Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 43

2001
‎Uste baino bizkorrago ibili ziren, nonbait, Erromako alde hartan. Feria eguna genuen Lizarran, eta behar zen bezala hartu genuen notizia: tratuetako salerosketan aterako sosak, egun hartako otordu ongi hornituaren hondarrekin joan izanen ziren Ega beheiti, hurrengo primaberan harrapatuko genituen arrainen gizengarri.
‎Lurrean eseri eta begiak itxi nituen. Putetxeko egunak nituen gogoan. Nola, lehendabiziko aldiz akaso, zoriona bete betean dastatu nuen.
2003
‎Zazpi egun zituen maiatzak. Halaxe zioen atezaintzan hartu nuen Euzkadi haren aleak.
2005
‎Iragan hurbila biribilketa ertzoan bazebilkion: zenbait egun zuela Tadjikek ebasketaren detsea azaldu zion Pigalleko putetxeko beraien soto pribatuan. Barne barnetik hunkitua zen eta iruditzen zitzaion Joanes osaba bezainbat izateko lehiaketa abiatzear zihoakiola San Florentin horretan:
‎Inauteriaren musika haritzen adarrek urratua zetorren Cambados eko plazatik, egun zuen gaitena hona heltzen zaidan bezala. Nota gorenek antxeten txilioak dirudite.
2006
‎ingudean mailuak eguna du hasi
‎Bi urte generaman Lola eta biok elkarrekin, eta oso gustukoa genuen oporretan bidaiatu eta bazterrak ezagutzea. Oporraldi haietako azken eguna genuen, eta bertakoek Maitasuna deitzen zioten mendia igotzeko baliatu nahi izan nuen nik egun hura. Lolak ez zuen oso gogoko izan nire asmoa, ez baitzen oso mendizalea, baina aise etsi zuen esan nionean mendiak bost kilometroko igoera leuna baino ez zuela eskatzen.
2007
‎– Josetxo, zenbat egun dituk elkarrekin jarri gaituztela ospitaleko gela honetan. Zazpi?
‎Burtzoratzeko adinekoa. Zenbait egun zuela egoera kontrolatzen genuela uste baldin bagenuen, argi zegoen gaurkoan, ura eri artetik bezala, ihesean zebilkigula. Argi zen halaber Santa Engrazia honetako kaperatxoan giltzarik ez zegoela.
‎Hagitz bertzelakoa zen Mei Lang Fangek egiten zuen lana: emakumezko personajeak antzezten zituen, baina bere gizonezkotasuna gorde gabe; gizonaren gorputza erabiltzen zuen emaztekiarena erakusteko, eta antzezteko modu horrek gaur egun bazuen teatroaren hiztegian izen bat.
2009
‎Zaharren esana zen Goizuetakoak nekez huts egiten zuela. Zentraletakoek abisua emana zuten, hirugarren eguna zuten euritan, Urumeako erregatan urak handituak zetozen. Izarrek ibilera zoroak zerabiltzaten, hodei beltzen trumonadak ez zuen gauza onik ekarriko.
2010
‎Besaulkian jarrita, eskuak belaunburuetan pausatuta, bizkarra xut, begirada inon, hausnarketa sakonetarako eguna zuela nabaritu nion jarreran.
‎Ilun dago dena, zorua distiratsu gogoratzen dut. Aita ikusten dudan lehen aldia da, jaioberri nintzela, hilabete eta hamaika egun nituela atxilotu baitzuten. Korridore erdian gelditu naiz, negarrari eman diot, ama eskatu dut eta atzera egin dut kartzela irteerarantz marruka.
‎Zortzi egun genituen, beste bi kiderekin batera xederatu asmo genuen ekintza taxutzeko. Bego eta biok igoko ginen institutuko teilatura, pankarta eutsi eta aldarriak zubiaren beste alderaino oihartzunaraztera.
2013
‎Etxeko semea gure ondoan jarri zen mahaian, eta kartatan eman genuen arratsalde osoa, kanpoan euria zar zar ari zuela ohartu ere egin gabe. Hondarreko eguna genuen han, eta gustura aritu ginen hordagoka, oihalezko gure palaziora joateko presarik ez. Handik ateratzean ikatza baino ilunago zegoen, baina espero ez genituen lagun batzuek argitu ziguten bidea.
‎Izurtzako Etxaburuko dorrean gaur, azaroak hogeita bat egun dituenean, Ginebra erreginaren berrogeita hamaikagarren urtebetetzea ospatuko dute. Onddoak eta gaztaina erreak jango dituzte, Tabiran erositako ardoarekin, aspaldian ez dira-eta Bitoriako ferian izan, hiribildua setiatuta baitago joan den sei hilabetean.
2014
‎– Azken eguna dut gaur Arantzaren etxean. Ostiralean kurtsoa amaituko dugu.
2015
‎Inspektoreak erakutsitako Gobernu Zibilaren aginduak ateburuan pintura gorriz idatzitako izena ezabatzera eta beste inon ez jartzera behartzen zuen. Bi egun zituen. Astelehen goizean, taberna ireki baino lehen ezabatu zuen ateburukoa.
2016
‎– Datozen egunetan zuen tailerrean lan eginen diagu, bai, hain zuzen ere –erantzun zion Martinek.
‎– Datorren astean hire urtebetetze eguna dun –esan zion Martinek.
2017
‎Nafarroako Unibertsitate Publikoari dagokionez, berriz, aitzindariak izan ziren bai genero ikerkuntzan baita irakaskuntzan ere, IPES elkartea eta Gizarte Langintzaren arloko elkarlan luze eta emankor baten ondorioz. Gaur egun badute Generoan Aditua titulua. Deustuko Unibertsitateak, azkenik, Emakumeen Kontrako Indarkerian Esku hartzeko Masterra eskaintzen du 2003tik aurrera.
‎Maila batean bederen, ideia fetitxe bihurtzen ari da, aspektu baikor eta ezkorrekin, nire ustez: alde batetik, iradokitzailea da, baina, bestetik, inoiz erdietsiko genukeen balizko estatu horretan, gaur egun ditugun kezka, eztabaida eta zalantza guzti guztiak konponduko omen lirateke, batere argi egon gabe hori lortzeko prozesua zein izango litzatekeen.
‎Maite zaitut. Asko hunkitu zaituzte aitorpen horrek eta, asko hunkitu zaituztenez, milioika sinapsi kopuru jakin eta zehatz horrek badauka sendotzeko aukera; beharbada desagertu egingo da, izan ere, maite zaitut esan dizuen hori, bizitza modernoan gertatzen den moduan, hurrengo egunean zuen bizitzatik desagertu, eta bere “maite zaitut” horren esperientziaren milaka sinapsiz osaturiko inpultso elektriko horrek indarra galduko du eta ez duzue gogoratuko; edo zuen maitalearen alde egiteak bihotza hautsiko dizue eta konexio sare hori irmotzen joango da eta oroitzapen bilakatzen, aldiro aldiro, glutamatoa egotziko duzue espazio sinaptikora, glutamatoa proteinekin elkartuko... Edo eman dezagun maitasun istorio batzuk ongi bukatzen direla, berdin egingo duzue, baina, “maite zaitut” hori glutamatoarekin lotzeaz gain –oroimena izan dadin beharrezkoa da– dopaminarekin lotuko duzue, edo oxitozinarekin”.
‎“Bai, oroimena galdu zenuen. Koman egon zinen hamabost egun duela zortzi hilabete”.
‎Astelehen goiza zen eta Artxandara gindoazen autoz. Azken egunak zituen 2010eko udak.
‎Ixabelek gortinak korritu eta leihoa zabaldu zuen. Pijama berria zeukan, aurreko egunean zuenaren bertsio urdina. Mozkor bizarra egin zitzaion; edade horrekin egunero dutxatu beharra dago, egunero kendu behar da bizarra, pentsatu zuen Ixabelek.
‎Hasieran, labur. Bezperakoaz, zehaztasun gehiegi eman gabe, badaezpada –ilusionatzea gauza bat da, burua galtzea bestea–, egunerako zituen asmoez edo baita goiko bizilagunarekin izandako azken tirabiraz –ezin zuten elkar ikusi igogailua jartzerakoan izandako gudaren ondoren– edo gosaltzen ematen zion tabernariaren azken berriez ere. Iruditzen zitzaion lagun ezezagunak barre txikia egiten zuela tarteka.
2018
‎Bost egun ditu aurretik, eta azkeneko eguna arte ez da Margotekin elkartuko. Goiza ohean botata pasatu du, hoteleko sabaiari begira, eta noizbehinka leihoaren bestaldean zer dagoen jakin nahian, elur artean aurrera eta atzera dabiltzan oinezko eta autoei begira geratu da.
‎Euskal Eguna baitugu egun zueri agur nasaiak.
‎Gaztetasuna, pitzatu gabeko harreman bat, metastasia hiztegi hondoan lurperaturiko zientzia fikziozko hitza den sasoia? Eguberri egunean aulki guztiak beterik, zilarreria eta loza garestia, bazkaltiarrak ttanko arrain zoparen inguruan eta herentzian jaso nahi genukeen osabaren barre jakintsua bibrazio irmo; presarik eza, egunak hogeita lau ordu eta asteak zazpi egun ditueneko uste osoa; denborak bere burua errespetatzeaz gain gu ere errespetatuko gaituela pentsatzera garamatzan erlijio antolatua: familia argazkia.
2019
‎Beste kontu bat zen ate hau gurea zenean, etxea gurea zenean. Urratuak egiten genizkion inoiz hiletetan, amonarenean adibidez, baina zazpi egun genituen gero konpontzeko, urratuak berdintzeko, lehengo modura ekartzeko. Atea ezin da zazpi egunez atzera bere lekuan jarri, azaldu diot.
‎Atzean Pagoagako elizaren ataria zeukaten. Irailak hamazazpi egun zituen eta mendeak berrogeita bat urte. Urte bi ozta ozta gerra bukatu zenetik, eta bazkaria, tamalez, ez zen izan okasioak merezi zuen bezain oparoa.
2020
‎Udako bigarren bero bolada lehenengoa baino gogorragoa ari zen izaten, eta, txarrena pasea bazen ere, egunak generamatzan lo ondo egiten ez genuela, batez ere berak. Oso goiz zen artean, eta beroaren eraginaz gain azken egunetan zuen urduritasunari egotzi nion ohean lasai ezin egon hura. Beharbada enpresakoei harrera egiteko kafea prestatu nahi izango ziela pentsatu nuen, eta segituan geratu nintzen berriz lo.
‎Mami Lebrunek erakutsi digun beste gauza bat talde lanaren garrantzia izan da. Hasierako ideia nirea izan bazen ere, taldeko partaide bakoitzak egindako ekarpenei esker hartu zuen egun duen forma, eta beti eskertuko diedan zerbait izango da, horrek egin baitzuen, inolako zalantzarik gabe, lana bere osotasunean borobilago.
‎Ezinezkoa zait. Pornografiak zorionez, egun baditu kalitatezko ordainak. Pornoterrorismoa.
‎“Ez da, ba, iraungita egongo? ”. Ez du oroitzen noiz berritu zuen azkenekoz, eta izerdi hotza eta barruko beroa nahastu zaizkio gorputzean, esku dardartiz kartera berriz atera eta dokumentua egunean duela ziurtatu duen arte. Ez luke berriz funtzionarioekin liskarrik izan nahi.
2021
‎Banuen denbora itsas bazterreko hiri munttoko udaletxera joateko, bertako ezkontza erregistroak kutzukatzeko. Maddi eta Jasonen eztei urteak eta egunak banituen, ez zitekeen hain difizila, gure bertsolariek lerraketen moduan. Gauza zailagoak banituen eginak ene bizitzan.
‎Lau egun ditut etxean egoteko (etxe?), eta inportanteekin egoteko gorde ditut berriro ere, ikusi nahi nituzkeenekin topatzeko aukerak itota; ikusi nahi nituzkeenekin ezin bainaiz gelditu dagoeneko, beraien telefonorik ere ez dut, eta gainera topatu nahi nituzkeen gehienak Madrilen daude orain, edo oraindik. Nire bikote harreman irekiari ez diot probetxurik ateratzen, eta dena bizimodu proletarizatu bat intelektualizatu nahi izateagatik:
‎Ane progresoaren ideiaz konturatu zen bat batean, nola gaur egun dugun bizimodua ez den beti egon.
2022
‎Teoria dekolonialetatik atera beharreko lehen ikaspena bestearen ez homogeneizazioa eta ez unibertsalizazioa izaki, geure buruak Espainiaren zakuan sartuta ikusteak min egin zigun eta elkar kokatzeko arduraz jabetu ginen. Dena den, hitz hartze haiekin teoria dekolonialetan kokatu ginen, eta sentitu genuen gaur egun ditugun pribilegioen jatorria ulertzeko iraganari begiratu eta gertaera historikoak errebisatu behar genituela. Era berean, aliatu gisa behar ditugun feministei gure lurraldea eta hizkuntza ezagutarazteko arduraz ohartu ginen.
2023
‎Ezin adosago baieztapen horrekin. Aldiz, errazkeria ere bada lelo hori ahotan bertan goxo egin, eta musikariaren jardunak egun dituen oztopo konkretuen gaineko gogoetari iskin egitea, egoera ideal horren eske egotera mugatuz. Gure egungo gizartearen konplexutasunei itzuri egiten dien bide orririk gabeko jarrera horrek badu eta fedetik ere.
‎Fenomenoa lehenagotik bazetorren ere, makrojaialdien eredua milurteko berriarekin ezarri zen egun duen indarrez. Hemeretzi urte besterik ez zituen Shawn Fanning estatubatuarra izan zen horren arduradunetako bat.
‎Momentu hartan Arrasateko euskalgintzan nenbilen, Txatxilipurdi elkartea sortzen, gaur egun handia den elkarte bat. Hilabeteko eszedentzia eskatu nuen lantokian ideia hau lantzeko, oso serio hartu nuen, bene benetan sinesten bainuen proiektuan, eta asko pentsatu ondoren egun dituen zutabeak ezarri nituen. Hasiera batean zirku eskola edo espazio moduan imajinatu nuen, baina gerora proiektua sorgune interdiziplinario bilakatu zen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia