Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 467

2000
‎Txemari otu zitzaion hura Eiderren azpikeria berri baten hasiera izan zitekeela. Alegia, ez zela sekula Lahinchen egon, edo tertulia hartan ezagututako mutilen batekin pasatu zituela egunak eta beraz mutil horren izena hartu zuela gakotzat, edo Ipar Irlandako putakume haietako baten izena. Duncan.
‎Arratsez iritsi nintzen Burgosat, eta arrats hartan hala ikusi nuen katedral hura. Biharamuneko argi urratzean, aldiz, behe laino batekin iratzarri gintuen egunak eta, noiz eta lainoa desegiten hasi baitzen, zisne bizefalo bat iduritu zitzaidan harri multzoa, lainoak lumatzat eta hegaltzat zituena, dorreak lepa burutzat, eta Jainkoaren dei edo gaztigu baten begira zirudiena, espazioaren azken mugetarik harat hegaldatzeko asmotan edo.
‎—Jakizu ezen ene ezteietakoa izan zela ene bizitzako egunik dohatsuenetarik, zeren zure aitaz amorosturik bainengoen, eta amorosiak egiten gaitu aldian behin jainkozko. Eta hain nengoen zure aitaz amorosturik, non egunak eta gauak muxarraren loaldiak baino luzeagoak egiten baitzitzaizkidan, noiz eta zure aitaren begira egoiten bainintzen, hura noiz etorriko, zeren, dakizun bezala, denboraldi luzeak egiten baitzituen aitak etxetik kanpoan bere trabailuagatik eta bere bertze egitekoengatik. Eta hala joan ziren gauzak, ezin hobekiago, harik eta egun batean ohartu nintzen arte ezen zure aitak ez zidala ohi bezala kasu egiten, enekin zegoen arren enekin ez balego bezala.
‎Zeren uler baitezaket gizon batek otsoa anaiatzat hartzea, baita azeria lehengusutzat ere... baina nehola ere ez eltxoa! Izan ere, azeria eta otsoa baino mila aldiz tipiagoa bada ere, otsoa baino otsoago da eta azeria baino azeriago eta piztiago, zeren hobe baita, zinez, horzkada izugarri batez istantean hiltzea, mila horzkada tipiz baino, egunetan eta egunetan.
‎Izan ere, nola bidea egun eta erdikoa baitzen, oihanaren bazter batean gelditu behar izan genuen gauez, lurra etzaleku eta goiko izarrak ohezeru. Eta gero, berriz, ez dakit zer gertatu zen, zeren eta, lotan nengoela, oihu batzuk aditu bainituen... eta izarren artean itzarri eta, ohartzerako, hogei bat indiarrek inguraturik geunden nahaste borraste hartan, eta guarnizinoko bi soldaduak eta gu ginderamatzaten morroietarik bat ere hilik eta erhainik zeuden eta bertze bat hil hurran.
‎AIPATU berri dizut aitona Nikolasek barrendik bizi izan zuen borroka, egunaren eta gauaren artekoa, zentzu metaforiko batean, baina uste dut ezen heldu dela ene buruaz hitz egiteko ordua, neure egunaz eta neure gauaz, alegia, eta ene kontzientziaz, azken finean, zeren eta kontzientzia baita barrendik bizi ditugun, edo, hobeki, barrendik bizi gaituzten aingeruen eta deabruen arteko gudutokia, bertze metafora bat erabiltzeagatik.
‎AIPATU berri dizut aitona Nikolasek barrendik bizi izan zuen borroka, egunaren eta gauaren artekoa, zentzu metaforiko batean, baina uste dut ezen heldu dela ene buruaz hitz egiteko ordua, neure egunaz eta neure gauaz, alegia, eta ene kontzientziaz, azken finean, zeren eta kontzientzia baita barrendik bizi ditugun, edo, hobeki, barrendik bizi gaituzten aingeruen eta deabruen arteko gudutokia, bertze metafora bat erabiltzeagatik.
‎Ote da zeren anitzetan lotuagoak egon baitaitezke bi egun diferentetan edo urte diferentetan gertatu hainbat gertaki, egun berean eta urte berean gertatuak baino, eta zeren, nola jaun Marcelez ari bainintzen, jaun Marcelekin jarraiki bainatzaizu? Eta ote da zeren azkenean hobe izan baitaiteke loturik dauden gertakiak loturik emaitea, egunen gainetik eta urteen gainetik, gertakien arima eta aroma hobeki eskuratu ahal izaiteko, aitzin-solasean erran dizudan bezala. Eta ez al da egia, bertzalde, ezen atzo, gaur eta bihar, hirurak ere nahasten direla anitzetan gure memorian, eta sori eta zilegi izan daitekeela —baita biziago eta eraginkorrago ere— nahasmendu horretarik mintzatzea, kaosaren edo anabasaren ekiditeko gai garen neurrian?
‎Eta neure burua galdurik ikusten nuen, guztiz galdurik... eta burua makurtzerat nindoan, noiz eta Alain Coup d’Œil ek enea baino mugimendu gaixtoagoa egin baitzuen bere damarekin, ene harridurarako... Eta arraitu eta alegeratu nintzen, zeren gauari berriro baitzerraion eguna, gaurik gabeko eguna eta sekula gabekoa...
‎—Baita zera ere...! Mundua egunoroz akabatuko balitz, egunoroz izanen genuke azken judizioko eguna eta egunoroz adituko genituzke turutotsak. Eta ni ez naiz gorra...
‎Eta iritsi zen, bai, Mattinen balentriaren eguna eta haren sendagailarena!
‎ETA hala joan ziren minutuak eta orduak, egunak eta asteak... eta joan zen urte bat eta bertze bat... baina hori hitz egiteko modu bat da, zeren minutuak orduak bezalakoak egiten baitzitzaizkidan, orduak egunak bezalakoak, egunak asteak bezain luzeak... eta urteak mendeak bezalakoak.
‎Eta hala joan ziren minutuak eta orduak, egunak eta asteak... eta joan zen urte bat eta bertze bat... harik eta egun batean amaren morroi bat etorri zitzaidan arte, erraiterat ezen amak jauregirat deitzen ninduela, berri baten emaiteko.
‎Eta nik pentsatzen nuen zenbatetan mintzatzen zen aita defunktua ezin gogarago jauregiaren urrezko etorkizunaz eta nola bihurtu zuen Mattin etorkizun hartako ardatz eta amets; ordea, biak ere hilik zeutzala, ez zen etorkizunaz sobera prometatzerik ez geroaren benturan ibiltzerik, zeren beirakia eta lurrezko ontzia baino hauskorrago baikinen, zinez, ezdeusaren pare eta fitsaren berdin, eta zeren hala bihur baitzitekeen, gauetik egunerat, munduko loria guztia ere banaloria. Eta zeren, Kristok erran zigun bezala, ez baitakigu eguna eta ez orena.
‎Gogoko huela uste nian. Hire sailean ari izan duk azken egunetan eta legezkoa duk aukera bat ematea. Togasek hitz politak izan ditik harendako.
‎Batzen gintuen katearen ertzeko maila osatzen zuen, bertze muturrean Charly zuela. Zuria eta beltza, eguna eta gaua, ura eta ardoa... bi horien arteko kontrakotasun kasik erabatekoak —tesia eta antitesia, lagun jakintsu joan berriak erranen zukeenez— malgutasuna eta bizitasuna eransten zizkioten gutartekoari, baita indartzen ere Ttipik —bereziki— eta nik —apalagoan— bi aurkarien artean betetzen genuen" erdigunea". Ximurra korbataz jantzita agertu zitzaigun egunean ahultzen hasi ziren sintesi dialektikorako gure joerak.
‎Mehatuta ere, pisu izugarria zuen. Egun eta gaueko unadura guztia bat batean gainera etorri zitzaidan eskailera erdian. Izerdi negarrek kopetan beheiti egiten zidaten" larrutegia" jotzean.
‎Josuk lan aferak zirela-eta egiten zituen kanporaldiek aisatu zizkigun gauzak. Egunak eta are asteak ere eginak genituen elkar ikusi gabe.
‎Kristinak ninduen eztanda egin beharrean. Semearekin inoiz ez nion gure arreba zaharrenaren ardura neurriz kanpokoa ezagutu, baina, filosofia tibetarra egun eta tarota bihar, taldez talde zebilen garairik zoroenean ere ez zituen zokoratu ama lan funtsezkoenak. Nitaz den bezainbatean ez zitekeen gauza bera erran.
2001
‎–Bale, hi, baina dena dela ni afaltzera etxera joango nauk, eta gero ez zekiat irtengo naizen, nekatu samar nabilek azken egunetan eta...
‎Annapurna ez zela mugituko erantzun zion Mariak, orduak zeramatzala Mahomak mendirik mugitu gabe eta olinpiadak ikusteko egunak eta egunak zituela oraindik eta hilerrira joateko Domu Santu eguna baino ez.
‎Ikasketak amaitu eta hiru egun eta erdi eman zituen enpresa batean hasi baino lehen. Harrezkero iluntzeko zazpi eta erdietan ateratzen zen lanetik eta oso zoriontsua zen zortziak laurden gutxiagotatik bederatziak arte.
‎Ospitalean egindako berrogei egunak etorri zitzaizkion gogora: ebaketa eta ondorengo egunak eta erizainak zetazko nortasun harekin.
‎Hiru egun eta hiru gauez zabortegian egon zen, inork ikusi gabe. Laugarrenean emakume jator batek, antsiak eta intziriak entzun, zabortegira hurbildu eta haurra aurkitu zuen, sukartsu, larrugorri.
‎Indian argia bat batean joan liteke. Egunez eta gauez. Horregatik Indian ordenagailurik seguruenak eskukoak dira, bateriaz horniturik daudenak.
‎Izotz handi zein txiki, izotz zatiz beterik egongo da ura eta ontziarentzat etengabeko arriskua izanen dira, ontzia geldirik ere ez bailitzateke ziur egongo. izanen da egunez eta gauez, eta erlojua begiratuta ere ez duzu eguna ala gaua den jakingo. Eta begiak gazitu egingo zaizkizu, haizeagatik eta hotzagatik.
‎Eta orduak geroago oskorria agertuko da, iluntzea orduko, oskorri ikaragarri gorria ostertzean, egunaren eta gauaren arteko borrokan eguna odoletan hilko balitz bezala.
‎Eta hala akabatuko da lehenengo eguna eta proposamena eginen dizut orain, ontziratuta zaudela iradokiko dizut eta itsaso zabalean zehar enbarkazioa abantean doala. Jadanik duzula bidaia kantzelatu eta dela abiapuntura igerian itzultzeko kareletik salto egin.
‎Jadanik duzula bidaia kantzelatu eta dela abiapuntura igerian itzultzeko kareletik salto egin. Ontzi barruan aurrera edo atzera ibili ahal izango zara, enbarkazioak egunak eta gauak zeharkatzen dituen artean. Baina, nora zoazen?
2002
‎Baina Sergiorekin bizi izandako esperientzia gogor haren ondotik bere ondorioak atera zituen Sarak, eta horrela, egunez egun bere baitan sendotzen zelarik –egunez egun eta izpiz izpi–, bere buruari zin egin zion, behin eta berriro, ez zela aurrerantzean gizonezkoen menera jarriko: ezetz eta ezetz, ez zuela harri berean bi aldiz estropezu egingo!
‎Bi egun? Bi mila egun eta beste hainbat gau izan ziren Sararen odol klepsidran, halakoa izan ohi baita barne denboraren neurria bakardadearen haize errukigabeak jotzen eta inarrosten dituenen baitan. Eta, jakina, denborazko mortu hura iragan ondoren, besoak zabalik hartu zuen Sarak Sergio.
‎Baina, Sergiori bere noraeza adierazi beharrean, itxura egiten saiatu zen Sara. Harik eta bi mila egunetan eta beste hainbat gautan erraiak jan zizkiòn harrak –jelosiarenak eta ezinegonarenak– bere ahotsa altxatu zuen arte:
2003
‎Edo ez. Egia esan nekatuegi egon zen aurreko egunean eta gauza gehiegi pentsatu zituen ohera orduko, eta gauza asko batera pentsatzen direnean ez da jakiten zer egiten den eta zer ez, eta argiak piztuta uzten dira edo iturriak zabalik edo telebistako mandoa izozkailuan.
‎–Aktore adiskide batekin hitz eginda zegoen heriotza antzezteko. ...guak ere egin zituzten behin eta berriz, eta ez nuela inolako arriskurik esaten zidaten, aski nuela egun horretan batzordeko norbaiti, zuri esate baterako –eta begirunez begiratu zidan–, telefonoz dei egin, heriotzaren berri eman eta prestaturik zituzten frogak, lehen eman dizkizudanak, erakustea eta ondoko egunetan jendaurrean burumakur, goibel eta samindurik agertzea, aski nuela hileta egunean eta omenaldikoan malkoren batzuk isurtzea edo, ezin banuen, betaurreko beltzak jantzirik, nire itxura urrun eta ausentearekin ibiltzea, hori oso ondo egingo nuela esan zidaten, dagoeneko alargun aire bat hartzen hasia nengoela-eta. Nik ezetz erantzun nien.
‎–Bi mila ehun eta hirurogeita sei ordu elkar ikusi gabe: laurogeita hamar egun eta bost ordu, Txomin...
2004
‎Atorra Beltzen kotxea laster desagertu da, patxadan joan da kale zabaletik, bizkarrean utziz etxea kiskaltzen, argi laranja hori. Gaur, Ponte a Eman argiak egun osoan iraun du, egunez eta gauez. Egun sargoria izan da, gau sargoria.
‎Mutila harro sentitu da. Pentsatu du edozer erantzuteko aukera zuela, esate baterako Gino eta bera putetan ibili zirela Otrantoko kaian, hiru egun eta hiru gau deskantsu barik, ea nork irauten zuen gehien; eta azkenean Ginok dirua eskatu behar izan ziola mutilari, ze segitzeko indarra bazuen, baina dirurik ez. Eta, orain, Ginori Otranton utzitako diruaren bila datorrela Ponte a Emara.
‎Zenbat eta lehenago egin, erran nion neure buruari, hainbat hobe. Weber itzuliz gero, egunak eta egunak eman nituen berriro zelatan, etxera sartzeko beste aukera egoki baten zain. Estutzen ninduen beldurra apur bat arintzeko, pentsatu nuen dena ongi ateratzen baldin bazen hurrengo asterako Baionan izanen nintzela.
‎Baina, handik gutxira, urrats bat aurrera egin zuen amona Sinforosak, oraintxe esango dut nola: bukatu zuen don Tasiok ebanjelioa, aldarearen eskuinera zegoèn atrilean irakurrita gero; ekin zion sermoiari, amonak bere hatz erakusleaz erlojuaren orratzak seinalatzen zituen bitartean eta niri zeharka so egiten, nire lekukotasuna bere kronometratze lanaren bermetzat baleuka bezala; hasi zen don Tasio heriotzaren inguruan hitz egiten, ebanjelioko esaldia –" ez baitakizue ez eguna eta ez ordua...!" – bospasei aldiz errepikatzen zuela; jarraitu zuen eternidadearekin, hantxe nahasten, trabatzen eta korapilatzen zela, eternidadea gora eta eternidadea behera... harik eta, halako batean, esan zuen arte: " izan ere, nork daki zer den eternidadea?; edo, bestela esanda, nork esan dezake –bai:
2005
‎Azalduko ziren eguna eta ordua jakinda, zerbait egin genezakeen. Armak erabiltzea aukera bat zen; nik noski ez nuen pistolarik, ezta pistola zuen inor ezagutu ere, baina gai nintzen eskopeta parea lortzeko.
‎Gero, bakarrik gelditzean, lagunak azaldu zion hasieran Azua ez zegoela oso prest bazkari hori izateko, baina gaztaro gogorra eta aspaldi legearekin arazoak izandakoa izan zela aipatu zionean, Anderri buruzko gauza gehiago jakin nahi izan omen zituen eta azalpenak entzun ondoren elkarrekin bazkaltzeko prest agertu. Bazkariaren ostean Azuak eguna eta ordua eman zion biltzeko, Anderrek negozioaren paper guztiak eraman behar zituen eta Azua dena aztertzeko prest agertu zen.
‎Simonek hiru egun eta erdi egin zituen Galesen. Alkatearen etxean jarri zioten ohea eta abadearekin egiten zuen bazkaldu eta afaldu.
‎Eta badakizu zenbat egun ematen zituen zuen aititek holango armairu bat egiteko, hiru atekoa, bitrinarekin? Egunak eta asteak. Baina esaten zuen merezi zuela.
‎Eta hor ibiltzen dira ornitologoak txori baten atzetik. Egunak eta egunak. Erroi baten atzetik igual.
2006
Egunak eta gauak
‎Unamuno, euskal" arrazaren" bere jauntxo harrotasun guztiarekin, inoiz ez da izan arrazista. Eta gaineratu behar da, XX. mendeko 30eko urteetan, arrazismoaren puri purienean nola Europan hala Espainian, bera, arrazaren kontzeptua erabiltzen jarraitu badu ere, beti ahalegindu izan dela horri esanahi linguistiko huts hutsa ematen(" la raza espiritual encarnada en el lenguaje") 373, eta arrazismoaren aurka (alemana, edo Arrazaren Eguna eta) zindo paratu dela. Fiesta de la Razaren ordez, Fiesta del Habla izan behar omen luke, zeren eta arrazen kontu horrek374, brakizefalo beltzaran eta dolikozefalo horailen komeriekin," lleva a la barbarie antropológica, mientras que el habla, que es la sangre del espíritu, nos dice de algo espiritual, psicológico, incruento" 375 Literatura espainola landu duen autore bikainenetako hainbatek, zainetan odol material ez espainol gehiago ei zuen halako hori baino –dio; odol espainol edo ez espainolarekin zernahi ulertu behar dugularik ere–," y hasta se ha dado el caso de indio puro o de negro puro que no ha pensado ni sentido sino en español" 376 Benito Juárez indio zapoteka purua, José Rizal txinar tagaloa, espainolez pentsatu, sentitu, amestu duten" espainol" garbi garbiak dira377 Arrazismoaren aurkako jardunotan aurkitzen dira Unamuno-ren testurik ederrenetakoak –geografia, arraza eta enparauak oro bazterturik– hizkuntzaren gorazarrez, herri baten izpiritu eta arima bezala, edo pentsaera baten sustrai bezala.
‎Jonek amorraturik eskegitzen zuenean, Anek negarrari ematen zion. Negarrez ematen zituen egunak eta gauak. Zegoeneko ez zitzaion axola bere itxura:
‎Hasiera batean, liburuan laurogei istorio kontatzeko asmoa nuen, eta izenburua ere prest neukan: Berrogei egun eta berrogei gau. Pentsatzen nuen izen horrekin zenbakien magia kutsatuko zitzaiola liburuari; berrogeia zenbaki magikoa baita, are gehiago berrogei egun eta berrogei gaueko berrogei hori:
‎Berrogei egun eta berrogei gau. Pentsatzen nuen izen horrekin zenbakien magia kutsatuko zitzaiola liburuari; berrogeia zenbaki magikoa baita, are gehiago berrogei egun eta berrogei gaueko berrogei hori: hor dira Noeren garaiko Uholde Nagusiko berrogei egun eta berrogei gaueko euriteak, eta Jesu Kristok basamortuan berrogei gau eta berrogei egunez egindako baraua.
‎Pentsatzen nuen izen horrekin zenbakien magia kutsatuko zitzaiola liburuari; berrogeia zenbaki magikoa baita, are gehiago berrogei egun eta berrogei gaueko berrogei hori: hor dira Noeren garaiko Uholde Nagusiko berrogei egun eta berrogei gaueko euriteak, eta Jesu Kristok basamortuan berrogei gau eta berrogei egunez egindako baraua.
‎Muddy Watersen Forty days and forty nights blues zaharra, esaterako, edo George Brassensen Le Parapluie. Batean, faltan botatzen du beltzak hain denbora luzean aldamenetik joan zaion maitea –berrogei egun asko badira, pentsa zenbat diren berrogei gau! –; bestean, frantses bibotedunak nahiko luke, Uholde Nagusian bezala, euria erortzen ikusi berrogei egunez eta berrogei gauez, horrela aterkiaren babesean gordeko bailuke euritik ihes eginez albora etorri zaion konpainia ezin hobea.
‎Zenbakien magiak magia, esan beharra daukat liburua antolatzeko lehenengo ideia hura berrogei zenbakiaren eskutik zetorrela batetik, baina egunak eta gauak elkarren artean duten kontrastea azpimarratu nahi zuela bestetik. Berrogei eta berrogei, laurogei istoriotxo izango zituen liburuak, laurogei biografia labur; horietatik berrogei kontakizun benetako, asmatu gabeko biografiak –nahiz eta narrazioan kontatutakoa sinesten zaila izan–, eta beste berrogei asmatutakoak, agian aurreko berrogeiak baino sinesgarriagoak baina irudimenezkoak.
‎Eguzkia geratzearekin berehala geratu zen denbora ere, eta harekin batera gauza guztiak zeuden zeudenean, higitu ezinik eta ez aurrera eta ez atzera, minutu eta segundoen artean atrapatuta geratu balira bezala. Era horretan igaro omen ziren hiru egun, eta ez zen ez egunik eta gaurik izan hiru egun horietan; ezta ordurik, minuturik edo segundorik ere, Eguzkia geldirik baitzegoen printzesa ederraren haragi arrosak musu epel eta argitsuz laztantzen.
‎Udan, aldiz, eguzkia ez da ezkutatzen lau hilabetez. Launa hilabeteko egun eta gau polar horien artean, egunak bereziak dira, egunsenti eta ilunabar amaiezin eta ezin ederragoekin. Tenperaturak oso hotzak dira, noski!
‎Oraingoan, ezta zakur bakartiak ere. 1610eko maiatzak 19 egun eta hemeretzigarren horrek hiru oren dituen honetan zakurrak ere lo daude Montlhérynen. Are gehiago, kanpotik ostatuko gelaraino barneratzen den isiltasunari ohartuta, erran liteke hontzak eta gau-enarak ez daudela erneago.
‎Carvallok zuzendu gintuen, ibaia jarraituz, ostatu bateko zalditegira. Neketsuak izan ziren azken egunak eta libre izango genuen hura. Biharamunean inguratuko ginen Pontedouroko lurretara.
2007
‎Ez dago halakorik. Hegel-en egunetan eta munduan Estatuak gutxi ziren, eta berak zinez historia unibertsalean historikotzat aintzat hartzen zituenak, beharbada bospasei baino ez ziren. Baina oso garbi ere ez dago, Volksgeistek nola interbenitzen duten historia unibertsalean.
‎Unitate hori, analisatzen hasi orduko, espazioan eta denboran berduratzen den osagarri multzo nahasi batean sakabanatzen da, bai bere baitan, bai kanpo aldera: lurra (terrenoak bere inportantzia du gudu batean) eta Napoleon-en jeinua bezalako elementu ezberdinak, eguraldia, estrategia, armen teknika, finantzaketa, troparen hierarkizazioa, soldaduen uste eta sentimenduak (erlijioa?), izpiritu errepublikanoa eta karaktere ingelesa eta prusiarra, danborrak eta musika, eguna eta gaua, komunikazioak, hornidurak, aurretiko batailak eta esperientziak horko etsaion artean?, eta Frantziako Errepublika, Ingalaterra, Prusia, ofizialen anbizio pertsonalak eta Estatuen nazionalak, eta Europaren zorte politikoa; eta noraino jarraitu elementuak biltzen, zerbanako hori eta horren zentzua osatzeko. Non eman bilketa bukatutzat?
‎Ez zekiat, udazkenean dena erortzen duk: hostoak, egunak eta begiradak; eta dena duk handia eta gehiegi mugitzen duk. Lainoak eta zuhaitzak hemendik hara zoazak zarata handia eginez, eta bizikleten otarreak hosto gorriz betetzen dituk egunero.
2008
‎Fidakaitz, Alderdiak eta EENk jarritako zaintza alboratuta, egunak eta gauak eman dituzte euren buruak ezkutatzeko ahaleginetan; euren giharrak uztartzeko hegaldi beroan.
‎Lorratz guztiak ezabatzen saiatuko dira iheslariak. Aste osoa emango dute biek elkarrekin, desesperozko zazpi egun eta atseginezko zazpi gau.
‎are gehiago, sinetsi ere, sinetsi baitzuen halako batean Beñardok, ausaz, tontoa zela, batez ere maisuak Di soy un zopenco, o di soy un zoquete, que es lo que serás hasta que aprendas a pronunciar esas dos palabras como es debido esan ziòn egunetik. Mutila egun batean, bi egunetan eta hiru egunetan aritu zen esaldia errepikatzen?. Hiru egunez aritu nintzen/ hitz bat esan ezinean;/ hormatzar bat zen erdara, eta/ ezin hormaren gainean(?), utzi zuen beste bertso batean?, harik eta, hirugarren egunaren ilunabarrean, zuhaitz batera igo, han besteengandik bakartu, eta negarrez hasi zen arte:
‎Aitaren pausoei erreparatuz gero, erabakitasun handiz zihoala ondoriozta zitekeen; egia zen, itxura guztia zuen? aitari burutik pasatu zitzaiola semea hil zekiokeelako posibilitatea, aitatasuna halakoa da eta bere beldurrak bizi du?; egia zen, halaber, oso litekeena da behintzat?, semearen hiru egun eta hiru gauetako ibilerak eta haren jarrerak, mutila lehen egunean itzul zitekeen, praketan fardela eginda, ezohiko sentimendua piztarazi behar ziotela aitari:
‎–Natalia maite maitea?? esaldi batzuk aukeratu eta buruz ikasten zituen Nataliak, egunak eta egunaren isilune luzeak buruz ikasitakoekin betetzeko, egun haietako baten jarraipena egin zezakeèn kamera ezkutu baten irudiei begiratuta, edonork antzemango zion Nataliaren itxura ezohikoari, memento jakin bezain berezi batzuetan batik bat, zeinetan bai baitzirudien neskak adia galdu eta beste espazio batera egin zuela, ezpainak mugimendu hautemangaitz bati emanak, ahapeka eta isilka zerba... –perfekzioak aspertu egiten nau, ene maite maitezkoa?,, bizitzak ur garbiak ditu, baita zikinak ere, nik aspaldi galdu bainuen inozentzia?,, egunari eguna balerraio eta ez gaua, berunezko denborak hartuko gintuzke:
‎onartu ere, onartu zuen, antza, bere bizitzaren azkeneko hiru urteetan, itxura hura ematen zuen behinik behin, gai hura burmuinetako tolesdura baten itzalean aparkatu eta gaiarekin lotutako gorabeherak jada interesatuko ez balitzaizkio bezala. Baina, itxurak itxura, hori besterik ez zitzaion Rufinori interesatzen, agidanez, bestela ez baitago ulertzerik nola atera zitzaion gai hura, erreakzio normal bat ere izan zitekeen, beste ikuspegi batetik, bere egoera anormalaren erdian, zeren gaixotasunak gorputz arimen ahalmena agortu eta aldartea aldatu baitzion egunez egun eta minutuz minutu?, hain era indartsuan eta hain era oldarkorrean atera ere, itzaletik argirako bidea eginda, heriotzako orduan!
‎Eta halaxe izaten da maizenik: euskaltzalearen hitza hitz politikoa baino sinesgarriagoa da bai egungo egunean eta bai orduko hartan.
‎bere txakurrak. Beti daude alboan, egunez eta gauez, eta badakizu zelakoak diren bitxo horiek, hatsa daukate. Eta, gainera, erdian sartzen dira hor, txortan gabiltzala?
‎–Lisboan bazter guztietan ageri dira poliziak, egunez eta gauez, baina benetan behar dituzunean inoiz ez daude hor.
‎Kanariar uharteetara zihoan kaiuko baten erretratua zen. Egunak eta egunak eman zituzten itsasoan nora ezean, eta azkenean salbamendu ontzi batek salbatu zituen. Andreek beren umeak jasotzen zituzten eskuekin salbamendu ontzitik ikusteko, jakin zezaten umeak zituztela txalupan.
‎Horixe egin zuen Barrutia irakasleak gure osabarekin. Itaundu zion jaiotza eguna eta noiz izan zuen lehen itsasoratzea. 1928ko irailean jaio zela erantzun zion osabak, zortzi urte baino ez zituela gerrak harrapatu zuela eta ez zuela eskolara joaterik izan.
‎Igaro ziren egunak eta. Toki Argia, berriz ere Rockalleko uretan zebilen arrantzan.
‎are gehiago, sinetsi ere, sinetsi baitzuen halako batean Beñardok, ausaz, tontoa zela, batez ere maisuak Di soy un zopenco, o di soy un zoquete, que es lo que serás hasta que aprendas a pronunciar esas dos palabras como es debido esan ziòn egunetik. Mutila egun batean, bi egunetan eta hiru egunetan aritu zen esaldia errepikatzen –" Hiru egunez aritu nintzen/ hitz bat esan ezinean;/ hormatzar bat zen erdara, eta/ ezin hormaren gainean(...)" utzi zuen beste bertso batean–, harik eta, hirugarren egunaren ilunabarrean, zuhaitz batera igo, han besteengandik bakartu, eta negarrez hasi zen arte: tonto tentel ergel bat nauk, bai horixe, tonto tentel ergela...!
‎Gero –hamaiketakoa egin ostean–, zuhaitzerako bidean jarri zen orbetarren segizioa –osaba Bixente ere bai tartean–, apaizak eta aitak presiditua. Aitaren pausoei erreparatuz gero, erabakitasun handiz zihoala ondoriozta zitekeen; egia zen –itxura guztia zuen– aitari burutik pasatu zitzaiola semea hil zekiokeelako posibilitatea –aitatasuna halakoa da eta bere beldurrak bizi du–; egia zen, halaber –oso litekeena da behintzat–, semearen hiru egun eta hiru gauetako ibilerak eta haren jarrerak –mutila lehen egunean itzul zitekeen, praketan fardela eginda– ezohiko sentimendua piztarazi behar ziotela aitari: Beñardorekiko halako ezagutza bat, adibidez, harrotasunetik hurbil hurbil behar zuena... harrigarria baitzen, erresistentziaren ikuspegitik, hamar urteko mutil argal hark –heroi txiki bat ote zen, bada? – egindakoa; baina aitak garbi zuen, lehenik eta behin, lezio bat eman behar ziola... horregatik mintzatu zitzaion semeari, beharbada, mintzatu zitzaion bezala, labur bezain lehor, zuhaitz ondora iritsi ahala:
‎Gerardok idazten zizkiòn gutunetatik –lehenengo gutuna" Natalia" soil batekin hasten zen; bigarrena," Natalia maitea" batekin, eta hirugarrena: " Natalia maite maitea" – esaldi batzuk aukeratu eta buruz ikasten zituen Nataliak, egunak eta egunaren isilune luzeak buruz ikasitakoekin betetzeko –egun haietako baten jarraipena egin zezakeèn kamera ezkutu baten irudiei begiratuta, edonork antzemango zion Nataliaren itxura ezohikoari, memento jakin bezain berezi batzuetan batik bat, zeinetan bai baitzirudien neskak adia galdu eta beste espazio batera egin zuela, ezpainak mugimendu hautemangaitz bati emanak, ahapeka eta isilka ... " perfekzioak aspertu egiten nau, ene maite maitezkoa"," bizitzak ur garbiak ditu, baita zikinak ere, nik aspaldi galdu bainuen inozentzia"," egunari eguna balerraio eta ez gaua, berunezko denborak hartuko gintuzke:
‎onartu ere, onartu zuen, antza, bere bizitzaren azkeneko hiru urteetan, itxura hura ematen zuen behinik behin, gai hura burmuinetako tolesdura baten itzalean aparkatu eta gaiarekin lotutako gorabeherak jada interesatuko ez balitzaizkio bezala. Baina, itxurak itxura, hori besterik ez zitzaion Rufinori interesatzen, agidanez, bestela ez baitago ulertzerik nola atera zitzaion gai hura –erreakzio normal bat ere izan zitekeen, beste ikuspegi batetik, bere egoera anormalaren erdian, zeren gaixotasunak gorputz arimen ahalmena agortu eta aldartea aldatu baitzion egunez egun eta minutuz minutu–, hain era indartsuan eta hain era oldarkorrean atera ere, itzaletik argirako bidea eginda, heriotzako orduan!
2009
‎–Edozer gauza onartuko dut?,. Bai, egun solteak ere bai? izan ziren egun eta bulego hartan ahoskatu nituen azken hitzak.
‎Auzunean ezagutzen ez nituen tabernetan sartu, kafesneak edan eta egunkariak irakurri, hori baino ez nuen egin. Paulak lanean pare bat egun jai hartzea nahi ote nuen galdetu zidan, zor zizkioten egunak eta ez zen inolako arazorik izango. Baina orduan are itoago ikusiko nukeen neure burua eta ezetz erantzun nion; ezetz, ondo nengoela.
‎Utnapishtimek proba bat jarri dio: , ea, perma hadi ez lo hartzen sei egun eta zazpi gau!. Bideak nekaturik eta, jakina da heroiak berehalaxe lo hartuko duena (XI, 4).
‎Elorria, harria, dira Gandiagaren sinboloak. Era berean, Arantzazu Euskal Herriko edozein paraje gisako paisaia bilakatzen da, bere egun eta urtaro naturalekin, andre gizonaren eguneroko lan eta bizileku, eguneroko poz eta pena leku, Jainkoa hor manifestatzen da.
‎Badiren bezala egunsentia atzemateko saio ugariak (ik. E, 23, 24? eguna eta gizonaren egunak?, 25, 26, 136 zenb.), eta iluntzea atzematekoak (ik. E, 129, 168).
‎aipatuko nuke: hor eguraldiek, eta egun eta urtaroek nola eragiten dioten berari, modu naturalista batean adierazi baitu Gandiagak, agendako nota poetikoak eta gogoetako prosa korapilatuz.
‎etxe batean baliagarriena komuna da. Pariseko Nazioarteko Erakusketakoan, 1859(, revanche pour Londres?), Baudelaire anitz berritasunek limurtu du; baina fotografia, zin egiten du, ez da artea izango egun eta sekula, ariketa naturala baino ez da-eta. Urteak lehenago Goethe kexu zen, ingelesek artea fabrikatu egiten zutelako, h. d., hasia zuten zeramika grekoaren eta margolanen erreprodukzio mekanikoak laster artea akabatuko omen zuelako(. Kunst und Handwerk?).
Egun eta urteotan heriotzarekin edo ere bizitzen ikasi du: –Jadanik bati denbora gutxi/ geratzen zaiolakoa(?)?
‎Horrek, fugit irreparabile tempus kontzientzia horrek, guztiaren iragankortasunarenak, ez dauka zergatik tetrikoa izan. Bizitzako egunak eta orduak ez soilik bizitzen, baizik pitxi labur bat bezala bereziki estimatzen eta maitatzen, irakats diezaguke, Epikurok nahi zuen legez. Denborak ematen dizkigun askatasuntxo uneak, pozak, argi lipartxoak eskertzen, garaipen txikiak gozatzen, azken heriotzaren ezinbestekoaz adiskidetzen.
‎(UBM, 146),, ingurutara zabalik eta bere barrutan gatibu bakoitza? (UBM, 94), eguna eta bizitza mekanizatua daukatenak (UBM, 148),, inoren ahotik, mintzo direnak mintzo diren askoa, menekoen joan etorri eginean probintzianotua.
‎Arruti, sentiera sozial eta errealista, zalantza gabe frantziskano? goiztiar batez, bere egunetako eta inguruko jende xehearekin geratu da: Oikiako baserritarrak, Erriberri/ Oliteko nekazariak(, los hijos del trabajo?), mendiko artzainak, olagizonak, haurrak, agureak, bere guraso hilak, komentuko lagunak.
‎Denda horietako ugazaba batek erran zion berak Byrne ikusi zuela oldartua izan zen egunean eta emaztekiari segika gizonezko beltz bat omen zihoan, handia, lodia eta soingaineko luze batekin.
‎–Hiru egun eta hiru gau, noski. Hiru egun beren gauekin.
‎–Ederki. Ongi pasa ezazu eguna eta kontuz bihotzarekin. Zer egin behar duzue?
‎–Baina horrek ez du zentzurik. Badaki gaur dela garraio eguna eta, paketea entregatu bitartean, ez zaio komeni nire aurka deus egitea?, konbentzitu nahi zuen bere burua.
‎Baina Terryrekin nuke ingelesez egin. Terryrekin euskaraz egiten dut ezagutu nuen egunetik eta hala izango da beti. Ez dago militantzia ekintzarik nire erabakiaren atzean.
‎Bukaera aldera, eguraldi gizona gainera zetorren ekaitzaren berri ematen hasi zen. Euria pare bat egunetarako eta itsaso zakarra kostaldean. Irlandako hegoaldean katigatuta geratutako borraska baten eragina omen zen dena.
‎mila bider esana zion oinordeko eta ordezko izendatu zuela, jauregiaren eta fabrikaren kapitain?, etorkizunari begira: etorkizuna, baina, ez zen entelekia moldakaitz bat, ausaz, zerbait moldarriagoa baizik; ez zen balizko lurralde urrun bat, orainalditik landu beharreko lurraldea baizik, egunez egun eta orduz ordu, baita ubelunez ubelune eta sakrifizioz sakrifizio ere, egoerak hala eskatzekotan.
‎–Bide estuak plazara eraman ninduen egun batean, jendeari jakinarazi nahi bainizkion Jesusen hitzak: . Ez dakizue, ez, eguna eta ez ordua, eta, beraz, damu zaitezte, eta aitortu??. Baina ez nuen plazan predikatzeko indarrik izan.
‎Eta galdu esaten dizudanean, erabat galdu zuela esaten ari natzaizu, burua ere galdu baitzuen Adak: horregatik egon zen urtebetez eroetxe batean, bere egun eta gau guztiekin. Orain, berriz, are eroago dago, anarkistekin baitago frontean?
‎Phineasen aitak gogoratzen du Sora ez zela amaren hiletara joan eta egun eta erdi egin zuela gero logelatik irten gabe. Gogoratzen du ama hil eta gero behin baino ez zela Sora kalera irten, Phineas medikuarengana eraman zuenean.
‎Musoneren aitak ondo gogoan du oraindik ze egunetan eta non egin zuten lehen batzarra Pazientzia batzarretik alde egin zutenek, Ris teilatuko lehen batzarra. Musoneren aitak askotan esan izan dio semeari Ris teilatuko lehen batzarrera joateko puntuan egon zela bera, baina Pazientzian geratu zela azkenean.
‎Musonek garbi esan dio, eguna eta ordua, noiz geratu den Rutonekin Freslevenen grabazioa lapurtzeko. Datosek jarraitu du:
‎Bai Hispanitatearen egunean eta bai Konstituzioarenean beti ireki izan dugu lantokia. Zaila baitzaigu Guardia Zibilaren eguna ospatzea, nahiz Pilarikarena ere izan.
‎–Utzi bakean, gogaikarri ez bestea! Gorde Sabath eguna eta kito!?
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia