Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 474

2000
‎Eta nola areagotu zitzaidan, hartaraz gero, biharamunean ziegatik iltkitzeko gutizia eta desira, neure jakinminaren asetzeko! Eta nola eman zidan osaba Joanikotek hartarako behar nuen jakia, ziegatik jalgi nintzen egun berean, arratsean!, noiz eta erran baitzidan:
‎BERTZE egun batean, finean, Mathalasez hitz egin zeniezadan eskatu nizun, zeren behin baino gehiagotan aditu izan bainuen haren izena zure mihitik, eta zeren artean ez baitzintzaizkidan haren bizitzaz mintzatu, nahiz eta zuk promes egin zenidan luze eta zabal mintzatuko zintzaizkidala zeure lehengusu hartaz, zeure etxerat eraman ninduzun lehen egunean berean.
‎Baina, hartaz baino gehiago, zeren baitakizu nola izaiten diren kontu horiek, amaren eta aita Bartolomeren arteko konbertsazione hartaz mintzatu nahi nizuke. Uste dut ezen aitaren gorputza etxerat ekarri genuen egun berean izan zela, Mattin hil aitzin, noiz eta arratsaldeko lehen orduan ohartu bainintzen ezen ama eta aita jesuita elkarrekin zeudela, kaperauaren bizitokirat jotzen zuen kaperako atearen bertzaldean. Kaperan nengoela, haien marmara aditu eta ate ondorat hurbildu nintzen.
‎Erran berri dizut ezen buruhauste handirik gabe heldu ginela Donibanerat, eta horrek bere esplikazione tipia luke. Izan ere, Alessandro de Novara jauregirat heldu zen egun berean, amesgaizto bat izan nuen gauez, eta amesgaizto hark iratzarri ninduen. Ez dakit amets haren arrazoina ene ezinegona ote zen, bidaiaren kontu harekin urduri nengoelako, edo afalorduan izan genituen konbertsazioneak ote zeuden guztiaren azpian, zeren haietarik batean Alessandroren gidariak aditzerat emaiten baitzigun ezen bazirudiela egun batzuk lehenago bidelapurrek noble batzuen kotxea akometatu zutela, eta noble haietarik bat hil zutela ez dakit non, eta zeren ene ametsa guztiz haren idurikoa izan baitzen:
‎Jaun Marcelek mahai baten inguruan emaiten zuen eskola, eta bera alde batean paratzen zen, ni bertzean; eta nahi izaiten zuen, bertzalde, nik hitz egitea eta ene zalantzen azaltzea eta guztian parte hartzea, kasik berdinetik berdinerat ariko bagina bezala; eta zuka mintzatzen ginen, eta ez zuen boza goratzeko ohiturarik. Aita Bartolomek, ordea, lehen egunetik beretik, ene mahaiaren aitzinean, bere mahai partikularra ipinarazi zuen, oholtza baten gainean —oholtza baten gainean, bai, jaun André! —, ene behakoa beheiti goitikoa izan zedin beti ere, eta jakin nezan nor zen nor, eta hargatik eginarazten zidan, amaren kontsentimenduarekin, berorika ere, gela hartan geunden bitartean; eta bera zen, bertzalde, eskola haietan kasik beti mintzatzen z...
‎—Haien artean bada ehiza liburu bat ere eta, nahi baduzu, present gisa emanen dizut... —erran nion... eta, hura erran bezain laster, alegeratu zen alde batetik, baita antsiatu ere bertzetik, zeren nahi izan baitzuen, hartaraz gero, liburuaren lehenbailehen eskuetaratzea eta bereganatzea, halako suertez non deliberatu baitzen hurrengo egunean berean kutxaren desestaltzerat eta desehorzterat.
‎—Ai, zenbat sufritu nuen nik egun haietan, sinetsirik bainengoen ezen ene seme bakarra infernuan zegoela, eta nola sartu zitzaidan are barrenago indiarrei nien gaitzerizkoa, halako moldez, non, sugeen putzua akabatu nuèn egun berean, hiru indiar gaixto egotzi bainituen harat, ene seme hilaren sufrimenduak gogoan, zeren eta, anitzetan erran izan dizudan bezala, indiarrak txakur errabiatuak baino gehiago ez baitira, eta halatan merezi dute munduko kolera eta hira osoa.
‎Eta ospitale hartan doña Lidia arduratzen zen batik bat arimaz eri geundenez —jendearen ustetan burutik gaizki geundenez, alegia— eta, nola bainindoan harenganat beharturik, hala, lehen egunetan, mendeku gisa, hari hitzik ez egitea pentsatu nuen... alferrik, zeren eta doña Lidiak irabazi baininduen apur bana. Eta irabazi ninduen, gainerat, lehen egunetik beretik. Zeren eta, amak ez bezala, zeinak bere usteak eta iritziak ezartzen baitzizkidan eneak entzun ere gabe, hau honela da eta hori horrela da, eta honetaz eta horretaz ez dago hitz egin beharrik, zeren eta hemen nihaurk manatzen baitut, doña Lidiak, aldiz, entzuten eta aditzen baitzidan.
‎Joko perilos hartan berant gabe hartuko zuen gauak eguna bere menerat...
‎Eta hori hala bada, zergatik nabilkizu orduan horrela? Ote da zeren anitzetan lotuagoak egon baitaitezke bi egun diferentetan edo urte diferentetan gertatu hainbat gertaki, egun berean eta urte berean gertatuak baino, eta zeren, nola jaun Marcelez ari bainintzen, jaun Marcelekin jarraiki bainatzaizu. Eta ote da zeren azkenean hobe izan baitaiteke loturik dauden gertakiak loturik emaitea, egunen gainetik eta urteen gainetik, gertakien arima eta aroma hobeki eskuratu ahal izaiteko, aitzin-solasean erran dizudan bezala?
‎Eta piztiarekin zoratzen geunden guztiok, baina ez gure ama, zeinak lehen egunetik beretik erran baitzuen: " Ez naiz piztiaz fidatzen...", eta amaren erranak eta haren segurtasun ezak harritzen ninduten, zeren, bertzenaz, segurtasun handiko emaztekia baitzen, sosegua nekez galtzen zuena, bere buruaren jabe, anitzetan erran dizudan bezala.
‎Zer kontatu zigun, bada, dukeak? Kontatu zigun ezen konde frantses batek kontatu ziola, Frantziako eta Espainiako errege infantak ezkondu ziren egun berean, hain zuzen ere, nola behin batean arrain saltzaile baten saskitik itzuri zen karramarro bat, eta nola senar emazte batzuen kakontzian ezkutatu zen; eta iritsi zen gaua, etorri zitzaion emaztekiari kaka egiteko gogoa, joan zen aulkirat, paratu zen aulkiaren gainean, hasi zen bere egitekoa egiten... eta bat batean, ai!, oihuka eta oihuka hasi zen emaztea, zeren karramarroak hankaz handik he... " Lasai, maiteño, berehala laxatuko dizut hori, zeren hatsa egoztea baita sekeretua eta kontu honen gorabehera guztia"; eta hartu zuen senarrak hatsa, hurbildu zituen ezpainak istripua izan zen lekurat, egozten hasi zen hatsa karramarroa uxatzeko eta ohiltzeko esperantzarekin, baina orduan, ai!, senarrak oihuka eta oihuka ekin zion, zeren karramarroak bertze hankarekin senarraren goiko ezpainetarik bati heldu baitzion; eta sehiak hura ikusi zuen, eta guraizeak ekarri zituen; eta ebaki zion karramarroari hanka bat, ebaki zion bertzea, eta hala erdietsi zuten senar emazteek azkenean karramarro izugarri hartaz libratzea.
‎txabolan baduk egurrik eta lastorik aski, eta, halatan su emaiok lastoari, su eman egurrari, eta su emaiok txabolari, Maddalen eta biok barrenean gauzkala, zeren gorputz biziari emaiten zaion sua tortura duk eta oinaze iturri duk, nola izan ohi baita inkisidoreen eskuetan, baina hilotzari emaiten zaiona, aldiz, purifikatzailea duk, are gehiago gure kasuan, zeren etsaiak ezin izanen baitu, halatan, mendekurik hartu gure hilotzen gainean, nola har baitzezakeen bertzenaz; eman, bai, su guztiari, eta daramala haizeak gure hauts amorostua, nola erraiten baitzuen Quevedok, Jainkoaren baitarat, suarekin su eta amorioarekin amorio. Eta ez egon triste, otoi, guk hartu deliberamenduagatik, zeren, desterrurat joan behar genuen egun berean edirenen baitugu, benturaz, zinezko libertatearen lurra, nork daki...
‎Elizkizunak, dena dela, bihar dituk, arratsaldeko zazpietan. Arraroxkoa hau ere, ehorzketaren egun berean izaten baitira, baina tira. Bertzerik ez bada, han izanen gaituk, ezta?
‎menpeko nuen haur babesgabe horrekin fitexko joan nahi eta horra ondorioa! Hainbat ordu lehenago Unai gure amarenean abandonatu nuenean bezala, putakume gogor bat sentitu nintzen bigarren aldiz egun berean.
2001
‎Oso gutxitan hitz egiten zidan aitari buruz. Eta harrigarria egin zitzaidan berriz ezkontzera zihoala esan zidan egun berean aipatzea aitaren eskuak.
‎Musuak eta elkarri belarri tirakoak. Egun berekoak baikara.
‎Mahatma Gandi ren hilobia bisitatu zuen egun berean. Are lautada zabalago eta beroago batean.
‎Hamabi orduko ikastaroa egin zuten hasiberriek, lanpostuaren gorabehera guzti guztiak ikasteko. Hamabi orduak egun berean egin zituzten, ostiral batean; hori bai, sei orduko txanda ezin ordenatuagoetan. Berrogeita Zazpien arteko batzuek (batez ere bik) egun horretan karrera osoan baino gehiago ikasi zutela ziurtatu zuten.
‎Oso gutxitan ikus zitekeen argia. Egun berean haizea, eguzkia, ekaitza, haizea, eguzkia, euria, eguzkia... biltzen zirenean baino ez zen argi hori ikusten. Orduan, eta orduan soilik, lortzen zen argi hori arrastian.
‎Bere gizonaren eta haren etxekoen plazerra egin du ezkondu den egun beretik. Zenbait tokitan, izena ere kendu egingo diote eta berria eman, lehenagokoak ez duela balio eta, etxe berriaren esanetara jarria denez gero.
Egunez bere amaginarrebak jo egin ohi zuen, eta gauez bere senarrak ostikoz eta ukaldiz jipoitu.
‎‘Hamar egun barru ferryan Bilbotik Southamptonera joango zara, eta berak han itxarongo zaitu, hogeiren bat egun berarekin pasa ditzazun.’
2002
‎Baina Sergiorekin bizi izandako esperientzia gogor haren ondotik bere ondorioak atera zituen Sarak, eta horrela, egunez egun bere baitan sendotzen zelarik –egunez egun eta izpiz izpi–, bere buruari zin egin zion, behin eta berriro, ez zela aurrerantzean gizonezkoen menera jarriko: ezetz eta ezetz, ez zuela harri berean bi aldiz estropezu egingo!
‎Maitasunaren puzzleaz mintzatu naiz, baina Sararen buru hausgarriaz ere mintza nintekeen, aurretik. Oroitzen naiz nola, elkarrekin ateratzea erabaki genuen egun berean, arratsaldean, hura etxera etorri zitzaidan, kafea hartzeko orduan. Eta nik kafea hartzen nuelarik, eta berak ezki ura, esan nion:
‎Sararen argialdiak eta ilunaldiak. Kontua ez zen, ordea, egun batean argi sentitzen zela eta hurrengoan ilun, baizik eta egun berean sentitzen zela, bere sorgortasunaren barnean, orain gaizki, eta orain okerrago; orain ez zidan kasurik egiten eta orain tuntun apetatsu bat bezala portatzen zitzaidan. Sigi saga zebilkidan Sara, tximeleta urduri bat bezala.
2003
‎Gaur egun bere alaba, aitaren bidetik diputatu izan ondoan, gerlako ministro gradura heltzen ikusi duen jaun batek gonbidatu ninduen bere etxera, duela hogeita hamar bat urte, nahi zituela bi solas egin nirekin, eta, atea ireki orduko, erran zidan:
‎Bizkitartean, egun berean, bera ongi ezagutzen dukeen La Croix egunkariko kazetari batek zioen ez dugula nehoiz ikusiko berriketari askok amets litzakeen euskaldun kardinalearen memorabilia rik.
‎Zurrumurruen arabera, delako gutunaren idazlea aita Tromp gure irakasle holandarra omen baitzen, laster ohartu ginen ez zutela batere gure bi irakasleek egun berean finkatzen Eliza Amaren sorteguna: jesuita holandarrak erranarazi nahi zion aita sainduari, Ostirale sainduz, Gurutzefikatuaren saihetsetik jaio zela Jesusen gorputz misteriozkoa.
‎Hori guztia seguru zekien Romanek, italiarrari berari galdetu ziolako. Entziklopedia erosi zion egun berean galdetu zion. Horretara etorri baitzen italiarra Idusera, entziklopediak saltzera.
‎Eta gelara sartzen banaiz, ezin naiz berriro atera. Ezin naiz egun berean birritan atera. Eta mandarinak jan behar ditut orain.
‎Teresak hiru eguneroko idazten zituen. Esan daiteke lehena berarentzat idazten zuela, bere buruaz bakarka hitz egin, intimotasunari leku bat egin edo egunaren buruan bere nitasun hautsiaren zatiak biltzeko. Egunerokoa idazten duen orok daki, ordea, noizbait norbaitek irakurriko diola eta Teresak bigarren bat idazten zuen senarrarentzat (honek, Teresak ez zekiela pentsatuz, irakur zezan) eta hirugarrena maitalearentzat.
‎Hainbat aldiz sakatua nuen hirugarren solairuko botoia sakatu eta ispiluari erreparatu nionean, adinak oraindik hondatu gabeko gizaseme bat ikusi nuen, sendo eta gordin, baina hondamendia aldarrikatzen duten iragarpenak agerian. Hamaika aldiz igoa nintzen igogailu horretan bertan, Monikarekin gehienetan, astean hiru egunetan bere etxera erretiratzen ginen bolada hartan, bikoteek hasieran arau ekitatiboak ezartzen dituzte, zuk nirean eta nik zurean, asteburuak txandaka, dena konpartitu nahi izaten dute. Nik Monikak ukitzen zuen guztia ezagutu nahi nuen, ez bere ohea bakarrik, nahiz eta ohea izan etxeko mobiliario ia bakarra, lo egitea asko gustatzen baitzitzaion.
‎Geroztik haren fantasma atzeman nahirik hurbildu direnak esku hutsik itzuli dira etxera. Hil aurreko egunetan bere intimitatea ezagutu nahirik itzulinguruka ibili zitzaion Ramon Gomez de la Sernari ere ez zion egia ezkutuen aterik zabaldu. Gureak ere –zioen artikuluak– bere buruari itzal egingo dion fantasma bat asmatu du.
‎Komisarioaren esku apaizkoietan Monika utzi eta atera nintzen komisariatik egun berean bigarren aldiz bere etxera joateko asmoarekin. Ordubete lehenago lasterka jaitsiak nituen eskailerak lehenbailehen igo, gelako mahaiaren gainean ipuin bilduma utzi eta idatzitako maitasun aitorpena apurtu nahi nuen.
‎Perminek egun berean ikasi zituen don Estebek bitan jaurti zizkiòn latinezko hitzak, eta, hala, katuekiko sinesmenari uko egin, eta berak ulertzen ez zituèn hitz haien gainean finkatu zuen bere sinesmen berria, aurrekoa bezain itsua.
‎Egun hartan, Azpilen Jesusen piztuera ospatzen zen, eta egun berean, herri baten piztuera ere ospatuko zuten: horra hor, hasteko, zeru lurrak uztarturik.
‎Pello Oilarra hil zuten egun berean, Azpil Easaren legepean jarri zuten, don Justinianok eta Easako alkateak ituna sinatu ondoren. Geroztik, negozioak eta Pelloren oilarra nola edo hala harrapatzea ditu don Justinianok helburu eta buruhauste.
‎Ez zion alde egiten utzi nahi. Greta eta Ana, biak egun berean galtzea gehiegizkoa zen berarentzat.
‎Zuk eta nik elkarrekin alde egin behar genuen egun berean, lagun batek esan zidan Laszlo bizirik zegoela, gaixorik, Paris inguruan ezkutaturik, eta behar ninduela. Saiatu nintzen zuri kontatzen baina... ezin izan nuen.
2004
‎ez da baldintza maximalista bat, ezinbestekoa baizik. (...) Euskarak egungo egunean bere elebakartasunezko lurralde nahiko bat ezinbestekoa du. Horretan euskarak nagusi izan behar du; eta horren erdiesteko urratsak agudo, sendo eta tinko eman lirateke.
‎Eta lege horren mendeko izatea, begien bistakoa denez, ez da soil soilik euskaldun berriaren patua. Zaharrak berak ere oso nekez erdiesten du gaur egun bere erdarazko gaitasun mailaren pareko hitz jariorik.
‎Aspaldidanik, eta egun berean ere, gauzak hortara, nondik nora pentsatu behar dugu, mespretxu horri atxikirik, denbora berean errespetua, itzala eta legezko berdintasuna baizik ez zegoela aspaldiko erresumetan oraintsu arte?
‎Iaz ere uztailaren bigarren asteko ostiralean heldu zela gogoan duela, ziur dago Markos aurten ere Martina egun berean helduko dela herrira. Gaur bertan ailegatuko dela.
‎Ihesi baitzebilen gizon hura, antza: ez al zigun aita eta bioi esan, bada, hura ezagutu genuèn egun berean," ez dago bakarrik, etxetik ihes egiten dugunean ere oroimenean itsatsita geratzen baitzaizkigu etxeko fantasmak..."?
2005
‎Amona Kontxik bertatik segitu zituen, jakina, alabaren gorabeherak, senar emazteen krisialdi hartan. Hasteko, Benidormetik itzulitako egun berean jakin zuen Teresari gertatua.
‎Halako batean, jantzi dotoreen artean lekuz kanpoko zerbaitek hartu dio arreta: utzi berri duten mostradorean zarpail ez, baina batere dotore janzten ez diren gizonezko bi sumatu ditu eta berriro ere, hirugarren aldiz egun berean, zirrara batek astindu du oinetatik bururaino. Mostradorean egon arren ez dirudite liburuan sinatzean bereziki interesaturik.
‎irribarrea Sesamo auzoko Epirena baino zabalagoa izan arren, Xabiren bihotza beti izango da handiagoa. Zortea izan du deitu dion egun berean lagunak arratsalde librea izatea. Argi dago hura ere urtebete koman emandako laguna ikusteko irrikan zegoela.
‎Arraroa da, zinez. Azken zazpi zortzi hilabeteetan Ametsentzat ez gutunik ez paketerik, ohiko harpidetzak salbu, eta itzuli behar duen egunean bertan zerbait iritsi behar, hain ezohizko moduan, gainera. Ezkaratzeko mahaian toki agerian utzi du, azazkalak bere buruaren ukoa baino lehenago mugi ez daitezen, eta sofara itzuli da, hasperenka.
‎Hozkailura zuzenean. Han, egunetan berari begira izan arren hartzerik izan ez duen gazta zatia dauka zain. Menbrillo apur batekin jango du, bakardadean, mahaian eserita, lasai.
‎Edo etxean gustura ez dagoenen bat izango da. Izan ere, hainbeste jende bizi da gaur egun bere etxean eta arrotz...
‎Galesetik heldu eta egun berean hasi zen Simon Gurren bila. Eta bilatu zuen eguerdiko ordu batean, arratsaldeko lauretan eta arratsaldeko sei eta erdietan.
2006
‎Hiria uztearekin batean, utzi egin nituen doktorego ikastaroak ere. Hala esan nuen idazkaritzan eta hala esan nizun zuri ere, ez gure asteroko bilkura hartan, ordurako lanean hasita behar bainuen, fakultateko idazkaritzara joan nintzen egun berean baizik; ezer esan gabe desagertzea itsusia iruditzen zitzaidan, eta ohar soil bat uztea hotzegia agian, aurretik batere mezurik idatzi ez nizunez gero; zure despatxuan azaldu nintzen hortaz, lehendik ere ezaguna nuen bulego ñimiño hartan; atean jo, zure ahotsak aurrera esan, eta barrura sartu nintzen; ikasle batekin zeunden baina, ni ikusi orduko, hari mesedez eskatu beste batean etortze... kostata baina, azkenean nire baitan maitasun ernamuin bat sortu eta hura aitortu behar nizula akaso?
‎Egurketari zaharrak ezin dio eutsi hortz haginen hotzikarari, eta eguraldi txarreko egunetan bere burua eta bere ontzia babesteko txalupariak eraiki duen txabola zaharrera sartzea proposatzen dio gazteari. Iparraldeko haizeak bisuts izoztua dakar goialdetik; eguna argitzeak ez du, agidanean, izotz beltzaren mamua uxatuko.
‎Hilabete geroago errenditu zen Amaiur. Egun berean, gaztigua etorri zen Urdazubira: etsaia samaldan heldu zen Otsondon beheiti.
‎Aitatxi ez zen horretan gelditu. Ene bataioko egun berean, gutuna igorri zion Antonio Borboikoari. Estakurua bazuen.
‎Joana Albretekoak 1560ko Eguberri Gauean uko egin zion Erromako elizari. Egun berean, afarian parte hartu zuen lehen aldiz, papisten mezatara joan ordez. Harekin batean ziren gorteko bertze jaun eta andre anitz.
‎Ezkontzaren egun berean aldatu zen Katalina Ezpondatarrenera. Ezkonberri dotez hornituagoak ikusi ziren noski lehenago Maulen.
Egun bereko albisteak ziren, goizean berean gure ofizialei adituak. Ez zuten Gilenen bihotza sobera hunkitu.
‎Bi aste egin nituen Bidaxunen. Lehen egunean berean gogotik itzuliko nintzen Nabarrenkoxera. Agaramontek debekatu zidan.
‎Gizon latz horien begiko egin nintzen. Haiekin elkartu eta egun berean norbait nintzen: lo petit basco," euskaldun txikia".
‎Doi doia atxikitzen zuen xutik bere burua. Lehengo egunean bere ganberan bezala, ihes egin zien nire begiei.
Egun berean zabaldu zen albistea: erresumaren armadak, printze Henrike gaztea eta lotinant jeneral Antonio Agaramont buru zituela, erreginarendako berreskuratuak zituen Nafarroa Behereko lurrak eta hiriak.
‎Zamaria ofizial espainol batena zen. Anaiordearen ehorzketaren egun berean hartu zuen Migelek haren lekua zapategian.
2007
‎kontserbakoi eta iraultzaile, askezale porrokatu eta Erdi Aroaren maitale. Dena dela, historizismoa ez da lehen egunean bere barne kontraesanez jabetua eta bere korolario guztiak agerian zituela jaio.
‎Egun batez Ana Isabel galdu egin zitzaidan. Egun berean aurkitu bagenuen ere, ez dut oraindik galera hura erabat gainditu. Ez nau oraindik galtzaile sentipenak utzi, eta nekez utziko nauela uste dut, dolumina bezalakoa baita.
‎Handik hamar egunera bere txabolatxoan hilda topatu zuten inka gizajoa. Eskutan soka bat omen zuen; korapilorik gabeko soka bat.
‎Oso gogoan dut egun berean gertatu zela dena. Nire estreinako zigarroa eta Queen taldeko abeslariaren heriotza.
‎Ezinezkoa. Agian Laurari orkatila bihurritu eta eguna bere sofan eserita igarotzeko planak egin ditu. Ez dirudi oso kirolari fina Laura horrek, ziur aza kirten hutsa dela psikiatra kuxkuxeroa.
2008
‎Bizitza guztian bila jardun zuen lurralde hura topatu ezin, eta oihal batean sortzen ari zen. Edozein egunetan bera ere koadroan sartu eta ez zen artista haren arrastorik geratuko.
‎erditu eta handik hilabetera, infekzio baten ondorioz, 1875eko udazkenean, armada karlistaren erabateko desegigoaren bezperan. Eta oroitzen zuen amaren faltak eta absentziak erraietan eragin ziòn hutsunea?. Ama hil zèn egun berean utzi nion haur izateari, esaten zuen Nazariok?, baita amaren heriotzagatik aitak hartu zuèn pena eta samina ere, karlisten 1876ko porrot erabatekoak are penago bihurtuko zuena?
‎Osasuna eta gaixotasuna konpartitzen zituztèn garaian, bizitza osoan kasik, beraz?, bataren erialdiak bestearena baitzekarren, ia ezinbestean: hainbesteraino bete zen logika guztien kontrako logika hura, non, hamaika hamabi urte zituztenean, Nataliak hanka hautsi zuèn egun berean hautsi baitzuen berea Natividadek, Nataliak goizetik, gurditik jaisterakoan estropezu eginda, eta Natividadek arratsaldetik, irristada batean erorita.
‎adarrak jarriko ote zizkidan, horrelako kartak idatzi izan banizkio???, errudun sentiarazi behar zuena bi aldetatik: alde batetik, bere iraganaren nolabaiteko kritika zelako, eta bestetik, galdera bera inmoralitate hutsa iruditzen zitzaiolako, are gehiago bere buruari kastitate botoa, senarrarekin hautsi zuèn egun berean doi, ezarri zionetik, Ama Birjina txit garbiaren gero eta antzekoago izateko saioan; esan nahi baita galdera burura etorri orduko uxatu nahi izan zuela markesa andereak; alferrik, uxatu orduko itzultzen baitzitzaion, obsesioa zurrunbilo baten begia da, galdera marka guztiak begiaren begi bistan biraka jartzen dituena?, harik eta ohartu zen arte, oharkabean ohartu ere, jokabide hura betikoa zuelako, baita oroimenaren kodean erregistratua zuelako ere, ondorioz?
‎Izan ere, markesa anderea eta morroi neskameak Guadabrezorako bidean joan zirèn egun berean idatzi zion Nataliak Gerardori lehen gutuna, zeinari beste batzuk jarraitu baitzitzaizkion, Gerardok jaso ahala erantzuten zituenak; gutun haiek sekretuak ziren, jakina, Nataliak Crisanta izeneko konfiantzazko neskame bati ematen zizkionak?. Zin egidazu ez diozula sekretua inori jakinaraziko, ez Reginari ez Elvirari ez Faustiri ez beste morroi neskameei, ezta zure lagunik lagunenari ere?... esan zion Nataliak, gurutziltzatuaren irudiaren aurrean, baita zin eginarazi ere?, Gerardori helaraz ziezazkion, Crisantak hiriko orga gidari bat baitzuen senar, jendea toki batetik bestera eramaten zuena eta bere ohiko ibilbidean kontsularen etxetik hurbil pasatzen zena.
‎Baina, nola joko hura, jolasetik ere asko zuena? nahaste borraste eta iskanbila ugariren sorburu izan baitzitekeen, egun berean soinekoz hogeita zortzi aldiz alda zitezkeelako, hala deliberatu ziren bi ahizpak mugak jartzera, batean batek eta bestean besteak aukeratzen zutela zer soineko jantzi behar zuten eta zer koloretako, gaur zuk, bihar nik?
‎Nazarioren aitak, izan ere, ez zuen lehen karlistaldian parte hartu, artean umea zelako; are gehiago: gerra hasi ahala? egun berean, jaio zen hura, 1833ko azaroaren 14an, nafar boluntario matxinatuek Lizarran Tomas Zumalakarregi buruzagi izendatu zutèn egunean doi.
‎Ordurako, baina, baita lehenago ere, frai Millanek ohartua behar zuen, halaber, Ernestina izaki berezia zela, mojagai sartu zèn egun berean beste zortzi neska gazte berarekin batera komenturatu eta biharamunean frai Millanek solasaldi labur bat izan baitzuen haiekin. Agurrak eta diosalak egin ondoren, bakoitzak bere izena eta sorterriarena eman zituen?, frai Millanek galdetu zien ea nola pasatu zuten lehen eguna, eta mojagaiek nork bere erantzuna eman zuten; gero, berriz, zergatik sartu ziren komentuan?
‎–Entzun duzuna. Erdia, orain; bigarren partea, lana egingo den egun bereko iluntzean, hementxe bertan. Egun horretatik aurrera, ez nauzu gehiago ikusiko zure bizitza guztian.
‎Ez al da bitxia? Bizitza guztian ez dut sekula entzun izen hori, eta ia egun berean bi Gari ezagutu ditut, ezagutu edo?
‎Lehenengo aldia horixe izan zen, gerran. Bigarrenean uriolak eraman zuen, 1953ko urriaren 15ean, Ricardo Bastida arkitektoa hil zen egun berean.
‎Beretzat nahi zuen kosta ahala kosta. Ezin zuen irudikatu ontzi hura beste norbaitek izango zuela etxean, zergatik eta zozketa egunean berak baino zorte hobea izan zuelako. Oriol ez zen inola ere gauzak zortearen mende uztearen zale.
‎ontziaren armadorea zen Fabián Larrauri. . Zuek. Toki Argia, ri buruz hitz egitera etorri zareten egun berean agertu da eskela. Urteak egon naiz ezer entzun gabe eta egun berean ontziari buruzko bi berri?.
‎–Zuek. Toki Argia, ri buruz hitz egitera etorri zareten egun berean agertu da eskela. Urteak egon naiz ezer entzun gabe eta egun berean ontziari buruzko bi berri?.
‎Osasuna eta gaixotasuna konpartitzen zituztèn garaian –bizitza osoan kasik, beraz–, bataren erialdiak bestearena baitzekarren, ia ezinbestean: hainbesteraino bete zen logika guztien kontrako logika hura, non, hamaika hamabi urte zituztenean, Nataliak hanka hautsi zuèn egun berean hautsi baitzuen berea Natividadek, Nataliak goizetik, gurditik jaisterakoan estropezu eginda, eta Natividadek arratsaldetik, irristada batean erorita.
‎alabaren gaztetasunaren inbidia eta haren pasioaren inbidia; eta deabruzko galdera bat ere bururatu zitzaion, ausaz –" Ibili zen bezala ibiliko ote zitzaidan senarra, hots... adarrak jarriko ote zizkidan, horrelako kartak idatzi izan banizkio?" –, errudun sentiarazi behar zuena bi aldetatik: alde batetik, bere iraganaren nolabaiteko kritika zelako, eta bestetik, galdera bera inmoralitate hutsa iruditzen zitzaiolako, are gehiago bere buruari kastitate botoa –senarrarekin hautsi zuèn egun berean doi– ezarri zionetik, Ama Birjina txit garbiaren gero eta antzekoago izateko saioan; esan nahi baita galdera burura etorri orduko uxatu nahi izan zuela markesa andereak; alferrik, uxatu orduko itzultzen baitzitzaion –obsesioa zurrunbilo baten begia da, galdera marka guztiak begiaren begi bistan biraka jartzen dituena–, harik eta ohartu zen arte –oharkabean ohartu ere, j... aski zuen hartarako, mila bider praktikatutako teoria haren arabera, berari begira zuèn hatz akusatzailea beste norbaiti begira jartzea; markesa andereak bazekien, apika, jokabide haren mugen berri, arazoa beste arazo batekin estali nahi izatea nekez izan baitaiteke ezeren irtenbide, baina berdin zitzaion, une hartan bizkar gainean zuèn zama arindu besterik ez baitzuen nahi, ziurki, eta orduan, hatza alabari zuzenduz, beroni bota zion berriro botatzekoa:
‎Ordurako, baina, baita lehenago ere, frai Millanek ohartua behar zuen, halaber, Ernestina izaki berezia zela, mojagai sartu zèn egun berean beste zortzi neska gazte berarekin batera komenturatu eta biharamunean frai Millanek solasaldi labur bat izan baitzuen haiekin. Agurrak eta diosalak egin ondoren –bakoitzak bere izena eta sorterriarena eman zituen–, frai Millanek galdetu zien ea nola pasatu zuten lehen eguna, eta mojagaiek nork bere erantzuna eman zuten; gero, berriz, zergatik sartu ziren komentuan... eta batek erantzun zuen Jainkoaren deia bihotzean aditu zuelako, eta antzera beste guztiek:
‎Izan ere, markesa anderea eta morroi neskameak Guadabrezorako bidean joan zirèn egun berean idatzi zion Nataliak Gerardori lehen gutuna, zeinari beste batzuk jarraitu baitzitzaizkion, Gerardok jaso ahala erantzuten zituenak; gutun haiek sekretuak ziren, jakina, Nataliak Crisanta izeneko konfiantzazko neskame bati ematen zizkionak –" Zin egidazu ez diozula sekretua inori jakinaraziko, ez Reginari ez Elvirari ez Faustiri ez beste morroi neskameei, ezta zure lagunik lagune...
‎Eta oroitzen zuen –nekez ahatz zezakeen behinik behin– amaren heriotza, seme gazteenaz –Honoratoz– erditu eta handik hilabetera, infekzio baten ondorioz, 1875eko udazkenean, armada karlistaren erabateko desegigoaren bezperan. Eta oroitzen zuen amaren faltak eta absentziak erraietan eragin ziòn hutsunea –" Ama hil zèn egun berean utzi nion haur izateari" esaten zuen Nazariok–, baita amaren heriotzagatik aitak hartu zuèn pena eta samina ere, karlisten 1876ko porrot erabatekoak are penago bihurtuko zuena... nahiz eta aitari azken esperantza bat geratu zitzaion zutik, zeren Karlos erregeak harako esaldi hura esan baitzuen, baikortasunerako deia ere bazena, Nazarioren aitarentzat bai bederen:... " Itzuliko naiz!".
‎Horrela jantzi zituzten, soinekoz soineko, ostadarraren zazpi koloreak, gehi beste zazpi tartekoak, gehi beste zazpi konbinatuak, gehi beste zazpi apetazkoak, azkenean hogeita zortzi pieza bakoitzak eta berdin berdinak, neurri eta pisu bertsuak baitzituzten bi ahizpek. Baina, nola joko hura –jolasetik ere asko zuena– nahaste borraste eta iskanbila ugariren sorburu izan baitzitekeen, egun berean soinekoz hogeita zortzi aldiz alda zitezkeelako, hala deliberatu ziren bi ahizpak mugak jartzera, batean batek eta bestean besteak aukeratzen zutela zer soineko jantzi behar zuten eta zer koloretako, gaur zuk, bihar nik...
2009
‎Orain hezkuntzaren ondorioz nola, poliki poliki zikiratuz joan naizen?, aitortzen du,, halabeharrezko jarrera geldo eta enkelo hontara? etorri arte (UBM, 172), ordena ezarria, hizkuntza ezarria, balio eta irizpide ezarriak, bigarren kontzientzia bat bezala gainezarririk, gaur egun bere nortasuna, gizasentipen jator askoren presondegi besterik ez, duela, behialako haurraren presondegi hain zuzen, haurra bera presondegi batean zegoela jada:
‎–erran zuen Oskarrek?. Salustianoren grabazioan ematen du egun berean lurperatu zituztela hildako guztiak. Posible da datak oker egotea?
‎Baliteke espetxeko funtzionarioak okertu, edo data faltsu bat jarri izana, baina ez diot zentzu handirik ikusten. Bestalde, ez da batere normala Beltza eta Zabaltzak egun berean Iruñeko eta Tuterako presoak hartzea. Garaiko errepideak eta ibilgailuak ez ziren egungoak bezalakoak.
‎Erreakzioak bederen. Egun berean txosten bat idatziko dut. Gero, lau egunetik behin, aldez aurretik prestatutako programa baten arabera, zenbait geltoki bisitatuko dugu, karteletan daudekeen mezuak jasoz.
‎Ez du ikusi nondik ailegatu den, barru barruan sentitu duen arte. Beste emakume hura diafragmaren bila zebileneko epeltasun bera sentitu du Diegok orduan, eta bitxia egin zaio, hainbeste opari egun berean. Ez dago horrelakoetara ohituta.
‎Eliasentzako eskutitzak idazten zituen, bere buruan. Kokolo idazten zion, aldegin zenuen egun berean joan zen zirkua ere eta beraiekin joan zinela pentsatzen dut, eta beraiekin etorriko zarela, beharbada. Edo Kokolo, zure berrien zain bizi naiz, ogiaren zain okindegian, bezero berrien zain ostatuan, amak aginduko duenaren zain etxean. Batzuetan gorroto zaitut, Kokolo, eta aurkituko zaitudan egunaren zain bizi naiz, egun horretan garbituko zaitudalako; emango dizut egurra, Kokolo. Zirkua h...
‎Ahaztua nuen zer zen hura. Goiz jaiki eta egun guztia aurretik izatea, eguna bera hasi aurretik ere. Lanak aldez aurretik eginak izatearen sentipen hura.
‎Egoera handik hiruzpalau egunera lehertu zen: lehenago lehertu ez bazen, ahizparen eta izebaren pazientziari esker izan zen, ahizparenari esker gehienbat; Adaren gehiegizko sentiberatasuna, izan ere, hain gehiegizko egin zen, non minberatasun bihurtu baitzen; urrunera joan gabe, egoera lehertu zèn egun berean, goizetik, jertse bat nola errematatu behar zuen zalantzak etorri zitzaizkiola-eta, Maria Bibiana joan zitzaion, baita ukondotik heldu ere, jarraian.
‎Txopitea jaunak argi eta garbi azaldu zion Adari bere metodoa, lehen egunetik beretik:
‎galdu behar izan bazuen ere? Aitak halaxe aitortu zien behintzat etxekoei, Gabino etxeratu zèn egun berean:
‎Amak bendak kendu zizkiòn egun berean joan zen Ada Domingorengana, honek egindako promesaren aitzakian kargua hartzera: hitza eman zenidan, orain betetzea dagokizu?
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
egun 305 (2,01)
Egun 62 (0,41)
egunean 38 (0,25)
egunetik 25 (0,16)
egunetan 12 (0,08)
eguna 10 (0,07)
egunak 7 (0,05)
egunera 4 (0,03)
EGUN 2 (0,01)
egunotan 2 (0,01)
Eguna 1 (0,01)
Egunak 1 (0,01)
Egunez 1 (0,01)
egunaren buruan 1 (0,01)
egunetako 1 (0,01)
egunetatik 1 (0,01)
egunez 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
egun bera jaio 9 (0,06)
egun bera esan 7 (0,05)
egun bera joan 7 (0,05)
egun bera egin 6 (0,04)
egun bera buru 5 (0,03)
egun bera ere 5 (0,03)
egun bera hartu 5 (0,03)
egun bera hasi 5 (0,03)
egun bera alarguntsa 4 (0,03)
egun bera bigarren 4 (0,03)
egun bera elkartu 4 (0,03)
egun bera etxe 4 (0,03)
egun bera jaso 4 (0,03)
egun bera bi 3 (0,02)
egun bera eman 3 (0,02)
egun bera gela 3 (0,02)
egun bera hil 3 (0,02)
egun bera idatzi 3 (0,02)
egun bera jakin 3 (0,02)
egun bera utzi 3 (0,02)
egun bera agertu 2 (0,01)
egun bera arratsalde 2 (0,01)
egun bera atera 2 (0,01)
egun bera baina 2 (0,01)
egun bera bera 2 (0,01)
egun bera beste 2 (0,01)
egun bera bete 2 (0,01)
egun bera birritan 2 (0,01)
egun bera bizi 2 (0,01)
egun bera deitu 2 (0,01)
egun bera den 2 (0,01)
egun bera egon 2 (0,01)
egun bera gogo 2 (0,01)
egun bera goiz 2 (0,01)
egun bera hari 2 (0,01)
egun bera hautsi 2 (0,01)
egun bera heldu 2 (0,01)
egun bera Iruñea 2 (0,01)
egun bera itzuli 2 (0,01)
egun bera izeba 2 (0,01)
egun bera jarri 2 (0,01)
egun bera lortu 2 (0,01)
egun bera lurperatu 2 (0,01)
egun bera ohartu 2 (0,01)
egun bera ospitale 2 (0,01)
egun bera soineko 2 (0,01)
egun bera zaindu 2 (0,01)
egun bera abiatu 1 (0,01)
egun bera adierazi 1 (0,01)
egun bera adostu 1 (0,01)
egun bera afaritxo 1 (0,01)
egun bera ahal 1 (0,01)
egun bera ahizpa 1 (0,01)
egun bera aipatu 1 (0,01)
egun bera aita 1 (0,01)
egun bera alaba 1 (0,01)
egun bera alarguntza 1 (0,01)
egun bera albiste 1 (0,01)
egun bera albondiga 1 (0,01)
egun bera aldatu 1 (0,01)
egun bera ama 1 (0,01)
egun bera amaginarreba 1 (0,01)
egun bera amarratu 1 (0,01)
egun bera Angela 1 (0,01)
egun bera ardura 1 (0,01)
egun bera argi 1 (0,01)
egun bera arrakasta 1 (0,01)
egun bera arratsaldeko 1 (0,01)
egun bera arte 1 (0,01)
egun bera askatu 1 (0,01)
egun bera aurkitu 1 (0,01)
egun bera aurre 1 (0,01)
egun bera auto 1 (0,01)
egun bera azoka 1 (0,01)
egun bera baino 1 (0,01)
egun bera baizik 1 (0,01)
egun bera bandera 1 (0,01)
egun bera barkamen 1 (0,01)
egun bera barne 1 (0,01)
egun bera Bilbo 1 (0,01)
egun bera Etxeberri 1 (0,01)
egun bera Fabian 1 (0,01)
egun bera Franco 1 (0,01)
egun bera Gernika 1 (0,01)
egun bera Irun 1 (0,01)
egun bera Martin 1 (0,01)
egun bera Prince 1 (0,01)
egun bera Rodriguez 1 (0,01)
egun bera Txapartegi 1 (0,01)
egun bera Zarautz 1 (0,01)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia