Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 368

2000
Egun pare bat eman dut batere idatzi barik. Mundutxo hau harrigarria da:
‎Eguraldi normala, egunak pasa ahala frogatzeko aukera izan dudanez, eta beraz beldurrik gabe esan dezaket ohitzen hasia naizela gainean izaten ditudan hodeien presentziara. Egun pare bat baino ez badaramatzat ere, aspalditik nago ohituta hodeiez kargatutako Irlanda honetara: hau guztia nolakoa ote zen imajinatzen hasi nintzen egunetik; beti etorri izan zaizkit burura lehertzeko zorian dauden kotoi zikinezko zeruak.
‎...genuen, lehenik, Bolognako komarka eta terminoetarat, non hiru eguneko geldialdia egin baikenuen, geratzeko asmorik ez genuen arren... zeren, harat iritsi ginelarik, hasi zen osaba galdetzen leku batean eta bertzean Collège de France n berarekin ikasi zuen kide haren berri, zeinari Marco Conti baitzeritzan, eta galdetzearen galdetzeaz aurkitu ere genuen azkenean, eta hala eman genuen haren etxean egun pare bat... eta hala izan genuen, haren bidez, Annibale Carracciren ritratti ridicoli ak miresteko parada: erretratu haiek, exagerazioaren eta soberaniaren lengoaian mintzo zirenak eta liburuan aipatu eta erabili ere ditudanak, Villagrandeko dukesak eta Mantillanako kondesak jarri zituzten aurpegi lekuz kanpokoen adierazteko, noiz eta aitak prestaturikako festa handi hartan sugegorria erakutsi bainien.
‎Nik dakita... Egun pare bat kanpora ginela emakumea etxean utzita, eta itzulitakoan gisa horretan aurkitu genuela. Siesta bitartean berez hil zela baizik ez zian ondorioztatuko.
‎Apiril osoa. Egun pare baten gorabeherak ez du istorioaren muina ezertan aldatuko, hori seguru; nolanahi ere, gauzak progresiboki gertatzen joan ziren, monotonia itsuan, poliki poliki, gradazio logiko baten barnean, halako kasu batean, logikaz hitz egitea gehiegizko lizentzia ez ote den ez dakigun arren.
‎Edurne Caterpilar bere jesarlekutik altxatu, eta biziro estutu zuen bere kontra, atzealdeko titiak nahigabe zanpatuz. Une hunkigarria izan zen hura, egun pare batean ahazten ez den horietakoa. " Negarrez ari naiz", idatzi zuen orduan bere kasa Ana Morenak, harentzat mihia zen arbelean, eta jendearen begiek eztanda egin zuten, emozioari ezin eutsirik, eta uholde gezi bero bat sortu zuen.
‎" nagusiak zokondo batean baitauzka jasota botilarik onenak. Behin haraino iristen saiatu ninduan, baina iluna zegoan eta, barrika baten kontra muturrekoa hartu nian"; berak fuerte mintzo, besteek barre lasaiak egiten zituzten; lepamotzaren aldamenean, Xanen alderaxeago zena sudurmako, hortz maketsa zen; egun pare bateko bizarra, lepoan, txaketaren azpitik, zapi gorri bat ageri;" zazpi barrikatatik eman ziguan edatera", segitzen zuen lepamotzak," mozkortu baikinen ederki!"; urdea esan eta alua esan, puruetatik erre eta kopetatik edaten zuten;" Eli!", hots egin zuen lepamotzak;" ixurtzan beste ttantta bat hona, kopa hustu egin dun-eta".... Barrako neska botilarekin etorri, hiru kopak bete xamartu zituen, hiru gizonek bozkariozko irrintziez alabatu zutena.
2001
‎Kasu horietan, erromeroa har daiteke infusioan bazkaldu aurretik edo ondoren. Bere ezaugarri antiseptikoak direla eta, erromero egosketa aplika daiteke llagen eta zaurien gainean, eta egunean pare bat aldiz garbituko dira ur horrekin, gero eta gehiago prestatuta. Ondoren, estali zauria gaza esteril batez, kotoiaz eta benda on batez babestuz.
2002
‎Azken mementoan doinua jaso eta aste pare batean egin zuten. Letra ere egun pare bat lehenago jaso zuten eta grabazioa ikusgarria izan zen", gogoratzen du Iñigo Ibarrak.
‎Gerra gehigarri horrek ez du islatzen Iraken produkzioaren( egunean pare bat milioi upel, hor nonbait) galeragatiko beldurrik, petrolioa ekoizten duten gainerako lurraldeek Saudi Arabiak, zehazkiago, berak bakarrik LPE Elkartearen horniduraren %30 produzitzeaz gainera, petrolio ekoizpena ugaldu eta herrialde inportatzaileen eskakizuna asetzeko eskumen handienekoa baita har ditzaketen neurrien aurreko ikara baizik.
‎Pazienteak 45 baino gehiago baditu, kristalinoa atera eta lente bat jartzen da haren ordez, eta horixe egiten zaie kataratak egiten dituztenei. Indarberritzea ordu batzuetatik egun pare batera bitartekoa izaten da, eta, batzuetan, beste ebakuntza bat egin behar izaten da ukituak egiteko. Laser teknikaren prezioa 1.500 euro ingurukoa da begi bakoitzeko, eta 2.400 eurokoa begi barneko lenteen kasuan.
Egun pare baten buruan, beraz, elkartu ziren eta bien artean plano zehatz eta maltzur bat asmatu zuten. Iñakik publizitate bidez kartzelako zuzendaria bere janaria eskatzeko erakarriko zuen, prezio merkea eskainiz.
‎–Bale –eten zion lagunari– Egon hadi pixka batean. Emaidak... emaidak egun pare bat.
‎Egun hartan, ordea, ilunabarrean, Ekainen telefono deia izan zuen, eta deiak poztu eta aldatu egin zuen. Eta hurrengo egunean ikastolara joan eta, handik egun pare batera, are pozikago iritsi zen. Esan zidan:
‎Zu sor eta lor geratu zara Espainiako ahots ezagunak entzutean. Irratia egun pare bat uzteko erregutu diozu. Hamaikak hamar gutxiagotan entzun dituzu hurrengo eguneko egunkari nagusietako titularrak.
2003
‎Horrek burua beteta, ez zeukan lekurik ezkerreko belarritik sartzen zitzaion Buitrakerren doinuentzat, ezta, beste entzungailua eskuineko belarrian sarturik, abesti zatiak errepikatzen ondoan zetzan Karmeleren ahotsarentzat ere. Laguna, bestalde, ez da top lessetik igaro, bular oparoetan bikiniak egun pare baten utzitako hiruki zuriak ezabatzeko. Aurreko egunetan lagunekin joatera beharturik egon ziren, ondoko hondartzara, eta orduan, jakina, guztia ostendu behar zen.
‎Hala ere, “zaila da sindrome zehaztugabe baten ehunekoak ematea”, uste du Fierrok, funtsean, egoera arin batean pertsona gehienek jasaten dutelako. Are gehiago, badira astelehenero “asteburuko sindromea” delakoa izaten hasten direnak ere, iratzargailuak berriro jotzen duenean, eta lanera itzuli behar izaten dutenean egun pare batez deskonexio fisikoa eta mentala automatikoki egiten denean. Oporretako hilabete batean," txipa itzali" eta lan arazoak ahazteaz gain," errealitate batetik atera eta beste ondasun batean sakonki sartzeko" esan du Rosa Gonzálezek.
2004
‎Edozein modutan, M eta hauteskundeak jadanik banaezinak dira. Madrilgo atentatuaren egunetik pare bat aste pasatu direnean, egun hauek gorputzean utzi dizuetena mahaigaineratzea eskatuko genizueke.
Egun pare bat gehiago zuekin, esan nahi du horrek.
‎–Zentralera deituko dut. Emadazu egun pare bat zerbait lortzeko.
2005
‎Zuretik torloju oxidatuak ateratzeko, alkoholaren edo beste artikulu batzuetan gomendatutako produktu desoxidatzaileen ordez, produktu lubrifikatzaileren bat ere erabil daiteke. Haren ekintza askoz motelagoa da, eta, beraz, gutxienez egun pare batean utzi du. Normalean, produktu lubrifikatzaileak pieza metalikoen torlojuak ateratzeko erabiltzen dira batez ere, baina zurez ere erabil daitezke, behar adina kantitate behin baino gehiagotan aplikatzen bada.
‎Dieta ideala desberdina da pertsona bakoitzarentzat, norberaren beharretara egokitu behar baita: pisua, adina, sexua, etab. Ariketari dagokionez, medikuek gogoratzen dute nahikoa dela egunean pare bat kilometro ibiltzea. Obesitatea botikekin ere trata daiteke.
Egun pare batean ibili nintzen zer egin pentsatuz. Mapan bilatu nuen baseliza, eta atzamarrarekin hamaika aldiz egin nuen bertarainoko bidaia, baina ez nuen argi ikusten, bertara joan eta gorpua han egonda ere, nori egiten nion mesede.
‎Ez duzu beste egun baterako utzi behar! Bihar Urte Zaharreko festan apur bat pasatu zinela esan eta egun pare batean ohean geratu, tripako mina pasatu arte. Ai, berriz ari naiz larritzen...
‎Bai gordina errealitatea! Ezin ote zuen komikien antz apur bat hartu, egun pare batez bederen. A, zein nekatuta nengoen!
‎Gero, egun pare bat libre hartu nituen, eta mugaz bestaldera joan nintzen, psikiatra egoki baten bila; ezker mugimenduko jendearekin nituen harremanak baliatu nahi nituen, ea erbestetik itzulitakoek argibideren bat ematen zidaten, betiere esan gabe zertarako behar nuen informazio hura.
2006
‎Rogers irakaslea da Britainia Handiko Bradford-eko unibertsitatean; gatazken ikerketan saiatzen den Oxford Research Group delakoan ere ari da; Losing Control (Kontrola Galtzen) liburua idatzi du mundu mailako segurtasun arazoez, eta OpenDemocracyn astez aste egin dio Libanoko azken inbasio honi jarraipena. Aipatu dugun artikulua Libanon su etena sinatu eta egun pare batera idatzi du.
‎Gipuzkoako Seguran zen. Handik bi hilabetetara, maiatzean, ni soldadutzara nindoan, eta joan baino egun pare bat lehenago Lurdes eta ni nobio egin ginen. Arakan soldadu nengoela, Lurdes igandetan Gasteizera joaten zitzaidan bisitatzera, trenean; Dato kalean eta Floridako parkean ibiltzen ginen paseatzen, eta arratsaldean Armentia aldera hurbiltzen ginen.
‎Paris munduaren hiriburua zela aldarrikatzen zuen. ...ta antolatu zenean, Cloots jauna atzerritarrentzako agiriak egin eta banatzen aritu zen, eta txartelak zioen" mundu osoko hiriburuan" eginak zeudela eta" Frantziako Asanblea Nazionaleko Gizateriaren Hizlariak" sinatzen zituen –Jean Baptiste Cloots zen, noski, Frantziako Asanblea Nazionaleko Gizateriaren Hizlaria, hala izendatu baitzuen bere burua Cloots jaunak– Handik egun pare batera Jean Baptiste nekaezinak" Gizateria osoaren enbaxada" antolatu zuen, Frantziako" Assemblée constituante" ra joateko. Jean Baptiste eta bere adiskideak" mundu osoaren nahia azaltzera" joan ziren.
‎Agian ordura arte zer edo zer gehiago miatu ahal izango dinat, gainera. Salouko pista zagon, eta lantokian egun pare bat gehiago ematen badizkidate, hara joango naun. Baina azkarregi noan.
‎– Bueno, hemen agiri batzuk konpondu, amarekin egun pare bat eman... eta itzuliko naiz.
‎– Ez daukazu zertan kezkatu. Egun pare batean hortxe izango naiz zure ondoan.
‎– Egun pare bat eta kito.
Egun pare baten buruan Outeiriñoren lagunaren aurrean zegoen. Honek berehala probatu zuen.
2007
‎Otsailaren 23an, komandante karguan bi aste betetzear zela, obus baten metrailak hil zuen. Kolpe latz horren ostean, egun pare bat gehiago iraun zuten aipatu eremuan eta azkenean, 25ean ibaia berriz zeharkatu zuten, baina gibelera eginez. Olaizolaren aginduetara Euzko Indarrako zubigileek prestatu zuten egurrezko zubiari esker, itzulia joaneko bidaia baino erosoago egin ahal izan zuten.
Egun pare bat pasa genduan ezin da obegokuak, Jan da edan lasai eginda ekusi dibertsioak.
‎Copacabanan egun pare bat emon ostean, barkua hartu eta lurrezko mugak dituan itsasoan sartu gara. Eguzkiaren Ugartean barkutik bajatu garanoi itxaroten dago jentea.
‎espaziora iritsi zen lehen izakia, Laika txakurra. Huraxe izan zen, gainera, espazioko lehen biktima; izan ere, kalkulatzen dute egun pare bat iraun zuela bizirik, tenperaturarekin izandako arazoak zirela medio. Bi egun horietan, behintzat, haren egoerari buruzko hainbat datu jaso ahal izan zuten.
‎Sendatzen nintzenean, Inmak esan zidan legez. Zorionez, belarrikoa berehala osatu zitzaidan, aski izan ziren egun pare bateko botikak. Bihotzeko zauria geratzen zitzaidan artean ixteko.
‎Eta dena ondo joan zen lehen asteetan, ezin hobeto. Baina, lapurreta egunetik pare bat hilabetera, David izugarrizko buruko minak sufritzen hasi zen Amandarekin amodioa egin ostean. Hasieran ez zuen horrek bikotea asko kezkatu, lanerako itzulerak eragindako estresa izango zela pentsatu zuten.
‎Eztabaida, bai, baiña izan ditugun billeratan ez dugu ezer garbirik alde onetatik erabaki; auzia nebulosa, illun xamarra gelditu da beti. Izan ere oinbeste etxeetatik urtean bein batzen geranok jomuga jakin bat errebista bateri ezartzeko denbora gutxitxo dugu egun pare batean. Beraz, auzi au emen, Arantzazu’n gaudenok erabaki bearko dugu, teoriz —Yakinlari guzien baimenez, esan nai nuke— ez bada ere, praktikuki zer egin bear dan jakiteko beintzat.
Egun pare bat egonean uztea aski izanen zela uste zuen gandua suntsi zedin, baina denboraren joanak ez zuen konpondu. Arantzak kentzeko pintza batzuk hartu eta kristala askatzen saiatu arren, ez irekitzeko moduan zegoen asmaturik, eta ahaleginean azkazalak galdu omen zituen ia.
2008
‎Besteak beste, berak eman zigun hitzaldia, denok —talde didaktikoko partaide, HABE Euskaltegietako irakasle eta hiru lehen Udal Euskaltegietako irakasle— Hondarribian egun pare bateko jardunaldiak egin genituenean, 1982ko otsailean.
‎Besteak beste, berak eman zigun hitzaldia, denok –talde didaktikoko partaide, HABE Euskaltegietako irakasle eta hiru lehen Udal Euskaltegietako irakasle– Hondarribian egun pare bateko jardunaldiak egin genituenean, 1982ko otsailean.
‎Azkenean bera izan zen, baina, Fausti, Reginarengana itzuli zena, hitzari, hitz ez egiteari, alegia? egun pare batean eutsi ondoren:
‎begiratu ere, halaxe begiratu zion Reginari, amorru biziz; begirada hark, gainera, berehalako oldarraldia iragartzen zuen, ezer iragartzekotan, baina Faustik orduantxe egin zuen oihu?. Ongi egina, Regina!??, eta oihuak Alvaroren balizko ahalegina neutralizatu zuen; honek, jarraian, taldekideei banan banan begiratu, nahas mahasean zeudèn morroi neskameek zirkulu bat osatu zuten bat batean, esku artean zutèn arazoak edo bilduta?, eta atzera egin zuen: urrats bat atzera egin baino lehen, haatik, gorrotozko begirada bat jaurti zion Reginari, laburra bezain intentsua, mendekurako dei bat ere bazena, agidanean, bazirudien, beraz, hura ez zela gertakari ilun hari amaiera ematen ziòn begirada, beste gertakari are ilunago bati hasiera ematen ziona baizik?, geroak ongi baino hobeto frogatuko zuenez, handik egun pare batera frogatu ere, noiz eta Reginak ukuiluetara joan behar izan baitzuen markesa andereak Alvarorentzat bidalitako mandatu batekin: presta ziezazkiola zaldiak eta zalgurdia, hiruburura joan behar zuela eta, markes jaunak hiruzpalau koadro enkargatu zizkiòn pintorearen etxera.
‎haietako bat lehentasunezko toki batean zegoen, eta haren ingurura bildu ziren Natalia eta Natividad, Gerardo eta Ricardo, markes jaunak eta kontsulak agindu bezala? esan ere, esan baitzion kontsulak markes jaunari jaialdiari ekin baino egun pare bat lehenago: –Bikaina izango litzateke nire seme hori zure alabetako batekin zertzea, ezta???.
‎Ernestinak, partikularki, gogo gogoan zituen bere otoitzetan biak, baita kaperatik gelara itzultzen zenean ere, non belaunaulkian belaunikatu eta debozio handiz jarraitzen baitzuen kaperan hasitako otoitzaldia. Harik eta, hirugarren astean, frai Millan komentura itzuli baino egun pare bat lehenago?, amets bat izan zuen arte. Gauerdia zen, eta Ernestina hasperenka itzarri zen, bat batean.
‎Kontrol bakoitzean errepikatu da opariaren kontua. Geure kontinentetik ekarritako usadioari jarraitzea da errazena, luzatu opariak eta luzatu morrontza, geuk egun pare batez baino ez ditugunez jasango. Okerrena mauritaniarrentzat eurentzat da, horrexegatik ez dugu gehiago elikatu gura ustelkeria.
‎Goizean etxetik atera baino lehen irakurri nuen beste behin ibilbideari eta nire eginbeharrei buruzko txostena. Aurreko egunetan pare bat aldiz egina nuen haren etxe ataritik unibertsitaterainoko bidea, gosaldua nuen kafetegian, ezagutuak nituen ordezkapen goiz horretan agurtuko nituen aurpegiak, bizkarrean joaz diosala egingo zidaten lankideak. Horrek guztiak ez zidan buruhausterik eragiten.
‎Pankreatitisa. Egun pare bat plantan. Gero arreta intentsiboko unitatera.
‎SIMON D: Oso liluragarria izan da... egun pare batean...
‎Ekitaldietarako Oñatiko unibertsitateko areto nagusietako bat, goiko klaustrokoa erabili zen. Baina egun pare baten buruan, txiki geratu zen hitzaldietara zetorren entzuleria ugariagatik, eta irakaskuntza zentroko ekitaldi areto zabalenera aldatu ziren. Gregorio Muxikak zioenez, orduan ere, «á pesar de todo, la gente ocupaba diariamente la totalidad de los asientos y se estrujaban en todos los huecos disponibles y rebasaba por las puertas abiertas»218 Beraz publikoari zegokionean guztiz arrakastatsua izan zen hizkuntza sailaren egitaraua.
‎IMANOL. Baina egun pare bateko gorabeheran berriro kontuan zegoen. Zuk ez duzu horretaz ezer jakingo, ezta?
‎ABEL. Egun pare batean etxean izango nauzue lata ematen.
‎Azalak bereizi ditugu eta azken azukreak ia aterata daude. Egun pare bat barru jada ez du azukrerik izango eta alkohola baino ez da geratuko. Marrubi eta platano usainak oso biziak dira.
‎Ni, behintzat, ez naiz lurrinaren bila abiatu zutabe bakoitzean. Gainera, jakingo duzuen bezala, euliek bizitza labur askoa dute, egun pare bat edo, bada pentsa, zutabeok ezta hori ere.
‎–Bestela jendeak tranpa egiten zuen: egun pare batean hamabina ordu pilatu eta kito. Horrek ez du balio?.
‎Hala ere, giroa hezetu bezain pronto, ile adats lehorrak agudo sentitzen du airearen umela. Egun pare bat oso busti edo hezeak direnean, berriz, gehiago kostatzen zaio makilari gora egitea. –Horrelakoetan norberak berdintzea komeni izaten da, gailuak behar bezala funtziona dezan?, aholkatu du Zabalak.
‎Besteek begiratzen gaituztenean zer garen, horixe ere bagarelako. Eta egun pare batez Fredi izan naiz, eta beste Irati bat. Begiratu nautenek beste zerbait ikusi dute eta unibertsoaren bazterren batean, beste norbait izan naiz.
‎Ernestinak, partikularki, gogo gogoan zituen bere otoitzetan biak, baita kaperatik gelara itzultzen zenean ere, non belaunaulkian belaunikatu eta debozio handiz jarraitzen baitzuen kaperan hasitako otoitzaldia. Harik eta, hirugarren astean –frai Millan komentura itzuli baino egun pare bat lehenago–, amets bat izan zuen arte. Gauerdia zen, eta Ernestina hasperenka itzarri zen, bat batean.
‎Azkenean bera izan zen, baina, Fausti, Reginarengana itzuli zena, hitzari –hitz ez egiteari, alegia– egun pare batean eutsi ondoren:
‎haren nora ezak, ordea, ez zuen segundo pare bat ere iraun, Alvarok amorruan aurkitu baitzuen bere iparra, itxuraz... begiratu ere, halaxe begiratu zion Reginari, amorru biziz; begirada hark, gainera, berehalako oldarraldia iragartzen zuen, ezer iragartzekotan, baina Faustik orduantxe egin zuen oihu –" Ongi egina, Regina!" –, eta oihuak Alvaroren balizko ahalegina neutralizatu zuen; honek, jarraian, taldekideei banan banan begiratu –nahas mahasean zeudèn morroi neskameek zirkulu bat osatu zuten bat batean, esku artean zutèn arazoak edo bilduta–, eta atzera egin zuen: urrats bat atzera egin baino lehen, haatik, gorrotozko begirada bat jaurti zion Reginari, laburra bezain intentsua, mendekurako dei bat ere bazena, agidanean –bazirudien, beraz, hura ez zela gertakari ilun hari amaiera ematen ziòn begirada, beste gertakari are ilunago bati hasiera ematen ziona baizik–, geroak ongi baino hobeto frogatuko zuenez, handik egun pare batera frogatu ere, noiz eta Reginak ukuiluetara joan behar izan baitzuen markesa andereak Alvarorentzat bidalitako mandatu batekin: presta ziezazkiola zaldiak eta zalgurdia, hiruburura joan behar zuela eta, markes jaunak hiruzpalau koadro enkargatu zizkiòn pintorearen etxera.
‎Bi mahai luze –batean alaben lagunak egokitu ziren, eta bestean emanaldian parte hartutako aktoreak, bi protagonista nagusiak izan ezik– eta hamar bat txiki zeuden, egongelaren espazioan banatuta: haietako bat lehentasunezko toki batean zegoen, eta haren ingurura bildu ziren Natalia eta Natividad, Gerardo eta Ricardo, markes jaunak eta kontsulak agindu bezala... esan ere, esan baitzion kontsulak markes jaunari jaialdiari ekin baino egun pare bat lehenago: " Bikaina izango litzateke nire seme hori zure alabetako batekin zertzea, ezta...?".
‎Uda bakoitzarekin haziz eta haziz joan zen maitasunaz hitz egin nion. Egun pare bat gehiago geratu nahi nuen bertan, milurteko berriari hasiera emango zion Gabon zahar gaua elkarrekin pasatzeko. Gure ilobek" non egon zineten milurteko berria hasi zenean?" galdetzen dutenean, esan ahal izateko:
‎–Itxaron dezagun oraindik egun pare batean.
‎bizimina.] Perla bat ezpainean. Egunean pare bat aldiz zait (hots: dut) urratzen eta odoltzen.
‎Eta poza iritsi bazen ere, apur bat berandutu zen. Ezin zehatz dezaket ordubetez ala egun pare batez berandutu ote zen, baina azkenik lortu nuen amorrua eta bertigoa uxatzea. Eta nago geure modura ospatu egin genuela garbantzu txiki haren etorrera eta, berriro ere, erabakiak hartzen hasi ginela, ilusioz beteriko erabakiak, hala nola, noiz esan familiari, nori helarazi gure poza eta nola jakinarazi berria.
2009
‎Egun gutxi egon zen karteldegian. Euskal Herrian egun pare bat baino ez. Aipamen gutxi.
‎Kasurako, Erberako bikote bat, andre ezkonberriak neba Gallartan zeukala eta, ezkonbidaian hari bisita egitera joan zen. Han egun pare bat igaro eta atzera berriz etxera.
‎Egosi ostean eskubera edo eskuerarekin kentzen zituzten gainetik ikaztokiaren garaitiko osagaiak. Egun pare baten ikatzari hozten itxi behar zitzaion.
‎News of the World egunkariak argitaratutakoaren arabera, Latoyak esan du bere anaiaren heriotzaren arduradunak hainbat pertsona dira eta guztia konspirazio bat izan da MIchaelen dirua bereganatzeko. Adierazpen horiek Los Angelesko poliziak hilketaren ikerketa ildoa zabalik duela jakinarazi eta egun pare batera egin ditu Latoyak. Berak ez du zalantzarik horretan.
‎Ez omen dakigu zer daukagun kostaldean bizi garenok. Egun pare bat Zarautzen egin, han baitauka bere autoa eta Zaragozara abiatuko da bere ekonomilari bulegora. Jendeak gero eta gehiago aipatzen du Loiu aireportua, seguruenik etxera joateko gogoak eraginda.
‎Yasser Arafaten Al Fatah alderdi palestinar historikoaren kongresua ohi baino luzeagoa izan da, izan ere, hasiera batean egun pare bateko kontua izan behar zuenak, astebeteko iraupena izan du.
‎Laurogeita hamar urte dituzu, aita. Egunean pare bat ordu baino ez. Ama bainatzen lagunduko dizu.
‎P. kalea, 7, 1.A). Zure ahizparentzat ez da eragozpen handia izango astero egun pare batean lauzpabost minutu galtzea: azken hitza berak du, hala ere.
‎–Ez, zoaz, nirea egun bat edo egun pare bateko kontua izango da-eta.
Egun pare bat geroago, uztailaren 27an, bandera zuria galtzaileen lubakian, errenditu zen erregimentua, hegazkinak jaurtitako bonbaren efektu larderiazkoak ere izango zuen erabaki hartan eraginik?
‎Joan etorria egiteko, bi eguneko bidaia, beraz. Lanean egun pare bat hartuta egingo zuela jakinarazi zidan. Hegazkina, aipatu ere ez.
‎IMANOL. (irribarre eta gero serio) Benetan, hartu egun pare bat eta pentsa zazu hobeto.
‎NEKANE., Mesedez Naroa, egun pare bat izango dira.
‎Horri aurre egiteko, egun pare bat geroago, irailaren 12an Diputaziokojauregian, Defentsa Batzordean zeuden komisario eta lantaldeko guztiek batzarluze bezain mamitsua izan zuten. Frankistak Errenteriaz jabetu zirela jakin ostean, zirt edo zart erabaki beharra zuten:
‎Entrenamenduko bi ordu egunean Orain arte, itsu batzuek modu autodidaktikoan ikasi zuten lanpostua aurkitzen. “Bi ordu egunean pare bat astetan, gauza bat aurrean duzun ala ez ikus daiteke, eta beste bi astetan, espaloi bateko zuhaitzak bereizi”, esan zuen Martínezek. Soinuak igortzen, jasotzen eta interpretatzen ikasteko, zientzialariak metodo bat garatzen ari dira zenbait protokolorekin.
‎Hiru aste ditu indartzeko, eta, atzerapenik eskatu ezin duenez, pilotariak ez du ezkutatzen epea ahalik eta gehien luzatzen saiatuko dela. Astelehenean [maiatzaren 11n] jokatu nahiko nuke, nirea bezalako lesio batean egun pare batean asko egin daiteke hobera, eta, agian, entrenamendu bat gehiago egin. Olaizolak Beloki izango du kontrario.
‎Eta ez hitzez bakarrik, AEBetako, Kanadako, Norvegiako, Austriako eta Esloveniako 15 jauzilarik Britainiar Columbiako (Kanada) Auzitegi Gorenera jo dutelako emakumezkoen eski jauziak heldu den urtean Vancouverren jokatuko diren Neguko Olinpiar Jokoetako egitarauan sar daitezen eskatuz. Egun pare batean espero da epailearen lehen erabakia.
‎Lau ibilgailutan familia guztia sartu, eta Marokora. Bidean, Benidormen (Valentzia, Herrialde Katalanak) egun pare bat pasatu behar zituztela adierazi zuen familiako gazteenak. Denak ere gogotsu zeuden.
‎Auzo lotsa sentituko duzue gutxi batzuek, beraz, azkar pasa zaitezte hurrengo orrialdera (eta ahaztu gaurkoa). Baina, zer egingo zaio, orain dela egun pare bat iritsi naiz lurralde historiko maite hauetara hiru aste hortik pasa eta gero, eta bueltak arras hotz utzi nau praka motzetan joan daitekeen arren.
‎Bera izango da pixkanaka nire gorputza hartuko duena, deabru batek egingo lukeen moduan. Egun pare bat gehiago eta lurralde historiko maite hauetako politika liluragarriaz idazteko prest egongo naiz. Ez naiz zori txarrekoa, ene lagun bati rentr, e ak era bortitzean eraso dio lanera itzuli eta langabezia topatu duenean.
Egun pare bat geroago –uztailaren 27an, bandera zuria galtzaileen lubakian– errenditu zen erregimentua, hegazkinak jaurtitako bonbaren efektu larderiazkoak ere izango zuen erabaki hartan eraginik...
‎P. kalea, 7, 1.A). Zure ahizparentzat ez da eragozpen handia izango astero egun pare batean lauzpabost minutu galtzea: azken hitza berak du, hala ere.
‎–Ez, zoaz, nirea egun bat edo egun pare bateko kontua izango da-eta.
Egun pare bat pasatu ziren. Poliziak ez zion deitu, eta ez zen dendara inor susmagarririk etorri.
‎Ondoren mendebal eta ipar mendebaletik sartuko da umelagoa eta freskoagoa den haize bolada, tarteka fronte mardulagoak ekarriz, euri zaparradak oparituz. Eta hortik, gehienetan, egun pare bat edo hiru, ipar tenteagoa nahiz frantzi ipar hotza ekartzera jo ohi du.
‎Maiatzean, 1968an, Parisera etorri egin ginen Lovainatik, ea zer giro zegoen. Egun pare bat egon ginen Parisen. Ikusten zen halako aparteko arnasa bat zegoela, matxinada giro bat.
‎– Aterpea Baionan dukezu egun pare batentzat.
2010
‎Orain egun pare bateko atsedenaldia hartuko dute oinarrizko akanpalekuan, eguraldi txarrekoak izango omen direnak. Eta aurreikuspenek asmatzen badute, asteburuan eguraldia hobetzearekin batera ekingo diote mendizaleek hirugarren eta azken girotze faseari:
‎izugarria zen, inoiz baino beroagoa? eta are gehiago berotu zen, bidente nazionalistak, arotza ere bazenak, hil hartan bertan gurutze handi bat ipini zuenean; neuregatik baino gehiago, zuregatik desiratzen nuen Ama Birjinaren ohiz kanpoko adierazpenen bat, Damaso, ea seinaleren batek bihotzean ukitu eta bihotz berritzen zintuen, baina alferrik; aldiz, aurkako adierazpenak eta seinaleak iritsi zitzaizkizun, handik egun pare batera zuk zeuk jakinarazi zenidanez, Bibiren bitartez?
‎10.03.04.10 Egun pare batean lasai hartzea erabaki dugu.
‎Baina pasatuko zaio. Egun pare bateko beroaldia, ezta besterik. Badakizu nolakoa den?
‎Eta enaiz saiatuko zure laguna izaten. Egun pare bateko kontua izango baita zuena!
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia