Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 42

2010
‎Bere anaiarengana jiratu zen abiatu aurretik. " Ez zara etxean azaldu joan deneko hiru egun horietan. Ama oso haserre daukazu!" Pantxok amorrua hartu zuen:
‎" Tuntuntzen hasia nago ni ere. Azken egun horietan bele asko ibili da hor zalapartaka. Baina zuk esan arte ez naiz jabetu.
‎Portaliala joan zite, ahizpa maitea ingoiti horra duzu Atharratzeko jauna. Othoi erran izozu ni eri nizala, zazpi egun horietan ohian nizala.
2011
‎Ez, ez da hain erraza, baieztatu zuen gizonak, eta ni ere askotan oroitu naiz zutaz. Atzo izanen balitz bezala gogoratzen dut Via Rasellako ekintza eta zein ederra zeunden egun horietan. Carciofi horiek afaltzera gonbidatu ninduzun, gau hura ere zaila da ahazten, eman nizun lehendabiziko musu herabe hura.
2012
‎Baina, noizean behin, zibilizazioaren bihotzean ere barbaroak agertzen dira, bere burua gobernatu ezinik, besteei eragindako minen alderako enpatia barik eta ordenarekiko begiramenik gabe. Egun horietan, ordea, barbaroak auzoko gazteak ziren.
2014
‎Ihauteria mintzo da ilargi eta eguzkiaren egutegien arteko dekalajeaz, soberakin diren 12 egun horiez, zotalegunak deitzen baitira. Ilargiarena naturaren egutegia da, zikloena, gauza gordeena eta gauarena.
‎Amak aitorleari egin zion kasu, aitak ez zion galdetu. Aitak ez zuen egun horietan jaia gordetzen, berak ez zuelako zer ospatua. Urtean behin aitortzen zen, urtean behin jaunartzen zuen, Pazkotarako.
‎Etxeko seiak bakarrik biltzen ginen egun horietan eta izeba gauerdiko mezetara joaten zen, frantziskotarrengana, guk kartetan egiten genuen bitartean. Ez oso berandu arte eta horrek amorrazioa ematen zidan, eskolara itzulitakoan gainerakoen etxeetan ordu txikiak heldu arte egoten zirelako mahai inguruan.
‎Gero egun seinalatuak zeuden, batez ere abuztuko ama birjina eta eguberriak. Egun horietan orfeoitik ekarritako portzelanazko ontziak ateratzen ziren gela ilunetik eta han jartzen zituen izebak zainzuriak edo fritoak, alkatxofa arrautzeztatuak eta letxuga hosto egosiak eta ondoren albardatuak. Maionesa, noski, eskuz egiten zuen izebak, bere sutondoko aulkian jarrita.
2015
‎Pinuen zainetan zehar etengabe dabil, emeki eta erdi lo hotzaren urtaroan; ibilera azkartzen da udaberri aldera, gero eta agudoago doa, gero eta biziago, azkenik amorruz irakin egiteko udako egun sutsuetan. Zapa egun horietan, erretxina supituki atera eta enborretan beheiti erortzen da, milaka aldiz errepikatutako bizi erupzio txiki baten antzera, tiro likido urrintsu baten gisan, herra hilgarri isurketen gisan, gizakien odol gaixoaren gisan.
‎Bi aste gehiago joan ziren. Solly King arduratu zen egun horietan Gaztañagaren zor guztiak kitatzen, paper guztiak egiten, gestioak burutzen. Eta horrela, manager amerikarrak uste zuenean dena prest zeukala bere boxeolaria New Yorkera eramateko, gertatu zen honek beste sorpresatxo bat zuela gordeta.
‎Astean bi alditan Raimundo Galvez jauna, morroi baten laguntzarekin, zaldiz abiatzen zen La Milana bere haciendara joateko. Soledad Insunsa, egoera horretaz baliatuz, arratsaldez elkartzen zen bi egun horietan, bazkalostean, Isidoro Gaztañaga bere maitalearekin. Gizon puska hura Soledaden neska lagunen inbidia zen, hauek behin eta berriz azpimarratzen baitzioten, Bella Vista solas klubean igandeetan elkartzen zirenean, zer nolako suerte handia izan zuen halako pieza galanta harrapatu zuelako amorante modura.
‎Behin behineko askatasuna ordaintzeko 10 000 pezetako fidantza entregatu behar izan zuen eta, gainera, epailetza bereziak behartu egin zuen bertan azaltzera hamabosgarren eta hogeita hamargarren egunean hilero, eta deituko zuten bakoitzean. Horrek behartzen zuen Madrilen egotera, gutxienez, bi egun horietan hilero.
‎Mateo Osa aske zegoen ostiral edo larunbatetan, Gaztañagak ez zuen egiten ohiko eskapadatxoa Bar Americano tabernako atzealdera, egun horietan ez zion Maritxuri bisitarik egiten. Nahiago baitzuen Mateorekin eta beste soldadu batzuekin Donostiako alde zaharrera joan, non algara, olgeta eta ugari edateko aukera paregabea zen.
‎ETArekin ere elkartzekotan egon zen, baina erakundeko kideek huts egin zuten bi aldiz, atxilotuko ote zituztenentz beldur. Egun horietan, Urmeneta Madrilera ere aldatuko zen, Suarez, Gutierrez Mellado eta Martin Villarekin inpresioak partekatzera.
‎Uztailaren 16 eta 17an, areagotu egin ziren altxamendu militarraren zurrumurruak. Egun horietan Alejo Heletak, familiako adiskideak, jakinarazi zion Maria Ajarnauteri kolpistek haren senarra fusilatzeko asmoa zutela, eta norbait haren bila etortzekotan, ez zedila etxetik atera. Informazio hori bera omen zeukan Jose Solabrek, jenderen jende zutena, Berriozarko erretore eta erreketeen konfesore, zeinak gaztigatu baitzion Ataulforen emazteari zernahi gertatzekotan, Migel Jabierrek behar zuela haren xerka joan segituan.
‎Egungo bortizkeria espresioak, eta era berean une honetan gertatzen ari diren bultzada politiko argiko erabaki judizialek, enfrentamentu estrategien espresioak izaki, abian den prozesuaren garapenaren bidez izan behar dira gaindituak, beronen garapenerako zailtasun nabarmenak direla kontutan izanik ere". Zailtasunen artean aipatu daiteke egun horietan polizia espainiarrak burututako HBren nazioarteko harremanetako zortzi kideen atxiloketa.
‎Hala, eguneroko jardunerako likidezia bermatzeko elkarren arteko diru mugimenduak oso garesti salerosten ziren, eta horrek interes tasak nabarmen garestitu zituen. Egun horietan, paradoxikoki gobernuen esfortzuek ez zuten eraginkortasunik eta mesfidantza orokor hark luzaroan iraunez gero, sistema osoa arriskuan zegoen. Diruaren idorte hark bere horretan jarraituz gero, finantza erakunde gehienak, txiki zein handi, erortzen joango ziren.
‎Alta, herritarrak harrituta begiratzen zuten Kanariar Uhartetako eta Burgoseko erakundeekin indarrak batzea deliberatu zelako. Hasierako egun horietan argibide gutxi zegoen. Informazioa tantaka ematen zen.
2016
‎Benetan, larritu egingo nintzateke erabat itxita nagoela pentsatzearekin bakarrik. Egun horietan ere, gehiena sufriarazi didana zulotik ateratzeko zailtasuna izan da. Iruditzen zitzaidan udako sute horietako bat hasiko zela inguruetan, eta zuloan kixkalita geldituko ginela.
‎Esan diat atera nituela. Azkeneko bi egun horietan hotela garbi garbi zegok.
‎—Guk egun horietan jan dugun ogia oso goxoa zen, bai. Aspaldi ez nuen holako ogi goxorik probatu, benetan esan zuen neskak behatzekin ore pittin bat hartu eta ahora eramanez.
‎Ez da sekula ehizan ibili, baina emozio handiagoa sentitzen zuen kalean pertsona iraingarri bat ikusterakoan itsasoan hegaluze eder bat arrantzatzean baino. Gorputz osoz botatzen zituen irainak deskubritu baino lehen, irailaren zortzietan hachero ateratzen zenean sentitzen zuen bere burua gainerakoen gainetik, egun horietan baizik ez.
2017
‎Adin nagusitasunera iritsi zen egunean, bizitzaren lekukoa hartu eta presa handiz, korrika abiatu zen bere zorion partikularraren bila. Egun latza eta goibela izan zen, gure artean ohikoak diren egun horietako bat, eta korrikalarien deabrua agertu zitzaion kirol jantzian. Karry xanpain kopa bat edaten ari zen Bodegas Carricas ardandegiko bide bazterrean (bodega horiek lurrean hondeatuta daude eta horregatik haren ardoa askoz ere hobea da, haritzaren egurraz egindako kupeletan gorderik, lehengo" verjus", mahats gordin, zuku berde mingots haren zaporea du, gaurko Karry xanpain ezin hobea lortuz).
‎Sarda pentsakor, berak altxatuko ote zuen oraingoan zapi zuriaren bandera? Erresistentzia egun horietan izandako desertoreek mintzen zuten Sarda, baina traidore bihurturiko desertoreek are gehiago mintzen zuten. Han baziren hainbat hildako eta erruki zien, ezin baitzien lurrik eman.
Egun horietan kokatzen da Minak Sucheti egin zion ikustaldia, gerora ahoz aho zabalduko zena: Xabier Mina hainbat herritarrekin batera Erriberriko errepidean paratu zen mozorroturik Suchet jeneralaren gudarostea igarotzen ikusteko.
‎Berri eta iritzi horiek nahasmendua eta ezinegona ekarri zizkieten espedizioko sustatzaileei eta, luze gabe, Toledoren azpijokoek lortu zuten Baltimoreko Konpainiak Minari laguntza kentzea. Ortuñok dioenez, egun horietan Minak Fernando delako baten eskutitz mehatxagarria jaso zuen, Toledo difamatzailearen iritziekin bat zetorrena:
‎Horiexek izango ziren ziurrenik Minaren egunik lasai eta zoriontsuenak Mexikon lehorreratu zenetik. Bizkortzeko egun horietan, Valle de Santiagon Minak bere soldaduei sutsu hitz egin zien, ordura arte egindakoa eta lortutako garaipenak gogora ekartzeko eta, Torres apaizaren axolagabekeria gorabehera, hari laguntzera joan behar zutela esateko, errealistek inguratuta baitzituzten apaiza eta beste 3000 mexikar gehiago.
2018
‎Gamizek 1748ko bukaeran utzi zion erdaraz izkiriatzeari. Egun horietan, Iruñeko andre batek Tafallako feriatik Jesus brodatu bat ekartzeko eskatu zion; ez bat baizik eta bi Jesus brodatu ekarri zizkion Gamizek, bertso hauekin batera:
‎1871ko urriaren 18an hil zen, Iruñeko setioaren garaian. Manuel Iribarrenek ez du bere liburuan haren heriotzaz daturik ematen eta, beraz, ez dakigu ea karlisten ekintza militarren ondorioz hil ote zen edo, oraindik 54 urte betetzeko hilabetea falta zitzaiolarik, arrazoi naturalak zirela medio egun horietan hiltzea egokitu ote zitzaion. Ezin jakin.
‎Hasteko, zatiketaren eragile diren egunak kentzea litzateke lehen urratsa. Egun horiek dira Frantziaren edota Espainiaren menpe gaudela azpimarratzen duten egunak. Hor daude" besta egun nazionalak", hala nola uztailaren 14a, Frantziatik datorrena, eta urriaren 12a eta abenduaren 6a, Espainiatik datozenak.
‎Ekitaldi hori baliatzen da, urtero urtero, harrian zizelkaturik uzteko Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako euskaldunak" frantsesak" direla. Beraz, egun horiek ere euskaldunen asimilazio proiektuaren osagaiak dira. Uztailaren 14aren gisan, nola ospatu Euskal Herria frantsestea helburu duen egunik?
‎Edozein nazioren gisan, nazioa goraipatzeko egunek ordezka ditzakete Espainiako eta Frantziako jai egunak. Zein izan daitezke egun horiek. Azken hamarkadetan Aberri Eguna Bazko egunez ospatzen da.
‎Frantziako eskoletan,, sei astez behin eten egiten dira klaseak, eta ikasleek bi asteko pausa izaten dute familiarekin egoteko, sosegatzeko, eta, atzera, eskolari berriz ekin aurretik indarrak berreskuratzeko. Klaserik gabeko egun horietan, irakasleek etengabeko prestakuntza jasotzen dute pedagogia egunak deritzon jardueretan, euren lanaldiaren ordutegiaren barnean.
2019
‎Aitajaun Pantxo, egun horietan, landa eta etxea utzi eta joan egin zen.
2020
‎* Egun horietan albiste izan zen Valentziako ikastetxe batean debekatu egin ziotela neska bati ikasgelan sartzea beloa jantzita. " Un instituto de Valencia prohibe a una alumna musulmana entrar en clase con velo", El Periodico, 2016ko irailaren 16a. irakurleak, edota Jean Louis Davant, Txomin Peillen eta Piarres Aintziart euskal idazleen testu gomendagarrietan.*
2021
‎Beti beldurgarri zait lehenbiziko lerroak idaztea, liburu berri baten atalasea gurutzatzea. Liburutegi guztietan egon eta gero, koadernoak ohar kartsuz beterik lehertzeko zorian daudenean, esperoan jarraitzeko aitzakia zentzuzko zein zentzugabe gehiago bururatzen ez zaidanean, egun batzuez atzeratzen dut oraindik idazten hasteko lana, eta egun horietan ongi jabetzen naiz zer den koldarra izatea. Besterik gabe, ez naiz gauza sentitzen.
2022
‎Ohiko abiadan doa trena Hendaiatik Pariserantz, baina kaskagorriak bizi duenak abiadura aldakorra du. Luze egin zaizkio Barrikadasen lanaren emaitzen bila joateko itxaron behar izan dituen egunak, egun horietako jarduera eromenezkoa izan bada ere. Emakumeak, begiak trenak zeharkatzen duen paisaiari so, abiadura motelean ikusten ditu pasaporte berria jaso ondoren egin behar dituenak, abiadura bizkorrean iraganari dagokion guztia.
2023
‎Ez da batere ohikoa, baina gaur ohikoa ez den egun horietako bat da.
‎Ondoan paper batzuk agertu ziren ekintzaren zergatiak azalduz, estatua hura baitzen" la glorfiicacidn cruely arrogante delgenocidio y un insulto alpueblo de Mexico". Egun horietako egunkariek zekartenez, ohiko zereginei jarraituz Guardia Zibila ari zen ekintza horren egileen bila. Gaur egun Mexikon Hernan Cortesek ez du ez kalerik, ez plazarik ez estatuarik.
‎Herri batzuetan igande, astelehen eta astearte ihauteriaz gain, lehenagoko hiru ostegunak ere ospatzen ziren. Hiru egun horiek Gizakunde, Emakunde (ala Andrekunde) eta Orokunde izenak zituzten. Mutilen eguna zen Gizakundez, neskatxek lepotik heldu egiten zieten mutilei eta galdetzen zieten:
Egun horietan folkloreak eskaintzen zituen adierazpenak ospakizun eta, askotan, erritu ziren baina bai eta ere dibertimendu —ihauteriak, jokuak, kantak, bertsolariak.—, ariketa —dantzak—, norgehiagoka —pilota—, lehia, desafioa —aizkora, arrauna, harrijasotzea.— eta abar.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia