Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 93

2001
‎Asteburu honetan egindako esperimentuak argi utzi du erabiltzaileek ere beren irudimena areagotuko dutela, abestiak doan trukatzen jarraitzeko. Howard King-ek, Metallicaren abokatuak, atzo azaldu zuen bi egun eskasean taldearen zaleek “Fade to Black” kanta kopiatzen jarraitzeko formula aurkitu zutela. Sistema informatikoak izenburuaren letra guztiekin agertzen diren abestiak bakarrik iragazten dituenez, taldearen jarraitzaileek zentsura gainditzeko formula zela zirudien, tazituki, “Fade 2 Black” (ingelesezko fonetikaren ordez “to” jartzen du).
2002
‎“Korronte hori beti dago martxan”, azpimarratu du Enrique Nogueirak. Zientzialari ingelesek frogatu dute “Prestige” hondoratu zen kokalekuaren antzeko posizioan markatutako eta askatutako buiak 20 egun eskasean iritsi zirela Asturiasera, eta “ibilbide oso antzekoak” izan zituztela aste hauetan fuel orbanen ondorioz. Korronteak ur zutabe osoan eragiten du, hondotik gainazaleraino.
2003
‎Horixe da izpirituko bidaiarien kontua: agentziatik pasa beste erremediorik ez dute, baliagarri dituzten egun eskas horiek eraginkortasunez norbaitek antolatu behar baitizkie.
‎Inork ez daki zer gertatuko den etxeen igoerarekin, batez ere zifra makroekonomikoen (inflazio handiegiak eskaera geldiaraziko luke), familien errenta errealaren (urteko lehen hiruhilekoan %13, 5eko zorpetzea izango luke) eta interes tasen bilakaeraren arabera (epe ertainean %2 inguruko beherapena izango lukete udazkenean). Badirudi hipoteka merkatuak hogeita hamar egun eskasean aldatu duela joera, baina hurrengo hilabeteetan baieztatuko den ikusteko dago. Apirilean, martxoan baino 7.000 etxebizitza gutxiago hipotekatu ziren, guztira 66.015 izanik, hau da, 2002ko epe berean baino %3, 5 gutxiago.
‎Nork emakumea? Nork egin zuen denik eta oro zazpi egun eskasetan. Non dago bizitzaren hastapena?
2005
‎Saharako 8.600 haur baino gehiago joango dira Espainiara, hamar egun eskasean, udaldia beste hainbeste harrera familiarekin igarotzeko, Saharako Gazteriaren Batasunak (UJSARIO) eta autonomia erkidegoetan diharduten sahararrei laguntzeko erakundeek antolatutako “Oporrak bakean” programaren barruan. Ia haurren herena Andaluziara joango da, 2.500 familiak aukeratu baitute elkartasun mota hori.
‎Testaren eraginkortasuna %81era jaisten da haurdunaldiko laugarren astetik aurrera egiten denean. Gainera, nahaste hori baieztatzeko edo baztertzeko emaitzak bost egun eskasean lortzen dira. Columbiako Unibertsitateko (AEB) ikertzaileak ondorioak “The New England Journal of Medicine” aldizkarian argitaratu dituzte, eta amniozentesi kopurua murriztu daitekeela iradoki dute.
‎garapenari begira dituzten ondorio kaltegarriak, batez ere argi eta garbi dagoelako erabiltzen dituzten instituzioen eta ekonomi eta gizarte prozesuen funtzionamenduak ez dituela konpontzen munduko biztanleriaren arazo behinenak. Era berean, biztanleriaren oinarrizko eta lehentasunezko beharrak ez dira asetzen, eta munduko gobernuaren gaineko konfiantza egunez egun eskasagoa da, hutsaren hurrengo ez bada.
2006
‎Bost egun eskas gelditzen ziren Aberri Egunerako eta giroa gero eta beroago sumatzen zen Euskal Herri osoan. Ezker muturreko taldeek, ohiko bitartekoekin, propaganda ikaragarria burutzen zuten bitartean, Gobernuak Berazadiren erailketaz baliatuz, aldez aurretik prest izanen zituen mehatxu eta neurri errepresiboak martxan jarri zituen.
‎Gainera, “adingabeen etengabeko lekualdatzeak oso zaila egin zuen haiek aurkitzea” gehitu zuen. 2002az geroztik polio kasurik hauteman ez den arren Libanoan, txertaketen etenak eta osasun zerbitzuen errutinak handitu egin dute birus hori harrapatzeko arriskua, bost egun eskasean gorputz adarren paralisia eta atrofia eragin baitezake. “Azkar eta masiboki jokatu behar dugu aukera hori ezabatzeko.
2007
‎Zauria larruazal artifizialarekin estali zen. 28 egun eskasean zauriak erabat itxi ziren eta ia ez zuten orbainik erakusten. Aste batzuetan degradatzen ziren larru artifizialeko beste adabaki batzuek ez bezala, ehun berria sendo eta egonkor integratu zen.
‎Gaur egun, “paperezko” billeteak urtean 400 milioi “tiket” ra iristen dira. Txartel elektronikoek gaur egungo kopuru osoaren %84 hartzen dute “278 egun eskasean, paperezko pasarteak bildumagile izango dira” esan zuen Giovanni Bisignani IATA elkarteko zuzendari nagusiak. Genevan du egoitza elkarte horrek, eta nazioarteko hegaldien %94 egiten duten 240 airelinea baino gehiago ordezkatzen ditu.
‎Oraingoan hogei egun eskas bakarrik luzatu zen Ministerioaren erantzuna, baina ezezkoa esateko berriro ere. 1969ko Jakin aldizkariari emandako inskripzio ukoan oinarrituz, eta argudiatuz data hartan Gobernuak harturiko erabaki administratiboa ez zegoela atzera botatzerik.
2008
‎Helmugara iristean, lasaitu ederra hartu dugu ia txirrindulari guztiok. Bi egun eskas falta dira, ordubete pasatxoko erlojupekoa eta Parisko etapa, eta txirrindulari batzuk kenduta, gehienok ezer gutxi dugu jokoan. Gozatzeko ordua da.
‎Azken urteetako atentatu gogorrenetik egun eskasera bi bonba auto lehertu zituzten atzo Aljerian. Hamabost minutuko tartearekin zartarazi zituzten bi lehergailuak, Buira hirian, Aljer hiriburutik 150 kilometrotara, ekialdean.
‎Aspalditik ari dira inkestak Barack Obamaren alde egiten. AEB Ameriketako Estatu Batuetako bozetarako hamabi egun eskas falta direnean, sei eta hamaika puntu arteko aldearekin agertzen da demokraten presidentegaia John McCain errepublikanoaren aurretik. Hain dirudi argia joerak, non Illinoisko senataria orain artean errepublikanoek ziurtzat jotzen zituzten hainbat estatutara abiatu den kanpaina egitera.
‎Izan ere, ez du 1992an Clintoni gertatutakoa gertatzerik nahi. Presidentetza hartzeko bost egun eskas falta zirela ezagutarazi zituen Clintonek gobernukideak. Haiek ez zuten kargua hartu aurretik eguneratzeko betarik izan.
‎Oporretan egon zareten bi egun eskas hauetan, eten gabe aritu zarete maitasuna egiten begiekin. Denari begiratu diozu maitasunez.
‎Hurrengo mugarrirainoko denbora tartea nahikoa laburra izan zen, berrogei egun eskas izan ziren baina denetan gorabeheratsuenak. Errusiar mendiko gorako zein beherako aldapak inoizko luzeenak izan ziren, batik bat, bidaiaren xehetasun guztiak ondo bideratuta egon ziren arte.
2009
‎Mikel Olaziregi (Pasaia, 1956) bederatzigarren urtez jarri da Donostiako Zinemaldiaren zuzendaritzapean. Gutxi falta da aurtengo Zinemaldirako, 36 egun eskas, eta Olaziregik prestakuntza eta aurtengo pelikulei buruz aritu da hizketan Euskadi Irratiko Faktoria saioan. Olaziregik abiadura osoan lanean ari direla onartu du.
‎Obamarentzat kontraesankorra da berari saria eman izana; izan ere, orain dela hamar egun eskas 30.000 soldadu bidali ditu Afganistanera.
‎Hamabost egun eskasetan GMk saldu duen hirugarren marka da Saab: Hummer Sichuan Tengzhong makineria enpresa txinatarraren esku utzi du, eta Penske kontzesionario kateak hartuko dio Saturn.
‎eraikitzen ari den banaketa hesia suntsitu eta kaltetuak izan diren palestinarrei kalte ordainak ematea eskatzen zion ebazpenean Hagak Israeli. Handik hamar egun eskasera neurria betearaztera deitu zuen Israel Nazio Batuen Erakundeak. Batzar Orokorreko 192 herrialdetako enbaxadoreetatik 150ek babestu zuten erabakia.
2010
‎Osteguna zen, aste historikoaren hasiera. Izan ere, hiru egun eskas geroago, EHF kopa eskuratu zuten nafarrek Leipzigen (Alemania).
‎" Herrialde osoa gobernuaren kontrolpean dago, guk ez dugu autoritate hori, nahiz eta Libanoko herri guztietan ordezkaritza izan, beste alderdi nazionalek bezala". Baina Hizbullah, Libanoko Armada baino bitarteko hobeak dituen milizia izanik, herrialde osoa egun eskas batzuetan kontrolatzeko gai da. Hala frogatu zuen 2008an, gobernuak talde honen komunikazio sareak mugatu nahi izan zituenean eta Hizbullahk Beirut hartu zuenean.
‎Denborak esango du Egunkaria auzia ote den araua baieztatzen duen salbuespena edo ez. Dena den, Egunkariaren sententzia atera eta bi egun eskasera Guardia Zibilak ezker abertzaleko abokatu eta kide ezagunak atxilotzeak ETAko kide izatea leporatuta, tankera hartzeko balio du.
‎Astea hasteko, Espainiako 20 aireportu itxi, dozenaka hegaldi eten eta ehunka bidaiari lehorreratu ziren, Eyjafjallajökull sumendi islandiarraren errautsek eragindako arazoak direla eta. Duela bi egun eskas arte, La Palma, Fuerteventura, Jerez eta Granadako terminalek ez zuten eragiketarik. Denborak aurrera egin ahala, kezka eta haserrea handitu egiten dira, ez bakarrik konpainia handien eremuan.
‎" Pazkoz kuku, san Isidroz mutu!". Tamalez, 60 egun eskas, eta haiek triste! Lastime!
‎Izan ere, apirila bukatzerako erreforma prest izango dela esana du Celestino Corbacho Lan ministroak, eragileen arteko adostasunarekin edo gabe. Beraz, Espainiako elkarrizketa sozialeko mahaia deiturikoak 20 egun eskaseko epea izango du zirriborroaren gainean negoziatzeko. Espainiako Gobernuak oraingoz ezer gutxi aurreratu du lan erreformak ekarriko dituen aldaketa zehatzen inguruan.
‎Adierazgarria da, halaber, segurtasun indarrei delitu bat egiteko prestatzen aritzeaz susmagarri direnak atxilotzeko eskumena ematen dien legea hamabost egunez eduki ditzakete preso aste honetan bertan onartu izana, giza ekintzaileen kontzentraziorako bi egun eskas geratzen zirenean. Araua zehaztugabe eta arriskutsutzat jo dute oposizioko kideek; aldiz, estatuburuaren hitzetan, beharrezkoa da herritarren segurtasuna bermatzeko.
2011
‎Galera handia da haren heriotza», aitortu zuen atzo Iribarrek. Horrela, beti aldarte onean gogoratzen dute orain dela hamar egun eskas berarekin batera bazkaldu zuten Athleticeko hainbat jokalari historikok: Iribarrek, Javier Iruretak, Javier Clementek, Koldo Agirrek, Txetxu Rojok, Saezek...
‎Aipatutako hizketaldian hainbat gauza azalduko ditugu, besteak beste: nola hasi ginen telesailarekin; zer dela eta eman diogun ezohiko ikuspuntu hori atsegina, baina, zorrotza; nola aukeratuditugun gaiak eta zein izan diren hogeita hamar egun eskasetan grabatu ditugun hamabi ataletako unerik gogorrenak, gaineratu du.  
‎Kasu horietan, erantzun zaileko galdera da biztanleek zenbat denbora duten normaltasuna berreskuratzeko, eta are gehiago, noizbait erabat berreskuratuko ote duten. Lorcan, Save the Children ek haurrentzako gune seguruak ireki zituen kanpamentuetan lurrikara gertatu eta hiru egun eskasera. Helburua adingabeei normaltasun halako bat ematea da, jolasten duten bitartean eta laguntza psikologikoa jasotzen duten bitartean, GKEak behar du, “behar badute”.
2012
‎Paco Olmos kargugabetu zuten duela bi aste, eta Velimir Perasovic fitxatu. Kroaziarraren debuta ona izan da, baina hamar egun eskas daramatza, eta entrenatzaile aldaketak ekarritako zalantzak baliatzen saiatu behar luke Lagun Arok. Alonso:
‎Argi dago ez dela buelta eman beharreko kanporaketa bati aurre egiteko unerik onena, baina hala egokitu zaio. Lau egun eskasen buruan denboraldi osoa, urte osoko lana izango du jokoan Bartzelonak. Kale edo bale egin beharra du.
‎Jermayne Taylorrek nahiko ondo jokatu zuen. 10 egun eskas daramatza Donostian, baina Korolevek baino gehiago erakutsi du, errusiarrak taldean urte eta erdi egin badu ere. Zortzi puntu saskiratu zituen Taylorrek 13 minutuan, eta Korolevek bi baino ez, minutu bat gehiago jokatu arren.
‎Bakarrik. Komitekoaren bidez hamar egun eskasetarako utzi dioten bizileku bihurtutako trasteleku batean, segurtasun hitzordu batekin, paper faltsuekin eta libera batzuekin; eta geroak erranen du.
2013
‎Bi egun eskas joan dira Binakako Txapelketako lehen jardunaldia jokatu zenetik, eta gaur jada bigarren jardunaldia hasiko da. Sei egunez izango da, gainera, gaur hasi eta datorren urtean amaituko baita, Eibarren (Gipuzkoa), Urteberri eguneko jaialdiarekin.
‎Desberdintasun horrek azaltzen du zergatik; otsoa basatia den bitartean, zakurra gizon eta emakumeen lagunik onena izatera irits daiteke. «Otso kumeak inguruko mundua esploratzen hasi dira, 15 egun eskasekin, txakur-kumeak baino ia bi aste lehenago», ziurtatu du biologoak ‘Ethology’ zientzia aldizkarian argitaratutako ikerketa batean. Goiztiar hori dela eta, otso txikia bere ingurunea ikertzen hasten da oraindik ez duenean entzuten, belarriko zentzua ez baita agertuko lau aste arte.
‎Jende hauek zuriak eta ongi osatuak dira, ongi zainduak eta zetaz eta kotoizko arropa finez janzten direnak, txeratsuak eta xaloak(" gente amorosa y muy afable"). Haien hizkuntza txinatarrena eta japoniarrena ez bezalakoa da, eta aise ikasten dena, zeren portugaldarrek uhartean pasatu zituzten berrogei egun eskas haietan gauza izan baitziren bertakoekin elkar ulertzeko. Uharte haietan ugaria da mantenu ona:
2014
‎Maila ezin apalagoa duen lehiaketan 22 puntu eta zazpi erreboteko batez bestekoak ditu, eta udan Espainiako Federazioak antolatuko duen Munduko Txapelketan hutsik ez duela egingo dirudi, ordurako 35 urte beteak izango baditu ere. Lanus 49 punturekin zigortu zuen Herrmannek duela hamar egun eskas. Argentinan diote gaztetxoa zela Fuenlabradako zaleak zur eta lur utzi zituen maila berberaz Cordobakoak gozatzen dutela orain.
‎Hiru egun eskas igaro ziren Ivan Ogareff Omskera iritsi zenez geroztik, eta, Iximgo topaketa zorigaiztoko hura gabe, Irtyx ibaiaren ertzean hiru egunez geldirik eduki zuen gertaera hura gabe, Mikel Strogoffek aurre hartuko zion inondik ere Irkutskera bidean!
‎Martin Saldiasek ezin zuen burutik kendu San Faustoko harkaitzetako erasoan gertatutakoa. Bigarren aldiz bi egun eskaseko tartean, bizia galtzeko zorian egona zen. Zumalakarregiren soldadu artean azpilana egiten ari zen infiltratuak paretik kendu nahi zuen.
2015
‎Pentsatze hutsak sutan jarri du. Egunean eskas dituen K guztiak janaraziko lizkioke gustura. Patxi Goenagaren gramatika liburua egokiena, bai horixe?, tori eta tori ergatiboa, zabaldu ere ez du egingo eta!?. Baina munstro garbizalearena egin luke hargatik.
‎Betierekoa zirudien, baina ez da. Joseph Blatterrek dimisioa eman zuen atzo Nazioarteko Futbol Federazioko (FIFA) presidente kargutik, erakunde horretako batzarrak agintari suitzarra bosgarren aldiz lehendakari aukeratu eta lau egun eskasera. Dimisioa eman eta ezohiko batzar batera deitu zuen, «lehenbailehen» egingo dena.
‎Blatter, beraz, beste lau urtez izango zen presidente. Lau egun eskas iraun du karguan. Nahikoa babes ez duelako sentitu, besaulkia uztea erabaki du, eta asko izan dira horrekin poztu direnak, eta «garai berri» baten hasiera aldarrikatu dutenak.
‎Magda. Bost egun eskasetan bere barruko aldamio guztiak bertan behera amilarazi zizkion. Pentsatu uste zuena.
‎jakitea, ni jolasean ibiltzen nintzen bazter haietan, handik metro gutxira neuzkala bahitua eta bahitzaileak. Hamar egun eskas izan ziren, astebetera ere ez zen iritsiko igual, eta zaila da oso ni egun haietan inguru hartan ibili izatea, gabonetan izan balitz sikiera. Baina, hala eta guztiz, imajinazioa geratzen zait:
‎Balentin Agirrezarrek eraman egin zuen Gaztañaga konbatea ikustera. Eta handik hamabost egun eskasera Isidorok irabazi egin zuen bere konbatea Hans Birkie pugilaren aurka. Oraingo honetan Balentin Agirrezarrek Paulino eraman zuen ordura arte bere adiskide izandakoaren borroka ikustera.
2016
‎Auzoko aurtengo ekitaldian, bi egun eskas geroago, harro eta ozen esan ahal izan genuen: Lortu dugu!!
2017
‎Ohiz kanpoko fenomenotzat daukat udalekuena. Zaila da bereizten zer den mitoa eta zer egia, baina dakidana da irauten duten hamar egun eskasetan urte osorako hilerokoa sinkronizatzeko bezain harreman estuak egiten direla bertan. Lotsa izateaz bakarrik lotsatzen ikasten dela eta hauek arropak bezala erantzi daitezkeela.
‎Gero, abuztuan doitu egiten zen prestakuntza, eta Zarautzen egon beharra zegoen punta puntan». Gertu baitago Kontxa, hamabost egun eskasera beti: «Hain gertu egonda, ezin da miraririk egin prestakuntzan, eta orain ondo ez dagoena nekez egongo da ondo hemendik bi astera».Beste modu batera prestatzen dira orain taldeak:
‎Itzalita zagon sua berriz pizten zuten, mate bat edaten, ardiki eta lursagar erreak bideko prestatzen eta berriz etxerako bidea hartzen. Eguna eskas zen eremu ikaragarri haietan eta berdin gauaz ibiltzen ziren. Egunak jin egunak joan, gauzek onera egin zuten El Chocon xoko hartan.
2018
‎izoztea, egun eskasa berriz ezartzea eta beste.... Erakaskuntza arloan, baxoaren eta lizeoen erreforma dela eta, erakasleen ordu kopurua ttipituko zaie, postu sortzerik ez delarik izanen.
‎Denbora nola badoan bestenaz! Zonbait egun eskas, badu jadanik urte bat Emmanuel Macron bere errege tronuan jarria dela! Xo, eta barkatu, ez da gehiago erregerik Frantzian, president tronuan jarria dela idatzi behar dut beraz...
‎80 urte pasa dira Picassok koadro sakratu hori 33 egun eskasetan margotu zuenetik (beste hainbeste Gernikako bonbardaketaren egun beltzetik, noski). Urtemugak balio izan du, apal bada ere, artelanaren inguruko hainbat erakusketa, kontzertu, antzerki, koreografia eta bestelako ekimen antolatzeko:
2019
‎Hurrengo mugarrirainoko denbora tartea nahikoa motza izan zen, berrogei egun eskas izan ziren baina denetan gorabeheratsuenak. Errusiar mendiko gorako zein beherako aldapak inoizko luzeenak izan ziren, batik bat, bidaiaren xehetasun guztiak ondo bideratuta egon ziren arte.
‎Eta zuritzen eman emango dituzula egun eskasak
‎Joan den hilaren 11n jakinarazi zuten Abiy Ahmed Etiopiako lehen ministroari emanen diotela Bakearen Nobel Saria, Eritrearekin iaz egin zuen bake akordioa lortzeko izan zuen jarrera saritzeko. Berri hori jakinarazi eta 11 egun eskasera, ordea, etxean bertan gatazka handi bat piztu zitzaion, orain arte gutxienez 78 pertsona hil dituena. Lehen ministroa bera protagonista duen gatazka bat da, haren jatorrizko eskualdean hasia, aliatu ohi batekin dituen desadostasunengatik.
‎Altsasuko gazteen aurkako epaiketa 2018ko apirilaren 16an hasi zen, eta, denera, 12 eta 50 urte arteko zigor eskaerak egin zituzten akusatu bakoitzarentzat. Handik hamar egun eskasera, sanferminetako auziaren epaia iritsi zen: uste baino tipifikazio leunagoa eta bederatzi urteko espetxe zigorra zekarren kondenatuentzat.
‎Urte amaiera arte eman digute epea liburutegitik gure gauzak eroateko, eta, asko dirudien arren, hamar egun eskas dira. Horrez gain, adeitasunez edo, nahi ditugun liburuak eroateko aukera eman digute enkantea egin aurretik.
‎Elkarrizketa bat ere egin da sindikatuko ordezkariren batekin. Alde praktikotik begiratuta, hamabost egun eskas dauzkagu aldizkaria inprentan sartu baino lehen. Urria hortxe dugu".
‎Mundualdia errea du urte zaharrak. Agian, inor gutxik izango du gogoan orain, tripa festa betean agur esan genionetik 6 egun eskas pasatu ondoren: iragan diren urte akituen mausoleo erraldoian etzanda dirau urte zaharrak, gainerako istorio zaharrekin batera.
2020
‎Ikasketak bere hirian egin zituen, eta behin, nerabe zela, eskolako zenbait lagunekin batera bidaia bat egin zuen Euskal Herrira, Lapurdiko Getaria herrira, hain zuzen ere. Bertan hamabost egun eskas egin zituzten arren, aski izan ziren Pierre gurea Euskal Herriaz, bertako hondartzez, bertako paisaiaz eta bertako neska batetaz maitemindu zedin.
‎Duela bi egun eskas, ordea, Equokoak kontrakoan zeuden. Jakinarazi zuten Ahal Dugu rekin eta Ezker Anitzarekin aurkeztuko zirela bozetara, koalizioak dituen oraingo «baldintzei» eusten baldin bazien.
‎Arratsaldean hildako biak ere adinekoak ziren. 88 urteko gizona zen bat, eta joan den martxoaren 12tik zeraman ospitaleratuta. Bestea, berriz, 73 urteko emakumea zen, eta hiru egun eskas zeramatzan ospitalean. Biek gaixotasun kronikoak zituzten aurretiaz.
‎Sei egun eskasetan sekulako arrakasta lortu du norgehiagokak. " Harriturik gaude Txolope bertikalak izandako harreragatik, izen emateak etengabe igotzen ari dira".
‎Iraila iristen ari zen heinean, zalantzak eta beldurrak sortu zitzaizkigun gurasooi, konfinamenduaren mamua zelatan, ez genekielako zer gertatuko zen ikasturte berrian eta nola antolatu genuen etxeko martxa. Eusko Jaurlaritzak, gainera, abuztuaren 28an, irakasleak ikasgelara bueltatzeko bi egun eskas falta zirenean, zehaztu zituen ikasturtean jarraitu beharreko neurriak. Ikastetxeetako zuzendaritza taldeak ordurako lanean ziren, eta buru belarri martxan jarri ziren uztailean osatu zituzten protokoloak araudi berrira moldatu ahal izateko.
‎Ikasketen parentesian jarraitu nuen, urtebetez bederen, inolaz ere ikusten ez nizkion abantailen aitzakian, asteburuetan Amatxirengana joan ahal izateko askatasuna ez bazen. Egun eskas batzuk besterik ez ziren falta ikasturte berrirako, eta antzeman egiten zen, giroan, kalean zebilen jendearen berriketetan, paisaia urbanoan. Dena zen eskolako uniforme, bizkar zorro, testu-liburu, akademia, irakasle, nota, izen emate eta itzulerarako kontu.
‎–Egindakoa egin izan ez balu, beste kolpe bat emango zigukeen handik hamahiru egun eskasetara Argentinatik heldu zen osabaren gutunak, jarraitu zuen.
‎–Moldatu gintunan hire aita hil zenean senideak kontu eske hasi zirenean ere. Aita hil eta hamahiru egun eskasetara jaso geninan gutuna! –hamaika aldiz kontaturiko gertakizunari ekin zion Luziak, baina Mikela ez zen sekula aspertzen Argentinatik heldu zen ziurtaturiko eskutitzaren kontua entzuteaz?.
‎Horren aurretik, hobeagotasunarekiko fede edo esperantza bati esker bakarrik hitz egin dezakegu. Gaur egun eskas dugun hori. Horrela, biolentziaren justifikazio bakarra egoeraren jasanezintasuna da.
2021
‎Lehena Txinatik Atlantikora 11.000 kilometroko bidaia litzateke. 15 egun eskaseko bidaia, 60 itsasontzi ordezka lezake, baina garraiatzeko 1.000 eta 2.000 aldiz tipiagoa litzateke. Beste aukera bat, itsasoa eta trenbidea nahastea izan litzateke, Ain Sokhna kanaletik hegoaldera eta El Alamein mendebaldetik Mediterraneotik urrun dagoen abiadura handiko linea hartuz.
‎Niarin meatzeak zeuden eta kobrea xaflatan erosi zuten gameluetan eramateko. Orduan gurdirik eraman beharrik gabe sei egun eskasetan egin zuten errekarako buelta.
‎Bi egun eskas pasatu dira pentatloian aritu zinenetik. Nola duzu gorputza?
‎Carnage sorpresaz iritsi zen plataforma digitaletara joan den otsailaren 25ean —argitalpen fisikoa izateko maiatzaren 28ra arte itxaron da—, iragarri gabe baitzuten Cavek eta Ellisek euren arteko elkarlan diskoa. Haiek ere aitortu dute ezusteko lana izan dela beraientzat, itxialdi garaian hiru egun eskasetan konposatu baitzituzten diskoa osatzen duten zortzi piezak. Cave bere etxeko bulegoan hasi zen idazten, «ia modu konpultsiboan», eta, Ellisekin elkartu ondoren, letren gainean inprobisatzen sortu zen musika.
‎Oraingoan, bost, COVID eragindako atzerapenagatik. Azurmendik 30 egun eskas izan ditu burua eta gorputza Tokiora begira jartzeko. Halako lehiaketa bat prestatzeko orduan kirolariek izaten duten hilabeteetako presioa kendu al dio horrek?
‎Otsailean, Aernnovako zuzendaritzak Enplegua Erregulatzeko Espedientea (EEE) ezarri zuen Berantevillako lantegian: alde batetik, 82 langile kalean geratu ziren ondorioz —nahitaezko 55 kaleratze, 14 aurre erretiro eta borondatezko 13 baja— Duela hogei egun eskas, EAEko Auzitegi Nagusiak EEEa eta kaleratze kolektiboa berretsi zituen.
‎Maiz, larriturik ihes egin nahi zuten familia juduei erosten zien, edo zuzenean artistei, merke zurrean. Paris erortzeko bi egun eskas falta zirelarik, bere bilduma lagun baten aletegian ezkutatu, eta Marseillara joan zen ihesi, eta han amodio istorio bat izan zuen Max Ernstekin, hau da, kontzentrazio esparru batetik eskapatutako gizon batekin. Bere diruak aukera eman zion Ernst eta lagun artista talde bat erreskatatzeko, eta haiekin alde egin zuen Estatu Batuetara bidean.
‎" Gure alaba Ane jaio eta hamabost egun eskasera, Josu eta gainerako hautatuak Kongresura joan ziren beren kredentzialak jasotzera. Josu ilusituta joan zen, bai maila pertsonalean, bai herri bezala genuen etorkizunagatik, eta zoritxarreko gau hartan, norbaitek zapuztu egin zuen haren ilusioa.
2022
‎haien (gazte haien) martxan joateko gai izango ote haiz? Quiton bi egun eskas daramatzak, hemen 1.200 m gorago zaudete jada, 4.000tik gora, hire aklimatazioa ere ez duk izugarria oraindik... Baina, tira, ezin baduk egingo duk atzera; gustuko tokian...
‎Hamabost egun eskas lehenago, Manex bere familiakoekin, hantxe ibili zen oso liluraturik, goroldio bila, baserritik bi bat kilometrora joanda. Beste egun batean, gorosti eder bat aurkitu nahian, basoan aritu zen, etxera eraman eta han eguberrietako apaindurak jartzeko.
‎Min hartuta zeuden biak: Aspekoak lesio larria izan zuen eskuineko belaunean; Baikokoak, berriz, perikarditisa izan zuen buruz burukoa aurkeztu baino bi egun eskas lehenago, eta ezin izan zuen txapela defendatu.
‎Orduan, Adam Lanza izeneko 20 urteko gazte batek hogei haur eta sei heldu hil zituen, Connecticuteko Sandy Hook eskolan. Duela hamar egun eskas ere izan zen beste sarraski bat herrialdean: 18 urteko gazte batek hamar lagun hil zituen Buffaloko supermerkatu batean, New Yorken, eraso arrazista batean.
‎Kasualitatea izanen da, baina fikzioaren paralelismo kezkagarri gehiegi erakutsi ditu errealitateak hil honetan. Duela hiru egun eskas, faxistek hauteskundeak irabazi zituzten Italian, Lehen Mundu Gerraren ondorengo olatu faxista abiarazi zuen herrialde berberean. Iragan astetik, berriz, arma nuklearrak erabiltzeko aukera Gerra Hotzeko krisi okerrenetatik ikusten ez zen arinkeriarekin izan dute ahotan Errusiako agintariek, mehatxuen hartzaileei zalantza sortzeraino disuasio soila intentzio erreal bihurtu ote den.
‎Neonezko argien ordutegia berantiarrarengatik, goizez ateratzen zen egun eskasetako bat zen. Gutuna poltsan gorde eta abiatu zen.
2023
‎Pidcock iaz hasi zen ahotsa goratzen, Munduko Txapelketa irabazita, eta Van Aert eta Van der Poel piztien pare aritu dira azken lasterketetan. Bost aldiz aritu dira buruz buru zazpi egun eskasean, eta ikuskizun aparta eskaini dute. Van Aertek abestu du indarrik handienaz:
‎Azken metroetara elkarrekin iritsi zen hirukotea, eta esprintean, Van Aert gailendu zen. Hartara, flandriarrak hiru garaipen kateatu zituen hiru egun eskasean. Ikusteko dago hiruretako nor nagusitzen den gaur, Herentalseko zirkuituan.
‎Joan den igandean, mobilizazio jendetsu batek Santiago de Compostelako kaleak bete zituen —Galizian osasungintza publikoaren alde sekula egin den manifestaziorik handiena izan zen—, eta, handik hiru egun eskasera, Galiziako Gobernuak iragarri zuen akordio bat egin zuela hiru mediku elkargorekin, hots, Coruñakoarekin, Ourensekoarekin eta Lugokoarekin —Pontevedrakoarekin ez, hango elkargoak harremana hautsi baitzuen kontseilaritzarekin, osasun sistemaren larrialdiaren erantzulea delakoan—, eta adierazi zuen sektore publikoko bateraezintasun erregimena malgutzeko zela akordioa, publikoko ... Gaur egun, Sergas Galiziako osasun zerbitzuko 630 medikuk jarduten dute osasun arlo pribatuan ere.
‎Eta udari ekiteko zain zegoela, bi kolpe hartu ditu bost egun eskasean: lehenbizi, apendizea kendu zioten; eta, orain, hautsia du eskuin aldakako labrum hezurra.
‎batetik, Aspekoak ez direla aurreko bi neurketetan bezain sendo aritu; eta, bestetik, aurkariek oso estu hartu dituztela. Meritu handia du horrek, kontuan hartuta bi egun eskas lehenago jokatu zutela, eta ia ez dutela izan astirik indarberritzeko. Galdu arren, berriro erakutsi dute lanak emango dizkietela aurkari guztiei.
‎Denborak argi utzi du Joe Biden AEBetako presidentea ez zitzaiola mundu guztiari mintzatu bere mezuan. Joan den urriaren 10ean, Gazako milizia palestinarrek Israel hegoaldean sarraskia egin zutenetik hiru egun eskas pasatuak zirela eta Israelek enklabearen kontrako mendekua hasi berria zuela, Bidenek ohartarazpen bat egin zuen: «Egoera honi etekina ateratzeko asmoa dutenei zerbait esan behar diet:
‎Uztailaren 23an izango dira Espainiako hauteskunde orokorrak. Bozketa egunerako sei egun eskas falta dira, eta astelehen honetan EITB Focus makroinkesta plazaratu du EITB taldeak, Espainiako Kongresurako boto asmoa aztertuz. Ekainaren 28tik uztailaren 11ra bitartean, EAEko 2.400 pertsona elkarrizketatu dituzte telefonoz; 800 lurralde historiko bakoitzean.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
egun 90 (0,59)
Egun 1 (0,01)
Eguna 1 (0,01)
Egunean 1 (0,01)
Argitaratzailea
Berria 34 (0,22)
Consumer 12 (0,08)
Alberdania 7 (0,05)
Pamiela 7 (0,05)
ELKAR 6 (0,04)
Booktegi 6 (0,04)
Herria - Euskal astekaria 4 (0,03)
EITB - Sarea 3 (0,02)
Jakin 3 (0,02)
Argia 3 (0,02)
alea.eus 2 (0,01)
aiaraldea.eus 1 (0,01)
Karkara 1 (0,01)
Susa 1 (0,01)
Maiatz liburuak 1 (0,01)
Hitza 1 (0,01)
Bertsolari aldizkaria 1 (0,01)
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia