2013
|
|
Hala eta guztiz ere, lanaren prestaketak aurrera egiten zuen neurrian, bertan behera geratu zen juristen idazkiak barruratzeko ideia; eta, are gehiago, bildumariei ahalbidetu zitzaien bildutako legeen testua laburtu eta aldatzea. Horrela, bildumariek agerraraz zezaketen benetan indarrean
|
zegoen
zuzenbidea. Hamasei liburuk osatu zuten bilduma.
|
|
Italiako bizitza juridikoa ez zen berriro piztuko behin gerra bukatuta. 451 urteko konstituzio batean, Valentiniano III.ak deitoratu zuen zenbait eskualdetan epaile eta abokatu urri izatea, eta, eskualde horietan, nekez bilatzea, edo, okerragoa zena, ez
|
egotea
zuzenbidea zekienik (Nov. Val.
|
|
Nabarmentzeko modukoa da ez zituztela lege horiek idatzi euren hizkuntza propioetan, baizik eta burokrazia eta zuzenbidearen hizkera horretan, latinez, alegia. Kopiatzaile galiar erromatarrez baliatu ziren horretarako, haiek ohituta
|
baitzeuden
zuzenbide erromatarraren lexikoa erabiltzeko zeregin horretan. Kopiatzaile horiei benetan zail gertatuko zitzaien, hala nahita egin arren, unean unean idazten zuten horren muinari eustea, kasuan kasuan erabiltzen zituzten adierazmoldeen esangura tekniko erromatarrari erreparatu gabe.
|
|
Halaxe zehazten du indarrean dagoen Nafarroako Bildumak (1973) bere 1 legean, euskarazko testua aipatzen dela: 1 Legea.Konpilazioa.Foru Zuzenbide Pribatuari buruzko Konpilazio edo Nafarroako Foru Berri honek bere barnean hartzen du antzinako erresumaren zuzenbidetik egun indarrean
|
dagoen
zuzenbide zibila, betiere, tradizioarekin eta bertako ohitura, foru eta legeen praktikarekin bat etorriz. Nafarroako tradizio juridikoa Nafarroako foru zuzenbide pribatuaren esangura historikoaren eta zuzenbide horren iraupenaren adierazpen gisa, Konpilazioko legeen interpretazio eta integrazioa egiteko lehenespena dute, jarraiko hurrenkeraren arabera, honako hauek:
|
|
Aldi berean ere, zuzenbide horretan konfiantza zuten, zuzenbide horrek erromatarrei ahalbide ziezaien, eurek nahi zuten beste egitea, betiere egin beharreko hori zentzuzkoa zenean. Errepublikaren lehenengo aldietan, pontifizeei
|
zegokien
zuzenbidea interpretatzeko ardura, zuzenbide hori idatzi gabeko Ius hori izan nahiz. XII Taulak, izeneko Lex hori izan.
|
|
Jurista erromatarrek zuzenbide zibila aipatzean, aldiz, batik bat zuzenbide pribatuari buruz ari ziren, hots, Digestoaren berrogeita bederatzi edo berrogeita hamar liburutan eta Kodearen hamabi liburuetatik bederatzitan jasotako gaiei buruz. Ildo berari segiz, Doneauk ulertu zuen berari
|
zegokiola
zuzenbidea aztertzea, alegia, subjektu pribatu bakoitzari egoera desberdinetan bere ius izenekoa esleitzen zion zuzenbidea aztertzea. Latina edota Europako beste hainbat hizkuntza aztertuz gero, ikus zitekeen hitz berbera erabili ohi zela, hala nola, ius, recht edo droit, zuzenbide objektiboa nahiz eskubideak adierazteko, edo, beste hitz batzuez esanda, betebeharren zuzenbidea nahiz gauza saltzeko eskubidea aipatzeko; esangura bikoitz horren azpian ingelesez sekula agertuko ez den anbiguotasuna zegoen.
|
|
Horren jarraitzaileentzat Pandektistika historikoa baino arrazionalagoa zen. XIX. mendearen berrogeita hamarreko hamarkadan argi
|
zegoen
zuzenbide erromatarra garai hartako Alemanian garrantzitsua izatea nahi bazen, berriro asmatu behar zela. Savignyk bere System horretan deskribatu zuen bezala, ordu arteko zuzenbide erromatarraren ezaugarria zen gizaki borondatearen askatasunik handiena aintzatesten zen; garai hartan, ostera, zuzenbide erromatarrak gizarte burgesaren balore materialistak adierazi behar zituen.
|
|
Auzitegiak Erromako prozesu kanonikoari ekin zion; beraz, erabakiak hartu behar ziren «inperioko zuzenbide erkidearen arabera, eta lege zein ohitura zuzenak nahiz onartuak kontuan izanda». Praktikan, ez zen erraza tokiko ohitura idatzigabea frogatzea eta auzitegiak bere erabakietan oinarritutako ohitura judiziala eratu arte, izugarrizko presioa
|
zegoen
zuzenbide erromatarra inperio osoko lus commune edo gemeines Recht gisa jasotzeko.
|