2023
|
|
Horiek horrela, prezio batetik gorako ibilgailuen erosleei buruzko informazioa eskatu izan da, edota saltoki handi batean urtean 30.000 euro baino gehiago gastatu duten ordain txartelen titularren informazioa ere (2015eko otsailaren 18ko Auzitegi Goreneko Epaia). Bilketa bidez lorturiko informazio hau
|
emateko
eskaeren aurka ezin daiteke alegatu banku sekretuaren mende egonik informazioa babestuta dagoela. Lanbide sekretuaren mende badaude, ordea, informazioa babestuta legoke, nahiz eta sekretu horrek ezin babestu profesionala bera, ezta sekretua hautsi gabe eman daitezkeen datu ekonomikoak ere (esaterako, informazioa pilatuta lortzen denean).
|
|
71 TFAOren 60.3 artikuluan ez dago hilabeteko epea ere eta, ondorioz, zorra berehala exekutatuko da hurrengo kasuetan; zorra geroratzeko edo zatikatzeko eskaera, betebeharpekoak aurkeztutako konpentsatzeko eskaera, zorren ordainean ondasunak edo eskubideak
|
ematearen
eskaera edota zerga bilketaren prozedura eteteko eskaera ukatuz gero, baldin eta premiamendu probidentzia jakinarazi eta hurrengo hilabetean aurkeztu badira, edota geroratze edo zatikatzeko eskaera nahiz zerga bilketaren prozedura eteteko eskaera onartu ezean.
|
|
72 Gure ustez, Bizkaiko TFAOren 60.3 artikuluak aipatzen duena, hots," betearazpena berehalakoa da" dionean, zorraren ordainketa geroratzeko edo zatikatzeko eskaerari, betebeharpekoak aurkeztutako konpentsatzeko eskaerari, zorren ordainean ondasunak edo eskubideak
|
ematearen
eskaerari edota zerga bilketaren prozedura eteteko eskaerari ezezkoa ematean, eskaera premiamendu probidentzia jakinarazi eta hilabetea igaro ondoren aurkeztu delako, edota zorra geroratzeko edo zatikatzeko eskaera ala zerga bilketaren prozedura eteteko eskaera ez onartzean, orduan Administrazioari bide ematen diola premiamendu probidentzia jakinaraztean ordainketa egiteko ireki den aparteko hila... Hortaz, ezin du probidentzia eman eta jakinaraztea saihestu, probidentzia jaso ondorengo betearazpenaldian aurkeztu diren eskaerak izan ezik. identifikazioa, data, zorra ordaindu ezean errekargua goreneko kopuruan (premiamendu errekargua) eskatuko dela eta prozeduraren baitan zordunaren ondasunak enbargatu daitezkeela ohartaraztea, eta probidentziaren aurkako errekurtsoak eta epeak.
|
|
Nolanahi den ere, TFAOek xedatu dutenez, betearazpen aldiaren hasiera eten daiteke hurrengo arrazoiengatik: a) Ordainketa geroratzeko edo zatikatzeko eskaera borondatezko aldian aurkezteagatik, espediente hori izapidetu bitartean. b) Konpentsatzeko eskaera borondatezko aldian aurkezteagatik, espediente hori izapidetu bitartean. c) Zorraren ordainean ondasunak edo eskubideak
|
emateko
eskaera borondatezko aldian aurkezteagatik, espediente hori izapidetu bitartean. d) Zehapenaren aurka errekurtsoa edo erreklamazioa jartzeagatik, zehapena administrazio bidean irmoa izan arte. e) Likidazioaren aurka errekurtsoa edo erreklamazioa jartzeagatik, organo eskudunak likidazioaren eragingarritasuna etetea erabaki duenean.
|
|
Betearazpen epe barruan premiamendu prozedura garatuko da exekuzio bidez zorra derrigorrean kobratzeko; prozedura hasteko, premiamendu probidentzia eman behar da. Premiamendu probidentzia jakinarazi denetik zenbatzen hasita, hilabeteko epea dago betearazpen aldian ordainketa egiteko19 Bizkaian, geroratze edo zatikatzearen eskaera, betebeharpekoak aurkeztutako konpentsatzeko eskaera, zorren ordainean ondasunak edo eskubideak
|
ematearen
eskaera edota zerga bilketaren prozedura eteteko eskaera ukatuz gero, zorrak ordaintzeko borondatezko epean aurkeztu badira halako eskaera, orduan eskatzeko moduko zorrak ordaintzeko epea hamabost egunekoa izango da administrazio egintza jakinarazi denetik zenbatzen hasita. Kontrara, eskaera aurkeztu bada premiamendu probidentzia jakinarazi eta hurrengo hilabetean, ordaintzeko epea bost egunekoa da eskaera ez onartzeko egintza jakinarazi denetik zenbatuta.
|