Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 98

2000
‎Kanporat jalgi, guarnizinoaren txabolarat hurbildu, eta han ere kapitaina ikusi nuen, bertze guardiak bezala, hango aulki bakarrerat loturik, ahoa eta bisai buruak ere estalirik. Eta, kapitaina zegoen bezala utzirik, bururatu zitzaidan ezen jauregirantz abiatu beharra nuela...
‎—Zuek zeundeten bezala utziz gero, hi larrugorritan eta Soria osotara beztitua, egoera aldrebesegia irudikatuko zian, sinestezinegia. Bikote ezkonduen bitxikerien artean ez ohi duk izaten andrearen amorantearen larrutegira joatea, are gutiago amorante horrek harrapatzeko arriskua izaten ahal bada, ezta?
‎Togasek dutxatu berriaren freskotasuna agertzen zidan, arratsaldeko lauretan. Elkarrizketaren hasieran pertsianak beheititzea proposatu nion, baina hark, zeuden zeudenean utzi nahiago.
2002
‎–Zuek adi egon, badaezpada, dena dagoen dagoenean uzteko.
2003
‎Bere bigarren nobelaren hasierarekin kointziditu zuen bere hotzaldiak. Beharbada Monika Frischekin aspertzen hasi zen, edo nirekin aspertzen hasia zegoelako utzi zituen aldi batez albora haren liburuak, eta Pessoarekin ikusi nuen bolada luze batez, gauzak gure artean ondo ez zihoazen seinale. Leihoaz bestalde euria ari zuen bitartean Pessoa irakurtzea arriskugarria zela esaten nion, eta halaxe zen, tristura umel batez kutsaturik bezala ibili zen bolada batez, xangrin edo saudade sakon batekin.
2004
‎Ez ziaten ezer irakatsi hire zorioneko polizia eskolan? Zegoen zegoenean utzi behar diagu dena!
‎Leioara iritsita, ezin izan zuen hotzikara barrenkor bat itoarazi. Campusa ezberdin zegoen utzi zuenetik, eraikin berriekin, bestelako doinuekin. Beste batean itzuli behar zuela agindu zion bere buruari, orduan lana baitzeukan egiteko.
2006
‎Ez nintzen harritu. Janaritegia hutsik zegoela utzia nuen gaztelua eta, are okerrago, Larrearen eta Arburuaren gidaritza ezdeusaren pean. Hamabi urte bete gabeko haurrak ere jakin izanen zuen Garrüzerenak eginen zuela laster baino lehen.
2007
‎Kulero eta bularretakoa zikindu ote nituen beldurrez geratu nintzen une batez, baina ez. Zeuden zeudenean utzi nituen atzera arropa sagaratu haiek, eta ni neu jantzi nintzen ondotik, komunetik irten baino lehen.
2008
‎Ezer egin gabe egoten utzi izan baligute abaildu egingo ginen denok; baina Smollett kapitaina ez zen horretarako jaioa. Gizon guztiak bere aurrean elkartu eta bi taldetan banatu gintuen, zaintzaldiak erabakitzeko.
2009
‎Dena zegoen bezala utzi, atea kontu handiz itxi, eta bazkaltzera abiatu nintzen.
‎Polita zen hori. Gu gutxi aritzen ginen horretan, ez ziguten-eta soinekoekin uretan luze egoten uzten: gatzak hondatu egiten omen zuen ehuna.
2010
‎AJEAREN mailukada hura suntsitua zen, mirariz bezala, baina horren ordez halako sikulu saltsa bat sentitzen zuen Kepak buruan borborka, geldirik egoten uzten ez ziona. Bere gelan hasi zen bueltaka; gero etxean jirabiraka; tailerrera ere jaitsi zen, eta hantxe ikusi zuen aita, makina baten aurrean.
2011
‎Trantsizio izena eman zioten urtealdi hartan beteko nuen nire ametsa. Trantsizioak maiz bezala, hura ere gauzak zeuden zeudenean uztera ekarritako artea izan zen, eta, Lampedusak aspaldi bezain xuxen adierazi zuenez, gauzak aldatzea komeni da, ezertxo ere alda ez dadin nahi baldin bada. Baina arraina nahi duenak ur nahasia laket, eta aldaketa aroan izaki ur nahasitik ugari:
‎4) Autoan zegoen belarraren dekomisoa egin da. 5) Telefonoz deia egindakoaren berririk eta daturik ezagutzen ez denez, dagoen dagoenean utziko da haren kasua, eta ez da deiaz erator daitekeen ikerketa polizialik hasiko. Bakar bakarrik epaile jaunak interesgarria edo beharrezkoa ikusiko balu kaltegileen delitua zigortzeko kaltetuaren lekukotza, orduan hasiko litzateke polizia haren bila, bai ohiko dituen bideetatik, bai prentsan oharrak ipiniz balizko lekukoei dei eginez.
‎Hurrengo egunetan mehatxuak, miaketak, eskariak etorri ziren, baina West en gurasoek bazekiten horrek ez zuela ezer lortuko. Euren iloba, West en lehengusina, bost urtez egon zen heroinari lotua; tarte horretan bere familiak kliniketan sartu zuen, terapiak, zigorrak eta sariak agoantatu behar izan zituen, baina beti itzuli zen heroinara, sekula ez zen egon uztetik hurbil. Harik eta bera etxera joan eta utzi egin nahi zuela esan zuen arte.
2012
‎Aner, zortzi urteko semea, parkean zegoen lagunekin jolasten. Galarazita zuen etxe aurreko parketik alde egitea eta gurasoek bakarrik egoten uzten zioten, bazekitelako lagunen gurasoek, amek normalean, berak igarri gabe zaindu egiten zutela.
‎Haserrealdi edo makalaldi handiren baten ondoren gehienetan. Ohean zegoenari utzi egin behar izaten zitzaion. Sukar altuak izaten genituen horrela egotea tokatzen zitzaigunean.
‎Atxilotu guztiak berehala askatu zituzten, itxuraz ez zuten ezkutatzeko gauza handirik, nahiz eta, Eliren uste tematiaren arabera, bake prozesuan murgilduta geundelako utzi zituzten libre. Ioritz, ordea, ez zen bueltatzen, eta horrek etsitua zeukan Eli.
‎Xabierrek bizkarra bermatu zuen zuhaitz baten kontra. Minak erdibitu egiten zuen, ez zion tente egoten uzten. Prakak likatsu sentizen zituen.
‎–Bai, eta asko gustatzen zitzaion, baina nirekin egoteagatik utzi omen zuen.
‎Etxerekin hitz egin? Dena zegoen bezala utzi. Horixe izango zen hoberena.
‎Gertaera horrek gogoeta probetxugarri asko sortu zizkidan, eta bereziki hau: nolako ontasun neurrigabea duen Jainkoaren ardurak gizadia gobernatzean, giza ikusmenari eta jakintzari horren muga estuak jarri dizkiolako; eta milaka arriskuren artean dabilenean haiek ikusi edo aurkituko balitu adimena nahasi eta gogoa itoko lioketen arren, gertaera horiek begien aurrean ez izatean eta inguruko arriskuez ezer ez jakitean, lasai eta bare egoten uzten diolako.
‎Ugazaba bisitatzera edo berarekin bazkaltzera etorritako zenbait houyhnhnmekin egoten uzteko mesedea egin zidaten; halakoetan gelan egon eta haiek esaten zutena entzun nezan onartzen zuen jaun ohoragarri hark bihotz zabalki. Sarritan niri galderak egin eta erantzunak hartzeari ere ongi irizten zioten berak eta berarekin zeudenek.
2013
‎Gero telebista aurrean eseri zen, baina entzun ere ez zuen egiten, aukera desberdinak aztertzen zituen, baita bitxienak ere. Susmo batek ez zion geldi egoten uzten. Kanpora atera eta musika ona jartzen zuten pub batera joan zen.
‎EZ NUEN MAITE Martin nire gauzetatik hurbil saltsatzen ikustea. Etxean nintzela sukaldean egoten uzten nion, nire ganberaren ondoan. Kanporatzen nintzelarik, heiara nuen egozten.
‎Ederki daki ahoa irekitzea bere kalterako dela. Hirak ez dio isilik egotera utzi.
‎Behintzat, horretarako era izango duzula pentsatu gura dut. Lady Catherinek Collins anderearekiko dituen adeien lekuko izan zara egunero; eta, oro har, nik uste ez dirudiela zure adiskidea zorigaiztoko bihurtu denik... baina hori dagoen dagoenean uztea, onena. Utzidazu bakar bakarrik ziurtatzen, ene Elizabeth andereño maitea, bihotz bihotzetik eta begi onez opa dizudala pareko zoriona ezkontzen zarenean.
‎–Ziur naiz ez dudala bera bezain ederrik ezagutzen; baina goiko galerian beste koadro bat ikusiko duzue, hau baino ederrago eta handiagoa. Gela hau gure ugazaba zenaren gela kutuna zen, eta miniatura horiek zeuden zeudenean utzi ditugu. Asko maite zituen.
2014
‎Ez nintzen ausartzen. Nire aferak nituen, baina bere ondoan egoteari utzi gabe. Askatasun pixka bat gehiago merezi nuela uste nuen.
‎Ez nuen inoiz halakorik ezagutu, zergatik izango zen orain diferente? Dagoen bezala utzi, ez horretan pentsatu. Baina gure afariez akordatzen nintzen, eta beldurtu egiten ninduen etxera itzultzeak, hiria bonbardatu izan balute bezala, ez nuen nahi egiaztatu ezer ez zela gelditu.
‎332 Nik uste dut hobe dela fedeak mendiak dauden daudenean uzten baditu.
‎Esku hura izter artera lerratzen sumatu zuenean, tenk egoteari utzi, eta indar guztiz saiatu zen mugitzen, askatzen, astintzen, aulki eta guzti lurrera erori zen arte, eta han ere aireari ostikoka jarraitu zuen.
2015
‎Puztua eta guzti zegoela zirudien, urteen poderioz irentsitako euliz lehertu balu bezala. Dena zegoen utzia. Dena zegoen hautsia.
‎Eskuoihal bat utzi du erortzen nire gainera, astiro, kolpeak sustorik eman ez ziezadan. Badirudi errealitatetik kanpo egoten uzten didala, jakin badakielako ezin naizela errealitate honetan bizi; momentu honetan, behintzat. Astiro eta maitekiro, azala eta ilea lehortzen hasi zait.
‎Irezabalen bulegokoa eta gero, makina bat eztabaida izan zuen Ahedorekin azken egunetan. Gauzak zeudenean utzi ala ez erabaki ezinik. Egin beharrekoa egin zuela eta kito esaten zion Ahedok, ahazteko.
‎Ordubete egin nuen bertan. Propio bereizi nuen materiala sobre txiki batean sartu eta komedorera abiatu nintzen gauzak lehen zeuden bezala utzi ondoren. Pioren argazkia eta Cantinflasen eskela zeuden sobrean.
‎Lortu zuen etxeraino iristea, baina bazkalorduan, ipurkonkorreko min hark eserita egoten uzten ez ziola eta, ohera joan behar izan zuen, etzatera. Arratsalde hartan bertan, komunera joateko jaikitzean, hankek ez ziotela eusten ohartuko zen.
2016
‎Zalaparta handiagotu egin da kaiola barruan. Dagoen dagoenean utzi eta apartatu egin naiz. Amona ere bai.
‎Horregatik, eskaera hark erantzun eta ondorio zilegi bakarra ekarri zuen: baietz, zure istorioa idazteari ekingo niola, odolustu zein zauria osatu, odoletan egoteari utzi arte. Nondik hasi zen kontua, nondik jarraitu.
‎«Hala ere, zer?». Urdurituta, etzanda egoteari utzi eta eseri egin nintzen, zuri aurpegira ahalik eta zuzen eta gertuenetik so egiteko. «Hala ere, zerbait aitortu behar dizut» esan zenidan kostata, eta egongelan zure enegarren bonba atomikoa erortzear zegoela igarri nuen.
‎Nondik atera duzu?». Atezuan egoteari utzi zeniola ikusi nuen, eta ni ere lasaitu egin nintzen. «Neure uztakoa da hori; made in Arru» irribarre artean ebaki, eta «psicotic prisoner» gehitu zenuen.
‎Ez nuen gehiago ikusi nahi izan. Oihalak bildu, lehen zeuden bezala utzi, eta bertatik alde egin nuen.
‎Ni ez nintzen epaiketan egon, ez zidaten egoten utzi. Lagun baten anaiak kontatu zigun zer gertatu zen han.
‎Gainera, kontuan eduki zu hemen ez zarela, polizia? eta bestalde zeu ere ibili zarela informazioa gordetzen nire inguruan ikertzen jardun duzunean; hortaz, bioi komeni zaigu auzia dagoen dagoenean uztea.
2017
‎[?] erabaki dezakegu gizon bizi baten gorputza eta hildako batena lanean ari den erloju bat edo bestelako automata bat (hots, bere burua mugitzen duen makina) eta geldirik dagoen erloju edo beste edozein makina bezain desberdinak direla; lehenak, giltza emanda, mugimendu horien gorputz hastapena dauka bere baitan[?] eta bigarrenak, hondatu delako edo mugimenduan egoteari uzten diolako, ez dauka halakorik (Descartes 1973, I. liburukia, ibid.).
‎Anbulantzia ahal bezain laster etorriko zelako promesaz, etxeko lana egiteari utz ez ziezaion lortu nuen, baina, hori bai, nire lehengusina zetzan gela ezertarako ere zapaldu gabe. Egia esan, gela horrek ez zeukan garbiketarako behar handirik, eta pentsatu nuen ondo konpon gintezkeela, zegoen bezala utziz gero. Nolanahi ere, Pancorbok berak eskaini zidan laguntza beharrezkoa zen edozertarako, eta gogoz eskertu besterik ezin izan nion egin.
‎Agur, lehengusutxo, hobe duk gauzak dauden bezala uztea. Bazekiat, ondo jakin ere, hauxe dela elkar ikusi dugun azkena.
‎–Kontaktuko giltza bertan zegoen utzita eta orduan, hori aprobetxatuta, abioia martxan jartzen saiatu nintzen.
‎Lasaitu egin nuen. Kartzelara eramango ninduen epaiketan itotzen saiatu nintzela esan zuten, eta amasa hartu ezinik zegoelako utzi ziola gogor egiteari. Gezurra.
‎Oraindik itxirik, mostradorean ez dago inor, baina ilara bat sortzen hasi dira batzuk. Urduritasunak ez die eserita egoten uzten eta, buelta bat eman beharrean, beren bizitzekin probetxuzko zerbait egitea erabaki dute: zutik egon, zain.
‎Arnasa sakonak egiten zituen, gelako aire osoa bere ametsean sartu nahi izango balu bezala edo. Duela hilabete batzuk konturatu nintzen berarekin maitemindurik egoteari utzi diodala. Haurdunaldian oraindik.
‎Arantzarengana itzuli zirenean, ez zuten batere garbi zer egingo zuten, baina zorionez ez zegoen utzitako tokian. Leihotik ihes egina zen.
‎–Eta ordenagailua? Garbitzea nahi duzu, ala dagoen dagoenean utziko dugu?
2018
‎Ruth Rosenek laburbildu zituen aldaketa haiek: besteak beste, negozioaren kontrolak, madamen eta prostituten beren eskuetan egoteari utzi zion, eta proxeneten eta sare kriminal antolatuen esku geratu zen. [?] Handik aurrera, prostitutak nekez ariko ziren beren kabuz.
‎Aita politikoki hil eta haren botere patriarkala unibertsalizatu zutenean, hau da, gizon guztien artean banatu zutenean, eskubide politikoak esku pare bakar batean egoteari utzi zion; are, harrezkeroztik, eskubide politikoa ez zen hartu benetan zen bezalakotzat. Anaiek jatorrizko ituna egin zutenean, bitan bereizi zituzten eskubide politikoaren alderdiak, aita patriarkalaren figuran batuta zeuden haiek.
‎Kontratuaren gaur egungo teorialariek ere, modu inplizituan, eredu horri jarraitzen diote, baina oharkabean joan ohi da hori, zeren norbanakoaren kategoria itxuraz unibertsal eta sexualki neutroaren barruan sartzen baitituzte izaki emakumezkoak. Kontratu sozialaren istorioaren azken bertsio berridatzian, harreman sexualak ez dira jada inon ageri, gizabanakoek sexuaren arabera bereizita egoteari utzi diotelako. A Theory of Justice lanean, jatorrizko posizioan dauden aldeak entitate arrazoidun hutsak dira.
‎itzalia zen behiala pertsona kementsu eta batzuetan aldartetsuaren izatea emana zion txinparta hura. Izan ere, aldian aldian, hitz egiteari uzten zionean, aurpegia egonean uzten zuenean, tristura antzeko zerbait antzematen nion aurpegieran. Baliteke, ordea, horretan ere oker egotea.
‎Ez nau gutxiago harritzen nola kartzelero bat hain lagun eta laguntzaile egin daitekeen preso batzuekin, nahiz eta itxuran, zerbitzu buruen aurrean eta abar, diotenez, zorrotzen eta aluen jokatu. Niretzat abantailarik handiena da lotegia zabalik egoten uzten duela egunean zehar. Gaur, ohe bigunean?
‎Hamaiketan, funtzionarioak argiak itzali zituen, eta martxan utzi beste bonbilla puta, tanatorial hura, ez lorik egiten, ez itzarrik egoten uzten ez zuena. Kartzelan, izorrantzak ezin du etenik izan.
‎Hori, erreanimatzen saiatzen bagara, eta gorputzak erreakzionatzea lortzen badugu. Baina, zuek nahi baduzue, dagoen bezala utzi, eta hiltzat eman dezakegu. Ez du sufrituko.
‎Armairua zabaldu eta azpiko arropa hautatzen hasi zen. Asmoa aldatu bide zuen, hura zegoen bezala utzi eta sukaldera abiatu baitzen. Hozkailuaren dardara sorra baino ez zen entzuten bertan.
2019
‎Joan zirenean, nire obsesio guztia haiek utzitako hutsune fisikoa desagerraraztea izan zen. Haien logelak berrasmatu behar nituen, ezin nituen zeuden bezala utzi. Maialenen ohe gaineko hartza, adibidez.
‎Lasaitu baino gehiago? tentsioan egoteari utzi zion. Jaitsi egin zen.
‎Jainkoak ez du lo hartu behar, zeren, bestela, buztin bilakatzen baita, haragi; ez dio presente egoteari utzi behar, zeren, bestela, haren kreatura ezerezean hondoratzen baita. Emakumearentzat, gizon baten loa zekenkeria eta traizioa da.
‎23 urte bete behar nituen goizean, goizetik esnatu eta etxearen kanpo aldera irten nintzen zigarro bat erretzeko asmoz. Eta baita aterik gabeko logelak ez zidalako eroso egoten uzten. Etxean bizitzeko baldintza eztabaidaezina omen zen ateena, niretzat eta arrebarentzat.
‎...e, den bezain absurdoa izanda, Asko falta al duk bukatzeko, Hiru lerrotan buka liteken, gero ezkondu eta hagitz zoriontsuak izan zitunan formularekin, gure kasuan portugaldarrek, ahalegin alimale baten ondoren, hiria hartu zitenan, edo bestela has ninteken armak eta tresnak izendatzen, pertsonak eta pertsonaiak endredatzen, eta hala egitekotan ez niken inoiz bukatuko, beste aukera bat izango luken dagoen bezala uztea, elkarrekin topo egin dugunez gero, Nahiago nikek bukatuko bahu, Mogueime eta Ouroana horien bizitzei irtenbidea bilatu behar diek, gainerakoak ez dik hainbeste inporta, historia nola bukatuko den bazekiagu, bukaera horren nolakoaren froga duk Lisboan afaltzen ari garela, gu mairuak ez garelarik, ez eta mairuen lurrean dabiltzan turistak ere, Oso litekeena dun hiriko ateetara egin erasoan i... Kafea bukatu zuten, Raimundo Silvak kontua eskatu zuen, baina Maria Sarak, keinu azkar batez, kreditu txartela platertxoaren gainean paratu zuen, Hire zuzendaria nauk, ezin diat onartu afaria hik ordaintzea, hierarkiarekiko errespetua bukatuko lukek menpekoak hasiko balira hortik zehar harrokeriatan beren agintariekin, Behingoz onartuko dinat, edonola ere gogorarazi nahi dinat egile bihurtzeko bidean nagoela, eta orduan, Orduan bai ez duala ezer ordainduko, non ikusi duk horrelako aldrebeskeriarik, egileak editoreari afaria ordaintzea, ez dakik ezer harreman publikoez, Beti entzun dinat egile errukarriei esker bazkaltzen eta afaltzen dutela editoreek, Horiek kalumniak dituk, klase gorroto baten barne adierazpen zikinak, Ni ez naun gerra horretakoa, zuzentzaile xumea baizik ez naun, Horren bihotzez hartuko baduk, Ez ez, heuk ordaindu, baina bestelako arrazoi batzuk zeuzkanat hik ordaintzea onartzeko, Eta zein dira, Bada, setioaren historia makal honekin guztiarekin, ez dudala ia zuzentzaile lanik egin, eta, hortaz, nire ekonomiaren egoera periklitantearen arduraduna haizenez, bidezko dun hik ordaintzea, eta nolabaiteko trukea egitearren, bihar ogi xigortuak prestatuko dizkinat gosaltzeko, Horrela zorretan geratuko nauk berriz ere.
‎Etxera iritsi zenean neskamea ez zegoen bertan, etxean ez zegoenean uzten zion betiko mezua utzirik zion, Joan egin naiz, dena txukun dago, arropa eraman dut, lisatzen bukatzeko, arta horrek erakusten zuen aukera profitatu zuela ordua iritsi baino lehen irteteko, berak ez zuen, noski, halakorik sekula aitortuko, eta Raimundo Silva, horretaz zalantzarik ez zuena, azalpena onartu eta isildu egiten zen. Zenbait harreman harmoniatsu sortzen dira, eta sortu ez ezik, iraun ere egiten dute, gezur txikien eta ukoen sistema konplexu bati esker, nolabaiteko keinu eta jarreren dantza konplizeari esker, dena laburbiltzen da inoiz behar beste aipatzen ez den erranairu edo sententzia hartan, erranairua esan dezagun, izena egokiago zaio-eta, Badakizu zuk, badakit nik, isil zaitez zu, isilduko ni.
‎Esan edo idazten duenean Dena txukun dago, hitzen esanahiaz abusatzen du, txukuntasunaz pentsatzen duena urrezko arau bat aplikatzean baitatza, honako hau, hain zuzen, nahikoa da dena txukun dagoelako itxura, honela ere interpreta daitekeena, ez bedi ikusmiran geldi txukun ez dena, zenbait kasutan sekula txukunduko ez dena. Raimundo Silvaren bulegoa salbuetsirik dago, noski, han txukuntasun faltak lanaren beraren baldintza ematen du, berak hala ulertzen du, gauzen lerrokatzearekin, zehaztasunarekin, harmoniarekin maniatikoak diren beste hainbat zuzentzailek ez bezala, horiekin sufrimendu latzak pairatuko zituen Maria andreak, esango zioten, Paper hau ez dago utzi nuen bezala, Raimundo Silvaren lan mahaiko paperak beti berak utzi zituen bezala daude, Maria andreak ukitzea debekatuta duelako arrazoi sinplearengatik, eta horregatik protesta egiten du, Errua ez da nirea, Raimundo Silvak libururik edo probarik aurkitzen ez duenean.
‎goranzko joera 1989tik 2006ra (erritmo gero eta apalagoan), eta beheranzko joera 2006tik 2016ra bitartean. Jaitsiera honek, esan bezala, kezka piztu zuen euskalgintzan eta ordura arteko bidean eta hizkuntza politiketan aldaketak egiteko eta sakontzeko beharra zegoela utzi zuen agerian.
‎Idazleak bazekien hori: aspalditik zegoen utzia azpiegitura hura, eta mantenu falta horren ondorioz hasi zen hondatzen; gero, txoriren batek ubidearen harrien artean landatutako pikondo baten sustraiek egin zuten gainerakoa. Jakinaren gainean zegoen arren, Leirek ez zuen beste modurik topatzen leku hartaz lagunen susmorik piztu gabe hitz egiteko.
2020
‎Gau hartan begira egoteari uzteko garaia zela erabaki zuen Mikelek. Eta aurreneko urratsak Gure Txoko tabernara ekarri zuen.
‎Amatxik hala eskatu baitzion, patata ateratzen hastera joan da Marie, aitzurra eskutan. Amatxi hasia da jada, herrira jaitsi baino lehen eta Marie artean lo zegoela utzi baititu lan guziak eginak, eta eredu gisa lehen patata errelduak aterata. Lorratzari segika hasi da neska, ez denez langintza bereziki zaila.
‎Matildek bere baitarako dio Jainkoak, izatekotan, gizonezkoa izan behar duela. Matilde nekatzen hasita dago, luze egiten ari zaio, eta buruko min hasiberriak ez dio geldi egoten uzten. Behingo batez amaitu du halere.
‎Kosta egiten da, hasieran, pribilegioak onartzea, eta horregatik aukeratu zuen Sylvie, kalean bizi zen heroinazalea, hura zelakoan merezi zuen guztia. Hori izan zen bere lehen keinua, pribilegioari uko egiten ahalegintzea, beldurtu egin zelako ohartu zenean igual hori besterik ez zuela nahi, beti azpian egoteari uztea, besteen gainetik egoteko.
‎–Etzanda zaudetenok utzi aurpegiko giharrak erlaxatuta eta itxi begiak. Eta belauniko zaudetenok, nik esaten dizuedana egingo duzue, bai?
2021
‎Orainerako eta etorkizunerako bizi gara, baina aski ez, eta etorkizun horri ere herioa lapurtu diogu. Jendea ez da hiltzen; nahikoa bizi, eta gure artean egoteari uzten dio. Jendea ez da gaixotzen.
‎–Malthus, laztana, horretarako dauzkazu hamar mirabe etxean. Hain da erraza haiek zure ordena ezagutzea eta zure etxean hartutako arrotz batek alde egiten duenean dena zegoen bezala uzteko eskatzea.
‎Beste begi luzatze bat eta bere tokira itzuli du aldizkaria. Saiatu da lehen zegoen bezala uzten, besteak baino pixka bat irtenago. Ispiluetara begiratu du.
‎Dagoena da. Egoteari uzten dion arte. Zikintasuna komunean garbitzeko agintzen dio Marivik.
‎Hoteleko errezepzioan dagoen tipoak ez daki. Beharbada egoteari utzi zioten, besterik gabe. Gerta daiteke, ezta?
‎Gerta daiteke, bai. Dagoena dago, egoteari uzten dion arte. Erreserba egin du badaezpada ere.
‎Xaboia guztiz kendurik ere, minutu batzuk gehiago eman nituen ur azpian, badaezpada. Egonezinak ez zidan euri epel haren azpian gozo egoten uzten. Bezero astunen batekin telefonoz hizketan irudikatzen nuen, koadroren baten prezioa hitzartzen.
‎Bestearenak, ohiko bizitzaren eta norberaren gorputzaren pisuarekin nahikoa ez, eta haragi gehiago ehuntzen dio gorputzean, obarioak eta tronpak eta umetokia katigatuz, enbrioiari hazteko lekua kenduz. Beste hainbatek bestelako gerrateak pasatzen dituzte haurdundu den gorputza askatzeko, eta nahi gogo behar osoz ukatuta ere, gorputzak ez dio haurdun egoteari uzten; trikotatzeko orratzak sartuta ere ez, batzuetan. Burura etorri zaizkio Sarari erlajatzen zarenean geldituko zara haurdun esan dioten aldi guztiak, batzuk lagunek esanda, beste batzuk familian ozenki botata.
‎Ez zioten esan gorputzak bere denbora zuela haurdun egoteari utzi diola ulertzeko, eta jaisten joango direla apurka ezpainak, husten joango zaizkiola pixkanaka bularrak, lautzen joango zaiola ezarian tripako biribiltasuna. Eta larritasunak, eta higuinak, eta idorreria.
‎–Amorrua beste edozein sentimendu bezain zilegia da –esan dut– Baina gu nahiko ados geunden uztea aukera ona zela. Gainera, Anarekin segituan hasi nintzen.
2022
‎Nekazaritza kooperatiben egitasmo deituz eta antzeko hizkera sozialista erabiliz mozorrotu zuten arabiartzeko egitasmo hura. Edozelan ere, islamismo sunitatik etor zitezkeen konspirazioekin uzkur, gutxiengo etniko eta erlijiosoen konfiantza lantzea hobetsi zuen Hafez al Assad presidenteak, eta asmoa hasita baina guztiz gauzatu gabe zegoela utzi zuen bertan behera arabiar gerrikoa.
‎Idazkaria altxatu eta dauden bezala utzi ditu bost lagunak. Dédéek lepoa bihurtu eta begia kliskatu die atzekoei.
Zeuden bezala utzi ditut paperak mahai gainean. Ahizpa erratza pasatzen ari da, ez da beste ezertara ausartzen.
‎Horregatik ez nintzen itzuli, Lourdes. Aitak gauzak zeuden bezala uzteko eskatu zidan eta ez nuen nahi nire amonak gehiago sufritzerik. Liburua bidali eta erantzunik jaso ez nuenean pentsatu nuen nitaz ahaztuta egongo zinela dagoeneko.
‎Adin horrekin jendea ezin duzu aldatu. Hobe gauzak dauden bezala uztea. (Isilunea) Ze gauza, bakardadea!
‎Gertaera horrek, izan ere, zalantza batzuk ekarri dizkit: Poema Liburua, hasteko, bere horretan argitara nezakeen, zegoen bezala; edo poema batzuei ikuspuntua alda niezaiekeen, edo beste poema batzuei lerro batzuk erantsi, edo murriztu..., baina, azkenean, zegoen bezala uztea erabaki dut, hauxe delakoan erabakirik onena.
2023
‎Dena den, Pablo Agirre zuhurrak, adibidez, ez zuen inolako aldaketarik onartu nahi: bere aburuz, hobe gauzak zeuden bezala utzi, auskalo nola bukatuko ziren abentura eroetan hasi baino lehen. Alderantziz, inoiz baino esku zorrotzagoaz gobernatu zuen aitaginarrebarekin sortutako eraikuntza enpresa.
‎Joaten hasi zen, egoteari utzi zion.
‎Aldaketarik txikienak polizia erakar zezakek. Momentuz, hobe dena dagoen bezala utzi, eta gero gerokoak.
‎Horregatik Rosa Mirandak Barne Departamentua bere gain hartu zuelarik buelta bueltaka ibili behar izan zuen bere gustuko buruzagiak aurkitzeko. Kontserbadoreekin lerratu gabeko ofizial apurrak Iruñeko postu handietarako baliatu zituen, bere inguruko staff a osatzeko; eta, gainerako tokietan, zeudenak utzi zituen, periferian egoteagatik hain garrantzitsuak ez zirela pentsatuta.
‎Eskerrik asko nire maitasun guztiei, kolorez betetzen duzuelako nire bizitza. ...gunero eskaintzen didazuen laguntza eta babesagatik; Urgatzi gurasoak familiari, guztiaren gainetik adiskidetasuna lehenesteagatik; Aupa lagunak taldeko adiskideei; liburu hau idazteko inspirazio iturri izan diren feminista jakintsuei; arteaz, literaturaz eta musikaz zoriontsuago egiten gaituzuen sortzaile guztiei; Elkarreko lantaldeari eta bereziki Xabier Mendigureni; irakurleei, zuen mesanotxean egoten uzteagatik; Lekitxoko haizea taldeko emakume ederrei eta lagun idazle guztiei; nire amari, neba maiteei eta haien bikote eta alaba zoragarriei; Villabella Argarate familia osoari; Jaio eta Eiguren lehengusu lehengusinei eta Lekitxoko senide eta lagun guztiei; Julen eta Liberi, goizero zuek musukatzeko gogoz esnatzea lortzeagatik; eta bereziki zuri, Triku, egunero ematen didazun baldintzarik gabek...
‎Azkenean ezagutu du Mirariren isiltasunaren zergatia. Ez dio bere etxean egoten utziko. Ez dio inoiz barkatuko.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia