Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 57

2001
‎Hazi, ezkondu, haurrak egin eta zoriontsu izango zela. Brahmin ortodoxo familian sortutako emakume bati dagokion bezala, etxeko eginbeharrak nola kudeatu, horixe erabiltzen zuen maiz gogoan.
‎Hiriburukoa ematen duen emakume bat egongo da bi umerekin, poltsak eta paketeak lurrean. Kitxua bat ere egongo da brontzezkoa ematen duela, artez landatua eta begiak
2002
‎Besagainak altxatu nizkion, neure ezinean. Amarekin beste emakume bat zegoen. Konfiantza handikoa zirudien.
2003
‎–Azkar jakin nuen beste emakumeren bat zegoela. Hori hasieratik daki emakume batek.
‎...i izanik ere, ez zela egundo gauza izango inor maitatzeko, inorengatik sufritzeko, eta urte batzuk lehenago ni neu debozioz laztantzen ninduenean ere, artelan baten azala ukitzen den gisan ukitzen ninduela, zerbaiten ordezkapen edo bere asmazioetako izaki bat nintzelakoan beharbada, inoiz neu nintzena atzematera iritsi gabe, azal horren atzean tristuraz hiltzen edo desiraz urtzen ari zen haragizko emakume bat zegokeenik susmatu gabe. Beti iruditu izan zait literaturak ordezkatzen ziola bizitza, benetan sentitzeak edo beldur ematen ziolako seguruenik.
2005
‎Izan ere, hantxe zuen berebiziko aukera, egun haietan buruan zerabilena, aurrera eramateko. Ideia obsesibo bat zen, edo, hobeto, irudi bat, emakume bati zegokiona eta uxatu orduko burmuinetan itsasten zitzaiona, nola behiaren begiari eulia.
2006
‎Lurralde harritsua da ingurua. Emakume bat dago haitz baten gainean. Eskuak ahoaren bi aldeetan jarri eta oihuka ari da.
2008
‎Etxe bakarti bat ikusi dugu, peul emakume bat dago barruan hiru umerekin. Goretti mintzatu da berarekin, ez da erraza baina ulertu digu goudronaren bila ari garela.
2009
‎lehenengoak ia korrika atera dira eta azkenak normalean baino arinago. Baina geltokia ez da, normalean bezala, hutsik geratu; emakume bat dago nasan, geltoki etxeari begira. Ume bat dauka eskutik helduta.
‎–Lehenago, emakume batekin egoten zen aldiro, meza entzuten omen zuen berehala, Jainkoari barkamena eskatzearren. Badakizu zenbat meza entzuten zuen egunero?
2010
‎Ikusi baino lehenago burua biratu nuen. Ibilgailuaren ondoan emakume bat zegoen haur bati esaten:
‎Oihana poliki hurbildu zen autora, atzeko kristal hautsitik begiratu, eta ikuskizun lazgarri batek hartu zion begia: adineko emakume bat zegoen odoletan; lehen begiratuan ezin jakin zauri larriak ala axalekoak ziren, baina besoetan haur txiki bat zeukan, eta haren kasuan argi zegoen gogor jo zuela, besotxo odolduen muturretan ez baitzen eskurik ageri, atzamar artean zeukan jostailuak zapart egin balio bezala.
2011
‎Abiatzekotan zela, kideko bat bistatu du Atharratzeko plaza zeharkatzen, eta atzetik segitu dio. Parera iritsitakoan, herriko irteeran jada, gorputz txiki txirrindulariz erabat bezti zihoan hura adineko emakume bati zegokiola egiaztatu du. Are harrituago geratu da, berriz, euskaraz egiten ziola entzutean:
‎–Maitasuna mozkorraldi bat, barrena irabiatzen digun lilura bat, astintzen gaituen big bang bat bezala irudikatzen du nire eleberriko protagonistak, baina hori dena irudimenean bizi du, hori dena bere fikzioan bakarrik gauzatzen da. Ez daki gero, gustatzen zaion emakume baten ondoan dagoenean, zer ate jo, zer egin, jarraitu nuen nik. Maitasunari buruzko aditu bi ginela ematen zuen.
‎Lanpara ketsu batek argitutako sukalde baxu, txiki, zaztar batean aurkitu zuen bere burua. Emakume bat zegoen sutondoan eserita.
2012
‎Harreran emakume bat dago, telefonoa joka ari den arren hari jaramonik egin gabe.
‎Kontu horiek alboratu eta begirada gertura ekarri du Naroak. Leiho eta lore guztiei bizkarra emanez, besaulki ergonomiko batean eserita, adineko emakume bat dago telebistaren aurrean, inora begira.
‎Gero, Jonek bidean erositako pizza berotu eta ohean eserita jan zuten. Sexuaren osteko nagikeria gozoaren pean, Jonek pentsatu zuen zorionekoa zela Miren bezalako emakume batekin egoteagatik. Eskutitzari buruz hitz egin behar ziola berretsi zuen, baina ez arratsalde hartan.
‎–Orain erranen didazu beste emakume bat dagoela.
‎Barruan emakume bat dago. Noizbehinka adatsean sartzen ditu atzamarrak, orraziarena eginez, eta alde batera eta bestera mugitzen du burua, altzoan umea kulunkatuz balego bezala.
‎Egongela eta jangela ikusi ondoren, Gorkak gogoratu die Egunsentian ez dagoela baimenduta telefono mugikorrik ezta uhin elektromagnetikoak sortzen dituen aparaturik, eta baratzera irten dira. Baratzean beste emakume bat dago, eskuak lurrez zikinduak.
‎Honakoa ikusi dut: leizeko sabaiaren itzal hozkirrian emakume bat zegoen harrizko jarleku batean eserita, lastozko kapelarekin, xal beltz batean bilduta, burua bular gainera apalduta; kapelak aurpegia ezkutatzen zion. Atzera itzultzekotan nengoen, haren ametsaldia ez eteteko, begiratu egin didanean.
2013
‎Eta haurrekin. Etxean izan naiz, eta beste emakume bat zegoen sukaldean. Gustatuko litzaidake berriz gure etxera itzultzea.
‎Martinek kaleko atea ireki zuen, apur bat baino ez, eta pistolari eusten zion eskua bizkarrean ezkutatu zuen. Atearen aurrean bere adineko emakume bat zegoen.
2014
‎...baita eguneko egunkaria ere kioskoan erosia pare bat toblerone, hiru mars barra eta kinder arrautza batekin batera trena abiatzeko artean hamar minutu falta baziren ere Y k behingoz alde egitea lortu dudanean, ondo kostata lortu ere, john wayne westerneko bakero protagonista gogor baina aldi berean sentikorraren nolabaiteko konplexu batek hartzen baitu beti horrelakoetan eta molde zurrunak baititu emakume batekin egon osteko biharamunean erakutsi beharreko manera fin eta keinu erromantiko ezdeusen inguruan53, kasu, iruditzen zaio damak hamar minutuz konpainia (humano) rik gabe itxarotea trenari dela daitekeen bakardaderik gordinena, bakeroak ebaki ditzakeen irainetan doilorrena, gizalegetsua izatea zer den eredu zaharkituen arabera bizi duenez bere komikietako heroi salbatzaile miretsien eta zuri ...
‎Lehenengo bostekin ez nuen emaitza onik izan, baina seigarren saiakeran atea zabaldu egin zen, eta nire begi ikaratuak zur eta lur gelditu ziren: edadeko gizon eta emakume bat zeuden! Gizona piano baten aurrean eserita, eta emakumea zutik, dantza egiteko jarreran.
Emakume bat dago barran: berrogeita hamar urte inguru.
2015
‎Neska hark zerikusia zuen Gorriaren heriotzarekin, ziur zegoen, ez zebilela bide okerretik esaten zion zerbaitek bere baitan. Eta ez bakarrik neska gaztea zelako, hildakoa zakila moztuta agertzen zen kasu batean, emakume batek egon behar zuen korapilatuta nolabait?, baita Laminadosetik arrazoi garbirik gabe kaleratu zutelako ere, Gorriaren hilketa gertatu baino hiru hilabete lehenago eta honen dokumentuetan, hain zuzen ere, inolako aipamenik merezi gabe.
‎Irekita aurkitu nuen lehenengo gelan sartu nintzen. Emakume bat zegoen lo, esku bat bularrean pausatua eta bestea lurrerantz eroria. Gerturatu eta eskua altxatu nion, besteari lotuta jartzeko.
2016
‎Eta, nor gizonago hasiko ziren itsasgizon mozkortu haiek: , oraintxe bertan emakume bat balego, hartuko nuke eta estutuko nizkioke bularrak, oinazez intzirika hasi arte?,, nik batekin ez nuke aski izango! Hiru edo lau nituzke asetzeko!??
‎Portugaldar azentua zuen nekatu itxurako emakume bat zegoen barraren ostean. Nestorrek gintonika eskatzean, atzealdean zuen ilara luzea seinalatu zion zerbitzariak buruarekin eginiko keinu batez.
‎Obsesio bihurtu arte. Han, hirian edo hiritik gertu, lekuren batean, sabelean bere umea zeraman emakume bat zegoen, eta ez zuela berriro inoiz ikusiko iruditzen zitzaion batzuetan, biak sekula baino gehiago maite zituela sentitu arren, bi pertsona baitziren berarentzat jadanik, nahiz eta bietako bat munduratu gabe egon oraino. Bere barnean sortutako sentimenduak biziki harritu zuen.
2017
‎A, beste gauza bat. Ez jaramonik egin, ez amari ezta jendeari ere, gertatu ahal zaizun gauzarik onena sexua gustatzen zaion emakume batekin egotea baita. Hamar urtez bakarrik lo egin ondoren, sexua gizonezkoei baino ez zitzaigula gustatzen pentsatzen hasia bainintzen.
‎Irakasleak une batzuk lehenago musukatu zizkidan leku bertsuak musukatzen hasi zitzaidan eta pena zela pentsatu nuen, emakume bakoitzak aurrekoaren lana errespetatu lukeela. . Beste emakume batekin egon zara?, esango zidala pasatu zitzaidan burutik, emakume batek berehala sumatzen baitu aurrekoaren ezpainetakoaren zaporea, baina ez zuen horrelakorik esan,, erabat bustita zaude, baizik.
‎Hoteleko korridorean garbiketa zerbitzuko emakume bat dago, karro bati bultzaka. Aurikularrak daramatza, Karibeko musika entzuten du.
‎Bost igogailu zeuden hall zabalean. Emakume bat zegoen han. Artilezko txano bat zeraman eta ez zien diosala bihurtu.
‎Oskarrek jauzi egin zuen. Emakume bat zegoen bulegoko atean. Blai egindako euritako bat zeraman eta desenkusazko irribarre bat erakusten zion.
2018
‎Han, basotxoaren erdian, katez lotuta emakume bat baitago, bera baino arinago heldu den Oyvinden beleak eta dozenaka kaio hankabakarrek gupidarik gabe alde guztietarik mokokatzen dutena. Desitxuratua dago, haragi puska odoldua baino ez da, eta hala ere, Karlosek ez du hurbildu beharrik ezagutzeko.
2019
‎Coraline sukaldera joan zen, ahotsa handik etorri baitzitzaion. Emakume bat zegoen sukaldean, Coralineri bizkarra emanda. Coralineren amaren antz apur bat zeukan.
‎Orain, borondatezko baldartasun nagi baten erdian, Raimundo Silvak galdetzen dio bere buruari nondik datozen eta zer esan nahi duten animaliatxo zantar horiek, ibiltzeko modu bakandu, kezkagarri horrekin, naturak beraiengandik hasi bailuen aldez aurretik susmatzekoa zen nahasmen orokorra, Etorkizunean denok karramarroak izango gara, pentsatu zuen, eta berehala imajinazioak Mogueime soldadua erakutsi zion, estuarioko ertzean, odolez zikinduriko eskuak garbituz eta garai haietako karramarroei so, karramarroek ihes egiten zuten, zuzen zuzen, beheko hondoetara, beren lurrezko koloreak eta uraren itzalak bat egiten zutela. Irudia azkar desagertu zen, beste bat etorri zen, pasatzen diren diapositibak bailiren, estuarioan zen berriz ere, baina orain arropa garbitzen ari zen emakume bat zegoen, Raimundo Silvak eta Mogueimek bazekiten nor zen, esan zieten Bonneko alemaniarra zen Henrique zaldun delako horren ohaidea zela, Galizian bahitua gurutzatu batzuk han lehorreratu zirenean urketa egiteko, morroi batek harrapatu zuen, baina bai morroia eta baita morroi horren jauna ere borrokan hil ziren, eta emakumea orain hortik zehar dabil, gutxi gorabehera nahi duenarekin, gutxi gor... Mogueime emakumearenganantz hurbildu zen zenbait urrats, harri baten gainean eseri zen, so egin zion.
2020
‎Hiru pertsona dauzkagu rotatzen direnak eta hiru gizon dira. Emakume bat egon zen denboraldi batean, baina utzi egin behar izan zuen, kontziliatzeko ezinezkoa zelako.
‎Erabakigune oro konsoziatua izango da. Erabakigune politiko eta erakundetu guztietan gizon bakoitzeko emakume bat egongo da, despatriarkalizazio prozesuak abiadura hartu eta emakume eta gizonak, klase sozio-politiko eta ekonomiko bezala ulertuak, desagertu arte. Hortaz, zuzendaritza oro parekidea izango da.
‎Formala erraza da ziurtatzea, baina bestea ez. Oraintxe bertan, eraikuntzako mahaia emakume batek darama (sindikatuak erabakia), irakaskuntzakoa gizon batek (kolektiboki erabakia), soziokomunitarioan gizon batek eramaten du negoziazioa, baina emakume baten esku dago negoziazio horien azken erabakia. Alde formala denborarekin irauli dugu eta orain gabiltza ea alde informalean nola eragin pentsatzen eta hasi gara eskola feministarekin.
‎Eguna argitu zuen erabat, baina eguraldi tristea zetorren eta oraindik ez zebilen jende askorik kalean. Adin ertaineko emakume bat zegoen autobus geralekuan eserita, eta begirik kendu gabe jarraitu zidan haren paretik igaro nintzenean. Begirada epela zuen, eta urrunduz nindoan neurrian haren tristura patxadatsutik gero eta hurbilago sentitu nintzela oroitzen naiz, ordura arte ezezagun batekin sekula gertatu ez zitzaidan moduan.
2021
‎Haietako bat bi alabekin bizi zen eta alabetako bat alarguna zen. Beste emakume bat zegoen, ustez ezkonduta, baina ez dago senarraren aipamenik. Emakume hau bere ahizpa ezkongabearekin bizi zen.
2022
‎Orduko planteamendua kopresidentetzen ideiarekin garatu da gerora, Rojavan hasita, baina baita gainerako herrialdeetan ere, baita bestelako erakunde eta elkarteetan ere: bai buruzagitzan, bai bestelako arduretan, ezinbestekoa da gizon bat eta emakume bat egotea. " Siriatik dator", jakinarazi zidan lagun batek taldeko buruari buruz.
‎–Ezta ametsetan ere. Emakume bat dagoen lekuan... Gau bateko kontua izan zen.
‎Juliari iruditu zaio ez duela gogo txarrez esan. Ofizialordearengan pisua hartzen ari da heriotzen atzean emakume bat egon daitekeelako hipotesia– Zer dio epaileak. Badugu atxilotze agindua?
‎" Senar emazte batzuk ziren, hiru mutiko eta neska bat zituztenak, nerabeak". Berako emakume bat zegoen sukaldean lanean etxe hartan, baina denbora guti egin zuen Pakitak han lanean. " Ez nekien nolako lana izanen nuen.
‎Tarteka suertatu ohi zait altzaridun gelak dituzten hoteletan bizitzea. Zure gelako dibanean lasai etzanda zaudela, asperduraren gaiaren inguruan hausnarketan, ondoko gelan, eskuinekoan, alemaniar jatorriko emakume bat egon daiteke haragi bolak frijitzen, eta ezkerretara, berriz, neska gazte batzuk garagardo botilekin mahaian zarata ateratzen. Nire gelatik" bizitza" aztertzen dut, altzaridun gelen ikuspuntutik ikusten dut dena, eta alemaniar jatorriko emakumeei, neska gazteei eta zapi zikinei buruz bakarrik idazten dut; antzezten ditudan paper bakarrak mozkorrenak eta basapiztia bihurtutako idealistenak dira, eta niretzat auzirik garrantzitsuena txiroentzako harrera zentroen eta proletalgo intelektualarena da.
‎A Vindication of the Rights of Men. Nork imajina zezakeen horren atzean emakume bat egongo zenik, emakumeak oraindik existitzen ez baziren. Baina hantxe joan zen, bigarren edizioan, Mary hori.
2023
‎–Beste emakume batekin egotea. Agian maitemintzearen beldur zara.
‎Ez zuen eskubiderik. Sekula ez zait halakorik gertatu, emakume batekin egon eta beste bat agertzea nire buruan. Pentsamendutik kentzen saiatu nintzen, baina ez zen joaten!
‎Etxeko sarrerako atea, barrutik. Ate ondoan emakume bat dago, hogeita hamar urte inguruko emakume bat, ile luzea, soineko labur bat, loretsua. Emakumeak galdetzen du:
‎Konturatu da nola begiratzen dioten enpresako emakumeek, eta erabat ezeroso dabil. Kafe makinara doanean, bertan emakumeren bat badago ihesi joaten zaio, korrika ia. Eta gero bulegora igotzen da burumakur, bullying egiten dioten umea bailitzan.
‎Izarren azpian eta hondarraren gainean iluntzean filmak ikustea magikoa da, baina ekimen hori, entretenimendutik haratago, kontzientzia pizteko ere baliatzen da. Justizia unibertsala izan zen urte hartako gaia, eta erreferente gisa emakume bat zegoen: Nora de Cortiñas.
‎1991ko su etenaren ondoren, 324 saharar askatu zituzten; tartean, 87 emakume. Ordurako, seme alabek ez zituzten amak ezagutzen, eta, kasu batzuetan, senarra beste emakumeren batekin zegoen ezkonduta.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia