Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 74

2000
‎Doinuekin gauza bera: " funtzionatzen" dutenak soilik erabiltzen ditugu, danbatekoa emateko balio dutenak. Eta bidean doinurik ederrenak eta esamolderik sotilenak galdu egingo ditugu.
‎Kemen bat egiteko eskatu zionBarbier ek Mari Beltxari, ongi oroitzeko. Eta erantzuna hitzez hitz ematea balio du: «Elle a hesite, hesite encore honnetement. Et cependant, a la reflexion, au souvenirencore tres vivant de l, emotion avec laquelle son pere racontait le tragique evenement, il lui semblait plus probable qu, on lui avait dit, segitu ginuen?».
2001
‎Lehenek lan egiteko errazagoak direlako abantaila dute, ez baitira toxikoak eta zuzenean aplika baitaitezke zur “biluzian”, hau da, aldez aurretik lakaz edo bernizez estalita ez daudenean. Gehien erabiltzen diren uretako tindagaiak okreak, anilinak eta intxaurrondoak dira (intxaur azaletik lortutako koloratzaileak, intxaurrondoaren antzeko kolorea emateko balio dutenak). Altzari okreak ñabarduratzea Beti komeni da beste gainazal batean lortutako kolorea probatzea, nahi den tonua dela egiaztatzeko.
2004
‎Gaiaren izaeraren ondorioz egokitzat jotzen bada, jakinarazpenez gain, hasierari buruzko iragarki orokorra egin daiteke ediktuen bidez edo publizitatea emateko balio duten bideetatik beste edozein erabiliz; aldizkari ofizialetan edo informazio orokorreko beste komunikabideetan iragarkia sartzeko, nahitaezkoa da arrazoia larria izatea eta espedientea ebatzi behar duen agintariak hori agintzea. Interesdunak hala eskatu eta bere kontura bada, ordea, horrek proposatutako publizitatea aginduko da, horrekin ez bazaio inori kalterik egiten edo beste eragozpenik ez badago.
‎Gainera, ez da dendaren ohiko erabileratzat hartuko gehiegizko epeak behin eta berriz egitea. Abusuzko klausulatzat hartuko da nagusiki zordunari likidezia gehigarri bat emateko balio duena, hartzekodunaren kontura, edo kontratista nagusiak justifikaziorik gabeko ordainketa baldintzak ezartzen badizkie hornitzaileei edo azpikontratistei.
2005
‎Industria honetan, zuzendari gehienak film laburrekin hasten dira film luzerako saltoa eman aurretik. Berez, istorio bakoitzak bere neurria daukala eta laburrek berezko garrantzia eta nortasuna dutela dio Altunak, baina lehenengo laburretan aritzea ikasteko eta ekoizpen etxeek zuzendari bati konfiantza emateko balio duela aitortu du. Luze eta laburren arteko desberdintasunak argi dauzkate:
2006
‎Teknologia berriak dira, orobat, semea edo alaba oporraldia emango duenlekura ongi iritsi dela abisua emateko balio duen telefono mugikorra, gurasoak lasaituko dituen telefonoa. Baina ez dezagun ahaztu trenak edo autoak urrundu duelasemea edo alaba gurasoengandik.
‎Banyolesek, gaur egun, lau desfibriladore ditu hiriko hainbat tokitan banatuta. Bihotzekoak jotako pertsonei larrialdiko laguntza emateko balio dute desfibriladore horiek, baina, orain, beste bost gailu erostea aurreikusten da. Banyolesko Udalak eta Espainiako Kardiologia Elkarteak atzo sinatu zuten hitzarmenaren arabera, hiriak zazpi desfibriladore finko eta bi mugikor izango ditu datozen hilabeteetan.
‎Horregatik, aukera bat mantenugairik gal ez dadin, sukaldean aritzea da lurruna. Berroaren hostoek entsaladei apaintzeko eta zapore berezia emateko balio dute, ogitartekoak eta saltsak. Gainera, haragia, arraina laguntzeko erabiltzen dira.
2007
‎munduko kausak ezagutzeko balio dute, munduaren kausak ezagutzeko ez, dio Kant-ek. Izan ere, kontzeptu huts edo kategoria horiek formak dira, eta edukiari forma emateko balio dute (sentsu datuei), ez dute balio beraiek edukiak jartzeko, ezeren existentziarik jartzeko, hau da, sentsuek eman ezin dituzten datu moduak a priori jartzeko: Jainkoa, subjektu/ arima, askatasuna, substantzia bakuna, etab. (horien pentsamendua ukan dezakegu, ezagutzarik ez).
‎Ontziak, elikagaien kanpo egiturak, elikagaiak babesteko eta kontsumitzaileei informazioa emateko balio du. Ontziratze teknologia da aktiboenetako bat elikagaien industria modernoan.
‎Ezeztatze asegurua: Bidaia konbinatu bat edo hegazkin txartelak kontratatu dituzten titularrei kalte ordaina emateko balio du, baldin eta justifikatutako arrazoi batengatik bidaia bertan behera utzi behar badute eta aseguruaren klausuletan sartuta badago. Harekin, aurreratutako zenbatekoa itzultzeko konpromisoa hartzen du konpainiak, baldin eta aseguratuak hegaldia baino 48 ordu lehenago eskatu badu eta arrazoiak justifikatzen badira.
2008
‎Hala ere, Margulis ziur dago lehen eukariotoa Thermoplasma generoko arkeoaren eta espiroketa baten arteko sinbiositik sortu zela. Espiroketa helize itxurako bakterio luze bat da, eta haren ekarpen nagusia eukariotoari mikrotubuluak ematea izango litzateke, zelula osoari forma emateko balio duten egitura batzuk. Gero, lehen eukarioto horrek beste bakterio bat barneratuko luke mitokondrioa sortzeko, eukariotoaren energia sortzen duena, eta, landareen kasuan, horrez gain, beste bakterio fotosintetiko bat, kloroplasto bihurtu zena.
‎Gaur Itsas Gela elkartearen itsasontzi bat bisitatu dugu. Itsas ingurunea eta arrantzaleen bizimodua ezagutzera emateko balio du.
2009
‎Polidextrosak jakiei bolumena emateko balio du, galdu egiten baitute gantzak kenduta.
‎Fisika eta teknologiako diskurtso idatzian berebiziko garrantzia dute adierazpen matematikoek, informazio zehatza era trinkoan emateko balio baitute. Bestalde, mundu osoko zientzialarien arteko komunikazioa funtsezkoa da gaur egun; horregatik, hizkuntzen arteko mugak gainditzeko, aspaldidanik hasita, zientzialariek sinbolo bidezko kode idatzi bat adostu dute, mundu osorako era berean balio duena.
‎Ikastetxe horietan, haurrek egonkortasun eta errutina sentsazioa berreskuratzen dute pixkanaka. Gainera, eskolak itxita dauden tokietan, ikastetxe horiek hezkuntza informala emateko balio dute. Erakundeak azaldu duenez, haur horiek iraupen luzeko trauma psikologikoak izateko arrisku handia dute berehalako laguntzarik jasotzen ez badute.
‎Trabak bilatzen hasita, agian Ameriketako pasartean fikzio dosiren batekin kontaketa borobildu nahi izatea, edota amaiera aldeko pasarte batzuk apur bat errepikakorrak begitantzea izan daiteke (Bata bestearen atzetik ezerezean amaitzen diren Oteizaren proiektu guztiez ari naiz, baina ez dut uste azken hau liburuaren egilearen errua denik). Eta hala ere, biografia landu baina era berean atsegin honekin edonork aurrez Oteizaz duen gutxieneko ezagutza aberasteko, eta behar bezala, Oteiza jenio handiaren ikuspegi osatu eta osoago bat emateko balio duela ezin ukatu.
2010
‎Gobernuak, Aldundiek eta udalek politikak eta baliabideak bateratu eta gure herriko proiektu handiak aurrera atera behar ditugu, azpimarratu du Patxi Lopezek, izan ere, jarrera hori denon onerako da eta Euskadiren modernizazioari bultzada nabarmena emateko balio dute, azaldu du lehendakariak.
‎Jaki trinko bi jakiren artean zerbitza daitezke, digestio aparatua den aldetik. Laukitxotan ebakitako fruta gozo horrek ozpin olio original bati gozo ukitua emateko balio du. Ozpin olio hori ondu egingo da errezeta gozo gozoak ontzeko, hala nola berenjenak, entsalada itsaskiekin edo bigarren platera arrain edo haragi zuria labean prestatzeko.
‎Zenbait elkarrizketa izan dut berarekin, galdeketa zorrotzak elkarrizketak baino, Eliza Katolikoaren Doktrina eskuan. Ez nuen azterketa gainditu, eta ez Doktrina ezagutzen ez dudalako, baizik eta ez dudalako onartzen hori denik garai hauetan kristau fedearen berri emateko balio duen modu bakarra. Elizaren fedea Doktrina hori bakarrik bada, eta Munilla gotzainak ulertzen duen bezala bakarrik ulerturik, hartara erreparorik gabe diot:
‎12 Legearen bigarren ezaugarria da mendekoari irakatsi eta zuzendu egin behar diola. Hala ere, kontuan hartu behar da legeak ezaugarri hori duela mendekoaren gain ikusita, eta horrela ulertuz gero, legea arrazoiaren egintza da, irakasteko edo argitasuna emateko balio duena, aurreko kapituluan azaldu bezala. Horregatik, autoreen kontsulta egiten denean, esangura bikoitz hori izan behar dugu gogoan:
2011
‎auzitegi eskudunaren probidentzia bidez53, Fiskaltzaren edo kaltetuaren edo irainduaren kereila dela medio eta/ edo herri akzioa egikarituz (BJLOren 406). Beraz, bake epaileei zigor erantzukizuna eskatzeko bideak zigorepaiketa bati hasiera emateko balio duten guztiak dira.
‎Alegia, hizkuntza gutxituak berekin dakar beti ukipen egoera bat, hizkuntza handiago batekiko ukipen egoera. Halako egoeren berri emateko balio du diglosiaren kontzeptuak (Fishmanek emandako zentzuan):
2012
‎Coraline bikaina egin zuen etxe berak ondu du ParaNorman, eta hainbat detailetan sumatzen da kidetasun hori. Nabarmenena zuzendariek animazio teknika bera baliatu izana da; stop motion ek ez du digitalaren ikusgarritasuna, horren aldean irudiei halako giza berotasun eta sinesgarritasun inperfektua emateko balio du. Horrexegatik, lasterketa zoroetan, zentzurik gabeko jira-biretan eta antzeko su artifizialetan ez da galduko filma, eta hori zinez eskertzekoa da, gaur egungo animazioak duen gaitz nagusia bihurtu baita.
‎Aurreko osagaiek esatariak informatutako edukiari buruz bere jarrera edo iritzia emanaz informazio atal batzuei (argudio nahiz ondorio batzuei) indar handiagoa edo txikiagoa emateko balio bazuten, oraingo adibideak bete betean enuntziazioaren edo esatearen ekintzari dagozkio: –egia esateari?, zuzenago esateko.
‎Gutun azalei forma bereziak emateko balio dute. Produktuaren edukiera garbia gehi dezakete, adibidez hauspoak osatzen dituztenean.
‎Kritiken aurrean, betiere kontuan izan behar dugu inor ez dela perfektua eta helburua laguntzea dela. Hala, kritikatzeak irizpideak emateko balio du, hau da, aldatzeko. Ondo kritikatuz gero, ez da mintzen.
‎– Harridura eta ukapena. Gaixotasunaren egoera mingarriaren aurrean, familiak, sarritan, sinesgogortasunez erreakzionatzen du (sintomei garrantzia kentzen die, diagnostikoa errore mediko bat dela uste du, etab.). Babes mekanismo bat besterik ez da, albistea barneratzeko denbora emateko balio duena. Ukapena aldi baterakoa izan ohi da, eta senitartekoen aldetik pazientearen gaixotasuna onartzeko prozesuaren parte normaltzat ulertu behar da.
‎Koltxoneta: haurrari erosotasun handiagoa emateko balio du. Autotxoaren azalera oso gogorra edo deserosoa bada bakarrik merezi du.
‎Aldaketa horiek ez dira beti sakonak izan behar. Batzuetan, nahikoa da aldaketa txikiek negozioari beste aire bat emateko balio dute. Beste bezero batzuei zuzentzea edo establezimendua berritzea jendearentzat bada, enpresari bultzada berria eman diezaioketen aldaketak dira. 7 Telelanaren alde egitea Negozio motak horretarako aukera ematen duenean, ideia ona izan daiteke langileek lanaldi gehiena etxetik egitea.
‎Objektu horien eta orokorrean fabrika horietan ekoizten zirenen arteko desberdintasuna ez da bakarrik formala; komertzializazio sistema guztiz alderantzizkoa da, alegia. Produktu horiek serie txikietan sortzen ziren, eta grebaren berri emateko balio zuten, panfletoen modura, aldi berean lanik ez egindako egunen galerak orekatzeko dirua ematen zutelarik. Solidaritate objektuak ziren, greba bermatzen zutenek laguntza eta errekonozimendu modura erosten zituztenak.
2013
‎Eliza aitzinaldearen pare parean, Urdiñarbeko udaletxe berri eta nahiko politari ere begirada bat emateak balio du. Eraikin hori bezala, Zuberoako etxegintza garaikidearen lekuko da, halaber, udalak paratutako Donajakobeko sentorale edo beila bideen aipagunea.
‎Eta egia esan, uste dut nahiko esanguratsuak direla gehienak. Nire bizitzaren errepasoa emateko balio dute, behintzat.
‎Jean Lestocquoyekdio prentsa guztiak gisa bereko artikulu baikorrak idazten zituela, nahiz eta «funtsean, nehor ez zuten engainatzen». Erran dezakeguna da, Eskualduna ren eta gainerakoen errealismotik kanpoko baikortasun horrek populazioa mobilizaturik atxikitzeko eta kemena emateko balio zuela, Jacques Fontanakzehaztu bezala.
‎Prozesatutako produktuak murriztea komeni da, eta, hala badagokio, gatz edo sodio gutxiagorekin egindakoak aukeratzea (ikusi eta egiaztatu nutrizio etiketaren informazioa). 6 Itsasoko gatzak, zapore sendoagoa duenez, otorduei zaporea emateko balio du. 7 Gatzaren ordez sodio eduki gutxikoa jarri:
‎Egileak, bost laguneko taldeak, bide ingeniariak, arkitekto bat edo ilustratzaile bat, Espainiako 8.000 udalerri baino gehiagoren inbentario ahalik eta zehatzena egin nahi dute. Orain arte bildutako materialak gertatutakoaren berri emateko balio du. Bere arduradunetako batek, Esteban Garcíak, azaldu du, aurrera egin ahala, modu garbiagoan, garapena non eragin zuen:
‎Hobeki esplikatu zidan," Bazkalondun Eugenio eta Xiburu elkarrekin harrapatu ditik, bi biak ohatze berean, eta jesukriston jaleoa armatu izan behar dik!". Ez nuen harrapatu kontesta emateko balio zuen hitzik. Lagunei deus kontatu gabe, denei adio erran eta etxera joan nintzen segituan.
2014
‎Kalea espazio eszeniko bat da, denon borrokak adierazteko lekua. Arte eszenikoek esateko asko dute gauzak salatzerakoan, protestari beste forma bat emateko balio dute. Hor ikusten dut nire burua, beste hainbat jenderekin batera.
‎Orain, kontakizunari edo istorioari buruz iritzia emateko balio duten esaldiei erreparatuko diezu. Kontakizuna nolakoa den esatean, gauza oso antzekoak modu askotan adieraz daitezke.
‎Motorea martxan jarriko dute eta bestelako eragileen elkarlana bilatuko dute. “Elkarlanak denendako balioa sortzen duela eta krisi egoerari erantzuna emateko balio duela erakustea lortu behar da” zehaztu zuen Garmendiak. Arbizun dagoen Utzugane Sakanako Garapen Zentroa izanen da gunea.
‎Giltza emateko balio du.
2015
‎Argi du Korrikaren helburua: " Euskara egunero eraman behar dugu ahoan, baina honek bultzada txiki bat emateko balio badu eta munduari erakusteko jendeak ematen dion babesa, poztekoa da".
‎Edozein gauza erabiltzeko prest zaude, elkarrizketari jarraipena emateko balio badu. Etengabe hitz eginez gero, desarmatuta gelditzen dira, erasorako indarra galtzen dute.
‎4 Grafi koak era askotakoak izan daitezke eta denek informazio bera emateko balio dute.
‎Beraz, nolabait arindu da narratzailearen kontrola dokumental honetan, nahiz eta oraindik ere narratzaile nagusiaren irudiak indar handia izan. Azken atalean («05 Involúcrate»n), esaterako, mezu argi bat ematen digu narratzaileak, irakaspen izan nahi duena, eta dokumentalaren helburuari batasuna emateko balio duena.
‎4 Abestiak Beti dira baliabide egokiak haurrekin dibertitzeko. Eta ipuinak bezala, askotan aholku onak emateko balio dute. Interneten hainbat musika gai interesgarri aurki daitezke bainurako.
2016
‎4 Grafikoak era askotakoak izan daitezke eta denek informazio bera emateko balio dute.
2017
‎Puigdemontek ez du espero zen errepublikaren aldarrikapenik egin, independentzia deklarazioaren ondorioak atzeratzea eta elkarrizketari azken aukera ematea hobetsi baitu. Nazioarteari begira prozesuari zilegitasun osoa emateko balio badu, ondo etorria izan dadila erabakia, baina arriskuak ere nabarmenak dira eta urratsak arin eman dituzte
‎Hala ere, ez du espero zen errepublikaren aldarrikapenik egin, independentzia deklarazioaren ondorioak atzeratzea eta elkarrizketari azken aukera ematea hobetsi baitu. Nazioarteari begira prozesuari zilegitasun osoa emateko balio badu, ondo etorria izan dadila erabakia, baina arriskuak ere nabarmenak dira eta urratsak arin eman dituzte. Estrategia inteligentea izan daitekeen arren, iritsi diren tokira iritsi badira Espainiako Gobernu eta epaileen esanei muzin egin eta Kataluniako herriaren arabera euren kasa aurrera egin dutelako izan da.
‎oinarrian, botoi kontsola bat dira, eta horiei gure instalazioko X elementuak lotuko dizkiegu. Hala, modu zentralizatuan kontrolatuko ditugu.Bestetik etxeko kontrolagailuak ditugu, xede anitzeko transmisoreak, gure etxeko edo negozioko X gailuei aginduak emateko balio dutenak eta funtzionalitate osagarriak biltzen dituztenak, hala nola pasabideak, bus bitartez zabaltzeko aukerarekin eta abar. Gainerako gailuak bezalaxe instalatzen dira horiek, instalazio elektrikoarekin paraleloan, eta hainbat finkatze formatutan saltzen dira.
‎KNX sistemak sentsore, detektagailu, sakagailu eta etengailuen aukera zabala dauka, mekanismoei eta eragingailuei emateko balio dutenak. Bereziki bi formatutan aurkezten dira:
‎Bestalde, badira UF batzuk aditz arinekin osatzen direnak2 Oso aditz arruntak izaten dira normalean egin, hartu, eman..., eta konbinazioen barruan esanahia, arindu, egiten zaie (Zabala, 2004), hau da, haien esanahiak pisua galtzen du, eta izenari aditz izaera emateko balio dute nolabait. Hala, aditz horienezaugarri semantikoak desberdinak izaten dira esanahi osoa dutenean eta arinak direnean (Rodrfguez etaGarcia Murga, 2003); eginen esanahia, adibidez, ez da berbera ohea egin (osoa) edo solas egin (arina) esatean.
2018
‎ur beroarekin busti bost bat minutuz, ore marroia lortzeko. Tindagai natural horrek zurari landa ukitu iluna emateko balio du, baina baita arropa tindatzeko edo paperean pintatzeko ere. 5 Atsedenaren hondarrak dituzten belak Osagai osagarri gisa, kafearen edukiek kandela aromatikoak egiteko balio dute.
‎Hala ere, herrian dagoen inpunitatea bukatu beharra dagoela gaineratu du alkateak: " Identifikatuago izan behar ditu Ertzaintzak, eta ausazko sarekada horiek sustotxoren bat emateko balio dute, baina, egun batzuk pasata, jendea ahaztu egiten da".
‎PassEusk izeneko txartela eskaintzen dute, joan jina franko merke egin ahal izateko. Paperean eta webgunean itxura ona emateko balio du. Errealitatean, Donostiatik Baionara joan nahi bada garraio publiko bidez, entsegua egin duenak baizik ez daki zer den.
‎Gazteentzako produktu eskaintza biziki mugatua da. Hori ez da arazo euskararentzat bakarrik, kontsumitzen dituzten produktuek herri ikuspegia ere emateko balio dutelako. Ez badago euskarazko produkturik, ez dago Euskal Herria aintzat hartzen duen produkturik gaztetxoentzat.
2019
‎Dorrearen eraikuntza bukatu zen. ...ederra zen, gurpil trinkoen gainean mugitzen zen, egitura bertikala itxuratzen zuten lau plataformak elkarren artean lotzen zituzten kanpo eta barne mihiztaduren sistema konplexua zen bere funtsa, beheko plataforma gurpilen ardatz finkoetan oinarritzen zen, goiko plataforma hiri aldera luzatzen zen, mehatxagarri, eta tarteko bi plataformek igotzeko prestatzen ziren soldaduei behin behineko babesa emateko balio zuten, osotasunari sendotasuna emateaz aparte. Behetik gobernatzen zen polea batek armaz beteriko zaranak igotzen ahal zituen goi aldera, agudo, borrokaren gorrienean arma faltarik ez zedin izan.
‎Erlojua zaharberritzeko egindako ikerketak yereguitarren eta erlojuen historia aberasteko etaezagutzera emateko balio du. Historia ikuspuntu teknologikotik ikertzea oraindik ez dago ikerketa gisa onartua.
‎Ahots horiek gure bitartez atera behar dute kalera», azaldu du Gartxoteneak. Horrez gain, kaleko oihartzunak presoari «babesa» emateko balio duela uste du Garatek. «Garrantzitsua da presoak jakitea herria berarekin dagoela eta herria beragatik mugitu egiten dela.
‎Euskaraldia norabide onean doala ikusten dut, zubiak eraikitzeko. Hezkuntza publikoak euskara ikasteko tresnak eman ez zizkigunoi, askatzeko eta animatzeko aukera emateko balio du.
2020
‎Suspense gehiago emateko balio du.
2021
‎Ez da ahaztu behar, gure elikadurarako lehentasunak zehaztu dituzten plazerez gain, gustuak pozoiak eta substantzia kaltegarriak hautematen lagundu diela gizakiei. Azidoaz gain, zientziak ezagutzen dituen beste lau zapore ditugu, elikagaien egoerari eta kalitateari buruzko informazioa emateko balio dutenak: gozoa, mikatza, gazia eta umamia.
‎patologia horrekiko arretaren eta diabetes hezkuntzaren hobekuntza pazienteena, eta %20raino osasun gastuan. Kopuru horiekin guztiekin, Diabetearen Nazioarteko Egunak pazienteen konplikazioei eta diabetes hezkuntzari arreta handiagoa emateko balio du.
‎Miquel Iceta Espainiako Lurralde Politika eta Funtzio Publikorako ministroak ere lortutako akordioa goratu zuen, eta zehaztu autonomia estatuaren eta Gernikako Estatutuaren «garapenean» aurrerapausoak emateko balio duela: «Tresna bat dira gure lurralde ereduaren deszentralizazio politikoa eta administratiboa errealitate bilakatzeko».
‎Artista haien iruditeria berria izan zen, eta erakargarria. Dena egiteko zegoen lekuan eta momentuan, agertu ziren artista talde zabalak, eraikitzeko zegoen herri bati erantzunak emateko balio zutenak. Horrek denak joera berri bat sortu zuen.
‎Antropologoek, bestalde, ahozko epika —inprentarekin eta komunikazioaren teknologia berriekin ere— gaur egunera arte bizirik izan duten beste kultura batzuk aztertu dituzte. Kantu tradizionalek, iraganeko bisitariak iruditzen bazaizkigu ere, ez dute hil nahi, eta planetako txoko batzuetan gerra berrien eta gaur egungo bizitza arriskutsuen berri emateko balio dute. Folklorearen ikertzaileek bardo kretar baten abestia grabatu dute, 1941ean paraxutista alemaniarrek Kretan egindako erasoa kontatzen duena, eta hainbesteko bihotzondokoa sentitzen du hildako lagunez oroitzean, ezen bat batean bere ahotsak huts egin, daldaran hasi eta mututu egiten baita.
‎Gainera, pertsona eta osasunlangileen harremanean jarduten duten ezaugarri moralei ikuspuntu filosofikoa ematen die. Etika Asistentziala osasun arloan kokatzen den bioetikaren zati edo atal bat da, profesionalen eta erabiltzaileen artean sortzen diren gatazka eta arazoen aurrean gogoeta egin eta erantzun morala emateko balio du.
2022
‎Horregatik, funtzio hori betetzeko, hatz eskuila horietako gehienek bi aldeetatik ondo bereizia (batzuk hirura arte): bere txerri txikiek dientezitoak garbitzeko balio dute; puntutxoen aldeak, berriz, hortzoiei masajeak emateko balio du. Eta horregatik haurren hortz kremarekin edo kremarik gabe erabil daitezke.
‎Datu mordoa sortzen duten gertakarien berri emateko balio du kazetaritza automatizatuak, hala nola finantzetarako eta delituetarako. Kunertek futbol partidetarako izan dezakeen erabilera ikertu du, eta Alemaniako tokiko erredakzioak izan ditu aztergai.
‎Matematikek unibertsoari zentzua emateko balio dute kaosean ordena jartzeko.
2023
‎Funtsezkoa da haurtzaroan arreta jartzea larrialdi egoerak aztertzean; izan ere, funtsezko elementua da komunitateei eta herrialdeei krisitik ateratzen laguntzeko eta pobrezia eta indarkeria zikloekin hausteko, gizarte baketsu eta erresilienteak ezartzeko. UNICEFek ekintza humanitarioaren eta garapen lanaren arteko loturak sendotzeko lan egiten du, herrialde askotan baitago larrialdien aurretik, bitartean eta ondoren, eta etengabeko laguntza emateko balio baitu.
‎Hamargarren aldia beteko du Ikusmira Berriak programak; urtez urte zinema munduko talentu berriei bultzada emateko balio du programa horrek. 2024an parte hartuko duten proiektuak hautatu dituzte jada, eta ezagutzera eman dituzte antolatzaileek.
‎Roslerren arabera, sormenaren gaitasun eraldatzailearen kontua ez zen ekonomia politikoan interesa zutenei zuzendutako mezu bat, orotariko gestore, lobbista, negozio gizon eta agintarientzat bazka baizik. Floridaren tesiak, emaitza enpirikoak lortzeko bainoago, eraldaketa urbanoaren diskurtso konkretu bati sarrera emateko balio duela dio Roslerrek, behin hitzontzikeria horren lilura agortzean beste tesi sakon bat etorriko dela, bere aldagai kuantifikagarriekin eta proposamen burutsuekin.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia