Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 34

2000
‎Berehala damutu nintzen deus iruzkindu izanaz. Tomas bere bizitzako une ezberdinetan emakumeekin nonbait izandako garaipenen berri ematera abiatu zen, bere ohiko jarioaz, ingurukoek entzuteko bezain ozen. Istorio gehienak ezagunak nituen, eta gainera ez nengoen horretarako.
2001
‎Maiz pentsatu dut, eta esan ere bai inoiz, gogaideago dituela Txillardegik kontu kontari asmatuak gertatuak baino. Baduela, bestela esan, halako debekuren bat alegiazko ez diren egiazkoei hurbiltzeko, horrelakoen berri ematen abiatu bezain sarri larrugorrian azaltzen zaion eragozpena. Gertatuok, batik bat, Txillardegiren niaren inguruko izatea suertatzen denean.
‎hiltzeko baldintza sine qua non paperaren bidezko gaztigua jasotzea da! Nork jaso zuen, bada, horrelakorik Ministroari abisu ematera abiatu zenean?
2008
‎Gai bat behar duzunean hitz edo esaldi batekin etortzen da, eta bestela egunkariek emandakotik abiatzen gara sarri, garela idazle, ama, edo adiskide. Izan ere, hitz egitearen edota idaztearen egiteko bakarra ez baita informazioa ematea; izan ere, hitz egitean besteekin egon eta beste batzuk amultsuki goza gaitzaten nahi izaten baitugu.
2009
‎Turkiako Gobernuak auzi kurduari irtenbidea emateko abiatutako prozesuak itxaropena piztu badu ere, unea oso larria dela uste du Akbasek; alderdia ixteko aukerak handiak direla aitortu dio BERRIAri.
2010
‎Genero indarkeriaren biktima diren emakumeei sorospena emateko abiatzen dituzten ekintzak burutzen jarraitu dezaten, erakunde eta elkarte hauek 2010ean zehar lortu dituzten diru-laguntzak zehazten dituen Herrizaingo Sailburuaren Agindua onartu zuen Eusko Jaurlaritzak joan den martxoaren 16an.
‎Zortea izateaz aspertu egin zen ama, ordea, edo Karibeko martxara hain ongi egokitu zen senarraz nazkatu, edo gaizki atera zen elkarri bigarren aukera bat emanez abiatu zuten esperimentua. Kontuak kontu, alaba hartu eta Euskal Herrira itzultzea erabaki zuen amak.
2011
‎Beasoaindik hartuta, Garañora joan ez ezik, Ollo ibarreko buelta ematera abia daiteke norbera. Lau bat ordu, desnibel handirik gabe, seinaleztatuta dagoen bidetik barna, Iruñeko erresumaren orografia, eta beraz, zentzua, hobeki ulertzeko.
‎Mendeko hizkuntza kulturen aldeko lehia borroketan ez da falta izan odolaren gorririk. Borroka ikur izan diren lekukotasun batzuk emanaz abiatuko gara atal honetan barrena.
2012
‎Goizegi da oraindik hala ere afaltzera jaisteko. Beranduegi inguruko basoetatik paseo bat ematera abiatzeko. Mahai aldera okertu duzu burua atzera ere.
‎Aurkeztutako hirugarren artikuluak («Euskal kulturaren adierazpideak: sendotasunak eta ahultasunak balizko Euskal Estatu baten aurrean») euskalkulturaren zenbait adierazpenen egoera deskribatzera jotzen du. Euskal kulturarendefinizioaren inguruan sortutako ikuspegi gatazkatsuen berri emanez abiatzen daPatxi Juaristi gogoeta horretan. Bere hautua euskal kulturatzat euskaraz egitenden kultura hartzea da.
‎Beste umeengadik eguneroko irainak jaso ondoren (badakizue, arraroak garela esaten dute). Buelta bat ematera abiatu ginen. Bat batean, Roman eta bere koadrila agertu ziren (gure gelako, guay ak?).
‎Kamioirako bidea berrartzeko buelta erdia ematera abiatzean, oreka galtzeko zorian egon zen; eskerrak upel handi bat egokitu zitzaion ondoan: gorputza haren aurka eutsiz lortu zuen behegainera ez erortzea.
2013
‎Nire azken hogei urteen berri ematera abiatu nintzaion. Deus guti kordokatu zuen nire miserien listak.
‎Eta bolumen handiena oraintsu arte bikoizketaren arlokoa izan da. Euskal Telebistari zerbitzua emateko abiatu zen euskarazko bikoizketa, eta euskararen sustapenerako jarduera garrantzitsutzat zuten garaiko agintariek. Iñaki Zubizarreta hizkuntzalariak ere sarritan egin du aldarrikapen hori:
2014
‎[...] Euskal Herrian errotzen da Jakin, eta Euskal Herrirako. 1960az geroztik herri honek sortu eta bereganatu duen dinamika berriaren joerak eta ikuspegiak bezala ekarriak, haintzat eta ontzat emanik abiatzen gara. [...] Euskal kultura, lehenbaitlehen kultura modernu bilaka dadin, eta kultura unibertsalak euskal kulturaren berezitasuna onar dezan.
2015
‎Definiziorik eman gabe abiatu nintzen, baina ikuskizunak trukerako balio behar duen ideia nuen buruan: kidetasuna, jendetasuna, elkartasuna eta irekiduraren eredu izan behar zuen.
‎Bizikidea makurtu eta ikusi du idazleak artikulu jenial bat osatua duela. Eskura ematera abiatu baina Errok diotso ez dela behar, lurrera makurtzeko nagiz zegoenez, beste bat idatzi duela, oraindik hobea, laguna ganberan sartu ahala amaitu berria.
2016
‎Jesukristoren irudia buruz behera jarria zuten ume demonio haiek. Hari buelta ematera abiatu eta krak! egin zuen oholak Karmenen oinpean.
‎Armadako izen ematea abiatu zenean, hegoaldean, esklabotzaren aldeko indarrek matxinada handiak sustatu zituzten hirigune nagusietan. Herritar beltz askeei bortizki eraso zieten, baita hil ere.
2018
‎Horien artean daude sektoreka aktibatu dituzten herritarren bilerak; edota ekimenari babesa emateko abiatu duten atxikimendu bilketa.
‎Jomugan egon direnek anonimatuan jarraitu nahi dutela dirudi. Eta gertatutakoaren ñabardura bakar batzuk bakarrik jakinda, hitzaldia ematera abiatu da.
2019
‎Horretara igo, eserlekuan laketatu gorputz eta buru, gerrikoak behar bezala lotu, eta motorrari martxa emanik abiatu dira. Txora txora eginda.
2020
‎Horra egin beharreko lehen urratsa bizimolde berri batera eraman dezakeen bidean. Eguzkia bazterrak epeltzen hasia da, eta, baztandarrak erakutsitako mapa gogoan, pauso arinak emanez abiatu da lurzoru hezean barna mugarriaren aldera. Inguruko adar batean jostetan ari ziren bi katagorri ttaka gelditu dira basoan aurrera dabilen figura arrotzari begira.
‎Pauso motelak emanez abiatu da logelara Txarro, fardela prestatzera. Hantxe daude bi pistolak.
2021
‎Itsusia iruditu zitzaion, zaharra eta ergela gainera; baina edertasuna eta adimena baino preziatuagoa den zerbait eduki behar zuen, hark maite baitzuen. Urrats zuhurrak emanez abiatu zen Hélène, hormari itsatsita. Madeleinek beroki urdin mehe bat zeraman, xal gorri bat eta aurpegi erdia estaltzen zion feldrozko kapelu bat.
‎120 ume zituzten orduan. Orain izen ematea abiatu dute berriro, taldeak osatu ahal izateko. Ikusteko dago zenbat apuntatuko diren, baina badituzte motiboak itxaropentsu egoteko.
2022
‎Topagunearen baitan ere egiteko era berriak esperimentatzen ari gara, herrigintzarako onuragarriak diren bestelako arloetan inplikatzen. Horren lekuko dira Errenteriako Lau Haizetara elkarteak odol emaileak areagotzeko sustatutako dinamika; Aiaraldeko Ekintzen Faktoriak ekologiarekin eta feminismoarekin uztartuta bultzatutako dinamikak; Elgoibarko Izarrak herriko kirol proiektuari bultzada emateko abiatutako ildoa; aisialdi euskaltzalearen sektorea artikulatzeko Kukulaisi elkartea sortu izana, Iruñea erdian sortu den Laba proiektua; eta beste hainbeste.
‎Alta, haren ahotsean ahultasuna eta onberatasuna nabari ziren, eta inork ez zion beldurrik. Normalean, bazkalostean aita dotore janzten zen; zurbil, bizarra mozterakoan egindako ebakidun kokotsarekin, lepo mehea luzatuz, ordu erdi ematen zuen ispilu aurrean zutik eta dotore jartzen, oraintxe orrazten, oraintxe bibote beltza kiribiltzen; lurrina botatzen zuen, gorbata begizta batez lotu, eskularruak eta kapela jantzi, eta klase partikularrak ematera abiatzen zen. Jaieguna bazen, aldiz, etxean geratzen zen margotzen edo harmonika karrankari eta marmarti bat jotzen; instrumentu hari soinu egoki eta harmoniatsuak eginarazten saiatzen zen, kantuz lagunduz, edota mutilei errietan eginez:
‎Nike Maripotemkin horietakoa dela ohartuta bat egin du Eduk esku ahurrak higatzen ari direnekin. Qüadro eskerrak ematera abiatu da. Hitz handiak darabiltza azaltzeko zein hunkiturik dagoen eta Iruñean egin duen denbora noraino izanen zaion ezin ahantzia.
‎Baina nondik atera haiz hi? –erantzun zion tabernariak, sukaldera agindua ematera abiatu aurretik.
‎Adostutako ordua baino bi minutu lehenago iritsi da ahizpa bere autoan. Geldialdi laburra egin du lau argiak piztuta, eta niri gerrikoa jartzeko denborarik eman gabe abiatu da, atzetik datorren autobusak bozina joko dion beldurrez. Azeleragailua zapaldu eta errepidean kamuflatu gara berriz.
2023
‎Farmazian Ibuprofenoak eskuratu, erosketak kotxean utzi, eta herriari bueltatxo bat ematera abiatu zen. Bizpahiru solairuko elkarri atxikitako etxe mordoa eraikiak zituzten, bakoitza bere lorategitxoarekin.
‎Despistatu egingo zen uneren batean hura, eta han hurbildu zen disimuluan herrian Presidente deitzen zioten alproja barrabas bat hezurtegira. Ez bat ez bi, lapurtzen du kaskezur bat eta emanean abiatzen da korrika Parte Zaharrerantz, lagunak atzetik dituela. Eta zer eta, futbolean hasten ez dira, ba, Polloetik lapurtutako burezurrarekin paseka, Donostiako Parte Zaharrean!
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia