Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 169

2000
‎Eta gu txaboloetako leihoetatik elkarrekin hitz egiten hasi ginen, alde batekoak bestekoei deika, txantxetan... Egun osoan txaboloan geunden; ez genuen errebistarik pasatzen, ez ginen jangelan jaikitzen, ez kristorik. Deus ez.
‎Lizun berde eta urdina izaten zen gelako bazterretan. Lurra fregatuz gero, ez zen egun osoan lehortzen.
‎Ibilaldi hau guztia lau lerrotan esaten den arren, itzuli izugarria da. Egun oso bat behar duzu bide hori dena egiteko. Oinez egiteaz gain, gu La Concordeko jardinetan doi doi geratu ginen ogitarteko bat jateko.
Egun osoa eman zuen batetik bestera Bilbo berritu eta moderno hartan barrena, begiak zabal zabalik, bere garaiko eraikin zahar berraurkituei zein eraikin berri estonagarriei miraz begira. Politikaren inguruko kezkak ere ahaztu zituen, eta harridura etengabearen zorabioan murgiltzen utzi zion bere buruari.
2001
‎Baiki, euskaldun identitatearen oinarrian zitekeen edozein errepika hobeko nuela ezpainetaratzea erranen duzu irakurle, arrazoiekin, baina horrela zen orduan: irratian goizeko seietan entzuna egun osorako daramazu gogoan ixkilimatua, saihets eta ekidin ezin. Merezi ditugun erreferentziak dauzkagu, ez gutxiago, ez gehiago.
‎Berrehun libera asteburua; merke, ez? Bi egun oso. Arratsean ostatuz ostatuko ibilaldia biribilkatuko dinagu, eta izpirituz lasaiturik itzuliko!
Egun osoan jo eta ke aritu ziren gizonak, lehenbiziko zaldi gizajoarekin eta gero Barrentxeko idi parearekin, baina fudrea idorrera atera ezin. Hondarreko, kolpe txar bat eman eta zulo koxkor bat egin zioten.
‎Euria barra barra hasi zuen, jautsi ahalean. Egun osoa hala eman zuen, atertu gabe. Bai eta hurrengoa ere.
2002
‎– Hasiak gara daborduko lan horretan. Gezurra dirudi, Santos, egun osoa pasatzen duzu polizien fantasmak ikusten, eta batzuetan zure aldamenean dagozenean igarri ere ez –atzerantz seinalatu zuen atzamarra paparrean ezkutatuta– Ez ezazue biok batera begiratu. Atzetik eduki ditugu osteratxo osoan.
2003
‎Aitzakia baino gehiago dira, Damian. Etxe honetan zu itzuli arte egun osoan bakarrik egon beharra eta euli horiek nonahi, hau ez dago eramaterik. Auzoak beste modukoak balira, behintzat.
‎Bada hori ofizioa. Egun osoa auto barnean kizkurturik, gidariak nola izorratuko. Edo alkoholemiako frogak egiten.
‎Etxean nahi du geratu, bakar bakarrik. Egun osoan. Larunbat osoan.
‎Etzan egingo da. Etzanda egongo da egun osoan. Besterik gabe.
‎Telefonoan, ordea, ez dira gauzak berak uste bezala joan. Lupe jarri denean, egun osoan bere zain egon dela esan dio arrapaladan, hitz bat, batere tarterik gabe, besteari josiz. Ez dela telefonoaren aparailutik metro bat ere urrundu egun osoan eta asko pozten dela, berandu bada ere, deitu izanaz.
‎Lupe jarri denean, egun osoan bere zain egon dela esan dio arrapaladan, hitz bat, batere tarterik gabe, besteari josiz. Ez dela telefonoaren aparailutik metro bat ere urrundu egun osoan eta asko pozten dela, berandu bada ere, deitu izanaz. Existitzen dela eta sekulako poza ematen diola horrek.
2004
‎" Nik burdinak estalita zauzkat, baina ez zeudek leku seguruan; hortaz, hik leku seguru batean zuloa egin ondoren hara eramanen ditiagu. Egun osoa basoan habil eta ez duk arazorik izanen. Izan dadila leku erosoa, aldi berean ezkutatua, eta handik ikusten bagaituzte zertan gabiltzan inork ez susmatzekoa.
egun oso bat lanean eman eta gero,
2005
‎– Ez naiz egun osoa zure atzetik ibiliko, Rocky. Badakizu zer egin behar duzun.
‎Esan ez esan ibili da egun osoan, dudatan barruak kiskaltzen dizkionak konpartitu behar ote dituen. Anaiak ez dio lagunduko, hori badaki.
‎Ramadana hastera zihoan: egunsentiaren ondoren zuen egun osoan mokadurik probatu.
‎Azkar, azkar! Ez daukagu egun osoa!
‎Zer ote da tumore bat? Ba ote dira piano itxurako tumoreak edo ogi bat bezala luxeak edo madari ustela bezalakoak ukitu eta lehertzen direnak, hatzak egun osorako itsaskor utziz. Nolakoa ote da berearen itxura?
‎Karrikarekin ere moldatuko naiz. Pintatzen geratuko da hura egun osoan. Ondo dabil horretan.
‎Azken hiru edo lau egunetan, pintatzera ere ez da atera Argosen konpainiarekin. Ikusi ere ez du egiten Damianek egun osoan laguna, soilik zakurtzarrak ematen dio haren berri: Leonen gelako atearen aurrean pasatzen du eguna etzanda, ugazaba berriari adi.
‎Lo geratu zinen. Egun osoa erdi lotan igaro ostean, logura nagusitu zitzaizun berriro. Harrapatu egin zintuen azpian, zentzumen oro menpe hartzen dituen harlauza baten antzera.
‎" Gorria gose, posizioa utzi", eta guk" Gorria gose, posizioa utzi ez". Hondarraren gainean ohitutakoak ziren, belar ziztrinez lurrindutako ur beroa besterik ez zuten hartzen egun osoan, eta ilunabarrean aski zuten haiek ardi zahar pusketa urri batzuekin, oso gerlari onak ziren, loa ere labur egiten zuten.
‎Moilara itzuli ziren denak bat banaka, egun tristea ukan zuten auzoan, nik behintzat malkorik ikusi ez banuen ere harakinaren alabaren begian. Hucken aitak leihoan eman omen zuen egun osoa, hantxe zegoen ilunabarrean, lehorreratzen zirenei beha, inori galderarik egin edo eskerrak emateko gauza ez zela. Haatik, oilasko gisatuaren lurrina zekarren kaxuela batekin azaldu zen emaztea etxeko atarian.
2006
‎Kontzientzia, kontzientzia eta kontzientzia, besterik ez naizela dirudi. Eguna joan eta eguna etorri, egun osoa neure kontzientziarekin ondo portatzen, egun osoa egin beharrekoa egiten, ahalik eta ondoen, ahalik eta aberatsen, ahalik eta baliagarrien.
‎Kontzientzia, kontzientzia eta kontzientzia, besterik ez naizela dirudi. Eguna joan eta eguna etorri, egun osoa neure kontzientziarekin ondo portatzen, egun osoa egin beharrekoa egiten, ahalik eta ondoen, ahalik eta aberatsen, ahalik eta baliagarrien.
‎Hor dituzte, esan digu, egun osoan errejen artean... Hori ez al da okerrago?
‎Iluntzen hasia da. Anjelen tabernan egun osoa eman duela iruditu zaio. Kaleko argi xumearen aurrean apurtxo bat bildu behar izan ditu begiak.
‎– Lehengo bera duk, baina goitik behera berriztatua, horrela moderno modernoa, musika zoro batekin egun osoa, eta ez ni bezalako bezeroekin... Tira, gabarren gaineko istorio haiek ez zituan beste mundukoak.
‎Orduan negarrez hasi zen, isilik eta malko barik, hildakoek negar egiten duten moduan, eta itsasadarrera egin zuen salto, birritan pentsatu barik, eta hantxe, uretan zegoela, halako burbuila handi batzuk agertu ziren, eta handik apur batera halako balea marradun bat, zebra horiek daukaten larruazalaren modukoa, eta haren gainean desagertu zen Abra aldera... Punta Roncudora zihoala esan zidan oihuka, Candidaren bila... pentsatzen dut hango kalaren batean biziko direla, txortan egun osoan, euripean zein eguzkipean, egunez zein gauez... hildakoek ez daukatelako ez muga fisikorik ezta etikorik ere... Handik bi egunetara egunkariak zera zekarren, gau hartan Zierbenako arrantzale bik, txipiroietan ari zirela, bera eta balea marraduna ikusi zituztela, olatuen artetik, mendebaldera bidean...
2007
‎Eta halako batean, eten egin dira lan guztiak. Etorriberriak egun osoak ematen ditu zereginik gabe aulkian eserita, sudoku moduko zirriborroak egiten.
‎Berari begira nagoela jabetu eta nigana etorri da. Mahai gaineko paperak txukuntzen ari naiz oraindik, egun osoan bete beharreko zereginak nondik hasi erabaki ezinik. Nagusi txikiari umoreko kasu egin asmoz, kemena biltzen saiatu naiz.
‎– Oraintxe konturatu naiz. Egun osoa korrika... eta ahaztua neukan. Gabriela hil da, Edurneren etxepekoa, eta baten batek aita berarekin nahastuko zuen, izenek antza dutelako.
‎Zenbat buruko eta bizkarreko min, Donostian bizimodu apal bat mantendu ahal izateko. Erretiroarekin, egun osoa beren buruei eskaintzeko asmoa zuten. Gizonak nahikoa lan badauka bizkarreko mina baretzen eta gehiegi ez erretxintzen.
‎Denbora pasa ahala Edurnek aldatu egin du etorriberriarekiko estrategia. Haren lanaz baliatzea nekezagoa bihurtzen ari dela ohartuta, Edurnek gero eta lan gutxiago agintzen dio eta, azkenerako, etorriberriak egun osoak emango ditu bulegoan zer egin ezin asmaturik. Lankideei laguntza eskainiko die, baina gehienetan ez diote lanik utziko.
‎– Egun osoa pasatzen duzu, ba, telebista ikusten.
‎Itsasgora 7:15ean bazen ere, bareago zegoen eta lanak espigoiaren bi aldeetara ez ezik Paseo Berrira, Monpaseko arroketara eta Pasaia aldera ere zabaldu ahal izan zituzten. Egun osoan eginiko lanetan ez zuten arrasto bakar bat ere aurkitu.
‎Jon inbidiak jota gelditu zen. Unibertsitatean egun osoa kafetegian ematen zuen ikasle eskas horietako bat zen Iñaki. Deigarria zen, Kazetaritzan lizentziatutako batek nolatan egin zezakeen lan enpresa bateko zuzendariorde.
‎– Ez, garbitzailea. Badakizu seietan badoaz hemen lanean ari direnak, lana deitzen ahal baldin bazaio egun osoa jarririk eta paperez inguratua ekiteari.
‎Carmenen garrasiak goseak hilak ginela oroitarazi zidan. Egun osoa baraurik aletua genuen. Plazer arruntak sakrifikatu genituen baina, bi hilotz gurutzatzeaz salbu, ez genuen ondikotz ezer erdietsi.
‎Mutilak komedia batekin bezala egin du barre, batez ere Nanoukek izokinak arrantzatu eta, pozarren, buruan hozka eginez akabatu ostean algaraka ikusi zaionean. Irenek oso adi jarraitu du filma, ulertu egin nahi du nolakoa izan daitekeen egunero eta egun osoz zuria baizik ikusten ez duen norbaiten gogoa, zuria eguna eta gaua, zerua eta lurra, sua eta ilargia. Amaieran negar egin du, dokumentala egin eta bi urtera Nanouk hil egin zela jakindakoan.
‎– Etxe argitsuago bat ari naiz bilatzen, hemen ezin da lanik egin –esan du Anak, emakumeen naturaltasunak bere onetik aterata– Egun osoa ematen dut hemen sartuta.
2009
‎Kasurik eman gabe, moldiztegirako bidea hartu dut, baina han ere ez dute Frantsesaren berririk. Gaixo egon liteke, ez da egun osoan lantokian agertu, eta ez du abisurik utzi.
‎– Ez nauk ohitzen, egun osoa denda barruan –esan nion.
‎Ez zuten oilotegia jaso, oiloek librean behar zutela jaioko zitzaion amari, etxe atarian zebiltzan egun osoan paretako kareari mokoka. Euri nahiz ateri egongo zen aulki txipian jesarrita, zarpail, mutu, mantalean bildutako artaleak barreiatzen, deusi lotzeko gauza ez, baina auto hura oilandak airean harrotuz zangoak firrilpean harrapatzerainoko hurbilean gelditu zenean, burua jaso zuen.
Egun osorako izango zela esan zion bezperan Oletako Azketak, gaitzeko baforea omen zen eta presa handia zekarren. Bazituen zazpi baserri paseak Larraburu jo aurretik.
‎loa galdurik egun osoa eta gau osoa
2010
‎Halako batean, tankera horretako ameskeriei itzuri egiten saiatzen hasi nintzen. Zer izan nintekeenari buruz oldozten pasa ordez egun osoa, nor izaten hasi nintzen.
‎– Eta zer egiten duzu egun osoan?
‎Non ote zebilen Paula? Egun osoa igaro zuen zain, asteburu osoa akaso. Astelehenean joango zen Gabrielaren etxera.
‎Putzontzi agertu gabe, kexu zen bere anai arreben zabarkeriaz. Egun osoa eman omen zuen brikolajean: han apalategiak ipini, hemen bonbilla aldatu, beste hartan iturriaren isuria gelditu.
‎Ez du berriro erabili. Buruko gomina geruzak aire interesgarria ematen dio, baina patologikoki nartzisista izan behar da halako deserosotasuna egun osoan jasateko. Dutxa beroan libratu du adatsa.
‎Gogora dezazun, lana utzi dut zure alboan egoteko. Ama, egun osoa bulegoak garbitzen eman ostean, gauero zure ondora dator besaulki ezin deserosoago honetan lorik ez egitera. Ez diguzu eskatu eta hemen gauzkazu.
‎– Zelan lagunduko digu, egun osoa komisaldegi atarian eman badugu aska zaitzaten agiraka?
‎– Zoriontsuak izateko hazi zintuztegun, ez egun osoa penetan emateko. Nahikoa zigortu gintuzten apaizek eta mojek:
2011
‎Ez bat ez bi arrebari esan dio halako herri batean denboraldi batez bizitzea gustatuko litzaiokeela. Handik egun batzuetara Vidal gure baserrian da, egun osoz aitari laguntzeko. Ni neu Bilbora ezkonduta nago eta sarri joaten banaiz ere –Vidal dagoenetik sarriago–, ezin dut zaharra artatu.
‎Aspaldi isilduak ziren egun osoan kale bazterrak zipriztindu zituzten ume algarak atea jo zutenean. Irekitzera joateko imintzioa egin orduko aurrea hartu zidan Artemiok.
‎Hegotik aritua zen egun osoan, tanta lodi batzuk ekarri zituen haize aldaketak. Ez neukan gogorik etzateko, edaten jarraitzeko beharra neukan, argudio berriak zetozkidan, galdera askatzaileak erantzun gaiztoak, esnadura pindartsu batean abiatu nintzen etxerantz, kulunka gozoa egiten zuen kubertak, zangoak kokaturik nindoan, bai, kokaturik pausaturik, Aleksandrak kopak bezala bere egongelako kristalezko mahaitxoan.
‎Ostera ere pintaketa faxistez betea azaldua zen kostako trenaren biaduktuaren azpitik heldu zitzaigun gero bere musika, anbulatorio berriaren ingurutik, fonderiako espaloitik zimitoriotik frontoitik nortekoaren geltokitik elizako eskaileretarik. Egun osoa eman zuen bere albuma aurkezten. Berritasun hura blues zaharra zela esan zigun Antxonek, zaharra baina pertsonala Bixarberderen bertsioan.
‎Gehiago ere egin ditzake, eta egin izan ditu amorratuta lehen egunetan, baina ez du merezi: lurrundu egiten dira hormak izerdiarekin eta arnastu ezinezko giroa geratzen da gero egun osoan; beren neurria dute gauzek han barruan eta ez da inondik inora hor kanpoko neurri bera, berri bat baizik, erabat ezberdina. Kondentsazioa kontuan hartu behar.
2012
‎Ia arratsaldero ikusten du, bulegotik irten ondoren, erretiroa hartu duten enplegatu ohiekin hitz egitera joaten direnean. Nora beti porru eginda agertzen da hitzordura, egun osoa paper artean eta ordenagailuko pantailari begira presak jota lanean eman ostean; enpresatik dagokion orduan joaten denez, beharra pilatzen ari zaio. Josu, berriz, pauso lasaian iristen ikusten du maiz, garaiz, inoiz ez bezala, eta bizarra eginda, ondo lisatutako arropak jantzita, begizulorik gabe.
‎Nora azkena irten da bulegotik, egun osoa eman baitu atzoko zen lan baterako atzeratuta bidali dizkioten fakturazio datuak sartzen. Lan mahaiaren aurrean pasatu duen tunel luzea izan da azken astea, eta une honetan, etxean afaltzen ari den bitartean, bulegoko kontuak buruan bueltaka darabiltzalarik, arrotza iruditzen zaio beste guztia.
‎Azalpenak ematen ari den bitartean, Anderren aurpegiera interpretatzen saiatu da Nora: mesfidantza iradokitzen dio, sekula hitzik elkartrukatu gabe orain ur handiei buruz hitz egiten ari zaion neska horrekiko konfiantza eza, tailerretik inoiz pasatu ez den bulegoetako enplegatu horietako bat, eskuak behin ere zikindu gabe egun osoa eserita ematen duen horietako bat, kaleko jantziekin lan egiten duen horietako bat. Urrun daude elkarrengandik.
‎Xibertako oihanean eman zigun hitzordua Jana alias Madeleine Proustek. Gaua eta Pazko egun osoa zain aire higaturik aski estimatzen nuen uhinen hagun gazia aurpegian zartatzen zitzaidalako unea, mihia ezpainetan alfer zihoakidan bizitzaren gustua birdastatzeko. Marea gora ari zen.
‎Ezta hori ere! Etxe pareko auzokoen leihoan egun osoa kalera begira lurrean etzanda –bertan goxo, bertan lasai– egoten den San Bernardo zuriarekin gogoratu da. “Kanpoan uso, etxean San Bernardo”.
‎Berrogei urte baino gehiago Deco S.A. enpresarentzat lanean, dena konpontzen dugu, igogailuak, eskailera mekanikoak, igo eta jaitsi egiten den guztia, eta orain hura. Egun osoa igogailuak konpontzen jardun eta gero, laugarren eta bosgarren solairuen artean trabatu zirenak edo bigarren eta hirugarrenaren artean –zer axola dio–, eta baita eskailera mekanikoak ere, ez gora ez behera ez aurrera ez atzera, geratutakoak, bat batean den denak, ados jarri izan balira bezala, laurak eta laurden laurak eta hogei aldera, birus informatiko batek eraso balitu legez, h...
‎Bai, koma hura ez zegoen guztiz ondo; puntu eta koma behar zuen zalantzarik gabe. Barre egin zuen horrenbeste kostatu zitzaion erabakia berriz atzera bota behar izanaz, eta egun osoa testu bat lantzen eman ondoren koma bat soilik kendu zuen Oscar Wilderekin oroitu zen, testua hartu zuen hurrengo aldian kendutako koma hura berreskuratu baitzuen hark ere. Alfred Hitchcock berak ere badu argazki bat, plano bat 167 aldiz errepikatzen ari dela salatzen duena.
‎Gaur egun osoa Radio Nacional de España entzuten eman dugu. Ez da egon berri gehiago atzoko ekintzaz.
‎Ez dut lortzen frantses ariketak egiten kontzentratzea. Telebistari begira edo lo ematen dut egun osoa.
‎Ez dut ohean etzanda irakurtzen egoteko gogorik. Hori besterik ez dut egiten egun osoan. Frantsesa ikasi, irakurri, telebista ikusi, etxeko lanetan esku kolpea eman batzuetan.
‎Parisen barrena ibili gara turista axolagabe. ...Dame ra eraman dut, esan gabeko hitzarmenez baztertu dugu alaienaren aldartea abailtzeko moduko egoera politikoari eta Enpresaren egoerari buruzko aipamen oro, Beaubourg kultur gunea kanpotik eta Les Hallesko buruhandi etzanaren eskultura erakutsi dizkiot, isiluneak astunegi egin zaizkigunean nire Mexikoko atzerriratze huts eginaz deus ez aipatzeko kontu eginda, Moulin Rouge raino igo gara, ez dut egun osoan lortu azken atxiloketak burutik kentzea, Boulevard des Italiennes eko diru aldaketa bulego batean sarrarazi dut alferrik dituen pezeta milako batzuk alda zitzan, hor inguruan ezagutzen dudan gerraosteko xarma gorde duen jatetxe dotore baina merkean afaldu dugu, merkeago eta goxoago ematen duten Casa Galiciara eramatera ausartu gabe erreta dagoelakoan.
‎Ez zait batere ideia ona iruditu. Segurtasun aldetik akatsa izan daitekeela jakinagatik ere, egun osoan deus susmagarririk ikusi ez dugula-eta nire burua zurituz etsi dut.
Egun osoan une oro inguruan genuenari adi inolako zantzu susmagarririk atzeman ez badut ere, atezuan jarri nau burkidearen jokabide estrainioak.
‎Aurreikusi bezala azken azken unean hurrengo geltokian, egun osoan erabili ez dugun Raspailen jaitsi naiz.
‎Goldorakek egun osoan erabili duen jarrera mutu eta itxiak itolarria eragin dio Juanmigeli. Zeharka begiratu dionean konturatu da matrailezurrak estututa zituela.
2013
‎Haien aitak berak zabaldu zien berria alkasoroar guziei: Beltxek gure bentako atean sainga batean pasatu zuen egun osoa.
‎Berarekin joan nahi ote nuen galdetu zidan. Uso denbora zen, eta egun osoa zerura begira egoten ginen, pasako hegaztiak ikusteko ilusioarekin. Horrekin egiten genuen amets.
‎Igandeetan ere egun osoan egoten zen irekia gure denda ostatua, baina jendeak jeneralean bakean samar uzten gintuen bazkaltzeko tenorean. Ensaladilla rusa espeziala prestatu zigun egun hartan amak.
‎Kuluxka asko egiten ditu. Egongelan ematen du egun osoa; beraz, lasai ibili ahal izango zara etxean. Otorduak prestatu dizkiozu, eta besaulkiaren ondoko mahaitxoan utzi.
‎Egongelara itzultzen denean garbitu duzu. Ilusioa egiten dio markoetako argazkiak noizbehinka aldatzeak, salako mahaitxoan lore freskoak izateak eta aita zenaren margolanak egun osoz ondo argiztatuta mantentzeak. Eskura behar ditu beti ura, egunkaria, telefonoa eta telefono zenbakiak apuntatzen dituen agenda.
‎itsasontzien maketak. Egun osoa ematen du garajean sartuta. Amerigo Vespucci fragata bukatu du asteon.
‎Afizio isilak ditugu biok, eta horrek ere laguntzen du. Italiara egin genuen bidaian egun oso bat eman genuen muturtuta. Uste dut egoista nazkagarri bat zela esan niola.
‎eta egun osoan atertuko ez duelakoan
‎Hori izan zen aurrerantzean niretzat sasoirik onena, elurtearena; Harkaitz ez zen ehizan ibiliko, ia egun osoan sutondoan gezi berriak egiten eta zaharrak zorrozten arituko zen. Nik harria egurrari lotzeko uhalak ebaki, eta leundu egingo nizkion, amak beti beste zereginen bat bilatzen zidan arren.
2014
‎Baina ama ez zen fio, haurrek menpean erraz hartzen zutelako. Ikastola ondorengo tartean geratzeko bale, baina egun osorako ezta pentsatu ere.
‎Isabelle afaltzera etorri zen urtarrilaren 5ean, errege bezperan. Aztoratuta zebilen, Polizia atzetik zeukalako egun osoz. Xabik ordura arte ez bazekien ere, Mugertza abizeneko batekin zebilen Isabelle, eta orain Frantziako Poliziak zoko guztietan bilatzen zuen, ETAko buruzagietako bat zelakoan.
‎Ez nuen idatzia kale bazterrean utzi behar. Egun osoa hura berreskuratzeko irrikatan igaro dut. Norbait pasatzen zen bakoitzean begira geratzen zitzaion, baina ez du inork ukitu.
‎– Umeak ez dira etxetik irten egun osoan –esan zuen amak, barkamena eskatuz bezala.
‎nola izanen du bada arranguratzeko astirik, biharamunean berean trenetarat igan, egun osoa bidean egin, eta trenetarik jautsi ahala auto eta kamioietan sartu badituzte. Ingelesek utzi berri dituzten etxola batzuetan sartu dituzte, baina ez luzaz.
‎Bagoietan bero itoa eta zaldien usaina metatzen doaz. Bi egun oso eginen dituzte gisa horretan. Baina etxetik eraman jakiak, arno xahakoak, tabako belarrak, museko kartak eta, batik bat, trenbide bazterretan eta garatan agurtzera jalgitzen direnek bihotz berritzen dituzte soldaduak, etsai alemanaren kontra kuraiaturik garrasi egiteko:
‎" Mugak hesten dizkizute noiznahi!". " Julia hori egun oso batez eduki zuten Santa Graziko kasernan". " Badituzu hogeita bi guarda bederen muga horren zaintzeko".
‎Obus ttipi baten leherketak itsuturik, lanbro artean galdu da gaizoa, eta hiru soldadu alemanekin tupust egin ustekabean. Eman diote tiro oin batean, segitu du lasterka kontrako alderat, zangoa herrestan, lanbro artean, eman diote bertze tiro bat beso batean, segitu du herrestan, beso eta zango bakarrez, lanbro artean, eta hari elorridun horietarik harago joan ezinik baratu da, hatsanka, animalia bat balitz bezala marrumaka, egun oso bat iduri izan duen oren batez. Lanbroa poxi bat aienatu delarik errematatu du Fritz batek.
‎Haizea ere izan zitekeela pentsatu nuen. Lehenengo minututik nituen minduta muskuluak, sorbaldan, lepoan, egun osoa mina kendu gabe. Eskuak ere txarto, zauriak, oinak.
‎Jaka hartu zuen, lodia, lepoko zapia ere bai, poltsa, euritakoa. Ez zuen egun osoan euririk bota, goizean lainotuta egon arren. Armairu bateko apalean kateatu zitzaion euritakoa, segundo batzuk galarazi zion horrek.
‎Orban marroi bat ere utzi zion atzamar luzean... Izan zitekeen eguzkiak berotu zuela sarea, egun osoan... Ez zuen uste, zerbait gehiago zen hori, ematen zuen horretarako zegoela prestatuta, erretzeko, ez ukitzeko.
‎Erabaki zuen ez zela egun osoan aterako. Iluntzera arte, pentsatu zuen, jende gutxiago zebilen arte.
‎Horrela pasatu zuen egun osoa, erdi lo, erdi itzarrik, ur apur bat, sukarra, aho-sabaia, berriro lo. Ohitura zeukan ordurako hankak jaka azpian sartzeko, zabala jaka, beroa, eskertu egin zion bere buruari.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
egun 136 (0,90)
Egun 33 (0,22)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
egun oso eman 14 (0,09)
egun oso bat 6 (0,04)
egun oso egin 3 (0,02)
egun oso igaro 3 (0,02)
egun oso pasatu 3 (0,02)
egun oso bera 2 (0,01)
egun oso erabili 2 (0,01)
egun oso eraman 2 (0,01)
egun oso kale 2 (0,01)
egun oso lan 2 (0,01)
egun oso lo 2 (0,01)
egun oso nahi 2 (0,01)
egun oso neu 2 (0,01)
egun oso paper 2 (0,01)
egun oso ukan 2 (0,01)
egun oso aita 1 (0,01)
egun oso amantal 1 (0,01)
egun oso ardo 1 (0,01)
egun oso asmatu 1 (0,01)
egun oso atera 1 (0,01)
egun oso atertu 1 (0,01)
egun oso auto 1 (0,01)
egun oso bakarrik 1 (0,01)
egun oso barau 1 (0,01)
egun oso baso 1 (0,01)
egun oso berak 1 (0,01)
egun oso bertan 1 (0,01)
egun oso bete 1 (0,01)
egun oso bide 1 (0,01)
egun oso bulego 1 (0,01)
egun oso buru 1 (0,01)
egun oso dantza 1 (0,01)
egun oso denda 1 (0,01)
egun oso deus 1 (0,01)
egun oso dingilizka 1 (0,01)
egun oso egon 1 (0,01)
egun oso erdi 1 (0,01)
egun oso eroan 1 (0,01)
egun oso erreja 1 (0,01)
egun oso eseri 1 (0,01)
egun oso etzan 1 (0,01)
egun oso euri 1 (0,01)
egun oso ez 1 (0,01)
egun oso ezta 1 (0,01)
egun oso gelditu 1 (0,01)
egun oso gutxi 1 (0,01)
egun oso haiek 1 (0,01)
egun oso hala 1 (0,01)
egun oso han 1 (0,01)
egun oso hartu 1 (0,01)
egun oso hura 1 (0,01)
egun oso ibili 1 (0,01)
egun oso igogailu 1 (0,01)
egun oso igurtzi 1 (0,01)
egun oso ispilu 1 (0,01)
egun oso itsaskor 1 (0,01)
egun oso jarraitu 1 (0,01)
egun oso jarri 1 (0,01)
egun oso jasan 1 (0,01)
egun oso jo 1 (0,01)
egun oso kafe 1 (0,01)
egun oso kafetegi 1 (0,01)
egun oso komisaldegi 1 (0,01)
egun oso korrika 1 (0,01)
egun oso kremailera 1 (0,01)
egun oso lagun 1 (0,01)
egun oso lantoki 1 (0,01)
egun oso lehortu 1 (0,01)
egun oso liburu 1 (0,01)
egun oso lortu 1 (0,01)
egun oso marmar 1 (0,01)
egun oso mina 1 (0,01)
egun oso mokadu 1 (0,01)
egun oso nu 1 (0,01)
egun oso ohiko 1 (0,01)
egun oso ondo 1 (0,01)
egun oso onomatopeia 1 (0,01)
egun oso para 1 (0,01)
egun oso pena 1 (0,01)
egun oso radio 1 (0,01)
egun oso sutondo 1 (0,01)
egun oso testu 1 (0,01)
egun oso une 1 (0,01)
egun oso zain 1 (0,01)
egun oso zeru 1 (0,01)
egun oso zu 1 (0,01)
egun oso zuri 1 (0,01)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia