Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 138

2008
‎Aurrenekoan hainbat informazio trukatuko dute elkarrekin Israelek eta Hezbolak. Ron Arad Israelgo armadako pilotuaren inguruko txosten bat helarazi du hamalau eguneko epean Hezbolak. 1982 urtetik dago desagertuta Arad; Libanoko aire eremuan zegoela suntsitu zuten haren hegazkina.
‎Euskal Gobernurako Legeak 7.2 artikuluan jasotzen duenez, Eusko Jaurlaritzako lehendakariak du Legebiltzarreko legeak eta dekretu legegileak aldarrikatzeko eskumena. Lege horrek berak eta Gernikako Autonomia Estatutuko 7 artikuluak hamabost eguneko epea ematen diote lehendakariari legea onartzen denetik EAEko Buletin Ofizialera igorri, eta lege izaera hartzeko.
‎Baina horietatik hamairu besterik ez dira izan lan egunak. Gernikako Estatutuak eta Euskal Gobernurako Legeak horretarako hamabost eguneko epea ematen duten arren, ez dute zehazten egun horiek lanegunak edo naturalak izan behar duten.
‎Alde guztiek 20 eguneko epea izango dute aurkeztutako frogen inguruko argudioak egiteko. Epe hori amaituta, Gorenak bere epaia emango du.
‎Apirilean itxi zuen sumarioa Baltasar Garzonek, eta bitarte horretan, ikerketak 800 liburuki pilatu ditu horietatik 291 ikerketaren atal nagusiari dagozkionak. Orain alde guztiek 20 eguneko epea izango dute fiskalaren eskaerari buruz bere iritzia emateko. Ondoren, kalifikazio idatziak aurkeztuko dituzte.
‎Fiskaltzak atzo aurkeztu zituen bereak, eta datozen egunetan Estatuko abokatuak gauza bera egingo duela espero da. Ondoren, hogei eguneko epea izango dute ANVko eta EHAK-ko abokatuek haien ondorioak aurkezteko.
‎Fiskaltzak astelehenean aurkeztu zituen bi alderdien aurkako alegazioak. Ondoren, hogei eguneko epea izango dute ANVko eta EHAK-ko abokatuek haien ondorioak aurkezteko.
‎20 eguneko epea dute epaia emateko, baina Auzitegi Goreneko iturriek berri agentziei esandakoaren arabera, ez dute epea agortuko eta hilaren 22rako publiko egingo bi alderdiak legez kanporatzen dituzten edo ez esaten duen epaia. Francisco Jose Hernandok sinatu behar du epaia Salako presidentea delako.
‎EHAK-k, ordea, atzo aurkeztu zituen, eta Auzitegi Goreneko 61 sala berezia bihar hasiko aztertzen haren kontrako legez kanporatzeko auzia. Tribunalak hogei eguneko epea du ebazpena emateko, kasu honetan azkarrago (irailaren 23a baino lehen) egitea espero da, organo judizialen berritzea dela eta.
‎San Markosko zabortegia ixteko ez dute izango 30 eguneko epea
‎Aurreko astean Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoak egin zuenaren bidetik, San Markoseko Mankomunitateko batzarrak gaur onartuko du zabortegia ixteko bi erakundeen artean lortutako akordioa. Hasierako zirriborroan Mankomunitateak hitzarmena sinatu eta 30 eguneko epean zabortegia ixteko konpromisoa hartu bazuen ere, puntu hori aldatu dute gero, eta «ahalik eta lasterren» ixteko ardura hartu du.
‎Itunaren zirriborroan agertzen zen 30 eguneko epearena kendu duzue, ordea.
‎Ez, hondakinen behin betiko desbideratzea 30 eguneko epean egingo da. Kontua da plataforma bat egin dela kamioiak ibiltzeko, zaborrontziekin maniobrak egiteko.
‎Kontratua sinatzen denetik, erosketa egiten denetik alegia, saltzaileak 30 eguneko epean helarazi dio produktua bezeroari. Atzerapenik izanez gero, kalte ordainak jasotzeko eskubidea izango du kontsumitzaileak astebeteko epean.
‎Hamar eguneko epean Nazioarteko Espazio Estaziora iristea eta handik itzultzea da helburua. Hara iristean, urte erdiz Nazioarteko Espazio Estazioan egon diren bi kosmonauta errusiarrekin itzuliko da Lurrera Soyuz.
‎Zigor arloko salak eskari hori onartu egin du, eta bilera egin ondoren memoria historiaren inguruan salaketa jarri duten 22 elkarteek eta Garzon epaileak euren iritziak azaltzen diren txostenak helarazi dituzte. Txosten guztiak bildu ondoren hogei eguneko epean, Zigor sala berriro elkartuko da helegitea berari aztertzea dagokion edo ez erabakitzeko.
‎Rodriguezi eta Izagirreri Marta Merino Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustatzeko teknikariak jakinarazi zien epaimahaiak beren lanak finalista izateko hautatu zituztela. Telefonoz adierazi zioten biek Merinori uko egiten ziotela finalista izateari, baina Merinok jakinarazi zien finalista izateari uzteko idatzizko jakinarazpen ofiziala bidali behar zutela Jaurlaritzara, bost eguneko epean. Rodriguezek bidali zuen idatzizko jakinarazpena, baina Izagirrek ez.
‎Ostiralean egin zuen koke plantaren aurkako plataformak galdeketa egiteko eskaera ofiziala, Muskizko Udalari mila sinadura inguru eramanez. Biztanleen %15en sinadurak behar dira legez; plataformak lortutakoekin nahikoa den arren, udalak beste hamar eguneko epea zabaldu du, herritar gehiagok sina dezaten.
2009
‎Hauteskunde sistema dela eta, Israelen ia ezinezkoa da alderdi bakarrak Legebiltzarreko gehiengoa eskuratzea. Beraz, emaitzak jakin orduko 28 eguneko epea du irabazleak koalizioa osatzeko. Behar izanez gero, beste hamalau egunez luza daiteke tartea.
‎Urtero ospatzen dute xiitek Arbain jaia. Berrogei egunez dolua egiten dute VII. mendean Karbalako gudan hil zen Al Husein imama oroitzeko, atzo amaitu zen berrogei eguneko epe hori, eta milaka lagun bildu ziren Karbalan, Al Husein oroitzeko. Negar eginez, errezatuz eta buruan eta bularrean kolpeak emanez azaltzen dute dolua.
‎Ez dago berez gizentzen duen janari edo edaririk. Kontua, beti bezala, balantze energetiko globala da, eta ez egun batean edo bitan, gutxienez 15 eguneko epea hartuz baizik. Ez da ahaztu behar karbohidratoen ekarpen energetikoa 4 kilokaloriakoa dela gramoko, gantz edo koipeena baino askoz ere txikiagoa (horiena 9 kcal/ g koa baita).
‎Martxoaren 1eko hauteskundeetan aukeratutako PSE EEko 25 hautetsiek euren legebiltzarkide aktak jasoko dituzte gaur arratsaldean, eta, horrenbestez, irekita geldituko da araudiak Legebiltzarra eratzeko ezartzen duen hamabost eguneko epea. Legebiltzarkideen herenak akreditatuta egon behar dute ganberaren eraketa prozesua abian jartzeko.
‎Eraketa. Hamabost eguneko epea dago Legebiltzarra eratzeko bilkura egiteko. Apirilaren 4a baino lehen egingo da saioa.
‎Ram Baran Yadav Nepalgo presidenteak lau eguneko epea ezarri du batasuneko gobernua osatzeko, baina Nepalgo krisi politikoa gainditzeko zailtasunak egongo dira. Izan ere, Pushpa Kamal Dahal Prachanda herenegun kargua utzi zuen, lehen ministro maoistak azaldu duenez, eta haren alderdiak ez du inongo asmorik Alderdi Maoista oposizioan utziko duen gobernua babesteko.
‎zerikusirik ez duenez, hura aztertzea ez dagokiola Auzitegi Nazionalari uste dute defentsek, eta, beraz, inibitzeko eskatu izan diote Auzitegi Nazionalari. Atzo kaleratutako autoaren kontra erreforma helegitea jartzeko aukera izango dute aldeek, hiru eguneko epean.
‎Egun bat geroago, eta, egoki baderitzo, bi aldeak entzungo ditu Batzorde Zentralak. Ondoren, bi eguneko epea izango du erabaki bat hartzeko.
‎Hala ere, eraikinaren sarrerako zaintzaileetako batek azaldu digunez, milaka gutun jaso ohi ditu han astero; Teherango alkate izan zelarik sustatu zuen ohitura hori. . Hamar eguneko epean erantzuten die guztiei?, azaldu digu plazako jarleku baten jarrita dagoen agure batek. –Diru kontuei edo maileguei buruzkoak dira gehienak?.
‎Ohiko prozeduran Agirrebarrenak ere jaso behar zuen horren berri. Hura jaso ordutik hogei eguneko epea izan behar zuen bere burua Donostiako Lurralde Auzitegian aurkezteko. Orduan jakinarazi behar zioten noiz eta nongo espetxean sartu behar zuen.
‎Eskutitzean, finalisten artean zegoela jakinarazi ondoren,, dena delakoagatik? sariari uko egiteko bost eguneko epea zuela jakinarazi zioten. Berak seigarren egunean jakinarazi du jendaurrean ukoa.
‎Egunero dago gaia hedabideetan, egunero kanporatzen direlako etorkinak. Neurri hori berehalakoa izango litzakeela gaineratu du, etorkinak gehienez ere hiru eguneko epean kanporatu beharraz mintzatzen baita legea.
‎Haren kapitalaren %25 eta %29, 9 artean eskuratu nahi du, akzioko 1,5025 euro ordainduta. Hamabost eguneko epea jarri dio erantzuteko.
‎Lege horren arabera, Jerusalem Ekialdea eta Golango gainetik erretiratzea aurreikusten duen ezein bake akordio aurrera eramateko, ezinbestekoa izango da erreferenduma egitea. Legebiltzarraren gehiengo osoa luke aurrenekoz ekimenak, eta ondoren herritarren sostengua diputatuek onartu eta 80 eguneko epean egin litzateke galdeketa. Benjamin Netanyahuren taldeak babestu du oraingoz ekimena, eta lege bihurtu aurretik beste bi bozketa egin dira.
2010
‎Hala adierazi dute Vitaleko ordezkariek, eta erabakia zuzendaritzak hartu badu ere, seguruenik beste helegite bat jarriko dutela zehaztu dute. Hamabost eguneko epea dute horretarako. BBK k ez du argitu zer egingo duen.
‎Hartara, helegiteak jasotzen zituen gainerako argudioak aztertu ere ez ditu egin epaileak, eta baliogabetu egin ditu udalaren eta diputazioaren erabakiak. Aldeei hamar eguneko epea utzi die, erabaki horri helegitea aurkeztu nahiko baliote ere.
‎haurdunentzako laguntza publikoak; seme alaben zainketarako lan eskubideak; sexu seguruari buruzko informazioa... Informazioa eman eta gero, hiru eguneko epea dute emakumeek erabakia hartzeko.
2011
‎Fiskaltzak, ere gisa berean jokatuko du, berri agentzien arabera, baina, horiez gain, «kutsatuta» daudela uste duten beste zerrenda independente batzuk baliogabetzeko ere eska dezake.Ez dute zehaztu EAk, Alternatibak eta independenteek osatutako koalizioaren zerrendak baliogabetzeko eskaerak noiz aurkeztuko dituzten. Gaur eta bihar izango dute horretarako aukera, eta jartzen dutenetik bi eguneko epean erabaki du Espainiako Auzitegi Gorenak zerrenda horiek baliogabetuko dituen edo ez. Bi eguneko epe horretan aurkeztu dituzte alegazioak inpugatutako zerrendek ere.
‎Gaur eta bihar izango dute horretarako aukera, eta jartzen dutenetik bi eguneko epean erabaki du Espainiako Auzitegi Gorenak zerrenda horiek baliogabetuko dituen edo ez. Bi eguneko epe horretan aurkeztu dituzte alegazioak inpugatutako zerrendek ere. Erabakiaren berri jakin eta gero, Auzitegi Konstituzionalera jotzeko aukera izango dute aldeek.Espainiako Poliziak, Guardia Zibilak eta Ertzaintzak egindako «txosten ezin hobeak» irakurrita atera du zerrendak inpugnatzea egokia den ondorioa gobernuak, Rubalcabak komunikabideei adierazi dienez.
‎Gaur eta bihar inpugnazioak jarri ostean, bi eguneko epean eman du Espainiako Auzitegi Gorenak Bilduko zerrendei buruzko erabakia. Epe horretan alegazioak jartzeko aukera izango dute inpugnatutako zerrendek.
‎Ondorengo bi egunetan Auzitegi Konstituzionalean helegitea jartzeko aukera izango dute aldeek. Hiru eguneko epea izango du Konstituzionalak erabakiaren berri emateko, eta tarte bera aldeek, alegazioa aurkezteko. Hauteskunde kanpaina hasi bezperan eramango dute azken erabakia, beranduenera ere.
‎Ez nuen halakorik espero, hemendik uztailaren 3ra ez dago ezer garrantzitsurik, eta nik banuen denbora aurrerago ere finala bertan behera uzteko. Gainera, garaiz indartuko nintzela uste dut».Ulertzekoa da haserrea, apendizitis ebakuntzaren ondorengo bilakaera ikusteko astelehenera arte eskaturiko bost eguneko epea ere ukatu ziotelako. Hori gutxi ez, eta historian lehenbiziko aldia izango da ordezko batek manomanistako finala jokatuko duena.
2012
‎Hain justu, boterea zibilen esku utzi eta gero ere Junta Militarreko kideak oraindik ere presidente ohiaren gertukoak atxilotzen eta jazartzen ari direla salatu dute. Traorek berrogei eguneko epean hauteskundeak antolatu behar ditu, baina analista guztien hitzetan, epe hori ez da nahikoa izango egoera bere onera ekartzeko eta bozak antolatzeko. «Akordioa garbia da, [Traore] 40 egunez egongo da boterean, eta 40 egunbete eta gero, nire batzordea eta Ecowas elkarrekin eseriko gara, eta trantsiziorako organoak zehaztuko ditugu», esan zuen Sanogok boterea Traoreren esku uztean.
‎dagoeneko ezezkoa eman dio Tsiprasi. Joan den igandean hauteskundeak irabazi zituen ND Demokrazia Berria kontserbadoreko buru Antonis Samarasek hiru eguneko epea zeukan gobernu berria eratzeko, baina nahikoa izan zituen bost ordu gobernua osatzea ezinezkoa dela ondorioztatzeko. Horregatik hartu zuen atzo gobernua eratzeko ardura bigarren indarrak.
‎Zer gertatzen da? Liga bukatu eta hamar eguneko epean bi aldeek dute hitzarmen hori hausteko aukera. Pablo Lasorekin gertatu zena gogoratzea onena.
‎«Txostena ikertuko dugu abokatuekin. 21 eguneko epea dugu lan hori egiteko, eta orduan hartuko dugu erabakia», zehaztu zuen McQuaidek.
‎NBE Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseiluak Mali iparraldeko Azawad lurraldean esku hartze militarra prestatzeko eskatu die ECOWAS Afrika Mendebaldeko Estatuen Ekonomia Komunitateari eta AB Afrikako Batasunari; 45 eguneko epea eman die plan bat aurkezteko. Horrekin, ECOWASek Azawaden sartzeko falta zitzaion baimena lortu du, hilabeteak baitzeramatzan erakunde horrek tropak hara bidali nahian.
‎Gallastegiren abokatuek azaldu zuten Gallastegik bere burua errunduntzat jo zuela torturapean, eta deklarazio horretan oinarritzen zela epaia; tortura salaketak egin zituen, baina ez zituzten tramiterako onartu. Joan den ekainean, Nazio Batuen Erakundeko Torturen Aurkako Komiteak salatu zuen Espainiako Gobernuak 12 artikulua urratu zuela, eta NBEk 90 eguneko epea eman zion Espainiari kasua berriro ikertzeko. Baina, 90 egunen ostean, erantzunik ez.
‎Orduan NBEk adierazi zuen «tortura salaketen ondoren ikerketa azkar eta inpartzial bat ez egiteagatik» izan zela urratua hitzarmeneko 12 artikulua. Hori berriro iker zezan 90 eguneko epea eman zion erakundeak Espainiari, baina jarritako epea bete den arren, Espainiak oraindik ez du ezer esan. Gallastegi 2002an atxilotu zuen Ertzaintzak, beste bost gazterekin batera.
2013
‎Venezuelako Konstituzioa ez baita batere argia alor horretan. Artikulu batek dio gobernuburuaren «erabateko absentzia» gertatuz gero agintea legebiltzarreko presidenteak hartu eta 30 eguneko epean hauteskundeak eginarazi lituzkeela. Baina beste artikulu batek presidente karguaren zina eperik gabe atzeratzeko aukera zabaltzen du.
‎Ñabardura txiki bat jakinarazi du, hala ere, Laurence Hardouin abokatu eta Cimad elkarteko kideak: neurria indarrean sartzeko bost eguneko epea dago, eta, ondorioz, heldu den astera arte ez da praktikan ezarriko auzitegietan. «Lege horrek berrikuntza gutxi ekarriko du, legea indarrean egon den bitartean Ipar Euskal Herrian ez dutelako nehor auzipetu elkartasun delitua egotzita», azaldu du Hardouinek.
‎Euskal Herrira ere etorri behar zuen, baina, Argentinaren enbaxadarik ez dagoenez, beste lekuren bat egokitu behar zen deklarazioak hartzeko. Gutxienez 80 salatzailekin hitz egiteko asmoa zuen, baina, horretarako, hamar eguneko epea eta idazkari bakarra baino ez zioten utzi azken unean. Bidaia atzeratzea erabaki zuen, eta baliabide gehiago izatean etortzeko asmoa duela jakinarazi digute.
‎Joan den urtarrileko erabakiari helegitea jarri zioten Troitiñoren abokatuek, hura Espainiaren esku uzteak haren giza eskubideak urratuko zituela arrazoituta. Londresko Auzitegiko Birnberg Peirce epaileak esana zuen hamalau eguneko epea emango ziela aldeei Erresuma Batuko Auzitegi Gorenean helegitea jartzeko, eta horretarako tramiteak hasi dituzte euskal presoaren abokatuek. Kasua «konplexua» dela esanez argudiatu zuen Peircek helegiterako aukera utzi izana.
‎Eskutitza jaso bezain laster, sindikatura jo aholku bila. Printzipioz, 20 eguneko epea dago eskutitzak jasotzen duena erreklamatzeko. Salaketa bat jarri behar izaten da, eta sindikatuak laguntzen du horretan, baita langileen erantzuna enpresaren barruan prestatzen ere».
‎Akordiorako proiektuak, sinatu aurretik, Atzerri Ministeriora eta Ogasunera igorri behar dira. Horiek erabakiko dute hamar eguneko epean akordioa sinatzeko baimena eman edo ez. 2 Azken hitza.
‎Lege aurreproiektuak jasotzen du, izan ere, nazioarteko akordio administratiboen proiektu guztiak Espainiako Atzerri Ministerioari eta Ogasunekoari igorri behar zaizkiola sinatu aurretik. Eta hamar eguneko epean ebatziko dute horiek nazioarteko akordio horren benetako izaera zein den. Alegia, Atzerri Ministerioak erabakiko du nazioarteko akordio hori benetan akordio administratiboa ote den eta ez ote dituen autonomia erkidegoaren eskuduntzak gainditzen.
‎Horregatik, bankua behartu du bezeroak egindako inbertsio osoa itzultzera, eta kopuru horrek erosketa gertatu zen egunetik emango zituen interesak ere ematera. Bankuak 20 eguneko epea dauka ebazpenaren aurkako helegitea jartzeko. Eroskik eta Fagorrek 2002 eta 2007 artean jaulki zituzten menpeko ekarpenak, eta haien bidez 800 milioi euro inguru lortu zituzten beren hedapen prozesuak finkatzeko.
‎batetik, etxebizitza edo industria pabiloi gehiago ez eraikitzea beste batzuk hutsik dauden bitartean; eta bestetik, Algortako Telletxe eta Areetako Xake plazetako bertako zuhaitzen kimuen mila ale herritarren artean zabaltzea. 15 eguneko epea eman diote udalari eskaeraren bat bete, eta Sirenoa itzultzeko, eta gaur bete da hamabigarren eguna. HAPOri kritika egiten diote bahitzaileek, eta salatu dutenez, planaren inguruan Getxoko Udalak gidatutako eztabaidek ez dute aldaketa sozialik eragingo:
‎Gainera, Landaren jarrera gaitzetsi dute; diotenez, aldarrikapena helburu duen ekintza bat kriminalizatu nahian ari da. Asteazkenean beteko da bahitzaileek eskaerak betetzeko emandako hamabost eguneko epea. Ikusiko da zer gertatzen den Getxoko Sirenoa rekin, portu zaharrera itzuliko den edo bere itzala portuan geratuko den.
2014
‎Nafarroako presidente Yolanda Barcinari zuzendu zizkion hitz horiek, sozialisten zuzendaritza batzordeak atzo egindako ezohiko eta premiazko bileran erabakitakoaren harira: hamabost eguneko epea eman dio PSNk Barcinari dimisioa emateko; denbora tarte horretan kargua uzten ez badu, alderdi sozialistak zentsura mozioa aurkeztuko du UPNko agintariaren aurka. Hamabost eguneko epea zehaztu dute sozialistek, denbora hori delako, haien ustez, Nafarroako Parlamentuak osatuko duen ikerketa batzordeak bere lana egiteko duena.
‎hamabost eguneko epea eman dio PSNk Barcinari dimisioa emateko; denbora tarte horretan kargua uzten ez badu, alderdi sozialistak zentsura mozioa aurkeztuko du UPNko agintariaren aurka. Hamabost eguneko epea zehaztu dute sozialistek, denbora hori delako, haien ustez, Nafarroako Parlamentuak osatuko duen ikerketa batzordeak bere lana egiteko duena. Batzordea martxan jartzeko lehen urratsa gaur eginen du parlamentuak:
‎Azkoitiko emakume eta haur haiek guztiek gerora beste askok errepikatuko zuten kontaketa egin zuten: joandako etxeko gizonekin harremanetan jartzeko eta zortzi eguneko epean herrira bueltatzeko eskatzeko agindu zietela frankistek; «armarekin» bueltatzen ziren gizonei ez zitzaiela ezer gertatuko esan ei zieten. Behin epea beteta, frankistek 48 ordu eman zizkieten emazte, arreba, ama eta seme alaba haiei.
‎Horietako bat baimenei dago lotuta. «Terraza batek bete behar dituen baldintzak ikuskatzeko udal teknikariak bisita egiten ez badu hamar eguneko epean, baimena zuzenean eman nahi dute. Baina jende asko bilduko duen jarduera bat dela eta, oinezkoen pasaeran traba egiten duen terraza bat kentzeko, teknikari batean txosten idatzi bat eskatzen dute».
‎Orain, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu dute araudia indarrean jartzeko. Hala ere, hamabost eguneko epea dago zuzenketarik balego aurkezteko. Ordenantza berriari puntu bat gehitu diote, gainera:
‎Parlamentuaren babesa galduta, hauteskundeak aurreratzea beste aukerarik ez zaio geratu Antonis Samaras Greziako lehen ministroari. Bere alderdiko Stavros Dimasek ez ditu nahikoa boto bildu legebiltzarkideen artean, ezta hirugarren bozketa saioan ere; orain, gobernuak hamar eguneko epea dauka parlamentua desegin eta bozetara deitzeko. Samarasek iragarri du jada urtarrilaren 25ean egingo dituztela.
2015
‎Azaroaren 25aren Pasealekua. Horrela idatzita daude dagoeneko pasealekuko horren bi kartelak.Nafarroako Administrazio Auzitegiak, 2015eko otsaileko 5eko Probidentzia batean, 10 eguneko epea eman zion Iruñeko Udalari, 2014ko abuztuaren 21ean emandako Ebazpena betetzeko.Aurretik, hiritar helegileak exekuzioa eskatu zuen, eta Iruñeko Udalak erantzun zuen ez zuela elebidun jarriko, Administrazioarekiko Auzien Epaitegian Ebazpena errekurrituta daukalako.Administrazio egintzak betebeharrekoak direla gogoratu dio Nafarroako Administrazio Auzitegiak (Nafarroako Gobernuaren organoa da... Horixe oroitarazi dio Nafarroako Administrazio Auzitegiak Iruñeko Udalari.Azkenean Iruñeko Udalak amore eman du eta bi kartelak elebidun jarri ditu.Hori bai, Administrazioarekiko Auzien Epaitegian borrokatzen segituko du, kartelak gaztelania hutsean berriz paratzeko.Iruñeko Udalaren tesia honako hau da:
‎Izan ere, Hagako auzitegiak Gaddafiren estradizioa eskatu zuen gizateriaren kontrako krimenengatik epaitzeko. Tripoliko auzitegiak, ordea, uko egin dio horri, erregimenaren ondorengoa epaitzea «Libiako herriaren eskubidea» dela argudiatuta.Epaituek 60 eguneko epea dute sententziari helegitea jartzeko, eta defentsaren abokatu Ali al Diak Efe albiste agentziari esan dioenez, helegitea jarriko dute. Abokatuak erantsi du heriotza zigorren kasuan akusatuak epaitegian azaldu behar duela.
2016
‎Lantegiak dituen gainontzeko 370 beharginen lanpostuak ere arriskuan daude, enpresak 2018 urtera arte baizik ez dielako lana bermatzen. Lana erregulatzeko espedientea negoziatzeko 30 eguneko epea dagoeneko abian da. Dosierra bertan behera uzteko eta alternatibak bilatzeko eskatu du langile batzordeak.Langileen susmorik txarrenak gainditu zituen atzo goizean TRWko zuzendaritzak.
‎Beraz, gaur biharretan jakingo da zenbatek egin dute borondatezko kaleratzeen alde, eta aukera nagusia izan ote den, langile batzordeko iturriek iragarri bezala. Aukerarik egin ez duten langileak Asturiasera lekualdatuko dituzte automatikoki.Instituzioen babes faltaZumarragako Arcelorren gatazka ez da gaur amaituko, sindikatuek enpresari salaketa jarriko diotelako datorren astean, abuztu hasieran agortzen da salaketa hartzeko 20 eguneko epea; uztailaren 11n amaitu ziren negozia zioak, eta orduan jarri zen martxan atzerako kontua?. Batetik, kalte ordain handiagoak eskatzeko joko dute auzitara; bestetik, lekualdatzean lan baldintzak nabarmen okertzea legez kanpokoa dela uste dutelako, euren lan ituna apurtzen duelakoan.«Guk enpresari esan genion adostu egin nahi genituela lekualdatzeen baldintzak, txorakeria bat zela auzitara jotzea.
2019
‎Urrutikoetxearen kontrako epaia bera epaiketan bertan ez zegoela ebatzi zenez, hari uko egin eta beste epaiketa bat egiteko aukera aitortzen dio Frantziako legediak. Hamar eguneko epea du eskaera egiteko.Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak jakinarazi du Urrutikoetxearen Espainiaratzea galdegingo diola Frantziari, nahiz eta oraindik ez duen zehaztu zer arrazoirengatik. Adierazi duenez, Espainiaratzeko eskatu aurretik aztertu egingo du zer kausa dituen epaitu gabe.
2020
‎Gehienez hamabost eguneko epea izango du, eta dekretu bidez ezarri ditu haren xehetasunak. Bihar bilduko da Ministro Kontseilua.
‎Defentsak helegitea aurkeztuko du Kasazio Auzitegian, Urrutikoetxearen sendiak BERRIAri jakinarazi dionez. Bost eguneko epea dute. Frantziako Gobernuak, berriz, ez du eperik erabakia hartzeko.
‎Elkarrizketarako mahai bat, hamabost eguneko epean
‎Pedro Sanchezek gobernua eratu eta hamabost eguneko epean (gehienez ere) bilduko da Espainiako Gobernuaren eta Kataluniako Generalitatearen arteko negoziazio mahaia. Hori da Esquerrak eta PSOEk hitzartu dutena.
‎Akordio horren arabera, negoziazio mahai bat eratuko dute bi gobernuek, eta Espainiako gobernu berria eratu eta gehienez ere hamabost eguneko epean egin du mahai horrek lehendabiziko bilera.
‎Kopiekin kontuz ibiltzeko esan dute kontsumitzaile taldeok, Interneteko dendetan asko egoten direlakoan. Sarean erositakoak itzultzeko hamalau eguneko epea du kontsumitzaileak, eta, edozein susmo izanda, aukera horretaz baliatzeko eskatu dute.
‎Frantziako Dei Auzitegiko Zigorrak Ezartzeko Auzitegiak ez du onartu Ibon Fernandez Iradi gaixotasun larria duen euskal presoari espetxe zigorra etetea, 14:15 aldera jakin denez. Defentsak helegitea aurkeztuko du Frantziako Kasazio Auzitegian, Maritxu Paulus Basurkok BERRIAri esan dionez —bost eguneko epea du—, eta, hark ere ezezkoa emanez gero, Europara joko du. Fernandez Iradik esklerosi anizkoitza du, eta, abokatuaren esanetan, eritasun horrek hainbat «eginbehar» eskatzen du —tratamendu jarraitua, sendagaiak, bestelako terapiak... —, eta kartzelak ez daude prest hori bermatzeko. «Borrokan segituko dugu justizia egin arte».
‎Epeetan izandako kontraesan horiek nabarmendu ditu GuraSOSek. «Epea luzatzeko eskaera atzerapenaren jatorrizko arazoa gertatu eta hamabost eguneko epean egin behar zuen kontratistak. Kasu honetan, 2019ko irailaren 27an egin zuen, ustezko euriteak baino bi urte geroago».
‎Hori dela eta, kutsatzeko arrisku handiena duten presoak lehenetsiko dituzte. Prozesua hamar eguneko epean betetzeko agindua eman du Axraf Ghani presidenteak. Bestetik, Etiopiak 4.010 preso indultatzeko urratsa egin du, kartzelak arintze aldera.
‎Dagoeneko atzerapena du mahaiak. ERCk eta PSOEk Sanchez presidente izendatzeko adostu zuten inbestidura akordioaren arabera, Espainiako Gobernua osatu eta hamabost eguneko epean behar zuen abian elkarrizketa mahaiak. Urtarrilaren 28an bete zen epe hori.
‎Administrazioak egindako txosten bat ere aipatu dute, non 2019an zabortegi horrek kalifikaziorik baxuena jaso zuen: «Azaroan, zabortegiari espedientea ireki, eta 30 eguneko epea eman zioten akatsak zuzentzeko. Enpresak ez zituen akatsak zuzendu».
‎Abendu bukaeran, PSOEk eta ERCk adostu zuten Espainiako eta Kataluniako gobernuak elkartuko dituen elkarrizketa mahai bat sortzea, Sanchez inbestitzeko abstentzioen truke. Espainiako ministro kontseilu berria eratu eta, gehienez ere, hamabost eguneko epean egin behar dute lehen bilera bi gobernuek; hala hitzartu zuten sozialistek eta errepublikanoek.
‎Ezustekoren bat gertatuko balitz eta urtarrilaren 7ko bozketan gehiengo soilik lortuko ez balu, 60 eguneko epe bat irekiko litzateke. PSOEk eta Unidas Podemosek bi hilabeteko tartea izango lukete, beraz, bigarren inbestidura ekinaldi bat lotzeko.
‎Eguneko beste erabaki esanguratsua klima aldaketaren ingurukoa da. Hedabideek iragarri dutenez, klima larrialdia deklaratuko du Pedro Sanchezen gobernuak, eta aginduko du ehun eguneko epean aurkeztuko duela Klima Aldaketaren eta Trantsizio Energetikoaren lege proiektua.
‎Epaiketaren sententziaren arabera, Euskal Telebistak bost eguneko epea du Tolosa berriro lanean jartzeko ala kalte ordainak emateko. Beste alde batetik, Josetxo Lizartzak esan du Bainetek bukatu egin duela harekin zuen lan harremana —1993ko irailetik aritu da ekoiztetxearentzat—.
‎Baina pilotari ohiak auzitara eraman zuen ETB, kaleratzea «bidegabea» zela salatuz. Donostiako epaitegi batek arrazoia eman dio Tolosari, eta, sententziaren arabera, ETBk bost eguneko epea du Tolosa berrio lanean jarri ala kalte ordainak emateko. Sententzia horri helegitea jar diezaiekete ETBk edo pilotariak berak.
2021
‎Prozesu horren gidaritza eramango duen Presidentetza Kontseilua izendatu zuten duela hilabete, NBE Nazio Batuen Erakundearen babespean, eta legebiltzarraren onespenaren zain geratu da orduan babesik handiena jaso zuen zerrenda, Mohammed Yunes Menfi buru duena. Parlamentuak 21 eguneko epea izango du orain gobernuari baiezkoa eman ala ez erabakitzeko.
‎Orain zortzi buruzagi ohiek 30 eguneko epea dute leporatzen zaizkien delituak onartzen dituzten edo ez jakinarazteko. Onartuz gero, bost eta zortzi urte arteko etxeko atxiloaldiari egin diote aurre; ukatzen badituzte, berriz, auzitegien esku geratuko lirateke, eta hogei urte arteko kartzela zigorrak ezarri ahal izango dizkiete.
‎Izan ere, gizateriaren aurkako delitua izan dadin, Martin Villaren esanetara «botere aparatu» bat zegoela baieztatzeko frogak behar dituela azaldu du Argentinako Apelazio Auzitegiak. Berez, hamar eguneko epea izango dute abokatuek helegitea jarri eta froga gehiago aurkezteko; Argentinan, ordea, urtarrilean jai hartzen dute epaitegiek, eta, beraz, otsailaren hasiera arte izango dute ebidentziak prestatzeko aukera.
‎Ez dago udalak iritziz aldatu eta Ebro Etxea kontserbatu nahi duela pentsarazten digun daturik. Alkateak ziurtatu du legegintzaldi honetan ez dutela Ebro Etxeari buruzko erabakirik hartuko; hala ere, ez diote Aldundiari eta Jaurlaritzari txostenak bidaltzeko eman dieten 30 eguneko epe laburra luzatu.
‎Duela egun batzuk, laguntzaile sarea osatzeko ekinaldia abiarazi du Pantailak Euskaraz ek: bost eguneko epean, 200 kolaboratzaile lortu dituzte. Laguntzaile sare horren bidez, jada abian dauden Disney Plus Euskaraz, Netflix Euskaraz eta Zinemak Euskaraz sinadura bilketa kanpainak indartu nahi dituzte.
‎Omikronen agerpenak «berehala ondorio ekonomikoak» izan dituela adierazi zuen Zubiaurrek. Bakartzeen epea bost egunera jaisteko Madrilek zazpi eguneko epea ezarri du eta autodiagnostikoak «arduraz» erabiltzeko eskatu zuen: «Seigarren olatuak izugarrizko eragina izan du.
‎Entzunaldi askotarako astirik ez da izan oraindik, baina hasi dira lehen iritziak eta kritikak agertzen Dinosaur Jr. taldearen disko berriaren inguruan. Lana entzungai jarri eta bi eguneko epean irakurri ahal izan da: «Haien soinu klasikoa da:
‎«Zailtasun ugari izan ditugu», nabarmendu du Marimototsek. Bi eguneko epean grabatu behar izan dituzte zazpi ikus entzunezkoak, eta horrek «nekea» eragin die. Hala ere, «oso pozik» daude lortutako emaitzarekin:
‎Epaileak adierazi du AEBek ezin dutela bermatu kazetariak bere buruaz beste egingo ez duenik. Akusazioak 14 eguneko epea du orain helegitea aurkezteko
‎Orain, AEBetako Gobernuak 14 eguneko epea du helegitea aurkezteko: kasu horretan, Erresuma Batuko Auzitegi Gorenak izango luke azken hitza, eta prozedura hainbat hilabetez luzatuko litzateke.
2022
‎Baina onartu du egungo konfigurazioa ez dela egokia: «232 hautetsiko asanblea bat, hilabetean edo bi hilabetean behin biltzen dena, 500 orriko txostenak hiruzpalau eguneko epean irakurtzekoak, bilkuren biderkatzea... Itogarria da jendearentzat.
‎Zigorrari erreparatuta, Berme Batzordeak larritzat jo du Sayasen eta Garcia Adaneroren jokabidea. Biek bost eguneko epea dute orain alegazioak aurkezteko, eta hala egingo dutela jakinarazi dute. Ondoren, Berme Batzordeak berak behin betiko zigor proposamena onartuko du, eta alderdiaren zuzendaritzak eman dio oniritzia Berme Batzordearen proposamenari.
‎Ramirezek, Lopez de Aberasturik, Goenagak, Aranoak eta Korresek 30 eguneko epea daukate alderdiaren Berme Batzordearen aurrean helegitea jartzeko. Lopez de Aberasturi Arabako koordinatzailea da, Goenaga Gipuzkoakoa eta Aranoa Nafarroakoa.
‎Erantzun azkarrerako unitateak dira horiek; bost eguneko epean edonora zabaltzeko gaitasuna dute, eta gehienez 30 egunez jardun dezakete. Stoltenbergen arabera, baina, «disuasio» lanak liratezke haien eginbeharra, NATOren helburua delakoan aliantzako kideak babestea, eta ez Ukrainan tropak zabaltzea.
‎ELAk «oso ongi» iritzi dio epaiari, eta epaitegiek arrazoia eman dietela goraipatu. Gipuzkoako Foru Aldundiak 30 eguneko epea du epaiari errekurtsoa jartzeko.
‎UEFAren erantzuna urtarrilaren 12an iritsi zen, eta FIFArena otsailaren 14an. 21 eguneko epea dago KAEra joateko, eta federazioak ez du ezer egin. Horrekin Durangoko batzarrean onartu zena bete gabe utzi du Landetak:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia