Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 77

2004
‎Azpeitian bezala, Euskal Herriko beste hainbat herrietan aurkeztu ziren zerrendak baliogabe utzi zituen espainiar estatuak. Ezkertiar eta abertzaleak ahotsik eta ordezkaritzarik gabe uzteko ahaleginak ordea porrot egin zuen, eta egun horretan bozka eman zutenen% 25ak, 2000 azpeitiarretik gora, espainiar estatuak baliogabe utzi nahi izan zuen Habea plataformari eman zion bozka. Honela, azpeitiarrek mezu edo eskaera berri bat gehitu zien Udal berria osatzera zihoazen ordezkariei, herriaren hitzaren eta erabakiaren aurrean espainiar estatuaren esku hartzea ukatuz eta bazterkeria politikoaren aurkako jarrera azalduaz.
2007
‎Jende asko dago gure artean Euskal Herriak bere historian jasan duen kalterik hnadiena eta latzena egungo Españiako Konstituzioa dela uste duena bene benetan. Horregatik jaiari kontra eginez lanera joan ohi da egun horretan azpeitiar mordo bat. Nik ez dut ulertzen.
2008
‎" Gure herriari eta izanari uko egin diezaiogun nahi dute eta gogoz egiten dute lan hori lortu ahal izateko. Azken adibide gisa, otsailaren 14an" Ertzaintzaren eskutik sufritutako jazarpena" jarri dute eta egun horretan herritar bat atxilotuta eraman izana salatu dute.
‎duelako egun horretan Matxinbentara
2010
‎Azpeitiko 80 eragile eta koadrilek egin zuten bat ekimenarekin, baina Espainiako Entzutegi Nazionalaren aginduz, debekatu egin zuten. Hala ere, eskerrak eman beharrean gaude babesa eman zuten Azpeitiko eragile eta talde guztiei, eta nola ez, Zestoan egun horretan elkartasun oihuak iraun zezan parte hartu zenuten herritar guztiei ere".
‎Hernaniko Galarreta erremonteko pilotalekua kudeatzen duen Galarreta SL enpresak bere jarduna utzi egingo du martxoaren 31n. Hala, enpresako 50 langile inguruk egun horretara arteko kontratua dute enpresarekin.
2011
‎Frantzisko 1552ko abenduaren 3an hil zen, eta, kondairak dioenez, hil aurreko azken hitzak bere ama hizkuntzan esa zituen, esuakraz. 1949an Eusko Ikaskuntzak egun hori Euskararen Nazioarteko Egun izendatu zuen.
‎Orduz geroztik, urtez urte egun hori festa eguna izaten da herrian, eta aurtengorako ere hainbat ekimen antolatu dituzte ikastetxeek. Abenduaren 3a, zapatua, tokatzen da aurten.
‎Uztarria Komunikazio Taldeak aurten ere Antzerki Topaketetako emanaldi bakoitzerako sarrera bikoitz bat du bere bazkideen artean zozkatzeko. Aurreneko zozketa ostiral honetan, azaroak 4, egingo du Uztarriak; egun horretan hasiko dira XXIX. Euskal Antzerki Topaketak.
‎Elkartasun Krosa izango da, besteak beste, egun horretan, eta dortsalak salgai jarri dituzte dagoeneko. Azpeitian igerilekuan, Aradi eta Aitzaki kirol dendetan, eta Orkatz zein Txarrantxa tabernetan eskuratu daitezke; Azkoitian, Zakela eta Ttakun tabernetan, eta Zestoan, Koiote tabernan.
2012
‎Bertsotan adierazten zuen barruan zuena. Egun horretan ez zuen kantatu, baina bertsotan hitz egiten zuen, edo, zehatzago esanda, puntu motzean, edozer gauza galdetzen geniola ere, puntu batekin erantzuten baitzuen edo birekin. Oso zahar gutxik lortzen dute gazteagoen konpainian protagonista, elkarrizketa guztien erdigune izatea, eta Joxek lortzen zuen oraindik ere.
‎Gure etxean behintzat, badira urteak horretarako ohitura duguna. Abendu hasierako jai-egun bat hartu eta egun horretan apaintzen dugu etxe guztia. Baita, askotan, amamaren etxea; eta garai batean, gure denda ere.
‎Azpeitiko Udal Musika Bandak, Julian Barrenetxea abesbatzak eta Juan Antxieta Musika Eskolak elkarlanean, hainbat ekimen antolatu dute Santa Zezilia egunaren harira aste honetarako. Ostegunean, hilak 22, da Santa Zezilia Eguna, baina bihar, asteazkena, hasiko dira egun horren karietara antolatutako kontzertu eta ekimenak.
‎Nik ez dakit sentitzen al duten, beraien tokian ez nagoelako eta ez dakidalako halako egoera bat bizitzea zer den. Baina uste dut egun horretan presoak, maila batean behintzat, burua Azpeitian izango dutela.
2013
‎Hurrengo astelehenean —apirilaren 15ean— egingo ditugu aldaketako lanak, eta kulturgunea itxita egongo da egun horretan.
2014
‎Bagenekien taldea bikain prestatuta iritsi zela egun horretara, baina egunetik egunera gehiago harritzen gaituzte gure korrikalari guztiek. A ze maila erakutsi zutena, guzti guztiek! \
‎Uztaileko udalbatzarrean onartu zuten moduan, eta oroimen historikoari keinu eginez, errepublika garaiko azken Udal Gobernuari eskeinitako plaka jarriko dute bihar, zapatua, udaletxeko sarreran. Irailaren 20a aukeratu du Udalak plaka jartzeko, izan ere, 1936an egun horretan sartu ziren-eta tropa frankistak herrira. 12:30ean hasiko da ekitaldia udaletxeko arkupetan, eta Udalak azpeitiar guztiak gonbidatu ditu bertan parte hartzera. Ekitaldian agintari abertzaleen" duintasuna eta oroimena" aldarrikatuko dituzte eta, besteak beste, dantzariek eta musikariek hartuko dute parte.
‎Oraintxe izan da Kontsumitzaileen Eskubideen Aldeko Nazioarteko Eguna. Martxoaren 15a ei da egun hori, Nazio Batuen Erakundeak hala erabakita, 1962an John F. Kennedy AEBetako orduko presidenteak hango kongresuan egindako hitzaldi baten omenez. Baditugula eskubideak, guk, herritarrok, kontsumitzaile bezala, eta horiek aldarrikatu behar ditugula.
‎Ez da kasualitatea ez. Egun horretan ospatzea mahai ingurua egokia iruditu zitzaigun, daukan sinbologiaz gain, gai hau jorratzeko egokia delako.
‎19:00etan abiatuko da kaldereroen konpartsa, Arana kaletik. " Herritarrak, eragileak, elkarteak edota taldeak" egun horretan konpartsan parte hartzera deitu ditu Udaleko Festa Batzordeak. Gero, Heavy Gaua izango da Sanagustin kulturgunean, eta igandean Karnabaletako abestien kontzertua eskainiko dute Udal Musika Bandak eta Julian Barrenetxea abesbatzak, argazki elkarteko kideen irudien proiekzioarekin lagunduta.
‎Urteroko legez, karnabalak iritsi aurretik etorriko dira kaldereroak herrira, eta aurtengo kaldereroen festa zapatuan izango da. " Herritarrak, eragileak, elkarteak edota taldeak" egun horretan konpartsan parte hartzera deitu ditu Udaleko Festa Batzordeak. Kaldereroek 19:00etan irtengo dute Arana kaletik eta kalejira egingo dute kalez kale, plazan bukatzeko. Trapu Zaharrak eta Kalderero martxa abestuko dituzte, Udal Musika Bandak lagunduta. " Elkarlanari esker Azpeitiko festak gero eta hobeak egiteko aukera dago", esan du Mikel Ibarzabal festetako zinegotziak.
2015
‎Saioa hasterako, mahaiaren gainean prest izaten du Uriak jenero guztia. Egun horretan prestatuko dituzten jakien errezeta bana ematen die ikasle bakoitzari eta chef a lanean hasten da, ikasleen begiradapean, egiten ari denaren gaineko esplikazioak eta argibideak emanez. Atxukarroren esanetan," modu horretan asko ikasten da.
‎Hego Euskal Herriko herri guztietan zapatuan, ekainaren 13an, osatuko dira Udal berriak. Azpeitian ere egun horretan egingo da udalbatza berria osatzeko osoko bilkura, 12:00etan hasita, udaletxeko areto nagusian.
‎Ekainaren 21a iristeko bi hilabete baino gutxiago falta diren honetan, Gure Esku Dago dinamika lanean ari da herriz herri. Herritarrei egun horren berri emateko eta atxikimenduak biltzen hasteko, Ehuntze Eguna antolatu dute Euskal Herriko hainbat tokitan; tartean, Azpeitian. Zapatua, hilak 25, aldarri eta festa eguna izango da, eta hainbat ekitaldiz gozatu ahal izango da egun osoan.
‎Euskal Herriko txoko askotan ospatuko da Ehuntze Eguna. Zer dela-eta antolatu duzue festa eta aldarrikapen egun hori?
‎Iazkoarekin alderatuta, aurten nahiko atzeratuta gabiltza, Azpeitian zein nazional mailan. Ekainaren 21eko ekitaldia aurkezteko prentsaurreko ofiziala duela hamar bat egun izan zen Bilbon, eta kontuan hartuta bi hilabete inguru falta dela ekainaren 21erako, jendeari erakutsi nahi diogu zer egingo den egun horretan eta zein den egitasmoaren xedea. Horretarako antolatu dugu Ehuntze Eguna.
2016
‎Azken hori izango da protagonista datorren ostiralean, irailaren 16an. Izan ere, hainbat kultur egitasmoz gozatzeko aukera izango da egun horretan.
‎Bestalde, denboraldia ilusioz eta indartsu hasteko, urriaren 1erako, zapatua, Izarraitz Igeri Elkartearen eguna antolatzen ari dira. Egun horretarako ekintza hauek aurreikusten dituzte: Taldeko argazkiak ateratzea, igerilekuan igeriketa jaialdia egitea Izarraitz IE osatzen duten guztien artean (igerilari, entrenatzaile, guraso,...), poteoa eta bazkaria.\
‎Data gerturatzen joan ahala egun horren inguruko xehetasun gehiago emango ditu Izarraitz Igeri Elkarteak.
‎Zapatua da egitarau oparoena izango duena, Atxur Festie ren bueltan. Aurtengo berrikuntza ere egun horretarako jarri dute: Atxurrien altxor bile, aitzurrak astinduz soroan gordetako sariak eskuratzeko aukera emango duen' altxorraren bila' jolasaren aldaera.
‎Ostiralerako, martxoak 18, elkarretaratzea izago da Sanjuandegiko Jose Antonio Agirre plazan. Martxoaren 21ean Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna da eta horren harira prestatu dute egitaraua Elkar ekinek eta herriko beste hainbat taldek elkarlanean, errefuxiatuen gaiari begira. Egun horretan, martxoaren 21ean, ipuin kontalaria izango da liburutegian, HH5, LH1, LH2 mailako haurrei zuzendua, liburutegian bertan.
‎Lokal berriarekin hurrengo hitzordua ere festa girokoa izango dute: otsailaren 6an egingo dute Santa Eskea Lasaon, eta lokala irekita izango da egun horretan.
2017
‎Datorren zapatuan, maiatzaren 20an, ospatuko da Salatzen Dut Eguna, Azpeitiko Sarek antolatuta. Egun horretarako hainbat berrikuntza prestatu dituzte aurtengoan, eta horietako bat da paella txapelketa. Bertan parte hartu nahi dutenek gaur dute izena emateko azken aukera, 21:00ak bitartean.
Egun horretan Lagun Onak M.B. rekin Hazparnen izan nah iduten GUZTIEK San Agustin tabernan edo Lagun Onak M.B. elkartean salgai dauden txartelak eskuratu behar dituzte, horretarako azken eguna Maiatzak 15 izango delarik.\
2018
‎Iaz egin bezala, lan istripuz hil diren beharginak izango dituzte gogoan abenduaren 30ean Azpeitian. Manifestazioa deitu dute egun horretarako Azpeitiko Gaztetxeak, Elkar ekinek, Basanderiek asanblada feministak, CNT sindikatuak eta Azpeitiko Ikasle Abertzaleak antolakundeak, Itzalitako argiek piztuko dute sua lelopean. Lan istripuak salatzeko, 2018an hildako langileak oroitzeko eta langileen arteko elkartasuna aldarrikatzeko irtengo dira kalera egun horretan.
‎Manifestazioa deitu dute egun horretarako Azpeitiko Gaztetxeak, Elkar ekinek, Basanderiek asanblada feministak, CNT sindikatuak eta Azpeitiko Ikasle Abertzaleak antolakundeak, Itzalitako argiek piztuko dute sua lelopean. Lan istripuak salatzeko, 2018an hildako langileak oroitzeko eta langileen arteko elkartasuna aldarrikatzeko irtengo dira kalera egun horretan. Mobilizazioa plazatik abiatuko da, 19:00etan.
‎Zozketan parte hartzeko epea abenduaren 19ko 12:00etan itxiko da. Egun horretan bertan jakinaraziko ditu Uztarria Komunikazio Taldeak saridunen izenak, Uztarria.eus Diskoak non eskuratu saridunei zuzenean adieraziko zaie; horregatik, ez ahaztu telefono zenbakia ere jartzea, harremanetarako.
‎10:00etatik aurrera, musikari afizionatuek eta ikasleek bi masterclass izango dituzte aukeran, Pablo Fernandez eta David Muñoz maisuen eskutik. Egun hori izango da, era berean, aurten MetalTopen barruan egingo den Tuba Jaialdiaren eguna ere; 14:00etan, plazako kioskoan izango da Tuba Jaialdiaren kontzertua, eta hori prestatzeko bi entsegu saio egingo dituzte goizean zehar.
‎Preso, iheslari eta deportatuen aldeko eguna izango da ostiralean, hilak 27, Azpeitian, eta egun horretarako manifestazioa eta Kalera afaria antolatu dituzte Marea Arroxak eta Kalera dinamikako kideek. Euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera! lelopean egingo dute mobilizazioa, 19:00etan plazatik abiatuta. Hori amaitzean, ekitaldi bat egingo dute plazan.
‎Ostiralean bertan ere erosi dira afaritarako sarrerak. Egun horretan ikasle eta langabeek 15 euro ordaindu dute txartela, eta landunek 18 euro. Honako hau izango da menua:
‎Konpromiso hori herrira ekarriz, maiatzaren 19rako Sare Eguna antolatu dute, Motxilak erantzi, egin jauzi lelo hartuta. Gaur aurkeztu dute egun hori, Sanagustin kulturgunean." Azpeitian badugu motxiladun ume bat, Joseba Segurola presoaren urtebeteko alabatxoa. Eta, beste hamabost adin txikiko azpeitiarrek ere, beren senideak bisitatzeko bidaia luzeak egin behar izaten dituzte Alacant, Mont de Marsan eta Lannemezaneko espetxeetara".
2019
‎Iraurgi ISBren irudi berria jendaurrean abenduaren 28ko Espainiako Zilarrezko LEB Ligako Kopako partidan aurkeztuko dute. Egun horretan, Juaristi ISBren eta Gironaren artean jokatuko da Kopako partida Azpeitiko kiroldegian, 19:00etan hasita.
‎Zer esanik ez esan gabe uzten dugunak. Esan nahi dut, egun horren izenburuan garbi dagoela biolentzia nork jasaten duen ―inork zalantzarik bazuen― Baina aipurik ez dela egiten biolentziaren eragilea nor den. Ekintza egiten duenaren arrastorik ez.
‎Festa egun horretan, herriko plazan txorizo eta taloak saltzeko txosna jarri nahi duten talde edo eragileek izena emateko epea ere zabaldu du udalak. Kasu honetan, azaroaren 21era bitartean eman da izena, udaletxean eskaera eginda.
‎Hala ere, gauza asko daude hobetzeko, horregatik da garrantzitsua LGTBI+ harrotasunaren eguna. Kolektiboak ikusgarritasuna lortzen du egun horietan, eta gure aurkako jazarpenak segitzen duen bitartean, ezinbestekoa da egun hori gure eskubideak defendatzen jarraitzeko".
‎Inoiz baino moreago jantzi zen iaz Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna. Egun horretan, Euskal Herriko nahiz munduko hainbat txokotako emakumeek elkar hartuta aldarrikatu zituzten beren eskubideak, heteropatriarkatu kapitalistari planto eginez. Euskal Herriko mugimendu feministak lanuzteak deitu zituen Martxoaren 8rako, eta adin guztietako milaka emakumek egin zuten bat deialdiarekin.
‎Topagunearen aurretik, baina, Askatasun Bulkaden Eguna egingo dute, martxoaren 16an (larunbata). " Momentuz, egun hori hitzaldiarekin, bazkariarekin eta kontzertuekin osatuta dagoela aurreratu dezakegu". Kasu horretan, bazkarirako txartela erosi da, baina oraindik ez dituzte saltzen jarri.
2020
‎10.881 PCR eta antigenoen proba egin zituen Osakidetzak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta, esan bezala, 666k eman zuten positibo, egindako proben %6, 1ek. Gipuzkoan izan ziren asteartean positibo gehien –288 kasu–; Bizkaian 258 eta Araban 110 Hiru lurraldetatik kanpoko hamar pertsonak ere positibo eman zuten egun horretan. Intzidentzia tasa 600etik jaitsi da, eta 570,29koa zen herenegun.
‎Osasun Sailaren arabera, 403 pertsona zeuden ospitaleratuta egun horren amaieran, hauetatik 134 Zaintza Intentsiboko Unitateetan. Asteartean 57 lagun eraman zituzten erietxeetara COVID 19agatik.
‎Udal Musika Bandak kontzertu batekin ospatu behar zuen aurtengo Santa Zezilia eguna igandean, baina COVID pandemia tarteko, egun horretan ez da musika emanaldirik izango herrian. Urrian hasi ziren kontzertua prestatzen bandako kideak, baina koronabirusa zela-eta herrian sortutako egoeragatik bertan behera utzi behar izan zituzten entseguak.
‎Gainerako udal zerbitzu guztiak bezala, Udal Liburutegiak ere ateak itxi behar izan zituen martxo erdi aldean, eta ateak itxita jarraitu behar izan zuen ekainaren 1era arte. Egun horretan hasi ziren berriro jendea liburutegian hartzen, maileguak eskatzeko besterik ez izan arren.
‎COVID pandemiaren ondorioz, martxo hasieran itxi behar izan zituzten autoeskolak, eta orduz geroztik bertan behera daude gidabaimena ateratzeko azterketa teorikoak zein praktikoak. Ia hiru hilabeteren ostean, astelehenean, maiatzaren 25ean, hasiko dira autoeskolak irekitzen bigarren fasera igarotzen diren autonomia erkidegoetan, eta egun horretan bertan ekingo dio Espainiako Trafiko Zuzendaritzak ohiko jarduerari. Beraz, datorren astetik aurrera hasiko dira berriro gidabaimena ateratzeko azterketekin, bigarren fasera sartzen diren autonomia erkidegoetan.
‎Apirilaren 12an Aberri Eguna izango da, eta beste hainbat ekitaldiri bezala, egun horri ere eragingo dio konfinamenduak. Hori dela eta, Euskal Herriko 27 pertsona ezagunek, Euskal Herria Batera izena hartuta, Aberri Eguna balkoietan ospatzera deitu dute.
‎Broma asko egindakoa naiz, eta horrek balio izan dit. Baina hurrengo egunean horretaz hitz egitea ez zait batere gustatu izan.
‎Uztarria Komunikazio Taldeko bazkideek parte hartu dezakete sarreren zozketan, uztarriazozketak@gmail.com helbidera mezua idatzita. Ostiraleko 12:00ak arte parte hartu ahal izango da zozketan, eta Uztarriak egun horretan bertan egingo du lau sarreren zozketa. Kontzertuak zapatuan izango dira Sanagustin kulturgunean, 22:00etan hasita.
‎Ohiko moduan, herritarrek uztarriazozketak@gmail.com helbidera bidali dute mezua, zein zozketan parte hartu nahi duten adierazita(' Zea Mays eta Habi'), eta bazkidearen izen abizenak eta harremanetarako telefono zenbakia zehaztuta. Interesatuek ostiraleko, martxoak 13, 12:00ak baino lehen parte hartu dute zozketan, eta Uztarriak egun horretan bertan egingo du lau sarreren zozketa parte hartzen duten bazkide guztien artean.
‎Askotan isilean egin ohi den lana ikusaraziko dute aurtengo San Sebastian egunean. Hain zuzen ere, trukean ezer eskatu gabe adinekoei nahiz beharra dutenei laguntzen aritzen den jendea omenduko du Azpeitiko Udalak egun horretan. Pastoraltza eta Nagusilan taldeetako kideak nahiz beren kabuz boluntario aritzen direnak igoko dira udaletxera datorren asteleheneko haurren danborradan.
2021
‎Lehiaketan parte hartu nahi duten saltokiek abenduaren 9rako( egun hori barne) eman dute izena Bertan merkatari elkarteko telefonora –943 02 56 73 edo 688 823 944– deituta edo bertan.azpeitia@gmail.com helbidera mezu bat idatzita. Azpeitiko saltoki guztiek dute parte hartzeko aukera, merkatari elkarteko kide izan edo ez.
‎Halaber, Azkoitiko eta Azpeitiko taldeek hilaren 28an, osteguna, jaso dituzte futbol festan jantzi dituzten kamisetak. Egun horretan, Azkoitiko Kontzejupen banatuko dituzte elastikoak, 17:00etatik aurrera. Hala eta guztiz ere, gainerako herrietako taldeek ere izango dute urriaren 28an kamisetak jasotzeko aukera; bestela, lehen partida jokatzen duten egunean bertan jasoko dituzte.
‎Posiblea da hori gertatzea ere. Bost egun ariko gara lanean, eta litekeena da bost egun horien ondoren emaitzarik ez lortzea, baina horrek ez luke zertan esan nahiko hipotesia bera okerra denik. Esan nahiko luke lan gehiago egin genukeela, denbora gehiago eskaini.
‎Udalak ekainaren 18an egin zuen 67 etxebizitza horien zozketa, Soreasu antzokian. Egun horretan 39 babes ofizialeko etxebizitza eta erregimen bereziko 28 etxebizitza tasaturen esleipena egin zuen erakundeak. Etxe guztien salerosketa kontratuak sinatu eta lehiaketa publikoa egin ostean, aste honetan hasi dira etxebizitzak eraikitzen.
2022
‎Era berean, harakinek txapelketan parte hartzeko eta antolatzeko" egin duten ahalegina" eskertu dute, baita Ederto harakil elkartea sortzeko Bertan merkatarien elkarteak emandako laguntza ere. Txapelketa aurrera eramateko txorizoak egosteko lanak Gaixo eta Elbarrien Aisialdi Taldekoek egingo dituzte, eta egun horretan bildutako dirua, talde horren proiektuetara bideratuko da.
Egun horretan, 16:30etik aurrera, euro baten trukean eskuratu ahal izango dira barraketarako txartelak. Aniztasun funtzionala duten pertsonek lehentasunezko txartela eskuratu ahal izango dute barraketarako, eta jaietako egunetan, hainbat orduz ez da musikarik izango barraka eremuan.
‎Azken bi urteetako etenaren ostean, aurten ere presoen eskubideen aldarria kalean izango da herriko festetan. Sarek antolatutako bizikleta itzuliaren bigarren etaparen amaiera Azpeitian izango da uztailaren 23an, eta hori oinarri hartuta, egun horretarako egitaraua osatu dute.
‎2001eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan lortu zenuen legebiltzarkide postua. Dena aldatu al zen egun horretatik aurrera?
‎Ostiralean, ekainaren 10ean, egingo dute jaia Izarraizko Atea parkean. Egun horretarako askotariko ekintzak prestatu dituzte, kultura eta aisialdia uztartuz.
‎Ohi bezala, ekaineko lehen asteburuan ospatuko dituzte festak, baina astebete lehenago, maiatzaren 28an, Umeen Eguna egingo dute. Egun hori Lehen Hezkuntzako haur guztiei zuzendutakoa izango da. Bihar, ostirala, da izena emateko azken eguna, eta bi aukera daude horretarako:
‎Pintura lanerako euskarriak 09:00etatik 11:00etara bitartean Betharrameko erakusketa aretoan zigilatzen dituztenek soilik izango dute lanak aurkezteko aukera. Saritutako lanen egileen izenak igandean bertan jakinaraziko ditu epaimahaiak, eta egun horretan bertan egingo dute sari banaketa ekitaldia.
‎Eskualdera datorren apirilaren 8an, ostirala, helduko da Korrika, eta egun horretako 13:26an zapalduko ditu Azpeitiko mugak. Egun hori iritsi aurretik, ordea, dozenaka prestakuntza lan izaten dituzte AEK ko kideek, eta egitasmoa igaroko den herrietan Korrika batzordeak antolatu dituzte egun handirako zein aurretik egingo diren ekintzetarako dena prest izateko.
‎Eskualdera datorren apirilaren 8an, ostirala, helduko da Korrika, eta egun horretako 13:26an zapalduko ditu Azpeitiko mugak. Egun hori iritsi aurretik, ordea, dozenaka prestakuntza lan izaten dituzte AEK ko kideek, eta egitasmoa igaroko den herrietan Korrika batzordeak antolatu dituzte egun handirako zein aurretik egingo diren ekintzetarako dena prest izateko. Azpeitian, datorren asteazkenean, otsailak 9, egingo dute lehen bilera, 18:30ean, Sindikatu Zaharrean.
2023
‎Ekainean Turkia izango dute helmuga. Hain zuzen, ekainaren 22tik 30era egingo dute bidaia Turkiara, eta bederatzi egun horietan zehar Istanbul, Ankara eta Kapadozia bisitatuko dituzte. Bidaiaren prezioa, 1.795 euro izango da pertsonako.
‎Hirugarren eta azken saioa uztailaren 22an, larunbatez, izango da Loiolako basilikan (20:30). Egun horretan, Zure eskutik mundurantz ekitaldi artistikoa izango da ikusgai, Pablo Soraluze eskultore azpeitiarraren lana ardatz duen topaketa. Vicente Goikoetxearen Missa in honorem Immac Concept lana interpretatuko dute, Ignacio Arakistain organo jotzailea lagun dutela, eta Juan Kruz Igerabide idazleak interpretazioa egingo du isiltasunaz, barnekotasunaz eta bizitzako zalantzez nahiz zidorrez.
‎Gaur, ekainaren 28a, LGTBI Harrotasunaren eta Sexu Askapenaren Nazioarte Eguna da, eta aurten ere egun horri lotura adierzpen instituzionala plazaratu du Azpeitiko Udalak. Besteak beste," herriko errealitatea ezagutzeko zein LGBTI politikak sustatzeko diagnostikoa eta ekintza plana abian jarriko" dituela jaso du adierazpenean.
‎Ostiralez, ekainaren 9an, hasiko dira antolatutako ekintzak. Egun horretan, 16:00etatik 20:00etara librean aritzeko aukera izango dute zaleek, YK Riders freesession a antolatu baitute. Dena den, ez da kirolerako aukera soilik egongo.
‎Iganderako, ekainaren 11rako, berrikuntza bat prestatu dute antolatzaileek. Hain zuzen, Azpeitiko Euskal Herriko lehen skate txapelketa egingo dute egun horretan, eta bertan parte hartzeko izen ematea irekita dago jada.
‎Biharamunean bozei eskainitako egunkari berezia kaleratuko du Urola Kostako Hitzak, eta egun horretan ere foru bozen emaitzak zein bestelako hainbat eduki eskainiko ditu Uztarriak.
‎Hiru saiok osatuko dute zikloa eta Azpeitian egingo dute estreinakoa, urtarrilaren 26an. Egun horretan, Nahi: Parte hartu ala ez parte hartu, hori da gakoa izeneko solasaldia izango da Sanagustin kulturgunean, euskaraz eta gaztelaniaz, 16:00etatik 19:30era.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia