Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 220

2000
‎Nirea" Swift logela" da), handik ordu erdira edo, atetik sartu eta literara igo da ezertxo ere esan gabe. Bere ohea eta nirea lotzen dituen eskailera txikian gora egin du, eta segituan atera ditu koadernoa eta boligrafoa, egunak eman dizkionak papereratzeko asmoz. Nik, bien bitartean, disimulurik gabe begiratzen nuen azpiko literatik, Rocíoren gorputza goiko koltxoiaren bigunetan nola sartzen zen; eta igartzen nizkion ukondoak mugitzen, eta belaunak eta hanken puntak ohea emeki ostikoz jotzen, eta orain ahozpez etzanda ari zela idazten eta gero alboz, eta koltxoiak bigunagoa ematen zuen holakoetan, dudarik gabe bere izterrak ziren haiek ukitzeko besoa pixka bat baino ez nuenean altxatu behar.
‎—Lehengo egunean eman nian paper muturrak, bederen, zerbaitetarako balio izan zian.
‎Ttipik berarekin izan nintzen azken egunean emandako argazki zaharraz oroitu nintzen. Gure 17 urte zarpailak, izeba Milagros guztiz apainduaren inguruan.
‎Edurnek aitzineko egunean eman zidan bere ordutegien berri. Zortzi eta erdietan jaikiko zen.
2001
‎–Jantz itzazu lehenengo egunean eman nizkizun oinetakoak, Sergio. Gaur nirekin etorriko zara –esan zion Dibinak iritsi bezain pronto.
‎Mundua ez da hain txikia ordea. Hiru egun eman ditut trenetik trenera eta ez nago etxetik oso urrun. Beste hizkuntza bat entzuten da, hori bai, baina beti hizkuntza bera.
‎‘Antena parabolikoa jirabiraka sentitzen zen. Orduak eta egunak eman genituen, ontzia astiro, kontuz, artega eramanez, eta bigarrenak esaten zidan, Hogeita bi ordu daramazu zubian, jaitsi zaitez lotara.’
2003
‎Hortik aurrera ez zekien ezer. Kontua da bost egun eman zituela Romanen koinatuak herri hartan eta hori baino ez zuela gogoratzen. Sakristia eta Tabucchi entziklopedia baino ez zituen gogoratzen.
‎Eta imajinatzen hasi zen. Eta imajinatu zuen bere balizko eta, halako batean, gaixotu egingo zela neska, eta egunak emango zituela nahiko gaixorik, baina zazpigarren egunean hobera egingo zuela, oraindik kalentura handia eduki arren, eta, ohean hainbeste egun egin ondoren, bere itxura txukundu nahiko zuela, eta ilea atonduko zuela, eta berari, Matiasi, eskatuko ziola ezpainaren gaineko ile txikiak kentzeko mesedez, pintzaz, eta berak, Matiasek, ilusio handiz kenduko zizkiola, katuek olibak jaten dituzten bezal...
‎Enborra eta eskafandra zituen Matiasek gogoan eta ez zekien Matilderi galdetu ala ez. Baina konturatu zen kafesnea bero zegoela, eta Matiasek ezin zuen gauza berorik hartu, beroak eztarria lehertzen ziolako –hotzak bezala– eta hiru lau egun eman behar zituelako gero anginak jota, eta pentsatu zuen taktika ona izango zela Matilderi enborrari buruz eta eskafandrari buruz galdetzea, denbora apur bat emateko eta kafesnea epeltzeko. Baina ez zekien galdera nola egin:
‎Eta orduan ikusi zuen Matiasek hitz egiteko aukera eta Dimasi esan behar ziona esateko aukera. Egunak eman zituen Matiasek Dimasi esan nahi ziona esan ezinda. Eta orduan zeukan aukera.
‎Kendu egin dute zelatan neukan polizia, orain mintzatzen ahal naiz amarekin, ahizpekin. Hamar egun eman ditut UVIn, gela batera jaitsi nauten arte. Leku-aldaketa egin baino sei ordu lehenago eman behar omen zuten parte komisarian, eta beldurrak nengoen gelan poliziak edukiko ote nituen zain, galdeketa egiteko.
‎Amona Sararen babesa behar nuen. Hamabost egun eman nituen musua burutik kendu ezinik. Musua eta Anaren aurpegia.
2004
‎Bi egun eman nituen horrela.
‎Zenbat eta lehenago egin, erran nion neure buruari, hainbat hobe. Weber itzuliz gero, egunak eta egunak eman nituen berriro zelatan, etxera sartzeko beste aukera egoki baten zain. Estutzen ninduen beldurra apur bat arintzeko, pentsatu nuen dena ongi ateratzen baldin bazen hurrengo asterako Baionan izanen nintzela.
‎Erran bezala, bost egun eman behar izan zituen Del Vallek herrixka hartako inguruak gora eta behera ibiltzen. Munduaren Historia osoko bost egunik hotzenak izan ziren haiek, edo hala iruditu zitzaion behintzat espainiar agenteari.
‎Ez daukat gogoan zenbat egun eman nituen ohe hartan etzanda. Xagu aurpegiko sendagilea (geroago jakinen nuenez, Schenker doktorea zen, eta ondoko etxean bizi zen) noizbehinka etorri, begi niniak eta belarri barnea aztertu eta galdera ergelak egiten zizkidan.
‎Ia ez nuen jaten, eta putzuetatik edaten nuen. Zazpi egun eman nituen hala.
2005
‎Sei urtez gordeta izan duen telefono zenbakia hartu eta deitzea erabaki du. Birritan pentsatu gabe, egongelara joan, eta Itziarrek azken agurraren egunean eman zion argazkiaren atzealdean idatzitako telefono zenbakia markatu du.
‎Eta misterio bat sobran zegoela konturatzen bazen, atzera egin zuen Julianek armairu osoa. Eta badakizu zenbat egun ematen zituen zuen aititek holango armairu bat egiteko, hiru atekoa, bitrinarekin. Egunak eta asteak.
‎Kontatzen zuen bizikleta desarmatu eta motxilan eraman zuela. Gero hiru egun eman zituen harri batzuen azpian, gerran. Bonba batek harrapatu eta hiru egun egin zituen Sorinek harri batzuen azpian.
2006
‎Mendigoizale hilen familia eta adiskideek espedizio arriskutsuak antolatzen zituzten gorpuak berreskuratzeko. Marinelek egunak ematen zituzten itsasoan, beren lankide desagertuen hilotzen bila...
‎Sakrifizio itzelak eginez bakarrik lortzen zuen Joni gustatzen zitzaizkion arropetan sartzea. Batzuetan –batez ere Jon urrun sumatzen zuenetan– Anek egunak ematen zituen jan gabe. Gosea jasanezin bihurtzen zenean, ordea, hozkailura jo eta, inongo izakirik zikinena sentituz, aurkitzen zuen guztia kolkoratzen zuen.
‎Hurrengo egunean eman zioten lur Barbara Alleni herriko hilerrian, bazter batean, William Graemeren hil kaperaren beste aldean, pareta handi bat bitarteko.
‎Goiz hartan ez zuen surik egin, eta horrek are gehiago harritu ninduen, inor baino goizago jaiki ohi baitzen bera. Egunonak eman nizkion, baina ez zuen entzun, antza.
‎–Bai, Bernat, hortxe bertan –erantzun nion. Ezagutu nuen egunean eman zidan Ajarelen berri, Bizitzaren eta Paradisuaren artean ibai zabal bat zagok; zeharkatzeko, bakoitzak zubi bat hautatzen dik. Orain ulertzen nituen hitz haiek.
‎Ustekabean. Egunak eman zituen itsasoan, ohol batzuei oratuta, eta bizirik iritsi zen Ea aurrera. Bertako arrantzale zahar batek ekarri zuen Garraitzetara.
2007
‎baizik ez du irauten(, sol? = Marteko egunari ematen zaion izena); eta, epel, samarra da.
‎Etxeak arazoak ekarriko zizkigula esaten zidan bihotzak, eta bihotzak arrazoiak baino gehiago daki, eskarmentu gehiago duelako, seguru asko. Melisendak hiru egun eman zituen gurekin; laugarrenean alde egin zuen.
‎Kuriosoa iruditu izan zait beti norberaren izaera azaltzeko ohitura duen jendea. Guk bagenuen Almerian auzo bat, Gloria, La Glori, eguna ematen zuena bera ez zela kuxkuxeroa aldarrikatzen. Lau haizetara zabaltzen zuen mezua, nola esan.
2008
‎Okupazio bitartean, nazi ilehori ugarik hartu zuen hango izaretan atsedena, Landetako olatuei so; porlan astunezko gotorlekuak eraikitzen eguna eman ondoren.
‎Hurrengo urteko Mendekoste egunean eman ziona ez zen txikietako izan?
‎Kanariar uharteetara zihoan kaiuko baten erretratua zen. Egunak eta egunak eman zituzten itsasoan nora ezean, eta azkenean salbamendu ontzi batek salbatu zituen. Andreek beren umeak jasotzen zituzten eskuekin salbamendu ontzitik ikusteko, jakin zezaten umeak zituztela txalupan.
‎Hurrengo urteko Mendekoste egunean eman ziona ez zen txikietako izan...
2009
‎Lehenbizi New Yorken egun batzuk eman nituen gero esango ditudan informazio bilaketa batzuk egiten, eta ondoren Columbiara joan nintzen. Lau egun eman genituen kongresu aretoan ia egun osoz sarturik, Appalache mendien ondoko tabako eta kotoi zelaiak ikusi ahal izan gabe. Azken egunean hiriburuan pasealdia ematean konturatu nintzen Estatuko kapitolioaren aurrean, masta handiaren puntan, hegotarren bandera zegoela harrera emaile, haizea harro igurtziz; gerra zibilean, sezesionista?
‎Eskolara etorri zen lehen egunean ematen zuen mundu berri batera sartzen zela, baina laster moldatu zen ingurura, eta laster egin ginen lagun. Onartu behar dut Carmenek asko lagundu ninduela eskolan.
2010
‎Gainera, uste baino aspaldiagotik naiz ateoa. Lehenengo urratsa Benjamin Maria hil eta bizpahiru egunera eman nuen, beharbada, oharkabean eman ere, izeba Ernestinak egin zigùn iruzkinaren ondotik: –Benjamin Mariaz gogoratzen zareten bakoitzean, gogora ezazue ahatetxo itsusiaren ipuina.
‎dio oharrak kontsultatu ondoren. . Azaldu nion txostenek zer zioten, eta egunak eman genizkion beraz erantzuteko. Berak orduan esan zigun iritzi gehiago eskatu zituela, ikerketa gehiago iritsiko zirela, batzordean bakarrik hizkuntzalarien iritziak zeudela, eta horiek kutsatuta zeudela, kolore bakarrekoak zirelako.
‎Gainera, uste baino aspaldiagotik naiz ateoa. Lehenengo urratsa Benjamin Maria hil eta bizpahiru egunera eman nuen, beharbada, oharkabean eman ere, izeba Ernestinak egin zigùn iruzkinaren ondotik: " Benjamin Mariaz gogoratzen zareten bakoitzean, gogora ezazue ahatetxo itsusiaren ipuina.
2011
‎Horregatik, biharamunean, Toribioren beldur ibili zinen eskolan, lagunak zer edo zer eginen ote zizun? Hasteko, Toribiok ez zintuen agurtu ez egunonik eman; begiratzen zizunean, gainera, nardaz bezala egiten zizun?
‎Nire bizileku berrian sartu eta egunak eman nituen ezertan hasteko gauza ez nintzela. Banekien gure artekoa amaitua zela, banekien ez zidala egundo deituko, baina hala ere etengabe egiten nuen amets telefono dei horrekin, esango zidanarekin, erantzungo nionarekin.
‎Pixka bat nahastuta atera nintzen etxe hartatik eta egunak eman nituen koadernoan ezer idatzi gabe. Emakumeei beste tankera bateko gizonezkoak gustatuko zitzaizkiela erabaki nuen, ni baino helduagoak, horretan ez nuen zalantzarik, eta doilorragoak ere bai, edo zakarxeagoak.
‎Laugarren vodka batekin etorkizuna ikustera iritsi nintekeela erabaki nuen. Hiru bat egun emango nituen Nadiari deitu gabe. Horien buruan seguru nengoen erantzunen bat izango nuela.
‎Hiru egun eman nituen telefonoaren ondoan zain. Une batetik bestera Nadiaren ahots beroa entzun eta lokamutsa amaitu egingo zela pentsatzen nuen.
‎Gutunarekin batean, noski, idazteko asmoa nuen eleberriaren lehen atal amaitu gabea bidali nien, eta egunak eman nituen artega, erantzunaren zain. Epea pare bat astez luzatzen bazidaten, astia izango nuen eleberriaren atal hori gutxienez bukatzeko eta laginak beste itxura bat hartuko zuen, baina etxe aldaketak galarazten zidan neurri handi batean hain beharrezkoa nuen kontzentrazioa, eta ezer gutxi aurreratzen nuen.
‎Artista bat ondo imitatzeko bere baitan sartu behar duzu, bere nortasuna xurgatu, berak duen mundu ikuskera zeureganatu. Egunak eman ditzaket bere baitatik atera gabe, eta ateratzen naizenean heldulekurik gabe sentitu ohi naiz, nor naizen ez baneki bezala. Imitazioa lantegi gogorra da.
‎Hiru egun eman zituen jauregiko sala handian koadroaren aitzinean gaubeilan. Gazteluaren barrura oihan zati bat ekarri zuela zirudien.
Egunak emango zituen lotan itsasoak. Marinelak gosea eta egarria erraietan sentitzen hasi ziren.
‎Donostiako Zinemaldian aurkeztu zen (Urrezko Maskorra irabazi zuen), eta hauteskunde bezperako kanpaina tartean, politikariak joan ziren ikustera, baina zuzendariak dio inongo alderdiri ez zitzaiola gustatu;, beraz, pentsatu nuen, agian ondo egongo da orduan!?. 1996an, ETAk Fernando Múgica politikaria hil eta hurrengo egunean eman zuten filma telebistan. –
‎Habanako Zine Festibalera eta Zine Eskolara. Hogei egun emango ditut bertan, pozik, herrialde hartan izarrak nonahi ikusten direlako, baita banderan ere. Eta agurtuko ditut beste osabak zure partetik.
‎Azken lurrikara hartan beste hainbeste gertatu zaio. Egunak eman ditu arima miserableak ehunka, milaka berekin eramaten eta ez du amaierarik ikusten.
Egunak eman genituen horrela.
Eguna ematen zuen bere otarrea behin eta berriz marrubiz betetzen. Gorri gorriak batzuk.
‎–Zenbat egun eman dut hemen? –galdetu zuen.
‎Zertara etorriak? Zenbat egun emanen duzue hemen. Galdera guztiak Lucíari zuzentzen zizkiola baliatuz, Mikel eserlekuan barneratu eta euripeko karrikei begira aritu zen.
Egunak eman zituen Mikelek infernuan, Lucíaren mugikorrera deitzeko adorea bilduz. Azkenean, dardarka eta izerditan zenbakia osatu zuenean, mezu automatiko bat entzun zuen, zenbaki hura ez zegoela indarrean adieraziz.
‎Egunek egunei eman zieten bidea. Airean udaberriaren promesa antzematen zen, lurrin urrun bat bezalakoa.
2012
Egunak eman nituen horrela. Asteak edo hilabeteak.
‎Hasieran bisita eguna iristen zenean urduri egoten nintzen, niregana bisita dun esateko hurbilduko zirelakoan. Bisitak bertan egunak emango bazituen ere, argi nuen ez nuela aurrekoan bezala amore emango. Ez nintzen aterako eta azkenean mojek alde egiteko eskatu zioten dena delakoari.
‎Bi egun eman zituen telefono zenbakia idatzita zegoen papertxo horiak ordenadorearen pantailari pegatuta. Bi egun telefonoa hartu eta deitzea erabaki zenuen arte.
‎Lotara sartu behar izaten ginenean gehienetan. Batez ere oso nekatua nengoelako izango zela uste dut, egunak eman ondoren begirik bildu gabe. Mediku hari neure barrenak erakutsi ondoren baina, ez zen oihu, marru, garrasi ez eta kolperik behar izan, izugarrizko mina ematen zuen makina hari bisita egiteko.
‎Sorbaldak igoaz erantzun nion ez nekiela. Ez nekien bertan itxita zenbat denbora neraman ere, nola jakingo nuen zenbat egun eman nituen familiako inor ikusi gabe?
‎Milagrosen kasuan, giltzurrun bat nahiko hondatua eta bihotzeko historial luze samarra. Ondorioz, pertsona gazte batek etxean egun pare batean berreskuratuko lukeena osatzeko, hamar egun eman berri ditu Milagrosek erietxean.
‎– Egunak eman ditut hipotesirik ilunenak buruan bueltaka. Egia ezin daiteke okerragoa izan.
‎Emakume apala zen ordea, eta esanekoa, eta umil umil eman zituen aste asko eta asko dorreko gela ilun, altuan eserita, argiak oihal zurixka goitik bakarrik jotzen zuen gela hartan. Baina bera, margolaria, bere lanaz loriatzen zen, eta orduak eta orduak, egunak eta egunak ematen zituen lanean. Eta gizon suharra zen, eta gogorra, eta haserrea, ametsetan galtzen zena; eta ez zuen ikusi nahi dorre bakartu hartan halako modu beldurgarrian jotzen zuen argiak nola hondatzen zituen bere emaztearen osasuna eta indarra, ahitzen ari baitzen bere senarraz beste guztien bistan.
‎Irudipenean horren urrutiraino joan nintzenez gero, zenbait egun eman nituen leku egoki bila ezkutuan zelatan egoteko, eta, leku hartara hainbestetan joan ondoren, etxekotzen hasi zitzaidan, bereziki burua mendeku asmoz eta hogei edo hogeita hamar basati, nik esaten nien bezala, ezpatan pasatzeko asmo odoltsuz betetzen zitzaidanean; baina lekuak eragiten zidan beldurrak, eta basati boihozgabeek batak bestea jan ondoren utzitako arrastoek gaiztakeria baretu egi...
‎Eta horrela uhartea utzi nuen, abenduaren 19an, itsasontziko oharren bidez jakin ahal izan nuenez, 1686 urtean, han hogeita zortzi urte, bi hilabete eta hemeretzi egun eman ondoren, eta bigarren gatibualdi honetatik aske geratu nintzen, Saleko mairuen artetik belaontzian alde egin nuen lehenengo ihesaldiaren hilabeteko egun berean.
‎Lanerako geratzen zitzaidan denbora labur horri erantsi nioke lanean egin behar nuen neurriz kanpoko ahalegina, tresnarik eta laguntzarik ez nuelako eta ezta trebetasunik ere, eta edozer gauza egiteko behar nuen ordu pila. Adibidez, berrogeita bi egun eman nituen ohol bat prestatzen leize zuloan jarri nahi nuen apal luze bat egiteko; aldiz, bi zerralarik beren erreminta eta zerrarekin, horrelako sei moztuko lituzkete zuhaitz beretik egun erdian.
‎Lan ikaragarria egin behar izan nuen zuhaitza mozteko. Hogei egun eman nituen jo eta su lanean, aizkora eta aizkora txikia erabilita, enborra errotik mozten eta aizkoratzen, hamalau gehiago adarrak eta adaxkak kentzen eta adaburutzen. Ondoren, hilabete behar izan nuen enborrari itxura eman eta akatsak berdintzeko eta txalupa baten azpiaren antzeko zerbait egiteko, uretan behar bezala tente egon behar bazuen.
‎Halere, bi egun eman nituen han, haizeak eki hego ekialdetik zakar samar jotzen baitzuen, aipatutako itsas lasterraren kontrako zentzuan, lurmuturrean itsas hautsi galanta sorraraziz; beraz, ez zen niretzat oso gauza ziurra, uhin handi haiek zirela eta, itsasbazterretik oso hurbil ibiltzea, ezta urrunegi joatea ere, ur lasterra zela eta.
‎Hori guztia bidenabar esan dut; izan ere, nire itxurari begiratzeko jende gutxi baitzegoen, eta ez baitzuen inolako ondoriorik; beraz, ez naiz gehiago luzatuko. Itxura horrekin egin nuen bidaldi berria, eta bospasei egun eman nituen etxetik kanpo. Lehenik eta behin, itsasbazterretik egin nuen bidaldia, zuzen zuzenean txalupa lehenengo aldiz ainguratu nuen lekuraino, gero harkaitzetan gora igotzeko.
‎Labur esateko, elur pilak lodiegiak ziren zenbait tokitan guri bidaldia egiten uzteko, eta elurra izoztua ez zegoenez gero, iparraldeko herrietan gertatu ohi den bezala, ezin zen urrats bakar bat eman bizirik lurperatuak izateko arriskurik gabe. Iruñean hogei egun eman genituen gutxienez, eta negua zetorrela eta eguraldiak hobera egiteko itxurarik ez zuela ikusita, Europa osoan inork gogoratzen zuen negurik hotzena baitzen hura, Hondarribira 33 joatea proposatu nuen, eta handik Bordelera itsasontziz, itsasaldia oso motza baitzen.
‎Asmo horrekin, bidaian hiru egun eman ondoren, etxera itzuli nintzen, horrela esan behar diot nire denda eta leize zuloari?; baina etxera iristerako mahats aleak hondatu egin ziren. Fruituen ugaritasunak eta zakuaren pisuak lehertu eta mazpildu zituen, eta ezer gutxitarako edo ezertarako ez zuten balio.
‎Bost egun eman nituen antzinako beste jakitun askorekin elkarrizketan. Erromako enperadore gehienak ikusi nituen.
‎Hain eskuzabala zenez Printze hura, Glanguenstald era, irlaren hego mendebaldean dagoen errege portura, eskoltaturik eramateko agindu zuen. Sei egun geroago ontzi bat aurkitu nuen ni Japoniara eramateko prest zegoena, eta hamabost egun eman nituen bidaian. Xamoschi izeneko portu hiri txikian lehorreratu ginen, Japoniako hego ekialdean; hiria bera mendebaldeko muturrean dago, non itsasarte estu bat dagoen, iparralderantz itsas beso luze batera daramana, eta honen ipar mendebaldean Yedo 93 metropolia dago.
‎Itzulinguru askotaz baliatua nintzen krimen ezberdinen izaera azaltzeko, berauek behartu baitzituzten gure marinel gehienak beren herritik ihes egitera. Eginkizun honetan hainbat elkarrizketa egun eman genuen, hura niri ulertzeko gai izan zen arte. Ez zuen batere ulertzen zertan zetzan bizio haietara makurtzearen onura edo beharra.
‎Blefuscuko Enperadoreak, hiru egun eman ondotik kontsultetan, adeitasun handiz eta desenkusa askoz betetako erantzuna itzuli zion. Lotuta bidaltzeari zegokionez, esan zion kide maiteak bazekiela ezinezkoa zena; bere ontziteria kendu nion arren, halere zor handiak zituela nirekiko, bakeak egiterakoan eman nion laguntza handiagatik.
‎–Luzaroan ezkutatu genion, harik eta bere egoerara ohitu zen arte; eta esan genionean, bi egun eman zituen negarrez, eta gero ahaztu egin zuen.
‎–Zure zaldia aurreneko aldiz ikusi nuenean, jarraitu zuen Azamatek?, zure azpian itzulika eta jauzika, sudur zuloak puztuta, apatxez sukarriari txinpartak ateratzen, zerbait ulertezina gertatu zitzaidan ariman, eta harrezkeroztik begitan hartu nituen gauza guztiak: destainaz begiratzen nien aitaren zaldirik onenei, lotsagarria iruditzen zitzaidan haien gainean ibiltzea, eta tristura jabetu zen nitaz; eta, tristuraz, egunak eta egunak ematen nituen haitz baten gainean eserita, eta nire pentsamenduetan zure zaldi beltza agertzen zen, bere ibilera lirainarekin, bere bizkar leun, gezia bezain zuzenarekin; begietara so egiten zidan bere begi biziekin, zerbait esan nahi izango balit bezala. Hil egingo naiz, Kazbitx, saltzen ez badidazu!
2013
‎Azken urte askotan, zenbat izan diren kontatzen ere ahaztu zait dagoeneko, goizero erosi dut egunkaria bere dendan eta gaur arte ez nekien semerik zuenik ere. Inoiz ez zidan egunonak emateaz gain beste ezer esan. Agidanez, triste zegoen gaur eta hustu beharra izango zuen.
‎Hamargarren egunean eman zien medikuak, astelehen bat zen, etxekoek beti oroituko zutena, hartarako aukera:
‎Omarrek gero eta gehiago sinesten zuen Mâliken mezuan: gizakiak, aitzina egiteko, baita osasun alorrean ere?, oin bat behar zuela Ekialdeko zibilizazioan (espiritualitate moduko bat bilatuz, egoaren hustasuna helmuga) eta bertzea Mendebaldekoan, alimalekoak baitziren bertan ematen zirèn aitzinapen teknikoak, egunez egun eman ere?, ezin hobeki zetozenak eri askoren tratamenduan, bera ere, bere espezialitatearen ikuspuntutik, harritu egiten baitzen maiz:
‎Ibilbide luzea egindako aktoreak dira, eta nire ordezkoa, gainera, berezia zen. Hamabost egun eman genituen gela batean sartuta bere pertsonaia prestatzen. Bizitza osoa kontatu behar izan nion.
‎Erotzekoa izan zen. Ondoren, egunak eman zituen kalean niri segika: nire ibiltzeko era, jarrerak, keinuak, egunkaria besapean eramateko modua, ditudan tik guztiak ikasi nahi zituen.
‎–Hiru egun eman dituzu dagoeneko Iruñean. Ez zera oraindik eliza batean sartu.
‎Auto barruan, pistola automatiko bat eta metraileta bat aurkitu zituzten, baita munizioa ere. Poliziak ikerketa abiatu zuen, eta horri esker jakin ahal izan zuten ibilgailu hori erabili zuten bi pertsonek hiru egun eman zituztela Miarritzen, hotel ezagun batean. Hoteleko zerbitzari batek bi erasotzaileetako baten deskribapen zehatza egin zuen, eta hark esandakoa guztiz bat zetorren atentatuaren lekuko batek esandakoarekin.
‎–Inoiz edukitzea espero dudana bezainbestekoa, hots egin zuen Elizabethek bero?, lau egun eman ditut harekin etxe berean eta oso desatsegina dela uste dut.
‎–Ziur naiz, zioen?, Millar koronelaren erregimentua joan zenean bi egun eman nituela negarrez. Bihotza hautsi egingo zitzaidala uste nuen.
‎Hamargarren egunean eman zien medikuak –astelehen bat zen, etxekoek beti oroituko zutena– hartarako aukera:
‎Omarrek gero eta gehiago sinesten zuen Mâliken mezuan: gizakiak, aitzina egiteko –baita osasun alorrean ere–, oin bat behar zuela Ekialdeko zibilizazioan (espiritualitate moduko bat bilatuz, egoaren hustasuna helmuga) eta bertzea Mendebaldekoan, alimalekoak baitziren bertan ematen zirèn aitzinapen teknikoak –egunez egun eman ere–, ezin hobeki zetozenak eri askoren tratamenduan... bera ere, bere espezialitatearen ikuspuntutik, harritu egiten baitzen maiz: gogoan zuen nola zeuden, errate baterako, ospitalean lanean hasi ez bertze, elektrokardiografo batzuk... baita nola ekarri zuen zuzendaritzak, handik bizpahiru urtera, bizpahiru ekografo ere; berant gabe iritsiko ziren, halaber, erresonantzia magnetikoak...
2014
‎Kalera iristear zeudela, kamioi batek, gainetik pasatzean, tunela hondoratzen die. Guztira, 54 egun ematen dituzte teilatu azpian, ezkutatuta.
‎–Eta hamar egun eman zenituzten han gordeta, Mikel Laskurain, Koldo Aizpurua, Jesus Mari Muñoa, Miren Amilibia eta bostok.
‎Baina, bestalde, ezin ziren Irkutsken sartu, armada tatariarrek setiatua baitzuten. Hiru egun eman zituzten han, eta oso larri zeuden almadia bertaratu zenean.
‎Paseo bat zen harentzat bidaia hura, txango atsegin bat. Ezin bururatu zeregin hoberik funtzio gabeko funtzionario hari opor egunak emateko.
‎Hiru egun eman behar Kimilteiskoera iritsi arte. Nadia arrastaka zebilen.
‎Gainean neramatzan gauza guztiak eskatu, eta hilotzaren sakeletan sartu zituzten? Egunak eman genituen operazioa antolatzen, baina morroi haiei diru zorroa eta giltzak eman nizkienean ohartu nintzen egin behar nuenaren benetako esanahiaz: hil egin behar nuen.
‎Moralesen emaztearen gorpua eraman badute ere, kiratsa jasanezina da! Hipotermiaz hil aurretik emakume horrek gutxienez bi egun eman zituen garaje horretan. Haren oihuak autobidetik ere entzunen ziren.
‎–Atxilotu gintuztenean, lau egun eman genituen inkomunikaturik. Taldeko beste hirurek tortura latzak jaso zituzten.
‎Egunek egunei eman zieten bidea. Goiz batean, gizon bat furgonetarekin harrapatzeko puntuan egon zen.
2015
‎Ordurako, etxetik agertu gabe egoten zen denboraldi luzeetan. Banoa esan eta egunak ematen nituen haren isiluneak entzun gabe. Entzun egiten baitziren, arnasaldi luze arritmiko haiek, eskuko hatzen mugimendu urduriak, buru barruko engranajeen orro eta harramazkak.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia