Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 25

2015
‎Esaten den bezala, ez nuen ikusten ez entzuten, barruko pozaren handiaz. Egun hartatik aurrerapen handi handiaz geratu nintzela konturatu nintzen, Jainkoaren maitasun gartsuagoaz eta bertuteetan askoz ere gehiago sendotua. Bedeinkatua eta goretsia izan bedi betiko, amen.
‎7 Egun hartatik guztiz adoretsu geratunintzen Jainkoagatik guztia uzteko, une hartan, ez dut uste une bat baino gehiago izan zenik, bere mirabea beste bat eginik utzi nahi izan bazuen bezala.
‎3 Goiz abiatu baginen ere, bidea ez genuen ezagutzen eta, oker hartu genuen; eta lekua gutxi entzuna zenez gero, ezin aurkitu zitekeen haren berri askorik. Horrela ibili ginen neke handiz egun hartan, eguzkiak gogor jotzen zuelako. Hurbil geundela uste genuenean, oraindik beste hainbesteko bidea egin behar zen.
‎9 Etxea gure gogokoa zenez gero, berehala etxe sartzea egiteko agindu nuen, bertan ezer egin baino lehen, eragozpenik sor ez zedin; eta laster batean etorri zitzaidan aipaturiko Andrada hori, etxea egun hartan hustuko zela esanez eta eraman genitzala hara geure gauzak. Nik esan nion ez genuela horretan lan handirik, ez geneukala bi lastamarrega eta burusi bat baino besterik.
‎13 Zenbait egunetan egon ginen lastamarregekin eta burusiarekin, arropa gehiagorik ez geneukala, are gehiago egun hartan egur hondakinik ere ez geneukan sardina bat erretzeko, eta ez dakit Jaunak nori bigundu zion bihotza, egur sorta bat utzi baitziguten elizan premia horri erantzuteko. Gauetan hotz pixka bat sentitzen zen, benetan egiten zuen-eta; baina burusiaz eta geure marregazko kapekin berotzen ginen, askotan emendioa egiten baitziguten.
‎11 Ni biziki poztu ninduen fundazioa egun hartan egin izanak, David erregearen ofizio liturgikoa zelako, ni haren debotoa bainaiz. Gero goiz hartan Gotzain agurgarriari mezua bidali nion, oraindik ez bainekien egun hartan joango zen ala ez.
‎11 Ni biziki poztu ninduen fundazioa egun hartan egin izanak, David erregearen ofizio liturgikoa zelako, ni haren debotoa bainaiz. Gero goiz hartan Gotzain agurgarriari mezua bidali nion, oraindik ez bainekien egun hartan joango zen ala ez. Bera gero hara joan zen karitate handiaz, gurekin beti izan baitu.
‎Soriako fundaziorako hara etorri ziren moja gehiago zihoazen, kandelak eskuetan. Nik uste dut egun hartan Jauna oso goretsia izan zela toki hartan. Berak nahi beza sorkari guztiek gorets dezatela beti, amen, amen.
‎9 Behar genuen guztia eta gehiago zuen andre hark, eta areto hartan utzi gintuen; han egon ginen bildutasunean, igarobidea egin zen arte; obra horrek Antzaldatzera arte iraun zuen. Egun hartan eman zen lehenbiziko meza elizan, ospe eta jendetza handiaz. Jesusen Lagundiko apaiz batek egin zuen predikua, Gotzaina Burgora joana baitzen; izan ere, lan egiteko ez du egunik ez ordurik galtzen, osasunez ongi ez bazen ere, begi bateko ikusmena galdua baitzuen; samin hori izan nuen han, gure Jaunaren zerbitzuan hain onuragarria zen ikusmena galdu izanaren samina.
‎Hala ere pena bat zuten bihotzean: Jaunak ez ziela seme alabarik eman, eta eman ziezazkien, andreak etengabeko debozio eta otoitzak egiten zituen, eta Jaunari ez zion besterik eskatzen ondorengoak eman diezazkiela baizik, beraren bizialdia amaitzean, haiek gorets zezaten Haren Maiestatea; izan ere, gauza gogorra iruditzen zitzaion berarekin amaitzea eta beren egunen ondoren Haren Maiestatea nork goretsirik ez izatea. Eta esaten zidan niri, sekula ez zuela horixe baino beste desirarik izaten; eta emakume egiazalea da eta esana dudan bezala kristautasun eta bertute handikoa; horregatik, askotan, haren egintzak ikusteak, eta Jauna beti kontentatzeko eta denbora ongi baliatzeko gogoaz ikusteak, Jauna gorestera eramaten nau.
‎Kapera berria egin zen, eta teilatua hain gaizki jarria izanik, alderik gehienean euria egiten zuen. Badiotsuet, ene alabak, egun hartan neure burua nahiko kaskar ikusi nuela. Iragarrita zegoenez gero, ez nekien zer egin; hautsita nengoen eta gure Jaunari esan nion, ia kexaz, edo agintzeko niri halako obretan ez sartzea, edota konpon zezala Berak premia hura.
‎1 Erraz pentsa dezakezue, ene alabak, egun hartan izan genuen poza. Neure buruaz esan behar dizuet oso handia izan zela.
‎Berak esan dit, pozaren pozez, zorabiaturik bezala geratu zela; Trianan monasterioa egin zutela entzun bazuen ere, ez zela konturatu beraiena zenik. Egun hartatik aita Graciánekin aitortzeko ahaleginetan ari zen, eta hau ere asko kosta gabe ez lortzea nahi izan zuen Jainkoak, gutxi gorabehera hamabi aldiz joan baitzen, eta ez zion egundo ere aitortzarik entzun nahi izan. Neska gaztea eta itxura onekoa zenez gero, orduan hogeita zazpi baizik ez zituena, halako pertsonekiko harremanak saihestu egiten zituen, oso modutsua baitzen.
‎Niri gaixo egoteak ez zidan inolako nahigaberik ematen, gogoratzen naizenez; ahizpek nik baino askoz gehiago sufritzen zuten. Jaunak nahi izan zuen gogorren gogorrenak egun hura baino gehiago ez irautea.
‎20 Atseden hartu genuen gau hartan emakume santu hark harrera gozo gozoa eginik, baina niri kosta egin zitzaidan atseden hartzea; izan ere, su handia zuen lehortzeko, eta tximinian bazen ere, kalte egin zidan, biharamunean bururik jaso ezinda egoteraino; etzanda hitz egiten nien zetozenei, leiho sare batetik, errezel bat jarri baikenuen; egun hartan nahitaez negoziatzen jardun behar nuen, eta oso nekagarria egin zitzaidan.
‎Neska txikia munduko janzki eta apainduraz gozatzen hasi zen, pertsonari dagokionez, berak zuen bezain adin txikian gustagarriak izango baitziren; oraindik ez ziren igaro bi hilabete ezkon hitza eman zuenetik, eta Jauna argi egiten hasi zitzaion, berak orduan ulertzen ez bazuen ere. Eguna poz handiz igarorik beronen adinak eskatzen zuen baino gartsuago maite zuen senarrarekin, tristura handiak hartzen zuen egun hura amaitu zela, eta gainerakoak ere horrelaxe amaituko zirela konturatuz. Oi Jainkoaren handitasuna, gauza galkorren poz atseginek ematen zioten pozetik beretik poz hura gorrotatzera etorri baitzen!
‎Nik zorroztasun handia agertu nuen, izan ere, zenbat eta argiago ikusi obedientziaren mende ez zirela jartzen (beraien ustez, gehiago ezin zutelako), argiago neukan tentaldia zela. Egun hura neke handiarekin igaro zuten; hurrengoa, pixka bat gutxiagorekin, eta horrela gutxituz joan zen; nik hala egiteko agindu zidatelako Jauna hartzen banuen ere (haiek hain ahul ikusirik ez nuen egingo baina), oso ongi eramaten zuten.
‎3 Frai García jauna oso ongi dago osasunez, Jainkoari eskerrak. Beti egiten digu mesede eta egunetik egunera haren zerbitzari hobea da. Probintzialak aginduriko ofizioa hartu zuen, nobizioen maisu ofizioa.
‎4 Bagenekien noiz zen berorren jauntasunak dioen santuaren eguna. Egun hartan, berorren jauntasunagatik, guztiok Jauna hartzea erabaki dugu, eta horrela zorrak kitatuko ditugu, Jaunari atsegin emango diogulako berorren izenean eta albait gozoen tratatuko. Berorren jauntasunak egiten dizkidan gainerako mesedeei dagokienez, konturatu naiz gauza asko eskatu ahal izango dizkiodala berorren jauntasunari, premian egonez gero; baina gure Jaunak badaki, berorrek egin diezadakeen handiena, nahi badu ere, horietako bat ere egin ezin didan tokian egotea dela.
‎1 Jesus izan bedi berorrekin. Lehengo eguneko ahultasunetik hobera egin nuen, eta gero, behazuna gainez nuelakoan, garizuman nuela baraurik egin eta, purga hartu nuen, eta egun hartan hainbeste gutun eta negozio izanik, goizeko ordu biak arte jardun nuen idazten, eta buruan hain gaitz handia eginik, uste dut onerako izango dela; izan ere, medikuak agindu dit sekula ere ez idazteko hamabiak arte baizik, eta batzuetan neure eskuz ez idazteko.
‎12 Jakin beza epaia pentsatua nuela eta sentitu egingo zela; baina erantzun serioak ematea ez zen asmoa; eta berorrek begiratu badu, ez nuen goraipatu gabe utzi esan zuenetik zerbait; eta berorren erantzunaz, gezurrik ez esatearren, ezin nuen besterik esan. Egia esan, ez dakit nola esan ahal izan zen hori ere burua zegoen eran egonik; izan ere, egun hartan arazo eta gutunak zenbateraino pilatu ziren ikusirik, batzuetan deabruak pilatzen zituela zirudien; eta horrela izan zen purgak gaitz egin zidan gauean, eta mirari batez ez zitzaion bidali Cartagenako gotzainari, aita Graciánen amari idatzitako bat (okerreko helbidea jarri bainion eta barruan sarturik zen); horregatik ez naiz nekatzen Jainkoari eskerrak ematen; Caravacako mojekin aritu ze... Dagoeneko hau konpondua dago, eta gainerakoa uste dut ongi egingo dela, hau da, monasterioa legezkotzat jotzea.
‎3 Hitz egin nion gure aita probintzialari berorrek agindu zidan negozioaz. Bertan egon zuela zioen; eta orain hainbat egunez haren anaia ohean oso gaixo dagoenez gero, ezin da ezer egin. Hemen aritu naiz horretaz, eta zalantzak ditu amaituko ote duen; horregatik, handik justiziarik bada, atzeratzeak galera dakar-eta, ez bedi deskuida berori, interes kontuan ez baitut zorterik Gortean, ahal duguna egin arren.
‎2 Mojei dagokienez, gure aitak esanda utzi zuen, nire ustez, Beatrizen ama sar zedila, eta ni biziki poztu nintzen, eta beraz, ongi egingo du hartzean eta eman diezaioke abitua zori onean, niretzat benetan pozgarri baita, eta esan nik beraren ondoan izan nahiko nukeela. Beatrizen profesa, nik dagoeneko idatzia diot emateko, nik esango baitiot gure aitari, eta erregutu nire alde, eta ez nadila ahaztu egun hartan.
‎28 Teresa Jesusenak dio, Andre Mariaren edozein zalduni, nagusi ezjakin huts, biziotsu, tripontzi eta narrasa bizi guztian sufritzeko erabakia harturik duenari, egunero egintza bakar bat egiteagatik, egun hartan merezi izanikoaren erdia ematen diola, bai Jauna hartzean, bai izaten dituen oinaze handietan: azken batean guztian, hala ere gutxi izango da-eta.
‎2 Egunero afari edo afariusi ostean, atezainak adieraz beza egun hartan jaso den limosna, bidali dutenen izenak aipatuz, guztiek ardura har dezaten Jainkoari ordain diezaiela eskatzeko.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia