amorfoz) estalita daude, elikagaiak hondoari ez itsasteko, gantz gutxiago erabiltzeko eta ontzia aiseago garbitzeko.
‎cider. Sagardo naturala, sagarra bakar bakarrik erabiliz eta sagardogintza prozesu osoan inongo gehigarririk erantsi gabe egin den edaria. Barietate hauek osatu ohi dute:
‎a) Herritarra: tradizionala, tokian tokikoa; lurralde edo eskualde batean luze iraun duen estiloa, bertako elikagaiak erabiliz eta bertako kulturaren aginduak betez. Sukaldaritza hau elementu askoren arabera (herri, ahalbide, urte sasoi, adin, lanbide, erlijioaren) aldatu izan da, baina printzipio sendo baten gainean:
‎Euskaldunon kasuan legez, historian galtzaileak gehienetan. Washingtonek erabili eta abandonatu ditu kurduak. AEBak munduko jendarmea bilakatu zen aspaldi, gerra tragikoa da beti, baina gerra komedia bihurtu da:
‎Hamalau hamabost urteko gazte askorengan hizkuntzarekiko interesa hainbat jaisten da, geroago eta ohituago daude gaztelania erabiltzen eta benetako ahaleginak egin behar dira euskaraz mintzatzeari utz ez diezaioten. Baina ekinari eustea beste biderik ez dela sumatzen dut nik, irakurketaren eta mintzamenaren epe eta tarteak ugarituz pixkanaka pixkanaka jarrera alda dezaten.
‎Pandero baten laguntzarekin (panderoa jo egin behar du horrela, bateria dirudiela!), bi lagun karrikan dirua biltzen. Inprobisazio emanaldi trepidantea da, une batean abiadura sinestezina hartzen duena, mota guztietako gaiak erabiliz eta elkarren kontrako tema sortuz. Jendea karrikan korro espontaneoa osatuta barrez lehertzen ikusi nuen orduko hartan Sao Paulon, eta inprobisazioaren abiadura ez sinestekoa iruditu zitzaidan, eduki gehienak alde egiten bazidan ere.
‎Ez daki oraindik, baina handik aurrera hori izango da erabiliko duen kolonia. Parisen hasi zen kolonia erabiltzen eta Parisen aurkitzen du, azken etxearen zain dagoela, azken lurrina.
2023
‎Lokutoriora pasatzeko esan die bokiak, presoak berehala etorriko direla. Berrogei minutu dauzkatela gogorarazi die, eta banan banan hitz egin behar dutela, interfonoa erabiliz eta, horrela, bat batean, kristal baten aurrean eserita geratu dira Amaia, David, Inaxio eta Pablo, ia sartzen ez diren espazio txiki txiki batean.
‎Robertiko, Agurrak irratsaioko teknikariak, biniloak eskuan dituela, hurrengo ordu erdiko saioa aurreikusi du bere buruan. Ez du gidoirik, irrati librean oraindik ez dutelako erabiltzen eta, bere ustez, telefono deietan oinarritutako programa batean ezinezkoa litzatekeelako jendeak zer esanen duen aurreikustea. Halere, Robertikok dei bakoitzarekin, lokuzio bakoitzarekin, existitzen ez den gidoia bere buruan eraiki eta berreraikitzen du, bere garaiari aurrera hartuz.
‎Horrela, ezagutzaren hutseginkortasuna onartzeak eta zalantzarekin eta errorearekin bizitzen ikasteak ez du esan nahi irrazionalismoa eta arbitrariotasuna besarkatu behar ditugula. Aitzitik, hala berekin dakar, pluralismoaren izenean, kritikarako eskubidea erabiltzea eta, aldi berean, gureez bestelako balioen alde borrokatzen direnekin hitz egiteko premia sentitzea.
‎Aberastu zaitez, ugaldu zure diru sarrerak itsasoko hondar aleak bezala, erabili eta gastatu esku beteka zure kapital finantzario eta morala, dirutan erreka jo gabe betiere, eta horrela, okiturik eta ohorez, bizitza luzea izanen duzu, zure seme alabak ezkonduko dituzu eta oroitzapen ona utziko duzu zure bizialdiaz.
‎Antzina topagune ziren, eta han, noiznahi, funtsezko garrantzia zuten testuak eta saiakerak aurkitzen ahal zenituen, baina, gaur egun, modan dauden obrentzako hots kaxa bihurtu dira, eta istanteko garraldien pareko arrakasta duten liburuen salmenta dute helburu. Egia bada ere ezin ditugula ahantzi Pariseko Sorbonatik hurbileko PUF edo Saint Germaineko Le Divan mitikoa (haien lokalak hamarkadetan merkataritzako jarduera errentagarrietarako erabili eta gero, azkeneko hilabete hauetan liburuentzat dira berriz La Hune liburu denda lekuz aldatu dela-eta), begi bistakoa da beste liburu denda asko erabat antzaldatu direla: pixkanaka erudizioa desagerrarazi dute, klasikoen presentzia murriztu FNAC denda katea gogoratu besterik ez dago, beren apalak arrakasta mediatikoak bultzatutako liburu argitaratu berriz betetzeko.
‎London irakasleak aditzera eman du helio likidoaren portaera hobeki azaltzen ahal dela helioa gas" ideal" gisa hartzen bada Bosek eta Einsteinek deskribatutako moduan, 1924an eta 1925ean landutako matematikak erabiliz eta metalen eroankortasun elektrikoari buruzko kontzeptuetako batzuk ere onartuz. Helio likidoaren jariakortasun harrigarria partzialki azal daiteke, analogia hutsez, metal batean elektroiek izaten duten mugimendu norabiderik gabearekin konparatuz, hots, elektrizitatearen eroapena azaltzen duen mugimenduarekin.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia