Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 37

2001
‎Eta nik ez dakit, baina azkenerako herrestan neramatzan zainak; elkar nahaspilatzen zi  tzaizkidan abenidetan, katrapilatzen zitzaizkidan liburutegi hautsak hartuetan, kon  tzertuetan, baso usaintsuetan, oinezkoen hanketan bezala autoen gurpiletan. Esan beharrik ez dago noski, egoerak okerrera egin zuela egunez egun, orduz ordu; kalera irtete hutsak arazo imajinaezinak sortzen zizkidan, eta laster batean pausorik eman ezinda geldituko nintzela ikusita zegoen. Gauzak horrela, etsipenez eta minduraz, har nezakeen erabaki bakarra hartu nuen.
2004
‎Lehengo lekuan mendiak eta eliza bakarrik daude. Bizikleta karrerak zeudenean hor egoten nintzen begira begira antzik eman ezinda.
2009
‎Ez zen ez nekerik ez txakalaldirik inon sumatzen, baina, nekatuta? zegoela, bere ohiko maila eman ezinda zebilela, eta agur esanda, lasaitu ederra, hartu behar zuela jakinarazi zuen orduan.
‎ekimena Guardia Zibilak hartzea, edo Auzitegi Nazionalak, edo Fiskalak, edo Gobernuak edo Jaurlaritzak edo sindikatu eta elkarte faxistek. Elkarri txanda eman ezinda dabiltza.
2010
‎Izan ere Martinek eta bere familiak 1936ko abuztuan bertan egin behar izanzuten ihes matxinoek Nafarroatik hasi zuten erasoari Errepublikaren aldeko indarrak behar besteko erantzuna eman ezinda aurkitu zirenean. Orduan hasi zuten, beste hainbeste gipuzkoarrekin batera, Bizkairako bidea, baina ez lehenago Gipuzkoako Hernani, Donostia eta Zumaiako herrietan egonaldiak egin gabe.
2011
‎KANDIDO. (buruarekin baietz) Buelta eman ezinda gabiltza. guztiak saldu ditugu.
‎Iluntasunarekin, Annak ez zekien nondik nora zebilen, galduta zegoen oso, inguruari antzik eman ezinda; nolanahi ere, errekatik gertu behar zuten, hezetasuna hezurretaraino sartzen zitzaiolako. Ibiliaren ibiliaz, azkenean, orube batera ailegatu ziren, garai bateko lantegia edo zirudiena, adreiluzko pabilioi bat eta haren ondoan hamabost metroko tximinia zuelako.
‎Gezurrak itota hil da egiaren alde bizia eman ezinda zebilena.
2012
‎Higiezinen krisiak altzarigintzari ere bete betean eragin diola azaldu dute enpresaren ordezkariek oharrean, eta Azpeitiko enpresa egoerari buelta eman ezinda gelditu dela. " Altzarigintzak higiezinen sektorearekin lotura estua duenez, azken bost urteetan etengabeko gainbehera izan du, enpresaren bilakaera bide beretik eramanaz.
‎Bigarren zatian erantzuna eman ezinda geratu da Mondra eta UDAk jarraitu du partidua menperatzen. Xabi bakarregi zegoen puntan eta Mondrako jokalariek nahikoa lan zeukaten UDAkoak eusten.
2013
‎Berez oso gogorra den ibilbideari bero sargoria gehitu zitzaion zapatuan. Triatletak akituta heldu ziren helmugara, batzuk arnasari buelta eman ezinda eta pare batek osagileen artatzea behar izan zuten. Gizonetan Saltoki trikideak taldeko Javier Miguel Benedited (Andoain, 35 urte) izan zen irabazlea eta beragaz batera heldu zen Alberto Bravo (C.D.B.
2014
‎Bidean, amaginarrebaren arnasestua entzuten du. Lotan arnasari buelta eman ezinda dagoela dirudi. Ez du haren logelan sartu nahi, ordea.
‎Alsaziaren arazoak Renan ez arrazari eta ez hizkuntzari, ez arraza biologikoari ez linguistikoari garrantzirik eman ezinda utzi du: espiritu metafisiko batera ihes egitera behartua.
2015
‎Inork ez baitzekien non nengoen eta zertan nenbilen, ez Ritak, ez Mendiondok ez eta Louisek ere. Une batez makalduta nabaritu nituen belaunak, argi gutxiko giro hartan pausoak artez eman ezinda, eta pentsatzen hasi nintzen lan handiegitan sartuta ez ote nenbilen. Bere lekutik oso urrun ez ote zebilen Simon Azkue doktorea, ezagutzen ez zuen langintza batean sartuta.
‎Bero egin zuen, ordea, egun hartan Parisen eta Joxe Elosegik ospitaleko larrialdietarako lekuan amaitu zuen, bi oinak abarken barruan erregosirik eta pauso bakar bat gehiago eman ezinda. Hilabete behar izan zuen ospitalean egindako pitzatuetako zorneak sendatzeko.
2017
‎Gaztetatik nabarmendu izan da, eta talde handien arreta bereganatu, baina inon ez du lortu kalitatezko jauzia egiterik. Bruselan eta Anderlechten hazi ondotik, 16 urterekin heldu zen Manchester Unitedera, baina aurreikusitako mailarik eman ezinda ibili da. Ezinak ahaztuta, Realaren jokoan gustura eta eroso sentitzen dela aitortu izan du, eta denboraldi-aurrean antzeman zaio.
2019
‎Larri larri ihes egin zieten panzerrei, Senlis en, Dammartin en berriro harrapatu zituzten, gaua aprobetxatuz alde egin zuten, Marne ibaia Tribaldouko urtegitik igaro zuten, eta Pithiviers en bereizi ziren azkenean. Atzean gelditu ziren batzuk, zulo batean arnasari buelta eman ezinda harrapatu zituzten berrogeita zortzi urteko aitona batzuk kenduta, Dacostak oso osorik eraman zuen bere konpainia Gien eraino. Loira ibaia igarotzean galera batzuk izan zituzten; bigarren sekzioko talde batek, etsita zegoen kabo baten gidaritzapean, alde egin zuen, gau batean, Bourges et Montluçon bitartean; nolanahi ere, azkenean, aki aki eginda, Clermont era iritsi zirenean, bere unitatearen bi heren baino gehiago kontrolatzen zuen oraindik Dacostak.
‎Joseba jaio eta gutxira murgildu zen lehenengoz Sabina: asteak zeramatzan lorik egin gabe eta hilabeteak diru arazoekin, uztaro murritz bati buelta eman ezinda. Presapeko zanga batean makurtu eta burbuilak agerrarazi zituen ur azalean; zutundu, arnasa hartu eta atzera makurtu; zutundu, arnastu, makurtu?
‎Deceuninq taldekoak irlandarra eta Sunweb eko Walscheid menderatu ditu esprintean.Baja garrantzitsu bat, etapako lehen kilometroetan: Steven Kruswijk bizikletatik jaitsi da hasi eta gutxira, taldekako erlojupekoan hartutako kolpeei buelta eman ezinda. Cubero eta Wallays ek bidea egin dute gero, eguneko ihesaldia osatzeko.
‎Duela urte asko, sekulako elurtea egin zuen Azkoitian, eta hainbat auzo inkomunikatuta zeuden. Abasto eman ezinda genbiltzan lanean. Ni bakarrik geratu nintzen polizia etxean, eta telefonoak kolapsatuta neuzkan.
‎KRISTINA ikustean gurpildun aulkiari aurrerantz, doan lekura doala ere arretarik gabe, bultza egiten dio eta KRISTINAren ondora makurtzen da. KRISTINA negarrez, zotinka, arnasari buelta eman ezinda.)
2020
‎Ondoren ere elkarren beharra izango dugu eta, egin dezagun zaintza sare horretaz zerbait iraunkorra. Etxepeko dendak orain ematen digun zerbitzua gogoratu dezagun gero ere, eta zerbitzurik eman ezinda gelditu diren haiek ere kontuan izan ditzagun.
‎Altuera nabarmen sumatzen hasi zen, ordea. Eta ez nintzen ni arnasari buelta eman ezinda zebilena, ez atzera eta ez aurrera, besteen martxa baldintzatzen.
‎Denalitik bueltan zerbait eskas nuen. Ez dut esango herrestan nenbilenik gailurra ez zapaldu izanari buelta eman ezinda. Atzera egitea ondo hartutako erabakia izan baitzen, baina ostia ederra hartu nuen hain metro gutxira, hain gertu eta eskuragarri edukita, buelta ematean.
‎Sukaldera bueltatu zen Mikela, Rosario, erretilua eskuetan, irtetera zihoala. Zalantza marraztua zeukan aurpegian, Mikelak Severianorekin izandako elkarrizketari antzik eman ezinda.
‎Jakin dut, baita ere, lekuko banaka batek salatu egin zituela... Baina antzik eman ezinda nabil zer esperantza edo asmorekin jardun zuten diru fal  tsuak egiten, hainbeste diru eta hainbeste denboran –hamabi urtean–". Azken urtean han eta hemen galdezka ibili arren, galdera harentzat ez zuen Galdosek erantzunik jaso.
2021
‎4 eta 8 egotetik, 13 igaro ziren, eta, bukaeran, berriz ere garaileak moldatu ziren hobeto. Bere onena eman ezinda Elezkano ibili zen, menderatua, aurrean sartzeko pilota errazik gabe. Arriskatu egin behar, ondorioz, eta lautan egin zuen kale.
‎Horiek 2019an baino 2,3 milioi gehiago dira orain, batez ere, Tigrayko (Etiopia) gatazka armatuen eta Sudango eta Somaliako egoeren ondorioz. Halere, herrialde ugari azken hamarkadetako barne gatazkei buelta eman ezinda daude oraindik ere. Hala, Kolonbia da barne desplazatu gehien dituen herrialdea:
‎Koronabirusak eragindako pandemiak gogor jo du kirola. Arlo ekonomikoan kirol eta klub asko, profesional izan edo ez, kinka larrian utzi ditu, eta egoerari buelta eman ezinda daude oraindik horietako asko. Lehendabizi, itxialdiak liga ez profesionalak eta kirol ez profesional ia guztia eten zituen, eta profesionalak direnentzat ere makina bat traba izan ziren.
‎Hau hondartzako harkaitz mutur bat bezain beltz eta geldo dago, burua hankartean sartuta lurrean eserita hormaren kontra. Ikusitakoak eragindako schokari buelta eman ezinda dago oraindik. Nola begiratu behar dio aitari etxera joandakoan?
‎Eta arrakastatsua izan da euskara batuaren historia. Kontua da ez ote garen ari etengabeko eraikuntza lanak luzatzen, fase horri bukaera eman ezinda.
2022
‎Urola Kostatik autobusean joandako jubilatu talde bat izan omen zen lurrera erortzen lehena. Hesteak bota beharrean ikusi omen zituzten eserlekuen artean barrez, txoro haizeak jotako gaztetxoak ziruditela, baina adineko jendea zen sabelari helduta barrez jarraitzen zuena, eta, arnasari buelta eman ezinda zeudela ohartu zirenean, antolakuntzakoak izan omen ziren sorosleei laguntza eske hasi zirenak. Kamerei begira oso garbi ikusten da zeinen denbora gutxi behar izan zuten Gurutze Gorriko eta DYAko langileek larrialdiaren lekura iristeko, dagoeneko ez baitago gertatuari larrialdia deitzea beste erremediorik.
‎Tourrak ziklisten hanka zuztarrak agortuta uzten ditu, eta han justu antzean bukatu dutenek ez dute nahi izaten beste hiru lau asteko kirol exigentzia gorenari aurre egin. Zenbaitzu behartu samar ere lehiatuko dira, Tourrean neurria eman ezinda bukatu ostean. Giroa korritu zutenek argiago zuten bigarren ahalegin bat egiteko moduan egon zitezkeela, Giroa bukatu ostean bi hilabete oso izan dituztelako indarrak berreskuratu, eta Vuelta modu egokian prestatzeko.
‎Nire ipurdia eta bizkarra beste haragi baten koltxoiaren kontra daude, eta nire aurreko zerok emakume baten ipurdiaren kontra daude, plastilina (biguna) bezala haren forma hartuta. Urratsik eman ezinda geratu gara, eta pausottikian hasten garenean ere, haragiek bat eginda segitzen dute.
‎Dutxako kanilatik ahul eta epel erori zaio ura buru gainera, baldosa berdeetako ehunka lore sorta zenbatu bitartean, plastikozko gortinari leporik lasai eman ezinda. Ilean xaboia zabaltzerakoan ere, betazalei zabalik eusten saiatu da begietako zuriak gorritu arte.
2023
‎Frantziako Tourreko azken garaileak azken aldapa pikoa hasi eta berehala jo du, eta atzean utzi ditu beste denak. Garaipena ospatzeko denbora ere izan du Vingegaardek, aurkariak arnasari buelta eman ezinda zeuden bitartean. Landa eta Mas bi segundora iritsi dira helmugara, eta atzetik iritsi dira Ion Izagirre (Cofidis) eta David Gaudu (FDJ).
‎Herria hankaz gora zegoen, hildako katuz lepo. Batzu batzuk bizirik ikusten ziren, azkenekotan, pauso bat taxuz eman ezinda. Baina une batetik bestera ziplo erortzen ziren lurrera.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia