|
Handik hiru hilabetera gertatu zen Domingoren eta aitaren arteko haustura. Epe hartan, bulego buruaren ondoan jarraitu zuen Domingok, haren gehiegikerien aurka ezer egin eta ezer esan gabe, baina ez esatekorik ez zuelako, baizik eta isilik egon nahiago zuelako, bere aukeraren bila, zirt edo zart; aitari hitz eman zion, bai, fabrikan lan egiten ahaleginduko zela ahalik eta zintzoen, eta hitz emanak behartzen zuen; denborarekin, baina, Domingo ongi ohartu zen ezen aitari
|
emandako
hitza gaizki emana zegoela, eta gaizki emandako hitzak ez zuela behartzen; jakin ere, aitarekin izan zuèn lehen eztabaidan jakin zuen hura Domingok, harako esaldi hura entzun bezain laster: –Baina armadan egon berria zara, eta ulertu zenuke?, aitak esaldi harekin inflexio puntua markatu balu bezala, Domingori askotan etortzen baitzitzaion sarjentu putakumearen irudia, harena kasurik nabarmenena bazen ere, bide bertsutik zebiltzan ofizial eta subofizial gehienak?, eta aitak halako enplegatu leialak nahi baitzituen, antza, ez al zion aitari berari entzun gizon zital bat gizon are zitalago batek bakarrik zuzen zezakeela, lantegiarena bezalako giro gogorretan, Jainkoak zuzen idazten baitzuen, baina lerro okerretan??, kargutxo baten ordainean langileen eta azpikoen mugimenduak kontrolatzen zituztenak, haiek guztiak menderatzeko asmotan; esan nahi baita Domingok horrelako ondorio batera iritsia behar zuela:
|
|
Handik hiru hilabetera gertatu zen Domingoren eta aitaren arteko haustura. Epe hartan, bulego buruaren ondoan jarraitu zuen Domingok, haren gehiegikerien aurka ezer egin eta ezer esan gabe, baina ez esatekorik ez zuelako, baizik eta isilik egon nahiago zuelako, bere aukeraren bila, zirt edo zart; aitari hitz eman zion, bai, fabrikan lan egiten ahaleginduko zela ahalik eta zintzoen, eta hitz emanak behartzen zuen; denborarekin, baina, Domingo ongi ohartu zen ezen aitari
|
emandako
hitza gaizki emana zegoela, eta gaizki emandako hitzak ez zuela behartzen; jakin ere, aitarekin izan zuèn lehen eztabaidan jakin zuen hura Domingok, harako esaldi hura entzun bezain laster: " Baina armadan egon berria zara, eta ulertu zenuke", aitak esaldi harekin inflexio puntua markatu balu bezala, Domingori askotan etortzen baitzitzaion sarjentu putakumearen irudia –harena kasurik nabarmenena bazen ere, bide bertsutik zebiltzan ofizial eta subofizial gehienak–, eta aitak halako enplegatu leialak nahi baitzituen, antza –ez al zion aitari berari entzun gizon zital bat gizon are zitalago batek bakarrik zuzen zezakeela, lantegiarena bezalako giro gogorretan, Jainkoak zuzen idazten baitzuen, baina lerro okerretan? –, kargutxo baten ordainean langileen eta azpikoen mugimenduak kontrolatzen zituztenak, haiek guztiak menderatzeko asmotan; esan nahi baita Domingok horrelako ondorio batera iritsia behar zuela:
|