Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 109

2001
‎Barruaren esplorazioak ere baziren, klausura ezkutuz eta misterioz beterik zegoelako, eta hirugarren egunean bertan parte hartu nuen barrutegi itzaltsuak errekistatzen ia gauerdian egin genuen ibileran. Inazito gidari genuela, lau lagun joan ginen eskaileretako edo pasillo luzeetako zoru ezkoztatuan draz draz draz eginez, ate zarratuak krik kriz zabalduz.
‎Inauteri egunean bertan hasiko da partitzeko egunari buruzko eztabaida, edanak ematen duen lotsa gabeziarekin:
2003
‎Animo. Berriz Josebarekin eta nirekin itzultzen bazara, hurrengo egunean bertan joango naiz zuzen zuzenean Haritzengana. Eta deus ere esan gabe, beso artean hartu eta kopetatik belaunetaraino muxukatuko dut behin eta berriz, indarrak agortu eta leher eginda lurrera erortzen naizen arte.
2004
‎Mussolinik bere iritzia eman zuenetik, leku batzuetan, herri txikietan esate baterako, zaila dago aletxoren bat topatzen. Eta Liviak Ginori eskatzen dio Florentziatik ekartzeko, eta kotxez joaten da hurrengo egunean bertan, maleteroa gereziz betetzera.
‎Bestela ezin zuen ulertu. Kontua zen, kongresuaren bigarren egunean bertan, ametsen lurraldetik bueltatxoren bat egin ondoren, beste guztiek usaindu ere egin ez zituzten hainbat arazo edo jarraibide berrirekin agertzen zela Bohr. Eta orduan ez zuen inork barrerik egiten.
‎Handienari. Baina Zarkok ez zion bere bibote handiari buelta asko eman behar izan erabakia hartzeko eta, haren abileziaz gain, haren edertasunak ere ikusle ugari erakarriko zituela pentsatuz, hurrengo egunean bertan eman zion baietza. Lady Anna zirkura sartu denetik, Alexanderri galdera arraroak egiten hasi zaio Nadia karabana barruan bakarrik gelditzen direnean, eta emanaldi egunetan, Lady Annaren ikuskizuna hasten denean, eszenatokira begiratu beharrean, Aleksanderren begiei so geratzen da Nadia, begi haietan zerbait ezkutua bilatuko balu bezala, atsegin keinu bat, zerbait.
2005
‎Madokak pilula hartzen zuela esan zion aurretik, baina ez zuen galdetu beharrik Naroak horrelakorik hartzen ez duela imajinatzeko. Madokarekin egindako arduragabekeria bakarra, neska ezagutu zuen egunean bertan babesik barik egitea izan zen, eta akats hori orain ere errepikatu du, urrun dagoen motxilan txapelak bilatzen hasi eta momentuko magia eteteko gai sentitu ez delako. Bizitzaren balioa izan dezakeen akatsa, baina berriro ere beranduegi da.
‎Hiru, lau, bost minutu egon da hor niri beha. Depilatu naizen egunean bertan, hain zuzen ere. Ohartuko al zen.
‎Eta lehengo egunean marrak pintatzen egon ziren, errugbi zelaikoak, Gurrekin eta Mateorekin eta Baloirekin, eta zaindaria etorri zitzaien, eta ihes egin behar izan zuten osaba Simonek eta Gurrek eta Mateok eta Baloik. Eta marrak pintatu barik gelditu ziren, baina osaba Simonek dio hori ez dela problema handia, badakiela berak hori zelan konpondu, eta partiduaren egunean bertan konponduko duela berak hori.
2006
‎Manu eta Ferminena kontatzea beharrezkoa baitzen Hankapaloren bizilagun zergatik bihurtu ginen ulertzeko. Izan ere, Txemari eta Ainara klandestinitatean zeudenez, beste norbait behar genuen kooperatiba osatzeko, eta ongietorriko omenaldia egin ziguten egunean bertan proposatu genion Hankapalori, elkarrekin gorriak eta beltzak ikusiak ginenez, ea etxebizitzaren kontu horretan ere gurekin batera sartu nahi zuen. Gaizka bera zalantzan egon zen, Edurne gabe aurrera egin edo ez, baina bere etxekoek diru arazorik ez zeukatenez, eta Edurneren sendikoek ere animatu egin zutenez, aurrera egin zuen.
‎San Martin egunean bertan hobiratu zuten William Graeme etxeko lorategian, jauregiko hil kapera ilun, dotore eta aitzurdin garestiko batean, juxtu, jauregiko pareta handi bat bitarteko, herriko hilerriaren beste aldean.
2007
‎Hurrengo egunean bertan egin nuen altzariak kokagunez aldatzeko zozketa. Irakurketaren ondoren izugarrizko beldurra ematen zidan gauzak leku berean denbora luzean edukitzeak; ez nuen nire burmuinean inolako marrazkirik nahi, libre nahi nuen pentsamendua edozein ideiarentzat.
2008
‎Nork behartu zidan eskua, legez kapitaina nintzenean? Nork eman zidan eskupera orban beltza lehorreratutako egunean bertan, honako dantza honi hasiera emanez. Ai!, dantza polita, horretan konforme nagok zuekin; antz handia zeukak, gainera, soka mutur batetik zintzilik dantzatuko dugun fandangoarekin, Exekuzio Moilan, Londresko hiriaren ondoan.
‎Baina bi aldiz gizonago zen beste guztiak baino, eta aurreko gaueko garaipenak berebiziko nagusitasuna emana zion haien gainean. Zirenak eta ez zirenak entzun behar izan zituzten; beharrezkoa zela nik sendagilearekin hitz egitea esan zien; muturrean igurtzi zien mapa, eta tratua hausteko moduan al zeuden galdetu zien, noiz eta altxorraren bila hasi behar zuten egunean bertan.
‎Aitonak Bilboko Arte Eder museora eraman zuen ama. Amak ez zuen egundo ahaztuko egun hura, nola hiltzera zihoala esan zioten egunean bertan museo batera eraman zuen aitonak. Nola ahalegindu zen aitona edertasuna heriotzaren gainetik jartzen, alferrik.
2009
‎–Aurrekoan, ospitalean, ama operatu zuten egunean bertan, Goio ikusi nuen. Gogoan duzu Goio?
2010
‎Kondenatu bat hil behar zuten egunean bertan, eta makina prestatzen ari ziren.
Egunean bertan ez zuten Loiolan gertatutakoa aipatu, hurrengo egunera arte ez baitzen albistea zabaldu, baina handik hamar egunera berriro bildu zirenean, gaiaz aritu zirela gogoratzen du Urkulluk. –Oso gertakari itsusia izan zen.
‎Eta espainiarrek esan omen zieten, azken saio bat egin nahi baldin bazuten, beraiek ez zutela arazorik. Gure arteko bilerak bukatu egin ziren une horretan, eta etenaldi luze batean sartu ginen, egunean bertan. Nazioartekoak proposamena egiten ari ziren bitartean, luze joan zen denbora.
‎EAJko bi buruzagi nagusien arteko desadostasunak inoiz baino nabarmenagoak egin ziren, nahiz eta agerian gelditu zena ezer gutxi izan zen, itzalean gertatu zenaren aldean. T terminalean bonbak eztanda egin zuen egunean bertan, Josu Jon Imazek eta Juan Jose Ibarretxek oso eztabaida luzea izan zuten telefonoz, ordubetetik gorakoa. Inoiz ez zuten hain argi hitz egin, edo behintzat, inoiz ez zituzten elkarren arteko desadostasunak hain argi agertu.
‎A BENDUAK 30 Arnaldo Otegik eta Jesus Egigurenek bilera egin zuten, Barajasko atentatuaren egunean bertan, Elgoibarko Txillarre baserrian.
‎Leonetti Zirku Handiak negua Veneziako etxean igarota, inauteriei agur esan eta hurrengo egunean bertan hasi zuen Europa mendebalderako jira. Martxoaren erditik azaroaren erdira, zortzi hilabetez ibiliko zen toki batetik bestera, urteetan ondutako ikuskizun hoberenak eskaintzen.
2011
‎–Abandonatu zaituen emakume bat oroitzapenetik erauztea oso egiteko konplexua da, eta ez da errazena haren bidez zeureganatu dituzun ohitura eta mendetasunak aldatu edo gainditzea?, esaten nien epaimahaikoei eta tabakoaren tiraniatik ihes egiteko neure buruari ezarritako egutegiaren berri ematen nien eta gai honen inguruan, tabakoa uzteko eta neska ahazteko ahaleginaren inguruan, eguneroko bat eramango nuela iragartzen nien. Gutuna bidali nien egunean bertan utzi nion erretzeari eta hasi nintzen egunerokoa idazten, eta eguneroko hori gutun, eleberri edo dena delakoaren eranskin gisa argitaratu genuen. Gogoan dut, esate baterako, azken egunean erre nituen zigarroen puntak kristalezko ontzi batean utzi nituela uretan eta, erretzeko gogoak akuilatzen ninduen bakoitzean, hari estalkia kendu eta kiratsa arnasten egoten nintzela, goragalea sentitu arte.
2012
‎«Kafkak berak landatu zuelako dauka izen hori, hura gogoan duen bakarra ni naizen arren, kibbutzean». Ernstek, jakina, sinesgogor ihardetsi zion, «Ez nekien Kafka Palestinarako bidaia egitera iritsi zenik» batekin, ondo baitzekien sionismoarekin jolasean ibili zen garaian idazleak bertara joateko plan ez bereziki errealistak egin zituela, eta elkarrekin oporretan abiatzeko proposamena egin ziola, erdi brometan, Felice Bauer bere lehenengo andregaiari, ezagutu ziren egunean bertan. «Bada, bidaia hura egitera iritsi zen, eta ez hori bakarrik:
‎–Ez? Interneten ez dutenez egunean bertan ipintzen?
‎Horma amaitu eta hurrengo egunean bertan, ia lan guztia apurtu zitzaidan eta bizia galtzeko zorian egon nintzen. Hauxe gertatu zen:
2013
‎partida bezperan beti pasta afaltzen zuen Vladok, eta gainerakoek; Edvard entrenatzailearen agindua omen zen?. Eta ia litro bat esne gosaldu partidaren egunean bertan.
‎Ikasle pisukoekin hitzordua zuen egunean bertan telefonoz deitu zioten. –Osatu dugu pisua, hitzordua bertan behera utziko dugu, okei??.
‎Mutil bat ezagutzen dut, nire buruari ez emozionatzeko esaten diot, ez maitemintzeko azkarregi, badakit nola bukatuko den istorioa, baina ez dut lortzen. Mutil bat ezagutzen dudan egunean bertan hasten naiz sufritzen, noiz bukatuko den zain; onenean, noiz esango didan ciao bella, eta txarrenean, noiz desagertuko den ezer esan gabe.
‎–Animanara egunean bertan joan zaitezke.
‎GALek egunean bertan hartu zuen bere gain hilketa, Sud Ouest egunkariaren Donibane Lohizuneko egoitzara deituta. Ekintza bere gain hartu, eta hauxe esan zuen deia egin zuenak:
‎Ikerketak: Pedro Sanchez mertzenarioa bahiketaren egunean bertan atxilotu zuten, baina kasua auzitegietara iritsi aurretik hil zen Sanchez kartzelan. Frantzian epaitutako Talbi eta Echalierrek Espainiako Poliziaren lotura azalarazi zuten.
‎Legrari berari ere egin zioten miaketa, nahiz eta gero joaten utzi zioten. Hurrengo egunean bertan ihes egin zuen Lapurdira.
‎Atentatua berehala egotzi zioten GALi. France Press agentziak egunean bertan azaldu zuenez, Matxikoteren baserriaren ondoko baserrian errefuxiatu bat bizi zen, eta, «ondo informatutako iturri batek» adierazi zuenez, atentatuaren jomuga hura izan zitekeela susmatzen zen.
‎Pili Zabalak gaur bertan gertatu balitz bezala du gogoan nola etorri zen Polizia beren etxera egunean bertan, 1981eko azaroaren 6an: «Ni eskolatik bueltan nentorren, zortzigarren mailan nengoen; 12:30: 00 izango ziren.
‎Pertsona gazte bat ondo ezarrita uzteak poz handia ematen dit beti. Jenkinson anderearen hiru iloba ezin gozoroago daude ezarrita niri esker; eta lehengo egunean bertan, ezustean baizik aipatua ez zidaten beste gazte bat gomendatu nuen, eta familia pozarren dago berarekin. Collins anderea, esan al dizut atzo Lady Metcalf eskerrak ematen etorri zela?
‎Baina benetan laino eta ezjakin baldin bazaude, argiago mintzatu naiz. Longbournetik etorri nintzen egunean bertan, osabak bisitari guztiz ustekabeko bat izan zuen. Darcy jauna etorri zen, eta orduak eman zituen osabarekin gela batean sartuta.
‎Gudarostea Merytonen egongo zen azken egunean bertan, Wickhamek eta beste ofizial batzuek Longbournen bazkaldu zuten; eta Elizabethek Wickhamengandik aldarte onean banatzeko oso gogo gutxi zuenez, ofizialak Hunsforden zelan pasatu zuen galde egin zionean, andereñoak Fitzwilliam koronelak eta Darcyk Rosingsen hiru aste emanak zituztela aipatu zion, bai eta galdetu ere ea bazuen koronelaren ezaupiderik.
‎Elizabethek segurutzat zeukan Darcy jaunak bere arreba Pemberleyra heldu eta biharamunean eroango zuela beragana bisitan; eta, beraz, goiz hartan guztian ostatuaren begietatik ez urruntzea erabaki zuen. Baina oker zegoen; izan ere, bisitariak Lambtonera iritsi ziren egunean bertan joan zitzaizkion. Elizabeth eta izeko osabak inguruetatik ibiliak ziren beren lagun berrietako batzuekin, eta, eurekin bazkaltzeko ostatura janztera itzuli berriak zirela, bat batean kotxe baten hotsak leihora eroan zituen denak, eta orduan zalduna eta dama ikusi zituzten, aulki biko kotxe batean kalean gora zetozela.
2014
‎Beste bat: ez duk inoiz gustuko izan itsasoan edo igerilekuetan bainatzea, nahiz eta igeriketan jakin, bidali hindugun ikastaroko monitoreak, lehenengo egunean bertan, hartu eta piszinara bota hinduelako; zortzi urte hituen eta ikasi, ikasi huen igerian, baina nik uste diat betirako trauma geratu zitzaiala. Lepoa bihurrituko niokek oraindik monitore alu hari, ez zian ba esaten terapia erradikal horrekin haurrek bizkorrago ikasten zutela?
‎Ez darama gerrikorik soinean. Kalean atxilo hartu zuten egunean bertan kendu zioten. Ez du berriz ikusi.
‎Tamalez, ez genuen dirua hamabi t' erdietarako kobratu. Baina ordainketa hurrengo egunean bertan egingo zuela agindu zigun.
2015
‎»Baina oporrak bukatu egin ziren aitarentzat eta haren lagunarentzat. Hura izan zen azken gaua, hurrengo egunean bertan itzuli beharra baitzeukaten. Elkarren berri izaten segitzeko hitza eman, eta telefono zenbakiak eman omen zizkioten elkarri.
‎Eta arreta horrekin guztiarekin hanpatuta, Sarahrekiko zerbait hori elkarrizketa egin zizun egunean bertan gertatu zela azaldu zenuen, ni Aldeburghen nengoenean/ ez nengoenean, baina txotxolokeria bat izan zela, eta biei damutu zitzaizuela momentuan, eta berriz ez ikustea eta inori ez kontatzea adostu zenutela berehalakoan, aurrera egitea, aurrera beti, eta ni ere inor ez multzo horren barruan sartzen nintzela, jakina, ni batez ere, ni nintzen inolaz ere gertatutakoaz jabetu behar ez nuena....
‎–Are gehiago, ETAk oso kaltegarritzat jotzen ditu halako jarduerak?. Lerro horiek argia ikusi zuten egunean bertan, irailaren 27an, erre zituzten Zorrotzako hiru autobusak, eta, borroka da bide bakarra, zioten esku orriak jaurti bertan.
‎–A Basque Peace?, by Tony Blair. Papereko edizioan zetorrenez, ETAk adierazpena plazaratu zuen egunean bertan sinatu zuen artikulua, beranduenez, Jonathan Powellen nagusiak. Blairrek argudiatzen zuen, behin ETAk armak isilarazita, gatazkaren ondorioei buruzko elkarrizketak beharrezkoak zirela erakunde armatuaren desegitea ziurtatzeko.
‎The New York Times ek Blairren artikulua argitaratu zuen egunean bertan elkarrizketatu nuen Brian Currin Berria egunkarirako. Solasaldia telefonoz izan zen, Pretorian baitzegoen bera.
‎izan zela zioten, nonbait, ETAren aktek. Garaikoetxeak berak ukatu egin zuen berria egunean bertan,, gezur iraingarria, zela esanez, beste argibiderik eman gabe.
‎Hedabideen presioak eragiten du auziari buruzko eztabaidak egunak edo asteak irauten dituenean. Baina, Bilduren kasuan, egunean bertan erabaki beharreko helegitea zen. Goizeko bederatzietan edo hamarretan sartu ginen, eta gaueko hamaiketan bozkatu genuen.
‎Roelf Meyer hegoafrikarrarekin eta Nuala O. Loan irlandarrarekin batera, Euskal Herrian Elkarrizketa eta Bakea Sustatzeko Nazioarteko Ekimena aurkeztu zuten Currinek eta Kendallek, 2007ko urriaren lehenean. Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakariarekin bildu ziren taldea aurkeztu zuten egunean bertan, eta euskal gatazkarekin zerikusia zuten ahalik eta eragile gehienekin biltzeko asmoa agertu zuten. Ez zituzten, ordea, horretarako baldintzarik onenak topatu, eta taldeak ez zuen bide luzerik egin.
‎ez ezik, orokorra? ere izateak zer esan nahi zuen Currinek azaldu zuen, interpretatzaile nagusiaren rola hartuta, egunean bertan: –orokorra?
‎Astiro irakurtzeaz den bezainbatean, ni, eskuarki, arin arin irakurtzen saiatzen naiz; testu bat gustatuz gero, haren baitan sartu eta jan egiten ditut orriak: Bost idazle hau, esaterako, egun eta erdian irentsi nuen, bukatu arteko onik ez banu bezala; testuak asetzen ez banau, berriz, garai batean behartu egiten nuen neure burua aurrera egitera, baina gaur egun bertan behera utzi ohi dut, irakurketa plazererako delakoan, ez sufritzeko edo dominak erakusteko.
‎Izatez, Stazek bere mozkorkerian egindakoa zenbaterainoko astakeria izan zen hurrengo egunean bertan ziurtatu ahal izan nuen. Aspaldiko partez Euskal Etxera koruko entsaiora azaldu eta Jexuxekin hitz egiteko parada izan nuenean.
‎Orduko alaitasuna agudo galdu zitzaien. Instrukzioan astebete eskas egin eta, fusil banarekin kamioi batean sartuta, borrokara eraman zituzten lehen egunean bertan. Ugalde astapotroa ere han zen, berarekin batera.
‎–Ez?, nik?, frogak egin eta hamar minuturen bueltan, esku artean nuen ziurtagiria. Egunean bertan kartazal batean sartu eta Donostiara bidali nuen, pozik bai pozik.
‎Irratia eramanez gero, eta egunkariak eskura, gertakarien berri izan nezakeen gainera. Hiru egun bertan, eta listo: ekaitza baretzeko nahikoa izan zitekeela iruditu zitzaidan.
‎Apirilean, adibidez, ustez errutinakoa omen zen Guardia Zibilaren kontrol batean Bizkaiko hiru mutil harrapatu zituzten Durango inguruan. Batek Iruñean estudiatzen omen zuen eta, hurrengo egunean bertan, haren ikasle pisura sartu ziren poliziak Iruñean.
‎Gorpuak zeharo lurperatu gabe utzi zituzten Aitak eta Antoniok eta, fusildunek alde egin zutenean, hara joan eta hildakoei eraztunak kentzeko adorea izan zuen Mariak. Hurrengo egunean bertan joan ziren hildakoen familietakoak baserrira. Mariak eraztunak bueltatu, haien jaso, eta bakoitza bere herrira itzuli ziren.
‎Berarentzat, nire emaztearentzat, Madrildik nentorren bai, baina Europako Batasuneko ginekologook egindako bilera nazioartekotik, ez beste inondik. Eta ez zebilen oker, bilera hartan egoteko astia ere eduki bainuen Madrilgo Burtsa Etxea lehertarazi nuen egunean bertan. Beste bost kiderekin mahaiburuan eserita gainera.
‎Eskolara ere laguntzen zuen beti, eta noiznahi esaten zidan barkatzeko baina afaltzeko bakarrik, berak semearengana joan beharra zeukala eta. Hala ibiltzea baino hobe zela edozer esan nion nik azkenean, eta gurekin jarri zen bizitzen Vladimir, Ritaren urtebetetze egunean bertan, martxoaren 23an.
‎Hileta baino lehenagoko egunetan gure etxeko telefonoa ez zen istant batean isildu. Nik alemanieraz ez dut tutik ulertzen, baina Ritak bai, dozena bat dei baino gehiago jaso zituen albistearen berri jakin zen egunean bertan. Lagun zaharrak ei ziren gehienak, eta oharkabean, Hansen heriotzearen tristurari, iragandako gazte denboren mina gehitu zioten dei haiek Ritaren baitari.
‎Emakume batengatik egin nuela egindakoa erantzuten nien galdetzen zidaten guztiei eta inork ulertzen ez, edo ulertu nahi ez, behinik behin. Ez eta Juan de Dios Ramirez epaile jaunak ere, epaiketa egunean bertan. Berak ulertzen ez eta nik ezin adierazi bestela.
‎Gero, nire ustezko haurra Eslovakiako kamioilari batena suertatu zen, eta Ritak libretako dirua hartu eta ezkontza egunean bertan abandonatu ninduen. Horrekin kito geunden anaia biok, loteria billete bat erdibana erosi eta ondoko suerte txarra konpartitu izan bagenu bezala.
‎Arrazatik zetozen nazionalismo historikoak kendurik, gaurkoturiko koadro bat geratzen zaigu, eta hor aukera teoriko guztiak berragertzen dira. Horrela, definizio politikoranzko joera hori tenkaturik edo, gutxienez, balaztaturik geratzen da, ezen suposatzekoa da mota berri biak agertzean, Hizkuntza lurralde nazionalismoak (eta, nolabait, Lurralde nazionalismoak ere bai) gehiago zainduko lukeela nazioaren arlo etniko kulturala, gaur egun bertan, euskararen aldeko mugimenduaren indarra dela eta, jazotzen ari den bezala. Lurralde nazionalismoa ez litzateke izango, kasu honetan, definizio politikoranzko prozesu historiko baten amaiera.
‎Horrelako hitzak barra barra zabaldu ziren 1970 hamarkadan, eta gaur egun bertan ere behar baino sarriago eta behar baino okerrago erabiltzen ditugu garri, go, keta eta pen atzizkiak eta bir eta ez aurrizkiak.
‎Ahozko jardunean, bestalde, ibar edo eskualde batetik bere ondokora aldatu ohi da hizkuntza, eta gaur egun bertan ikus dezakegunez, Gipuzkoako Goierrin era batera dena, bestela da bere inguruko Urolaldean, Tolosaldean, Deba ibarrean edo Sakanan. Hori dela eta, hizkera idatzian iragana izan ohi da betiere gogoan, eta hitzak osorik, bata bestearengandik bereizirik eta jatorrizko itxura gorderik idatzi ohi dira.
‎Landucciren eta Lazarragaren izkribuetan agertzen da. Aldaera horixe daukagu Araba osoko toponimian eta baita gaur egun bertan ere mitxarzulo bezalako hitzetan.
‎Bestalde, uin > un egitea ez da bakarrik Bizkaiko gertakaria. Gaur egun bertan, un daukagu Burundan, Arabaren ekialdean: asun, bi (g) un, lurrun eta mun esaten dira han.
2016
‎Mundua bera, bera gabe, leku hobea izanen zela zion, eta infernua ez zela lurrazal gainean bizitakoa baino bortitzagoa izanen. Hamar urte bete zituen egunean bertan, eman zion aitaren agur gutuna amak alabari. –Nor ziren ikas dezazun?
‎Joan zen egunean bertan, balkoitik sartu zen (oraindik ez dakigu nola), eta pertzean zeuden baratxuri zopa guztiak lapurtu zituen, eta zitz eta pitz jan. Orduan izan ziren kontuak!
‎–Imajina ezazu ahal duzun guztia, esan nion neure buruari?, Bastilla, guztiarekin ere, dorre batentzako hitza baino ez da, eta zer ote da dorre bat, ezpada beste hitz bat irteterik ez daukazun eraikuntza batentzat. Gupida izan hezueriak jota dauden horietaz!; izan ere, beren egunak bertan ematen baitituzte urtean bitan; haatik, eguneko bederatzi libra, luma, tinta, papera eta egonarria edukitzez gerotan, edozein gizaseme, handik irteterik ez izanagatik ere, poliki asko moldatuko litzateke barruan, behintzat hilabete baterako edo sei astetarako; eta behin denbora hori igaro duenean, eta ogi puska bat baino hobea bada, haren errugabetasuna azalduko da eta sartu zenean baino g...
‎Garai hartarako oso modernoak ziren instalazio eta makinaz hornitu omen zuten fabrika; hura behar bezala zaintzeko norbait behar, eta zein egokiagoa horretarako bere txikitako lagun hura baino. Berak ekarri zion, bidaia batetik, lehen egunean bertan estreinatu zuen jaka urdin dotore hura, gainontzeko langileen oso gainetik jartzen zuten botoi urre koloreko haiekin apaindua.
‎Bai, biharamunean alde egingo nuen, eta ez egunean bertan, gauerako trenerako berandu zelako jada. Hau al zen hainbeste maite nuen laguna?
‎Erritual osoa zen errezitala, errezitalean egotea, eta lagunak gonbidapenak zituela esan zidanetik? egunean bertan, goizez, ezin atzera egin.
‎Berehala, ondoko egunean bertan hasi nintzen konturatzen oso zaila izango zitzaidala Micòlekiko lehengo harremanei eustea.
‎Londresen gertatu zen pasadizo hori, 1840an, Esklabotzaren Aurkako Mundu Biltzarra abiatu zen egunean bertan, eta sarritan kontatzen da, eta Estatu Batuetako emakumeen mugimendu antolatuaren jaiotzatzat jotzen. Kondaira kutsua dauka orain, beraz.
‎Alabaina, erregimenaren sektore mediatikoak horrelako irudi bat erabili zuen gobernu eta instituzio berrien kontrako gerra zikina abiatzeko. Garagardoa edaten zuen emakumea Ainhoa Aznarez parlamentuko presidentea zen, eta, argazkia zaharra izan arren, karguaren zina egin zuen egunean bertan argitaratu zuten Twitter sare sozialean. Handik 24 ordura, El Mundo, ABC eta Diario de Navarra egunkariek ere argitaratu zuten, eta albiste izaera eman zioten.
‎Harriduraz begiratu zioten denek aulkitik altxatu eta abandonatu zituenean. Ez zuten ulertzen poesia antologiaren apailatzaileak horrela jokatzea liburua Frankfurteko azokan aurkeztu behar zen egunean bertan. –Apur bat paseatzeko beharra daukat, besterik ez?, esan zien aitzakia bat zor balie bezala.
2017
‎Hala, neskatoari ohera lagundu eta loak hartutakoan, koadernoa zabaldu zuen berriro. Egun osoa goitik behera astintzen zuen sentipen batekin eman zuen, aurreko egunean bertan irakurritako izena burutik kendu ezinik. Inaxi.
‎Harik eta nire lurra neure herri kurduak gobernatzen duen arte, ez naiz itzuliko. Etxea utzi nuen egunean bertan zin egin nuen?.
‎Dena prest zutelarik, Madril presionatzen hasi zen Paris. Kasurako, Frederique Espagnac PSko senataria Espainiako enbaxadara deitu zuten, eta Paul Molac diputatua ere bai, konferentziaren egunean bertan. Baina Madril beranduegi zebilen, eta Frantziak ezin zuen jada eragotzi.
‎Diru ekarpena egiteko eskatu genien?. Armagabetze egunean bertan, 19.566 euro batu zituzten, pinak salduta eta bestelako sarrerekin. Gastuetan sartu behar dira abokatuak eta apirilaren 8ko antolaketako kontuak.
‎Armagabetze egunean bertan, Baionako bost peñak janaria prestatu zuten Euskal Museoan ziren eragileentzat eta. Euskal Museoak berak ez ezik, Eusko Ikaskuntzak ere lagundu zuen azpiegitura aldetik.
‎Maitetxe lizunetako ixil mandataria ematen dut beste ezer baino gehiago. Lehenengo egunean bertan, denen xerak eta lausenguak nola jaso zituen kontatu zidan, eta erositako prezioan saldu nik zuri gero. Handik aurrera, antzekoak eta okerragoak entzun behar izan omen ditu.
‎–Gau hartan antenek erregistraturiko telefono zenbaki guztiak eskuratu behar ditugu. Joder, lehen egunean bertan egin behar genuen hau.
2018
Egunean bertan, gutun bat bidali nuen etxera. Lehen eta azken paragrafo betegarriak alde batera utzita, testu baliodunak zioen:
‎Osaba Joseri lehenbailehen deitu behar zitzaion. Klabe gutuna egunean bertan irten zen, nik azken boladan, urgentzien aurreikuspenez, astea amaitu arte gordetzen nuen eskubidea erabiliz:
2019
‎Putzu bat ere bazegoen. Coralineren familia etxe hartara bizitzera joan zen egunean bertan, Spink eta Forcible andereñoek argi utzi zioten neskatoari zeinen arriskutsua zen toki hura, eta ohartarazi zioten ez hurbiltzeko inoiz. Beraz, Coraline putzua esploratzera joan zen, non zegoen ikusteko eta, hartara, behar bezala jakiteko nora ez zuen hurbildu behar.
‎Salbuespenez, mugimendu feministak eta instituzioek ez zuten biharamunera arte itxaron elkarretaratzea egiteko, eta egunean bertan deitu zuten protestara, Udaletxe plazan. Gaitzespenezko irudi ikusgarria eskaini zuten arren, sexu eraso larri gehiago gertatu ziren hurrengo egunetan, eta uztailaren 11n jada hamabi gizon zeuden hainbat gertakarirengatik salatuta.
‎Galdetu diot nola sentitu zen, pertsonalki bada ere, omenaldiaren egunean bertan: –Bueno, eduki nuen kontraesan bat, eta orain ere bai; alde batetik, hainbesteko bulkada edo nahia neukalako, eta, era berean, esaten nuelako:
‎aberezko bere destinoaren irudi finkoa da, hau da, existentziarako behar duen bizia, finitutasunera eta heriotzara kondenatzen duen bizi hori bera. Jaiotzen den egunean bertan, gizona hiltzen hasten da: horra Amak hezurmamitzen duen egia.
‎Poetak berehala onartzen du emakumearen eragina sumatuko duela bere destinoan; batzuetan, eragin iheskorra izango da, bigarren mailakoa, hala nola Dalilaren begiak dituen neskatilarena, Vases communicantsen [Ontzi komunikatuak]; baina orduan ere mirari txiki batzuk sortzen dira neskatila horren inguruan: Bretonek, Dalilaren gisako horrekin hitzordua duen egunean bertan, borondate oneko artikulu bat irakurriko du, aspaldi ikusi gabeko adiskide batena, Samsonena. Mirakuluak ugaritu egiten dira batzuetan:
‎–Bi gros ordaintzen dizkit, argitu zion saltzaileak artxiduke gazteari, zeinak galdetuz bezala begiratu baitzion?, dauzkanean, ez baititu egunero edukitzen. Horren truke, zerbait aurkitzen badu egunean bertan edo aurrekoan erosi ditudan jantzien poltsikoetan, berarentzat izaten da. Eta zer aurkitzen duen?
2020
‎luzerari, zabalerari, sakonerari eta denborari mina gehitzen zaie. Eta, horrexegatik, ahizpa lurperatu zuten egunean bertan izandako inork ez du herritik eta hilerriraino doan bidea behar bezala gogoratzen, inor ez da bideko sahats ilara gogora ekartzeko gai.
‎Izaskunek badaki hil egingo dela. Beharbada, ez hurrengo egunean bertan. Baina luzera gabe.
‎–Pertsona txarra dela aita, bere erruz dibortziatu zirela, bere erruz edaten duela, bizitza izorratu ziola jaio zen egunean bertan... Horrelakoak.
‎–Bost lagun hil ziren istilu haien ondorioz. Bi egunean bertan eta beste hiru larri zauritu eta hurrengo asteetan, erietxean.
2021
‎sabeletik orratz bat sartu, giharrak zeharkatu, umetokiraino iritsi eta karenaren lagin bat hartu. Larria izan zitekeen, arin ibiltzea komeni zen eta hurrengo egunean bertan egingo zioten, goizeko hamarretan. Barautan joan zuen.
‎Ez nizun kontatu nahi, sorpresa bat izatea nahi nuen. Baina ez naiz batere ona sorpresak gordetzen; beraz, oraindixe diotsut, zure urtebetetze oparia urtebetetze egunean bertan erosi dudala, bestela, erosten dudan momentuan bertan emango dizut zabaltzeko. Gauza batzuk jakiten hastea komeni zaizu.
2022
‎Ekialde Hurbileko parametroetatik ikusita, Hegoaldeko Kurdistanen erreferendumaren egunean bertan ez zen izan gatazkarik edo armadarik edo bonbardaketarik. Gogorragoak izan ziren aste horren amaieran Katalunian ikusitako irudiak.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia