|
Garrantzi handia aitortzen diot nik, era berean, kontsumitzaileak elikagaien segurtasunean sinesteari, teknologia berrien aurrean geroz eta mesfidantza ahulago agertzeari eta, merkatu hori liberalizatu bada ere, energia eta antzeko zerbitzuez hornitzailea aldatu ez izanari.Kontsumitzaileak elikagaietan erakusten duen konfiantza gradua altua da aspaldi honetan (10 puntutik, 7) baina hanburgesa, ogitarteko eta pizzetan espezializaturiko komertzioek saltzen duten janaria ez du onesten.Zein da egoera horren motiboa eta zer egin lezakete aipaturiko denda horiek kontsumitzailearen konfiantza eskuratzeko. Félix Lobo, Elikagaien Segurtasunerako Espainiar Elkartearen presidentea: Hasteko, oso garrantzizkoa deritzot hiritarrak elikagaien segurtasunean konfiantza erakusteari.Horrek esan nahi du denok (autonomi erkidegoak, udalak, Agentzia bera, industri sektorea, etab.) gauzak ongi egiten ari garela eta jokabide horren berri hiritarrari hedarazi diogula.Janari azkarreko establezimenduek bereganatua duten konfiantza urriaz, ene iritziz, errealitatean horrelakorik ez da atzematen, elikagaien segurtasunari dagokionez.Aipaturiko establezimendu horietako (kate handiak, maiz) inspekzio zerbitzuak eta auto kontroleko programak, uste dut, konfiantza gradu horrek iradoki lezakeena baino segurtasun handiagoa bihurtzen dira kontsumitzailearentzat.Hamalau urtetik gorako espainiarren %69k uste dute beraiek direla beren kontsumo interesak hobekien defendatzen dituztenak.Kontsumitzaile elkarteak kontsumitzailearen defentsan diharduen erakunde behien gisa hiritarren %24k bakarrik aipatu dute eta, areago, alor honetan enpresek (%2) eta Herri Administrazioek (%3) ez dute inongo garrantzirik.Nola ikusten duzu kontsumitzaile elkarteen geroaldia. José María Múgica, OCUren presidentea: Kontsumitzaile elkarteok aurrean daukagun zeregina latza da, erraldoia.Zuk eginiko galderari erantzuna aurkitzeko, ordea, iraganaldira begiratu bat egitea komeni zaigu: ...itzo horri. Jesús Soria, kazetaria, kontsumoan aditua, SER Consumidor irratsaioko zuzendaria eta SER irrati katean Hoy por hoy saioko kontsumo alorreko arduraduna: Ez dut uste hori oso posizio justua denik baina, termino orokorrean ari garela eta salbuespenak salbuespen, erabiltzaileen konfiantza geureganatzeko, behintzat, ez gabiltza meritu handiak egiten hedabideetan, argi eta garbi.Egiari zor,
|
egunetik
egunera kontsumoaz informazio gehiago ematen dugu baina hori arras gutxi da eta, dudarik gabe, oso oso gai zehatzetan izan ezik (oraingo Afinsa Forum eskandaluzko iruzurrean bezala), denon eguneroko arazoei ez diegu arreta berezirik ematen.Egunero bidegabekeria asko gertatzen da nonahi, horren berririk hedabideok apenas zabaltzen dugun arren.Areago, independentzia eta sinesgarritasun gradu handia...
|