Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 169

2000
‎Nik amari eta aitari behatzen nien, eta osaba Joanikoti, eta hirurak harri eta zur zeuden, ez aitonaren testamentik iguriki ez zutelako, baina modu hartan emaiterat zihoalako.
‎Ongi duk. Joanen nauk... baina ez nikek garantiarik gabe eta zuei segurantzarik eman gabe joan nahi. Eta, horretarakotz, koadro bat pintatu nahi nikek Urbiainerat joan aitzin, gutieneko mugaren gainetik ote nagoen jakiteko, zeren pintzelak ez baititut aspaldidanik hartu, eta Jainkoak zekik nekièn guti hura ere ahantzi ez ote dudan.
‎Ez dakit bertzerentzat gure taldekidearentzat bezain eskuzabala izan ote zen, bizi bitartean, izeba Milagros. Abuztuko asteazken horretan, bederen, eliza jendez ihaurri zegoen, emakumeari azken agurra ematera joana. Ni, horrelako egokieretan ohi dudanez, berandu ailegatu eta jartzeko lekurik ez zenez, zutik gelditu nintzen sarreraren ondoan.
2001
‎Lar goiz zen arren, ume ugari zegoen eskolako ate handien aurrean, bakoitza bere maletarekin, bere aurpegi garbiarekin, bere ile orraztu eta arraia artezarekin, bere amarekin, bere haur seriotasunarekin. Eskolako atea ireki zutenean amak Goio barruraino eraman zuen, han egurrezko pupitrean eserita utzi eta musua emanda joan zen. Eta ume batzuk negarrez geratu ziren, amek horrela uzten zituzten umeak.
‎Goio, arratsaldeko bostetan Ikastetxetik irten ondoren, zazpiak inguruan afaldu eta kalera buelta bat ematera joan zen. Lantzean behin enbarkaziora joaten zen, armen poltsa bertan zegoen begiratzera.
2003
‎Leihoaz bestalde euria ari zuen bitartean Pessoa irakurtzea arriskugarria zela esaten nion, eta halaxe zen, tristura umel batez kutsaturik bezala ibili zen bolada batez, xangrin edo saudade sakon batekin. Niri ezer esan gabe bere gabardina gorria jantzi eta euritan buelta bat ematera joan ohi zen. Monikaz maitemindu berritan bere leihora begira egon eta euripean ibili nintzen egunak ekartzen nituen gogora, eta norbaitekin maitemindurik ibiliko zela pentsatzen nuen.
2005
‎Eta, harengana hurbiltzen zela, zaplazteko beldurgarri batzuk eman zizkion, bat bi hiru lau eta bost, Kontxi lurrera bota zuen arte. Eta, emaztea lurrean zetzala, ostiko bat eman zion, eta bigarrena ere ematera zihoakion, sukaldearen beste atetik Manuel atera zenean, eskopeta eskuan zuela.
‎Horretan dagoela, sarraila hotsa entzun eta kaleko atea ireki da. Handik sartu da Amets, baina Naroa ongi etorri musua ematera joan aurretik honek azkar batean atea bere atzean itxi eta haren kontra bermatu da. Naroak izerditan eta izu aurpegia duela ikusi du.
‎Etxekoandrea azalpenak ematen zihoakion bitartean, umeek lurrean utzitako arropak eta jostailuak jasoz zihoan Marisa.
‎Eta orduantxe gogoratu zitzaidan, gau minean, Allikenetik (eta Labartzatik) 1979ko udaberrian" desagertzeko" neure deliberoaren berri ematera joan nintzaionean, zer gerta ote zekidakeen beldurrak hartuta, betazalen dardar bat itzuri zitzaiola...
2006
‎Badakigu 1916 urtean –Lehen Mundu Gerra bero beroenean zela– Felix Errusiako armadan izena ematera joan zela, Dimitri Paulovitxen erregimentura zuzen zuzenean, baina hamazazpi urterekin eskola militarrean sartu ez izanak erabat aldapa gora jarri zion ofizial izatea –ez zen, bada, Yusupov bat soldatu soil izango! –, eta armadatik kanpo geratu zen. Dimitri lehengusuak arnasa handiko ekintza bat egitera gonbidatu zuen, ordea... armadan egin zezakeen lana baino askoz garrantzitsuagoa...
2007
‎–Hori ez da horrela, Iker. Hamaika buelta emanda joan nintzen zuregana ere. Zer uste duzu?
‎Bikote horretatik aldentzeko beharra nuen. Agurtu eta buelta erdia ematera nindoanean, ordea, Asierrek, bere integritate fisikoa berreskuratuta, besotik heldu zidan berriro:
2008
‎Nazario amore ematera zihoan, premua eta oinordekoa bera zen arren, osaba osaba zen, azken batean!?, baina orduantxe atera zitzaion alde izeba Ursula:
‎Amak eta doña Normak harritu itxura egin zuten. Amak, gero, hitzak keinu gehiegizko batera biltzen zituela, bekozko iluna jarririk eta eskuak bular erdian estu loturik, bihotzekoa ematera zihoakiola zirudien?, esan zuen:
‎Elkarri eraso gabe txanda ematen doazen ziklistak gara gu, ordea. Berunezko tximeletak kateatzen zaizkigu orkatiletan.
‎Émilie hitz egiten jarraitzera zihoala, bere izena oihukatzen zuen ahots pinpirin bat heldu zen jangelatik. Pasiera ematera zihoan Madame eta, asteazkenero be zala, seiak arte ez zuen Émilieren beharrik izango.
‎Amak eta doña Normak harritu itxura egin zuten. Amak, gero, hitzak keinu gehiegizko batera biltzen zituela –bekozko iluna jarririk eta eskuak bular erdian estu loturik, bihotzekoa ematera zihoakiola zirudien–, esan zuen:
‎Nazario amore ematera zihoan –premua eta oinordekoa bera zen arren, osaba osaba zen, azken batean! –, baina orduantxe atera zitzaion alde izeba Ursula:
2009
‎Isilik gelditu zen niri begira, kontatzea merezi ote zuen neurtzen ari zen; erabaki zuenean, ezetz egin zuen eskuekin, mahai gaineko tabakoa eta pizgailua patrikan sartu eta buelta bat ematera zihoala esan zuen. Bakarrik gelditu nintzen berriro etxean, baina jadanik ezin nuen lorik hartu eta telebista piztu nuen, erre behar nuen denbora betetzeko.
‎Azkenean, ordea, ez zen irainik ez salaketarik izan. Doluminak ematera joan zitzaion Anaren lehengusuetako batek erran zion poliziak Anaren amari jakinarazi ziola ez zutela susmagarritzat hartzen, eta bestelako hipotesiak erabiltzen ari zirela hilketari buruz. Berriak adoretuta, Oskar Felisarengana hurbildu eta hitz batzuk murmurikatu zizkion, baina emakumeak ez zituen begiak jaso ere egin.
‎Beste trago bat ematera nindoan astiro, Ugarte atetik sartzen ikusi nuenean. Hura ere txakolinaren garaian sarri hurreratzen zen Ilargira.
‎Herria zeharkatu, Orioko gainera igo eta eskuinera okertu nuen, Aia aldera. Denak emanda nindoan neure buruaren aurkako lasterketa hartan. Ihesi edo norbaiten atzetik ari nintzen, oraindik ziur jakin ez arren.
‎esan nahi baita irri hura zurruntzen eta astunagotzen hasi zitzaiola, gorputza ere astunago egiten ari zitzaion seinale; Ada, beraz, beheraldiaren eta bere ezintasunaren errealitatea onartzeko moduan zegoen une hartan, baina hain zen handia, itxuraz, arestian egindako hegaldiak sorrarazten ziòn malenkonia eta esperientzia berritzeko gogoa, non hegaldiari berrekiteko erabakia hartu baitzuen, laugarren kopa hartuz, gaur gaurkoak, bihar biharkoak; ondorioak, baina, guztiz bestelakoak izan ziren, astuntzen hasia zèn gorputzak berunaren trinkotasuna hartu baitzuen. Adaren irria sorgortasunaren adierazpidea zen jada, zorion dohatsu orotatik urrun?, lo astun batek, begiak ere itxi zitzaizkion une batez? berunago egin zuena; ohera joateko ordua zen, beraz; zutitu zenean, ordea, mahai gainean bermatu behar izan zuen eskua, orekari eusteko; eman zuen pauso bat, baina eman orduko joan zitzaion beste oina, egin ere, egingo zuen estropezu, baldin eta jangelako zutabeetako bat aurkitu izan ez balu eskumenean.
‎Albistea ikastearekin, Frantziako errege berria lurrera erori omen zen eta, burtzoroan, ostikoka eta uztarka abiatu, bere ileei tiraka. Nik hainbat oren geroago ikusi nuen, Margaritarekin batean doluminak ematera joan gintzaizkiolarik. Ohean etzana kausitu genuen, kuxin itsaso baten erdian.
‎Guztia utzi, gutiziei eta hemengo bizimodu babiloniarrari uko egin eta ezer ez dutenei guztia ematera joaten ziren haiek giza eredu baikainentzat izan nituen zenbait urtetan, nahiz egundo ez naizen eredura hurbildu, saiatu ere ez egia esan. Dena den, oso zitzaidan miresgarri Kalkutako Teresa, Jose Luis Kortari bezala.
‎bakarrik zegoen, bai, eta ez zuen beste inoren beharrik, antza; gustura baino gusturago zebilen airean hegan, lur guztien eta lurreko arazo guztien gainetik, eta hura nahikoa zitzaion; edo ez zitzaion nahikoa, beharbada, goian zegoenari gorago egitea bururatu –airezko arrainontzi mugagabe bat ote zen, bada, zerua, kolore orotako arrainak zituena? –, eta hirugarren kopa hartzea erabaki baitzuen, gaur gaurkoak, bihar biharkoak; gorago egin beharrean, baina, behera egin zuen, hartaz ohartu nahi zuenak begi bistan zituen frogak, Adaren irri dohatsua ez baitzen jada hain dohatsua, arintasunaren biribiltasuna nonbaitetik apurtu balitzaio bezala: ...ziren, astuntzen hasia zèn gorputzak berunaren trinkotasuna hartu baitzuen –Adaren irria sorgortasunaren adierazpidea zen jada, zorion dohatsu orotatik urrun–, lo astun batek –begiak ere itxi zitzaizkion une batez– berunago egin zuena; ohera joateko ordua zen, beraz; zutitu zenean, ordea, mahai gainean bermatu behar izan zuen eskua, orekari eusteko; eman zuen pauso bat, baina eman orduko joan zitzaion beste oina... egin ere, egingo zuen estropezu, baldin eta jangelako zutabeetako bat aurkitu izan ez balu eskumenean.
2010
‎Hala, bada, meza ematera nindoan Susana enean, ohi bezala; meza ematen hasi baino lehen, ordea, Francoz aritu zitzaidan beste behin Teofilo Maria: Rikardo Lehoibihotzen parean jartzeko moduko buruzagi gurutzatua izan zela, hau eta beste; hain bukatu nuen kokoteraino, non, meza emateko orduan, ez bainuen kardinal primatuaren agindua bete; ederki ohartu zen hartaz Teofilo Maria, meza bukatu ez beste hartu baitzidan kargu, gurpil aulkian ziztuan hurbiltzen zitzaidala:
‎bidenteen kopurua izan zen, bi neska mutilei berandu gabe gehitu baitzitzaizkien beste batzuk, gero eta gehiago, bost, zazpi, hamar, hamabost?; egin ere, egin zidan amak iruzkina, halako batean: . Konturatu al zara gero eta gehiago direla Andre Maria ikusten dutenak??; ikustekoa zen nola esan zidan amak esaldi hura, buruan zuèn esperantza bere fruitua ematera balihoa bezala!; nik ez dakit amak ilara luze batean imajinatzen ote zituen bidenteak, Ama Birjinak aukeratu eta jendetzatik bereizten zituenak, bakoitzaren meritu eta desmerituen arabera, lore zuri beltz bati petaloak banan banan kentzen zizkion bitartean: zu bai, zu ez, zu bai, zu ez?
‎Genevakoa bukatu eta 18 egunera, ekainaren 8an, Espainiako Poliziako hainbat kidek Arnaldo Otegi atxilotu zuten Donostian, prentsaurreko bat ematera zihoanean, eta Martuteneko espetxera eraman zuten 15 hilabeteko espetxe zigorra betetzera, Jose Miguel Beñaran Argala Batallon Vasco Español ek hildako ETAko kidearen omenaldian parte hartzeagatik.
‎Tiroketaren hurrengo egunean izan zen, amak dena prest zegoela eta biharamunean, goizean goiz, ospa egingo zutela gaztigatu zionean. Mariorekin bildu zen haren salmenta postuan, eta postua pixka batean lagun baten eskuetan utzita, paseo bat ematera joan ziren. Nahi gabe, Jauregian amaitu zuten, beren lehenengo hitzorduaren toki berean.
‎Mariori honen berri ematera zihoan, beheko solairuan zaratak entzun zituztenean.
‎–Eguzkitan etzanda egoten ginen, sartu zen Nora elkarrizketara?. Sebastian paseoak ematera joaten zen itsasertzera.
‎Hala, bada, meza ematera nindoan Susana enean, ohi bezala; meza ematen hasi baino lehen, ordea, Francoz aritu zitzaidan beste behin Teofilo Maria: Rikardo Lehoibihotzen parean jartzeko moduko buruzagi gurutzatua izan zela, hau eta beste; hain bukatu nuen kokoteraino, non, meza emateko orduan, ez bainuen kardinal primatuaren agindua bete; ederki ohartu zen hartaz Teofilo Maria, meza bukatu ez beste hartu baitzidan kargu, gurpil aulkian ziztuan hurbiltzen zitzaidala:
‎Gure egonaldi haietan atentzioa eman ziguna —Ama Birjina ekainaren 30ean agertu zen lehen aldiz— bidenteen kopurua izan zen, bi neska mutilei berandu gabe gehitu baitzitzaizkien beste batzuk, gero eta gehiago, bost, zazpi, hamar, hamabost...; egin ere, egin zidan amak iruzkina, halako batean: " Konturatu al zara gero eta gehiago direla Andre Maria ikusten dutenak?"; ikustekoa zen nola esan zidan amak esaldi hura, buruan zuèn esperantza bere fruitua ematera balihoa bezala!; nik ez dakit amak ilara luze batean imajinatzen ote zituen bidenteak, Ama Birjinak aukeratu eta jendetzatik bereizten zituenak, bakoitzaren meritu eta desmerituen arabera, lore zuri beltz bati petaloak banan banan kentzen zizkion bitartean: zu bai, zu ez, zu bai, zu ez... gauzak hala izatekotan, ez baitut dudarik amak petalo zuri batean ikusten zuela bere etorkizuna, letra larrietan idatzitako baiezko batek berretsia:
2011
‎Horrelaxe akabatu zian Hansek bere bizia, eta nik ezin diat sinetsi, baina esaten ditek haren gorputza lurrean uztea besterik ez, eta han agertu zela galeper familia oso bat, isilik eta errespetu osoarekin, nagusiari doluminak ematera joanak balira bezala.
‎Esan nion, bada, nik Pedrori hobe zuela bere tailer kaxkarrean jarraitzea? Lehengo bizitza pobreari eustea hobe zuela, ertzaintzan auto mekaniko bat behar zutela jakin zuenean hara izena ematera joatea baino.
‎Ateari danbatekoa emanez joan zen Alexis etxetik.
‎Andereño guztiak elkarren ondoan zeuden, atearen alde batean zutik, gizonak bestean, eta beltzezko neskameak, irribarre zoroxkekin, pauso txiki arretatsuak emanez zihoazen lur argizarituan zehar taulada aldera.
‎Tristuraren soinu argia antzemana zion Jazintok berak gerrarako izena ematera joan zeneko egunsentiari. Arropa berriaz beztitzekoa zen egun handi hartan, eguzkiak ez zuen langarra zulatzen.
‎Amaitu zutenean Armentia korridorera atera zen. Mikelek susmatu zuen Heinrichen ohea miatzeko agindua ematera joanen zela inspektorea. Lucíari begiratu eta neskak irribarre goxoa bihurtu zion.
2012
‎Paseotxo bat ematera gindoazela zirudien. Auzoa ez nuen oraindik ongi ezagutzen eta parke baten bila hasi nintzen.
‎bota zuen. Ondoren, jiratu eta buelta bat ematera zihoala esan ostean, txamarra hartu eta kanpoko atea ireki zuen. Kanpora atera eta, iluntasunetik, zer gertatzen ari zen ulertzen ez zuen Atticus hurbildu zen.
‎Kalera irtetea nahiago zuk. . Buelta bat ematera noa, esaten zenuen eta, pipa zorro bat erosita, malekoira irteten zinen paseatzera, berdin nirekin edo ni gabe.
‎Hutsegite bat edozeinek egiten du, jakina. Horixe bera esan nion hurrengo egunean nagusiari azalpenak ematera joan nintzaionean. Haren kopeta zimurtuak zalantzarako tarte gutxi eskaini zidan ordea.
‎Benito ezagutu eta gutxira, orain 22 urte, entzun nion lehen aldiz bera ez zela boto ematera joaten. Hauteskundeetan parte hartzea kolaboratzea zela.
‎Ustekabean harrapaturik, Jon izozturik gelditu zen. Xabier beste ostiko bat ematera zihoala ikusita, Jon oldartu egin zitzaion. Biak tirabiran aritu ziren segundo batzuez, baina azkenean Xabierren indarra nagusitu eta lurrera bota zuen Jon.
‎–Buelta bat ematera noa, ama.
‎Arturok arratsaldean utzi du autoa barraken aparkalekuan, gero gauean eskura edukitzeko. Begok eta Ferminek paseo bat emanez joatea nahiago dutela esan diete. Muxuak banatu eta bikote bakoitza alde baterantz abiatu da.
‎Jokin irrikaz dago zurea bezalako motorra probatzeko. Zergatik ez zarete buelta bat ematera joaten?
‎Bitarte horretan denbora gehiena nire Poll entzat kaiola bat egiteko lanean buru belarri eman nuen, orduantxe etxekotzen eta nirekin harreman onak izaten hasi baitzen. Gero pentsatzen hasi nintzen biribil txikian itxita utzi nuen antxumean, eta erabaki nuen etxera ekartzea, edo jaten ematera joatea. Horrenbestez, hara joan nintzen, eta utzi nuen leku berean aurkitu nuen, ezin baitzen irten, baina ia goseak hilda.
‎Elizgizonak ez zuen erregutzeko aukerarik eman; irten zen bere meza ematera joateko, itzuli zen; ondoren biek jan eta zurrut egin zuten, aldi berean irrimurri pixka bat eginez, zergatik jakin gabe, tristura saioen ondoren harrapatzen gaituen alaitasun lainotsu horrek kitzikaturik; eta, azkeneko tragoxkan, apaizak esan zion botikariari, eskuaz sorbaldan emanez:
‎Emmaren soinekoa, luzeegia, barrenetik pixka bat herrestatu egiten zen; tarteka tarteka gelditu egiten zen hari tira egiteko, eta orduan emekiro, bere behatz estaliez, kendu egiten zituen belar zakarrak kazkarroen gezitxoekin batera, eta bitartean Charles, esku hutsik, zain geratzen zen hark bukatu arte. Rouault zaharra, zetazko kapela berria buruan eta frak beltzaren besomuturrek eskuak azazkaletaraino estaltzen zizkiotela, Bovary andere amari besoa emanda zihoan. Bovary jaun aitari dagokionez, zeina, bere baitarako jende hura guztia mespretxatzen zuenez, beste gabe pikura militarreko botoi zerrenda bakarreko xenila batez jantzirik etorria baitzen, neskagazte laborari alaba horail bati kafetegi zokoetako galaikeriak botatzen ari zitzaion.
‎Haren umore aldartetsua medio, noiz mistikoa noiz alaia, nahiz kalakaria, isila, sumina, soraioa, beregan mila irrits gogora ematen zihoakion, senak edo reminiszentziak oroitarazten. Bera zen nobela guztietako maitaria, drama guztietako heroia, olerki liburu guztietako lainarteko dama.
2013
‎1 Argentina; 2 Myanmar; 3 Mongolia; 4 Kanada; 5 Zeelanda Berria, 6 Guatemala; 7 Vietnam; 8 Borneo; 9 Peru; 10 Errusia. Karrera amaitzen genuenean gu ere munduari buelta ematera joango ginela hitzartu genuen, odolezko itun baten zaporea zeukan muxu harekin zigilatua, lokatzetan idatzi genuen promesa hura hurrengo euri jasa egin arte behintzat testigu genuela.
‎Azokara iritsi aurretik, Bilbo erdian dagoen eraikin handi bateko bulego batera joan da ama, anaiak eta biok hartuta. Gure izenak ematera zihoala esan digu. –Izenak ematera?
‎Lilaldera joan nintzen. Asteburu luzea kanpoan igaro nuen eta, joan aurretik esan nion bezala, aitari opari bat ematera joan nintzen astelehenean. Berak, suposatuko den eran, ez ninduen espero.
‎–Emaztearen heriotzaren berri jakin bezain pronto erabaki nuen azken agurra ematera joan beharra nuela, joaten ez banintzen ez niola neure buruari egundo barkatuko. Egun hori izan zen zuek elkarrekin eta ordezkoa bere paperean ikusi zintuztedan aldi bakarra.
‎1984ko otsailaren 8ko goiz hartan, Bixente Perurena errefuxiatua laguntza eske joan zitzaion Gurmindori, eta inguruetan ikusitako Bilboko matrikulako Seat Supermirafiori baten berri ematera joan ziren Frantziako polizien etxera. Arratsaldean, berriro autoa hartzera zihoazela, metrailetaz tirokatu zituzten.
‎Bingley jaunari eskumuinak ematen joandako lehenengoetako bat Bennet jauna izan zen. Azken unera arte bere andereari ez zela joango ziurtatu bazion ere, hasiera hasieratik izan zuen Bingley jauna bisitatzeko asmoa; eta bisitaren ondorengo ilunabarrera arte Bennet andereak ez zuen horren berririk izan.
‎Bingley andereñoaren gutuna heldu zen, eta buru jarri zien zalantza guztiei. Lehenengo esaldian bertan baieztatzen zuen guztiak Londresen ezarrita zeudela negua bertan emateko, eta bukaeran, berriz, nebaren damua jakinarazten zion, herritik alde egin aurretik Hertfordshireko lagunei eskumuinak ematen joateko astirik ez izateagatik, alegia.
‎Bingley esker oneko pozez gainezka zegoen, eta berehala hartu zuen konpromisoa Londresetik itzuli orduko, hara joan behar baitzuen biharamunean epe labur baterako? aurkitzen zuen lehenengo aukeran harengana eskumuinak ematen joateko.
‎Lady Catherine irakiten jarri zen bere ilobaren ezkontzarekin; eta, argi eta garbi berba egiteko joera jator hari bide eman zionez, konpromisoa iragartzeko gutunaren erantzunean hain hizkera iraingarria erabili zuen, Elizabethez bereziki, aldi baterako etenda geratu baitziren haien arteko harremanak oro. ...n saiatzea lortu zuen; eta, alditxo batez berean tinko iraun ostean, ilobarekiko ongurak edo haren emaztea zelan moldatzen zen ikusteko jakin minak gaina hartu zion damaren erresuminari; eta, Pemberleyko basoak kutsatuta egon arren, ez bakarrik halako ugazaba anderearen presentzia hutsagatik, baina baita hiriko izeko osaben bisitengatik ere?, Lady Catherine De Bourgh Darcy jaun andereei eskumuinak ematen joatera makurtu zen.
‎Gauza guztiek zuten itxura alaiagoa. Hirira negua ematen joandako familiak berriz etorri ziren, eta udako apainduriak eta udako konpromisoak berriro kaleratu. Bennet anderea bere ohiko aiene bareetara itzulia zen, eta ekainaren erdirako Kitty hain zegoen bere oneratuta, Merytonera malkorik isuri gabe joateko gauza izan baitzen; gertaera horrek zorioneko aginduak zituen bere baitan, hain zorionekoak non Elizabethek esperantza hartu baitzuen hurrengo Gabonetarako Kitty agian buru pittin baten jabe izango zela, eta egunean behin baizik ez zuela ofizialik aipatuko; Gerra Ministerioaren erabaki maltzur eta bihozgaberen batek Merytonen beste erregimentu bat ezartzen ez baldin bazuen, behintzat.
‎–Bingley jauna etorri bezain laster, ene maitea, esan zuen Bennet andereak?, eskumuinak ematen joango zatzaizkio, jakina.
2014
‎Gora goraka hasi ziren asko, eta minutu baten buruan Rose eta Key jendetza nahasi haren emanarekin batera zihoazen Seigarren Etorbidean behera, kapela hegal zabaleko zibil ihar baten eta hitzaldia zakar etendako soldadu sendokotearen gidaritzapean. Jendetza ikusgarriro hazia zen, ez sinesteko moduan, eta, gainera, hiritar zuhurrezko jario batek segitzen zion espaloietatik, aldika heiagoraka sostengu morala emateko.
‎Paseo bat ematera joan ginen. Kaletik, gurutzatzen genituen bost pertsonatik lau agurtzen zituen bitartean, bere bizitzaren berri eman zidan.
‎Festaren egun berean deitu zion Karmelek, ama gaixotu egin zitzaiola-eta, zela sari ematera joan.
‎Ongi eta onuraz ziharduen medikuntzan, eta pozik bizi zen emazte eta alabarekin. Baina, atzerriko elkarte sekretu bateko kidea zela azaleratu bezain laster, Irkutskera erbesteratzeko agindua jaso zuen, eta agindu hori ematera joan zitzaizkion jendarmeek mugaz bestaldera eraman zuten berandu gabe.
‎–Eta ni Irkutskera noak, aita zain zaukaat eta! Amaren azken hitzak ematera noak! Esan diat horrenbestez, neba, ezerk ere ez zidala abiatzea galaraziko!
‎–Gure jokaera zuritu beharrean gaude, Iximgo posta-etxetik bostekoa eman gabe joan ginelako.
‎–Pasa den kurtsora arte hiru begirale ginen, azaldu zion Marisak, frontoian beste begirada bat ematera zihoazela?. Baina murrizketekin ni bakarrik utzi naute.
2015
‎Arnasa galdu dut segundo batzuez, eta, harriduraren harriduraz, zail egin zait erreakzionatzea. . Biok bakarrik buelta bat ematera joatea proposatu dit! Biok bakarrik!?, errepikatu behar izan diot neure buruari.
‎Ateari danbateko bat emanda joan nintzen sukaldetik.
‎Fregona mutur batetik bestera darama, indarge, eta, pasillo estuaren izkina bakoitza jotzen duenero, badirudi azken hatsa ematera doala. Draz, draz.
‎Esan ziguten: . Zuek urrats hauek ematera bazoazte, guk konpromisoa hartzen dugu nazioartetik urratsak egiteko?. Aspaldi esan ziguten, eta bete egin zuten?.
‎Emaztearen hitz haiekin ase, atseginez lokartzen den haur baten antzera esan zuen, azkenean, esker on apalez begira, bere oneratua, berritua, bueltatxo bat ematera zihoala; haurrak cricketean jokatzen ikustera. Joan zen.
‎Jon Grimsson. Olafen semeari doluminak ematera joango direla esan diotenean, gizonak ohartarazi die Reykjavikera partitu dela, apaiz ikasketak hastera.
‎Eta ez zitzaion arrazoia falta, ze handik gutxira Nabil eta Joaquim bidera irten zitzaizkidan. Inondik ere segika izan nituen Kairo Berriraino, Nadari ametsaren berri ematera joan nintzaionean; inondik ere nire susmoa egina zuten. Susmagarri nintzaien.
‎Erantzun serioa emanda, ez dut horrelako pretentsiorik. Eskolaren batean edo hitzaldia ematera joanda sarritan galdetu izan didate neska mutilek, ea familian ba ote nuen beste inor idazten zuenik. Ezezko biribila izan da beti nire erantzuna, eta ez zait burutik pasa ere Itsasondoko ahaide urrun haiek sendikotzat hartzea.
‎Huts hutsik sentitu naiz, iseka egin balit bezala. Milaka kilometro egitera derrigortu eta inolako azalpenik eman gabe joateko!
‎Harreman guztietan daude maitatuaren eta maitatzen duenaren figurak, indartsuaren eta ahularen figurak dauden bezala. Eta bietako batek beti bestea jaten du, bietako bat da bestea gehiago desiratzen duena eta bietako bat bikotearen harremanetan aginduak ematen doana. Ba al dakizu zein den gure harremanean bakoitzak jokatu dugun rola?
‎Iraragorri garagardo edanean harrapatu zuen Blascoren galderak. Edalontzia ezpainetatik urrundu eta muturra okertuz bere iritzia ematera zihoala, bat batean Langarak hitz egin zuen.
‎Langara beste kontu bat zen ordea. Juxtuan iritsi zen Blasco, aurrelaria ematera zihoan muturrekoa eragozteko.
‎Gu, buruaz Ahedo seinalatu zuen, haren izena esan nahiko ez balu bezala? bueltatxo bat ematera gindoazen. Hemen egon ginen aurreko aldian eguraldi txarraren eta atzerapenaren katramila guztiekin ez genuen ezer ikusteko aukerarik izan eta, horixe.
‎Ba, emen batzutan giro berezi bat sortzen da, barruko gauzak kontatzeko ta konfiantzan. Atzo atsaldean, txikiak zakukarrera eta koskol jokoan ari zirela, ni eta beste lagun bat, Josetxo izenekoa, han aspertu egiten ginela eta buelta bat ematera joan ginen. Begirale batek ikusi giñun, Olatzek, ta zertara gijozten galdetuta gero, bera ere gukin zetorrela esan zigun.
‎Ez zen hala izan. Neskari gehitxo iruditu zitzaion Joxeren zaputzen eta petralaldien zama, eta azkenean, azken pausoa ematera zihoazenean, elkar ikusteari uzteko eskatu zion neskak Joxeri.
‎–Erakundeak, hasteko, ekin diozu hitzaldia ematera doanaren jarrera hartuta?, garrantzi handia ematen dio lege horri, zeren langile klasearen aldeko dinamika sozialistan sartu nahi du zuzenean. Edozein politika burges nazionalistatatik urrutiratuta, langile klasearen interesen defentsan jarri nahi ditu indar guztiak, haren abangoardia bihurtzeko.
‎Facundo Cabral argentinarraren kanta bat atera zion gitarrari, eta Chelok eta biek abestu zuten. Egun gutxi lehenago hil zuten Cabral Guatemalan kontzertu bat ematera joan zenean.
‎HAN LAUROGEIKO HAMARKADAN hasi ziren osasun brigadetan boluntario gisa lanean, landa eremuetan irauten zuten nekazariei laguntzen. Armando lizentziatu berria zela, Kolonbia barnealdeko oihanera eginiko irteera batean elkar ezagutu zuten Chelok eta biek, enpresa handi batek esmeralda ustiatu nahi zuela eta lekualdatua izateko arriskuan zegoen indigena talde bati babesa ematera joanak baitziren, beste hainbat mediku, irakasle, abokatu eta pedagogorekin batera. 1990 urtean CORPHU Gobernuz Kanpoko Erakundea sortu zuen bikoteak, beste 40 kiderekin.
‎Isiltzen den guztian israeldar kolonoei ameto ematen diela deritzo. Galdetzen dion orori erantzuten dio, Palestinari buruzko hitzaldiak ematera joaten da, deitzen diotenean. –Ez dut historia kontatzen, egia kontatzen dut?.
‎Bere garaiko emigrazio uholdearekin konparatuz, gaur egun San Frantzisko auzoan eskolak ematera joaten den egoitzan ezagutu dituen gazteak askoz egoera okerragoan ikusten ditu Pedrok, besteak beste, haiekiko jarrera okerragoa delako bertakoon aldetik. –Pertsonak direla ahazten zaigu mugaren alde honetakoei, delinkuenteak, langabetuak, asko jota langileak direla pentsatzen dugu, baina ahaztu egiten zaigu immigrante baino lehenago pertsonak direla?.
‎Bazkaldu baino lehen arropak aldatu eta inguruetatik buelta bat ematera joan zen Alberto.
‎lagundu: leguioela lagun musica bat emaitera joaten, lagun ziezaiola musika bat ematera joaten?.
‎lagundu: leguioela lagun musica bat emaitera joaten, lagun ziezaiola musika bat ematera joaten?.
2016
‎Benetan azalpen negargarria ematera noa nire bihotzaren flakeziaren gainean, noiz eta aitortu behar baitut ene bihotza hain minduta geratu zela, ezen beste egokiera hobe batzuek nekez lortuko baitzuten halako bihozmina sortzea. Penaturik nengoen oso haren eskua galdu izanagatik, eta galdu nuen erak ez zion ez olio ez ardorik ekartzen zauriari:
‎Emakume baten bihotz egiazkoaren garaipenek ez dute luzaroan irauten durduza hauen aurrean. Segundo batzuen buruan nire berokiaren muturrean bermatu zuen eskua, erantzunari errematea ematera balihoa bezala; nolanahi ere den, Jainkoak baizik ez daki nola itzuli nintzen lehengo egoerara.
‎Mila esker ematera nindoakion argitzeagatik Amiens Pariserako bidean zegoela; baina, fraide gaixoaren adarrezko tabakontzia atera nuenez tabako hauts pixka bat hartzeko asmoz, erreberentzia txiki bat egin nien, eta, Doverrera bidaia ona izan zezatela opatuz bat, bakarrik utzi gintuzten.
‎guatekeak antolatzeko, eta... bilera politikoak egiteko... euskal kantak eta dantzak ikasteko! Idazten ari naizen honetan politikaren erakarmen hura aspaldiko grinatzat edo gogoeman liteke, oso ere maiz botoa ematera joaten garen honetan, suhartasun hura arriskugarri bezain miresgarri.
‎Osaba ilobek batera gosaldu zuten eta, aurreneko egunean bezala, zakurrei jaten ematera joan ziren. Lehenengo oilasko zatia jarri zuen osabak ilobaren eskuetan; bigarrena, hirugarrena.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia