Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 52

2000
‎Aurrerago, kostaldeko hiria izanik, Castrok ere nozitu zuen 60ko hamarkadako boom turistikoa, baina 70eko hamarkadako krisiak berriro arazoak ekarri zituen hirira. Castroar mordoa hurbildu zen orduan Bilbo Handira lan bila eta egun oraindik, askok du bizibidea Bizkaian. Azken hamarkadan, aldiz, Bilbo Handikoak izan dira bertara hurbildu direnak, baina kasu honetan etxebizitza merke bila.
2001
‎Zergatik egiten diote jaramon eskariari eta urtegitzarrak eraiki? enpresa handien presioarengatik, baina baita gaur egun oraindik urari gatza kentzea lehiakorra ez delako, orain ez bezala nekazariek ura osorik ordaindu luketelako.
‎Langileen eguna oraindik gogoan zeukatelako, edota langile borrokak egunetik egunera gehiago ugaltzen ari zirelako, gauza da Marx eta honen irakaspenak zekartzatela kontura ZERUKO ARGIAren arduradunek asteroko gogoeta eskaintzerakoan. " Nor burgesa?", galdetzen zuten izenburutik.
‎Neroni 10 urterekin joan nintzen Donostiara lehenbiziko aldiz eta 22 urterekin irabazi nuen lehen bandera. Nork bere burua Kontxako badian ikustea izugarria da, eta gaur egun oraindik ere Orioko mutil koskorrek halaxe bizi dute» adierazi digu Jose Ramonek.
2002
‎Gu ezin gara horren erantzule egin. Pentsa, gaur egun oraindik ere beira, plastiko eta paper edukiontzietan jendeak mota guztietako hondakinak botatzen ditu. Horiek azken finean material solidoak dira eta banandu daitezke.
2003
‎Gontzal Agote Nabarra aldizkariko erredaktorearen ustez, garrantzitsuena zera da, garbi geratu dela gaur egun oraindik komunikabide berriak sortzeko aukera badagoela. Edonola ere, aitortzen du gogorra izan dela, hasiera hasieratik diru laguntza gabe funtzionatu baitute:
‎Ez zuen Iraultza bizi izan, Iraultza baina, bere «patriotisme»tik kontatua da. Bere ideologia Iraultzaz geroztik sortu eta zabaldu zen, frantziartasuna gorpuzteko balio zuena, ezkerrean nahiz eskuinean izugarrizko eragina izan duena, eta egun oraindik ere baliatzen dena. Historia sentiberatasun horren arabera egiten da oraindik ere.
‎Irakurlearen ederzaletasuna berpizteko ahaleginetan osatutako bilduma honetan, antzinako amodio, gerra eta gertakizun historikoekin lotutako kantak ageri dira. Erromantze eta poema horietatik asko eta asko gaur egun oraindik entzun daitezke herrietako kantarien ahoetan, aspalditik osatzen baitute euskal lirika herrikoiaren altxorrik preziatuena. Besteak beste," Ganboarrena"," Beotibarko gudua"," Perutxorena"," Urrutiako anderia"," Undurain anderiaren kanta"," Atarratze jauregikoa"," Arbotiko prima eijerra"," Neskatx ontziratua" eta" Amoros baztertua".
2006
‎Jakin behar da inork ez zuela urik edaten. Ura gaitzak transmititzeko era zen, pentsa, gaur egun oraindik ere badaude baserritarrak urik sekula edaten ez dutenak. Eta ez da alkohola gustatzen zaielako, ez, ez, baizik eta ura txarra delako osasunarentzat.
‎Baina zergatik 1839ko legea, foru konstituzioaren eragina indarrera ekarri zuena? Gaur egun oraindik delako legearen eraginpean gaude.
2007
‎Denen artean, Iruñerriko irrati libre bakarra osatzen dute hots, inongo gobernu, alderdi edo erakunderena ez den irabazi asmorik gabeko irratia eta egun oraindik ez dute lizentziarik, eredu pribatua nahiz elkartze eredua aukeratu duten eskualdeko beste hainbat irratiren antzera Euskal Herria Irratiaren kasua ezaguna da, adibidez. Espainiako Estatuak 1989an legea atera zuen irrati publikoak, pribatuak eta herrietakoak arautzeko, baina elkartze irratientzat eta irrati libreentzat ez zuten araurik zehaztu.
2008
‎Han hamar urtero dirua bukatzen dela diote, lur jotzea ziklikoa dela. Jimenezen hitzetan," gaur egun oraindik lur azpitik ateratzen ari da Argentina. Hobeto omen gaude, baina zerekin konparatuta?
‎Gaur egun oraindik negozioa paperean dago. Guk Berria.info dugu ondoan Berria dagoelako, eta hori gertatzen da munduko web gune informatibo inportante gehienetan:
‎Liliidae ordenako landare askorekin gertatzen den eran, honen sailkapenean ikaragarrizko zikulu saltsa dago, eta egun oraindik ez da ehunka urtetako istilu taxonomikoa isildu. Erabat argitu artean, Luzuriagatarrak hor izango dira.
‎sei hilabeteko tartean milioi bat lagun baino gehiago inguratu omen zen agertokira. 2002an ingurunea txukundu eta berritu zuten, eta gaur egun oraindik ere jende dezente inguratzen da bertara, hilabete bakoitzeko bigarren igandean elizkizuna ospatzen baita.
2009
‎Beldurra nuen, segurtasun falta; eskutik eraman behar ninduten edozein lekutara, jaioberria banintz bezala. Gaur egun oraindik biolentzia ateraldiak eta normalak ez diren jarrerak ditut batzuetan. Gainera, nora joan ere ez nuenik, berdinera itzultzen nintzen beti:
‎Gure elikaduraren historiaren jakitegian eta mandioan aparteko apala dute lekadunek. Egun oraindik ere apal horretan ditugun baba handi, baba ttiki beltz eta zuri eta ilarrekin batera goragoko lurperatzaile horien leketako aleek ere makina bat puzker eta putz sortuko zuten milaka urtetan. Ehunka gutxi batzuk besterik ez daramatzate apal horretan babarrunek, ustel egiten duen gure ustean geureenak badira ere.
2010
‎1765ean medikua Parisera joan zen eta argizarizko figuren erakusketa prestatzen hasi zen. Urte hartan bertan Louis XVI.aren amorante Madame du Barryren erretratua egin zuen, gaur egun oraindik erabiltzen den molderik zaharrena. 1767an Grosholtz eta ama ere Parisera joan ziren Curtiusen babesean.
2011
‎Diru kutxa publikoek 212.000 milioi pezeta (1.275 milioi euro) jarri zituzten. Zortzi hilabete geroago ordainketak eten zituen eta gaur egun oraindik berri ofizialik ez dago euskal enpresatik alemaniarrera bidalitako 21 milioi euroei buruz.
‎1996an Poirier doktorea orduan Aventis Pharma zen konpainian lehengaien segurtasun biologikoaren arduraduna zen. Gaur ahaztua dirudien behi zoroen krisia beroenean zegoen eta Poirierrek ziur egon nahi zuen bere enpresak saltzen zuen heparina soilik zerrien hesteekin egina zegoela, ez zeukala behi edo zekorren hesterik; gaur egun oraindik behikien barrunbeek kontrol zorrotzak dituzte, Creutzfeldt Jakob gaixotasun neurologiko beldurgarria sortzen omen duen prioia elikagaietara iritsi ez dadin.
‎Euskaraz, Iparraldean, Bakalore orokorra prestatzen da bakarrik, Baionan Seaskak duen Bernat Etxepare lizeoan. Nahiz eta Seaskaren asmoa ahal bezain lasterren Baxo teknologikoari eta profesionalari heltzea izan, gaur egun oraindik ez dago Ipar Euskal Herrian ikasketa hauek euskaraz burutzeko aukerarik.
‎Hala, 1946an, Basketball Association of America NBAren aurrekaria sortu zenean, New Yorkeko saskibaloi taldeari Knickerbockers izena ipini zioten. Eta egun oraindik izen bera du, Knicks laburduraz ezagunagoa bada ere.
‎" Mundu guztiak pentsatuko du pentsatzeko nik agintzen diodana". Wellesek zuzenean gaztigatzen ditu gaur egun oraindik dirauten sistema politikoa, ekonomia kapitalista, kazetaritza eredua. Eta errealitateak maiz fikzioa gainditzen duenez, William Randolph Hearst kazetari estatubatuarra dago erretratu gupidagabe horren atzean pelikula boikotatu zuen Hearstek:
2012
‎1893an Nafarroako konkistari buruzko doktore tesia publikatu zuenean, ez luke usteko Prosper Marie Boissonnade okzitaniarrak, lan hura egun oraindik ere erreferentzia nagusietakoa izango zenik historialarien artean. Poitierseko unibertsitateko irakasle izan zen eta 1891n diru saria eman zioten Espainiako Erdi Aroko historia ikertzeko.
‎egun batzuetan gazitzen uzten zen, ondoren oliba oliotan busti eta lehortzeko zintzilikatzen zuten. Hari esker dakigu gaur egun oraindik ezaguna den Parmako prosciuttoak orduan ere ospe handia zuela, eta ejertzitoak elikatzeko nahiz Erromako oturuntzetarako erabiltzen zela. Trebbiako guduan Anibalek erromatarrak mendean hartu zituenean (K.a.
2013
‎Kontabilitatean eta etxaldearen kudeantzan laborariak laguntzeko sortu zen elkartea 1983an. Gaur egun oraindik, hautu eta lan moldeetan autonomoak izaiten formatzen ditu".
‎Ixiar ahizpa eta biok hasi berriak ginela apustua egin zuen Pellok, gaur egun oraindik mantentzen den" Pertsonaia" abiaraziz. Pellok gu trebatzen lan handia egin zuen, elkarrizketak prestatzen laguntzen zigun, idatzitakoa zuzendu... haren lezioak ez zaizkit ahaztuko.
‎Horretarako lehen harria izan zen ULGOR; egun oraindik ere askori entzungo diogu, Fagor Etxetresnak kooperatibari, ULGOR deitzen. Barrura begira, enpresa demokratikoa lortu nahi zuen Arizmendiarretak, bere hitzetan, langileen adin nagusitasuna lortu behar zen.
2014
‎Feminismoak bilatzen duena da gizon eta emakume, pertsona guztien eskubideen berdintasuna, desberdintasunak errespetatuz. Gaur egun oraindik oso gaizki ulertzen da. Maila batera iritsi diren emakumeek feminismo hitza nola errefusatzen duten entzuteak min handia ematen dit.
2015
‎Berea zen egia bakarra eta hori amaitzea benetan beharrezkoa zen. Egun oraindik agenda markatzeko indar handia du eta laster horri helduko diogu. Ezin gaitu eskuin muturreko egunkari batek horrenbeste baldintzatu.
‎Bakalauaren iritsierarekin batera, gaur egun oraindik musika elektronikoari egozten zaizkion aurreiritzi andana sortu ziren, gaztetxe, txosnagune eta jaialdi alternatiboetan batez ere. Hiru azpimarratzen ditu ikerlari durangarrak.
2016
‎Mogelek hausnarketa hori XIX. mendean jada egin bazuen ere, bistan da egun oraindik generoaren eta parekidetasunaren inguruko gogoeta eta eztabaida beharrezko direla. Helburu horrekin sortu dute, bada, Bizentaren Lumak.
‎Jolasa" oso interesgarria" iruditu zitzaien gazteei: " Hainbat kontzeptu argitzea beharrezkoa da, gaur egun oraindik askok feminismoa gizonezkoenganako diskriminaziotzat hartzen baitute, eta ez parekidetasunaren aldeko borroka bezala". Denek azpimarratu zuten askotan izandako bizipenei izena jartzea eta kontzeptuekin lotzea aberasgarria izan zela oso.
‎Armadako hainbat kidek probatu zutenean, erantzuna ez zen txarra izan, baina zenbait kexa ere jaso zituenez, produktua hobetzen ahalegindu zen. Malguki sistema berritzailea asmatu zuen, gaur egun oraindik erabiltzen dena eta tresnak labanaren bi aldetan jartzeko aukera ematen duena.
2017
‎J. OLANO. Kontua da, gaur egun oraindik badirela hainbat indar politiko ez datozenak bat helburu horrekin. Adostasuna bai, baina norekin?
2018
‎L. Larrañaga: Gaur egun oraindik Gorputz Hezkuntzako irakasle titulua ez duten tutoreak aritzen dira ikasgaia ematen hainbat ikastetxetan, legez irakasle espezialista batek eman behar duen arren. Horri eta Eiderrek esan duenari lotuta azpimarratu nahi dudana da zuk zerbait transmititzeko zuk hori maitatu egin behar duzula.
‎talde horretako kideek utzitakoaren alderdi" zintzoa" bakarrik sartzen da garaiari egiten zaion argazkian. Gaur egun oraindik deserosoak izan daitezkeenak bazterrean geratzen dira. Nork hitz egiten du, adibidez, artistek duintasun ekonomiko minimo bat lortzeko egin zuten eskariaz" Gure jokabidearen berri" izeneko testuan?
‎Iruñeko peñek 1978an egindako ikerketa, Asi Fue (Horrela izan zen) izeneko liburuxkan argitaratua, ezinbestekoa da gaur egun oraindik ere poliziaren erasoaren inguruko kontakizun ofiziala gezurtatzeko lagunen testigantza jaso zuten. Poliziak istiluak sortu baino lehenago inguratu zuen zezen plaza eta Miguel Rubio komisarioa aurrean zutela ordena publikoko indarren dozenaka agente barrura sartu zirenerako, amnistia eskatzeko pankartak sorturiko eztabaida amaituta zegoen.
‎Kronika zaharretan herri menderagaitz, borrokalari eta burugogor gisa agertzen da. Gaur egun oraindik askok beldurra diete oldarkorrak direlakoan, baina ez da egia. Erasoen aurrean baino ez dira defendatzen.
‎Lezoarrek Sotxo deitzen dioten zonaldean, gaur egun oraindik ikus daitezke frankismoko esklaboek egindako zuloak. 1939 negua bereziki gogorra izan zen, hotz handia egin zuen, euria erruz eta elurra ere bai.
2019
‎Hamarkada hauetan loratu ziren, besteak beste, Anaitasuna, Jakin, Goiz Argi, Egan edota Karmel aldizkariak. Ipar Euskal Herrian, 1944an Eskualduna aldizkari zaharra itxi ondoren, urte berean egun oraindik bizirik den Herria informazio orokorreko euskarazko aldizkaria abiatu zen.
‎Pentsa dezakegu Hondarribiaren nortasuna historian zehar apenas aldatu dela, betidanik izan dela herri bat, non baserritarrak, kaletarrak eta arrantzaleak elkarrekin bizi izan garen, gure gorabeherekin. Izan ere, gaur egunean oraindik eskema hori askotan aipatzen da gure herriaren osaeraz hitz egitean. Hala izan da mende askoan zehar, baina azken hamarkada hauetan eskema hori aldatzen ari da.
2020
‎AEBek 290 bidaiari hil zituzten eta George Bushek esan zuen inoiz ez zutela barkamenik eskatuko. Azkenean, 1996an Washingtonek biktimei kalte ordainak ordaindu zizkien, baina ez zuen ordaindu hegazkinaren galerarengatik eta egun oraindik ofizialki barkamenik eskatu gabe jarraitzen du.
‎Hil zenean, Magdeburg herriari eman zion doaintzan, berari eusteko diru mordoska eder batekin batera. Gero bertan sortu zuten Grusonschen berotegien egitasmoa, non gaur egun oraindik ezagutu daitekeen munduan galzorian dauden espezieen bilduma izugarri bat.
2021
‎deshumanizatzen. Gaur egun oraindik hamar milaka laborari eta artzain dira parkeetatik haizaturik, kontserbazioan berezitutako nazioarteko adituen begirada pean. Beste milioika dira zigorturik lurra landu izanagatik ala haien kabalak bertan alhatzeagatik".
2022
‎1970eko hamarkadatik goiti orokortu ziren tratamendu kirurgikoak eta hormonalak. Gaur egun oraindik bideratzen dira, nahiz eta hastapenetan baino mediku gehiagok eman interbentzio ezaren aukera.
‎The Johns Hopkins medikuntza unibertsitateko Lawson Wilkins ospetsuak zabaldu zuen esku hartzeak ahal bezain goiz egin beharraren segurtamena. Ondoko Harvard Unibertsitatean tesia idazten zebilen John Money besapean hartu eta 1955ean finkatu zuten gaur egun oraindik eragina duen postura: identitatea plastikoa da," psikosexualki neutroa" da jaioberria, baina berehala eta zorrozki bideratu behar zaio genero bat.
‎Geratzen ziren tainoak akulturazio eta sinkretismo prozesuetan galdu ziren. Nahiz eta ikerketa genetikoek gaur egun oraindik haien oinordekoak badirela dioten, kultura horren ezaugarriak galdu egin ziren.
2023
‎Batetik, genero ikuspegia dago atzean: " Ikuspegi androzentrikoa da nagusi medikuntzan eta emakumeen gorputza gorputz akasduna da, ez da gai erditzeko; prozesu naturalak patologizatu edo gaixotasun bihurtzen ditugu; horrez gain erditzeari beldurra zaio, zerbait gaizki ateratzeari beldurra, eta beldur garenez sumisioa errazago onartzen dugu; eta gaur egun oraindik ere emakume batek zerbait eskatzen duenean, galdetzen duenean edo kexatzen denean, enbarazu egiten du". Bestetik, osasunaren ikuspegi mekanizista nabarmendu du Fernandezek:
‎Komiki tirak solte argitaratu ohi ziren ordura arte egunkari eta aldizkarietan, baina produktuaren arrakastaz baliatuta, komikiak albumetan biltzen hasi ziren. 1933an, New Deal abiarazi zuten urte berean, Harry Wildenberg eta Max Gaines, Connecticuteko Eastern Color Printing inprimategiko bi langileri komikien egile eskubideak eskuratu, erraz inprimatu eta kioskoetan merke saltzeko formula bururatu zitzaien, eta comic book a sortu zuten, 17x26 zentimetroko liburuxka, 24 eta 32 orrialde bitartekoa, gaur egun oraindik erabiltzen den formatua. 1934an argitaratu zen lehena, Famous Funnies izenburukoa.
‎Froga ugarirekin erakutsi zuten Alemaniak ezkutuan lagundu ziola Alfonso XIII.a espainiar monarkari iperita sortzeko fabrikak muntatzen, bai Madrilen La Marañosako lantegi militarrean, egun oraindik martxan dagoena, baita Melillan ere, nahiz eta 1919ko Versaillesko Itunak arma horiek produzitzea debekatzen zuen.
‎Ni hasi nintzenean, eskola aurrea deitzen zitzaion Haur Hezkuntzari, eskola ere ez zen, eta escuela maternal ere esaten zioten, ama eskola, amari lotua; ikasketa horiek aukeratu nituenean" hori emakumeen lana da" entzutea egokitu zitzaidan, behin baino gehiagotan. Lehen Hezkuntzara iritsi aurreko etapari ez zitzaion (eta gaur egun oraindik ere sarri ez zaio) funtzio hezitzailea aitortzen, eta umeak zaintzea emakumeekin lotzen dugu. Nik Elektronika ikasi nuen eta soldadutza egin ondoren Magisteritza hasi nuenean, garbi izan nuen Haur Hezkuntza egin nahi nuela, lehenengo etapa hori zein funtsezkoa den ohartuta.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia