Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 66

2000
‎Bi egun behar izan zituen Txemak Killarneyra heltzeko, baina azkenean hantxe zen. Eiderren egunerokoari kasu eginda stoparen aukerari ekin zion berak ere, ez baita gauza bera –otu zitzaion– autobusean bidaiatzea, ordura arte egiten ibili zen bezala.
2006
‎Bolo-bolo zabaldu zen berria; lehenik gazteluan bertan, gero herri osoan, gatzetatik atera eta hiru egunetan eguzkitan utzi zuten bezain laster. Izan ere, hiru egun beharko zituen diamanteak eguzkiaren distira batzeko. Eta hiru egun nahikoa izan ziren bailara guztian berria zabaltzeko:
‎Hiru egun behar zituen diamanteak gatzetan, eta ateratzeko eguna heldu zen. Kontatzeko molde hura, ordea, ez nuen nik ulertzen.
‎–Pare bat egun beharko ditugu lanean hasteko –erantzun zion Bernatek–, Pontedourokoak nahi duena ondo egin nahi badugu, behintzat.
2007
‎Elisak, izan ere, ederki asko ikasia zuen haren abizena, erraza ez dena, noski. Ordezkoak hamabost egun behar izan zituen erreak behar bezala ahoskatzeko, erremerrerik gabe, eta hilabete batez lanean aritu ondoren soldata igoera eskatu zuen, lan handia zela argudiatuz. Lana utzia zuen Elisak; ez nik.
2008
‎Hiru egun behar izan ditugu diola herriaren arragoa den Behe Casamance-ra iristeko. Bart Goi Casamancen lo egin eta gaur ailegatu gara Oussouye herrira.
2009
‎Poliziak bi egun behar izan zituen bi gizonak atzemateko. Haiek ere banaka hartu eta azkenean egia atera zien.
‎Beste hiru egun behar izan zituen miss Albret berriro ikusteko. Etorbidean ikusi zuen.
2011
‎mami gutxikoak nahi bada, baina erakargarriak nolanahi ere, lirainak hitz batean. Hori guztia hain azkar, zehar begiratu labur batekin erabaki izanak harridura eragin zidan, auzi askori buruz iritzi bat osatzeko egunak behar izaten baititut.
‎Edonork(, aktoreek, teknikariek? Edonork!?) oso arin ematen du iritzia, idazteko orduak edo egunak behar izan dituzun esaldian aldaketak proposatzeko garaian.
‎Gaurkoak Elisaren eguna behar luke, ez naiz Antolatzailearekin elkarrizketarik eduki behar izatera arriskatuko, berarekin elkartu behar izatera, ezin naiz berarekin elkartu okadaka ateratzeko prest hainbeste zabor digeritu gabe dudanean; mendekutik guztiz kanpo uztea erabaki nuen gainera, ez merezi ez duelako, berriro ikusi nahi ez nuelako baizik. Izatez, bera ez hiltzea ez nuen hitzez hitz pentsatu, omisioz baizik, bere kontzeptua ere ez baitut buruan izan nahi, nahikoa gaitza izan da bere Facebookeko argazkiari aurre egitea, perfilekoa baino ez diot ikusi, ehunka dituen arren hirugarren mundura eginiko bere bidaietan atereak, edo afari/ bazkarietan, lagunez inguraturik ziurrenik; ez naiz gai izan beste ezer egiteko, banekien Aitor bere laguna izango zela, orain ez da, nire izenez kontua ireki banu ere eskatuko lidake bere lagun egiteko; auzo-lotsa sortzen du Facebookeko hizkuntza infantilak.
2012
‎Hiru egun behar izan nituen Blancaren proposamenari baiezkoa emateko. Pentsakor ibili nintzen egun haietan ez nituen ohiturak aldatu:
‎Erasoan erabilitako autoa bost urteko peugeot 407 bat izan zen, beltza. Hemezortzi egun behar izan zituen poliziak hartara ailegatzeko.
‎Uste dinat hi baino burugogorragoa dela eta, kanpora irteteko lau egun behar baditun ere, ez duela alde egiteko asmorik esan zidan. Hik jakingo dun zenbat denboraz itxoinarazi.
‎Azkenean ere gertatu behar zuenaz jabetu izanak, lasaiago sentiarazi ordez, neure miserian metro batzuk gehiago hondoratu ninduen. Egunak behar izan nituen hari buelta emateko. Kakagixon bat sentitzen nintzen.
‎–Bost egun behar izan zituzten autoa aurkitzeko.
‎zuhaitz handi bat behar nuen ohol zabala lortzeko. Hiru egun behar izan nituen zuhaitza mozteko, eta bi gehiago adarrak kendu eta enbor edo enborki bilakatzeko. Aizkorakadaka eta kolpeka bi muturretatik txirbila aterata enborra arindu nuen, handik mugitzeko bezain arin bihurtu arte.
‎Tresnarik ez izateak nekezagoa egiten zuen eguneroko lana, eta ia urte osoa behar izan nuen nire bizilekuaren inguruko zurezko hesia erabat amaitzeko. Hagak edo zutoinak nekez altxatzen nituen, eta denbora luzea ematen nuen basoan haiek mozten eta prestatzen, eta are gehiago etxeraino eramaten; zenbaitetan bi egun behar izaten nituen haga bakar bat mozteko eta etxeratzeko, eta hirugarren eguna lurrean sartzeko. Hori egiteko hasieran egur puska astun bat erabiltzen nuen, baina azkenean egokiagoa iruditu zitzaidan burdinazko haga bat erabiltzea; eta, tresna aurkitu nuen arren, nekeza eta aspergarria egiten zitzaidan, hala ere, hagak edo zutoinak lurrean sartzea.
‎Hilabetez lanean jo eta ke aritu ondoren amaitu genuen, eta oso dotore gainera; batez ere aizkorekin, Ostirali nola erabili erakutsi ondoren, kanpoaldea moztuz eta landuz, benetako txalupa itxura eman genionean. Gero, hala ere, hamabost egun behar izan genituen, hazbetez hazbete, enbor handien gainean txalupa uretaraino eramateko. Baina uretan sartu genuenean, hogei gizon eraman zitzakeen erraz.
‎Ez dut irakurlea gogaituko, txalupa zenbait arrabaz, hamar egun behar izan nituen egiteko. Blefuscuko errege-portura eramateko izan nituen eragozpenak kontatuz, non jendetza handia agertu baitzen ni iristean, guztiz txundituta geratu zirenak hain itsasontzi erraldoia ikusita.
‎–Izan ere, zioen berriro Rodolphek?, behetik ikus bainazakete; eta gero hamabost egun behar izango nituzke desenkusatzen, eta, nire aipu txarrarekin...
2013
‎Psikiatrikora joan nintzen, komisarian desagertzearen berri eman nuen, Rijekako zutabe, farola eta atari guztietan zure argazkia jarri nuen. Bost egun behar izan nituen konturatzeko ez zinela bueltatuko. Nahita alde egin zenuela sinesteko.
‎Atzo, hilak 13 zituela, jaso nuen zure gutuna, joan den hileko 27an igorri zenidana. 14 egun behar izan ditu, orotara, nire eskuetara heltzeko. Irrika biziz itxaron dut gutun hau, ez bainekien ondo iritsiko ote zitzaidan.
‎Marey egoera fisiko eta psikiko tamalgarrian aurkitu zuten, eta ospitalera eraman zuten. Kalte fisikoak sendatzeko, 150 egun behar izan zituen, sendagiria jaso arte. Kalte psikikoak, berriz, ez zituen inoiz gainditu, Mareyk berak aitortu zuenez.
‎Inguruan zebiltzan bi pertsona ere zauritu zituen eztandak. Cheridi aurkitutako nortasun agiriak ez zuen ezertarako balio izan, eta egunak behar izan zituzten identifikatzeko.
‎Ikerketak: Frantziako Poliziak egunak behar izan zituen hildakoa identifikatzeko. Eskuin muturreko mertzenario ezaguna zen Cherid, besteak beste Batallon Vasco Españoleko kidea izandakoa, baita Bordeleko mafiako kidea ere.
2014
‎Mikel Strogoffek Moskutik Irkutskera ibili behar zuen bidea bost mila eta berrehun verstakoa zen (5.523 kilometro). Ural mendietatik Siberiaren ekialdeko mugaraino telegrafo haririk ez zen garaian, mezuak mandatariek zeramatzaten, eta bizkorrenek hemezortzi egun behar zituzten Moskutik Irkutskera sartzeko. Baina gutxi ziren hori lortzen zutenak, eta tsarraren mezulariek lauzpabost aste eman beharra zuten gehienetan Asia aldeko Errusia zeharkatzen, garraio bide guztiak eskura bazeuzkaten ere.
‎Oporretan zeundetelako dakizu. Alokatuta zenuten etxeko jabeari abuztuko lehen eguna behar zenutela erregutu zenion. Egun batean hustuko zenutela etxea promes egin.
2015
‎Pare bat egun beharko zituen Nagorek jakiteko, baina poliziek bozeramaile baten bitartez Bizkaian eta batez ere Bilbon droga-trafikoan zebilen talde baten desegitearen berri eman zuten. Talde honek, pare bat aste lehenago, poliziaren biltegi batean sartu eta hainbat kokaina-fardel eramatea lortu zuen.
‎Garabiz jaso zuten burdindegia, belardiak begira genituela. Handik etxera, oinez, hamabost egun behar izan nituen eta hamabost gau, eta non galdu nintzen ez nuke esaten jakingo berriro galdu gabe, hain zen eta da sarria edo nahasgarria paraje haietako klorofila eta polinizazio anemofiloa.
‎Hauxe da plana: hiru egun beharko ditugu basamortua zeharkatzeko. Gauez bidaiatuko dugu, beroa saihesteko.
‎– Egunak beharko ditugu hau dena behar bezala uzteko, esan dio Martinek Pedrori, etxoletako baten teilatuari begira?. Ez dugu denborarik galtzeko.
Egunak behar izan dituzte itsasoaren kolpe gogorra gainditzen hasteko, egun luzeak eta mantsoak, euritsuak eta tristeak. Ganduak dena hartu du bere mantupean, harriak eta bihotzak, paisaiak eta gogoak.
‎Uste baino luzeagoa izan da bidaia, eta ez dago denborarik galtzeko. Eskozia iparraldean, Kanpoko Hebridak uhartedian, ekaitz bortitz batek kalte handiak egin ditu Esperantza-ren gilan, eta egunak behar izan dituzte itsasontzia berriz ere uretan jartzeko. Lanean jardun dira segizioko arotz guztiak, laguntzaileak eta behar izan dituzten morroi guztiak; eta, hasieran ontziaren lema kaltetuta egon zitekeela uste bazuten ere, Esperantza bidaian jarraitzeko moduan dela erabaki dute.
‎Hori erabiltzen zen, gasa, nire liburuak garbitzeko, bakargelan ezin baitzen ezer sartu, erabat esterilizatu barik. Lau egun behar izaten nituen liburuak jasotzeko, gaseatu ondoren bizpahiru egun behar izaten ziren-eta gasaren pozoia desagerrarazteko. Horrela, Atxaga, Auster eta Mendiguren Elizegiren liburuak gas ganberatik pasatu ziren, nire eskuetara iritsi aurretik.
‎Hori erabiltzen zen, gasa, nire liburuak garbitzeko, bakargelan ezin baitzen ezer sartu, erabat esterilizatu barik. Lau egun behar izaten nituen liburuak jasotzeko, gaseatu ondoren bizpahiru egun behar izaten ziren-eta gasaren pozoia desagerrarazteko. Horrela, Atxaga, Auster eta Mendiguren Elizegiren liburuak gas ganberatik pasatu ziren, nire eskuetara iritsi aurretik.
‎Lanpostu berriko soldata ozta-ozta iritsiko zen aurrekoaren erdira, ordu gehiago sartuagatik ere. Telefonotik baiezkoa jaso bitartean, gurasoenera joan zen Aliona, jaioterrira, Anatolie norbaitek zaindu behar baitzuen berak zortzi ordu, edo hamar, edo egunean behar zirenak sartzen zituen bitartean. Baietz, administrariziotik eta irakasle lanetik jubilatuak zeuden eta zainduko ziotela gurasoek umea.
‎Europako herrialde pobreena da Moldavia, oparotasunaren estatistika guztietan azken buruko. Biztanleen erdiek euro bakar batekin igarotzen dute eguna, eta zorra kitatzeko, beraz, bi mila egun beharko lirateke: ia bost urte eta erdi.
‎Ez dezagun azkarregi ondoriorik atera, barruko kontroleko prozedura hauek ez dute ikasketa burua asko erakartzen, berarentzat arazoak baino ez dira. Irakasle batek huts egiten badu, hezkuntza sailekoek hamabost egun behar dituzte ordezkaria bidaltzeko,, zergadunen dirua aurreztearren?.
‎–Burokrazia handia dago, huskeria bati irtenbidea emateko ere tramite asko eta astunak egin behar dira. Edonon egun batean egin daitekeen tramite bat egiteko hemen 15, 20 edo 30 egun behar dira. Eta horrek jendea haserretzen du.
2016
‎Buckingham jauregian baino gela gehiago dago hemen. Bizpahiru egun beharko ditugu etxe osoa arakatzeko.
2017
‎–Zazpi egun beharko ditugu hara iristeko, kalkulatu du inurri buruak.
‎Micaelak azaldu zion bere ama nintzela. Egunak behar izan zituen nirekin berriz eroso sentizeko baina azkenean lortu nuen. Ia bi urte zituen jada eta gutxi bazen ere, gero eta gehiago hitz egiten zuen.
‎Errepide normaletik, bi orduko bidaia besterik ez zen 2014aren aurretik. Libia bitan zatitu ostean, berriz, Xokrik bi egun behar izaten zituen Jadunera joateko gurasoengana.
‎–Segurtasun pribatua daukat; ez naiz fidatzen Irakeko segurtasun indarrez?, dio Hezkuntza ministro ohiak, Abed Diab al-Yalik, bere luxuzko etxeko atarian. Egunak behar dira horrelako buruzagiekin hitz egiteko, Saddamen garaian gertatzen zen bezala, agintariak gotortuta bizi dira Al-Mansurreko etxeetan edo amerikarrek altxatutako Eremu Berdean. –Erabateko monopolioa ezarri dute, eta xiitak baino ez daude agintean, Saddam erori aurretik herrialdea hobeto zegoen orain baino; ez dago dudarik?, pentsatzen du Al-Yalik.
‎egunean bost orduz aritzen bagara, zenbat egun beharko genituzke izen guztiak irakurtzeako?
‎–Zure senarraren kamioia bortxatu dute –Irulegik idi baten pazientziaz egiten zuen aurrera galdeketan– Eta azken bi egunetan behar izan du. Zer edo zer ikusi edo entzun duzu?
2018
‎Tximinia arra bat goratzen deneko, enkofratua berritu edo aldatu behar da. Lana zer lentoa eta gogaikarria den ikusita, egunak beharko dira burutzen. Zenbatera dago goia?
2019
‎Ustirin diotenez, inor ez da bertan barneratzera ausartzen armagizonek babestuta edo negoziatzeko baliabideak edukita ez bada. Lapur taldeek zaintzen omen dute dena, jaurpidetik joanda ere zeharkatzeko gutxienez hiruzpalau egun behar diren oihan trinkoaren bihotzetik. Beraz, geratzen zaiena kalkulatzen du buruz, bidean doazela.
‎Bere burua engainatzen du, ordea, defentsa-sistema hauek betiko direla uste duenak, noraezean dabilen pentsamendua ideia tinko bihurtzen den unea iristen ari da, gehienetan nahikoa izaten da min pixka bat gehiago egitea. Horixe da Raimundo Silvari gertatu zitzaiona, afaltzeko zikindu zuen baxera gutxi hori garbitzeko tenorean zegoenean, gogoan piztu zitzaion agerikoa zen ideia bat, hau da, argitaletxeak ez zituela hamahiru egun behar izan engainua atzemateko, eta honek superstizio zaharra ezereztuko luke, eta, aldi berean, superstizio berri bat ernetzeko beharra ezarriko luke, ordura arte hamahirugarrena ez zen beste egun ordura arte errugabe bat energia negatiboaz zamatuko zuelarik. Argitaletxera deitu ziotenean engainua atzemanda zegoen, eta dena erabakita, Zer egingo dugu morroi horrekin, galdetu zuen zuzendari orokorrak, eta zuzendari literarioak egileari deitu zion gertaera absurdoaren berri emateko, makina bat barkamen eskatzen zituela, Ezin zara inorekin fio, eta egileak erantzun zuen, gezurra badirudi ere, Ez da hil ala biziko gauza, oker-zuzenketa batek konponduko du afera, eta irri egiten zuen, Begira gizona nondik atera den, orduan Costari bururatu zitzaion ideia, Zuzentzaileak kontrolatuko zituen norbait behar genuke, Costak badaki zertaz ari den, eta ideiak hain harrera ona izan zuen ezen Produkzio-buruak berea balitz bezala jaso baitzuen goragoko mailara, eta hain onespen zabala izan zuen ezen hamahirugarren eguna baino lehen pertsona bilatu, aukeratu eta bertaratu baitzen, delako pertsona horrek aginpide eta eskubide osoz erruei buruz ebatzi behar zuen epaiketa sumarisimoan parte hartzeraino, erruak begi bistakoak, frogatuak eta azkenik aitortuak ziren, nahiz eta, aitortzeari dagokionez, errudunaren susmoak eta buru erreserbak onargarria denetik harantzago joan, eta jokabide honek, azkenik, langile berria sumindu, azken roundean piztu zen eraso bortitzak ezin dezake beste azalpenik eduki, Baina merezi zuen bezala erantzun nion, marmar egin zuen Raimundo Silvak bere kolkorako, eskuak lehortu eta etxeko lanetarako jaso zituen mahukak jaisten zituen bitartean.
2020
‎Iñigo Iruinek aurkeztutako errekurtsoa onartzearen ondorioz, Ismael Moreno epaileak jardun batzuk egun behar izan zituen 2018ko maiatzean zehar.
2021
‎Azken finean, Cleorena bezain egiazkoa izan daiteke nire iruzkina, ez bailitzateke ipuinak entzuten dizkiodan lehen aldia, eta gauza bakarra nahi dut: Malthus burutik kendu, mahai gaineko plazerean murgildu, eta egunak behar duen ildotik jarrai dezala. Jarri diot partxea gurpilari, garaiz.
‎Honek arte zentroari ikustaldi azkar bat egin ondoren sandwich begetala eta kafea eskatu zituen, biak bikoitzak, eta lanean hasi nahi izan zuen. Hiru egunak beharko zituen informatikari eta zientzialari adituez osatutako lantaldearen laguntzarekin pieza preziatua bere onenean jartzeko.
‎Garai hartako ekaitzei ihes egitea lortu zuten itsasontzi apurrak durduzaturik eta abaildurik etorri ziren, bidea tentu handiz bilatuz lehen ezagunak zituzten portuetako marken eta harea-baxen artetik. Eta ekaitzak baretu zirenean, jendea ohartu zen egunak lehen baino beroagoak zirela non-nahi, eta eguzkia handiagoa, eta ilargiak, lehengo tamainaren heren batera uzkurtua, laurogei egun behar zituela ilberritik ilberrira.
‎Izarra hazi egin zen, erregulartasun izugarriz hazi ere orduz ordu, handixeago ordu oroz, hurbilxeago gauerdiko zenitetik, gero eta distiratsuago, harik eta gaua bigarren egun bihurtu zuen arte. Lurrera bide kurbatuan etorri ordez zuzen etorri izan balitz, Jupiterrera bidean abailarik galdu ez balu, egun bakarrean saltatuko zuen tarteko leizea, baina, gertatzen ari zen bezala, guztira bost egun beharko zituen gure planetara inguratzeko. Hurrengo gauean, ingelesen begietara iristerako, ilargiaren tamainaren herena hartua zuen eta ziurtatuta zegoen izotzaren urtzea.
2022
‎Ez zen ezer ikusten, noski. Lau egun behar izan genituen Bermeotik arrantzagune hartara iristeko. Eta hori motorra potentzia gorenean jarrita.
‎Egia da maparen zati txiki-txiki bat besterik ez dela. Zenbat egun beharko dituzte erritmo horretan eskualde osoa arakatzeko. Beste behin ere, hiltzaile tulipazalea urrats batzuk aurrerago doa.
‎Udan egun batez idortzen ziren oihalak. Neguan, aldiz, hiru egun behar izaten zituzten, bederen. Azken urratsa aprestua edo akaberako estaldura ematea izaten zen, ukitzerakoan leunagoa izateko oihala.
‎Hala ere, mintzera jo zuen, eta, hantxe utzi beharrean, Paularen haurtzaroari eta bi ama eduki izanari leporatu zion. Asko mindu zuten hitzok Paula momentu hartan, eta egunak behar izan zituen zauriak itxi eta Nikolarekin berriz ondo egoteko, baina pentsatzera iritsi zen agian ez zitzaiola lagunari arrazoirik falta. Txikitan, Paula zen bi ama zituen ume bakarra eskola osoan, eta garai hartan hura ez zen beti erraza izan.
2023
‎Felipe. Umearen etorrerak ospakizun eguna behar zuen izan, baina bat-batean dena okertu zen, ordea. Felipe txikiak lehen arnasa hartu orduko, zoritxarrez, ezustean, ama ospitalean odolustuta hil zen.
‎Chloéren bidaia pixka bat gibelatu zen, ororen buru. Bistan da ez dituela bost egun behar Laetitiaren eskaera argitzeko, baina Laetitiak ez dakienez Chloék hastapenetik bazekiela nor zen filtrazioa egin zuena, bidaia luza dezake. Opor batzuk.
‎–Ez dira egunak behar dudana.
‎Gernikara esan nahi du? Bide honetatik hiru egun beharko ditugu gutxienez!
‎Eredu horrek, egun behar den bezala funtzionatzen ez duen koordinazio soziosanitarioa gailentzea izango du, gainera bigarren helburutzat. Orain arte arlo soziosanitarioan adostasuna bilatzeko martxan jarritako estrategia gehienek ahultasun nabarmenak izan dituzte, eta oso zaila izan da benetako lankidetza bat martxan jartzea.
‎Egunkaria-ko artxiboaren seguritate kopia bat bazen baina, arazo tekniko bat medio, ez zegoen erabilgarri. Egunak behar izan zituzten informatikariek argazki artxiboa berreskuratu eta berriro erabilgarri jartzeko. Hernanira aldatu ginenerako, argazki artxiboa prest zegoen, eta Efe-ren zerbitzuak kontratatu egin ziren:
‎Gauez argiak itzalita ibili ziren, eta, egunez, talha batzuen azpian ezkutatzen ziren. Hiru egun behar izan zituzten iristeko. Guelta Zemmurren, ohartu ziren han zeudenak ere bonbardatu egin zituztela.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia