Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 142

2000
‎Bizitza bezain naturala da heriotza. Bizitza ematea bezain naturala da bizitza kentzea. Eskubiderik aitortzen badiogu naturalezari, bizitza emateko eskubidearen eskutik heriotza emateko eskubidea dator.
‎Osabari ihardeste hura eman bezain laster, xuxendu zen aita prezeptore jaun Marcelenganat —zeinak gurekin egin ohi baitzituen otorduak eta zeina baitzen gizon zuhurra bezain jakintsua, pazientzia handikoa eta etorkorra—, eta galdetu zion:
2001
‎Sentipen arraroak igortzen zituen eskutoki hark, ezezagunerantz bidea irekitzeko giltza balitz bezala. Ate zahar haien atzean inoiz ezagutu gabeko itzalak zeuden gorderik, oroitzapenen kutxa astunean biziraun zutenen aldean oso ezberdinak, emozio berrien festarako sarrera ixten zuten ateak irekitzeko urre koloreko giltzari bira erdia ematea bezain pauso erreza zelarik. Jarrera hartan geratu zen, ez atzera eta ez aurrera, eskuineko eskua giltzari bira emateko prest.
2002
‎Eskatzea ematea bezain beharrezkoa da: txanpon beraren alde biak dira, bizitzaren alde biak.
‎Eskua ematea bezain ohikoa den keinu bat hiperhidrosia duten pertsonentzako martirio bihur daiteke. Bai eta gizarte eta lan arazo larriak ere.
‎The Washington Post egunkariak Amerikako Zientzia Akademiaren ikerketa bat argitaratu berri du. Ikerketa horren arabera, AEBetako abeltzainek behi eta zerri klonatuen artsenal txiki bat metatzen dute, FDAk oniritzia eman bezain laster merkaturatzeko.
‎Printze Txikia ren ipuinean gertatu zen bezala, hik Printzesa Txiki bat aurkituko duk, beharbada. Eta orduan muxu emango diozue elkarri, eta muxu eman bezain laster orein itxura galdu eta printze eder bat bihurtuko haiz. Eta gero...
‎Nola aldatu diren gauzak, nola. Zuretzat gelako argi giltzari ematea bezain arrunta da telebista piztu eta han norbait euskaraz entzutea. Baina gauzak ez dira beti hola izan:
‎Egia esan, nik baino gutxiago ulertzen zuen. Kilometroa bukatu zenean, lekukoa Athletic en arduradunari eman nion, eta hark, nik eskua eman bezain laster, txalo beroak hartu zituen. Lasterketa hura ez zen, ez, nik dakidala, hain gaizki ordainduak dauden futbolarien aldekoa, ez zen gure jokalari euskaldunen harrobiaren aldeko lasterketa, ez.
2003
‎Azken hatsa eman bezain pronto, eta hori gertatzen den lekuan bertan, hantxe izaten da hilberriaren arimaren judizio partikularra. Horregatik da hain berebiziko kontua ondo prestatua egotea, orduantxe erabakitzen baita behin betiko bere salbamena edo kondenazioa.
2005
‎galazko txanbergo guztiak errepasatuta zeuden, denak lisatuta eta botoi guztiak bere tokian; kaskoek eta lantzek, produktu berezi batekin garbiturik, sekula ez bezala dir dir egiten zuten; gizon guztiak alarma egoeran zeuden, edozein aginduren zain... Hasperen eginez, Pietro M. k pentsatu zuen ezen, erlatiboki erraza zen bere eginkizuna betetzeko horrenbeste lan behar bazen, zer ez ote zen bestelakoak prestatzeko, heriotzaren albistea eman bezain pronto ehun milaka erromes etorriko zirela kontuan hartuta. Gogora etorri zitzaion R. kardinalak interesak zituela hotel industrian.
‎gizon bat leprak joa ikusten duelarik (Mk 1,41); Naimeko alargunak bere haurra galtzen duelarik (Lk 7,13); jendea janaririk gabe ikustean basa mortuan (Mk 6,43); Jerikoko bi itsuak hurbiltzen zaizkiolarik (Mt 20,34). Xoratua egoiten da zerbait eder ikustearekin, hala nola ehuntari erromatarrak erraten diolarik nola bere menekoek obeditzen dioten manua eman bezain segur (Lk 7,9). Legeari jarrikitzen zitzaion aberatsa maitatu zuen (Mk 10,21).
‎–Badakizu Tomas Klararen etxera joan dela eta Klararekin bizitzen jarri dela, nik ezezkoa eman bezain laster?
‎Egizu kontu, gorpu bat ahoz gora gatz kaparen erdian azaltzen ari ontziaren bodegan, urtuz doan elurrak agerian utziko lukeen neguko mozkorra bezala karrika nagusian... Plano bikaina zen, Francoren etorrerari bizkar ematearena bezain ona. Filmatzen ahal zituzkeen planoekin egiten du amets amateurrak.
2006
‎Ez da pentsatu behar denak zoragarriak direnik. Asko dira nobela handi bat idazteko eta jendeari ezagutzera emateko bezain duin diren pasarteak idatzitakoak, esateko modukoak: «Zein pertsonaia zoragarria!», baina kabroiak ere badira.
‎Auzien prozedura zinpekoen epaimahaian hasteko agindua eman bezain laster, Fiskaltzari horren berri emango zaio, eta hori bertaratu egingo da, eta auzitegiaren aurrean egindako jardun osoan esku hartuko du.
‎Inprimatzearen, grabatzearen edo argitaratzeko beste edozein tresna mekanikoren bidez delitua egin denean, delitu horren sumarioari hasiera eman bezain laster, inprimatutakoaren edo estanparen aleak bahituko dira, horiek dauden tokia edozein izanda ere. Haren moldea ere bahitu egingo da.
‎Piper asko pilatzen denean, kontserban bota edo izoztu daitezke, urte osoan erabiltzeko. Piperrak botatzea pauso hauek ematea bezain erraza da ondoren, Piper gorriak botatzeko, piperrez gain, hauek eduki behar dira: baratxuri ale batzuena eta oliba olio birjina estrarena.
‎Joseph Asscherrek ez zuen gehiago jasaterik izan. Kolpea eman bezain pronto zentzua galdu zuen eta korderik gabe lurrera erori. Lurretik jaso zuten sendagileak eta erizainak alboko gelatik presaka etorrita.
‎Anaia gazteagoa Nabarrenkoxeko ateetan omen zuen, Terrideren armadan. Gazteluko asperrari kontra egin nahiko zion, gerlan nik aditzera eman bezain trebea ote nintzen frogatuz.
‎bolada guztiek izaten ditek beren akabera, baita txarrenek ere. Ezagu  tzen diat fidatzeko moduko kazetari bat edo beste, eta haiek hire osabaren berriren bat eman bezain laster, jakinaraziko diat. Irten hadi ahalik gutxien, eta, bitartean, ea liburu hauekin entretenitzen haizen.
2007
‎Baja emateko modua alta ematekoa bezain soila izango da.
‎Arbolei goazkiela, itzala emateko bezain handi edo trinkoak ziren ere bilatu da.
‎Arbolei goazkiela, itzala emateko bezain handi edo trinkoak ziren ere bilatu da.
‎Aitona amonak hurbil bizi ez badira eta kanpoko laguntzarik kontratatu ezin bada, amek ez dute lanera joan behar edozein zalantza izanez gero. Aitona amonak ez daude beti bertan, edo laguntza emateko bezain hurbil bizi dira. Kasu horietan, familiak arazo larriak ditu:
‎Gaur egun, 1.100 emakumek egiten dute lan, artisau ehungintzako 12 kooperatibatan eta aurrezki talde eta mikrokreditutan antolatuta. Azken proiektuak janari lasterreko zerbitzua dira eta, Gobernuak baimena eman bezain laster, emakumeek gidatutako lehen taxi flota aterako dute kalera. Haien asmoa da lan egiteko, diru sarrerak lortzeko eta independentzia lortzeko behar duten prestakuntza eskuratzea.
2008
‎Kate motzean lotu behar dira bankariak. Maileguak inolako diru sarrerarik, edota aktiborik ez duenari emateko bezain inozoak badira, eurena da errua. Bankariei ahalmena moztu behar zaie, eta horretan gabiltza.
‎AGURTZANE: Medikuek baimena eman bezain laster, hemen izango duzu.
‎Ustez behintzat, akordioak bi hautagairen artean sortzen ziren, bakoitzak bere alde zituen botoak besteari eskainiz, bestearen sostenguen truke, noski. Operazio horietan, botoa nori eman bezain garrantzitsua izan zitekeen botoa nori ez eman erabakitzea, hautesle bakoitzak lau boto zituenez adostutako biak aukeratu ostean, kalte handia egin baitziezaieketen ustekabean, beste biak euren arerio politikoei emanda. Beharbada bide horretatik bi bikotek osatutako hautagaitza itxiak sortu ziren.
‎musika egunean bi orduz entzuten zuena, testuak entzuten zituena (narrazioak, liburuak edo olerkiak) denbora berean, eta kontrol taldea, ezer entzuten ez zuena. Medikuek baimena eman bezain laster hasi zen ebakuntza. «Uste genuen garrantzitsua zela ahalik eta azkarren entzuten hastea; izan ere, garunak aldaketa handiak izan ditzake lehenengo asteetan, baita errekuperazio hilabeteetan ere; eta badakigu aldaketa horiek handiagoak izan daitezkeela ingurumen estimuluak badaude», azaldu du Sarkamok.
‎Egunean bi pieza gutxienez, eta horietako bat bitaminaz aberatsa izatea (zitrikoak, kiwia, marrubiak, meloia). Janari nagusi egokia lortzea elikagai talde bakoitzari kolore bat ematea bezain praktikoa izan daiteke, otordu nagusien orekarako ezinbestekoak direnak biltzen baititu. URDINA Esnea eta deribatuak (mamia, jogurta, gazta, bexamela…).
‎Hasierako abisua eman bezain azkar hasi da mugimendua hondartzan. Berehala hasi dira lanean.
‎Ni nekatuta sentitzen naiz aspalditik, etsita. Eta Euskadi Ta Askatasuna erakundeak bere azkeneko su etena amaitutzat eman bezain laster, Euskal Herritik alde egiteko deliberoa hartu dut.
‎Epaileak baimena eman bezain laster, zure senarraren gorpua aterako dugu hor behetik eta autopsia egingo diogu.
2009
‎Bien bitartean, armadoreak dituen kostuak izugarri hazi dira azken urteetan; batez ere, gasolioaren prezioa igo delako. Egoera horretan, arrantzaleak arraina zuzenean merkaturatzen saiatu dira, bai Iparraldean, bai Hegoaldean; edonola ere, saio horiek ez dira egoerari irtenbidea emateko bezain eraginkorrak izan. Zuzenean merkaturatzea oso zaila eta garestia da.
‎Beti gaizki jaten, kopuru oso txikiak eta denetarik nahastuz dio elkarrizketan. Jacksonek kaleratu egin zuela azaldu du senitartekoei menpekotasunen berri eman bezain pronto.
‎Pausoaren neurria funtsezkoa da ekuazioa ebazteko, eta, jakina, ezin da edozein zenbaki izan. Fidagarritasunari begira, ebazpen metodoak egonkortasun eremuaren barruan mantentzeko bezain txikia izan behar du, eta, lanari begira, ahalik eta pauso gutxien emateko bezain handia. Nola lortu oreka hori?
‎Eraikitzaileek ez dute dirutza handirik galduko. Urbanizazioaren lehen zatia egiten jarraituko dute normal normal, eta udalak baimena eman bezain laster ekinen diote bigarren zatiari. Kito.
‎Erranen dizut zer eginen dugun: medikuak senda agiria eman bezain laster Ezpeletara joan eta Ekiza andre horrekin hitz eginen dugu. Orduan ikusiko dugu dena Goikoetxea horrek azaldu bezalakoa den ala ez.
‎Damaso, bere iritzia eman bezain laster, Txopitea jaunari begira geratu zen, honek aho zulotik kezko lainoak sortzen jarraitzen zuen bitartean: laino haiek, baina, zinez ote ziren ekaitzaren iragarpen, ostots eta tximista, tximista eta ostots, edo laino mehe batzuk baizik ez, beren mehetasunean galtzeko zorian?
‎Botibolea. Botea eman bezain laster pilotari emandako kolpea [es botivolea].
‎Zergatik da hain zaila sare sozialetan eta maitasun eta adiskidetasun guneetan baja ematea? Interneteko edozein zerbitzutan alta ematea bezain erraza izan luke, baja ematea, eta, jakina, datu pertsonalak ematea eta lagatzea, lagapen hori bertan behera uztea bezain erraza. Hori ezinbestekoa da AEPDk bermatuko duen industriarentzat.
‎Dieta begetarianoa egiten duten pertsonek %12 minbizi motaren bat garatzeko aukera gutxiago dute, eta ehuneko hori %45eraino handitzen da odol minbiziaren kasuan, Oxfordeko Unibertsitateak “British Journal of Cancer” aldizkarian argitaratu duen azterlan zabal baten arabera. Hala ere, autoreek diote datuak ez direla herritarrei dieta aldatzeko aholkuak emateko bezain behin betikoak. Ikertzaileek ondorio horietara iritsi dira 12 urtez 61.000 pertsonaren datu medikoak aztertu ondoren.
‎Zorroan sar daitezkeen balioak hauek dira: igurikimenak positiboki baloratzen diren enpresetan kotizatzen dutenak, edo hobekuntza ekonomikoaren lehen ikurra eman bezain laster kanal altzista bat hastea aurreikusten direnak.
‎Damaso, bere iritzia eman bezain laster, Txopitea jaunari begira geratu zen, honek aho zulotik kezko lainoak sortzen jarraitzen zuen bitartean: laino haiek, baina, zinez ote ziren ekaitzaren iragarpen, ostots eta tximista, tximista eta ostots, edo laino mehe batzuk baizik ez, beren mehetasunean galtzeko zorian?
‎Tailerrean izena eman bezain laster, Morasán izeneko bat ezagutu zuen, ahots lodiko gizaseme gihartsu bat. Morasán, literaturaren ur handiekin bainoago, ibaiko eta igerilekuko ur txikiekin trebatua zegoen.
‎Are gutxiago bere muturreko adierazpenak, totalitarismoaren aurpegirik gazteena den gaurko kapitalismo globalak. Ezinezkoa zaio" nahikoa dut" deklinatzea, euriari su ematea bezain ezinezkoa. " Nahikoa da" esatea bekatu lizunena da Jainko merkatuaren mandamenduetan.
2010
‎Udako opor haietan, amak bizpahiru lerraldi izan zituen, baita ondoriorik gabeko eroriko bat ere, oroitzen dudanetik; izebak bazekien ordurako amaren isilaldiek gehiago zutela gaitzetik mistikatik edo egiaren bilaketatik baino; are gehiago: mediku espezialistak bere diagnostikoa eman bezain laster, amaren bat bateko urdurialdiei zein haserrealdiei aurre egiteko, lasaigarri batzuk errezetatu zizkion?, izebak bere gain hartu zituen ama zaintzeko ardura eta erantzukizuna; izeba ez zen festazalea ez operazalea, baina, operara joateak amari on egingo ziolakoan, sarrerak hartu eta hara joan ziren biak, ez aurretik arazoren bat izan gabe, baina; amak, izan ere, ezohiko galdera egin ... –Baina zer jantzi behar dut??, amak bi jantzitegi baitzituen:
‎Liburu honetan lehen aldiz Ernst Jüngerrek Mobilizazio erabatekoa panegirikoa karrikaratu zuen. Argitara eman bezain fite, urte berean, Benjaminek liburuaren berri eman zuen. Theorien der deutschen Faschismus? (. Faxismo alemaniarraren teoriak?) artikuluan Die Gesellschaft aldizkarian.
‎Portaletasko arkuan barna herio batean portua utzi eta Alde Zaharrera korrika sartzen denean, hauspoak Konstituzio plazara heldu aurretik huts egingo dion beldur da une batez. Baina segi beharra dauka, atzera begiratu gabe segi beharra, nahiz eta jakin orpoz orpo jarraitzen diotela, errukirik gabe jauzi egingo lioketela lepora amore eman bezain laster, pitbull amorratuen eran lepora jauzi.
‎Denbora segurtasun juridikoa da545 Beraz, denbora justizia dela esatea egokia da. Zehazki, denbora justiziaren kalitatea neurtzeko ezinbesteko parametroa da, behin eta berriz errepikatu den bezala, berandu datorren justizia «ez baita justizia edo ez behintzat denbora egokian emandakoa bezain justua»546 Kalitatezko justizia batek beti bizkortasunez banatzea edo ematea galdatzen du. Izan ere, bere soldata bizi euskarri bakarra duen langileak, ezin baitu itxaron denbora luzez haren gaineko uzi bat ebazteko.
‎Gainera, heskaien kasuan, aztertu da ea oinezkoen jarduerak sortutako sarbiderik ez duten. Zuhaitzei dagokienez, haiek itzala emateko bezain handiak edo hostotsuak ziren ere aztertu da. Soropilaren kasuan, zapaltzeko aukera positibotzat jo da.
‎Udako opor haietan, amak bizpahiru lerraldi izan zituen, baita ondoriorik gabeko eroriko bat ere, oroitzen dudanetik; izebak bazekien ordurako amaren isilaldiek gehiago zutela gaitzetik mistikatik edo egiaren bilaketatik baino; are gehiago: mediku espezialistak bere diagnostikoa eman bezain laster —amaren bat bateko urdurialdiei zein haserrealdiei aurre egiteko, lasaigarri batzuk errezetatu zizkion—, izebak bere gain hartu zituen ama zaintzeko ardura eta erantzukizuna; izeba ez zen festazalea ez operazalea, baina, operara joateak amari on egingo ziolakoan, sarrerak hartu eta hara joan ziren biak, ez aurretik arazoren bat izan gabe, baina; amak, izan ere, ezohiko gal... " Baina zer jantzi behar dut?", amak bi jantzitegi baitzituen:
2011
‎Seguruenik kokaina ere sudurreratuko zuen noiz edo noiz. Baina harrigarria zitzaion drogazaleentzako klinika batean izena emateko bezain lapaturik egotea. Eta are harrigarriagoa klinika hari su ematen saiatu izana.
‎Senarrak eta biok banatzeko erabakia hartuta geneukan, eta egun batzuk lehenago alde egina zen beraren bizilekura. Artean kontu batzuetarako elkarren premia izanik, ingresoa­ren berri eman bezain laster, etxetik pasatu eta kamisoi, nezeser, koaderno eta beste ekarri zizkidan. Ekarri zidan, halaber, pare bat hortentsia gorrixka mardo.
‎Helduei aditutakoa kontatu nahian genbiltzan. Pilotu profesionalei aholkuak emateko bezain harroak ginen. Aste guztia eman zuten gora eta behera, lasterketa prestatzen.
2012
‎Ate inguruan ematen nituen bisita orduak. Hasiera eman bezain laster gelatik gertu egoten nintzen eserita, inor etorriz gero hara gerturatzen denborarik ez galtzeko. Hemen jesartzen banaiz ez dira barruan nire bila ibili behar, esaten nion neure buruari.
‎Sakelan bizpahiru mahaspasa sorta nituen eta eskukada bat atera nuen aitarentzat. Mahaspasak aitari eman bezain laster, Ostiral txalupatik lasterka abiatzen ikusi nuen, eta hain bizkor zihoan, sorgindua zirudien; izan ere, hura lasterka zihoanean inoiz ikusi dudan pertsonarik bizkorrena zen. Berriro diot, lasterka horren bizkor joan zenez gero, une batean ikusmenetik galdu nuen, eta deika aritu arren, eta atzetik oihuka joan arren, alferrik izan zen, joana baitzen.
‎Bat batean, XABINek besarkada handi bat ematen dio ALIZIAri, hunkituta, eta besarkada eman bezain pronto lotsatu, eta besterik esan gabe alde egiten du..
‎ITXASO. Bai, oso pozik alde egin du, super contenta. Nagusiak oporrak eman bezain pronto, bisitan joateko asmoa daukat. (KEVINi) Zer diozu, jefe?
‎Hala ere, enpresaren web orrian edo telefonoz adierazi behar da zein prezio kobratzen den, bai lanorduetan bai larrialdietan, joan etorriengatik, eskulanagatik eta aurrekontua egiteagatik. Matxura presako zerbitzua emateko bezain larria den aztertu behar da, edo lanorduetan egin arte itxarotea komeni da. Sarraila zerbitzua, adibidez, %45 garesti daiteke gauez edo larrialdietan.
‎Hamalau urteko mutil koskor bat zen, gerrikoak askatzeko baimena eman bezain laster –diiing– gerturatu zitzaiona.
2013
‎orain, adibidez, Youtuben anuntzioak erakuts ditzake zure GMail eko informazioa baliatuz. Ez da gure datuak beste bati ematea bezain larria, baina pribatutasunaren nolabaiteko haustea badago, jende askorentzat zilegi ez dena. Eta diru irabaziak ere askatasunaren aurretik jarri ditu:
‎Ez nekien zuzen hala zen. Nire doinua, berriz, bai kontestarik ezin emateko bezain fermua.
‎Gidaria jarri zidaten, nor nintzen aditzera eman bezain agudo.
‎–Ez daukat eragozpen txikienik ere hori azaltzeko, esan zuen Darcyk, Bingley andereñoak berba eman bezain laster?. Ilunabarra emateko modu hori aukeratu duzue edo elkarren isilkideak zaretelako, eta orduan ezkutuko kontuak dauzkazue mintzagai, edo zuen figuren ederra ibileran ezin hobeto nabarmentzen dela jabetuta zaudetelako; lehenengo kasuan, oztopo hutsa izango nintzaizueke; eta bigarrenean, berriz, hementxe, sutondoan eserita, askoz hobeto mirets zaitzaketet.
‎Te ordurako, ordea, Bennet jaunak horretatik nahikoa eduki eta pozik eraman zuen gonbidatua egongelara berriz ere, eta, tea bukatu ondoren, pozik gonbidatu zuen damen aurrean zerbait irakurtzera. Collins jaunak gogo onez onartu zuen gonbita eta liburu bat eskaini zitzaion; baina, hari begi eman bezain laster (itxura guztiek liburu denda ibiltari batetik etorria zela salatzen zutenez), atzera egin zuen eta, barkamena otoi eskaturik, berak ez zuela inoiz nobelarik irakurtzen adierazi zuen. Kitty begira begira geratu zen, eta Lydiari harridura hitz bat itzuri zitzaion.
‎Euskal literaturaren historiara gure analisia mugatuz, doktrinak, hiztegiak eta gramatikak bihurtu behar izan dira ez dagoen literatura baten objektu positibo, hala euskal literaturaren subjektuaren historia era positiboan linealitate etengabe batean azal dadin, XVI. mendetik XXI. mendera arte. Historia hori positiboki ematea bezain ezkorki ukatzea oso da erraz: ez dago euskal literaturarik, orainalditik bateratutako saio filologiko bat baino ez da, historian jarraitasunik izan ez duena, eta abar.
‎Laudioko Udalak hitzarmen berria sinatuko du Abertis enpresarekin laster. Ordezkariak dituzten taldeek akordio berriaren aldekoak dira eta Tokiko Gobernu Batzarrean onarpena eman bezain laster sinatuko da.
‎Laudioko Udalak hitzarmen berria sinatuko du Abertis enpresarekin laster. Ordezkariak dituzten taldeek akordio berriaren aldekoak dira eta Tokiko Gobernu Batzarrean onarpena eman bezain laster sinatuko da.
‎Josi!", esan zion erizainari, ebaki handia baitzeukan, ahoa odoltzen ziona. Erizainak puntuak eman bezain azkar, ringera itzuli eta K.O.z irabazi zuen.
2014
‎Oso ondo egin ere, duda egin gabe, eta hartaz asko pentsatu gabe, ez bazen geroago, bere bizialdian egindakoaz harropuzteko, agian. Ilunpeei aurpegi emateko bezain gizon ziren. Eta, agian, adore ematen zion, handik laster Ravenako ontzi flotara mailaz igotzeko abagunea izateak, baldin eta Erroman lagun onak bazituen eta klima gaiztoan bizirik irauten bazuen.
‎Korapiloak askatzea, ordea, ez da erraza. Eta Fernandok ere, lehen musua eman bezain laster igarri zion. Esther ez zen askea.
‎– Informazioaren kontzeptua oso zabala dela, oreka topatu beharra dagoela, informazio zehatza eta baliagarria (xxx) behar dela, gutxi ematea bezain txarra (oztopatzailea) baita informazio gehiegi izatea.
‎Bihar, euskaraz bizi izeneko jardunaldia, AEKren Praktika Jarduerak zerbitzuak antolatuta. Goizeko bederatzietan hasiko da jardunaldia, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara zuzendari Ana De Castrok eta AEKren koordina­tzaile nagusi Mertxe Mugikak parte hartzaileei ongietorria eman bezain pronto. Goizaren lehen zatia lau hitzaldik osatuko dute.
2015
‎Une horretan bertan, jiratu eta etorritako bide beretik alde egitea iruditu zitzaidan irtenbiderik duinena. Lehen urrats artega eman bezain laster, ordea, besotik estu heldu zidan libre zeukan eskuarekin, eta aurpegiaren aurre aurrean paratu zidan orkidea. Zuretzat ekarri dut esan zidan, eta zu hori daitekeen eta zurik hutsena izan zen.
‎Eta uste dut, buelta erdia eman aurretik, berriz begiratu niola horrela, ilea astindu nuen aterantz zuzendu aurretik. Gertuegi zegoen ordurako Asier, edo akaso pausoa luzatu zuen nik buelta erdia eman bezain pronto. Atzetik hartu ninduen ezer esan gabe, katu baten sotiltasun beldurgarriarekin, nire pausoak eta nire arnasa etenez.
‎–Hona etorrita jende askori lagundu diot han, eta horrek harro sentiarazten nau?. Maileguari buelta eman bezain pronto, semeei bezala, amari, izebari edo beharra zuen auzoari dirua bidaltzen hasi zitzaien. 300 edo 400 euroko bidalketekin askoren premiak ase ditu.
‎Txunditurik bezala dagoela iruditzen zait bakarrik, Jaunak baratzezain hain onarena egiten duela ikusirik, eta ez duela nahi arimak inolako lanik har dezan, loreak usaintzen hasiz atsegin har dezala baizik; honelako bisita baten bidez, gutxi irauten duena izanda ere, halako baratzezaina izanik, hau da, uraren kreatzailea, neurrigabe ematen dio, eta agian arima gaixoak hogei urtean adimena neka neka eginda bildu ahal izan duena, baratzezain zerutar honek unetxo batean egiten du, eta frutak hazi eta umotu egiten dira bere baratzetik mantendu ahal izateraino, Jaunak nahi izanez gero. Baina ez dio ematen fruta banatzeko baimenik, handik jan duenaz bera sendo egon arte; dastatzen eta dastatzera ematen eta inolako probetxurik izan gabe edota berari ematen dionari ordaintzen jardun beharrean, besteak mantentzeko eta haiei bere kontura jaten emateko bezain sendo egon arte, beharbada, bera goseak hilik geldituko bada ere.
‎honen amak nolabaiteko partea izan zuela honetan?, haren kristautasuna hainbestekoa zenez gero, baliteke zure ontasunak nahi izatea, errukitsua izanik, bere bizitzan ikus zezala hain bertute handia alabengan. Batzuetan pentsatzen dut maite zaituztenei egiten dizkiezula honelako mesedeak, eta Zuk zeure zerbitzuan jarduteko bitartekoak ematea bezain mesede handia egiten diezu.
‎7 Herrikoek diote, haiek gastatzen dutena horixe izango dutela gutxiago; eta etxea zaldun batek egiten die eta errenta ona ematen, ez baita pobretasunezkoa; eta hala balitz ere, fede gutxi izatea da pentsatzea, hain Jainko handia ez dela bere zerbitzuan ari direnei jaten emateko bezain ahaltsua.
‎Eraikuntza iraunkorraren irizpideak, etxe ekologikoetarako ziurtagirietan oinarritutakoak bezala, erreferente izan behar lukete. Isolamendu termiko ona erabiltzea edo eraikinari orientazio ona ematea bezain erraza da klimatizazioan aurreztea. Energiaren jatorria iturri berriztagarrietatik etorri behar litzateke.
2016
‎Artur Mas gaur da agerraldia egitekoa, gobernuko bileraren ostean.Bakoitza bere arrokan gotortu da, eta, ustekabeko keinuren batek elkarrenganako bidea erraztu ezean, igandean presidente berria aukeratzeko epea bukatuko da, eta jardunekoak bozetara deitu du halabeharrez. CUPek bere erabakiaren berri eman bezain pronto iragarri zuten Junts Pel Sikoek ez dutela asmorik inbestidura saiorik antolatzeko; azken orduko jokaldietarako tartea geroz eta txikiagoa, da, beraz.«Eskatzen dugun guztia da elkarrekin hitz egiten jarraitzea epea amaitu arte», eskatu du Oriol Junquerasek: «Ostiral larunbatera arte denbora badago, eta aprobetxatu behar da.
‎Hasieran, dardara nabarituko dute ibiltariek zubian, putzu erraldoia zeharkatzen duten ontzien moila irmoak atzean utzi eta pasabide ahulean lehen urratsa eman bezain laster. Nasaren sendotasuna odoletan oraindik, duda izango dute egitura itxura baldarrak urari eutsiko ote dion.
‎Eta aingeru txikiak urrezko kopa bat ekar dezala, eta urrezko kopa txankakazko eztirik gardenenaz betea izan dadila”.—Eta orduan? –galdetu zuen nagusiak.Inguruko morroi indiarrak adi zeuden, pongoari adi adi; ezinago erne, baina beldurrez beti.—Nagusi jaun nirea, neure nagusi jaun hori, orduan gure Aita San Frantziskok agindua eman bezain laster, aingeru bat agertu zen, dirdirka, eguzkia bezain gora, eta gure Aitaren aurre aurreraino iritsi zen, urratsean lasai, astirotsu. Aingeru handi horren atzetik beste aingeru txiki bat ere etorri zen, ederra, lerdena, loreen dirdaia bezain argi xuabekoa.
2017
‎Zer gertatu da bularra ematea bezain gauza naturala eztabaida eta polemika iturri bihur dadin?
‎Valeriak berria eman bezain laster negar batean hasi ginen hirurok. Pozez txoratzen geunden.
‎[?] Erruki zaitez pixka bat nitaz[?] izan ere, nire lagunak oso txiroak dira, eta ama oso gaixo daukat, eta datorren asteazken goizean hilko naiz; beraz, espero dut nire lagunei hilkutxa eta hil oihala erosteko dirutxo bat, hutsa, emateko bezain ona izango zarela, nire gorpua hilko naizen zuhaitzetik jaso dezaten[?] eta ez izan bihotz erorikoa[?] espero dut, beraz, aintzat hartuko duzula nire gorpu gaixoa, hartzazu kontuan zurea balitz bezala, zirujauengandik salbu nahiko zenuke zure gorpua.
‎Leihoa zabaldu eta porroa egin zuen. Lehenengo zupada eman bezain laster, atezain automatikoaren txirrina entzun zuen. Porroa badaezpada itzali eta Iratiri atea irekitzera abiatu zen.
‎sagar on eta onduak berezko eta nahitaezkoa du azalaren ederra, barruz kristau zintzo denak larruz ere kristau agertzea zor duen bezala; horraino bat biok; kanpoko eguzki kolore eta itxuraren ederrak, aldiz, ziurtatzen ote digu sagarra harrak barrutik jana ez dagoela? Hala berean, dotrinan txikitatik behin eta berriz egitearen poderioz hazkurari hatza ematea bezain senezko eta berehalako bihurtu diren keinu, errepika, hitz eta itxura kristau horiek denek, zenbateraino adierazten dute bihotz barruko sinesmen zindo eta jokabide zintzoa. Iraizean bezala oguzi ohi ditugun bedeinkapenek pozten eta goraltzen ote dute, den mendrena badarik ere, gure Jainkoa?
‎Kristoren emakumea! Luzea zen, niri erantzuna emateko bezain luze. Ines zuen izena.
‎Arratek argitu dio neurologoak ez diola barrerik egingo. Minik ez sentitzea edozerk min ematea bezain arriskutsua dela.
‎Zuzendaria ere. Fabienne Atzori Grasseko prokuradorea berehala mintzatu da gazte hori itzalean eman bezain laster, baizik eta makurrak aise handiago izaten ahal zirela zuzendaria ez bazen mugitu eta gazte hori bere onean atxiki nolazpait. Zaurituak erietxera ereman dituzte berehala.
2018
‎Badira gure mitologian heriotza gaiztoa hil ezina eragiten duten izpiritu tiki eta bihurriak, familiariak edo prakagorriak deitzen direnak. Orratzontzian atxikitzen dira eta, askatzen direnean, lana eskatzen dute, baina eman bezain laster bururatzen dute eta berriz hasten dira lan eske. Sorginen indarrak deitzen dituzte, gauza miresgarriak egiten baitituzte.
‎Berealdiko baretasuna da nagusi. Zuhaitzak landatu dituzte ur ertz osoan, ur hegiari gerizpe goxo bat emateko bezain hurbil, eta ihi eta zintabelar sortek ur azala eta zeruaren isla hausten dituzte han hemenka. Ez daukat oinetako egokirik urmaelaren inguruan behar bezala ibiltzeko.
‎Zukuaren tragoa eman bezain laster?.
‎Bi aldiz, agindua emana duen bezala. Bi aldiz, eta ez barruan dagoenaren belarria gogaitzeko bezain sendo, baina ezta deitzen duenaren atzean funtsik gabeko izaera lotsati eta zaurgarria dagoela aditzera emateko bezain leun ere. Atea jotzeko badago kadentzia eta intentsitate jakin bat.
‎Ongi, Ramon Yoldi, alias Teklas; bazen garaia, beranduegi agian, baina deitu dio eta bada zerbait, teklatuari begiratu ere egin gabe mekanografiatzen zuena ez da horren azkarra telefonoz hots egiten, estimatzekoa da, halere, haren ahots samurra hariaren bestaldean. Pribatuan bederen elkartasuna emateko bezain eskuzabala izateak harritu du hasieran, baina ez dio elkartasuna adierazteko deitu. Agian deitzea bera bada jada nahikoa elkartasun, kalean agurra ukatu dionez askok, espaloiz aldatzen direnez lagun zaharrak orain Imanol parean ikustean.
2019
‎Bide batez, aurrerapena da internet edukitze hori, baina gogoratzen zara nola esaten nizun hegazkinak babesleku handia zirela niretzat, internetetik deskonektatzen laguntzen zidatelako? Zein ahula naizen, amuari hozka egiten diot aukera eman bezain laster.
‎Maitaleari buruz, berriz, honela idatzi zuen: . Gizon harrigarria da; sekula ez dut ikusi une batez ere asaldaturik, hunkiturik, pozik, abandonaturik; beti da bere buruaren jabea, burlatia, edonori penaz hiltzeko gogoa emateko bezain hotza beti. Eta, gainera, halako ausardia du, halako odol hotza eta gogo fintasuna, halako adimen bizia, non burua galarazten baitzidan[...]?.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
eman 83 (0,55)
emateko 31 (0,20)
ematea 23 (0,15)
emandakoa 2 (0,01)
emandakoak 1 (0,01)
ematearena 1 (0,01)
ematekoa 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia