Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 2

2016
‎Eta Adelak goroldiozko soinekoa janzteko egunaren zain egon dela kontatu nahi dio anaiari, amaiezin egin zaiola itxaronaldia, neurrigabea, eta esperoari neurria nola hartu ibili dela, zentimetrotan agian, segundotan akaso, eta eguna iristen ez eta berak ekarri duela, eta arnasa lasai hartu duela, azkena, beiraz bestaldeko kaxan zurbil, soineko berdeko printzesa bihurtzeko; ohola jarri diote gainean, ordea, eta ezin izan dio ezer esan anaiari. Baina hala gogoratuko du anaiak beti, soineko berdedun Adela.
2019
‎Mogueimek burua goititu zuen eta emakumearengana hurbildu zen, sei urrats, gizon batek legoak eta legoak ibiltzen ditu bizitzan zehar, eta legoa horietatik guztietatik ez ditu nekea eta oinetako zauriak baizik ateratzen, zauriak ariman ernatzen ez zaizkionean, eta halako egun batean sei urrats eman eta bilatzen ari zena aurkitzen du, hemen, Lisboako setio honetan, emakume hau belauniko zegoen eta orain zutitu da niri harrera egiteko, eskuak bustirik ditu, zaia ere bustirik, ez dakit nola egin genuen topo biok behe ur hartan, korrontearen itolarri geldoa orkatiletan sentitzen genuela, eta hondoko harri legar txikien kirrinka, mandoei edaten ematen dien morroietako batek zera esaten du, trufari, E, gizon, esango balu bezala, E, zezena, eta gero desagertu da, Mogueimek ez du deus entzuten, Ouroanaren aurpegia baizik ez du ikusten, azkenik ikusten ari da, hain hurbil ezen ukitu bailezake irekiriko lore bat balitz bezala, isilpean, masailetatik ahora poliki doazen bi hatzez doi ukituz, bekainetatik, lehen bata, gero bestea, duten diseinua diseinatzen, eta gero kopetatik, ileetatik, galdetu dion arte, esku betea bizkar gainean paraturik, Nahi al duzu, hemendik aurrera, nirekin gelditu, eta emakumeak erantzun du, Bai, nahi dut, orduan Mogueimeren belarriak ireki ziren, erregearen tronpeta guztiek loria kantua jo zuten, hain hots burrunbariaz non ezinezkoa baitzen zeruko beste hainbeste elkartu ez izana. Han bukatu zuen Ouroanak arropa garbitzen, agindutako eguna iritsiagatik ez baitzen beharra bukatu, Mogueimek bere bizitza kontatzen zion bitartean, gurasoez ezer ez, ez zituelako ezagutzen, emakumeak, aitzitik, bahitu eta geroko bizitzaz ez zion ezer esan, eta gainerakoaz, nekazari jende guztiarena bezalakoa zen, ordurako horrelakoa zen, eta ez kasualitatez. Ouroana Monte da Graçako kanpamentura joan zen, arropa eramatera, kanpamentu hartan pasatu baititu egun hauek, beste batean itzultzeko esan zioten, orduan ordainduko ziotela, jenerotan, jakina, baina emakumeari ez zitzaion axola izan, ez zitzaizkion axola behar zerbitzatzen dituen aitoren semeen atzerapenak, ordutik aurrera beste bizitza batera zihoalako, gizon hau aldamenean duela, aurkitu nahi nauenak bila nazala gerra piztuen eta gorien dagoen tokian, Porta de Ferro aurrean, baina gaurko gauean ez, elkarrekin egongo garen lehena izango delako, emakumea eta gizona, kanpamentutik ahalik eta urrutien, gure elkarrekikoa lekukorik gabe izan dadin, zeru izartsuaren azpian, olatuen zurrumurrua entzunez, eta ilargia jaiotzen denean gure begiak oraindik irekirik egongo dira, Mogueimek esango du, Ez dago beste paradisurik, eta nik erantzungo dut, Adan eta Eva ez ziren honelakoak izan Jainkoak bekatua egin zutela esan zielako.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia