2004
|
|
Udazkeneko
|
egun
euritsu batean izan zen. Goizean goiz aitarekin batera gosaldu, eta ohi baino urduriago zegoela iruditu zitzaidan.
|
2009
|
|
Etxean haurdun nengoela aitortu eta hilabetera ezkondu ginen. Ezkontza azaroko
|
egun
euritsu batean ospatu zen.
|
2016
|
|
|
Egun
euritsu batean topatu zuen azkenean, goizeko hamarretan Gipuzkoa plazatik Bidebieta auzora zihoan autobus batean. Oso urduri jarri zen eta, nerabe bati bezala, aurpegia gorritzen zitzaiola sentitu zuen.
|
2018
|
|
Beti egiten zuten gauza bera haietako bat haurdun zegoenean, eta oraingoan ere ez zuten ihesbiderik ikusi. Armentiako txaletean izan zen,
|
egun
euritsu batean, eta denei oso deigarria egin zitzaien Alicek ardoa edan izana (bi kopa gutxienez, haiek zekitela, eta ez bere senarraren upategikoa gainera!) eta behin baino gehiagotan erditzearen inguruko arrisku mortalak aipatu izana. Antza denez, ondo ikasiak zituen estatistikak, eta bazekien Euskal Autonomi Erkidegoan 1000 umetatik 4,7 hiltzen zirela erditzean bertan edo jaio eta segituan.
|
|
Maiatz amaierako
|
egun
euritsu batez, nire ondoezari jarri zion arreta. Harritu egin nintzen niregana hurbiltzen ikusita, goiz erdiko atsedenean ginelako, eta frontoi estaliko harrian eserita nengoelako, ikasle erretzaileek osatzen zituzten multzoen artean, Urkia eta bere lagun pilotazaleak jokatzen ari ziren partidari begira.
|
2019
|
|
Isilune hartan, neure burua gogoratu nuen hogei urterekin idatzitako ipuinen kopiak egiten eta Liberi eta Jauregiri erakusten eta haien iritzi entusiasmatua jasotzen; neure burua ikusi nuen ipuinak Ismaeli erakusten, bere bigarren eskuko autoan sartuta,
|
egun
euritsu batean, Armentiako baso inguruan, eta Ismael, ez dago gaizki, esaten, eta gero muxu ematen, idatzitakoa atzeko eserlekuetara bota eta folioak han zabalduta uzten, autoa lurrunez estaltzen hasi baino lehen; gogoratzen dut, Ismaelekin ezkondu ondoren ere, bakoitza etxeko gela batean idazten, bata bestearen lana epaitzen, Ismaelek lehenengo liburua argitaratu zuenetik gero eta gehiago nik Ismaelena, gero eta gutxiago Ismaelek nirea; haiek guztiak gogoratu nituen, baina ezin nuen zehatz mehatz ikusi noiz, zein momentutan utzi nion idazteari.
|
|
Ia hamaika eta erdiak ziren irteteko prestatu zenerako, atzeratuta zebilen, taxi bat berehala aurkitzeko zoria ez bazuen, beste aipu bat gogoratu zuen, erranairu zahar bat, Eroriari, ostikoz, esaera trinko eta sarkorra, honela ere itzul daitekeena, Ez baten ondoren, berandu zatoz bat, azkeneko hau egokiena litzateke kasurako, zalantzarik gabe. Zoria izan zuen, izan ere, beharrik Rua do Milagre de Santo Antónion bizi zen, mirakulu bati esker baizik ezin zitekeen espero, halako kale soilean, eta hura bezalako
|
egun
euritsu batean, taxi bat agertzea, taxia gelditzea horretarako keinua egiten zaionean, eta taxiak beste norabait zihoalako keinurik ez egitea. Raimundo Silva taxian sartu zen, zoriontsu, argitaletxeko helbidea eman zuen, baina gero, euritakoa behar bezala jarririk eduki zuenean, ergela iritzi zion bere buruari, larridura bi modutan nabarmentzen zitzaion, joateko beldurra, iristeko gogoa, alde batetik argitaletxea toki gorrotagarri bihurtu zitzaion, eta beste alde batetik, gidariari presa ematen zionean, Presaka nabil, ez zen bakarrik hamabi hamabietan iristearren, martxa hartan etsai bihurtuko zuen hasieran mirakulu baten tresna bezala agertu zena.
|
2021
|
|
Baina badator hori ere. ...ela nahi duten guztia Minak zabaldu dion arrakalatik, baina berak ezin duela, hartu diezaiotela gelditzen zaion bihotz zatitu hori ere, nahi dutena, zabalik dutela bidea, nahi duten guztia hartu diezaiotela, ez baitzaio ezer inporta, ez baitzaio deus gelditzen, ezpada haragi xehatu bihotz puskatu arima apurtu hau, hutsik baitago, hutsa gordetzen duen bilgarria dela bere gorputza, fina eta mengela,
|
egun
euritsu batean egunkari papera baino sendoagoa ez, hutsa biltzen duela baina beste ezer ez, eta karena ateratzen badu are hutsago geldituko dela, ezdeusago, maskalago, ahulago.
|