Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 158

2008
‎Uztailaren 12an, berriz, paperik gabeko etorkinak Israelerat sarrarazten ari omen zen beduino bat tiroz hil zuten Egiptoko segurtasun indarrek. Bost egun lehenago, berriz, Egiptoko polizia batek zuen bizia galdu, Israelekiko muga igarotzen ari zen beduino talde batekin izandako tiroketaren ondorioz.
‎Katalina Porturekin ezkondu eta zenbait urtera, gazte hil zen Elkanoren aita, eta alargun geratutako ama hark hazi behar izan zituen bederatzi haurrak, lan eta neke handiarekin. Dena dela, ez zen gaizki moldatu izango, Elkanok hil baino zenbait egun lehenago idatzitako testamentuan ama behin baino gehiagotan izan baitzuen gogoan, haren magaletik jasotako guztia eskertu nahian nolabait.
‎Angel Lekuona Beitiak 1936ko gerratik ihes egin, baina atxilotu eta Bordeleko gotorleku batera eraman zuten eta, handik, Flossenbegeko kontzentrazio esparrura. 1945eko apirilaren 10ean hil zuten bertan, AEBetako soldaduek eremua askatu baina 15 egun lehenago.
‎1564an Legazpi espedizio itzel haren buru egin zuten, Urdanetak eskatuta, eta erregea «konkistatzen zituen lurralde guztietako almirante, jeneral eta gobernadore» izendatu zuen. Urte hartako azaroaren 21ean atera zen Jaliscoko Navidad portutik bost ontzi eta 350 gizon baino gehiago zituen espedizioa, bi egun lehenago banderak eta zutoihalak bedeinkatu ondoren. 500 tonako pisua zuen San Pedro izenekoa zen espedizioko ontzi nagusia, eta bertan Legazpi eta Urdaneta zihoazen.
‎«Errusiako bake misioko soldaduak Poti eta Senaki artean jarritako guneetatik erretiratu eta Georgiatik atera dira. Dimitri Medvedev eta Nicolas Sarkozyk akordatutako epean ez, bi egun lehenago bete dugu hitzemandakoa», eman du aditzera Errusiako Kantzilergoak. EBri ere berdin egiteko eskatu dio, gainera.
‎Ertzaintzak manifestazio buruan zeramaten ikurrina erabili zuen manifestarien kontra jotzeko aitzakia moduan. Ikurrinak xingola beltza zuen, eta alde banatan Roberto Saiz euskal presoaren argazkia, egun hartan bertan hil baitzen, eta Igor Angulorena, hiru egun lehenago zendu baitzen, zeramatzaten. «Elkarteak, era horretan, hildakoen senideei dolumina erakutsi nahi zion», adierazi zuten atzo elkarteko kideek.
‎Irailaren 1ean, prentsaren bidez jakin genuen kontrola egongo zela ostiralean, gure eta bere klubeko K2aren artean bikoteko kide bat Merchan da. Astearte eguerdian jaso genuen idatzia, kontrola baino lau egun lehenago. Kontrola non, eta Zamoran (Espainia) izango zen.
‎Caparrosek Valladolid mendean hartu zuen hasierako hamaikako bera zelairatu zuen atzo. Lau egun lehenago egindako jokoak merezi zuen jarraikortasunaren aldeko apustua egitea. Inor gutxik ulertuko zuen teknikariak aldaketak egitea.
‎Ezeolaza eta Batzarre gezurretan dabiltza, fiskaltzak bi egun lehenago paratutako eskaera onartzea beste irtenbiderik ez baitzaie gelditu. Fiskaltzak Ezeolazaren kontrako ustezko jipoi horretan ez du deliturik ikusi eta delitu bidea hartu beharrean hutsegite bidera beheratu du gertatutakoa, ez Batzarrek nahi zuen bezala (hau da, delitu bidetik jotzea).
‎Hamar egun lehenago, PSN eta CDNko ordezkari batzuk Nafarroa Oinez en agertu ziren, argazkietan itxura euskaltzalea emateko. Denbora gutxi pasatu behar izan da alderdi horien benetako aurpegia ikusteko:
2009
‎George Bushek, oraindik AEBetako presidente denak, herenegun atzoko goizaldea Euskal Herrian herritarrei azkenekoz hitz egin zien telebistan. Barack Obamak, haren ondorengo izango denak kargua hartu baino lau egun lehenago, hain justu. Mintzaldi jendaurreko horretan, bere zortzi urteko agintaldia gainbegiratu du.
‎Madrilen hasi zen kanpaina, hautesle elkarte baten legez kanporatzearekin. Hauteskunde kanpaina hasi eta biharamunean, lehen kartelak itsatsita zeudela, berretsi zuen Espainiako Auzitegi Konstituzionalak, ñabardura esanguratsuekin, Auzitegi Gorenak bost egun lehenago ebatsi zuena. Aukera Guztiak hautesle elkarteak bozetatik kanpo geratu zen; ez, ordea, ezker abertzalea.
‎Bestalde, tartean borroka psikologikoa egongo dela ere ezin da ahaztu. Itzulikoa jokatu baino hiru egun lehenago elkarren aurka jokatuko dute bi taldeek San Mamesen.
‎Ba, bai. Egia errateko, luze joan da, baina nik zitazioa bospasei egun lehenago jaso nuen, eta epaiketa egingo zela, aste bat lehenago abisatu ziguten. Denbora pila bat luzatzen ari dira, baina gauzak di da egiten dituzte gero, denbora askorik eman gabe guri ere.
‎Txema [Auzmendi] etorri zen lekuko. Beste aukera batzuk ere bazeuden, baina bizpahiru egun lehenago abisatuta...
‎Hori bai, haren izaera bakartia eta lotsatia agerian geratu zen sinadura egunaren bezperagoan ere. Bi egun lehenago jakinarazi genion nolabaiteko protokolo bat antolatuta zegoela, lagunak, bertsolari zaharrak... prentsa ere egongo zela..., kontatu du Lopez Landatxek. ' Nola?
‎Orduan bezala egun ere krisi ekonomikoak ezaugarritzen du egoera. Baina urteurren hori baino egun batzuk lehenago ez ezik, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hauteskundeak baino hiru egun lehenago ere bazela egin zuten atzoko asanblada. Askatasun zibil eta politikoen ukazioa ezin nabarmenago geratu den garaian, hain zuzen.
‎Rakocevicek, Ilievskik eta Teletovicek hiruko bana saskiratu zuten, eta Tau 18 aurreratu zen. Tauk azkar jokatu nahi zuen, jakitun baitzen Bartzelona nekatuta egon zitekeela, Manresan bi egun lehenago lau luzapeneko partida gogorra jokatu ondoren. Errebotea jaso bezain pronto, kontraerasoa egiten saiatzen zen Tau, eta bukatzen ez bazuen, baloia azkar mugitu eta aukera egokiena bilatu.
‎Presidentetzara ere modu deigarrian iritsi da: bozak izan baino hamabost egun lehenago haren kontrako kargu guztiak erretiratu zituen Fiskaltzak. Abokatuek frogatutzat utzi zuten tartean interes politikoak izan zirela eta horrek auzibidearen legezkotasuna urratzen zuela.
‎Emakumeen artean ere nahiko arrunta da hilekoaren aurreko aldiarekin lotua dagoen akne mota bat, hilekoa etorri baino hamar bat egun lehenago agertzen dena, aho inguruan, kokots aldean zehazkiago esateko. Egun horietako hormona jariatze handiagoa da faktore abiarazlea, eta horregatik, hilekoa amaitu eta hormonak bere onera etortzen direnean, azaleko lesioak ere desagertu egiten dira.
‎Txertoa bere buruarekin frogatzea pentsatzen ari zen Pasteur, laborategira ama bat bere semearekin iritsi zenean. 9 urteko Joseph Meisterrek hamalau hozkada zituen, bi egun lehenago amorrudun zakur batek egindakoak. Haurra hil egingo zela pentsatuta, txertoa saiatzea erabaki zuen.
‎Europako Legebiltzarrerako hauteskundeak baino egun batzuk lehenago egin zuten hitzarmena. Hori egin baino hamabost egun lehenago alderdi horrek onartu zuen porrot egitekotan zegoela, baina Amazon ekin ados jarri ondoren, zaborrak diren produktu horiek denak Amazon en sartzerakoan balioa irabazi zuten, eta lehenago saltzea lortzen ez zutena garestiago saltzen hasi ziren. Orrialde faxista batetik Amazon era jauzi eginda negozioa egin dute.
‎Izan ere, erakunde ofizial gehienek, Legebiltzarrak eta Auzitegi Gorenak, kasu, legez kontrakoa dela uste dute. Horiek horrela, Parlamentuak onartu berri duen legearen arabera, da egin galdeketarik hauteskunde orokorrak baino 180 egun lehenago edo geroago. Horrek esan nahiko luke, igande honetan egitekoa zuten erreferenduma bertan behera geratuko dela.
‎betea dela segurtatu du Malandainek. Txoriek lekuari egokitzeko gisan, hiru egun lehenago etorriko dira, marken hartzera. Obra honen bidez, hegaldiaren mundura sartzera gonbidatzen du koreografoak, txoriak aske utziz txori eta dantzarien arteko solasa irudikatzen duen mundura sartzera.
‎Bertsio hori bat dator, behinik behin, Herbert Bayardo Inestroza koronelak The New York Times i esandakoarekin. Zelaya kargutik kendu baino bi egun lehenago armadaburua eta Kongresuko burua bildu egin zirela adierazi zion armadako abokatuak hedabide estatubatuarrari.
‎Baina ez zuen inongo aukerarik izan. Lau egun lehenago Irujo ibili zen moduan aritu zen, eta horrela oso zaila da hogeita bira iristea. Zearrak ere ilusio handia zuen San Fermin torneoa jokatzeko, ia bi urte eman baititu txapelketatik at. Berasaluzek eta Beginok, ordea, finala irabazteko ilusioa zapuztu zioten Zearrari.
‎Hain justu, aurten Tourrean etaparen bat irabazi duten bi euskal txirrindulariak, Mikel Astarloza (Euskaltel Euskadi) eta Garate bera, BERRIAko zutabegileak dira. Garatek Estresatuta nago izenburua zuen iritzia idatzi zuen egunkari honentzat uztailaren 1ean, lasterketa hasi baino hiru egun lehenago.
‎Ofizialak ez diren iturrien arabera, besta guztiak ditu pasatu Baionatik kanpo. Arrazoiak uztailaren 27an bestak hasi baino bi egun lehenago Claude Grenet bere arreba zaharrena hil izanarekin zerikusia luke.
‎Bi egun lehenago euri jasarengatik bertan behera gelditu zena atzo bukatu zuten Nadalek eta Gonzalezek. Bukatu, berez, bukatu, Nadalek egin zuen.
‎Zelayak berriz presidentetzara aurkeztu ahal izateko bidea aurkitu nahi izan zuen horrela. Kongresuak, baina, galdeketa bertan behera uzteko asmoarekin, erreferenduma egin baino bost egun lehenago, moldatu egin zuen Hauteskunde Legea.
‎Orain bi hilabete, epaileari helegitea aurkeztu zion Mbolo Moye Doole elkarteak, baina epaileak ez du oraindik erantzunik eman. Uztailaren 27an, Epaileen Batzordeak irizpidea bateratu baino hiru egun lehenago, elkarretaratzea egin zuten Mbolo Moye Doolek eta SOS Arrazakeriak Bizkaiko Lurralde Auzitegiaren aurrean.
‎Sandra Guzman. 2006ko abenduaren 27an, bi egun lehenago ikusiriko gertaera baten harira, salaketa ezarri zuen Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailean. Salaketaren arabera, abenduaren 25ean ertzain batek Afrika iparraldeko hainbat gizon partzialki biluzarazi zituen, eta ondoren miatu, jo eta ostikadak eman zizkien Bilboko Casilla parkean.
‎EEgunkaria itxi baino bi egun lehenago, 2003ko otsailaren 18an, Baltasar Garzon Auzitegi Nazionaleko epailearen aginduz poliziek 14 gazte atxilotu zituzten Euskal Herrian. Geroztik, 2005eko maiatzera bitartean, gisa horretako beste sei polizia sarekada izan ziren, eta guztira 121 gazte inguru atxilotu zituzten.
‎Nik Txileko Justizia Administrazioarekin kolaboratzen dut, eta, ondorioz, baita Txileko auzitegietako medikuntzako profesionalekin. Auzi bat zabaltzera zihoazela jakinarazi zidaten isileko mezu baten bidez, zein kasu zen aipatu gabe eta gorpua hilobitik atera baino bi egun lehenago. Ezin izan nintzen garaiz heldu, astebete beranduago iritsi nintzen Santiagora, eta orduan jakin nuen Victor Jararen gorpuaz ari zirela.
‎Alabak sukar apur batekin zeramatzan egun batzuk, eta medikura joan ginen. Baina nola pentsatuko nuen nik minbizia izango zuela, bi egun lehenago eskubaloi partida bat jokatu bazuen?. Medikuak neskatoak partidan hartutako kolpeak ikusi zituen.
‎Abul Geiten hitz horiek, azken batean, azken asteotan zabaldu diren zurrumurruen baieztatze baten giza hartu izan dira. Ministroak adierazpen horiek egin baino bi egun lehenago, dena den, Hosni Mubaraken agintearen aldekoa den Al Gomhuria egunkariak jakinarazi zuen Egipto hasia dela Gazarekiko mugan aurretik eraikita dagoen hesia gotortzen, eta eginiko salaketen kontra jarrita, hauxe zehaztu zuen: Egiptok desegiten dituelarik Gaza aldetik eginiko tunelak, ez ditu palestinarrak etsaitzat hartzen; ez du hori egiten Ameriketako Estatu Batuei mesede egiteko edo Israelen segurtasuna bermatzeko; hori egiten du bere buruaz jabe den herrialde bat delako, besterik ez.
‎Liu Xiaobo iazko abenduaren 8an atxilotu zuten, manifestua argitara eman baino bi egun lehenago Giza Eskubideen Deklarazioaren 60 urteurrenaren harira plazaratu zuten testua. Ez da, ordea, ekintzailea zigortzen duten aurreneko aldia.
2010
‎Brito hil baino zenbait egun lehenago, ordea, Venezuelako Nekazaritza eta Lur ministro Juan Carlos Loyok ziurtatu zuen kasu horretan ez zela bidegabeko desjabetzerik izan. Hildakoak, ostera, lur haiek jabetza eskubiderik gabe baliatu zituela urtetan, ziurtatu du ministroak.
‎Joanekoan nagusitasunez irabazi zuten nafarrek (22), eta gaur herenegun hasitako lana biribildu lukete. Joanekoan sumatu egin zuten bi egun lehenago Torrevellan jokatu izana, eta ohi baino freskotasun gutxiagorekin aritu ziren. Hala ere, hori ez zen oztopo izan nahiko erraz irabazteko.
‎Adierazgarria da proposamena urtarrilaren 25ean bozkatzea Kongresuan; hau da, gobernuak lege dekretua onartu baino hiru egun lehenago. ERCk, BNGk eta IUk kontra bozkatuko dute.
‎Hara zertara etorri den Laurent Pardo, xuri urdinen jokalari ohi eta kide historikoa. Joan den ostiralean izendatu zuen Francis Salagoiti presidenteak zuzendaritzako kide gisa, bi egun lehenago Racingen aurka etxean galdu eta gero. Lapurtarrak denboraldi beltza ezagutzen ari dira, eta porrotak bata bestearen gibeletik pilatzen ari dira.
‎Ez dut askotan egiten, baina argitaratu zen egunean berriz irakurri nuen lau egun lehenago idatzitakoa. Esan beharrik ez dago artikulua hutsa iruditu zitzaidala errealitatean gertatzen ari zenarekin alderatuta.
‎Egun hartan bertan, Franciscorekin elkartu ahal izan zen berriro; hamalau egun lehenago, Amonen Elkartean agertua zen, desagertu batzuen semea zelako ustean, eta DNA proba egiteko asmotan. Harrera egin zioten pertsonei Abel Madariagaren semea izango zela iruditu zitzaien berehala, haren antza zuelako.
2011
‎Adibidez, hemen dinamika gehiena Aralarrek izan du: Euskal Herria ezkerretik akordioa kaleratu genuenean, lehendabiziko kritika izan zen beraiek eraso bezala ikusi zutela eta ez zitzaiela beraiei ezer esan akordioa sinatu baino hamabost egun lehenagora arte. Guk esan behar dugu hori gezurra dela.
‎Lehen partida Kokaren aurka jokatu nuen. Bi egun lehenago minez nengoen, bezperan tira, eta arriskatu nintzen.
‎Eskatzen baditu aholkularitza lanak, euskaraz edo elebidun aurkeztu dizkiote.Kontseiluaren nota hobetzeaz gain, «Baztan euskalduna baina UPNren aldekoa» aspaldi landutako topikoa desegina utzi du Ordenantza honek.Dena den, Euskararen Ordenantza onak izatea ez da aski. Aplikatu behar dira, eta horretarako borondatea beharrezkoa da.Adibidez, Baztanen, kargua utzi baino bi egun lehenago (2011ko ekainaren 9an) Nafarroa Baiko alkate andreak idazkari postua behin behinean betetzeko deialdia atera zuen, euskara jakitea eskatu gabe eta meritu moduan% 2 puntuatuta. Horrela, euskara lan hizkuntza bihurtzeko helburua duen Euskararen Ordenantzak sinesgarritasuna galtzen du, eta behar bezala garatzeko borondate gutxi erakusten da.
‎Beraz, irailaren 20tik aurrera, Auzitegi Konstituzionalak deliberatzen hasi eta erabakia hartu ahal izango du. Horretarako epe jakinik ez badu ere, espero da kontuan hartuko dituela Espainiako Gorteetarako hauteskundeetako epeak, parte hartzeko eskubideari kalterik ez egiteko.Bi aste erabakitzekoEspainiako Kongresurako eta Senaturako hauteskundeak, Zapaterok iragarri bezala, heldu den azaroaren 20an egingo dira; eta hauteskunde deialdia, legez, 54 egun lehenago argitaratu behar da Espainiako Buletin Ofizialean. Kasu honetan, irailaren 27an argitaratuko da hauteskunde deialdia.
‎Gurasoen nahia hori zen, Josu Muguruza eta Elena Bartolomerena; haurra jaio ondoren hirurok egin behar zuten lehen irtenaldiak Amaiurrera izan behar zuen. Ane jaio baino hamazazpi egun lehenago, Josu Muguruza hil zuten Madrilen, azaroaren 20an, HBko hautetsien kontrako Alcala hoteleko atentatuan. Ezinezko bilakatuko zen nahiari jarraituz, Josuren errautsak Amaiurko oroigarriaren ondoan haizatu ziren, 1989ko azaro hartan.
2012
‎Borobildu dute itsasotik itsasora eta hego polotik pasata Antartika zeharkatzeko erronka. Errusiarren Novolazarevskaia basetik irten eta 55 egunera heldu ziren atzo Hercules badiako helmugara, aurreikusi zuten baino hamabost egun lehenago. Pozik baina nekatuta, arrastoa utzi baitie 3.400 kilometroko zeharkaldiak.
‎Aitor Gaston eta Urko Mauditek lagundu dute azken txanpan, baina estu, halere. «Estreinaldia baino bi egun lehenago ez nekien helduko ote nintzen ere». Xehetasun bakoitza zaindu du, eta BERRIAri filma erakutsi berritan ere zalantza du Sandimasek.
‎lehen ministro izan nahi du, eta adierazi du elkarrizketak Tadicen DS Alderdi Demokratikoarekin hasiko dituela, egungo gobernuko bazkidearekin. Presevo Haran Albaniarreko Koalizioko diputatu Riza Halimik salatu du Dacic Barne ministro denetik Serbia hegoaldeko albaniarren aurkako «estatu terrorismoa» hazi dela, eta horren adibidetzat paratu du bozak baino bi egun lehenago egindako polizia operazioa. Bortz albaniar atxilotu zituzten 2001ean gerra krimenak egitea egotzita.
‎Etziko kontzertuan, Nikolai Rimski Korsakoven Errusiako Pazko Handia obertura, Max Bruch en Biolinerako lehen kontzertua eta Piotr Illitx Txaikovskiren 6 sinfonia, Patetikoa deitutakoa, eskainiko dituzte, Saiaka Xoji biolin jotzaile bakarlariaren laguntzaz. Patetikoa deitutako sinfonia 1893an idatzi zuen Txaikovskik, hil baino bederatzi egun lehenago, eta Errusiako musikaren historiako lanik ezagunenetakoa da. Iuri Temirkanovek zuzenduta Errusiako eskolaren ordezkari ezaguna da Iuri Temirkanov orkestra zuzendaria.
2013
‎Sexu jazarpenera mugatuta Sexu jazarpenak delitu izateari utzi zion Ipar Euskal Herrian bi hilabetez, maiatzetik uztailera. Frantziako Konstituzio Kontseiluak indargabetu zuen bortizkeria hori zigortzen zuen araua, presidentetzarako bozak egin baino bi egun lehenago, ministro bat auziperatuta zegoela, testuak delitua behar bezala zehazten ez zuela argudiotzat hartuta. Indarrean zen legea «murritza» izan arren, erabakia gogor kritikatu zuten feministek, erasoak pairatutako emakumeak babesgabe uzten baitzituen eta ordurako zigorrak bertan behera gelditzeko arriskua ekarri baitzuen.
‎Epaiketan parte hartuko duten lekukoen zerrendarekin dago lotua desobedientzia hori. «Defendatzeko eskubidea urratzen» ari dela uste du Bankuetako Robin Hood ek. Bere abokatuak urriaren 4an jakin zuen defentsaren 23 lekukoak baztertu zituztela epaileek, tartean bankuetako eta Espainiako Bankuko langile ohiak, eta Durani epaiketa hasi baino 15 egun lehenago esan zion. Akusazioaren 15 lekukoak, berriz, onartu zituzten.
‎Andoaindarrari asko gustatzen zaio partida, zelai, talde eta giro bakoitza ondo aztertzea eta prestatzea, astero bizpahiru partida ikusten saiatzen da?. «Hamar bat egun lehenago esaten digute zein partida zuzenduko dugun, eta asteburu horretan saiatzen naiz bi taldeen lehiak aztertzen». Talde bakoitzaren jokamoldea, entrenatzaileen estrategiak, jokalarien jarrera, taldeen arteko tentsioak...
‎Legez kanpo zegoen ezker abertzalea, eta tirabiraren bat ere izan zuten orduko alkatearekin. Bi egun lehenago ongietorria egin zieten Espainiako Auzitegi Nazionalak errugabetu zituen herriko bi presori, jaietako herri bazkarian. Udalak ez zien aulkirik eta mahairik utzi, ongietorrirako zirela argudiatuta.
‎Pierre Barrierek hartu du Philippe Couturaud Akademia ikuskariaren ardura Pirinio Atlantikoetan eta, ondorioz, Ipar Euskal Herrian. Eskola sartzea egin baino bi egun lehenago gertatu da aldaketa. Orain artean xAlpe Garaietako Akademia ikuskaria izan da Barriere, eta uztailaren 25ean izendatu zuten Paueko kargurako.
‎Ce n' est pas gagné esan ohi dute mugaz bestalde. Nire pausuek ez zuten aurreko egunetako graziarik ibilgailua bost egun lehenago utzita neukan tokira heltzerako. Vielhan sartu orduko eguerdiko ordu bata hogei gutxi zen.
2014
‎Bestelako bertsioa kontatzen dute Merinok eta Rosa Jimenok. Segada baino lau egun lehenago atxilotu zuten Jimeno, eta amu gisa erabili zuten hitzordua jartzeko. Torturapean zita jartzera behartu zuten, eta seinaleak egiteko erabili zuten gero segadaren lekuan bertan.
‎Bozketarik ez Bigarren txanda hastear zegoela, legez besteko proposamena erretiratu zuen Isasik. Bi egun lehenago EH Bilduk proposatutako herri akordioa aldarrikatzeko baliatu zuen aukera. Bozketa eragozteko erabakiak sozialisten eta jeltzaleen kritikak eragin zituen.
‎Hegazkinak, ordea, kezka eta eztabaida iturri bihurtu dira, alde batetik, zalantzan paratu delako militarki zenbateraino izan daitezkeen eraginkorrak ISIS hirietatik bidaltzeko, eta, bertzetik, sunitek eta kurduek mesfidantza handiarekin ikusi dutelako xiitek kontrolatutako estatuak arma aitzinatuak jasotzea. Kurdistango Rudaw hedabide taldeak ingelesezko webgunean titulu hauxe zuen hilaren 5ean, Mosul ISISen esku erori baino bortz egun lehenago: Nahiz eta kurduak eta sunitak kezkatuta egon, AEBak hasi dira F Irakera bidaltzen. Eta honelaxe laburbildu zuen arazoaren muina:
‎Hark aurreko egunetan gutun bat helarazi zien enpresaburuen elkarteei. Urriak 20 Jarduera armatua amaitu zuela jakinarazi zuen ETAk, agiri baten bidez. Hiru egun lehenago Aieteko Konferentzia izan zen. 2013 Otsailak 18 ETAk adierazi zuen «sentitzen» duela bere jardunak egindako kaltea.
‎Larretxearen bahiketa gaizki atera ez balitzaie, zalantza izpirik ez dago zer gertatuko zitzaion. Bi egun lehenago Baionan bahituriko Lasa eta Zabala iheslariei gertatu zitzaienaren oso, oso antzekoa. Zekien guztia ez ezik, imajina zezakeena ere erauziko zioten lehenik, torturen bidez. Ondoren, kare bizian lurperatuko zuten, Lasa eta Zabala bezala.
‎Lowell Thomas estatubatuar kazetariak ere bultzada handia eman zion Lawrence Arabiakoaren ospeari. 1935eko maiatzaren 19an hil zen, Bovington Camp en (Ingalaterra), sei egun lehenago izandako motor istripu baten ondorioz.
‎koalizioa berritzeko negoziazioak hasiko dituzte. Azken emaitzan, baina, erabakigarria gertatu da bozak baino hiru egun lehenago Patria (Aberria) indar errusiazaleari parte hartzea galarazi izana, atzerrian legez kanpoko finantza bideak zituela argudiatuta. Renato Usati enpresariak, alderdiko buruzagiak, Errusiara ihes egin zuen, Moldaviako agintariek atxilotuko zuten beldur.
‎Baimena jasoz gero, Espainiako selekzioaren egutegira egokitu litzateke partidaren eguna. Euskal selekzioak luke jokatu Espainiako nagusien mailako edo 21 urtez azpikoen selekzioak jokatzen duen egunean, ezta bi egun lehenago edo geroago ere. Isilpeko trabak ere egon daitezkeela esan zuen bere garaian Redondok, Espainia ahaltsua baita futbolean, eta aurkariekin akordioa lortzea zaildu dezake.
2015
‎Oso gutxi Bilbotik joanak.Athleticek erronka asko zituen Balaidosen. Hiru egun lehenago Riazorren emandako itxura txarra amesgaiztoa baino ez zela izan erakustea zen lehen xedea. Ez zen asko egin behar izan Riazorrekoa hobetzeko, eta zuri gorriek aurrerapausoa eman zuten jokoan.
‎Horri lotu hitzarmenak ere badituzte Carrefour katearen barruan: «Adibidez, jogurtak iraungitze data baino bizpahiru egun lehenago atera behar ditugu. Baina oraindik onak direnez, elkarteei ematen dizkiegu».
‎«Merkantzia asko botatzen genuen egunero, eta kezka sortu zen».Mitxelenak dioenez, azken urteetan Gipuzkoako Elikagai Bankuari elikagai gehien eman dizkiona bihurtu da BM. Horrez gain, maiatzean kontsumitzaileek elikagaiak emateko kanpaina egiten dute elikagaien bankuekin elkarlanean.Eroskin ere ez dira elikagaiak zakarrontzira botatzen. BMn gisara, iraungitze data iritsi baino bost egun lehenago elikagaiak supermerkatuko salmenta mahaietatik kendu, eta hainbat erakunderi ematen dizkiete, izan Caritas, izan elikagaien bankuak, batzuk aipatzearren. Gainera, bihar eta etzi, kontsumitzaileek elikagai bankuei janaria eman ahal izateko kanpaina egingo dute.«Iaz bildu genituen elikagai guztiak kontatuta, 5.000 lagunek jan ahal izango lukete urte osoan, gosaria, bazkaria eta afaria barnean hartuta.
2016
‎Hiru kaleratzeei buruz hitz egin zedin, eta Pireokoa ezkutuan gelditu zedin». Hustu zituzten hiru etxeetatik bik aspalditik funtzionatzen zuten migratzaileentzako aterpe moduan; hirugarrena (Hurriya) Bardaji eta Molina iritsi baino sei egun lehenago okupatu zuten. «Orain dela bost sei urte, Egunsenti Urrekara [eskuin muturreko alderdia] hemen egoten zen», adierazi du Molinak.
2018
‎1990ekoa bikaina da. «Krosa baino bi egun lehenago etortzekoak ziren kenyarrak: Osoro Ondoro eta Ezekiel Bitok.
‎Bihar duela lau urte, Vladimir Putin Errusiako jarduneko presidentea Krimearen anexioa sinatzen ari zen Moskun, bi egun lehenago eginiko independentzia erreferendumaren ostean. Iragan asteazkenean, Putinek bere kanpainako azken ekitaldia egin zuen Krimean, eskualdea Errusiarekin lotuko duen zubiaren obrak bisitatuz.
‎Nagore Garitagoitia bilbotarrarentzat, aldapan behera egitea izan zen gogorrena, eta arazo handiena, ur falta. «Kostata, baina azkenean lehenetarikoak iritsi gara, hasieran atzean egon garen arren», azaldu zuen.Maulen aurkezpenaImanol Zabaleta antolatzailea Suitzatik etorri zen espedizioa hasi baino bi egun lehenago. «Lehen kontaktua izan da Euskarabenturaren kirolari filosofiarekin.
‎Irakaslea, Egin eta Gara egunkarietan kiroletako eta kulturako kazetaria, Tolosako Kantabriko ostatuko apustuen notario... pertsonalitate poliedriko eta kultu honen gainean gehiago sakondu nahi izatera, ikus eta entzun ditzakegu sarean bere hiru hizketaldi gogoangarri azken aldikoak: EIn, Amarauna saioan, Elixabete Garmendiak eta biek erretiroari buruz 2016an egin zuten tertulia eta Faktoria koekin eduki zuen solasaldia irailaren 26an; ETB1en, bi egun lehenago Ilaski Serranok Ahoz aho saioan egin zion elkarrizketa.Jon Ander de la Hoz. Estimatzekoa da EIk herri kirolekiko apustua berretsi izana, Sakona ordezkatuko duen kazetaria izendatuz.
2019
‎Halaber, azterketetan ikusi dugu hegaluzea geroz eta lehenago iristen dela gurera: bi hiru egun lehenago hamarkadako.Bizkaiko golkoan, zer espezieri egingo dio kalterik handiena tenperatura igoerak. Aingira. Sargazo itsasoan erruten dituzte arrautzak, eta angulak Europako eta Afrikako kostaldera iristen dira, hango ibaietan gora aingira bilakatzeko.
‎Azken urteetako AEBen nagusitasuna ez da horrenbeste izan Kevin Durant edo Kobe Bryanten parte hartzeak eragindakoa. Lehen partida ofiziala baino hamar egun lehenago Las Vegasen blackjack esku batzuk botatzeko geratzearena ahaztu, eta taxuzko asteetako entrenamendu kanpalekuei ekitea askoz garrantzitsuagoa izan da, ziur asko.Egun tontoari nola erantzunBihartik Txinan abian den Munduko Txapelketari aspaldiko baliabide apalenekin ekingo diote AEBek. Kemba Walker eta Donovan Mitchell ditu lidertzat selekzioak, eta taldekideetatik batzuk. Joe Harris, Derrick White, Mason Plumlee?
2020
‎Hemeretzi estropadako egutegia izango da gizonezkoena, kanporaketako biak barne, eta hamabikoa emakumezkoena, kanporaketako biak kontuan hartu gabe. Idatzi eta onartuta dagoen bezala joateko, baina, arraunlariek gutxienez hamabost egun lehenago hasi lukete taldean entrenatzen. Horretarako aukerarik izango ez balitz, ligaren hasiera atzeratzen joango litzateke, eta tokatzen den egunean ekingo litzaioke lehiari.
‎7 urteko Aldrighettiren gorpua, berriz, eraikuntza lanetan ari ziren eremu batean agertu zen, poltsa batean, tortura zantzuak zituela. Lau egun lehenago desagertu zen.
‎Europako kantxarik zailenetakoan galdu zuen atzo Baskoniak, CSKA Moskuren etxean, baina bi egun lehenago San Petersburgon (Errusia) emandako irudia garbituta itzuliko da Gasteizera, iazko Euroligako irabazlea estutzeko gai izan baitzen. Hiruko lerroko jaurtiketek ezarri zuten aldea, errusiarrak fin ibili baitziren, eta arabarrak, berriz, ez.
‎Lehen ministroak Israelen hauteskundeak egin baino 11 egun lehenago iragarri du kokaguneen proiektua —martxoaren 2an egingo dituzte bozak— Lehen ministroaren Likud alderdia lehia estuan ari da harengandik are eskuinerago dauden alderdiekin, eta iragarpena eskuin muturreko boto emaileen babesa lortzeko ahalegin gisa interpretatu daiteke.
‎Deskolonizazioaren urte haietan ere, 1963ko urtarrilean, Togok CFA frankotik atera behar zuen data baino bi egun lehenago, kolpe militar batek herrialdeko agintea hartu eta Sylvanus Olympio presidentea hil zuen.
‎Notizia atera baino hiru egun lehenago enteratu nintzen ni, Espainiako Vueltaren inguruan. Beste talde batzuek ere egin zizkidaten eskaintzak, baina Astana aukeratzeko gustatu zitzaidana da ez dutela hain jarrera itxia txirrindulari batekin.
‎7 urteko Aldrighettiren gorpua, aldiz, eraikuntza lanetan ari ziren eremu batean agertu zen, poltsa baten barruan eta tortura zantzuekin. Lau egun lehenago desagertu zen.
‎Erasmus joateko pisu partekatuak besterik ez nuen aurkitzen, eta nik ez nuen hori nahi. Azkenean, joan baino bost egun lehenago dantza irakaslearen bitartez lortu nuen. Emakume batek eta bere alabak bidali zidaten mezu bat esanez gela bat libre zutela.
‎Ocean Viking ek gaur arte egindako azken operazioan, lau egun lehenago erreskatatutako 39 migratzaile lehorreratu zituen Pozzalon (Italia), joan den urtarrilaren 21ean. Italiako gobernu berriarekin, salbamendu ontziek arazo gutxiago dituzte migratzaileak bertan lehorrera daitezen.
‎Gauza jakina da burdinbideetako langileak direla erretreten erreformaren kontrako mugimenduko lehen lerroan. Joan den asteko Baionako manifestazioan —urtarrilaren 16an— behin eta berriz errepikatu zuten lehen momentutik greba iraunkorrean sartu zirela 44 egun lehenago. Grebaren ondorioak ere aipagai izan zituzten.
‎Otsailaren 6an amildu zen zabortegia. Hamasei egun lehenago, bilera bat egin zuten enpresak eta Jaurlaritzak, 2019ko irregulartasunei buruz. Verterrek adierazi du inongo txostenetan ez dela inoiz atzeman ezegonkortasun arriskurik.
‎Ondo bidean —izan gaitezen baikor— euskal futbolaren jai handia izango da Sevillan apirilaren 18an, baina bere grina hain urruti erakusteko prest dagoenari badaezpada gogorarazi diogu sei egun lehenago Aberri Eguna ospatuko dela Euskal Herrian eta lau egun lehenago Apirilaren 14ko Errepublikaren Eguna ere bai. Iruditzen zait askorentzat bata edota bestea aukera ederrak izan daitezkeela aldarrikapenak egiteko.
‎Ondo bidean —izan gaitezen baikor— euskal futbolaren jai handia izango da Sevillan apirilaren 18an, baina bere grina hain urruti erakusteko prest dagoenari badaezpada gogorarazi diogu sei egun lehenago Aberri Eguna ospatuko dela Euskal Herrian eta lau egun lehenago Apirilaren 14ko Errepublikaren Eguna ere bai. Iruditzen zait askorentzat bata edota bestea aukera ederrak izan daitezkeela aldarrikapenak egiteko.
‎Norvegia eta Danimarka. Norvegian, martxoaren 12an ezarri zuten konfinamendua, Hego Euskal Herrian baino hiru egun lehenago. Bilakaera positiboa aintzat hartuta, ordea, apirilaren 20an denda txikiak eta haurtzaindegiak irekitzeko urratsa egin zuten.
‎Joe Diffie (Tulsa, AEB, 1958), Pickup Man, I Don' t Need Your Rockin' Chair eta beste hainbat country kanturen egilea, martxoaren 29an hil zen. Hamar egun lehenago zendu zen, berriz, Aurlus Mabele musikari kongoarra (Brazzaville, 1953). 70eko eta 80ko hamarkadetan arrakasta handia lortu zuen —hamar milioi disko saltzera iritsi zen—, eta soukous estiloaren izenik handiena izan zen.
2021
‎Oso argi dugu hauteskundeak egin baino bi egun lehenago bulegoetan bi kromo elkarri trukatzeak ez duela emaitza onik ekartzen. Ez da oso azkarra izan behar.
‎Lau egun lehenago, martxoaren 16an, langile bat hil zen Gaviota gas biltegian, Bizkaiko kostaldean. Materiala garraiatzen ari zen ontzia Gaviotara hurbiltzeko lanetan ari zela, kable batek 50 urteko marinel bat harrapatu zuen, eta kareletik behera bota.
‎Halaber, Hernaniko bizilagun batek atzo kontatu zuen polizia operazioa egin baino bizpahiru egun lehenago «harritu» zuen mugimendua egon zela kalean, goizaldean, eta bulegoaren parean zegoen zuhaitz bat zulatu zutela. «Ondoren, bulegoaren ate parera joan ziren, eta denbora askoan jarraitu nuen zulatzeko makina entzuten».
‎Esanak esan, joan den ostegunean gobernuak larrialdi egoera ezarri zuen herrialde osoan; bi egun lehenago, berriz, hiriburuko agintariak izan ziren herritarrei armak hartzeko eskatu zietenak. Izan ere, joan den ekainetik miliziek garaipen ugari lortu dituzte.
‎Trumpen gobernuak Kubaren kontrako neurriak gogortu zituen bere agintaldian(), iritzita Barack Obama AEBetako presidente ohiaren «kontziliazio» saiakerak ez zuela emaitzarik eman. Azken kolpea Etxe Zuria utzi baino bederatzi egun lehenago eman zuen, urtarrilaren 11n, Kuba «terrorismoa sustatzen duten estatuen zerrendara» berriz gehitu zuenean —2015ean atera zuen Obamaren gobernuak— Neurriak zigor ekonomikoak ezarri zizkien Kubako hainbat erakundetako arduradunei eta herrialdearekin merkataritza arlo jakinetan harremanak zituzten herrialdeei.
‎Ordurako, Trumpek beste neurri batzuk hartuak zituen Kubako ekonomia estu hartzeko. Hamar egun lehenago, atzerriko inbertsioei kalte egitea erabaki zuen: Washingtonen zerrenda beltzera gehitu zuen Nazioarteko Finantza Bankua, Kubako garrantzitsuenetakoa, herrialdean atzerriko inbertsiogileen kontu gehienak kudeatzen dituena.
‎hogei urte eta bizi guztiko kartzelaldien arteko zigorrekin. Lehen epaiketa 2007an amaitu zuten, eta inputatu bakarra zegoen; deklaratu baino lau egun lehenago, Hector Febres bere espetxeko gelan hilda agertu zen —zianuro dosi handi bat hartu ostean—.
‎«1994an atxilotu ninduten; bost urte pasatu nituen Fleury Merogisen, zazpi urteko kondena jarri baitzidaten. Irten baino hamabost egun lehenago, prefetaren gutun bat jaso nuen, esanez berriz ere kanporatze batzorde baten aurrean aurkeztu behar nuela». Eman zioten kanporatze agindua, baina, 1979an jasandako erasoaren ondorioz, errefuxiatuaren estatutua eman zioten.
‎Ogasunak esan du zergadunen ehuneko handi batek onartzen duela PFEZ zergaren autolikidazioa; esaterako, 2019ari dagokion ikasturtean, 226.665 proposamen onartu zituzten; hau da, bidalitako 257.714 proposamenen %88 Aurten, errenta mekanizatua egiteko prozesuak normaltasuna berreskuratuko du, eta apirilaren 19an zabalduko dituzte ogasunaren bulegoak. Hiru egun lehenago hasi ahal izango da ordua eskatzen. Iaz, pandemiaren gordinean, maiatzaren 13ra arte atzeratu behar izan zuten bulegoak zabaltzeko, eta kanpainak hilabete bat gehiago iraun zuen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
egun 156 (1,03)
Egunak 1 (0,01)
egunak 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
egun lehenago egin 7 (0,05)
egun lehenago jakinarazi 4 (0,03)
egun lehenago ere 3 (0,02)
egun lehenago argitaratu 2 (0,01)
egun lehenago arte 2 (0,01)
egun lehenago desagertu 2 (0,01)
egun lehenago esan 2 (0,01)
egun lehenago hasi 2 (0,01)
egun lehenago idatzi 2 (0,01)
egun lehenago zendu 2 (0,01)
egun lehenago Aberri 1 (0,01)
egun lehenago abisatu 1 (0,01)
egun lehenago adostu 1 (0,01)
egun lehenago agertu 1 (0,01)
egun lehenago Aiete 1 (0,01)
egun lehenago alderdi 1 (0,01)
egun lehenago amorrudun 1 (0,01)
egun lehenago apiril 1 (0,01)
egun lehenago apuntatu 1 (0,01)
egun lehenago armadaburu 1 (0,01)
egun lehenago arrakala 1 (0,01)
egun lehenago askatu 1 (0,01)
egun lehenago atera 1 (0,01)
egun lehenago atxilotu 1 (0,01)
egun lehenago aukeratu 1 (0,01)
egun lehenago Baiona 1 (0,01)
egun lehenago bandera 1 (0,01)
egun lehenago batere 1 (0,01)
egun lehenago bete 1 (0,01)
egun lehenago bezala 1 (0,01)
egun lehenago bota 1 (0,01)
egun lehenago bulego 1 (0,01)
egun lehenago Claude 1 (0,01)
egun lehenago dantza 1 (0,01)
egun lehenago deitu 1 (0,01)
egun lehenago ebatsi 1 (0,01)
egun lehenago EH 1 (0,01)
egun lehenago elikagai 1 (0,01)
egun lehenago elkar 1 (0,01)
egun lehenago eman 1 (0,01)
egun lehenago enteratu 1 (0,01)
egun lehenago erresistente 1 (0,01)
egun lehenago erreskatatu 1 (0,01)
egun lehenago eskailera 1 (0,01)
egun lehenago eskubaloi 1 (0,01)
egun lehenago etorri 1 (0,01)
egun lehenago etortzeko 1 (0,01)
egun lehenago euri 1 (0,01)
egun lehenago ez 1 (0,01)
egun lehenago ezarri 1 (0,01)
egun lehenago gertatu 1 (0,01)
egun lehenago Giza 1 (0,01)
egun lehenago gobernuburu 1 (0,01)
egun lehenago horrelako 1 (0,01)
egun lehenago hura 1 (0,01)
egun lehenago ikusi 1 (0,01)
egun lehenago iragarri 1 (0,01)
egun lehenago Irujo 1 (0,01)
egun lehenago jaso 1 (0,01)
egun lehenago joan 1 (0,01)
egun lehenago jokatu 1 (0,01)
egun lehenago lau 1 (0,01)
egun lehenago Libreville 1 (0,01)
egun lehenago lortu 1 (0,01)
egun lehenago min 1 (0,01)
egun lehenago nahi 1 (0,01)
egun lehenago norbait 1 (0,01)
egun lehenago notario 1 (0,01)
egun lehenago okupatu 1 (0,01)
egun lehenago ongietorri 1 (0,01)
egun lehenago paratu 1 (0,01)
egun lehenago patria 1 (0,01)
egun lehenago Racing 1 (0,01)
egun lehenago Riazor 1 (0,01)
egun lehenago San 1 (0,01)
egun lehenago sortu 1 (0,01)
egun lehenago urduritu 1 (0,01)
egun lehenago urri 1 (0,01)
egun lehenago utzi 1 (0,01)
egun lehenago Xabier 1 (0,01)
egun lehenago Zorrotza 1 (0,01)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia