2011
|
|
Etxe barruan nengoela bilaketa taldeetan izena
|
ematea
pasatu zitzaidan burutik, baina gero, bizitza normala berez itzuliko zela pentsatu eta ez egitea erabaki nuen. Azken finean, nik ezin nuen laguntza handirik eman.
|
2013
|
|
galdetu dit beste alde batera begira, lotsatuta bezala. Ordurako irrigarri geldituta nengoenez, azalpenik
|
eman gabe
pasatu naiz egongelara, eta handik lorategira ematen duen balkoiko atea ireki dut zalapartaka. Oinutsik nagoela konturatu naiz orduan; guztiz esnatzeko nahikoa izan da oinaren azpian uraren ziztada.
|
2019
|
|
Orain, Historia Berrian, portugaldarren kanpamentua da, oraingoz denok elkarrekin, erregeak zer erabakiko zain, geldituko edo joango ote garen, ikusi egin. Hiriaren eta lusitaniarren kanpamentuaren artean, lusitaniarrak diogu haiek euren buruari artean ematen ez zioten izena den arren, estuario zabala ikusten dugu, hain zabala non, lurretik barna oinez buelta
|
emateko
pasatu bailitzateke, ekialdeko adarrean, Rua da Palma hasten den tokitik, eta mendebaleko adarrean, Rua das Pretaseko gainetatik, ibilaldi ez nolanahikoa atzo oraindik mimoz tratatzen zituzten zelaietatik zehar, eta gaur, jangarri den orotik arpilatuta egoteaz landa, zapalduak eta erreak Apokalipsiko zalditeria beren suzko apatxekin bertatik pasatu izan balitz bezala. Mairuak esan zuen portugaldarren kanpamentua mugitzen hasia zela, eta hala zen, baina handik gutxira gelditu egin ziren berriz, On Afonso Henriquesek bere armada guztia bertan zeukala egin nahi izan baitzion harrera lehorreratu eta hurbiltzen ari zen jende multzo murriztuari, jaun gurutzatuak denen buru, harrera honekin berauek bereziki ohoratuz, are eta gehiago besteek alde egin izanak sutan jarri zuelarik.
|
|
Baina doktoreak, inolako kolore berezirik gabeko ahots tonu berezkoaz, ahots tonu nahita neutroaz, ahoskatu zituen lau hitzak bezain sinpleaz, hau esan zuen, Liburu hau zurea da, isilune bat egin zuen, eta ondoko hau gaineratu zuen, zenbait silabatan indar gehitxoa jarriz oraingoan, Beste modu batez esan dezagun, liburu hori zure liburua da. ...jaso zuen, nahasirik, Nirea, galdetu zuen, Bai, okerren zuzenketarik ez daraman Lisboako Setioaren Historiaren ale bakarra, ale horrek segitzen du esaten gurutzatuek ez zietela portugaldarrei lagundu nahi izan, Ez dut ulertzen, Ez ote da denbora irabazi nahi duzula nirekin nola hitz egin behar duzun asmatzeko, Barkatu, nire asmoa, Ez duzu zure burua zertan zuritu, ez duzu bizitza guztia azalpenak
|
ematen
pasatuko, nik benetan espero nuena zen galde zeniezadan zergatik ematen dizudan zuzendu gabeko ale bat, iruzurra bere hartan daukan alea, okerrean tematzen dena, gezurrean tinkoagotzen dena, zuk zeuk aukeratu gehien gustatzen zaizun esamoldea, Oraintxe galdetzen dizut, Beranduegi ibili zara, jada ez dut erantzuteko gogorik, baina irribarrez esan zuen, aho lerroko tentsioa nabarmentzen bazitzaion ... Maria Sara doktoreak zigarroa amatatu zuen, beste bat piztu, urduri zirudien.
|
2020
|
|
Albait sinpleen azalduko dizkizut gauzak, korapilatsuak diren arren. Eta gordinegiak irudituko balitzaizkizu, lasai, irakurtzeari utzi edo azken azken paragraforaino joan eta kito, bai baitakit ez zela hauxe espero zenuena, baina ez dut kemenik gezur samurragorik asmatzen hasteko, ezta erantzunik
|
eman gabe
pasatzen uzteko ere. Errazkeria litzateke eta ez duzu halakorik merezi.
|