2000
|
|
Aita Bartolome Ziaurrizkoa zeritzan misionest ezaguna —zeina izan baitzen don Frantziskoren eta jaun Marcelen ondotik izan nuen hurrengo prezeptorea, azkena, eta zeinaz aitzinago luze solastatzeko parada izanen baitugu— Urbiainerat etorri lehen aldian, hunkiturik utzi zituen eliztarrak bere sermoi distiratsu haiekin, halako tailuz, non, konfesioneen
|
eguna
iritsi zenean, harekin nahi izan baitzuten urbiaindar guztiek, don Frantzisko bazter uzten zutela; zeren bi errenkada zeuden han: bata, aita Bartolomerekin aitortu nahi zutenena, luzea, inurriena baino luzeagoa; bertzea, don Frantziskorena, laburra, jondone Pedro Ermitauak bere haitzuloan hartzen zituen bisitariena baino laburragoa; ordea, ikusirik zein betilun ateratzen ziren aita Bartolomerekin konfesatzen zirenak, berehala iragan ziren errenkada luzean zeudenak don Frantziskorenerat, luze zena labur egiten zelarik, eta labur zena luze, minutu guti batzuen buruan.
|
|
" Mila mirakulu egin zenituen bizi izan zinen artean, eta egizu bat gehiago, egizu batto...", alferrik. Eta abuztuaren lehen
|
eguna
iritsi zen eta, ikusirik urbiaindarrek ezen herriko saindu patroinak ez zituela haien eskeak eta galdeak aintzakotzat hartzen, sainduz aldatzerat deliberatu ziren, egunean eguneko sainduari gomendatzen hasten zitzaizkiola, abuztuaren lehen egun hartan san Arkadiori; eta lehen egunari bigarrena jarraitu zitzaion, san Arakadiori san Eufronio, alferrik; eta egun bat bertze egun bati jarraitu zitzaio... Eta, euria goian behean ari zuela, mendi landetan bazkan ari ziren komarkako behi guztiak hurbildu ziren, halako batez, eliz ingururat.
|
|
Handik aitzina, Xiritxeren bila joaiten hasi nintzen arratsero, egun batean leku baterat eta bertzean bertzerat neramala, biak ere zaldi gainean beti, han eta hemen zeuden guardiak ene ateraldi haietarat ohi zitezen, harik eta ihesaldiko
|
eguna
iritsi zen arte.
|
2005
|
|
San Martin
|
eguna
iritsi zen horretara.
|
2006
|
|
Alferrik.
|
Eguna
iritsi zenean, han zen zure gutuna, lehen bezain garaiz. Alferrik esan dut, damu banu bezala, baina, zintzoa izan nadin:
|
|
Deeren historiak baditu gaur
|
eguneraino
iritsi diren printza batzuk, etsenpluen liburu, esoterismo ikasgai eta biografia berrituen hitzezko zipriztinetatik kanpora. Deek erabilitako zenbait objektu, adibidez, gure egunetaraino iritsi dira.
|
|
Deeren historiak baditu gaur eguneraino iritsi diren printza batzuk, etsenpluen liburu, esoterismo ikasgai eta biografia berrituen hitzezko zipriztinetatik kanpora. Deek erabilitako zenbait objektu, adibidez, gure
|
egunetaraino
iritsi dira. Izan ere, Deek bildutako liburuek eta tresnek –bere altxor preziatuak– beti izan zuten jendea erakartzeko ahalmena, Deeren azti ilun ospeak hura hil ondoren ere denbora luzez iraun baitzuen.
|
|
" Ez dakit nola lortu nuen bizirik irautea" dio Rufinek bere memorietan," egunez, elurrez estalitako bide galduetan ibiltzen nintzen, erromes bekatariaren itxurak eginez jatekoaren eskean mortu haietako etxaldeetan, eta gauez elurretan egindako zuloetan egiten nuen lo, negu loan dagoen hartzaren antzera, sekula jakin gabe hurrengo
|
egunera
iritsiko nintzen ala izoztuta aurkituko ninduten hurrengo udaberrian".
|
|
XVII. mendearen hasierako maitasun historia hau ospetsua egin zen Eskozian –ez dakit nola ez zen Shakespeareren belarrietara iritsi, seguru bainago entzun izan balu tragedia ederren bat egingo zuela gai horrekin–, eta baita beste zenbait lekutan ere. Barbara Allenen historia kontatzen duten baladak ugariak dira eta gaur
|
eguneraino
iritsi da haien sona, lanbrotsu zenbaitetan, poesia apaingarriaren kutsuarekin gehienetan. Denborak, gauzak ahaztarazteaz gain, haiek nahasteko eta apaintzeko joera du.
|
2008
|
|
bi alabei ordura arte bezala begiratzeko ezintasuna; bihotzaren mugimendu inkontziente bat zen, beharbada, baina markesa anderearen begiradan ongi antzeman zitekeena, astiro eta geldiro erreparatuz gero. Markes jaunarekin ongi konpontzen zèn aroan, izan ere, bazegoen, markesa andereak alabei zuzentzen zizkièn begiraden artean, begirada berezi bezain ohiko bat, atsegin betezkoa, baldintzarik eta zalantzarik gabeko begirada biribiltzat har zitekeena eta maitasuna zèn harrotasunaren eta harrotasuna zèn maitasunaren adierazgarria ere bazena; markesa anderearen desliluraren
|
egunak
iritsi zirenean, aldiz, bazirudien ezen begiradaren biribiltasunean itzal bat sartu zela, eta bazirudien, halaber, maitasunaren eta harrotasunaren adarrek bat egiten zutèn lekuan zalantzaren txoriak bere habia egin zuela, alabak ikusi ahala halako mesfidantza berezko bat errotuko balitzaio bezala, zeren, senarra fidatzekoa ez bazen, eta ez zen, zergatik alabak bai, haren antza bazuten?... Horregatik ekin zion markesa andereak, ausaz, behin eta berriz, are gehiago Guadabrezorako bidaia egin zuenetik, alabak arrastoan sartzeari, aitaren bekatuak alabak ere ukituko ote zituen beldur balitz bezala:
|
|
Izan ere, egun batez, aparte hartuta, hilabete bakoitzaren lehen egunean lau penikeko zilarrezko txanpon bat emango zidala agindu zidan, baldin eta egoten banintzen, talaian marinel hankamotz bat noiz ikusiko?, eta azaltzen zenarekin batera jakitera ematekotan. Maiz, hilabetearen lehen
|
eguna
iritsi, eta nire ordaina eskatzen nionean, sudurretik arnasa botatzea besterik ez zuen egiten, eta begiak jaitsarazten zizkidan bere begiradaz; baina astebete baino lehen hobeto pentsatu eta nire lau penikeko txanpona ematen zidan, berriro ere erne egoteko aginduz, marinel hankamotza, azaltzen bazen ere.
|
|
–Indartsuak izan eta hala agertu behar dugu. Aurrera egin behar dugu, deituak izango garen
|
eguna
iritsi arte, esanaz apurtu zuen don Martinek jaunartu ondorengo gogoeta isiltasuna.
|
|
Estudianteak urduri zeuden, San Juan
|
eguna
iritsi behar zela eta. Baina eguna ailegatu zenean, Axularrek esan zien:
|
|
bi alabei ordura arte bezala begiratzeko ezintasuna; bihotzaren mugimendu inkontziente bat zen, beharbada, baina markesa anderearen begiradan ongi antzeman zitekeena, astiro eta geldiro erreparatuz gero. Markes jaunarekin ongi konpontzen zèn aroan, izan ere, bazegoen, markesa andereak alabei zuzentzen zizkièn begiraden artean, begirada berezi bezain ohiko bat, atsegin betezkoa, baldintzarik eta zalantzarik gabeko begirada biribiltzat har zitekeena eta maitasuna zèn harrotasunaren eta harrotasuna zèn maitasunaren adierazgarria ere bazena; markesa anderearen desliluraren
|
egunak
iritsi zirenean, aldiz, bazirudien ezen begiradaren biribiltasunean itzal bat sartu zela, eta bazirudien, halaber, maitasunaren eta harrotasunaren adarrek bat egiten zutèn lekuan zalantzaren txoriak bere habia egin zuela, alabak ikusi ahala halako mesfidantza berezko bat errotuko balitzaio bezala, zeren, senarra fidatzekoa ez bazen, eta ez zen, zergatik alabak bai, haren antza bazuten?... Horregatik ekin zion markesa andereak, ausaz, behin eta berriz, are gehiago Guadabrezorako bidaia egin zuenetik, alabak arrastoan sartzeari, aitaren bekatuak alabak ere ukituko ote zituen beldur balitz bezala:
|
2009
|
|
Postalak hurrengo
|
egunetan
iritsiko dira Noraren etxera.
|
|
|
Eguna
iritsi zenean, Tomaxari deitu zion amak, eta etxera etorri bezain laster itzali argi guztiak! agindu zigun.
|
|
Bizikletan ibiltzeko
|
eguna
iritsi bitartean, baina, liburuetara zaletu zen Gabino; lehendik ere aski zaletua zen, egia esan, baina beste era batean, liburuetako marrazkiei letrei baino emanagoa, harik eta jarrera aldaketa hura izan zuen arte, noiz eta letrari marrazkiei baino garrantzi handiagoa ematen hasi baitzitzaion; garai hartan irakurri zituen Stevensonen David Balfour en abenturak eta Gezi beltza, baita Jules Verner... munduan bizi zena, izeba Ernestinak ederki eman zion Reginari, behin batean, seme alaben izaerari buruzko nola halako definizioa:
|
|
Esan nahi baita Regina biziberriturik heldu zela Limpiastik, bisitak arimaren sendabidean ipini balu bezala; horregatik, markesa andereak Madrilera itzuli beharreko
|
eguna
iritsi zenean, bere esker ona adierazi zion Reginak mila aldiz.
|
|
–Jan eta gizendu, gizonak, zerri kapitalisten sanmartin
|
eguna
iristear dago-eta, kar kar kar!
|
|
–Jan eta gizendu, gizonak, zerri kapitalisten sanmartin
|
eguna
iristear dago-eta, kar kar kar!
|
|
Esan nahi baita Regina biziberriturik heldu zela Limpiastik, bisitak arimaren sendabidean ipini balu bezala; horregatik, markesa andereak Madrilera itzuli beharreko
|
eguna
iritsi zenean, bere esker ona adierazi zion Reginak mila aldiz.
|
|
Bizikletan ibiltzeko
|
eguna
iritsi bitartean, baina, liburuetara zaletu zen Gabino; lehendik ere aski zaletua zen, egia esan, baina beste era batean, liburuetako marrazkiei letrei baino emanagoa, harik eta jarrera aldaketa hura izan zuen arte, noiz eta letrari marrazkiei baino garrantzi handiagoa ematen hasi baitzitzaion; garai hartan irakurri zituen Stevensonen David Balfour en abenturak eta Gezi beltza, baita Jules Verner... " Teofilo Maria, Damaso eta Maria Bibiana munduan bizi dira, eta Gabino, Domingo eta Ada nor bere munduan" –, baina Gabinoren munduak ez zuen Domingorenarekin, esate baterako, zerikusirik; edo bazuten zerikusirik, baina jarrerak bereizten zituen, guztiz bereizten ere:
|
2010
|
|
Izua eta gupida, horrela egindako legeak!
|
Eguna
iritsiko da non memoria hauek, gizagaixo baten azken lagun hauek, akaso, bere aztarna utziko duten...
|
|
–
|
Eguna
iritsi zenean, azaldu du diputatuak, azaroaren 19ko bilera gogoan,, oso gogorra izan zen.
|
|
Agian lotsaz aitortu nuke zenbait trikimailu erabili nuela gizon laño samar haren konfiantza nireganatzeko. Edonola ere, etxera itzultzeko
|
eguna
iritsi zitzaionean berarekin etortzea proposatu zidan eta pozarren onartu nuen, bai bainekien berebiziko abagunea zela hura oihanaren alderdi ezezagun honetaraino ailegatzeko. Izan ere, oraindik kontaktatu gabeko tribu basati eta oldarkorrak bizi dira eremu honetan, beldurtuta dauzkatenak misiolariak, legez kanpoko egur biltzaileak, seringueiroak nahiz urre sukarrak itsututako garimpeiroak.
|
2011
|
|
Azken boladan, danbor oihartzunak entzuten ditut nonahi. Danbor goxoak izan ziren lehenik, zure urtebetetze
|
egunean
iritsi ziren danbor soinu leunak, Bakearen Danborrak, Orokorrak eta Egiaztagarriak, kaleetatik beruna eta malkoak behin betiko erbesteratzea proposatzen zutenak. Denok poztu ginen egun hartan, edo denok jaio ginen berriro, zuk esaten zenidan bezala.
|
2012
|
|
Hasieran bisita
|
eguna
iristen zenean urduri egoten nintzen, niregana bisita dun esateko hurbilduko zirelakoan. Bisitak bertan egunak emango bazituen ere, argi nuen ez nuela aurrekoan bezala amore emango.
|
|
|
Eguna
iritsi da eta goiza bertaraino bakarrik joateko indarrak batzen eman duzu. Autoz joango zarela eta Bulebarreko aparkalekuan utziko duzula erabakita, lasaiago geratu zara.
|
|
Baina, egia esan, ez dakit zer zen hobea, askotan negar batean itzultzen zirela ikusten baikenuen. Baina pertsonaren existentziaren berri duen edo behintzat zuregatik arduratzeko itxurak egiten dituen norbait dagoela sinistea ez zela txarra izango iruditzen zitzaidan kanpotarrak etortzen ziren
|
egunak
iristen ziren bakoitzean.
|
|
Piztiarioak edo brebiarioak garraiobide, istorio hori, ehunka urteko bidea eginda, gure
|
egunetara
iritsi da, eta hala jarraituko du, seguru asko, eskoletan nerabeei erlijioko ikasketak ematen zaizkien bitartean.
|
|
Oso bidaldi ona egin genuen Brasilera, eta hogei bat
|
egunen buruan
iritsi ginen Bahia de Todos los Santos edo Santu Guztien itsasartera. Berriro ere ihes egin nuen bizitzaren egoera tamalgarrienetik, eta erabaki beharra neukan handik aurrera zer egingo nuen.
|
|
Biharamunean beste irla batera joan nintzen, eta handik hirugarren eta laugarrenera, batzuetan bela erabiliz eta beste batzuetan arraba. Baina ez dut irakurlea aspertuko neure zoritxarren kontaketa zehatzaz; aski izango da esatea bosgarren
|
egunean
iritsi nintzela ikusten nuen azken irlara, aurrekoaren hego hego ekialdera zegoena.
|
|
Eta nik ahal beste burutua egon zenean, yahooek tira egindako gurdiz poliki poliki itsasertzera eraman nuen, moxal beilegiaren eta beste morroi baten zuzendaritzapean. Dena prest egon zenean, eta irteteko
|
eguna
iritsi zitzaidanean, agur esan nien ugazabari, andereari eta etxeko guztiei, begiak malkoz gainezka eta bihotza saminez eroria nituela. Baina jaun ohoragarri hark, ikusminez, eta agian (harrokeriarik gabe esan badezaket) maitakortasunez neurri batean, kanoan ikusi nahi ninduen, eta auzoko zenbait lagun eraman zuen berekin.
|
2013
|
|
Egunen batean, Googlek porrot egiten duenean, zer gertatuko zaie gure mezu guztiak gordetzen dituzten zerbitzariei? Internet ahula bihurtuko den
|
eguna
iritsiko da noizbait. Hori esaten zenidan, erdi brometan erdi serio.
|
|
Niregana ekarri nahiko zintuzket, inoiz izan duzun erizainik hoberena izango nintzateke; nik zainduko zintuzket, esnatzen zaren
|
eguna
iritsi arte. –Baina horrelakoak fikzioan baino ez dira gertatzen?
|
|
Maialen, askotan esaten zenidan, zahartzen zinenean, zuregatik norbaitek errukia sentitzen zuen
|
eguna
iristeak beldurra ematen zizula. Norbaitengatik errukia sentitzera iristen bazinen, beranduegi zela iradokitzen zizun zuri horrek eta aurretik eman beharreko pausoak ez zituztela emango pentsatzen zenuen.
|
|
Baina, tamalez, arrainik jan ezin genuen
|
egunak
iritsi ziren gerrarekin batera. Bestelako janaria ere gutxi zegoen.
|
|
Sentitzen dut aurretik ez dizudalako deitu edo idatzi. Bakarrik egon nahi nuen eta pentsatzeko denbora hartu nahi nuen, bizitzari zioa aurkitzeko, buruan ditudan galdera hauei erantzuteko, istripu
|
eguna
iritsi zen arte nintzen hura berreskuratzeko. Tamalez, egin ditudan ahalegin guztiak alferrikakoak izan dira, ez naiz hobeto sentitzera iritsi.
|
|
etxean entseatzen zituen egunero egunero dantzak, eta Vittoriok berdina egitea opa zuen, nahiz eta ez zen ausartzen eskatzera? eta emanaldiaren
|
eguna
iritsi zenean, lehendabiziko ilaran eseri ziren Romina eta Leonardo, eta aiton amonak, irribarretsu, bilobaz harro. Hiru dantza egin behar zituzten.
|
|
Gero, urtaroak bere garaian bezala, hil edo biziko
|
eguna
iritsi zen: 2013ko ekainaren 24a, San Juan eguna, astelehena?
|
|
Berehala igo zen ni askatzeko aginduarekin. Handik bospasei
|
egunera
iritsi zitzaidan mezu bat, proba ez nuela gainditu jakinaraziz eta bigarren eta azken aukera bat emango zidatela esanez. Bigarren proba askoz ere gogorragoa izan zen, baina hori kontatzen hasiz gero bidaia osoa nuke, esan nion.
|
|
Hiruzpalau hizkuntzatan moldatzen nintzela gogoratu zidan eta gutxi egongo zirela nik adina bidaiatu dutenak, azken hogei urteotan ez baitut izan bizileku jakinik. Hautagaiei elkarrizketak egiteko
|
eguna
iritsi zenerako ezagun honek informatua ninduen Pitti arte fundazioaz. Gio Salzano arkitekto eta artezaleak Giorgio Chiricoren Piazza d. Italia margolana erosi zuen 1985ean eta koadroaren erosketa ospatzeko lagunak gonbidatu zituen bere etxera.
|
|
Wickham eta Lydiari partitzeko
|
eguna
iritsi zitzaien laster, eta Bennet andereak amore eman behar izan zion, ezinbestean, apartatze horri, zeinek gutxienez urtebete iraungo zuen, Bennet jaunak ez baitzuen inolaz ere onartu etxeko guztiak Newcastlera joateko plana.
|
|
Gero, urtaroak bere garaian bezala, hil edo biziko
|
eguna
iritsi zen: 2013ko ekainaren 24a, San Juan eguna, astelehena...
|
2014
|
|
hor tentsioa izugarria da, dena ondo antolatuta eduki arren, badakizulako badirela hainbat parametro kontrolaezin eta zernahi gaizki ateratzen ahal dela. Baina
|
eguna
iritsi eta ekintzari ekitean, hori guztia desagertu egiten da; bete betean zure paperean sartzen zara eta jada ez duzu beste ezertan pentsatzen, egin beharrekoak ondo egitean bakarrik?. Bat batean Filipe imajinatu dut ihesaren egunean; jendarmez mozorrotuta, aurretik hainbat hilabetetan entseatutako gidoia ikasita gaizto plantak eginez.
|
|
Bakardadearen erresuma hotz honetaraeguzki
|
egunak
iritsi dira ostera ereZu, agerpen baten gisara, hilen mundutik etorri zarelarik.Ene bihotzean dagokizun lekua hartu duzu, maitea, txoriak habian legez.Zu zara, Anais, ene gau iluna argitzen duen izarra.Zisne dantzari berdingabea, zure gose nauzu, zure perfumeez horditzeko prest.Ene bihotzeko krabelin lorea, zure petalo bakoitza, altxor preziatu gisa dut gordeko, lur lehortuari datorkion euri bust...
|
|
Urtebetetzearen
|
eguna
iritsita, etxean ez egotea erabaki zuen. Nora jo ez zekiela, mendira joan zen.
|
|
Eta hauteskunde
|
eguna
iritsi, eta Peter Planek irabazi zituen bozketak, baina ez aurrekoan bezala gehiengo absolutuaz, gehiengo erlatiboaz baizik.
|
2015
|
|
Borrokaren
|
eguna
iritsi zenean lasai eta seguru sentitzen zen Andoni Beltrán. Arratsaldean, Urbinaren etxean kontzentratuta zegoela, Martaren bisita izan zuen.
|
|
Felixekin izendatutako
|
eguna
iritsi zen. Beste egun oso bat jai hartzea gehitxo izango zela-eta arratsaldea utzi zuen lagunarentzat.
|
|
Tarantularen heldua sendatzeko erabili ohi ziren musika haiek, sofistikatuak eta leunduak, gaur
|
eguneraino
iritsi dira, Italian batik bat.
|
|
|
Eguna
iritsi zenean, uztailaren 21a, Fatima ohe batean etzan zuten, bere gelakoan, eta transfusio bat balitz bezala, odola ateratzen hasi zitzaizkion beso batetik eta berriro sartzen bestetik. Tartean makina bat zegoen, hezur muinaren zelula amak bereizten zituena.
|
|
Kosta egin zitzaion
|
egunari
iristea. Bi urteren ondoren, azkenean, familia elkarketako programa baten bitartez, Souad eta Wafa Errioxara joan ziren.
|
|
Nire nobelan, aldiz, protagonista baten bizimodua ohiko modu normal eta tradizionalean dago kontatua, Iguzkitzan jaio eta zahartzaroan Toledon hilko den arte. Bigarren protagonistaren bizitzak, ordea, salto egingo du denboran, Erdi Aroan hasiz, mende mordoa ibili eta gaur
|
egunera
iritsi arte. Denboraren gainean egindako bariazio edo aldaera berezi bat da.
|
|
Oraindik ere garbi datorkit burura feria egunaren aiduru izaten nintzela gau eta egun, eguna noiz ailegatuko ote zen, pozaren pozez. Etxeko lanetarako zarpail batzuez ibiltzen nintzen, aste osoan aldatzeke, baina feria
|
eguna
iritsi bezain fite amak berak aginduko zidan lehenik arropa zarpailtsu haiek eranzteko. Huraxe zen niretzat egunik hoberena eta nekez aurkituko zen mundu honen azalean ni baino gazte zoriontsuagorik.
|
|
zein
|
egunetan
iritsiko ziren portura.
|
|
urtebetetze
|
egunak
iristen oharkabean,
|
|
|
Eguna
iritsi eta eguraldi txarra zen benetan. Hilaren lehenean ere etxera joan behar izan zuten, bueltan.
|
|
Ezinezkoa zen, ordea, nahigabea denekin era berean partekatzea. Amari zion, ez berak ez bestek, ahizpari azaldu zion bezain gordin azaldu egoera; ez zegoen presarik horretarako,
|
eguna
iritsiko bazen ere. Eta orduan, ezinezkoa gertatuko baitzitzaion begi bistan zegoena luzaroago ezkutatzea, eskaileretan behera joaten ikusiko zuen amaginarreba, musuzapia esku artean, malkoei eutsi ezinik.
|
|
Azkenean,
|
eguna
iritsi da!
|
2016
|
|
Azken bi asteetan berak ikusi zituen segurtasun enpresako teknikariak alarma sistema jartzen, zuzenean bulego zentralizatu batera konektatutako sentsoreak instalatzen, lantegiko puntu aukeratuetan kamerak ipintzen. Bazekien
|
eguna
iritsiko zela, noizbait helduko zela zaintzailearen azken gaua. Eta iritsia zen.
|
|
–Neska duela bi
|
egun
iritsi zen Rome Beachera. Ni nengoen harreran.
|
|
Walliams hark afaria erreserbatu zuen
|
eguna
iritsi zen. Eta hura bai, hura historiako egunik motzena izan zen.
|
|
Hurrengo saskibaloi entrenamendu
|
eguna
iritsi arte itxaron genuen. Ez zela inor egongo mutilen logelan uste genuen, baina Mateok han jarraitzen zuen, ariketa bat amaitu nahirik, obsesionatuta.
|
|
Funtsezkoari bakarrik helduko diot. Duela sei
|
egun
iritsi nintzen hona, eta berehala ohartu nintzen asmatu egin nuela lekua aukeratzean, itxura batean behintzat. Bi lagun besterik ez zegoen ostatuan, nitaz aparte.
|
|
Eta Adelak goroldiozko soinekoa janzteko egunaren zain egon dela kontatu nahi dio anaiari, amaiezin egin zaiola itxaronaldia, neurrigabea, eta esperoari neurria nola hartu ibili dela, zentimetrotan agian, segundotan akaso, eta
|
eguna
iristen ez eta berak ekarri duela, eta arnasa lasai hartu duela, azkena, beiraz bestaldeko kaxan zurbil, soineko berdeko printzesa bihurtzeko; ohola jarri diote gainean, ordea, eta ezin izan dio ezer esan anaiari. Baina hala gogoratuko du anaiak beti, soineko berdedun Adela.
|
|
–Azkenean
|
eguna
iritsi zen, erran zuen?. Edurnek autoa Ultzamako errepide batean utzi eta gurpila askatu zion, Europako bahitzaileen metodoak imitatuz.
|
|
dabilenean ezinbesteko dituen erreferentziak ere, eta itzul gaitezen kontu pertsonalagoetara, hegazkineko emakumeak bukatua baitu bere whiskia eta ama oroitzen baitu berriz ere: ...ko, orain gauza bat, gero beste bat, gero eta buru txarragoa baitu amak egin beharrekoak gogoratzeko, eta eskua ere gero eta baldarragoa suaren puntuari antzemateko, atzerriko sukalde txar honetan ez dela moldatzen dio berak, dena aldrebes egiten dutela hiri zikin honetan, eta alabak baietz esaten dio begiratua apalduz, legezko adina edozein izanda ere gurasoei errukiz begiratzen diegun estreinako
|
egunean
iristen omen dugu heldutasuna, eta Begoñak baietz amari, kanpotar hauek ez dakitela ezer zuzen egiten, eta amak desegindakoak alabak berregin behar atzetik, haren ezkutuan eta aitaren oharkabean, aita ere konturatu ez edo ez ohartuarena egiten baitu bestela, emaztea lotsatan ez uzteko agian, edo zaharreriaren gaitzak berari ere erasoko dion beldurrez, berari ere kosta egiten baitzaio hiri berrir... Ozta ikasi du bizileku hartu duten ganbaratik Marceau karrikarainoko bidea, eta hori ere oinez, denbora gehixeago behar izan arren ez baitu lurpeko bideetan ibili nahi, berak dio oinez ibiltzeak on egiten diola eta hartara gainera diru gutxiago xahutzen duela, ez baitago jakiterik noiz arte egon duten Euskal Herritik kanpo, baina egiatan metroan sartzeak izu ikara sortzen dio, eta ez hainbeste hango sakonune eta zuloek faxisten bonbardaketak gogorarazten dizkiotelako, hegazkin alemanak Bilbo gainean bonba jaurtitzen hasi eta etxepeetako sotoetan sartu behar izaten zutenekoa, baizik eta ezin eraman duelako metro barruko jendearen samalda, hango estutuak, hango usainen nahasia eta hatsitua, izkinetan ikusten diren morroi batzuen bisaje iluna, emakume zenbaiten aurpegiera galdezkoa, hori dena sobera eta lar bortitza da nonbait Elorriotik San Agustingo elizarainoko osteretara ohitutako gizonarentzat.
|
|
Luze gabe iritsi zitzaion Elorrioko erretore don Benitoren erantzuna. ...n zurkaitzak laguntzen digu kordoka sumatzen dugun bizimodu honi sendo eusten; kasu honetan ere, bere uste osoa azaltzen zion don Benitok, Jainkoaren aldamenean izango zela ordurako bere ama Begoña zena, betiereko bizitza gozatzen, eta goiko zerutik lagunduko ziola alabari ere bizitza honetan bide zuzena hautatzen, Paradisuko baratzean Jaungoikoaren seme alaba guztiak poz eta zorionean elkartzeko
|
eguna
iritsi artean. Hitz zuhur, kontsolagarri eta bihotz altxagarri hauen ostean, Alsinak galdetutakoari lotzen zitzaion, eta erantzuten arrazoi zuela, Miren Begoña Arroitajauregia Bazeta Elorrioko alaba zela, Sortzez Garbiaren parrokian bataiatua 1920ko martxoaren 19an, San Jose egunean; gurasoak Hilario Arroitajauregia eta Euxebi Bazeta, lehenengoa Bergarako semea eta bigarrena Elorriokoa bertakoa, Elorrioko parrokian ezkondutakoak 1918ko abuztuaren 15ean, Ama Birjinaren egunean, biak ere Jainkoak bere altzora eramanak, Alsinak jakingo zuen bezala, Hilario Mexiko Hirian 1960an, zoritxarreko gerrak herritik urrundu eta lur maitera itzuli ezinik hezurrak uztera behinik, eta Euxebi, berriz, 1975an, Elorrion bertan, senarra hil ostean sorterrira etorri baitzen eta neskazahar geldituriko ahizpa baten etxean bizi hortik aurrera geratzen zitzaizkion urte apurretan.
|
|
baten biktima izan zela eta herritar gehienek ez zutela halakorik onartuko, jite horretako mezuak irakur zitezkeen eztabaida foroetan.
|
Eguna
iritsi zen arte. Iruñeko udaletxe plazan milaka lagun batu ziren, bai, baina aldaketa ospatzeko eta alkate berriari ongietorria festa giroan emateko.
|
2017
|
|
Txangoaren
|
eguna
iritsi zenean, hantxe zegoen Andereño Herminia txikien zain, eskolako ibilgailuan. Ez zen autobusa, ez furgoneta, baizik eta hileta auto bat, beltz beltza eta luze luzea, atzeko aldean, hilkutxaren ordez?
|
|
Abelardok urte osoa eman du parapentea prestatzen, bere zetarik onenarekin eta ilusio handienarekin. Eta probatzeko
|
eguna
iritsi da. Irrikaz dago hegan egiteko txorien pare.
|
|
Konbatearen
|
eguna
iritsi zen azkenean. Arratsaldeko 7etan zen eta Baba 5etan geratu zen Beruna JRrekin gimnasioan bertan.
|
|
Hain zeuden lanpetuak, ezen ez zituzten harrobira eramaten presoak; Li Huanek, berriz, gutunak alde batera utzi eta eginkizun premiazkoago batzuei ekin behar izan zien. Hu Song Tai kamarada zer
|
egunetan
iritsiko zen, zehazki, hori ez zekiten. Ikuskapen bira bat ari zen egiten eskualde hartan, antza, eta ibilbideak ez zeukan ez ordutegi, ez kronograma zehatzik.
|
|
Harrituta zegoen bere buruarekin; izan ere, irrikaz zegoen entrenatzen hasteko. Desiratzen zegoen, batez ere, konbatearen
|
eguna
iristeko.
|
2018
|
|
Oso goi mailako konferentzia izanik, parte hartzaileen kopurua mugatua zen, izen handiko hemezortzi jaun eta bi dama, aleman kondesa bat eta Eleanor Austin andre bipila, garai hartan berlindartua?; baina bakoitzak, seguruenik, bere idazkari, gelari eta interpreteak ekarriko zituen, eta ez zegoen ziurtatzerik zenbat lagun etorriko ziren zehazki. Are gehiago, argi geratu zen parte hartzaileetako batzuk konferentziarako ezarritako hiru egunak baino lehentxeago iritsiko zirela, bidea zelaitzeko eta beste gonbidatuen aldartea haztatzeko astia hartzeko, baina zehazki zer
|
egunetan
iristekoak ziren, orobat, ez zegoen jakiterik. Bistan zen, bada, lantaldeak, gogotik lan egiteaz eta erne egoteaz lekora, ohi baino malguagoa izan zuela.
|
|
Handik bi
|
egunera
iritsi da konponbidea. Entrenatzailea eta bere lagun batzuk bitxigile baten dendan azaldu dira.
|
|
Beyoncek gehien amestu izan zuen
|
eguna
iritsi zen: grabazio eguna.
|
|
Irabazi dugu! Presondegi hartan aste triunfal bat eginik, espero genuen lekualdatze
|
eguna
iritsi zen. Goizeko bederatzietan, bakoitza bere furgoian, animoso irten ginen Madrildik(, hotela?
|
|
Ez daki. Kontua da espetxera bidali zutela, atxilo aldi prebentiboan, epaiketa
|
eguna
iritsi arte. Hiru urtez.
|
|
Eta alderantziz. Egun hartan, Gaizkak imajinatu ere ez zuen egingo alaba bat jaioko den
|
eguna
iritsiko denik noizbait, ezta pentsatu ere karro horietan bertan mozkor joko duenik larrua, haurdun geratzeko moduan.
|
|
Jira eta bira, azkenean pentsatu zuen alferrikako nekea izango zela orduan ezer esatea, egiatan ez baitzen inongo arazorik izango Jonen proiektuak irabazten ez bazuen, eta hortaz hobe zuen Mirenek itxaron, epaimahaikideek saria ebazteko
|
eguna
iritsi arte: izango zen dudarik gabe Jonena baino nahiago zuten proiekturik, epaimahaikideetako batek behintzat.
|
|
Alarde
|
eguna
iritsi zen, eta Herrizaingo Sailak berretsi zuen Jaizkibel desfilean sartuko zela hatxeroen aurrean, Kale Nagusian, alardea Arma plazatik itzultzean, elizaren albotik sartuta. Unea iritsi zenean, ordea, emakume tradizionalistak kalean eseri ziren, eta bidea itxi zioten konpainia parekideari.
|
|
Hil egingo zaitut?. Hasierako urteetan, alardearen
|
eguna
iristen zenean, pegatinak jartzen zizkiguten bulegoko atean. Larriena izan zen behin bi bala jaso genituela.
|
|
Izarra ere esan behar genuke, zein dotore ekarri diguten ikusita? Arratsalde on, Txetxu, gaur biojustiziari, gure bioikuske guztiei, aurre egiteko
|
eguna
iritsi zaizu. Laster ikusiko ditugu aurrekariak, baina esango nuke akusatuen aulkian, sofan esan dugu aurrerantzean, esertzen zaren lehen aldia dela.
|
|
–Arratsalde on, epaile anderea, arratsalde on guztioi. Zer esan dezake lau hilabetez atxilotuta egon den pertsona batek, gehien irrikatu duena egiari aurre egiteko
|
eguna
iristea dela baino. Saiatuko naiz gure sistemak gizarte osoaren onerako eman duen urrats ausart honi modurik egokienean erantzuten.
|
|
Eta hala, epaiketaren azken
|
eguna
iritsi zen. Ziortza Díez epaileak iragarri zuenez, aditu bakarra baino ez zen falta.
|
|
Wu Shu ilargi egutegiko hirugarren
|
egunean
iritsi zen, goizean goiz, eguzkia atera berri zela. Gurdi batetik tiraka jo zuen You familiaren etxeko atea.
|
|
|
Eguna
iritsita, damutu egin da, dena den, baldintza hura onartu izanaz. Goiza gaizki hasi da, izan ere, eta okerrago jarraitu du.
|
|
okertzen ikusita, egoera okertze horrek ekarriko baitzuen ama bere seme alabengandik bereizi beharra. Neuk jakin dut, behin
|
eguna
iristen denean, erabakitzen zer gertatuko den, eta ez nire nebek, zeren nire nebek ez baitute egoera hori neurtzen jakingo.
|
2019
|
|
Egunerokoei segida emanez, Moiok bere buruaz beste egin zuen
|
egunera
iritsi gara ezinbestean. Memoria ariketa kolektibo honetan, lehenago ere izan ditudan elkarrizketetan, inguruko inor gutxi topatu dut gertakaria eta hurrengo egunetako kronologia modu argian kontatzeko gai izan dena.
|
|
noiz sartzen da arima gorputzean? San Tomasek eta egile gehienek erabaki zuten 40
|
egunaren inguruan
iristen zitzaiela arima mutikoei eta 80 egunaren inguruan neskatoei; halaxe sortu zen fetu arimadunaren eta arimagabearen arteko bereizketa. Erdi Aroan, penitentzia liburuak honela zioen:
|
|
Ihes egiteko grinak abuztuaren hondarrera arte giltzapetuta zuela deliberatu nuen. Etxe multzoa besterik ez zen herri hartan egokitu zitzaizkidan lanak burutu eta itzultzeko
|
eguna
iritsi artean behintzat, hobe nukeela ahal bezala iraun.
|
|
–Zuek egin zenuten legez?, geronek egiteko gizonek egiten dutena? Ez dakit
|
eguna
iritsiko den, ez dakit indarrik izango dugun inoiz, ez dut nik ikusiko, zaharregia naiz-eta, baina inoiz gertatzen bada, ez dadila izan zuen akatsa errepikatzeko. Izan dadila behin etorri zitzaizkigun gizon haiek eraikitako guztia eraitsi eta geronen mundua, lehen zenaren antzekoa, edo bestelakoa, agian, berreraikitzeko.
|
|
Eskailera kiribila zen, eta igotzeko nekeza, are eta gehiago dagoeneko zaharra zen almuedano honentzat, beharrik ez zizkioten begiak estali behar, norietako mandoei bezala, zorabia ez daitezen. Gora iritsi zelarik goizaren freskotasuna sentitu zuen aurpegian, eta egunsentiko argi oraindik kolorerik gabearen bibrazioa,
|
eguna
iritsi baino lehenagoko argitasun huts horrek ezin baitu kolorerik eduki, argitasun huts horrek larrua ukitzen du, hatz ikusezina bailitzan, eta larruak ikara zolia eduki ohi du, inpresio berdingabea, pentsarazten duena jainkoen kreazio desakreditatua ez ote den izango, eszeptiko eta ateoen laidorako, historiaren gertaera ironiko bat. Almuedanoak eskua mugitu zuen karel zirkularrean zehar, Meka hiri santuaren norabidea seinalatzen zuen marka, harrian zizelatua, aurkitu arte.
|
|
Mogueime? eta geroago emango diotenaren artean, Moigema, ez pentsa gero horrelako nahasketak behialako garai basatietan gertatzen zirenik, bakarrik, mende honetako bati buruz jakin genuen hogeita hamar urtez esan zuela Diego Luciano zuela izena, harik eta, paperak erakutsi behar ziren
|
eguna
iritsirik, Diokleziano baizik ez zela jakin genuen arte, eta izena aldaturik ez zuen askorik irabazi, izena enperadore batena bazen ere. Izenen kontu hau ez da garrantzirik gabea, Raimundo ezin daiteke Jose izan, Maria Sarak ez luke Carlota izan nahi, eta Mogueimek ez du merezi Moigema dei diezaiogun.
|
|
Mogueimek burua goititu zuen eta emakumearengana hurbildu zen, sei urrats, gizon batek legoak eta legoak ibiltzen ditu bizitzan zehar, eta legoa horietatik guztietatik ez ditu nekea eta oinetako zauriak baizik ateratzen, zauriak ariman ernatzen ez zaizkionean, eta halako egun batean sei urrats eman eta bilatzen ari zena aurkitzen du, hemen, Lisboako setio honetan, emakume hau belauniko zegoen eta orain zutitu da niri harrera egiteko, eskuak bustirik ditu, zaia ere bustirik, ez dakit nola egin genuen topo biok behe ur hartan, korrontearen itolarri geldoa orkatiletan sentitzen genuela, eta hondoko harri legar txikien kirrinka, mandoei edaten ematen dien morroietako batek zera esaten du, trufari, E, gizon, esango balu bezala, E, zezena, eta gero desagertu da, Mogueimek ez du deus entzuten, Ouroanaren aurpegia baizik ez du ikusten, azkenik ikusten ari da, hain hurbil ezen ukitu bailezake irekiriko lore bat balitz bezala, isilpean, masailetatik ahora poliki doazen bi hatzez doi ukituz, bekainetatik, lehen bata, gero bestea, duten diseinua diseinatzen, eta gero kopetatik, ileetatik, galdetu dion arte, esku betea bizkar gainean paraturik, Nahi al duzu, hemendik aurrera, nirekin gelditu, eta emakumeak erantzun du, Bai, nahi dut, orduan Mogueimeren belarriak ireki ziren, erregearen tronpeta guztiek loria kantua jo zuten, hain hots burrunbariaz non ezinezkoa baitzen zeruko beste hainbeste elkartu ez izana. Han bukatu zuen Ouroanak arropa garbitzen, agindutako
|
eguna
iritsiagatik ez baitzen beharra bukatu, Mogueimek bere bizitza kontatzen zion bitartean, gurasoez ezer ez, ez zituelako ezagutzen, emakumeak, aitzitik, bahitu eta geroko bizitzaz ez zion ezer esan, eta gainerakoaz, nekazari jende guztiarena bezalakoa zen, ordurako horrelakoa zen, eta ez kasualitatez. Ouroana Monte da Graçako kanpamentura joan zen, arropa eramatera, kanpamentu hartan pasatu baititu egun hauek, beste batean itzultzeko esan zioten, orduan ordainduko ziotela, jenerotan, jakina, baina emakumeari ez zitzaion axola izan, ez zitzaizkion axola behar zerbitzatzen dituen aitoren semeen atzerapenak, ordutik aurrera beste bizitza batera zihoalako, gizon hau aldamenean duela, aurkitu nahi nauenak bila nazala gerra piztuen eta gorien dagoen tokian, Porta de Ferro aurrean, baina gaurko gauean ez, elkarrekin egongo garen lehena izango delako, emakumea eta gizona, kanpamentutik ahalik eta urrutien, gure elkarrekikoa lekukorik gabe izan dadin, zeru izartsuaren azpian, olatuen zurrumurrua entzunez, eta ilargia jaiotzen denean gure begiak oraindik irekirik egongo dira, Mogueimek esango du, Ez dago beste paradisurik, eta nik erantzungo dut, Adan eta Eva ez ziren honelakoak izan Jainkoak bekatua egin zutela esan zielako.
|
|
Unearen solemnitateak eta hizkuntzak hunkiturik naukate, esan zuen Maria Sarak, baina hitz hori, aprotxe hori, galizismo beldurgarria da, Bai, hala da, oihalik txarrenean ere orban bat eror daitekeela ahantz ez dezagun izango da, egin dezagun aurrera, baina, Ezarritako
|
eguna
iritsi zen, bi aldeetatik jendetza handia etorri zen, Katoliko jendea, konfiantzaz baina apal, heretikoak sinesgogor, harro. Antoniok hurbilen zegoen tenpluan eman zuen Meza, eta itzelezko elizkizuna amaiturik, bere eskuetan, denik begirunerik handienarekin, Hostia Sagaratua hartuta, Zamaria goseak amorratzen zegoen tokira atera zen.
|
|
|
Egunak
iritsiak ziren, iritsi ere. Zuloaren indusketa bukaturik zen, hiru dorreak, normandiarra, frantziarra eta denbora laburrean besteak bezala eraiki zen portugaldarra ere, harresitik gertu altxatzen ziren, orain arte defendatu zituztenen borondatearen eta ausardiaren porlana falta zitzaien harresiak suntsitu eta amilduko zituen ukabil itzela jasotzeko gertu dauden hiru erraldoiren antzera.
|
|
Ibilbidea laburra da, bi pisu besterik ez, kontuan hartu behar da, alabaina, eraikina antzinakoa denez, pisuak ia bi bider altuagoak direla gaur egun ohitura dena baino, gaur egungo pisu hauek antzekoak dira, alturari dagokionez, Casteloko bere etxe ezin zaharragokoekin, hau ez da harritzekoa, ez horixe, altuaren ondoren beti etorri da baxua, eta baxuaren ondoren altua, litekeena da hau bizitzaren legeetako bat izatea, gure aita ere behiala erraldoi iruditu zitzaigun eta orain goitik begiratzen diogu, eta urtetik urtera behera doa, gizajoa, baina isil gaitezen, gizonak isiltasunean sufritu ahal izan dezan. ...ure lehen pentsamendua, ondorengo guztien sorburu izan zen hori, eta gaur arte, ondorioa da norberaren behin betiko biografia pentsamenduen ibaitik bere jatorrizko sorbururaino atzera egitea dela, eta bizitza aldatzea, pentsamenduetatik zehar ibiltzea eta osatu duten ibaitik barna nabigatzea posible balitz, ustekabean beste pentsamendu bat eduki eta haren atzetik abiatzea litzateke, agian gaur den
|
egunera
iritsiko ginateke, beste bizitza bat aukeratzean bizitza laburragoa aukeratu ez bagenuen, bederen, eta bizitza honetako ogibidea zuzentzaile ez izanik ere, eta beste igogailu ezberdin batean igoko ginateke, beharbada Maria Sara doktorearekin ez eta beste pertsona batekin hitz egitera joateko. Gertatu zen ezen, orain dagoen igogailuan, Raimundo Silva zuzendari literarioa zuzentzaileen arduradunarekin ikusi zuen tokiaren ondoan dagoela, orain ikusten dugu espazio hutsari begiratzen diola larderiazko erdeinuarekin, han egon zen emakumeari bere jokabide ezmoralarengatik agiraka egin behar izango bailion, gauza horiek, jakin ezazu, ez direlako igogailu batean egin beharrekoak, ez dira egin behar, ez horixe, nahiz eta badakidan horrelakorik egiten duenik badabilela, horrelakorik eta okerragorik ere bai, Zirri bat izan zen, zuzentzaile jauna, musutxo bat besterik ez, zuzentzaile jauna, Berdin da, gehiegi izan zen, neuk kondenatu egiten zaituztet, nire inbidia sendaezinaren izenean, igoeraren azken zentimetroetan Raimundo Silva igogailuaren erdian jarri zen, besteak tokirik gabe utzirik, atera egin behar izan zuten, lotsak akabatuta ibiliko lirateke mundu honetan lotsarik balego, seguruena da moralista hipokritei irri egiten ariko direla, Berde daude, ez du merezi, esan zuen azeriak.
|