2015
|
|
Azken batean, ene ahizpak, honekin amaitzen dut: ez dezagula oinarririk gabeko dorrerik eraiki, Jaunak ez baitu hainbeste begiratzen egintzen handitasuna, nolako maitasunez egiten diren baizik; eta ahal duguna egiten badugu,
|
egunetik
egunera gehiago eta gehiago ahal izanez joan gaitezela egingo du Haren Maiestateak, laster batean nekatu gabe, bizialdi honek dirauen tarte txikian, eta, beharbada, bakoitzak uste duen baino txikiagoa izango da, ahal dugun sakrifizioa barrutik eta kanpotik eskaintzen badiogu Jaunari; Haren Maiestateak gure sakrifizioa gugatik gurutzean Aitari eskaini zionarekin batuko du, gure borondateak merezi duenaren balioa izan dezan, egintzak txikiak izan arren.
|
|
Bai gauza desberdinak direla hitz hauek entzun eta sinestea, eta era honetara zein egiazkoak diren ulertzea! Eta
|
egunetik
egunera gehiago harritzen da arima hau, beragandik ez zutela inoiz alde egin deritzolako; aitzitik, argi ikusten du, esanda geratu denez, bere arimaren barruan daudela, barru barruan, hondo hondoko egonleku batean; nolakoa den esaten ez daki, eskolarik ez baitu, baina bere barruan sumatzen du jainkozko lagun hau.
|
|
10 Izan ere, hasieran esan nuenez?, idatzia dizuet nola jokatu behar duzuen deabruak jartzen dituen nahaspila hauetan, eta nola norbere baitan biltzen hasteak ez duen izan behar besoen indarrez egitekoa, emeki emeki baizik, horretan luzaroago iraun dezazuen; beraz, ez dut hemen esango, nire iritziz kasu honetarako oso ongi datorrela horretan eskarmentua duten pertsonekin harremanak izatea baino besterik; izan ere, egin beharreko gauzetan haustura handia dagoela uste izango duzue. Alde batera uzten ez bada, Jaunak gidatuko du guztia gure onerako, nork irakatsi ez badugu ere; baina gaitz honentzat ez dago erremediorik berriro hasten ez bada,
|
egunetik
egunera apurka apurka arima gehiago galduz joatea baizik, eta oraindik Jainkoak nahi beza uler dezala.
|
|
Oihu hark benetan larritu ninduen. Samur samur eta atseginez esan zidan berriro, ez larritzeko; bazekiela ez nintzela geratuko beraren zerbitzurako neure aldekoa egin gabe; beteko zela nik nahi nuen guztia (eta halaxe bete zen nik orduan eskatzen niona); begira nezala neugan
|
egunez
egun haziz zihoan maitasuna Bera maitatzeko; horretan igarriko nuela ez zela deabrua; ez uste izateko Jainkoak bere zerbitzarien arimetan hainbesteko ahalmena utziko zionik deabruari, eta nik ditudan adimen argitasun eta baretasuna hark eman diezazkidakeenik. Aditzera eman zidan hainbeste pertsonek, eta halakoek, esan bazidaten Jainkoa dela, gaizki egingo nukeela ez sinestea.
|
|
Jaunak nahi izan zuen andre hura hainbesteraino poztea, non berehala hasi baitzen igarri igarrian hobetzen eta
|
egunetik
egunera pozago zegoen. Gauza handitzat izan zen,, esan dudanez?
|
|
Bihotzean sentitzen dut hainbeste arima galtzea. Asko ikusten ditut bide onetik, argi ezagutzen baitut Jainkoak nahi izan duela nire bitartez izatea, eta ezagutzen dut haren ontasunagatik nire arima haziz doala
|
egunetik
egunera beraren maitasunean.
|
|
2 Hiribildu honetan osasunez
|
egunetik
egunera hobeki noa, eta horrela daude gainerakoak ere; ez dago inor ere atsekabez dagoenik eta egunetik egunera pozago naukate. Nik diotsot berorren gorentasunari, etorri ziren lauretatik hiruk otoitz berezia eta are gehiago dutela.
|
|
2 Hiribildu honetan osasunez egunetik egunera hobeki noa, eta horrela daude gainerakoak ere; ez dago inor ere atsekabez dagoenik eta
|
egunetik
egunera pozago naukate. Nik diotsot berorren gorentasunari, etorri ziren lauretatik hiruk otoitz berezia eta are gehiago dutela.
|
|
Jainkoagan ustea dut, probetxu handia egingo dela. Egiaz, poz pozik nator, eta berorren gorentasuna ere egon bedi, eta sinets beza ni bertan izatea ez dela beharrezkoa izango etxearen erlijiotasunerako, ahizpek dutenaz eta halako aitor entzule, eta ahaztuko ez dituen apaizarekin,
|
egunetik
egunera aurrerago joango direlako itxaropena dut Jainkoagan eta ez dut horretan zalantzarik.
|
|
3 Frai GarcĂa jauna oso ongi dago osasunez, Jainkoari eskerrak. Beti egiten digu mesede eta
|
egunetik
egunera haren zerbitzari hobea da. Probintzialak aginduriko ofizioa hartu zuen, nobizioen maisu ofizioa.
|
|
Joan den hilean hiri honetako mandazain baten bidez bidali nion gutuna; haren bidez bidali zion nire nebak ere, eta han esaten nion gauzak pixka bat nahasiak zihoazela, aita frai Gregoriogandik jakingo duenez, nik une hartan idatzi ahal izan nuen baino zehaztasun handiagoz. Orain, Jainkoari eskerrak, oso ongi doaz,
|
egunetik
egunera hobeki, eta gure aita ongi dago eta oraindik bere egitekoan irauten du, nik jende horretatik aske ikusi nahi banu ere; izan ere, asmatzen dituztenak hainbeste dira, non ezin baitira idatzi; eta hoberena da, guztia datorkiela gainera eta guretzat on bihurtzen dela.
|
|
2 Zenbat gehiago erabili buruan berorren aitatasunari bisita egiteko ahalmena itzultzea, orduan eta okerrago iruditzen zait; izan ere,
|
egunetik
egunera ibili behar dut izu ikaraz, berorren aitatasuna mila gatazkatan eta era askotara sarturik ikusten dudala; eta, azken batean ikusten dut bisita hauenak ez duela irauten ogizko koilara batena baino gehiago; berorren aitatasuna arriskuren batean ikusteak, ordea, beti iraun diezaguke. Jainkoarren eskatzen diot, nuntzioak berak agintzen badio ere, ez dezala (onar).
|
|
Haiek oso adiskideak dira. Harri eta zur uzten naute halako aldaketek, eta ni
|
egunetik
egunera okerrago nago horretan, eta bera izan ohi dituen adina punturekin.
|
|
Hemen ongi doakigu eta
|
egunetik
egunera hobeki. Toki onean dagoen etxe batez hitz egiten ari gara.
|
|
4 Hemen oso ongi doakigu, eta
|
egunetik
egunera hobeki ageri da gauza egokia izan dela hau hemen egitea. Karitatezko jendea eta laua da, tolesgabea, oso atsegin zaidana; eta gotzainak (Jainkoak gorde beza) zerikusi handia izan du horretan, harrigarria baita ematen digun laguntza.
|
|
5 Hemen
|
egunetik
egunera hobeki doakigu, Jainkoari eskerrak. Hitz eginik daukagu etxe on bat; Andre Mariaren ermita ondokoa ez zen ona, eta garestia zen; horregatik ez genuen hartu.
|
|
2 Orain
|
egunetik
egunera gainerako berriak itxaroten nago, bidezko denez ez baitira faltako. Ziur nago, kontu izango duela berorrek albait lasterren guri esateko.
|
|
2 Harriturik nago nola ez den arduratzen, ni hainbesterainoko lanen artean ikusirik.
|
Egunetik
egunera itxaroten nion Juan Ovalle jaunari, Madrilera joateko etorriko zela esaten baitzuten; izan ere, gauza handia izango zen nire nebari berak eskatzen zuena bidali ahal izatea. Honezkero ez dago astirik eta ez dakit zer esango didan.
|
|
Eta gainera, aginduaz dator; ahal dudan baino gehiago egitera behartzera eragin dit horrek, zahartua eta nekatua bainago; Gizakundeko monasterioan izan nuen nekea ere ezereztzat dut. Inoiz ez nuen izan osasunik, ezta izateko gogorik ere; erbeste honetatik irteteko desira bizia bai, ordea, Jainkoak
|
egunetik
egunera mesede handiagoak egiten badizkit ere. Bedeinkatua izan bedi guztiagatik.
|
|
Jainkoak ordain biezaio, nik une hartan ez bainekien zer egin ere hemendik. Handiena eginik dago,
|
egunetik
egunera mezu ofiziala itxaroten baitaude eta albiste onak daude. Eman eskerrak gure Jaunari.
|
|
Espiritu Santuaren grazia izan bedi berorren aitatasunarekin. Orain dela gutxi jaso nuen Joana anderearen gutun bat,
|
egunetik
egunera berorren aitatasunaren isilaldi hau igaroa izatea itxaroten dutela dioena. Jainkoak nahi beza, hau iristen denerako Toledo eta Medinakoa eginak izatea.
|
|
Jainko Maiestateak nahi beza beraren aintza eta ohoreko izatea eta berorri laguntzea santutasunean haziz joateko, nik uste dudanez. Sinets beza berorren jauntasunak, Jainkoari hainbeste aldiz eskatua eta beraren zerbitzua besterik nahi ez duten arimek eskatua den gauza, ez duela Hark entzun gabe utziko; eta nik ere, kaskarra izan arren, etengabe eskatzen diot, eta berorren mirabe hauen monasterio guztietan ere hala egiten da;
|
egunetik
egunera aurkitzen ditut haietan harri eta zur uzten nauten arimak. Badirudi gure Jauna aukeratzen ari dela, gure berri nork ematen dien ez dakidan lurraldeetatik, etxe hauetara ekartzeko.
|
|
Izan ere, hemen dagoen berak uda honetan preso izan zuen Toledon frai Antonio Jesusena; hau zahar bedeinkatu bat da, guztietan lehenena, inolako auzibiderik ez duena, eta horrela ari dira esaten galdu egingo dituztela, Tostadok hala agindu duelako. Bedeinkatua izan bedi Jainkoa, Hura iraindua izan ez zedin bitarteko izan behar zutenak, hainbeste bekaturako bide bihurtu baitira; eta
|
egunetik
egunera okerrago egingo dute, berorren maiestateak erremedioa ezartzeko agintzen ez badu; ez dakit zertan amaituko den, lurrean ez baitugu beste inor.
|
|
Ni ahaleginduko naiz ordain daitezen, hor ordaintzeko modurik ez badute.
|
Egunetik
egunera maiteago dut etxe hori; ez dakit zergatik izango den.
|
|
Berriro idatzi diet berri ona emateko, ez baitakit beste erremediorik. On handia izan da beste gutun hori hain bizkor etortzea;
|
egunetik
egunera zor handiagoaz nauka, niri poz emateko jartzen duen arretagatik; horrela Jainkoagan itxaro dut Berak ordainduko diola.
|
|
Ni eskarmentatua geratuko naiz neure buruaz eta beste batzuez. Zilizioak
|
egunetik
egunera eragin txikiagoa du, erabiliaren erabiliz berorrek dioen bezain berri ez baita egiten, eta sorbalda ez luke ohi duen beste estutu behar. Guztian kontu izan kalterik ez izateko.
|
|
Espiritu Santua izan bedi berorrekin, ene seme. Ez dut luze idazteko astia izatearen zorterik; baina, nik diotsot zorte ona dela berorren gutunek sortzen dizkidaten bihotz ukitua eta are poza, eta Jaunak egiten dizkion mesedeen berri jakitea,
|
egunetik
egunera handiagoak baitira. Hemen egiten duen lana ordaintzen dio orain.
|
|
Elkar ikusi arte ez naiz ausartzen zer asmo dudan esaten. Jakin beza
|
egunetik
egunera askeago nagoela, eta pertsona horrek Jainkoa iraindu duela ziur banengo[?]; izan ere, nire beldurrak hortik doaz; kasu honetan erortze eta arrisku handiak ikusi ditudalako, eta arima hori oso maite dudalako (Jainkoak beraren ardura eman didala baitirudi), eta zenbat eta tolesgabeagoa izan, beldur handiagoa ematen dit eta horrela gustuko dut hark alde ziurretik ibili nahi izatea; hala ere,...
|
|
Nik diotsot, benetan, hurrengoan halako tituluez idazten badit, ez diodala erantzungo. Ez dakit zer dela-eta nahigabetu nahi nauen,
|
egunetik
egunera nahigabe handiagoa baita niretzat eta gaur arte ez naiz konturatu. Jakin beza berorren jauntasunak nola tratatzen nauen aita errektoreak; bestelakorik ez du jarri behar, titulu hura nire Ordenari ez dagokiona delako.
|
|
3 Joana anderea atzo arratsaldean, ia gauez, iritsi zen hona, hau da, apirilaren 25ean; eta oso ongi etorri zen, Jainkoari eskerrak. Atsegin handia hartu nuen berarekin,
|
egunetik
egunera maiteago baitut eta hobea eta argiagoa iruditzen baitzait; eta gure mojarekin poz pozik, idatziz ez baita adierazten haren poza; sartu zenean, bere bizitza osoan bertan bizi izan zela zirudien. Jainkoagan itxaro dut handia izango dela; asmamen onekoa eta trebea da.
|
|
Espiritu Santuaren grazia izan bedi beti berorrerekin.
|
Egunetik
egunera hobeki konturatzen naiz gure Jaunak egiten didan mesedea ongi ulertzean zein on handia dagoen sufritzean, baretasunez eramateko bizitza honetako gauzetan den kontentu urria, hain gutxi irauten baitute.
|
|
Ezinezkoa da Haren Maiestateak hainbeste okerri aurrera egiten uztea, haiei antzematen hasi denez gero.
|
Egunetik
egunera hobeki ulertuz noa otoitzaren fruitua, eta Jainkoaren aintzagatik soilik, beste batzuen erremedioa eskatzen duen arima batek zer izan behar duen haren aurrean. Sinets beza, ene aita, betez doala monasterio hauek egiten hasi zirenean izan zen desira, hau da, lagundu diezaiela beraren aintza eta zerbitzurako beragana jotzen dutenei, emakumeok beste ezertarako ez baikara.
|
|
1 Nire Isabel
|
egunetik
egunera hobeki dago. Ni jolasaldian agertzen naizenean, sarri izaten ez denez gero, bere eskulana utzi eta kantari hasi ohi da:
|
|
Oso atsegin izan zait Paulo oso maite dutela jakitea, eta honek haiek maitatzeak ere poztu nau, baina ez hainbeste. Dena dela, Sevillako horiek maite ditut nik, eta
|
egunetik
egunera gehiago, nik beti adiguriz tratatu eta zerbitzatu nahi nukeenaren alde hartzen duten arduragatik. Goretsia izan bedi Jainkoa hain osasun ona ematen diolako.
|
|
4 Baina Senar guztiz aberats honek [arima] gehiago aberastu eta atsegindu nahi duenean, oso osoan Beragan murgiltzen du, eta atsegin eta poz handiak zorabiatu egiten duen pertsona baten antzera, jainkozko beso haietan, saihets sakratu hartara eta jainkozko bular haietara hurbildua, arimari liluramenduan dagoela iruditzen zaio. Ez du egiten gozatu baino besterik, jainkozko esne hartaz mantendua, bere Senarrak hazten baitu, indarra emanez atsegindu ahal izateko eta
|
egunetik
egunera gehiago merezi dezan.
|
|
6 Nik uste dut bidegabekeria egiten diedala gure Andre Mariaren monasterio hauei honelako gauzak esatean, Jaunari eskerrak, zorroztasun hau behar izatetik oso urruti baitaude; hala ere, printzipio horiek kontuan ez hartzeagatik denborak monasterioetan eragin ohi duen lasaitzearen beldurrak esanarazi dit hau, eta baita, Jaunari eskerrak,
|
egunetik
egunera aurreratuz doazela ikusteak ere; eta haietakoren batean galeraren bat izango zen, beharbada, prelatuek hemen diodana egin ez balute, hau da, gauza txikiei erremedioa bilatzen zorroztasunez jokatu ez balute eta, horretarako ontzat ez zituzten nagusiak kargutik kendu.
|
|
Eta horrela, ez da agertzen guztiengan; hasieretan, esan nahi dut. Haren balioa haziz doa
|
egunetik
egunera; berehala ikusten bada ere, bekatu eta bekatu bideetatik eta lagun txarretatik berehala aldentzen direlako eta beste ezaugarri batzuk ere ikusten dira. Baina arima kontenplaziora iristen denean, eta horretaz ari gara batez ere hemen?, Jainkoaren beldurra ere, maitasuna bezala, oso agerian ibili ohi da; kanpotik ere ez dago ezkutuan.
|
|
Amen honekin gauza guztiak amaitzen direnez gero, uste dut nik horrela eskatzen duela Jaunak gaitz guztitik askatuak izan gaitezela betiko. Eta horrela eskatzen diot nik Jaunari aska nazala gaitz guztitik betiko, zor dudana kitatu beharrean, beharbada,
|
egunetik
egunera gehiago zorpetzen bainaiz. Eta onez eraman ezinekoa dena, Jauna, hau da:
|