|
...a, trumoiak jo du, babesleku bat bilatu behar dugu, edo geuk prestatu, hortxe dago Petrechemara doan bidea, laster hasiko gara jaisten Linzarantz, eskuinaldera, segi irribarrez, emadazu adore, Sara, ikusten, orain ez duzu hainbeste pisatzen, hankak akiturik dardarka badauzkat ere, ez naiz eroriko, jada ez zara harlauza, laster izango zara berriro uso, eta biok hegan iritsiko gara Linzaraino eta bi
|
egun
segidan lo egingo dugu, logela txikia utziko digute biontzat bakarrik, jende gutxi egongo da, zerbait beroa hartuko dugu, eta lo eta lo, zuk nahi erara egingo dugu txortan, baldintzarik gabe, eta gero beste bizitza bati ekingo diogu, zentroa eta etxebizitza saldu, beste herrialde batera joan, gustatzen Italia?, jatetxe bat zabalduko dugu edo zerbitzari gisa lan egin, zuk nahi duzuna, gure eginbeh... Uso baino ez zinena, orain harlauza pisutsu dirudizu; usoa harlauza bihurturik, gure arteko maitasunari gertatu zitzaion bezala, Sara; baina elurrak garbituko du dena, gure maitasunak zerua zeharkatuko du, oraindik garaiz gabiltza, egin ezazu irribarre, bai, horrela, ia indarrik gabe nago, baina ez zaigu askorik falta, giroak itxura txarra dauka, trumoiak jo du, babesleku bat bilatu behar dugu, edo geuk prestatu, hortxe dago Petrechemara doan bidea, laster hasiko gara jaisten Linzarantz, eskuinaldera, segi irribarrez, emadazu adore, Sara, ikusten, orain ez duzu hainbeste pisatzen, hankak akiturik dardarka badauzkat ere, ez naiz eroriko, jada ez zara harlauza, laster izango zara berriro uso, eta biok hegan iritsiko gara Linzaraino eta bi egun segidan lo egingo dugu, logela txikia utziko digute biontzat bakarrik, jende gutxi egongo da, zerbait beroa hartuko dugu, eta lo eta lo, zuk nahi erara egingo dugu txortan, baldintzarik gabe, eta gero beste bizitza bati ekingo diogu, zentroa eta etxebizitza saldu, beste herrialde batera joan, gustatzen Italia?, jatetxe bat zabalduko dugu edo zerbitzari gisa lan egin, zuk nahi duzuna, gure eginbeharra amaitua da, ados, Sara, Hiru Erregeen proiektua alde batera utziko dut, pikutara arraza berriaren igarpena, ados, Sara, ez eldarnio gehiagorik, familia normal bat osatuko dugu, ez itzali irribarre hori, horrela, horrela, zuk nahi adina ume izango ditugu, bakarra, aski dugu bakarra, mundu hau latza baita, ados, Sara, bakarra ekarriko dugu, neska edo mutila, berdin dio, eta Felix deituko diogu, edo Lidia, ez dut txorakeria gehiagorik egingo, Sara, agintzen dizut, ez dizut gehiago eskurik erantsiko, inoiz ez, besoa moztu nahiago, zuk nahi bezala joko dugu larrua, gauzak diren bezala adieraziko ditut, larrua jo, izorratu, ostiaputa eta halakoak botako ditut, zure gurasoak bisitatzera joango gara eta oilasko zati bat ere jango dut, eta baso bat ardo edan, haiekin esker oneko agertzeko eta zoriontsu sentiarazteko, zure nebarekin aurrez aurre eztabaidatuko dut eta teoria iraultzaile usteko horiek eraitsiko dizkiot, ozen hitz egingo dugu, builaka, zer ostia, berari gustatzen zaion bezala, eta kopa bat ordaintzen utziko diot adiskidetzeko, baina gure diferentziak berdindu gabe noski; zure lehengo lagunak gonbidatuko ditugu, eta esango diegu etor daitezkeela Italiara edo bizitzen jartzen garen lekura, nahi dutenean, zure gurasoak ere etorriko dira, eta bidaia ahaztezin bat oparituko diegu, Florentzia, Erroma, Venezia, Bergamo... zuk nahi dituzun lekuetan barrena, ez naiz zutaz jeloskor jarriko berriz, Sara, nire emazte leiala, eta egunen batean norbaitek limurtzen bazaitu, ulertuko dut, urte hauetan guztietan ito egin baitzaitut, ezereztu, eskubidea duzu maitale bat hartzeko, edota nahi dituzun guztiak, ez galdu irribarre hori, horrela, horrela, dena ongi aterako da, hankek ez diote eusten zure gorputzari, baina hemen nago ni, ikusiko duzu, berriro eskalatzera igoko gara eta mendiz mendi ibilaldiak egingo ditugu, Apeninoak eta Dolomitak zeharkatu, Suitza eta Austria bisitatu, gure seme Felixi edo gure alaba Lidiari eskalatzen erakutsiko diogu txikitandik, ausarta izango da, karrera bat ikasiko du edo gustuko duen lanean arituko da, familia bat osatuko du edo bakarrik biziko da, berak nahi bezala, utikan arraza berria, Sara, arraza berria giza arraza bera da, etengabe berrituz doana, Kali Yuga, Satya Yuga, arketipo sinboliko zaharrak dira, ez ditut gehiago mekanikoki erabiliko gure bizitzan, itzuli nigana, Sara, munduko emakumerik onena, bakarra niretzat, arrazoi duzu, amak abandonatutako ume koxkor bat naiz, beldurrez betea, eta mitologia fantastiko bat eraiki dut zulo hori estaltzeko, arimako zauritik odolik isur ez dakidan, zulo huts hori zuk betetzea nahi izan dut, hori ez da maitasuna, badakit Sara, ulertu dut, ulertu dut, hori zu mirabetzat hartzea da, ulertu dut, berriro hutsetik hasiko dugu harremana, heldutasunez, zuk hasieratik jokatu duzun bezala, neuk bidali nuen dena pikutara, orain neu izango naiz zure atzetik ibiliko dena, bizkor ikasiko dut, fida zaitez nitaz, ez galdu irribarre hori, nik salbatuko zaitut eta gero zuk gidatuko nauzu, nora eraman zaitut, nora, eskerrak garaiz ohartu zaren, bestela erotu egingo nintzen, IƱigo bezala amaituko nuen, hura bai pertsona ona, idealez betea, baina eromenik handienari atxikia; ni haren bide beretik nindoan, baina garaiz konturatu naiz, zuri esker, auto txiki bat erosiko dugu, gainerakoek bezala, hipermerkatuetara joango gara erosketak egitera, pizzak jango ditugu, ez dut berriro jalvarik prestatuko hainbat urtean, haren zaporea ahaztu arte, gauero gauero jalva, aitak erakutsia zidalako, titietaraino zeunden jalvaz, ikusten?, hasi naiz zure lagunak eta neba bezala mintzatzen, gauzak gordin adierazten, mahai gainera potroak atera behar direnean ateratzen.
|
|
Uso baino ez zinena, orain harlauza pisutsu dirudizu; usoa harlauza bihurturik, gure arteko maitasunari gertatu zitzaion bezala, Sara; baina elurrak garbituko du dena, gure maitasunak zerua zeharkatuko du, oraindik garaiz gabiltza, egin ezazu irribarre, bai, horrela, ia indarrik gabe nago, baina ez zaigu askorik falta, giroak itxura txarra dauka, trumoiak jo du, babesleku bat bilatu behar dugu, edo geuk prestatu, hortxe dago Petrechemara doan bidea, laster hasiko gara jaisten Linzarantz, eskuinaldera, segi irribarrez, emadazu adore, Sara, ikusten, orain ez duzu hainbeste pisatzen, hankak akiturik dardarka badauzkat ere, ez naiz eroriko, jada ez zara harlauza, laster izango zara berriro uso, eta biok hegan iritsiko gara Linzaraino eta bi egun segidan lo egingo dugu, logela txikia utziko digute biontzat bakarrik, jende gutxi egongo da, zerbait beroa hartuko dugu, eta lo eta lo, zuk nahi erara egingo dugu txortan, baldintzarik gabe, eta gero beste bizitza bati ekingo diogu, zentroa eta etxebizitza saldu, beste herrialde batera joan, gustatzen Italia?, jatetxe bat zabalduko dugu edo zerbitzari gisa lan egin, zuk nahi duzuna, gure eginbeharra amaitua da, ados, Sara, Hiru Erregeen proiektua alde batera utziko dut, pikutara arraza berriaren igarpena, ados, Sara, ez eldarnio gehiagorik, familia normal bat osatuko dugu, ez itzali irribarre hori, horrela, horrela, zuk nahi adina ume izango ditugu, bakarra, aski dugu bakarra, mundu hau latza baita, ados, Sara, bakarra ekarriko dugu, neska edo mutila, berdin dio, eta Felix deituko diogu, edo Lidia, ez dut txorakeria gehiagorik egingo, Sara, agintzen dizut, ez dizut gehiago eskurik erantsiko, inoiz ez, besoa moztu nahiago, zuk nahi bezala joko dugu larrua, gauzak diren bezala adieraziko ditut, larrua jo, izorratu, ostiaputa eta halakoak botako ditut, zure gurasoak bisitatzera joango gara eta oilasko zati bat ere jango dut, eta baso bat ardo edan, haiekin esker oneko agertzeko eta zoriontsu sentiarazteko, zure nebarekin aurrez aurre eztabaidatuko dut eta teoria iraultzaile usteko horiek eraitsiko dizkiot, ozen hitz egingo dugu, builaka, zer ostia, berari gustatzen zaion bezala, eta kopa bat ordaintzen utziko diot adiskidetzeko, baina gure diferentziak berdindu gabe noski; zure lehengo lagunak gonbidatuko ditugu, eta esango diegu etor daitezkeela Italiara edo bizitzen jartzen garen lekura, nahi dutenean, zure gurasoak ere etorriko dira, eta bidaia ahaztezin bat oparituko diegu, Florentzia, Erroma, Venezia, Bergamo... zuk nahi dituzun lekuetan barrena, ez naiz zutaz jeloskor jarriko berriz, Sara, nire emazte leiala, eta egunen batean norbaitek limurtzen bazaitu, ulertuko dut, urte hauetan guztietan ito egin baitzaitut, ezereztu, eskubidea duzu maitale bat hartzeko, edota nahi dituzun guztiak, ez galdu irribarre hori, horrela, horrela, dena ongi aterako da, hankek ez diote eusten zure gorputzari, baina hemen nago ni, ikusiko duzu, berriro eskalatzera igoko gara eta mendiz mendi ibilaldiak egingo ditugu, Apeninoak eta Dolomitak zeharkatu, Suitza eta Austria bisitatu, gure seme Felixi edo gure alaba Lidiari eskalatzen erakutsiko diogu txikitandik, ausarta izango da, karrera bat ikasiko du edo gustuko duen lanean arituko da, familia bat osatuko du edo bakarrik biziko da, berak nahi bezala, utikan arraza berria, Sara, arraza berria giza arraza bera da, etengabe berrituz doana, Kali Yuga, Satya Yuga, arketipo sinboliko zaharrak dira, ez ditut gehiago mekanikoki erabiliko gure bizitzan, itzuli nigana, Sara, munduko emakumerik onena, bakarra niretzat, arrazoi duzu, amak abandonatutako ume koxkor bat naiz, beldurrez betea, eta mitologia fantastiko bat eraiki dut zulo hori estaltzeko, arimako zauritik odolik isur ez dakidan, zulo huts hori zuk betetzea nahi izan dut, hori ez da maitasuna, badakit Sara, ulertu dut, ulertu dut, hori zu mirabetzat hartzea ...a, trumoiak jo du, babesleku bat bilatu behar dugu, edo geuk prestatu, hortxe dago Petrechemara doan bidea, laster hasiko gara jaisten Linzarantz, eskuinaldera, segi irribarrez, emadazu adore, Sara, ikusten, orain ez duzu hainbeste pisatzen, hankak akiturik dardarka badauzkat ere, ez naiz eroriko, jada ez zara harlauza, laster izango zara berriro uso, eta biok hegan iritsiko gara Linzaraino eta bi
|
egun
segidan lo egingo dugu, logela txikia utziko digute biontzat bakarrik, jende gutxi egongo da, zerbait beroa hartuko dugu, eta lo eta lo, zuk nahi erara egingo dugu txortan, baldintzarik gabe, eta gero beste bizitza bati ekingo diogu, zentroa eta etxebizitza saldu, beste herrialde batera joan, gustatzen Italia?, jatetxe bat zabalduko dugu edo zerbitzari gisa lan egin, zuk nahi duzuna, gure eginbeh... Sara, eutsi pixka bat gehiago, eutsi, segi irribarrez, elur malutek zure begi ninietan bizitza berri bat argitzen dute, ilun argiekin, garbitasun osorik ez dago, ulertzen dut, ulertzen dut, ikusiko duzu nola aldatuko den guztia, jarri aurpegitxo hori nire lepoaren kontra, hotz zaude, berotu nire lepoan, kilimak egiten dizkidazu sudurraz, ezpainez, segi musu ematen, nolatan ez ote naiz lehenago jabetu zenbat maite nauzun, ergel hutsa izan naiz, ia dena hondatu nuen, eskerrak garaiz konturarazi nauzun, Sara, emadazu beste aukera bat, egin irribarre, zeinen zoriontsu naizen, ostiaputa.
|