Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 49

2000
‎Hori dela eta, hiriko animali denda guztietan ibili ziren antzeko katu baten bila, eta noizbait ere antz antzeko bat lortzeko zortea izan baitzuten, amona itzu  li zenean, haren lorategian askatu zuten mixiñoa. Amona, ordea, ez zerurako ez lurrerako geratu zen bere katuaren berdin hura ikustean, zeren, familiakoei laster azalduko zienez, bere katua egun batzuk lehenago hil baitzen. Nonbait, amona bera arduratu zen katua lorategian bertan lurperatzeaz.
2002
‎Zu zure lagunekin zinela, gure hizkuntzaz ardura hartu behar omen duen telebistaren albistegia ETAk egun batzuk lehenago zauritu zuen Madina gaztearen alde Bilbon egindako manifestazioaren berriak ireki zuen. Ondoren jakin genuen Saloun andre baten gorpua aurkitu zutela plastikozko zaku batean sartua (gero jakin genuen ume baten gorpua zela kazetari baten ikuspuntutik ez da gauza bera, baina ordu hartan oraingoz andreaz hitz egiten zen), barrideak hango etxe batean sumatzen zen urrinaz kexu agertu ondoren.
2003
‎Irribarre egin duk hura gogora ekartzean. Egun batzuk lehenago akolitoei esan hien esku zuri esaten zitzaiela alferrontziei euskaraz. Orain hire eskuak begiratu dituk, ordua ikusteko keinua eginez, eta, zuriak ez ezik, potolo askoak ere iruditu zaizkik.
2006
‎Zelatan egon zitezkeen auzoek ondo entzuteko moduan ari ziren biak, niri ergelkeria hutsa iruditu zitzaidan modu batez, egun batzuk lehenago hasitako azpi lanaren haritik:
‎Ni eta Greta opor etxe baten bila ibiltzeak adierazten edo zuen harremanen egonkortasuna ere ez zitzaidaan alibirik onena suertatu: lekuko batek zer esango, eta egun batzuk lehenago Gretak eta nik eztabaida sutsuan jardun genuela Piazza della Scala ondoko kafe etxe batean. Ez ninduan eta ez nauk horretaz gogoratzen, baina lekukoak zioena egia izanda ere:
‎Irribarre egin nion: eztizkoa iruditu zitzaidan nik egun batzuk lehenago billar aretoan botatakoak Hermannen ahotan entzutea. Ez nintzen difamazio bat zabaldu izanaz ohardun; gutxiago, damu.
Egun batzuk lehenago Andreas Keuni entzun nizkion argudioak baliatu nituen, baina muturreraino eramanez: gazte askok ikasi nahi zuela aerodromoan, baina gehien setatzen zirenak baizik ez zituztela hartzen; horregatik komeni zela izena ahal zen lasterren ematea.
Egun batzuk lehenago hitzok entzuteak harrotu egingo nindukeen. Ez ninduen harrotu, inarrosi baizik, eta atezuan jarri.
‎Begiak zabaldu nituen, Freuderengatik bainoago, gizonaren kontatzeko irrikagatik( egun batzuk lehenago ez nukeen ezer jakin nahiko Vienako doktoreari buruz: lizuna eta degeneratua zela, haren liburuak erre zituztela plaza publikoan, judu arriskutsuen artean arriskutsuena zela, horra zer zen Freud niretzat eta nire belaunaldiarentzat).
2008
‎Gizona arropa eranzten hasten da. Handik gutxira, Rosa bainugelan sartzen da ostera, Tomasen aldagarriak eskuan dituela oraingoan, eta egun batzuk lehenago erosi zuen soineko gorria jantzita. Gizona dutxan dago ordurako.
‎Handik gutxira, Yun izeneko itzultzaile txinatar bat zen etortzekoa, osasun txostena txineraz baino ez baitzegoen idatzita, edota txineraz eta ingelesez. Egun batzuk lehenago, asignazioaren zain geundenon artean zera erabaki genuen, garrantzitsua zela itzultzaile baten lana kontratatzea, eta, ahal izanez gero, asignazioaren egunean bertan gurekin egon zedin nahi genuela, osasun txostena garrantzitsua baitzen oso eta nola sinatuko genuen onarpena itzulpen hura izan gabe. Denboraren poderioz ohartu gara itzulpen hura, Yunek korrika eta presaka egin zigun itzulpen hura, lasaigarri baten antzekoa zela eta era horretan hartu behar zela, garrantzitsua izanagatik ez zela inolaz ere garrantzitsuena.
2009
‎Emanaldikako argitarapena 1939ko abuztuan amaitu zen, gerra hasi baino egun batzuk lehenago. Ba ote zuen Albin Michel editoreak gero liburu formatuan ateratzeko asmorik?
2010
‎Hurrengo urtean Idoia Gillenea Estatu Batuetara joan zen ingelesa ikastera eta Mikel asko aldatzen hasi zela uste dut. Donostiako bulebarrean ikusi nuen azken aldiz, 1985eko ekainean, Sarrionandiari eta Pikabeari kartzelatik ihes egiten lagundu baino egun batzuk lehenago. Literaturaz mintzatu ginen apur batez.
‎Egilearen iloba batek, Jon Gurutz Olaskoaga adiskideak, egin zuen bilduma. Hemeretzi olerki aurkitu zituen, lehena 1935eko irailaren 11n El DÃan argitaratua eta azkena 1936ko urtarrilaren 24an, bere burua hil zezan baino egun batzuk lehenago.
‎Ibarretxe lehendakariak bertara joatea erabakita zeukan horretarako. Ospakizuna baino egun batzuk lehenago, Lehendakariarekin elkarrizketa bat egiteko asmoa adierazi nien, bai Eusko Jaurlaritzari eta baita irratiko programa zuzendariari ere. Irrati aldetik baiezkoa jaso nuen.
‎1977ko ekainaren hamabosgarrenean izan zen. Orduko mitin haietako bat ezagutu asmoz, joan nintzen Bergarara egun batzuk lehenago, ekainaren hamaikagarrenean. Ilunabarra zen.
‎Harreman onak izan nituen Erroman beste kazetariekin. Euskadira itzuli baino egun batzuk lehenago, omenalditxo bat egin asmoz, afari on bat antolatu zuten Erromako jatetxe batean. Han zeuden nirekin komunikabideetako hainbat berri-emaile.
‎Baina hain kritika ikaragarriak egiten zizkigutenak izan ziren ETArekin negoziatzen jarraitu zutenak. Ezagutzen dugun azken negoziazioa Genevan gauzatu zen, eta horren amaia 2007ko maiatzaren 27eko udal eta foru hauteskundeak baino egun batzuk lehenago izan zen.
‎Eta beste negoziazio baten ostean hautsi da su etena 2007ko ekainean. Eta ordukoan ere, Genevako negoziazio hartan, eraikin bereko gela desberdinetan bildurik Espainiako Gobernua eta ETA, PSOE eta Batasuna zeundeten, guztiak elkartuta 2007ko maiatzeko hauteskundeen aurretik, egun batzuk lehenago. Ez niri etorri azalpen eske; izatekotan, nik eskatu dizkizuet zuei".
‎Maragall Presidenteak berak esan zidan, guztiz samindurik, Madrilen Estatutu berria marruskatu baino egun batzuk lehenago," Konstituzioa eztabaidatu zenean, sozialistek Estatu plurinazionala defendatu genuen. Orain, Estatu plurinazional horren aldeko gudua galdu dut, baina ez Alderdi Popularrarekin.
‎2006ko abenduan T aurkako atentatua egin zuen talde armatuak eta 2007ko maiatzean, udal eta foru hauteskundeak egin baino egun batzuk lehenago, Espainiako Gobernuak eta ETAk azken ahalegina egin zuten, baina azkenean ETAk su etena hautsi zuen.
2011
‎Ez zen gutxiagorako. Alexandrak portada guztiak bete zituen egun batzuk lehenago: neska gazte bat, lepoa moztuta eta begiak aterata, laku bateko hondoari ainguratuta; oraingo honetan ere, beste andre bat, sugarrek janda, eta hortzak eta haginak kenduta.
‎Eguerdiko ordu bata zen, eta Janek bazkaltzera joatea proposatu zion neskari, egun batzuk lehenago Annak hura gonbidatu eta, beraz, harekin zorretan zegoela argudiatuz. Hilerritik ez oso urrun, taberna bat zegoen, jenderik gabe, eta hori aukeratu zuten, lasai hitz egiten jarraitzeko.
Egun batzuk lehenago, ulertezin gertatuko zitzaien esaldi hura, esanahirik gabekoa; ordurako, berriz, esangura osoa zeukan, sektako kideen sinesmenaren argitara.
‎Ez dakigu noiz daukaten urrearen bila joateko asmoa. Baina zuek esan duzuen legez, litekeena da urrea Espainiara eroan gura izatea eta, hori horrela bada, Espainiako ontzia etorri baino egun batzuk lehenago ipin ditzakegu zelatariak.
‎Hurrengo egunean hogei miliziano agertu ziren, hernaniarrak haiek ere, eta inguru haiek zaintzeko egunero ibilaldi bat egiten zuten. Julian Erdozia milizianoak ehiza eskopeta bat zeraman eta esan zigun egun batzuk lehenago erreketeak ikusi zituztela Abaño urtegiaren ondoan. Bolanteak hautsi berri zituzten Ubarretxea zentrala, Donostia argindarrez hornitzen zuena, indargabetzeko.
‎Otsaila baino egun batzuk lehenago elurra bota zuen Bilbon, aurreko urtean moduan; alabaina, 2004an baino indar handiagoz zetorren elurtea, azken 15 urteotan behintzat (bertan neramatzan urteak) bazterrotan ikusi ez ziren moduko elur ekaitzak jausi ziren-eta pare bat egunez. Bertakoek zioten 1985az geroztik ez zutela ikusten horrelako elur jasarik hirian.
‎Izan ere, Josu eta biok Izabara itzuli ginen 2008ko Aste Santuan. Egun batzuk lehenago, Josuk eta Pedrok patata ereiten jardun zuten gurasoekin azken horien ortuan. Nik ere nahi nuen joan, gurasoei laguntzeko eta bide batez Lurraren erritmo berezkoa sentitu eta gure eguneroko hil beharrean ibiltze hori apur bat erlatibizatzeko, baina azkenean ezin izan nintzen heldu.
2012
Egun batzuk lehenago?
Egun batzuk lehenago
Egun batzuk lehenago?
2018
‎Eta hantxe zeuden, ostera ere, obusen burrunbadak eta errifleen tiro hotsak, jai tristeenaren suziriak bailiran. Ordurako, Raoul Rigault ez zen Segurtasun Nazionalerako Batzordeko ordezkaria, egun batzuk lehenago dimisioa aurkeztu zuelako, herritar askoren kritikak eta salaketak zirela-eta. Paristar haien ustez, Rigaultek eta bere poliziek errepresiozko ekintza gogorrak gauzatu zituzten Versalleseko agente infiltratuak atxilotzeko aitzakiarekin:
‎Egia esateko, goizalde hartan bideari ekin zionean, ez zuen uste borrokan egiteko aukera izango zuenik. Sinetsi nahi zuen soldaduek uko egingo ziotela herritarren kontra tiro egiteari, Montmartren egun batzuk lehenago egin zuten modu berean. Sinetsi nahi zuen berriz ere elkarri besarkadaka hasiko zirela anaitasunez...
‎Aba Yakueren lakioan erorita zegoen Errege, eta nik ez nuen, ahalegin guztiak eginda ere, ezer onik aterako lakioa askatzen eta gaizki ulertu hura argitzen ahalegintzetik. Aba Yakueren kontrako lehia galdutzat joko nuen, baldin egun batzuk lehenago gertatu balitzait Erret hiriaren erreketa. Baina Erregerengana agertu nintzen egun hartan, ez:
2019
‎7.4 jaitsi zen hotz-beroa, goiz hartan, bero kenduta, hotz hutsa zena. Urte berean, egun batzuk lehenago, Donostian bertan ere 5.5 nozitu behar izan zuten, itsasoa gertu ukan arren. Bilbon, 1962an, 5.0raino jaitsi zen hotza eta Iruñean, berriz, 1990an, 6.4 Arantzazun, 8.2 izan dugu baxuena.
2020
‎Kanpamenduko buruak, general zabalkote bat? egun batzuk lehenago ikusi zuenean kristograma, haren mezua interpretatu zuen, harro eta latina baldar ahoskatuz, graduazio goreneko militarrez inguratua zegoela baliatuz:
‎General zabalkoteari gustatu ala ez, ezpata itxurako gurutzeak bertan segitzen zuen. Egun batzuk lehenago inguruan izan zituen prebosterik gabe, bost axola gurutze baten gorabeherak. Gainera, ni otzan portatu nintzaion bisitan etorri zitzaizkion militar zaparroteen aurrean.
‎Hilobiak estaltzea eta materiala jasotzea besterik ez zen falta. Beteranoek kalkulatu zuten bezala, eman zieten epea baino egun batzuk lehenago bukatu zuten lana.
‎Hori ikusita, ezin genuen huts egin. Egun batzuk lehenago, José MarÃa del Nido, Sevillako presidenteak honako adierazpenak egin zituen: " Nos vamos a comer el león hasta el rabo".
‎Gainera, bitxikeria bat kontatuko dizuet. Egun batzuk lehenago, Bilboko Deportivon izan ginen pala jaialdi bat ikusten, Hierros Velasco enpresako nagusiak gonbidatuta. Une honetan ez dut gomutan ze partidu izan ziren, baina bai enpresa horretako ugazabak zer esan zigun:
‎Hamazortzi kilo galduta, baina bizirik. Ez sinestekoa, egun batzuk lehenago zelan nengoen kontuan izanda. San Pedroren bizarra ere ikusi nuen, baina, nonbait, errukitu egingo zen...
‎Ni bigarren zatian aritu nin  tzen eta kazetarien iritziz gauzak oso ondo egin nituen. Egun batzuk lehenago Liverpoolen gertatu zen bezala," aingeru hegalaria" deitu zidaten.
‎Real Madrilen kontra jokatu behar genuen. Egun batzuk lehenago, Angel Zubieta entrenatzaileak nirekin kontatzen zuela jakinarazi zidan:
2022
‎Hirugarrena, Elisabeta Yakovlevna Dabkinari. Egun batzuk lehenago ezagutu zuen gazte errusiarra eta liluratuta zeukan. Gazte harengan zegoen iraultzaren eta sozialismoaren etorkizuna.
‎Gabrielek emazteari begiratzen zion, zeinak ez baitzuen elkarriz  ketan parte hartu. Haizemaile formako atalgain hautseztatuaren azpi azpian zegoen zutik eta gas argiak argitzen zion bere ilearen brontze oparoa, zeina lehortzen ikusi baitzuen Gabrielek sutondoan egun batzuk lehenago. Lehengo jarrera bera zuen, eta ez zirudien inguruko hizketaz ohartzen zenik.
‎Obus batez. Gerra amaitu baino egun batzuk lehenago.
‎" Bota iezadak esku bat honekin", esan nion Javierri, eta bera, zeinak galdetu, gutxi galdetzen baitu, erbiak bizkarrera botatzen hasi zen Marco egun batzuk lehenago bezala. Erbi hilak bizkarrean erdibanatzen ari ginelarik, Catalina agertu zen, eta begiak zabal zabal eginda, esan zuen:
‎Zigarretak eta liburu bat hartu, lorategira joan eta eseri egin zen. Egun batzuk lehenago ia erotzeraino izututa alde egin zuen Parisetik; orain, arrisku ukaezinak pasatu eta gero, guztiz lasai eta buruhotz zegoen; gainera, konfiantza hartu zuen beti eta nonahi estuasunetik irteteko zeukan trebezian; edozein egoeratan ezin aiseago eta erosoago konpontzeko zuen egiazko dohainean. Moldakortasun hura, buruargitasun hura, axolagabekeria hura oso baliagarri gertatu zitzaizkion bere karreran eta amodioetan, baina ez zuen sekula usteko bizitzan ere balioko ziotenik, izan egunerokoan, izan ezohikoan.
2023
‎Poliziek nahiago zuten etxe hura saihestea, Rozinari aurre ez egiteko; hala ere, inspekzio batzuk izan zituzten lehen urteetan, goitik behera miatu zuten etxea, baita zoru azpia ere, eta dena eraman zuten, dena lapurtu zioten, zorua ere altxatu zuten, hantxe gordetzen zituzten larruak eta diruak, dena kendu zieten, eskerrak dirua leku askotan jasotzen zuen, guztia ez zuten aurkitu; denek gauza bera egiten zuten, hartu eta eraman, gerran ere berdin, hala zuriek nola gorriek, berak batzuengandik eta besteengandik ezkutatu egiten zituen gauzak. Gerra amaituta, senarra gaixo jarri zitzaion; urte haietan ez zuen Amerikarik buruan; gizonak gutun bat idazteko eskatu zion hil baino egun batzuk lehenago, Fanny rentzat, idazteko esan zion; luma eta papera hartu zituenean, ez zen ausartu halakorik ukatzera, nahiz eta begiak nekatuegiak eduki. Idatzion!
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia