2009
|
|
izaterainoko handitasuna?, hartarako iraganarekin. Reginari txiki gertatzen zitzaiòn munduarekin? hautsi behar izan bazuen ere; semearen ezpainetatik hitz hura entzun zuenean, berriz. Euzkadi?, barrua irauli zitzaion, ikusi besterik ez
|
zegoen
zer aurpegi jarri zuen, erabateko aztoramendu batek hartu balu bezala; Reginak, izan ere, Espainia maite zuen, Espainia Handi bat, berak, hain zuzen ere, Madrilen ezagutu zuena, markes jaun andereen eta Espainiako beste handiki batzuen bidez: hainbeste maite zuen, non, hitza entzun ahala, halako lurrin on bat usaintzen baitzuen, ausaz, hitzari berari zeriona eta markesa andereak erabiltzen zuèn kolonia frantses zerutiarrari lotua egon zitekeena, aurrean ez markesa andererik ez haren koloniarik ez zuen arren, Euzkadi hitzari lurrin ito bat zerion bitartean, simaurrarena izan zitekeena (zer besterik eskain ziezaiokeen, bada, mundu txikiak mundu zabalari?), kontrastez 7; esan nahi baita auzi hari buruz Reginak izan zezakeèn iritzia haragian errotutako iritzi bat zela, aberetasunetik gizatasunetik baino hurbilago behar zuena, zer besterik da usaimena, bada, arnasaren erdiguneraino eta haragiaren muineraino sartzen den zentzumena baizik??, eta logikan oinarritutako edozein pentsamenduk baino indar handiago zuena, ondorioz; hala, bada, Gabinok muga haiek hautsi zituen, Reginaren usaimenak egituratutako orbetarren espazioarenak, eta garaia zen Gabino orbetarren espaziora itzularazteko; buruak zuhurtasunera bultza zezakeen Regina, baina hura ez zen buruak agindutako hoztasunean hartu beharreko erabakia, ausaz, aberetasunaren beroan baizik, haragiaren arnasan eta arnasaren haragian, erabakiak ere hala behar baitzuen, beroa eta koplarik gabekoa, zirt eta zart, Reginak buruan zuèn buruhauskarriaren piezak. Reginak bazuen egiteko bat eta bazuen susmagarria?
|
|
Hain ikaragarriak, gaiztoa bezain ez osasuntsua behar zuen Domingoren desioak, eskatzen ari ez zitzaion, bada, berari (izebari) anaia anormal bat, azken batean!?, non, istantean, beste ikaragarrikeria batekin erantzutekotan egon baitzen, eskua ere altxatu zion izebak, errieta egitera balihoakio bezala?, mutilak muga guztiak hautsi zituela-eta; nola erantzungo zion, baina, horrela bere iloba kuttunari? Beste ikuspuntu batetik, gainera, eskua jaitsi eta guztiz eztitu zuen izebak bere begitartea?, ikaragarriak bezain inozenteak ziren ilobak ahoskatutako hitzak, ikusi besterik ez
|
zegoen
zer aurpegi jarri zion Domingok, bere begirada xalo bezain tolesgabearekin errugabetasunaren irudia osatzen zuela. Nola esango zion, bada, izebak ezetz errugabetasunaren begirada ezin garbiagoari?
|
|
Hain ikaragarriak –gaiztoa bezain ez osasuntsua behar zuen Domingoren desioak, eskatzen ari ez zitzaion, bada, berari (izebari) anaia anormal bat, azken batean! –, non, istantean, beste ikaragarrikeria batekin erantzutekotan egon baitzen –eskua ere altxatu zion izebak, errieta egitera balihoakio bezala–, mutilak muga guztiak hautsi zituela-eta; nola erantzungo zion, baina, horrela bere iloba kuttunari? Beste ikuspuntu batetik, gainera –eskua jaitsi eta guztiz eztitu zuen izebak bere begitartea–, ikaragarriak bezain inozenteak ziren ilobak ahoskatutako hitzak, ikusi besterik ez
|
zegoen
zer aurpegi jarri zion Domingok, bere begirada xalo bezain tolesgabearekin errugabetasunaren irudia osatzen zuela... Nola esango zion, bada, izebak ezetz errugabetasunaren begirada ezin garbiagoari?
|
|
Reginak, izan ere, bere jarrera adoretsutik jaso zituen gehien estimatzen zituèn dohainak: aberastasuna eta handitasuna –hiriburuan" norbait" izaterainoko handitasuna–, hartarako iraganarekin –Reginari txiki gertatzen zitzaiòn munduarekin– hautsi behar izan bazuen ere; semearen ezpainetatik hitz hura entzun zuenean, berriz –Euzkadi–, barrua irauli zitzaion, ikusi besterik ez
|
zegoen
zer aurpegi jarri zuen, erabateko aztoramendu batek hartu balu bezala; Reginak, izan ere, Espainia maite zuen, Espainia Handi bat, berak, hain zuzen ere, Madrilen ezagutu zuena, markes jaun andereen eta Espainiako beste handiki batzuen bidez: hainbeste maite zuen, non, hitza entzun ahala, halako lurrin on bat usaintzen baitzuen, ausaz, hitzari berari zeriona eta markesa andereak erabiltzen zuèn kolonia frantses zerutiarrari lotua egon zitekeena, aurrean ez markesa andererik ez haren koloniarik ez zuen arren, Euzkadi hitzari lurrin ito bat zerion bitartean, simaurrarena izan zitekeena (zer besterik eskain ziezaiokeen, bada, mundu txikiak mundu zabalari?), kontrastez7; esan nahi baita auzi hari buruz Reginak izan zezakeèn iritzia haragian errotutako iritzi bat zela, aberetasunetik gizatasunetik baino hurbilago behar zuena –zer besterik da usaimena, bada, arnasaren erdiguneraino eta haragiaren muineraino sartzen den zentzumena baizik? –, eta logikan oinarritutako edozein pentsamenduk baino indar handiago zuena, ondorioz; hala, bada, Gabinok muga haiek hautsi zituen, Reginaren usaimenak egituratutako orbetarren espazioarenak, eta garaia zen Gabino orbetarren espaziora itzularazteko; buruak zuhurtasunera bultza zezakeen Regina, baina hura ez zen buruak agindutako hoztasunean hartu beharreko erabakia, ausaz, aberetasunaren beroan baizik, haragiaren arnasan eta arnasaren haragian, erabakiak ere hala behar baitzuen, beroa eta koplarik gabekoa, zirt eta zart, Reginak buruan zuèn buruhauskarriaren piezak –Reginak bazuen egiteko bat eta bazuen susmagarria– berriro ahoka zitezen; horregatik, beharbada, kontua ezin serioagoa zelako, Regina zelatan egon zen egun haietan, Felipe noiz etorriko
|