2008
|
|
Polita zen Carla, beltzarana, ile kizkurra sorbalda gainetik behera, begi berde handiak eta irribarre polita, inuzentea. Ordurako
|
emakume
gorputza egina zuen. Titi txiki tenteak aterata zituen, eta ipurdi borobila.
|
|
Zer sentitu dute urte horietan guztietan? Nola sentitu dira
|
emakumearen
gorputzak ernaldutako obulua kanporatzean. Nola neurtzen da estres emozionala?
|
2010
|
|
Berrogeita hamar bat urteko andre heldua atera zen, aberats plantakoa, gainean jantzita zeraman guztia gustu onekoa eta garesti ordaindutakoa ematen zuena. Ez zen berez emakume ederra baina gainean zeraman guztiak ondo osatzen zuen noizbait erakargarria izandako
|
emakumearen
gorputza.
|
2018
|
|
Umea ez da jaioberria, tente dago.
|
Emakumeak
gorputza zertxobait makurtua du ezkerraldera, beste eskuaz zutik dagoen beste ume bati heltzen ari baitzaio, urtebete edo gehiago izango duena. Zaharra dirudi emakumeak, oso, ume horien ama izateko.
|
2019
|
|
Bultzaka ditu ohaideak, mehatxuari igarri nahirik.
|
Emakumearen
gorputz beroaren oroitzapena gogoan oraindik, mantso jaiki da Lale eta, horregatik, azkena da zerrenda pasatzeko osatu ohi duten ilaran jartzen. Alboan duen presoak ukondokada eman dio, bere zenbakia hots egin dutenean ez baitu erantzun.
|
|
Harritu egin nintzen bakarrik zetorrela ikustean, normalean gutxienez beste bi lagun berekin izaten zituen zihoan lekura zihoala ere. Ezinezkoa zen ez mirestea haren ilea, haren hazpegi perfektuak; ezinezkoa ez konparatzea haren
|
emakume
gorputza nirearekin, jadanik bilo pixka bat ernetzen hasia pubisean eta besapeetan eta animalia usaina zeriona, eta, amari hartzen nizkion desodorante eta perfumeekin hura disimulatzeko ahaleginak egiten nituen arren, betiere azalera irteten zena besapeetan eta izterren artean zikinguneak eratuz. Sinetsirik nengoen jariatzen nuen kirats hark erakusten zuela nor nintzen egiazki:
|
2020
|
|
Beste behin ume sentiarazi zuen Rosariok bere
|
emakume
gorputz eta jolas gogoekiko erakusten zuen mespretxuarekin.
|
2021
|
|
Damu, zikin, lizun eta narras. Zure gorputza,
|
emakume
gorputza, gauzatzat erabili izanaz damu. Neure buruan desiraren objektu gisa nahi bezala amestu zintudan, eta orain ezegoki zait.
|
2022
|
|
Izu laborrian begiratzen zion Nàdiak, karroa beregandik ahalik eta urrunen eusten ahalegintzen ari zen bitartean, emakumeak ezin atzeman zezan. Ivan iritsi zeneko, eskuetan goiti emana zeukan Nàdiak metalezko piztia eta oldarrean jaurti zuen ondoren
|
emakumearen
gorputz mehar, asaldatu eta geldiezinaren kontra, eta kordokatu eta lurrera erori zen. Begirada goratu zutenean, supermerkatutik jendea odoletan eta oihuka ateratzen ari zela ikusi zuten, begitarteak oinaze eta beldurraren poderioz bihurrikatuak.
|
|
" Aita nire bezeroak bezalakoa da, eta nire bezeroak nire aita bezalakoak dira, ama ni bezalakoa da eta ni neure ama bezalakoa naiz". Arcanek deskribatzen duen unibertsoa distopikoa da, banaketa honen sistemaren emaitza sistema desorekatu bat baita, asoziazio sinbolikoen arbitrariotasunean eta sexu bakoitzari esleitzen diogun balioetan oinarritua, non
|
emakumearen
gorputza hutsegite gisa itzultzen den beragana. Sistema horrek zorigaitz tragiko batera garamatza, horixe gogorarazten digute egunero egunkarietako lerroburuek emakumeen bortxaketen eta hilketen berri ematean?, eta distopia hori ez dugu halakotzat hartzen, John Stuart Millek idatzi zuenez:
|
|
Bi mintzek edo geruzek osatuko lukete, beraz, gizon
|
emakumeen
gorputza. Aberria litzateke talde gorputz linguistikoari legokiokeen mintza.
|
|
Erlijioak emakumea jainkotzen du, baina jainkotze horren bidez gizonak
|
emakumeen
gorputzez eta ondasunez jabetu ohi dira.
|
2023
|
|
Nire ustez, mutilazio fisikoek gorputzaren itxura nola, halaxe itxuragabetzen dute moralek espiritua. Hor daukazu kortsea,
|
emakumeen
gorputza hala estutu nahi izatea kaltegarria da diafragmarako, saihetsetarako, atrofia muskularra eragiten du, emakumeei bizkarreko mina eragiten die, ito  egiten ditu... hori guztia liztor gerria lortzearren.
|
|
Neure buruari behin baino gehiagotan galdetu diot, psikologo jauna, ea zerk bultzatzen dituen gizonak ezkutuko karameloa saltzen dieten marizikin bular harro horien tangapean aztarrika aritzera.
|
Emakumeen
gorputz arrotzak bereganatzeko eta konkistatzeko ezin eutsizko gogoa al dago emakumea azpian erabili, buztankara eman eta parrastada txapapera botatzen duten zakilbusti horien aberezko jaiduraren atzean?
|
|
...bere kideei keinu bat eginez atzetik hurbildu, eta, Rozinak arreta galdu zuen une bat baliatuz, bizkarra emanda zegoen emakume txiki eta arinari gogor heldu zion, brusa zakar askatu, botoiak etenez, eta bularrak ukitu zizkion, laztanduz; gero, aurpegi iletsua lepoan jarri zion, beste marinelak laguna adoretuz inguruan biltzen zitzaizkien bitartean, paliomalákas, emaiok, emaiok; baina, bat batean,
|
emakumeak
gorputza astindu zuen laborriz eta izuz, saskitxoa lurrera erortzen utzi, askarirako sagarrak piririka itsasoaren ertzean barreiatu, berebiziko garrasia bota, eta eskuan hozka egin zion. Marinelak jauzi egin zuen, suge batek zizta egin balio bezala, lurrera bota zuen emakumea, skatá, eta beste marinelak aldendu egin ziren isilik; urrunagotik begira geratu ziren geldi geldi, begiak arranpalo, aho handietan hortz hori txantxarrez beteak eta mingain puztu lakar gris berdetsuak agerian.
|