Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 37

2000
‎Emozio pittin bat sentitu bazuen ez zen izan hango paisaiengatik, baizik eta Eiderrek ibilitako bide eta txokoak ezagutzeagatik. Eta hori, emozioa alegia, bidaiaren aurreneko egunetan baino ez, ezen gutxi gutxika amorru berezi bat ari baitzen jabetzen Txemaren sentimenduez: alde batetik Eider gogorarazten zion guztia kakaztuko zuena, eta bestetik bere neskalagunaren pausoen gainean ibiltzearen ideia bururatu zitzaion eguna madarikaraziko ziona.
2001
‎Annapurna ez zela mugituko erantzun zion Mariak, orduak zeramatzala Mahomak mendirik mugitu gabe eta olinpiadak ikusteko egunak eta egunak zituela oraindik eta hilerrira joateko Domu Santu eguna baino ez.
2003
‎Eta Anak Renoirren koadroen antza zeukan oraindik ere, inoiz baino handiagoa beharbada. Eta Tomasek esan zuen bi egun baino ez zirela falta aitite gelatik irteteko, ondo kalkulatuta zeukala berak.
2004
‎Baina Italia luzea duk, eta gu beste puntan porturatu gintuan, Catanzaron, han behean, Squillace golkoan. Eta lau edo bost egun baino ez genitian libre. Bada, trenean sartu eta Ponte a Emaraino etorri gintuan.
‎Lau egun baino ez ditu behar izan Izarrek Suprême lata bukatzeko eta gehiagoren bila joan behar izan du Luisak supermerkatura. Bertara sartzean ile zuriko gizonaren irudia etorri zaio burura.
2007
‎–bota du?. Lau egun baino ez daramatzat hemen eta?
2009
‎Lanean, pare bat egun jai hartu behar nuela esan nien, nirekin bizi zen aitonak bere buruaz beste egin zuelako. Ez zitzaien gauza bitxiegia iruditu eta ontzat eman zuten nire erabakia, azken finean, lan egiten nituen egunak baino ez nituen kobratzen?. Astelehena arte hartu nuen jai.
‎Festan kontzentratu nintzen. Pare bat egun baino ez ziren falta eta oraindik ez neukan ezer prestaturik, ez inor gonbidaturik. Buruan, berriz, dena argi irudikatzen nuen.
‎Astelehenera arte, bai, jakina. Hiru egun baino ez dira eta hasieran tira, enpin, hiru egun pentsatu eta egingo dudala esaten diot neure buruari. Azken baten, aste gehiegi daramatzat lau zorok entzuten duten programa batera deitzen.
‎Irratian, kanpainari buruzko notiziak ematen ari dira. Hiru egun baino ez direla geratzen bozketetarako, baina kanpaina zozoa izan dela azpimarratu du esatariak. –Kartutxo guztiak erre gabe daude, eta diotenez sorpresaren bat gerta liteke gaur ez bada bihar?.
2012
‎Asteazken eguerdian, hamabietan, emakume baten gorpua aurkitu zen Barrière de Roule ko ibaiertzean, uretan igeri. Hala, amaren etxea utzi eta hurrengo hiru orduetan jaurti zutela Marie Rogêt ibaira pentsatuta ere, hiru egun baino ez ziren pasa etxetik atera zen uneaz geroztik, hiru egun, orduren bat gorabehera. Baina zentzurik ez du pentsatzeak hilketa, baldin eta hil bazuten, hiltzaileek gauerdia baino lehenago gorpua ibaira jaurtitzeko aukera izateko bezain goiz egin zela.
2014
‎Kontsularen bahiketaren notiziak bazterrak inarrosi zituen. Burgoseko Epaiketa hasteko bi egun baino ez ziren falta, eta ETAk efektu kolpe handia joz hasten zuen partida.
2015
‎–Beno, Eire, hori lehenengo egunetan baino ez da izango. Ni ere urduri nengoen Alemaniara etorri aurretik, ez pentsa.
‎Karpov atxilotu zutenean ez zuela ezer salduko erabaki arren, konfiantza handiko bezeroei saltzen hasita zegoen berriro. Bazitekeen Arkitektorik ez egotea eta poliziak talde guztia atxilotu izana, baina posible zen, baita ere, Arkitektoaren gizonak bere bila ibiltzea eta agian polizia ere bai; badaezpada, tratuak egunez baino ez zituen egiten orain.
‎Urteak!?, Otok. . Sei zortzi egun baino ez, adiskideok, ez gehiago?, Zerk. –Eta zuk nola dakizu hori, bada?
‎Hogei egun baino ez dira joan Iratxe Sorzabal eta David Pla atxilotu zituztenetik. ETAren zuzendaritzako kide izan dira, kolore ezberdinetako iturri zenbaiten arabera, azken garai erabakigarrian, erakunde armatuak ezker abertzaleko oinarri sozialek esandakora egokitzen hastea erabaki zuen garaian, hain zuzen?.
‎Bat batean, Espainiako Auzitegi Goreneko magistratuei Otegiren aurkako epai baten helegiteaz erabakitzeko presa sartu zitzaien. ETAk agiria argitaratu zuenetik hiru egun baino ez ziren joan Batasuneko buruzagia Martuteneko espetxean giltzapetu zutenean. Zer auzirengatik, hori gutxienekoa zen.
‎Galdakao utzita, ekainaren 30ean fakultatera joan nintzen, lanean hasteko asmotan. Hiru egun baino ez nituen egin. Handik aurrera, hasi nintzen min handia igartzen ahoan eta eztarrian.
‎Pare bat egun baino ez dira izan herrian egin dituztenak; senideak besarkatzeko, eta iluntzean agureen azken solasak entzuteko baino ez. Bigarren eguna errezuka eman dute, denek elkarrekin.
‎Irauli egin zitzaion bihotza bat batean, eta, arteriak iraultzean marapilatuta geratu izan balitzaizkio bezala edo, zurbildu egin zen zeharo, hoztu eta isildu; barrena hustu egin zitzaiola ematen zuen, zulatu, gogo eta muinak irentsi zizkion hutsune beltza bihurtu zitzaizkion barrenak; bigarren eguna baino ez zen.
‎Eta hartan, Garakoek egunkari berriaren zero zenbakia atera zuten I. Bertan iragarri zutenez, hilaren 30etik aurrera ekingo zion egunero egunero agertzeari (egin kontu Egin zarratu zutenetik Gararen lehen zenbakia kaleratu zenera 198 egun baino ez zirela igaro). EKHE elkarteak 1.200 milioi pezeta inguruko kapitala eta kasik 10.000 akziodun zeuzkan egitasmoa abiarazteko.
2016
‎–Lasai, lortuko dut dirua, esaten du Joanesek azkenik, isiltasuna apurtu nahian?. Pare bat egun baino ez ditut behar.
‎Programa ostegun arratsaldez grabatzen zuen eta geroratua ematen zen igande goizetan. Asteartea zenez, bi egun baino ez ziren gelditzen grabaziorako, eta lan asko zuen, egun hartako gauekoa ere guztiz prestatuta ez zeukalako. Hortik aparte, iragarki askotarako ahotsa ere jartzen zuen, eta orokorrean ez zuen soldata txarra ateratzen, on ona ez bazen ere.
2017
‎Bi egun baino ez neramatzan nire lan berrian. Pare bat txio idatzi nituen bere kontuan, eta berarekin mail eta telefono elkarrizketa batzuk izan.
‎Hori aztertzeko neguko 100 egunetako datuak jaso dira. 22 egunetan baino ez da izan eguraldi
2018
‎Elurrak ez dio barkatzen lo geratzen denari, horregatik haren lagunek, lehen laguntza eman bitartean, ez zioten lo hartzen utzi. Hainbat egunen ondoren baino ez zuten lortu ospitale batera eramatea.
‎Ez alferrik, moñoñoak izateari zor diote panda hartzek espezie gisa gaurdaino biziraun izana. Banbuz baino ez dira elikatzeko gai, 12 urteko bizi itxaropenarekin 7 urte bete arte ez dira ugaltzen hasten, eta emeak bost egunez baino ez dira ugalkorrak urte osoan. Gainera, menturaz bi kume edukiz gero, bakar batean zentratzen da ama, bigarrena heriotzara kondenatuz.
‎/ Batzuetan bizitzak ez du jarraitzen. / Batzuetan egunak baino ez dira pasatzen?. Ez nintzen botatzera ausartu, ordea.
‎Hamasei urte bete zituen egun hartan Andonik eta pozik zegoen. Hiru egun baino ez ziren falta aste santurako, hirugarren ebaluaketan denak gainditu zituen eta ostiral hartan bertan trena hartu, bere Bilboko sasi lagunak utzi eta abuelo eta abuelaren herrira joango zen. Berari bost axola zitzaion aitona amonek edo auzokideek esango ziotena eta haien begiradak.
‎Hamasei urte bete zituen egun hartan Andonik eta pozik zegoen. Hiru egun baino ez ziren falta aste santurako, hirugarren ebaluaketan denak gainditu zituen eta ostiral hartan bertan trena hartu, bere Bilboko sasi lagunak utzi eta abuelo eta abuelaren herrira joango zen. Berari bost axola zitzaion aitona amonek edo auzokideek esango ziotena eta haien begiradak.
2019
‎atea suak erre dio, eta baranda ere kiskalita dago oraindik. Pare bat egun baino ez dira igaro etxe horretan bertan gizon batek bere bikotekidea hil zuenetik; etxeari su emanda zauritu zuen, eta emakumea ospitalean hil zen gerora. Lekukotza gisara, leherketa bat gogorarazten duen orbain beltz bat geratu da egun batzuetan balkoiko atearen inguruko hormetan, izuaren kontakizuna etxe hartatik kalera atera nahirik balebil bezala, Kale Nagusian aurrera eta atzera dabilen jendetzari esanez:
2020
‎Goiz da. Hamabost egun baino ez dira igaro zure berri izan genuenetik.
‎Hiru egun baino ez dira igaro, eta Matilde kexu da itsasertzeko hotz giroaz; hezetasunak buruko mina eragiten omen dio. Itzuli egin nahi du, lehenbailehen; eguna aurreratzeko eskatu dio Segundori.
‎Hori berria zen, elkar ezagutu genuen egunean baino ez baitzuen nire izena aipatu. Gerora, sekula ez, inongo egoeratan ez zuen nire izenik esan, inongotan.
2022
‎Jaio eta bi urteren buruan lehertu zen Espainiako Gerra, eta ederki astindu zuen Puy Lekuona familia ere. " Ahizpa txikienak zortzi egun baino ez zituen gerra hasi zenean. Nazionalak etorri eta aitari dena kendu zioten, arrantzarako zituen sareak eta beste guztiak.
2023
‎Bat batean, orain arte nasai iraun duen korapiloa hasi da estutzen Zigorren urdaila, gertatzen ari denak haren buruan neurria hartu ahala. Bosgarren eguna baino ez dute Argentinan, bidaiak utzitako nekea azken orduetako emozio zurrunbiloarekin nahasten zaio, eta galduta dauka argi pentsatzeko gaitasuna. Bere burua ikusten du, Iraultzarekin begirakune esanguratsuak gurutzatzen amak toki batetik bestera arrastaka daroatzan bitartean.
‎Aztoratuta zegoen. Bost egun baino ez ziren egunkaria itxi zutela eta, ez dut gogoan zer adierazpen entzun zuen edo zer mugimendu sumatu zuen, ordurako antzeman zuen esku beltzen bat mugitzen hasi zela abagunea baliatuz egunkari itxiaren errautsen gainean beste zerbait eraikitzeko. Kanpotik ari zitzaigun, urteak baitziren ez zegoela Egunkaria ko langile taldean.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia