Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 77

2000
‎Erotzen hasia naizela pentsa dezakedan arren, ezin dut ukatu: Ruben musu bat ematera hurbildu izan balitzait, erantzun egingo niolakoan nago. Bai, badakit hilabete batean ezin dudala bizi Dabidekin urtetan bizi izan ez dudana, baina, ez dakit nola esan.
2004
‎Gauza bera egin zuten gainontzeko zaintzaileekin. Afaria ematera hurbiltzen zirelarik, gune desberdinetan atxilotu eta gorde zituzten Emiliano del Cid, Fernando Lekunberri edo Antonio Sacristan zaintzaileak.
‎–Urte askotarako –erran zidan Bettinak, azenario koloreko ilea keinu ikasi batez baztertuz. Eskua ematera hurbildu zitzaidanean, lurrin sarkor bat sudurreratu zitzaidan.
2005
‎Eta musu bat ematera hurbildu natzaio.
‎Soroan etzanda zeuden behiak jaiki egin ziren, osatzen zenuten munstro hura eurenganantz zetorrela ikusitakoan. Ezin izan zioten antzik eman hurbiltzen ari zitzaien forma harrigarri hari. Eta, badaezpada, eurak ere handik urrunduta hobeto zeudela erabaki eta alde egin zuten zaldiak eta behorrak zeuden lekurantz, soroa mugatzen zuen arbolapera.
2006
‎–Zu ere, jauna? –erran zidan horietariko batek, Gerderestek prezeski, azkena ematera hurbildu nintzaiolarik.
‎–Nik ere lili usaina? –galdetzen zidan ilunpean, lepotik helduz musu emateko hurbil nendin.
‎Zigarro gustua nuen ahoan. Musu ematera hurbildu ez hurbildu egon eta gero, atetik agurtu nuen.
‎Etxeak, kanpotik ikusita, ez zuen itxura txarrik. Barrutik besterik zen, ordea, eta iritzia ematera hurbiltzen ziren ingeniari saldoak eta aditu andanak ez zetozen bat.
2007
‎Mutila muxu ematera hurbildu zaio. Neskak beste aldera jiratu du aurpegia.
‎Atzo iritsi zen eguna. Ibileragatik izan zen, ume lotsati batzuek izaten duten herren teatral hori, eskerrak ematera hurbildu zitzaidanean bezala, hain gordin eta zurbil. Atzo eguerditan izan zen eta atzetik jarraiki nintzaion.
2008
‎GERMANek esker onak emateko hurbildu eta sorbaldan jarriko dio eskua.
‎LUKASek bultza egingo dio. GERMAN musu ematera hurbilduko zaio.
‎Castellesek Fernando Torralbaren kasua aipatzen du, zeinak karlista eta federalisten koalizioan parte hartzeari uko egin zion. Eibarri dagokionez, hauteskundeek iraun zuten hiru egunetan eibartar bakar bat ere ez zela botoa ematera hurbildu ikusirik1073, hasiera batean pentsatu genuen abstentzioa zela Eibarko errepublikano federalek karlistekin bat egiteko politika gaitzesteko zeukaten modua; baina errealitatean gertatu zena hau da: Gipuzkoako liberalek Lasala aurkeztu zutela Donostialdean, eta gainerako barrutietan hautagaiak bilatzeko ardurarik ere ez zutela hartu.
‎Ehunka lagun zeuden han. Bahituta eman dituen sei urteetan eraikinaren aurrealdean zintzilik egon den Betancourten irudi erraldoia nola kentzen zuen ikustera eta haien «heroi» bilakatu denari ongietorria ematera hurbildu ziren.
‎artean hausnarketa politikoetarako, «ezkonduta dago?» galdetu du norbaitek, eta dena alkandora gerrira taxutuagatik, eta galdutako kiloengatik. Goapo atera dela, eta ez naiz ados dagoen bakarra kartzela sarreran zain ziren emakumeen irriak ikusita musu ematera hurbildu zitzaienean. Olinpiar jokoak gorputz bila begiratzen banituen, estilo bila nengoen ni Arnaldoren irteeraren zain, eta ez naiz damutu; azkenaldian berari buruz irakurri dugunean, familiak etxetik bidali duen seme homosexualaz ari bailiran ari zen, edo iragarkietan ikusten genuen zakur abandonatuaz, baina pelikula baten estreinalditik irteten ari denaren irribarrea zeraman Arnaldok.
‎Finlandia, hain zuzen ere. Hala, bere herrialdeko literaturaren berri ematera hurbilduko da Salla Janerfelt idazlea. Finlandiako literaturaren garaiak erdiarotik gaurdaino izeneko hitzaldia emango du Janerfeltek bihar, 12:30ean.
2009
‎Handik aurrera, ur azpian bezala ikusi zuen dena: elizako argi dardartiak, abesti tristeak, doluminak ematera hurbiltzen zitzaizkion aurpegiak. Laino kimikoaren baitan, Oskarrek bere buruari galdetu zion nolako arazoak izanen zituen Mirenek halako lehergailuen beharra izateko.
‎Bulegoko idazkari Albak zabaldu zion atea. Bezperan doluminak ematera hurbildu zitzaioneko inpresioa berritu zitzaion Oskarri. Bi urte inguru ziren Alba ikusi zuen azken alditik, eta Oskarrek gogoratzen zuen neska eder hark ilea moztu, nabarmen gizendu eta hamar urte zahartu zela ematen zuen.
‎Beharbada orobat izanen zen geroago ere, inoiz niregana egin ez bazenu. Amak nire amorante La Molle hilarazi ondoan kontsolamendu ematera hurbildu zintzaizkidan istant berean jabetu nintzen. Henrikeren orduko amorante Charlotte ni bezala ohartu ez bazen, uste baino ergelagoa delako marka.
‎Istant baten buruko, odolez zipaturik geunden, eta azken hatsean edo hilik preso guztiak. Badakizue zer erran zidan Gerderestek azkena ematera hurbildu nintzaiolarik?
‎HAIZEA ordurako altxatu eta bi musu ematera hurbildu zaio. IKERNEk irribarretsu begiratuko die.
‎GERMAN bi musu ematera hurbilduko zaio eta KAR deseroso sentituko da.
‎IKERNE ere zutitu eta musu ematera hurbilduko zaio.
‎MILENA datorrela ikusi eta poztu. Musu bat ematera hurbildu.
‎UNAI musu ematera hurbilduko zaio, baina ALEXek ez dio utziko.
2010
‎Aurrekoetan hauteskundeetan beti kanpaina zibikoa egiten du gobernuak. Jendea botz ematera hurbildu dadin baina, oraingoan ez dugu batere kanpainarik egin. Hor erantzunkizun handi du gobernuak.
‎JULENE IÑAKIren zain dago haserre aurpegiarekin. IÑAKI iristen denean bi musu ematera hurbilduko zaio, baina JULENEk ez dio utziko.
‎IKERNE altxatu eta musu ematera hurbilduko zaio ALIZIAri.
‎Meza amaieran senideengana doluminak ematera hurbildu zen lehenengoa Pepita Bollo izan zen. Goitik ikusi ahal izan nuen guztia.
2011
‎Emakume zahar zahar bat da morroi izugarri handi bati besotik helduta. Anne, platerak igurzteari utzi gabe, mahai gainean ahaztuta geratu den gutunari begira dago; pausotxo laburrak emanez hurbildu eta hauxe irakurri du:
‎Élianeren paretik pasatzerakoan gelditu egin da, perlen edertasunak liluratuta. Pausotxo laburrak emanez hurbildu zaio, nahiko lanarekin igo da Élianeren aurrean dagoen taburetera eta zintzilik daukan idunekoari heldu dio; ahora eraman eta hortzetan estutu du perletako bat. Inguruan barre hotsak entzuten dira.
2012
‎Agonia hark ez zuen inongo zentzurik ezta justifikaziorik ere. Azkena izango zuen gauean, muxu bat ematera hurbildu zenean" noiz amaituko da pelikula txar hau" bota zion gaixoak, beste inork ez entzuteko moduan, bakarrik zeuden arren. Alabak aitortu zidan telebista aparailua begiratu zuela keinu inkontzientean.
‎Landerrek billetea diru kutxan sartu eta bueltak ematera hurbildu zitzaionean esan zion, ahopean:
‎Eskerrak ez diodan eskua luzatu. Edo bi muxu ematera hurbildu.
2013
‎Halaxe egin zigun ongietorria espero baino urte gutxiago eta inoren antzik ez zuen emakumeak. Beroak eragindako itomena ezagun zuen, bereziki bina musu ematera hurbildu zitzaigunean. Jakina, eguraldiaz mintzatu ginen lehen minutuetan, goizetik hartu gintuen sargori nekagarriaz, eta harainoko gure bidaiaz, errepideko asperduraz, han hemenka egin genituen geldialdiez, Disneylandeko bisitaz eta bestez, Van Hammetarren egongelako mahaiaren bueltan jarrita ginela, ordurako.
‎Berriz ere muxu ematera hurbiltzen zaio GORKA, baina ITXASOk ezetz?
‎GARBIÑEk begirada jaisten du eta XABINekbesarkada bat emateko hurbiltzen da, baina ez da ausartzen azkenean.
‎Bukatu zen zeremonia, eta Mary Lorek eta arrantxo nagusiak eskerrak eman zizkiguten Policarpo Aguirreri azken agurra ematera hurbildu ginenoi. Orduan ikusi nuen ondo burusoila.
‎—Halaxe gogoratu nahi nuke, barrez —esan zigun Rosa Marik, hileta bukatu eta doluminak ematera hurbildu zenean.
‎Egia esan, urduri jartzen nau ohe kontuak beste edozerekin nahasten dituen jendeak. Bi musu ematera hurbildu nintzaionean, lepoan nire lurrina antzematen saiatu nintzen, ez nuen Sarak gaua elkarrekin igaro genuela igartzerik nahi. Nire xanpua usaindu nuen haren ilean.
2014
‎Musu ematera hurbildu zen, eta ez nion ukatu. Horrelakoa da bera, eta nik maite izan nuen.
‎d) Bihotz onekoa eta sentibera da. Zoragarria da nola hunkitzen den umetxoa musu ematera hurbiltzen zaionean.
‎Saldias pausoa astiro emanez hurbildu zen hilobira. Bordelais gaztearena zen.
‎Eta berak muxu eman aurretik hurbildu eta hauxe egin zuen.
2015
‎Beste batzuek, leihatila jaitsi eta besoa autotik kanpora atera dutela. Beste bat aurreko ispiluan bekainak orrazten hasi da, ezpainak maitaleren bati musu emateko hurbiltzen bezala. Sakelako telefonotik hitz egiteko probestu du laugarren batek.
‎Izaskun izan zen ilun begiratu zion bakarra. Kepa ez zitzaion beste azalpenik ematera hurbildu ordea. Nahiz eta logelako sabaian begi handi haiek berriz topatuko zituela jakin.
‎Ezin idatzi nobela baten ahots narratzaileari usu eskatzen zaiona: " Begien hondo sakonenean eromenezko bi txingar piztuta zituela sartu zen, ahapeka irainka, zeharka begiratu eta ez dakit zein keinu egin zuen, emazteari edo semeari ohiko musua emateko hurbiltzerakoan sakelatik bi kartutxo erori zitzaizkion sukaldeko lauzadurara, makurtu eta hartu eta atzera itzuli eta danbateko bat emanez eskaileratik lasterka jaitsi zen." Ezin dut horrela idatzi. Ezin bihurtu nire izenkide hura fikziozko pertsonaia.
2016
‎Eta grabitazio karrankari horretan, goragoko koska bat irabazi du haren gorputz astunak sukaldaria bostekoa ematera hurbildu zaionean bazkalondoan.
‎(ELIri bostekoa ematera hurbilduz)
2017
‎Une hartan Earl builaka hasi zitzaion Jobi, beraz gorde nituen eta hari bizitasun pixka bat ematera hurbildu nintzen. Herri honek behar duena eskulan zuria da.
‎Gosaltzera jaitsi nintzenerako, mahai ondoan eserita zegoen, eta ahalketu egin nintzen, aurrera ala atzera jo ezin erabakiz. Heziketa onaren arauek agintzen dutenez, egun onak ematera hurbildu nintzen, goizero bezalaxe. Loaren eskasiak utzitako betazpi ia nabariezinezko pare bat aparte, ez zuen azaltzen barteko mozkorraz beste inolako aztarnarik.
‎Nobedadeak ematera hurbildu nintzen atera, oraindik lo zeudenei jaikitzeko esan ondoren.
‎Musu ematera hurbildu zen, atzera egin nuen.
‎Kortesiazko bi musuak ematera hurbildu nintzen, eta leun heldu ninduen Markosek gerritik.
2018
‎Sehitlik meskitan da hileta, ez dakit beste inor joango den. Nik uste dut bere familiak eskertuko duela etxeko norbait behintzat doluminak ematera hurbiltzea.
‎Zutitu eta bi muxu ematera hurbildu da. Berandu dela, eta etxera joan beharra duela.
2019
‎Ez zuen akordurik eskumuturrekin lehortzeko. Jendea laguntza ematera hurbiltzen hasi zitzaion, baina ezer esateko adorerik gabe jarraitzen zuen. Haakonsson Hildegarde psikologoarekin pentsatu baino lehen heldu zen.
‎Maria Sarak irribarre arina egin zuen, Begi bistakoa da, eta aldaezina, eta, dirudienez, horrek biziki kezkatzen zaitu, Ez nau biziki kezkatzen, norberaren adinak besteren adinaren erlazioan baizik ez du egiazko esanahirik, hirurogeita hamar urteko batek gaztea naizela iritziko dio, ausaz, hogei urteko gazte batentzat agure bat naiz, ezbairik gabe, Eta nirekin alderatuz, zer zara, Zuk zure urdin gutxi horiek tindatu dituzu, eta ni neureak erakusten hasi naiz, hortaz, hogei urteko neskatxa baten aurrean dagoen hirurogeita hamarreko gizona naiz, Zure kontuak ez dira zuzenak, elkarren arteko diferentzia hamabostekoa da, Orduan hogeita hamabost urte dauzkat. ...n mintzatuko zara, hori bada nahi duzuna, baina ez naiz zure etxera etorri horretaz hitz egiteko, Eta ni, zertara etorri zaren galdetzen badizut, buruiritzi samarra izango naiz, Edo zakarra, Ez naiz gauza egokirik esaten ari, bat batean esaldi bat esan eta dena hondatzen dut, Ez zaitez horren beldur izan, ez duzu ezer hondatu, egia dena da biok gaudela beldurtuta, Ni orain hemendik zutitu eta musu ematera hurbilduko banintzaizu, agian, Ez egin horrelakorik, baina, egitekotan, egin ezazu aldez aurretik gaztigatu gabe, Gero eta okerrago ari naiz, beste batek jakingo luke gauzak behar bezala egiten, Beste batek beste emakume bat edukiko luke hemen, Amore ematen dut, Esan dizut hau bisita bat baino ez zela, itxaroteko eskatu nizun, Horixe egiten ari naiz, baina nik behintzat badakit zer nahi dudan, Eg... Raimundo Silva zutitu egin zen, baita Maria Sara ere, gizonak mahaia inguratu zuen, hurbildu zen, baina ez gehiegi, beso bat arinki ukitzeko lain, bisita hastear zegoela adierazteko bezala edo, hala ere emakumea geroratzen zen, mahaiari begiratzen zion, mahai gaineko objektuak, lanpara, paperak, bi hiztegi, Beraz, hemen egiten duzu lan, galdetu zuen, Bai, hemen egiten dut lan, Ez dut setio famatu baten aztarnarik ikusten, Ikusiko duzu, gaztelua bulego hau baino gehiago da.
‎Margotzailea, eskuan brotxa bat zuela, bi musu ematera hurbildu zitzaion. Usain gozoa zerion, haur koloniaren eta trementina olioaren arteko nahasketa dibertigarri bat.
‎Deialdia, 2008, 2009, 2010 eta 2011 urteetan jaiotako gaztetxoei zuzendua dago. Izen emateko hurbildu futbol klubak Haranen duen bulegora larunbat honetan, irailaren 21ean, 17:30: 30 artean. Bertara joan ezin dutenek telefono zenbaki honetara deitu dezakete:
‎Cola caoa ematera hurbildutakoan
‎Hilkutxak, jende artean lorez zamaturik, itsas jai baterako apaindutako trainerua zirudien. Doluminak emateko hurbildu zinetelarik, bareen antza hartu zenien Patricken betazal puztuei. Bizkarra eman zizun.
2020
‎Hara, Idoia, ezta? Patioaren sarreran xirmenduak pilatzen ari da Txispi, etxeko maiztertzat har dezakeguna, eskuak tixertan garbitzeko imintzioa egin eta muxu ematera hurbildu zaio, masailak dira elkarri ukitu dioten gorputz zati bakarra. Idoiaren berri bazuen ere, Txispik orain ezagutu du.
‎Zalakainen hitzetan, «oso harrera ona» izaten dute: «Normalean, koloreek atentzioa emanda hurbiltzen da jendea, eta umeak ere asko biltzen dira postuaren inguruan. Adin guztietako jendea etortzen da».
‎Isilik sartu zen etxekoak oheratuta egongo zirelakoan, baina Matilde egongelan aurkitu zuen, ilunpetan. Argiaren bristadak asaldatu egin zuen eta kexa batekin hartu zuen masailean musu ematera hurbildu zitzaion senarra. Matilderi zer moduz zegoen galdetu, eta" bihar zinemara joango gara" erantzun zion agintzaile.
‎Urte askotarako. (Musu emateko hurbiltzen zaio baina JESUSek eskua luzatzen dio bostekoa emateko) Beharbada miraria egiteko gai zara. Egunen batean horma hauek bertan behera bota nahiko nituzke.
2021
‎Nire gogo eta irizpideen arabera hautatu ditut ikusi nahi nituen filmak. Ez naiz filmei buruzko nire iritzia emateko hurbildu. Zinemaz gozatu nahi izan dut, egoistaki, besaulkian eseri eta irudien bidez iristen zitzaizkidan istorio eta kontakizunekin plazer hartu.
‎Katalan independentziazaleei, ezta Espainiako demokrata askori ere, ez zaie erraz ahaztuko 2017ko urriaren 3an Borboikoak telebistetan eman zuen kuartel estiloko mintzaldia; erabat babestu zuen Espainiako Gobernuaren aginduz bi egun lehenago urriaren 1 gogor hartan poliziek botoa ematera hurbildu ziren herritarrei emandako jipoi eskandalagarria. Keinurik txikiena ere ez zaurituekin.
‎Neskak baietz, gorri gorri eginda. Aita bi musu ematera hurbildu zitzaion.
2022
‎Helduok ere horrela egin behar genukeela aldarrikatzera nator muxuaren egunean. Ezin dut jasan muxuak ematera hurbildu eta ematen ez dituen jendea: batez ere haiek direnean norberegana hurreratzen direnak.
‎Apirileko presidentetzarako hauteskundeekin alderatuta, baina, nabarmen jaitsi egin da, espero zitekeekin bezala. Apirilaren 24ean, bigarren itzuilan, %63, 23 izan ziren arratsaldean botoa ematera hurbildu zirenak.
‎Txanpona emateko hurbiltzen zaionean ez du zirkinik egiten. Askotan, hankarekin gerrian kolpetxo bat eman, tori esan, eta besoa luzatu behar izaten dio Andonik elbarriak esku bakarra altxa diezaion.
‎Jende piloa joango da hileta horretara, ikusiko duzu, auzo osoa. Inoiz galdetzen badit esango diot okupatuegi ikusi nuela doluminak ematera hurbildu zitzaizkionekin, eta ez nintzela hurbiltzera ausartu.
‎Eta meza amaitzean, Liernik Julenen amari doluminak ematera hurbildu behar garela esaten dit.
2023
‎Ana izan da bi musu ematera hurbiltzen lehena; atzean geratu dira Iñaki eta Irati, motxilak soinean, kirola egin osteko aurpegi zurrupatuak berari begira.
‎polizia San Cristobal elizaren aurrean dago, intsumisoak atxilotzeko asmoz. Intsumisoek batzarra egin dute eta elizaren kanpoaldean eserialdia egitea erabaki dute, eta jendeari babesa ematera hurbiltzeko deia egin diete. Inaxiok beste harri lau bat bilatu eta ibaira bota du.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia