2009
|
|
Ez nekien, esaterako, Higinia Luz Goñiri azkenean argazkia egin zioten. Ez nekien argazkilariaren aurrera eraman zuten, La Santén eta Romainvillen bezala, presoen fitxa betearazteko, edo
|
egun
hori iritsi baino lehenago hil ote zen.
|
2013
|
|
Zorigaiztoko
|
egun
hori iritsi zen azkenean. Galdeano jakitun zen GALen jomugan zegoela, baina beti saiatu zen horrek bere bizimodua eta lana ahalik eta gutxien baldintza zitzan.
|
2014
|
|
Oraindik ez dugu talka egin eta litekeena da beste istorio bat, edo sail bat, are ipuin liburu bat, idazteko aski denbora izatea, lurra edo, ziurrenera, itsasoa bortizki jo aurretik.
|
Egun
hori iritsiko balitz, azkenean.
|
2015
|
|
Eta tailerra itxi eta handik hilabete batzuetara etorri zen Elenarekin banantzearena ere. Bazenekien
|
egun
hori iritsiko zela, eta hala izan zen. Egun batean bazkaltzen ari zinetela, banandu egin nahi zuela esan zizun, denborarekin elkarrengandik urrundu egin zinetela eta ez zenutela ezer elkarrekin egiten, ezer ere ez zegoelako biontzako modukorik, orain ez zintuztela ezerk elkartzen, eta onena nork bere bideari jarraitzea zela.
|
|
Arratsaldeko seiak, eta eguzkia oraindik ez da nekatu. Badirudi gaua bera ere ez dela
|
egun
horretan iritsiko.
|
2016
|
|
|
Egun
hori iritsi zain, eguneroko eginkizunekin jarraitzea pentsatu genuen. Gutun azaleko idazki hartan egiatik ezer baldin bazegoen, hil edo bizikoa zen Sabinek ez susmatzea bagenekiela bere sekretuaren berri.
|
2017
|
|
Liburuan defendatuko dudan ideia kontrakoa da: ez da
|
egun
hori iritsiko. Sekula.
|
2019
|
|
Nolanahi delarik ere,
|
egun
hori iristen ez den bitartean, liburuak hemen daude, galaxia ezkutu bat bezala, eta hitzak, berorietan, harat honat dabiltzan izarren hautsa dira, zentzu batean finkatuko dituen begiradaren zain, edo beren baitan zentzu berria bilatuko duen begiradaren zain, zeren, unibertsoari buruz ematen diren azalpenak aldatu diren bezala, lehen betiko eta denetarako aldagaitza ematen zuen esaerak, bat batean... Hemen, egia maskara aldakor infinituen gainean ezartzen den aurpegi bat baizik ezin izaten den bulego honetan, ohiko hizkuntzaren hiztegiak eta hitz zerrendak daude, Morais eta Aurélios, Morenos eta Torrinhas, zenbait gramatika, Zuzentzaile Onaren Eskuliburua, ogibide honetakoen vademecuma, baina Artearen historiak ere badaude, Mundu osokoa, Erromatarrena, Persiarrena, Greziarrena, Txinatarrena, Eslabiarrena, Portugaldarrena, hau da, ia herri eta nazio partikularra den ororena, eta Zientziaren historiak ere badaude, eta Literaturena, Musikarena, Erlijioena, Filosofiarena, Zibilizazioena, Larousse txikia, Quillet laburtua, Robert zehaztua, Entziklopedia Politikoa, Luso Brasildarra, Britainiarra, osatu gabea, Historia eta Geografiari buruzko Hiztegia, bi gai hauei buruzko Atlas unibertsala, João Soaresena, zaharra, Urtekari Historikoak, Garaikideen Hiztegia, Biografia Unibertsala, Liburu saltzailearen Eskuliburua, Fabulen Hiztegia, Biografia Mitologikoa, Liburutegi Lusitaniarra, Geografia Konparatuaren Hiztegia, Antzin Arokoa, Erdi Arokoa eta Modernoa, Ikerketa Garaikideen Atlas Historikoa, Letren Hiztegi Orokorra, Arte Ederretakoena eta Zientzia Moral eta Politikoena, eta bukatzeko ez inbentario orokorra, begi bistatik hurbilen dagoenarena baizik, Biografiari eta Historiari buruzko Hiztegi Orokorra, Mitologiari buruzkoa, Antzinako eta Gaurko Geografiari buruzkoa, Antzinako gauzei buruzkoa, eta Erakunde Greziar, Erromatar, Frantziar eta Atzerritarrei buruzkoa, Arrarotasun, Itxuragabetasun eta Bitxikeriei buruzkoa ahaztu gabe, non, horra hor narrazio honi ezin egokiago datorkion kointzidentzia, Aristoteles jakintsuak etxeko euli arruntak lau hanka dituelako egin baieztapena errakuntzaren adibidetzat ematen baita, ondorengo egileek mendetik mendera errepikatu zuten gutxiagotze aritmetikoa, haurtxoek berek bazekitenean, ankertasunaz eta esperimentazioaz, euliak sei hanka dituela, Aristotelesen garaietatik erauzi egiten zizkietelako, boluptuosoki zenbatzen zituztela, bat, bi, hiru, lau, bost, sei, baina haur horiek berek, hazten zirelarik eta Greziako jakintsua irakurtzera joaten zirenean, elkarri esaten zioten, Euliak lau hanka ditu, horrenbestekoa baita maisuaren agintea, eta horrenbeste sufritzen baitu egiak berari buruz ematen diguten irakaspenarekin.
|
|
Bi segundoz, Raimundo Silvak pentsatu zuen mandatua jaso ez zuelako itxurak egitea, baina azkenik, hirugarren segundoa agortu eta gero, esan zuen, Bai, Beraz ondorioa da deitu didazula beste erremediorik ez zenuelako, neronek deitu bainizun, Nahi duzun ondorioa atera ezazu, zure eskubidea da, baina ohartu zaitez nik telefonistari eskatu niola zenbakia, eta hala egin banuen ez zen izan telefonoa sakelan gordetzeko ez dakit noiz arte, ez dakit zeren zain, Ez dakit zeren zain horren zain gelditu zinen, Arrazoia beste bat izan da, Zein, Kemen falta, besterik gabe, Zure kemena, nonbait, ahotan hartzea gorrotatzen duzun zuzenketa hartako gertaera hartan ahitu zen, Begira, zer moduz zauden osasunez eta hobe zaitezen opatzeko deitu dizut, bakarrik, Eta ez al duzu uste garaia dela galdetzeko ea zergatik deitu nizun nik, Zergatik deitu zenidan, Ez dakit tonu hori atsegin zaidan, Garrantzia dutenak hitzak dira, ez tonua, Zuzentzaile lanbidean duzun eskarmentuak hitzak tonurik gabe ez direla ezer erakutsiko zizula uste nuen, Idatzita dagoen hitza hitz mutua da, Irakurketak ematen dio tonua, Buruz irakurtzen ez bada behintzat, Baita buruz irakurtzen denean ere, ala uste al du Raimundo Silva jaunak garuna organo isila dela, Ni zuzentzaile bat baizik ez naiz, zapatariak egiten duena egiten dut nik ere, alegia, zapataz baizik ez arduratu, nire garunak jakingo du nitaz, baina nik ez dakit ezer nire garunaz, Hori komentario interesgarria, Oraindik ez duzu nire galdera erantzun, Zer galdera, Zergatik deitu zenidan, Orain ez dakit esateko gogoa ote dudan, Ni ez naiz koldar bakarra, antza, Ez dut uste koldarkeriaz hitz egin dudanik, Kemen faltaz bai, ordea, Ez da gauza bera, Txanpon bateko aurkia eta ifrentzua ezberdinak dira, baina txanpona beti bat eta bera da, Kemena alde bakarrean da soilik, Ez dut elkarrizketa hau ulertzen, eta uste dut eten behar dugula, gainera ez da oso zuhurra, ez da ahaztu behar gaixo zaudela, Zinismoak ez dizu ongi ematen, Ez naiz zinikoa, Badakit, beraz ez zaitez ibili itxurak egiten, Benetan, uste dut honezkero ez dakigula zer esaten ari garen, Nik ederki asko dakit, Orduan azal iezadazu, Ez duzu azalpen beharrik, Auziari itzuri egiten diozu, Zeu zara auziari itzuri egiten diona, zeure buruaren atzean ezkutatzen zara, jadanik badakizuna nik esatea nahi duzu, Mesedez, Mesedez zer, Hobe dugu gauzak bere horretan uztea, elkarrizketa hau gaizki ulertu bat da, ia, Zuk alde horretara bultzatzen duzulako, Nik, Bai, Oso oker zaude, niri gauzak garbi ulertzea gustatzen zait, Orduan garbi mintza zaitez, esadazu zergatik zaren oldarkorra nirekin hitz egiten duzunean, Ni ez naiz oldarkorra inorekin, ez daukat kualitate moderno hori, Nirekin oldarkorra zara, zergatik, Ez, ez naiz, Oldarkorra zara nirekin elkar ezagutu genuen egunetik, ahaztu baduzu gogoraraziko dizut, Zirkunstantziak, Baina zirkunstantziak gero aldatu egin ziren, eta oldarkortasunak iraun zuen, Barkatu, nire asmoa ez da hori sekula izan, Orain neronek eskatu dizut, mesedez, alferreko hitzik ez erabiltzeko, Isildu egingo naiz, Ba, begira, deitu nizun bakarrik sentitzen nintzelako, lanean ari ote zinen jakin minez nengoelako, zuk niri senda nendin opatzea nahi nuelako, Maria Sara, Ez ezazu nire izena modu horretan esan, Maria Sara, zu nire gustukoa zara, isilaldi luzea, Egia al da hori, Egia da, Kostatu zaizu, bada, esatea, Eta agian ez nizukeen sekula esango, Zergatik, Ezberdinak garelako, mundu ezberdinetakoak garelako, Zuk zer dakizu ezberdintasun horietaz, gure artekoez eta gure munduez, Irudikatu egiten dut, eta ikusi, eta ondorioak ateratzen ditut, Hiru eragiketa horiek egiara eraman dezakete, baina baita okerrera ere, Bai, hala da, eta okerrik handiena, une honetan, nire gustukoa zarela esatea izan da, Zergatik ...sun daukazun, Garrantzirik gabekoa da, edo, hobeto esanda, nire bizitzako griperik garrantzizkoena da, Zauden tokitik ezin nazakezu ikus, baina irribarrez ari naiz, Hori bai gauza handia, oraindik ez dizut sekula irribarrea ezpainetan ikusi, Maite zaitudala esaten ahal dut, Ez, esazu bakarrik zure gustukoa naizela, Hori esan dizut jada, Orduan gainerakoa gorde egia izango den egunerako, baldin eta
|
egun
hori iristen bada, Iritsiko da, Ez dezagun etorkizunaren gainean zin egin, etorkizunak ezagutzen ote gaituen ikusi arte itxaron dezagun, eta orain, sukarrak jotako emakume ahul honek atseden hartzen utz diezaioten eskatu nahi du, indarrak berreskuratu nahi ditu, ausaz inor telefonoz deitzeaz gogoratuko da gaur, Zuri deitzeaz gogoratuko, Edo zuri, esaldiaren esanahiak bi hartzaile onartzen ditu, a...
|
2020
|
|
Gauzak nola dauden ikusita, beharbada beste hogeita hamar urte igaro dira gutxienez, harik eta Espainiako presidente batek Mikel Zabalzaren hilketan espainiar estatuaren erantzukizuna onartu, eta, Macronek Audinen kasuan egin bezala," nahiz eta hilketa bakar batzuen ekintza izan, horretarako lege sistema bat egon ez balitz hilketa ez zatekeen posible izango" aitortzen duen arte. Edo beharbada mende oso bat, harik eta espainiar justiziak Mikel Zabalza hil egin zela esan ordez hil egin zutela ebatzi eta egia judiziala eta egia materiala bat etorrarazten dituen arte, baina,
|
egun
hori iristen denean, inoiz iristen baldin bada, makina bat herritarrek aspalditik zekitena aitortu besterik ez dute egingo, alegia, Mikel Zabalza itota hil zela, bai, baina ez Bidasoa ibaiko uretan, ezpada estatu arrazoiaren ur uherretan. Delituak preskribatu egiten dira.
|
2022
|
|
Eta orduan, bere toallan eserita, pentsatu zuen oraindik gorroto zuela pixka bat bere bizitza, baina denbora kontua baino ez zela, umeak hazi ahala gutxiago gorrotatuz joango zela, eta iritsiko zela momentu bat zeinetan bere ezkerreko eskuko hatz bat emateko gai izango zen hondartza egun hura berriz, guzti guztia, bere hasiera eskas hori eta guzti, kresala, oihuak, kremaren usaina hiru azal berrien gainean. Eta
|
egun
hori iristen zenerako –ziur baitzekien iritsiko zela, umeak nerabezaroan sartu bezain pronto edo akaso lehenago–, ondo etorriko zitzaion gorroto puntu hori gogoratzea, eskua osorik mantendu nahi bazuen.
|
|
Baina zutaz oroitzean negarrik egiten ez dudan egunean jada ez naiz heriorekin haserre egongo, zure heriotza ez zait munduko injustiziarik handiena irudituko eta ez zaudela onartuko dut, zu gabe bizitzak aurrera jarraitzen duela eta inor ez dela ezinbestekoa, zu ere ez.
|
Egun
hori iristen denean betirako joango zara, eta zure umorea oroitzean irribarre egingo dut, minik emango ez didan irribarrea, eta horrek min ematen dit.
|