2003
|
|
Batzuek haren zurruntasuna azpimarratzen dute, eta lagunarterako zuen adur doi eta eskasa. Arrunki jantzia ibili ohi zen, trajerik gabe, baina uniformaturik zihoala
|
ematen
omen zuen, halakoxea baitzen pausajean ere erakusten zuen zeremonia. Intimitatean, ordea, koraza horiek galtzen zituenean, edariren bat eskura zuenean gehienbat edo inoiz emakumeren bat begiko zitzaionean, arras bestelakoa izaten ere ba omen zekien, zorrotza, okurrentea eta umore onekoa.
|
|
Azken boladan bakoitza bere aldetik ikusten omen zituzten, emakumea inoiz baino abailduago eta senarra galduago. Lekuko batek zioenez, arima bizpahiru metro atzetik zetorkiola
|
ematen
omen zuen, haur txikiak zerbaitekin entretenitu eta atzean geratzen direnean bezala, eta parean pasatzean diosalik eginez gero, galdurik bezala geratzen omen zen, falta zitzaion zati hori noiz iritsiko zain balego bezala, eta iristen zitzaionean bakarrik erantzuten omen zuen.
|
2005
|
|
Joxe Mariri galdetu nion ea zer nahi ote zuten Ana bahitu zutenek; erantzun zidan izenak eskatu omen zizkiotela, ETAko ekintzaile legalak zein ziren;" zakur etarra" deitzen omen ziotela. Joka ari zitzaizkion, zakur hotsa entzun zutenean, eta tiroak eta oihuak atzetik; armada oso bat gainera zetorkiela
|
ematen
omen zuen. Presaka irten ziren autorantz, emakumea berekin eramateko denborarik gabe.
|
2009
|
|
Gutxienez zazpi urte zituztela yogan iniziatzeko erantzun zien Anandak, zazpi urte gorputzeko zelula guztiak berritzeko, zazpi garbitze urte zirkulua ondo ixteko, eta zirkuluaren barruan lauki bat ondo sustraitu eta gero hiruki bat sortzeko, erpin bat gorantz zuela, laukia oinarri duen piramide baten itxuran; laukia eta hirukia, zazpi, garbitasunaren zirkuluaren barruan; gorputza bera piramide energetiko bihurtzea, hori zen yogaren bidea. Baina haiek askoz ere bide lasterragoa behar zuten, eta Anandak yoga irakasle batek egin dezakeen akatsik handiena egin zuen; urratsak eten, haiek pertsona" eboluzionatuak" zirelako aitzakian; mendira beste ertz batetik igotzen denaren antzera yogaren pausoak beste modu batera
|
emanak
omen zituztela esanez zuritzen zuen bere jokabidea Anandak.
|
2011
|
|
KORRIKAko herri kirol txapelketa bertan beheraLarunbatean Arbizuko kiroldegian Sakanako herrien arteko herri kirol txapelketa jokatzekoa zen, KORRIKAk antolatuta. Sakanako herri askok izena
|
emana
omen zuten, baina azken unean atzera egin zuten talde askok eta horregatik ekitaldia bertan behera uztea erabaki zuten antolatzaileek.
|
2015
|
|
Horra berek zer dioten: " 1730ean Mairu dantza
|
emaiten
omen zuten Larresoroko ihauterietan, berek dakite nola. Mairua bertzea da, kanpotiarra, etorkina, desberdina dena.
|
2017
|
|
Dena dela, Bolivar jenerala, zer da egin beharrekoa, guduak amaitzean? Cúcutan, diotenez, Konstituzio miragarria
|
emana
omen du. Eta agintari demokrata handi bihurtuko balitz, beste Washington bat izanen ote?
|