2000
|
|
Eta hain ziren guztizkoak ene pentsu haiek eta hain gibelaezina ene deliberamendua, non berehala abiatu bainintzen aitaganantz, oinazturak hartua bezala, Mattin eta Elbira beren atsegin lohian utzirik. ...otzen ninduen zina oroitu nuen, ohorezko eta odolezko zina; ordea, osabaren bozaren gainetik bertze boz hura —guztiz enea— lehertu zen ene baitan, odolaren boza, ene esku eta ene begien boza, ene erraien boza eta gorputz osoaren boza, eta boz hark erran zidan ezen ene ohorea —zinezkoa eta minezkoa, eta ez txantxetakoa— jokoan zegoela eta zina hausteko eta hausteko, zeren eta ez
|
bainengoen
zinaren betetzerat behartua, zinezko ohorea ohorezko zinaren gainetik zegoenean; eta erraiten zidan, bertze hitz batzuekin, ezen gizon jokatu behar nuela eta ezin jar nezakeela neure gizontasuna kolokan eta kordokan, nihaur ere gizon nintzenez gero, eta hargatik sentikortu eta anaiarekin muturtu egin behar nuela, eta ez memelo eta lolo ezdeus bat bezala geratu, besoak uztarturik; eta erran zidan,... Eta joan nintzen aitaren langelarat, baina ez nuen ediren; eta baterat eta bertzerat joan nintzen, eta hura nehon ez...
|
2004
|
|
Esker oneko erakustaldi hori eginda, galdera bat datorkit tximista baten ziztuan: hizkuntza etnikoa, balio sozialik ez duen mintzaira diglosikoa, seme alabei irakastea deliberatu duten jokabide horretan, zer
|
dago
zinez azken azkenean. Euskal Herriaren nazio nortasunari zor zaion aitorpena, edo bizitzaren ardatza bera duten nazio identitate espainiarraren eranskin folklorikoa?
|
2012
|
|
Baina, ez duenez ematen azaldu ditudan herrialde horiek, koloniak direla eta, konkistatuak, esklabizatuak, hilak edo deserriratuak izateko batere gogorik dutenik, eta urre, zilar, azukre edo tabako askorik ere ez dutenez, pentsatu nuen apalki ez zirela inola ere gure arreta, adore edo interesgai. Halere, honetan gehiago inplikatuek pentsatzen badute hobe dela bestelako iritzirik, prest
|
nago
zin egiteko, legez dei egiten zaidanean, ezein europarrek ez dituela herrialde haiek bisitatu nire aurretik. Jakina, jendeari sinetsi behar badiogu.
|
2014
|
|
Halakoa erruz dago. Nazio kontzeptu etnikoaren ezaugarria baldin bada lurraldea elementu nazional noraezekotzat aitortzea, ikustea
|
dago
zinez Frantzian nola tratatu den lurraldea (muga naturalen teorietaraino, eta muga natural horien xerkan mendeetan diplomazia nahiz armada sistematikoki erabiltzeraino). Ea zer den hiri nahiz herrixka guztiak oratorio eta kapera laiko nazionalez betetzea (kale eta plaza eta eskola izenak, heroien monumentuak, erorien hilarriak), eta historia guztia zentzu nazionalki debotoan irakastea, eta politika nazionalaren egiteko nagusitzat hartzea mito nazionalen gurtza eskolan, arkitektura urbanoan eta bizitza publikoan edonon (Asterix eta arraza galiar sinpatikoaren mitoa barne), eta ikustea jaiegun eta sinbolo nazional kolektiboen ospaketa zeremoniatsuak identiate nazionalaren agerpen eta sustapen gisa, espazio geografikoa ez ezik, urtearen joanera edo denbora ere nazionalduz?, etab., etab. Hori dena etnikoa bada, nazio frantsesa baino nazionalista etnikoagoak praktikan ez dira Europan asko aurkituko.
|
|
Parisen eta probintziaren oposizioan, modernitatearena edo moraltasunarena bezala, nolabait nazioaren kontzeptua ere jokoan ibili ohi da. Parisen ala probintzian
|
dago
zinez nazioa. Rousseaurentzat:
|
2015
|
|
Karimen zeldan sartu zinen lehenbizi. Aurretik bertan
|
egona
zinenez, ez zitzaizun, lehen begi kolpean, horren bortxazkoa iruditu haren etxean sartzea. Halakoxe aitzakiak erabiltzen zenituen buruan.
|
2019
|
|
emakumea harremanetan jartzen da zera irreal batekin, hots, bere doblearekin, edo Jainkoarekin; edo, bestela, harreman irreal bat sortzen du izaki erreal batekin. Zernahi gisaz, ez du munduan inolako heldulekurik; ez dio ihes egiten bere subjektibotasunari; haren askatasuna faltsutua da berriz ere; modu bat bakarra
|
dago
zinez askatasuna mamitu dezan: ekintza positibo baten bitartez proiektatzea gizartean.
|
2021
|
|
–Isolda erregina –esan zuen ozen–, hemen
|
zaude
zin egiteko Eskritura Santuen gainean ez duzula zure senarraren aurkako akatsik egin eta ez diozula inoiz traizio egin beste gizonekin. Egia besterik ez duzu zilegi, gezur badiozu Jainkoak zigortuko baitzaitu.
|
|
Gogoa neukan galdetzeko: " Zergatik nago hemen, ezer ere egin ez badut?", baina, zentzu batean, lotsatuta
|
nengoen
zinez autobus hura erre ez izanagatik.
|
2022
|
|
Ertzainak adi behatu dio emakume beztitu haren aurpegi bareari. Hilkutxa batean egongo ez balitz, lo
|
dagoela
zin egingo luke. Egia da aurpegiko zurbiltasunak ez duela bizitasunik transmititzen, baina Pombok zehaztu du zuritasun hori hildakoak zeraman makillajeari zor zaiola hein batean.
|