Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 176

2000
‎Eskuak luzatu dizkiot etorkizunari, baina berdina da guztia. Egunez eta gauez, gauez eta egunez dut Kandidoren irudia neure begien aurrean. Hasieran, neure barrena lasaitu nahi nuen, eta Migelen errua zela pentsatu nahi nuen.
‎Eliza bera bezain garbi zegoen haren etxea, eta gosaria ematen zidan jai handietan. Pazko egunez eta San Pedro egunez. Eta bere urtebetetzean.
2001
‎Badakit dagoeneko ez nintzatekeela bizirik egongo nire gaitasun aposematikoei esker ez balitz; gaitasun, bidenabar esanda, egunez egun eta ikerketa luze burutsuen ondoren hobetu ahal izan dudana; ezen, gaitasun aposematikoa, idazle izatea bezala, odolean gordetzen den dohain bat baita, dudarik gabe, baina mimo handiz eta jarraitasun militarrez hezi behar dena, fruiturik umoenak lortuko badira.
‎Hamabost egun eta eskari bakar bat ere ez. Ez dago estu, baina.
‎Duela hiru urte, zortzi hilabete, zazpi egun eta hamazazpi ordu, greba egunak barne, autobusak ate aurrean utzi ninduenetik zaramatzat barruan. Jaungoikorik baldin badago, ondotxo jakingo du zenbat aldiz aldendu nahi izan zaitudan nire ondotik.
‎Bestela esan, euskarari gertatzen zitzaiona ez zen orain gure artean edozein aldizkariri, astekari nahiz egunkariri, gerta dakiokeena baizik: galerak, egunetik egunera eta astetik astera, gailen agertzen zirela irabazien aldean, zorrak gehitu ahala dirutza urritzen zihoakigula. Ez ginen, ordean, larregi kezkatzen ez artegatzen, hutsaldi hori laster betetzekoa genuelakotan.
‎Eta hori ez da urrutiko eta aspaldiko Nafarroa erdaldunduko istorioa. Gerok ere, egun eta hemen, hautemateko (eta lehenbizi aitortzeko) prest ez egon arren, harlauza horrek zapalduxe gauzka.
‎Nahi izate hutsa zernahitarako aski dela uste dugu nonbait, eta ez aitortu nahi anitz gauza direla gure nahimenarentzat ezinezkoak. Buruenik, urteek eta mendeek jasoa edo desegina egun eta aste gutxiren buruan eraberritzea (K.M.O.).
‎Haren barnean ez dago aipatzeko moduko mugimendu sindikalik eta nabarmen okerragotu dira kontratu baldintzak, langile plantilak aldatu ezinik, lan prekarioa bazter oro, babeserako erakunderik gabe eta Informazio Zientzietan titulatu asko eta asko egunkarietan ate joka ari diren egoera honetan. Aurreko garaian lanbidearen demokratizazioa bultzatu zuten kazetari asko hedabideen zuzendaritza taldeetako kideak dira egun eta baseko erredakziotik guztiz aldendurik bizi den hierarkia kasta osatzen dute. Editorea da protagonista.
2002
‎Baina ez zuten hola esaten, baizik" 2:30 minutan behin", minutuak, minutak eta minuetak nahasiz. Zer esango luke jendeak" el tren llega cada cinco minuetos" ikusiko balu idatzia irudi garesti horietan egunez eta gauez, gaur bai eta bihar berdin, inork ere zuzentzeko ahalegin txikienik egin gabe eta kezkarik apalena erakutsi gabe. Baina euskaraz ez da deusik ere gertatzen, ez zaio inori ere konturik eskatzen horregatik, euskara bildukia baita, azal kontua.
2003
‎Sarekada gertatu zen. Erran egun eta tenorean. Etxeetako ateak xehekatu zituzten, oheak hautsi, haurrak iratzarri, zaharra inarrosi, behi esnedunak marrumaz eta ardi kankailak marrakaz agorrarazi.
‎Ezin nion hori galdetu, bigarren egunean eta babarrunak sutan zituela.
‎Ezkontzaren barruan kastua izateak esan nahi du sexua ugalketarako baino ez baliatzea, inolako pentsamendu lizunik gabe. Hain zuzen ere, ezkontzarako hitza eman den unetik garbiketa espiritualari ekin behar zaio, aitortza orokorraren eta arimaren prestakuntzaren bidez; ezkondu ondoren ere garbi gorde behar da jai egun eta barau egunetan. Alargunei dagokienez –zehatzago esateko:
2006
‎Zelten pentsaeraren arabera, muturren artean zerbait omen dago tartean beti. Eguna eta gauaren artean, egunsentia edo ilunabarra. Zuria eta beltzaren artean, gris mota ugari.
‎Azkenerako utzia bainuen ikusminik handiena sortu zidana, bazter batean erdi haustuta zegoen zurezko maleta baten aurrean makurtu nintzen. Hainbat europar hiritako izen eta ezkutuak baitzeramatzan itsatsita, irrikaz zabaldu nuen maleta, opera kantariaren ospe egunen eta Angelorekin izandako harremanen albiste emango zidaten kontu interesgarri asko aurkitzeko esperantzan.
‎Eguraldia oso hotza zen, airea bezain gardena, eta gelako leihoek gutxi egin zezaketen hotzaren kontra, zirrikitu guztietatik sartzen baitziren haizearen pirrintak. Egunetan eta egunetan leihorik zabaldu gabe ere, ez zegoen airea lizuntzeko beldurrik.
‎Mesedez, ospitale batera ez! Ohean lotu, eta hor edukiko naitek egunetan eta egunetan, obratzeko ere askatu gabe. Hik ez dakik zer den hori!
‎Barkatu gordintasuna, Lindemann adiskidea, baina serio hartzeko kontua da. Egunak eta egunak egin zituen zure etxea zaintzen, ez zuen etsi zure aita eta amona atxilotu zituen arte, nik baino hobeto ezagutzen dituzu zure arrebak edo zure amak jasan behar izan zituzten destainak eta irainak. Zakur amorratu bat da, horixe.
‎Ez zaizu burutik pasatu ere egiten une hau, egun hori, gertakizun hura egunen batean ahaztuko zaizunik, baina gertatuko balitz ere, argazkiarekin gogoratuko duzula sinisten duzu. Pasatzen da denbora, eta ez duzu gogoratzen ez unea ez eguna eta ezta zer gertatu zen ere. Ezta argazkian ikusita ere!
‎Hilabeteko zelata aldian sumatu dugun nabarmentzeko gauza bakarra, goiko solairuan bizi den adineko emakumearen portaera. Noizean behin, balkoira irteten da (eranskinean egunak eta orduak zehaztuta). Ez da berez mugimendu susmagarria, ez balitz bere jarrera halakoa:
2007
‎Datuak apuntatzen segitu zuen. Eguna eta data jarri zituenean, burua jaso eta, llabur llabur, agurearen egoeraren berri eman zion:
‎Gaztelu horretan zapelatz bat izigarri eder eta atsegina bere egon lekuan pausatua eta hura zaintzen duen lamia xarmagarria ikus daitezke. Diote lekukoek zazpi egunez eta zazpi gauez zapelatz horren ondoan beilan lo kuluxkarik egin gabe egoten denari, lamia etorriko zaiola zazpi egun horien buruan eta lur honetako gauzei buruz eskatzen zaion lehen gutizia beteko duela. Anitzetan frogatu izan da hemen kondatzen dudan hau.
‎Hemen kondatzeko luzeegi litzateke. Pitango bazterretarik Itsaso Ozeanoan egunak eta egunak iragan behar dira, uharte eta herrialde anitz trebesatu ere, hegoari buruz.
‎" Euskadi" Hirurak Bat da, hots, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa. " Euskal Herria" Zazpiak Baten sinonimotzat hartu dut, hots, Samatzetik Kortesera eta Lanestosatik Barkoxera bitarteko eremua, nahiz eta, hitzez hitz, Araba gehiena eta Nafarroa gehiena gaur egun eta aspaldidanik euskal herri ez izan (horregatik" Nafarroako erdal herriak" izan ditut mintzagai behin baino gehiagotan). Hemen," Nafarroa" Bortuez alde honetakoa da bakarrik.
2008
‎zein egunetan eta zein hilabetetan
‎Egunari egun eta kinkari kinka, zikinkeriaren sentipen sun  tsigarria gero eta toki handiagoa hartzen joan zen Rosaren barruan, eta berak ezin zuen ezer egin sentipenak eragiten zion hutsunea gainditzeko. Neurri batean, kontsolagarria ere egiten zitzaion:
2009
‎Bat batean altxatu, idazmahaira joan, telegrama bat idatzi zuen eta atezainari eman zion. Dariori bidaltzen zion hirugarrena zen egun eta erdian. Doktoreak patxadaz itxaroteko agindua zion; agortu egin zitzaion, ordea, pazientzia.
‎Aberri Eguna apirilaren 14an egokitu zen. Pepek komunikatu bat idatzi zuen Organizazioaren izenean, Manifiesto de ETA ante el Aberri Eguna eta Teo Uriarteri eman zion inprima zezan. Honek Carlosi erakutsi zion.
‎Horra Grand Placen zer kontatzen den: " Hainbeste denbora gela txiki eta hestu batetan egonez gero jadanik eguna eta gaua berezten ez genduenean, elkar hizketa bera sortzen zen, herio, nekaldiak eta ezkutaturik luzaro egoteak inhibizio guztiak gaindi ditzagun lortu bailu.
‎Iñigo jaioberria inudeari eman ziotenean, Araozko baserri batean zaindu eta edoski zezan, hiru egunez eta hiru gauez egon zen umea uko eginez emakumeak bihotz betean eskaintzen zion bularrari; beste neskatila jaioberri bat ere bazuen inudeak, Iñigo baino egun bat zaharragoa.
‎Elkar ezagutu ahala konfiantza hartu nionean, ostera, musu birekin ematen nizkion eskerrak opariren bat egiten zidanean. Doña Mercedesek ederto zekien nola asmatu opariak egiten zizkidanean niri, batik bat nire urtebetetze egunetan eta Erregeetan. Guardasola aparte utzita, badira bere hiruzpalau opari ilusio itzela egin zidatenak ireki nituenean, gainerako guztiek baino ilusio handiagoa egin zidatenak esan gura nuen:
‎Hogeita hamazazpi egun eman zituen ingresatuta. Hain izan zen ona eskaini zioten tratua(" eskaini ziguten tratua" esan nuke, bere ondoan eman nituen egun eta gau guztietan neuri ere ez zitzaidalako ezertxo ere faltatu izan) Arrantzale eguna Bermeon pasatzera gonbidatu baitzuen medikua. Fraileetako plazan, Taraskan, itxarongo geniola-eta geratu ginen.
‎Lehentxeago ere esan dizkizut, berba hauekin edo beste batzuekin, ez naiz ondo gogoratzen, antzeko gauzak. Erresaka dagoenean olatuak haitzen kontra ibiltzen diren moduan dabiltza nire buruaren alde batetik bestera burutaziook egunotan eta ez zait isiltzen olatuen orroek sortzen duten durundia. Halakoetan murgilduta ari naizela, portutik irteteko maniobra egiten hasi da beste merkante bat.
eguna eta gaua,
‎Antzerki talde txiki bat sortu zuen irakasleak eta, hilabete batzuetako saio ia klandestino batzuen ondoren, ni baino apaizgai zaharrago batzuek Godoten esperoan antzeztu zuten, Estatu osoan lehendabiziko aldiz. Sekulakoa izan zen hark gure artean eragin zuen konbultsioa, eta egunak eta asteak pasatu genituen Godoten nortasunaz eta esperoaren esperantza faltaz eztabaidan. Garaitsu hartan George E. Wellwart en Teatro de protesta y paradoja saioa erosi nuen (7 ilbeltza data ageri da, neure letrarekin idatzita, kortesiazko orrian), eta bertan egin nituen azpimarren artean, badago bat orduko gure eztabaiden nondik norakoa laburbil lezakeena:
‎Askoz orekatuagoa, ekilibrio neurtuagokoa dirudit, aldiz, zelten zentzua: egunak eta argia askoz hobeki partituta ikusten da horrela urtea. Neguak, eguna ttipitzen eta maxkaltzen doanean, gauaren mesedetan, txikitze horren azken 50 egunak hartzen ditu, urteko iluntsuenak, eta hazierako beste 40ekin neguko 92ak osatu.
‎Orain, berriz, ezer gertatu ez bailitzan, bare bare, zeru gardenenetara ekarri gaitu presio altuen gune antiziklonikoak. Ez da makala egun eta erdian presioak eman duen jauzia: 34 milibaretako salto gorakakoa.
‎Bestalde, zenbat eta altuagoa izan suaren mendi kaxkoa, orduan eta gertuago zegoen su berriko sutzarra eguzkiaren labe berotik, eta noski, egunen eta urtearen ordena gobernatzen zuen ilargiarengandik ere. Suak opalgaia prestatzeko baitziren, eta jaki sakratuz, kosmos zabal hedatuaren aurrean ospatzeko.
2010
‎Ez da harritzekoa, irakaskuntza gero eta gatazkatsuagoa baita, gainera, zuzendaritzan egonez gero ez dago ia oporrik, eta lan-egunak 10 ordukoak edo luzeagoak dira batzuetan. Kurtso hasierako egunetan eta uztailean, luzeagoak. Iraileko azterketak kendu zituztenetik ikasturtearen hasiera asko aurreratu zelako, abuztuan ere lan egin behar izaten da, ofizialki oporraldia izan arren.
‎Larunbateko akuriei dosi terapeutikoa egokitu zitzaien edo bestela esanda, zikutaren eragin onak dastatu zituzten, terapia lasaigarria, analgesikoa edota anestesia lokalizatua. Bi egun eta gero bizirik dirautenez, dosia gehitu behar zaie gaur. Izan ere, erabaki dut nik neuk emango diedala behar dutena, hau da, ez bakarrik zikuta dosia baita askatasuna ere.
‎Ani: Izialdura dik handiena ba, he Erlaitz, bandaje hauek atxikiko ditu zenbait egunez eta denak ahantziak izanen ditu gero!
‎baina libratu dukan eremua segidan kolonisatua duk beste mikroberia multzo batez, eta gaixtoak balin badira hanbat gaixto! sekulako orgiak egiten hasten dituk hor, besteen gorputzen gainen punpe eta irrintzinaka, gizentzen eta zankaka emaiten ditie egun eta gauak, sekulako artaldeak muntatuz, hik hire bizkarreko ponpa pausatzeko dukan denbora baino fiteago nagusituak dituk berriz...
‎Ba bena jendia oldartu, ez zitian araiz denak akort gizon zuriak neska pollitenak beretako har zitzan, eta izigarriko arramantzak egin zazkotean, ba gure denboran guk galarrotsak egiten genitian bezalakoak araiz, behin azanzka, mehatxuka, neskari tiraka, neska berriz eskapa eta beregana itzuli, denbora bat eman zitean batzuk besteri larderia finkatu nahiz... ...baina zer nahi marmutza ere, lurrez bezainbat airez, berdin landareak tinki, hauetan batzu haragi jaleak, eta erreka poxak, putzu edo azekia barnak, denak kontra... eta malurraren malurra, neska gaztiaren gibeletik herri guzia abiatu, ez ziteian bakean uztekotan errak misionest zuria, aise zian Li Wei ek ere Agusti segitu, ez zukekan fida bere jendeen aitzinera itzultzeko... eta hola ibiliak dituk egunak eta egunak, hilabeteak, ba eta azkenean urteak, batian harroken artean, gero desertu hotz batzuetan, ihes eta beti ihes... gose, egarri, eri, ahulduak, etsituak, galduak, heriotzari deika... haurra sortu zen arte, Xank... euskaraz Xan eta hango hizkuntzez Chank...
‎Esan daiteke azken berrogeita hamar urteetako joan etorri, gorabehera, txutxu mutxu eta era guztietako esamesen gordailua duela buruan, eta artxiboetan ez dagoena berak daukala jasota mugarik gabeko memoria erraldoian. Herriaren eguneroko bizitzako protagonistak oro ezagutzen ditu izen, abizen eta egun eta orduei buruzko zehaztasunik handienarekin. Berdin berdin kontatuko dizu Francok herriari bisita egin zionean nortzuk izan ziren Benta Txikin bazkaltzen haren omenez, nahiz urterik gogorrenetan elizako kanpandorrean ikurrina jarri zutenekoa; erretorea lunbagoak jota ospitalera eraman zutenean berarekin ohe-kide zegoen serora nor zen, nahiz diakono gazte hura sakristian bi umerekin jolasean harrapatu zutenekoa; Urkizuko Ama Birjinaren aldeko baseliza zabaldu zutenean agintariek puta etxe famatu batean festa bukatu zutenekoa edo nortzuk izan ziren ikastola sortzeko lehenengo urratsak egin zirenean antolatu ziren lehenengo bilera ia klandestinoetan ibili zirenak.
Eguna eta ordua: 2008ko abenduaren 11a, goizeko 10etan
‎Urtean zehar, bi ziren festa handiko egunak Oñatin. Gorputz eguna eta San Migel eta Arrosarioko festak. Horietan herri osoak hartzen zuen parte.
‎Baina 1995ean Vatikanoak Vienatik kanpora bota zuen, haren aurka handiak zabaldu baitziren. Varsovian, Stanislaw Wielgus, 2007an, gotzain kargua hartzeko zegoen egun eta elizkizun berean, dimisioa ematera behartu zuten. Oraindik orain Austriako Linz elizbarrutiko gotzain izan behar zuen Gerhard Maria Wagner apaizak ere dimisioa aurreratu behar izan zuen, eliztar gehienek protesta egin baitzuten bere kontra.
‎Adostasun eta zehaztasun maila hain izan zen handia, negoziazioaren uneren batean eguna eta ordua ere jarri zutela akordio hura ofizialki aurkezteko. Bake konferentzia antolatuko zuten.
‎Oroitzen naiz zer esan zidan alaba gazteenak, Begoña Arregi emaztea eta Eneritz eta Miren Nekane bederatzi eta bost urteko alabekin erabakiaz hitz egiten ari ginela: " Zer ondo, aita!, hemen egongo zara zure urtebetetze egunean eta elkarrekin ospatu ahal izango dugu". Eta halaxe izan zen, egun horretan ez genuen izan ozeanoa tartean, baina uste dut urtebetetze egunaren zati on bat Madrilen eman nuela Rodrigo Ratorekin negoziatzen; nolanahi ere ordu batzuk geroago, etxean, etxekoekin ospatzeko aukera izan genuen.
‎fue aogado, eta ilbeltzaren 28an hilobiratua izan zela. Non ito zen ez da esaten, baina, dilijentzietan egindako egunak eta gastuak kontuan hartzera, badirudi ez zela herritik oso bertan aurkitua izan. Bestetik, badakigu Juan Fermin Aginagari 1728 urtea baino lehen" Trabuko" deitzen ziotela.
‎Udazkenez oparitu digun ur zoparen ostean, azpiko zuztarzain sarea lanerako pronto dago. Eguna eta argia luzatzen abiatu orduko, agudo antzemango zaio naturako joran gutiziari. Zortzi minutu luzatu du eguzkiak arratsaldeko bere erretiroa.
‎Bitxia be bada: udaberriko tenporetan 3 egun eta erdi izan ziren laino honekikoak, eta baita presente egon ere behin eta berriz (maiatzean, adibidez, 11 egunetan). Joan den aste osoan, koarta tenporen 8 egunotan, eguraldi guztiz aidatua izan dugu, hodeiak goian denak, pasieran, eta bart tenporak pasatu orduko, lainobuxti hau hemen da, udara arte, nik agintzen dut?
‎Ez ote dugu burua nekatuko eta ez ote gara egun batzuk gutxiago biziko? Zenbat eta nagiago, alferrago eta tontoago... orduan, egun eta urte gehiago. Bigarrena:
2011
‎Hiltzailearen ezizena ote zen hura? Beste aukera bat zen esaldia bilera baterako deia izatea; eguna eta ordua bazeuzkaten, baina bilera dei orok hirugarren osagai bat behar du ezinbestean: tokia.
‎Igaro, hiru egun eta hiru gau igaro ziren, TomᨠNovák eta bere morroiak zulo hartatik atera zirenetik. Tarte hartan, munduarekin izan zuten kontaktu bakarra leihoa izan zen eta eguerdiro esku ezezagun batzuek ate azpiko ataka batetik ematen zieten ogi beltza eta ur pitxerra.
‎Batere laztanik eta eztitasunik gabe hazi zuen biloba. Gehienez ere, musutxo bat masailean Urteberri egunean eta beste bat ikasturtearen amaieran, neskatoa sariz eta diplomaz zamaturik etortzen zenean.
‎Ez zait sekula ahaztuko Santa Ana plazatik hurbil zegoen areto txiki batean bizi izan genuen bi ordu doiko esperientzia hura. Egunetan eta egunetan, Jesusek eta nik ez genuen Costa Gavrasen filma beste hizpiderik izan, eta gogoan gelditu zait Jesusek zein sutsu eta nolako miraz aipatzen zizkidan filmaren nondik norakoak, nola jarduten zitzaidan nik filmari usaindu ere egin ez nizkion mezu ezkutuak agertzen, nola egin zidan Greziako koronelen eta filmean ageri den giro politikoaren arteko paralelismoa; Mikis Theodorakisen soinu b... Ez zituen bazterrean uzten filmaren argia edo sekuentzien lotura eta antzeko alde teknikoagoak edo interpretazioari buruzko kontsiderazio estetikoak, ezta baliabide ekonomiko gutxirekin etekin gorenak ateratzeko maisutasuna ere...
‎Neska zen horretan ere zorrotzena, eta inor entzuten ari ote zitzaigun susmatzen zuenean, hitz beste egin, eta tontakeriak esaten hasten zen algaraka eta ia garrasi batean. Egunetan eta egunetan ez zen deus gertatzen, baina une oro bizi ginen aiduru eta albisteen peskizan; luze eta mehatxuz betea egiten zitzaigun ezer gertatzen ez zen aldia. Eta zerbait gertatzen zenean, etxe miaketak, atxiloketak, torturak?, elkarren arteko isilaldietan, begiradetan, zirkinetan bilatzen genituen gertatutakoaren arrastoak.
‎Gogotsu ekin zioten borrokaldia prestatzeari batzuek eta besteek, eta hogeina soldadu aukeratu zituzten bakoitzak zituen ausarten eta indartsuenen artean. Adostutako eguna eta ordua iritsita, gaur Markina eraikia dagoen lautadan bildu ziren, toki hura aukeratu baitzuten erromatarrek borrokaldirako. Borroka hasi eta gutxira, hogei erromatarrak hilik zeutzan odol artean, eta kantabriarrak pozez gainezka, hitzarmenean adostu bezala, askeak zirelakoan.
‎Borrokaldia jokatzeko adostutako egun eta orduan, Tiber ibaiaren erdian zegoen irla batean elkartu ziren alde bakoitzeko ehun soldadu borrokarako prest. Soldadu bakoitzak dardoa eta aihotza baino ez zuen eramango armatzat, defentsarako ezkuturik gabe.
‎Bazen behin Lelori, antzinako euskal kapitain eta ahaide nagusia, Tota izeneko andre batekin ezkondua zegoena. Garai hartako guduetan lanpetua ibiltzen zen Lelori, eta Totak bakarrik igarotzen zituen egunak eta asteak. Egun batez ordea, Lelori etxetik urruti zebilelarik, Tota maite jolasetan nahastu omen zen bere senarraren arerio handienaren anaiarekin, Sararekin, eta haurdun gelditu.
‎Maskaianoko jaunak kosta ahala kosta nahi zituen luzatu bere bizitzako egunak eta itsu itsu jarraitzen zituen bere sasimedikuen aholkuak, txaplata bitxienak jarriz, purgak eginez eta botika arraroenak hartuz, azkenean bere gorputza indartu egingo zelakoan. Azkenean, ordea, zainketa haiek heriotzara eraman zuten eta Aramaioko bailara Muxikako etxearen eskuetan geratuko zen aurrerantzean urte luzez.
‎Iritsi zen eguna eta Ganguren gainean oinaztarrak eta ganboarrak hasi ziren borrokan. Berehala aurkitu zuten elkar Juan Asuak eta Joan Artzak.
‎Lope Garcia Salazar, Juan Martinez de Zaldibia, Esteban de Garibai, Juan Iñiguez de Ibarguen, Garcia Fernandez Cachopin, Juan Perez de Lazarraga, Francisco de Mendieta, Martinez de Isasti, fray Gonzalo de Arredondo, Juan de Aguayo y Guevara, Anton de Bedia y Cirarruista..., luzea da euskal kronisten zerrenda. Haietako zenbaiten lana desagertua dugu gaur egun eta beste batzuek emandako erreferentziei esker dakigu lanen bat edo beste idatzi zutela.
‎Biderako prestakizunak egiten eman nituen ondorengo egunak eta, horretan nenbilela, Isabel, behargina ikusi nuen azokatik etxera bidean. Birritan pentsatu gabe, harengana joan eta hauxe esan nion:
‎Laster da Espainiako ontzietan armak etorriko diren eguna eta gauza guztiak ondo loturik edukitzea komeni da. Erasoa bera geuk egingo dugu, Basokook, baina eraso osteko ekintzetan beste herri batzuek ere edukiko dute euren zeregina.
‎Horrela joan ziren egunak eta, halako batean, urrunera, zerua eta ura batzen ziren lerrora begira nengoela, lurra ikusi nuen. Ez zen itsaso erdian, ur artean zegoen lur zatia; lur eremu zabala zen:
‎Adurizek denak ezagutzen zituen, nire koinatari etxea berak lortu baitzion. Iritsi zen eguna eta lehendabizi ahizpa bat jaitsi zen ibaira arroparekin. Gero Klaudia umearekin eta berehala jolasean hasi zen beste ume batzuekin.
‎Guk telefonoz deitu genien gure buruzagiei eta indar guztiak bildu zituzten Loiolako kuartelak inguratzeko. Han egon ginen gobernuaren aldeko karabinero, guardia zibil eta mikelete sail guztiak lau egun eta lau gau, uztailaren 24tik 28ra, kuartel barrukoak errenditu ziren arte. Uztaileko azken egunak ziren eta, nonbait ere, Carrasco koronelak hainbat bilera izan zituen Pérez Garmendia Estatu Nagusiko komandantearekin, baina azkenean matxinatuekin bat egitea erabaki zuen.
‎Gurdiari behiak lotu eta bi gurdikada ekarri genituen. Esan zidan bazuela hiru egunetarako eta krakada egin behar genuela, askaria. Xingarra, txistorra, ardoa eta gazta atera zuen eta ederki ase ginen.
‎Eta horrela zihoazen egunak eta hilabeteak. Eguraldia aldakor zebilen eta mendi gainetan elurra ikusten zen.
‎Azkenean ailegatu zen joateko eguna eta, Orexara iritsi nintzenean, Txuriñen geratu nintzen gaua pasatzen. Eta aitak txerriengatik esaten zidan:
‎Arratsaldean, basoerdi batzuk edatera atera nintzen eta itzuli nintzenerako etxean zegoen laguna. Arrautzak ekarri zituen hurrengo egunerako eta eguerdian sobratutakoa afaldu genuen. Hurrengo eguna etxean pasa genuen.
‎Neguak gogor antzean jarraitu zuen: euria, hotza (gradutan asko ez igarriagatik hezurretaraino sartzen zaizun hotz umel hori)... eta elurra berriro, egun eta erdian, otsail amaieran. Urtarrilean baino dezente gutxiago bota zuen, baina, nik neuk behinik behin, inoizko gertuen ikusi nuen etxeko leihotik, inoizko gertuen Pagasarrin behera, zelaietan, landetan, bide bazterretan.
‎Eta esaten zidan," zu beti ametsetan bizi zara, etorriko da udaberria eta uda eta joango gara ez dakit nora, eta egingo dugu hau ez dakit zer... baina bizi zaitez momentuan, orain ez gaude udaberrian edo udan, orain gaude ba... otsailaren zazpian! Eta bueno, egun polita egiten du, ez du hotz gehiegirik egiten, eta disfruta dezagun eguna eta momentua". Baina nik hori badut, ez bakarrik poesian, baizik nire bizitzan ere bai, eta gaur egun, gaixotasunagatik oso baldintzatua bizi naizen honetan, daukat, eta zenbateraino gainera, urruneko hiri, bueno, nik mitifikatzen ditudan eta literatura egiten ditudan hiri, Mediterraneoko eta Italiako eta Grezia aldeko hiri eder horien amets bat eta fijazio bat daukat oso barrura sartua.
2012
‎Pertsona bakarra doa espaloian aurrera, pausoak nekez beterik ematen dituela. Iluna da gaurko eguna eta gaua ere laster etorriko da gainera. Egun osoa eskolaz eskola ibili eta gero, gogoa ematen du leihoa ireki, eta haize freskoa aurpegian hartzeko.
‎Hasieratik bertatik, Sarasateren lanekin ausartu zen; arreta handiaz prestatu zituen Aires bohemios, Capricho vasco eta, Iruñean egonik nolatan ez bada, Jota de San FermÃn. Horrela betetzen zituen egunak eta aurkitzen zion substantzia apurren bat egiten zuenari, eskolak emateari etorkizunik gabeko lana zela baitzeritzon ordurako.
‎Gustuko zuen sasien zapore gozo mingotsa eta sustraia karraskatzeak listua sortzen zion, egarria arintzeko adina behintzat. Haiek izan ziren habia hartan eman zituen bi egun eta hiru gauetako asegarriak.
‎Halaxe sentitzen nintzen ni, kemenez gainezka, bazkari eder haren, ardo bikain haien ondoren, iraganeko egunak eta lurralde honetatik ihes egitera behartu ninduen etsai ankerra oroituz. Funtzionario izaten saiatu nintzen Kongon, merkatari Tahitin, ehiztari Kanadan.
‎Baina ez zait gustatzen niri inork burla egitea. Esadazu besterik gabe Hélène ikusi nahi duzula eta neuk jakinaraziko dizut zer egunetan eta zer ordutan izango den hemen.
‎Eta hasperen hura...! Esan nahi zuen ulertzen ninduela, inbidia ematen ziola nire askatasunak, beste egoera batean, berak ere hamar bizitza nahiko zituzkeela, denak gozatzeko, baina han zegoela egunak eta urteak nola igarotzen ziren ikusten, amodiorako alferrik galduak.
‎Erretratu hori iragarpen bat da, baina nola jakin behar zuen idazleak? Hotel horretantxe emango zituen Okupazio garaiko lehen egunak eta bertan hasiko zen Suite frantsesa idazten, odolak irakite tenperatura iristen duen nobela postumoa. Gizon, emakume eta haurrak irakite punturaino eramanak, iruzur, traizio egiten dute, hil egiten dute.
‎Denbora faltaren gurpilak bizi du. Ez da iristen, laburregiak egiten zaizkio egunak eta gauak. Denbora irabazteko eta guztioi laguntzeko sortuak omen diren trepetek, eskuko telefonoek eta ordenagailuek bereziki?
‎Distantzia oro isiltasunaren iturri baita, emakumeak senideen solasetara itzuli nahi zuen, hitz ohikoetara, bere hizkuntzaren etxera. Ezin, ordea, eta hor ikusiko dugu egunari egun eta udarari negu, orain diru poxin batzuen eskean, orain kartzelan dirua eskatzeagatik, orain berriro kalean auskalo zer eginez, orain ostera kartzelan edo eroetxean...
‎emakumearen familian asko ziren memoria galdutakoak, eta mediku baten diagnostikoak zioenez, kontua nahiko segurua omen zen emakumeak ere gaitz bera garatuko zuela zahartzaroa baino lehen. Egunak eta egunak egin omen zituen zer egin erabaki ezinik eta negar batean: ahanzturak jotako pertsona bat izango zela pentsatzeak min egiten zion, are min gehiago pentsatzeak hainbeste maite zuen mutil hark zer nolako etorkizuna izango zuen bere ondoan.
2018
‎Erlojutxo bat agertu da orain... Bi egun eta erdi omen ditu desenkriptatzea burutzeko. Gutuna irakurtzen hasteko modurik ez.
‎Hori esanda, Sophiek arbelera jo zuen, hartu klariona, eta ordura arteko datu guztiak idatzi zituen letra txiki biribilez: egunak eta hildakoei buruzko informazioak. Hatz luzeak zituen, ongi zaindutako atzazalekin.
‎Nahiz eta Charcotek behin eta berriz esaten zion zalgurdi bat hartu behar zuela kalera ateratzen zen bakoitzean, egun hartan ere neskak nahiago izan zuen ibili. Egunak eta egunak pasatzen zituen Salpêtrièretik atera gabe, lanean jo eta ke, eta paseotxo haiek aukera ematen zioten burua apur bat egurasteko eta Parisen gertatzen ari zenaren berri zuzenean izateko. Aita hil zitzaionean, Charcotek esan zion bere etxera bizitzera joateko; berak, aldiz, ospitalean nahiago zuela, eta hantxe bizi zen, goiko solairuko gela batean.
‎Gaueko bederatzietarako, hainbeste ziren soldaduak, ezen bi zutabetan banatu ahal izan baitziren. Udaberriko usainez betetako gau epel eta izartsu eder hark zorigaiztoko egunak eta ondorioak ekarri behar zituen hainbat eta hainbat paristarrentzat.
‎lur maila baino beherago dago, begi bistakoa da hori ere, baina zenbat besabete?; etxe guztiko harrizko hormen lodierak ziurtatu behar luke hozberoa: epel al da neguan?, fresko udan?; aise pasatuko dira hemen egunak eta asteak inor ikusi gabe: zenbat eguneko trosta behar du zaldi azkar batek lehendabiziko hiriraino?...
‎Izurriteaz zerbait zekiten sendagile, barber zein zorne husleek esandako oro aztertu nuen. Zazpi egun eta zazpi gau pasatu nituen katedraleko dokumentu eta pleguen artean izurriteaz aurkitutako guztia irakurtzen: gaitzaren aldarteen deskribapenak; haren kontra hartu behar diren neurriak; sendagai, ukendu, enplastu, belar eta sasibotiken zerrendak; apo hizkeran (aba pesbestebe, fabamebe etbet bebellobo...) edo atzetik aurrera esanda (olleb te emaf, etsep a) egiten ziren errogatibak; antzinateko erresuma zenbaitetan hartu zituzten neurriak...
‎Erret hirira itzuli nintzenean, ordea, jendeak bizi bizi gordetzen zuen matxinadaren oroipena: orduan konturatu nintzen urteen joanak nekez arin dezakeela egun eta erdiko matxinada batek dakarren dolua.
‎Euri fin hotzeko goiz alba urratu zenerako alde egin nuen Jonaneren etxetik, eta, kapusai beltzez babestutako zaldizko mamutu, bidean ezertarako atsedenik hartu gabe ibili nintzen, egun eta gau. Biharamun goizean goiz iritsi nintzen Briskot buhamearen bentara.
‎Seinaletzat jo zirenak gertatu ziren lehendabizi: kometa  saldoa zerua zeharkatzen; hamahiru axal orriko tipulak; urde mutur jaiotako haurra; itsasoa gorri egunetan eta egunetan...
‎Birikak lehertu omen zaizkio!, zioen jendeak. Orkatilak habe bati lotuta eduki dute, ahuspez eta zintzilik, berrogei egun eta gauez! Ez dute urkatu nahi matxino musdetar guztien berri atera arte!
2019
‎Bi egun eta gero, ganadu trena gelditu egin da berriz. Oraingoan, ordea, mugimendu handia dago kanpoan.
‎Asteak asteari, egun batez andere xaharrak Mari Xorri azaldu zion iritsia zela zein zen erakusteko eguna eta, nola edo hala etxean geraturik, berak egin behar zuela seme nagusiarentzako opila, gero eraztuna mami barnean sartu ahal izateko. Nekez lortu zuen hori Mari Xorrek eta, edonola ere, etxekoek jakinarazi zioten ogia mutilaren gustukoa gertatu ezean, betiko alde egin zuela jauregi hartatik.
‎Ikusi zuen egongelako aulkian belauniko gurutzearen aitzinean marmaraz, egoera, haserrea eta gertatutakoa otoitzak salbatuko edo memorietatik ezabatuko bailuan. Maialenekin mintzatu zen ondoko egunetan eta berri onak eman zizkion. Gorka leku segurrean zetzan, hori bai zionez, esperientzia limitea jasanik.
Egunez eta gauez, beilariak zeuzkan saihetsean. Ama, anai arrebak, adiskideak, medikuak, erizainak... ideia bel  tzak zituenean, mihiseen gordean tapalakatzen zen, orduak ordutegi, urduri.
‎Kanpoko irakasleak ere etortzen ziren, zein beren gaiak partekatzera. Egunak eta gauak astun zitzaizkien: ez baziren ikastolako mahaietan eseriak, sasian zeuden armak nola munta, nola desmunta, nola garbi ikasten edo gorputzak trebatzen, borroka dema handietarako.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia