Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 47

2001
‎Iluntzen ari zuen, euri langarra eta hezetasun usaina arnasten ziren. Sergiok, itxi aurretik, erakusleihotik begiratzen zuen bitartean egun osoko zigarro bakarra erretzea atsegin zuen. Zapata kaxak goiko apaletan lagatzeko eskaileratxoaren gainean esertzen zen, tertziopelozko takoien gainean, eta ke zirimolek begiak lanbrotzen zizkioten bitartean, kaleetan hara eta hona zebiltzan mutil koskorrei, neskatila bihurriei eta dama dotoreei begira ematen zuen denbora.
‎Eta zu maparantz inguratuko zara, izen horrek modu sekretuan zeure sorterri urrunera deituko zaituelako, munduaren mapa zabalean muga marrarik ez kolore propiorik ez duen zure herri txiki epelera, pentsatuz han ere orain negua izango dela, baina uda australa baino askozaz epelagoa, gaua izango dela, egun osoko argi oblikuorik gabe, eta jendeak kanta zaharrak abestuko dituela afalondoan maparik errebisatu beharrik gabe.
2005
‎Baina Amets izoztuta sentitzen du ondoan. Ikusi dio egun osoko barneko pairamena, pairamen hori zehazki zertan datzan ez jakin arren. Agian holako aukerarik ez da berriro errepikatuko, ez daki hemen gau bakarra emango duten, inoiz baino gutxiago igar dezake etorkizuna.
2006
‎–Eta istorio osoa kontatuko didazu? –begizuloen barnetik izpi distiratsu bat igortzen saiatu da, egun osoko nekeak errenditu ez balu bezala.
2007
‎Hotza dago gela, norbaitek leihoa erdi irekita utzi du, lakutik datorren haizeari sarbidea emanez. Eta ez hori bakarrik, putzu bat ere sortu da gure oheen oinetan, egun osoko euri jasaren ondorioz. Leirek leihoa ixtera jo du zuzenean.
2008
Egun osoko bidaia da, Baionatik Tarbes erainokoa. Oso astiro zeharkatu ditu trenak amaiezinezko artadi frantsesak.
‎Lidiak bere gorputza etxeko sofan jausten utzi duenean, egun osoko, aste guztiko nekea eta tentsioa batera sentitu ditu. Hamar minutu geldi geldi, begiak itxita egon ondoren, bere gogoan asmo berri bat pausatu da, barruko ahots batek hitz egin dio:
‎Lehen gauero egoten nintzen zure zain eta sarrailan giltza entzutean bihotzak jauzi bat egiten zidan, atearekin batean bihotza irekiko bazenit bezala. Berokia utzi, arropak aldatu eta egongelako zure txokoan jesartzen zinen, pizten zenuen zure argia, murgiltzen zinen zure egitekoetan eta nik, etxeko joan etorrietan nenbilen bitartean, egun osoko gorabeherak kontatzen nizkizun. Ez zenuen normalean erantzuten, hitz gutxikoa izan zara beti, baina nik banekien entzuten zenuela.
2009
‎Baserriko biziera ere latza da: ? Egun osoko lanaz auldu ta/ Aita semiak etxera!?... Baina baserri hori, balio tradizionalen (Truebak bere ideal bezala proklamatzen zuen, la causa de Dios, de la patria y de la familia?) altxorra eta gordelekua da.
‎esan nahi baita bai etxean eta bai katekesian ikasitako ohiturak eta debozioak aintzakoagotzat hartzera jo zutela, beren ohiko jarrera kontzienteago eginez? halako moldez, non, otoitza eta sakrifizioa beren jokabidearen ardatz bihurtzen zituztela, halaxe aritu baitziren denbora batez goiz goizetik gaueraino, egun osoko egitekoen eskaintza erabatekoan; edo etxetik irten, egunero joaten ziren Arte eta Ofizioetako eskolara, eta bizpahiru elizatan egiten zuten bisita, aitagurea, agurmaria eta aintza errezatzeko; gero, oherakoan, eskua elkarri emanda, ohiko hiru agurmariak errezatzen zituzten, harik eta egun batean Maria Bibianak esan zuen arte:
‎Maria Bibiana eta Ada ere barne aldaketa baten barruan sartuta zeuden, Domingoren antzera; ahizpena, baina, Domingorena ez bezala, ez zen zuritik beltzerako edo beltzetik zurirako jarrera aldaketa izan; jarrera aldaketa ere ez zen izan, nondik begiratzen den, zutèn jarrera areagotzera eta erradikalizatzera jo baitzuten, besterik gabe: esan nahi baita bai etxean eta bai katekesian ikasitako ohiturak eta debozioak aintzakoagotzat hartzera jo zutela, beren ohiko jarrera kontzienteago eginez... halako moldez, non, otoitza eta sakrifizioa beren jokabidearen ardatz bihurtzen zituztela, halaxe aritu baitziren denbora batez goiz goizetik gaueraino, egun osoko egitekoen eskaintza erabatekoan; edo etxetik irten –egunero joaten ziren Arte eta Ofizioetako eskolara– eta bizpahiru elizatan egiten zuten bisita, aitagurea, agurmaria eta aintza errezatzeko; gero, oherakoan, eskua elkarri emanda, ohiko hiru agurmariak errezatzen zituzten, harik eta egun batean Maria Bibianak esan zuen arte: zergatik ez lau?; eta hurrengoan Adak:
2010
‎Ea ba! Zer da orduan sei hilabeteko sufrikario hau eta egun osoko kexu hau. Zer dira gaurko etsipen konponezinak, hain poliki eta hain azkar pasatzen den egun honetan?
‎Desadostasun nagusiak lehengoan zeuden, baina Genevako lehen eguneko bilera ez zuten esku hutsik bukatu. Egun osoko eztabaiden ondoren, Henri Dunant Zentroko bitartekariek eta nazioarteko begiraleek proposamen bat egin zuten: Loiolako akordioan eta egun hartako eztabaidetan entzundako proposamen eta zuzenketetan oinarrituta sintesi dokumentu bat idatziko zutela beraiek, biharamunean eztabaidan jarraitu ahal izateko abiapuntu izan zedin.
‎Bat bateko abegikortasunez, pasatzeko eskatu zion. Egun osoko tratuaren ostean, zuzendariak nahasturik zirudien ongietorri harekin. Pozaldia handiagoa zen, oraingoz, nahasmena baino.
‎Norak ez zion hitz jarioa moztu. Bitxia zen ohartzea egun osoko leku berean egon arren, postura berean, leiho ondoan, gauzek aldatuak ziruditela galernak eztanda egin eta jakak sorbalda eta bularrak estaltzen zizkionetik. Intuizio hark eramanda ausartu zen neska bere jarrera aldatzera.
‎Emakumea etxean sartu zaionetik berriz aldegin arte zenbat denbora igaro den kalkulatzen saiatu da Julen: ordu erdi bat izango dela egin du bere artean, baina ordutan tentsioan egon izanaren sentipena eragin diola, egun osoko lan astunak baino abailduago utzi duela kafe ordu isil horrek.
2013
‎Gerrarik gabeko mundua nahiko baikenuke, eta hori ez baita posible. Nik, konparazio batera, egun osoko gerra daukat senarrarekin. Egunero.
‎OSTATUAK arratsaldean irekitzen hasi ziren. Inda Txikikoan hil nuen egun osoko gosea. Hain zarpail ikusi baininduten, hain zafratua, sosa erakutsarazi zidaten jatera eman aitzin.
Egun osoko nekeak lainotu izanen zidan adimena, ez bainuen estakuruaren ergelean erreparatu. Eskaileretan goiti abiatu bitartean entzun nuen nola irekitzen zuen berriz atea.
‎Gerrarik gabeko mundua nahiko baikenuke, eta hori ez baita posible. Nik, konparazio batera, egun osoko gerra daukat senarrarekin. Egunero.
2014
‎Jakiak hark ekarritakoak izango zirela pentsatu nuen, nahiz eta ez zidan ezer ere aipatu. Jan berria, bidaiaren eta egun osoko nekeak errenditua, lotara joan nintzen. Lehenengo solairuko logela nagusian ohe handi bat aurkitu nuen.
2015
‎Gogorra da bera han sufritzen dagoela jakitea. Gogorra da egun osoko bidaia horiek egitea, ordu erdi egoteko elkarrekin. Gogorra da espetxeko giro hori, poliziekin, barroteekin, sarrailekin?
Egun osoko bileraren ondoren, ez genekien konponbidearen sukaldean zerbait mugitzen ari zen. Baina ari zen.
‎Zaldiz doaz gizonetako batzuk, baina oinez haietako gehienak, bizkor eta atsedenik gabe. Dyrafjordurretik abiatuta, hiru fiordo hegoalderago dago Patreksfjordur eta, berez, ordu gutxiko bidea bada ere, elurraren eta izotzaren ondorioz, egun osoko lana izango dute hara iristen. Zortea baldin badute, miraria izango litzatekeelako eguzkiak egun osoan irautea zeru gainean.
‎Txalupaz gertu badaude ere, lurrez Sandeyritik Ogurrera iristeko egun osoko bidea dago, itsasoak ebakitako fiordoen paraje menditsuetatik barna. Izotzak eta elurrak trabatzen dute bidea, aurrera doan udazken sasi artikoan.
‎Izotzak eta elurrak trabatzen dute bidea, aurrera doan udazken sasi artikoan. Kostata, eta egun osoko zeharkaldi bat eginda, iluntzean heldu da Hura Ogurrera. Urrutitik ikusi du Magnus anaia, zaldiak garbitzen eta orrazten.
‎Hutsik topatu zuten aterpea, larunbata eskuarki egun ona izan arren egun osoko euriak urrundu egin baitzituen mendizaleak nahiz udako bisitariak. Han zeuden, ordea, Esteban eta Mikel, beren penak ahaztu nahi zituzten produktorea eta gidoilaria, eta penak ahazteko bide bakarra ezagutzen zutenak:
‎Izan ere, Lyni ikaragarri kostatu zitzaion erditu aurretiko itxura lirain hura berreskuratzea, eta ez zuen inolaz ere berriro haurdun gelditu nahi, eta Albinek, bestalde, bazekien bigarren umea izateak bizimodu aldaketa erabatekoa ekarriko ziela: esaterako, bizi ziren apartamentu txikia utzi beharra, egun osoko neska bat kontratatzea, bigarren autoa erostea, eta abar eta abar. Seguru asko, bien soldata erdipurdikoek ez zuten hainbesterako emango.
‎Itsaso ekaiztsua da gaixoaldia, idatziko du azkenik; baina ekaitzik ez dagoen bitartean arrantza egin beharra dauka arrantzaleak, beldurra alde batera utzita. Horregatik, egun osoko txangoa antolatu zuten. Donostiako Aquarium berritua ikustera joango ziren goizean, marrazoak ikusteko irrika zuen; azkenik ikusiko zituen gertutik telebistako dokumentaletan horrenbeste bider miretsitako animalia harrigarri haiek?.
2016
‎goizero joaten ginen ikastetxera, uniforme berde grisa soinean genuela, eta beste edozein neskaren antzera egoten ginen ikasgeletan eta patioan. Batzuetan, egun osoko irtenaldiak egiten zituzten, eta guk ezin genuen haietan parterik hartu. Etxean geratzen ginen egun haietan.
‎Azken galdera horiek zabalegiak dira ordea erantzun zehatz samar bat emateko, luzeegiak gure nobelaren neurrirako, nahasiegiak egun osoko hegazkin bidaldi baten ondorengo nekean argitu ahal izateko. Hala, galderen zentzu zabala alde batera utzita, zirrikitu meharrera errenditu ditu:
‎Katexima edo katekesia egiteko moldea ez zen arras usaiakoa: Ebanjeliotik lerro bat hartu eta haren inguruan eginarazten zituzten gogoetak, egun osoko ateraldiak eginez.
2017
‎Ibaitik ahalik eta tarte handiena utzita ezarriak genituen dendak. Egun osoko euri etengabearen ondorioz, hazia eta uher heldu zen ugaldea, 8 metro zabal bai aise, ibarra hedatzen zen toki honetan. Aitak ibilaldia laburtua zuen, gailurrak bazter utzita.
‎–Paratu bertan kanpamentua. Handik egun osoko bidea duzue Tiraniminera. Hantxe aurkituko gaituzue bihar arratsean.
‎Ohean gelditzen naiz bada, baina ez lasai, ez bare. Egun osoko irudiak datozkit begietara, egunean zehar ikusi entzun ditudanak burmuinetako oholtzan antzezten dira, hiru jokalari soil eta antzerki bera behin eta berriz, keinu berak, irriak, behatzak eta atzamarrak, oinak eta eskuak, orkatilak eta eskuturrak, besoak eta aztalak, ukondoak eta belaunak, kolkoak eta izterrak... Nire irudimena geldiarazten saiatzen naiz baina ezin.
‎Ez zen gogoratu ere egiten. Hain zegoen sartuta bere unibertsoan, tarteka ahaztu egiten zitzaion egun osoko egitaraua zutela. Looking for the treasure?
2018
‎OHE arrotzetan ez naiz bakanetan baizik ongi moldatu, eta, aldi labur batez lo suman egon ondoren, duela ordubete inguru itzarri naiz. Artean ilun zegoen, eta, jakinik aurretik egun osoko bidea neukala, berriro lokartzen saiatu naiz. Alferrik izan da, eta, halako batean jaikitzea erabaki dudalarik, hain zegoen ilun, argia piztu behar izan baitut bazterreko konketan bizarra egiteko.
‎Aita, bezeroentzat Ricardo eta lagunentzat Ritxi, epailea baino hamar minutu lehenago heldu zen etxera, egun osoko izerdi geruza larruazalean hozten hasia. Madrildik atera berria zen, alokairuzko auto batean eta soldatapeko txofer batekin, Mélaniek bere atsedenaldia amaitutzat eman eta sandalia lokaztuekin etxean sartu zen momentu berean.
‎Zeren, oker ez banago, emakumea, eta harekin batera gizona ere, geratzen diren patriarkatuaren azken kateetatik askatzearen aldekoa zara zu, emakumea gehien lotu duten kateez ari naiz, hots, kate biologikoetatik. Ez duzu uste zure ama askeagoa izango zela zuek familia publiko baten esku utzi bazintuzte eta zuek egun osoko maitasuna jasoko zenutela aita edo ama pribatuarengandik. Batez ere lehen urteetan, zeren, familia pribatu baten esku egonda, ez zen beharrezkoa izango zuek zero urteko gelara eramatea.
Egun osoko tristura honekin jarrai dezagun,
2021
‎Alde egiten zutenean, hanka osoa hartzen zuen bendajea baino ezin zuen ikusi. Belarriaz, egun osoko probaldi baten ondoren, entzumena errekuperatuko zuela agindu zioten medikuek.
2022
‎Sei ginen, bost lankide eta ni. Hasi zitzaizkidan esaten gurea ez zela ikastetxe ohiko bat, ikastola bat zela, eurak ere euren sasoian ama izan zirela eta lanera bueltatu zirela jardun osoz, militantzia lehenesten zela gure proiektuan, egun osoko jaialdi eta irteeretara joan nuela, ikasbidaietara. Eztabaidatu egin genuen.
‎Solas hitsa, igogailuaren barnean. Egun osoko nekea darie Eduren bi bidaideei. Gainera, etxeko biztanle guztiek dakite bi emakumeek ez dutela batak bestea begi onean.
2023
‎Zapatu goiza, azken asteguna, eta berriz ere nekatuta dago Edmundo. Fabrika siderurgiko batean behar egingo balu, zapatu ingelesa luke eta arrastia libre; baina egun osoko lanaldia du. Iraultzarekin, zapatu ingelesa ezarri da, eta aurrerago bost laneguneko astea.
‎Eguzkia sartzen deneko argia berezia da Cayo Hueson; geure baitara biltzen gaitu, eguzkia bera biltzen denez. Egun osoko beroak hartutako hormaren kontra daukat lepoa jarrita, eta moilara begira begiak. Tabernatik metro gutxira dago moila.
‎Barruan gora egin du tenperaturak, egun osoko beroa eta jende saldoa kondentsatu egiten direlako tabako keak lagunduta. Eta musikak ere berotu egiten duelako giroa.
‎Hortxe abiatu dira autoak, orain lasaiago, kontrol bat topatuta ere esku artean debekuzko ezer ez dutenez gero. Galdetzen badiete, beti esan dute egun osoko grebarekin aspertuta atera direla, ea non edo non tabernazuloren bat topatzen ote duten zabalik, mokaduren bat jateko, tragoren bat edateko.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia