|
esan zion?, Gabino, egun eguzkitsu bateko igande bateko goizerdia zen? poz pozik jarri zen; entzun zezakeèn musikaz aparte, baina, Gabinok beste motibo bat ere bazuen pozik egoteko; Gabinok, izan ere, goizetik meza entzun zuen, ohi baino debozio handiagoz entzun ere, medikuak bizpahiru
|
egun
lehenago operazioaren berri eman ziolako: kolapsoterapia egin ziotela, alegia, ezkerreko birikan hobekuntza izpirik nabaritu ez zuelako; berri gaiztoari, haatik, berri ona jarraitu zitzaion?. Baina bestea gero eta hobeto duzu, sendatu zaizula ere esan daiteke, eta hori da garrantzitsuena?
|
|
Jaialdi itxurako hura –Primo de Riverak hilabete lehenago jo zuen estatu kolpea– berandu gabe ospatu zen, mojen komunitatearen eta zuzendari jaunaren adostasunarekin; baita amarenarekin ere, Maria Bibianak jakitekoa jakinarazi zionean Reginak muturra okertu zuen arren, amak ere bere iritzia baitzuen musika tresnei buruz, markesen etxean zerbitzatu ondoren pianoa eta biolina lehenesten baitzituen txistuaren aurrean; Gabinok askotan entzun izan zituen txistuaren edo dultzainaren hotsak, baita beste musika tresna askorenak ere –klasikoak eta ez hain klasikoak–, bai diskoan eta bai bertatik bertara ere, halako eran, non bai baitzekien ezen hots haien aterpean sorgin bat gordetzen zela, entzulea liluratzeko gai izan zitekeena; bazekien, halaber –kanta batzuek edo nota batzuek nabarmen hunkitzen zuten batzuetan Gabino: ...an; horregatik, Maria Bibianak bisitaren berri jakinarazi zionean –" Iritsi dira!" esan zion–, Gabino –egun eguzkitsu bateko igande bateko goizerdia zen– poz pozik jarri zen; entzun zezakeèn musikaz aparte, baina, Gabinok beste motibo bat ere bazuen pozik egoteko; Gabinok, izan ere, goizetik meza entzun zuen, ohi baino debozio handiagoz entzun ere, medikuak bizpahiru
|
egun
lehenago operazioaren berri eman ziolako: kolapsoterapia egin ziotela, alegia, ezkerreko birikan hobekuntza izpirik nabaritu ez zuelako; berri gaiztoari, haatik, berri ona jarraitu zitzaion –" Baina bestea gero eta hobeto duzu, sendatu zaizula ere esan daiteke, eta hori da garrantzitsuena" esan zion medikuak ondotik–, eta hargatik, beharbada, Gabino ez zen lur jota gelditu; aitzitik –edo Gabinok dohain hura zuelako, baldintzarik zailenetan hitz edo esaldi airosoak asmatzera bultzatzen zuena, hitzaren indarrak gaitzarena neutraliza zezakeelakoan; edo medikuaren aurrean (baita sendategiko langile zein gaixo guztien aurrean ere, ez baitzegoen dudarik ezen haiek guztiek jakingo zutela, goizago edo beranduago, gertatutakoaren berri, medikuaren beraren edo erizainen bidez), heroi bat bezala geratzeko posibilitateaz ohartzen zelako–, ezin hobeto erreakzionatu zuen, medikua bera, urduri samar zirudiena, lasaitzen ahalegintzen zela:
|