Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 42

2000
‎patioko hainbat toki estrategikotan neurgailu ba  tzuk ipiniak zituzten ikusleen odolaren beroa eta gonbidatuen aitorpen gogoak neur  tzeko, hau da, ikusmina muturreraino noiz, orduantxe saioari ekiteko. Eta ikusleak ezinago bero, eta gu harriekin ere konfesiotan hasteko zorian geunden une horretantxe, bada, piztu ziren argiak, hasi ziren musikak, poztu ziren ikusleen eta teleikusleen biho  tzak. Eta, ordu laurden baten buruan, olatuarena eginez, sumsum corda alai oihartzun  tsua besterik ez zen entzun patio gotikoaren airean, eta hain ederki eta kutsakor entzun ere, non bai baitzirudien gargolek ere Jainko agindu bati jarraiki hitz egiten zutela, mende eta mendeetako isiltasuna apurtuz.
2002
‎Urrun gaude kontu hauetan katalanek egiten dutenetik, ez izan dudarik. Eta lana ongi egitekotan holakoen ekarria ezinbestekoa da, batez ere arlo askotan hizkuntza behar bezala finkatu gabe dagoen une honetan. Zuri galdetuko balizute zein den euskal telebistaren helburu nagusia, zerbitzu publiko bat eskaintzea eta euskararen ziurtatzeko bideak jartzea dela erantzungo zenuke, edo, martziano baten aurpegia jarri ondoren, ongi pasatzeko zerbait dela pentsatuko zenuke?
‎Lehen esan dut Euskaltzaindiari [21] dagokiola euskararen araugintza akademikoa, legeak hala aitortzen diolako, nahiz oraingoz politikari batzuek ez diren, antza denez, honetaz jabetu eta Euskaltzaindia auzo bateko edozein elkarteren antzera tratatzeko joera erakusten duten, kontuan izan gabe erakunde bat dela, halaxe onartua gure oinarrizko legeetan. Euskara behar bezala arautu gabe dagoen une honetan, eta horrenbeste jende ari dela euskara idatzi eta mintzatua arauen bidez normalizatu nahian, ezinbestekoa da Euskaltzaindia bezalako erakunde bat izatea guztion erreferentzia. Horrelakorik izango ez balitz, ez ginateke erraz bat etorriko gure artean erabaki akademikoak hartzeko orduan.
2003
‎Euskararen sostenguz, afera horretan sartzen dugun afektibitatea baliatzen da, onartezinaren onartzeko eta onarrarazteko. Nahiz eta isiltzea hobe den anitzetan, hitz huts gauden une bakoitzean, gogoak ilegaltasunera makurtzen ditugu. Egun horietarik batez, errealitatea den bezala haztatzekoa dateke eta aldaketak nahi baldin badira, bide legalez saiatu.
2005
‎Bezperako hitzaldiagatik zorionak eman nizkion, eta musu batekin eskertu zidan. Gutxitan joaten nintzen Idoiaren etxera; amaren eta bigarren senarraren arteko harremana ez zegoen unerik gozoenean, inondik ere, eta etxe hartan ez zen giro; hargatik, Idoiak nahiago izaten zuen gurera etorri. Ez zen batere ondo konpontzen aitaordearekin; harroputza irizten zion.
‎Nire gordelekutik, guardia zibilak ikusten nituen, beren jeep haietan jendea sartzen; zaurituak ere pilatuta eraman zituzten. Bazterrak miatzen hasiko ote ziren beldur nintzen, eta prest nengoen une batetik bestera lasterka abiatzeko, han inguruan neukan jendeari ihesbidea erakutsiz. Haatik, egun hartan bazuten nahikoa arrantzarik guardia zibilek; jeepak bete beteta, kabitu ez ziren atxilotuei lurrean etzateko agindu zieten, eta ostikoka ekin.
2006
‎Hirugarrenik, Bista Onako txaleta hutsik zagon uneotan. Oporretan zauden jabeak, non eta Saloun; apartamentu bat erosi zitenan bertan duela hiru bat urte, eta maiz joaten omen ditun.
‎Eta hala egin zuen. Nanomilimetrora kalkulatutako indar elektromagnetikoek atzera bidali zuten, 1969ko uztailaren 10eko egunsentira, kostaldeko errepidea erabat hutsik zegoen une batera. Zerra elektriko txiki bat zeraman berarekin.
‎Ezertxo ere ez gerraren hurbila iradoki zezakeenik. Bezperan irratian entzundakoak Roselloko ardoak eragindako nahasmenduaren fruitu behar zuten, ez zen-eta posible hainbeste edertasun Hitler Parisen sartzeko zorian zegoen unean.
2009
‎Ia nerbioei eusterik ez dagoen une muga mugako horretan, halako lasaitasun egoera bat sortzen da, ezen jokalariak ezaxolati jarraitzen duen jokatzen eta besteei nola jokatzen duen begiratzen uzten, bake bakean. Ondo jabetuta zegoen Wardes bere lasaitasunaz.
‎Hotza aipatu dut, eta zeurekin akordatu naiz. Non ote zaude une honetan, hemen euria bota ahala denean eta haize zorrotzak gorputz osora sartzeko bidea aurkitzen duenean. Bufanda ipintzen ari nintzela kalera irteteko, sarrerako ispiluari begiratu diot.
2010
‎– Zaude une batean. Ez mugitu hemendik.
‎Adibide horiek, eta gorago aipatutako beste batzuek (ik. Rortyren hitzak edo Galileo Bellarmino ika mika), garbi adierazten dute zentzu komunaren eredua ez dagoela unerik hoberenean. Baina zentzuzkoak al dira zentzu komunaren ereduari egin zaizkion kritika horiek?
2011
‎Arratsaldean, bazkaldu ondoren, untxi erdia eraman genion hotelera. Lezo ez zegoen une horretan eta hoteleko nagusiari eman genion, Muruaga andereari. Ikusi zuenean esan zuen:
2018
‎Gauez eta euripean egin du Olivierrek bere etxetik porturako bidea. Ohikoan lanera sartzen den unea baino hiru ordu lehenago karrikak ezberdin ageri dira, bukatuagoak, ordenatuagoak, isilagoak... kordeletik askatu ez duten egunkari fardel pilatua bezala; karta jokoan, kartak banatzear dauden unea balitz bezala: karta sorta ongi lerroturik dago, sortaren ertza berdinduta dago, ez dago koskarik.
‎–Komunari laguntzeko modu asko daude une honetan, eta hiltzaile hori harrapatzea da horietako bat. Egun gogor hauetan ere atxilotu behar ditugu lapurrak eta hiltzaileak...
‎Fabian gogoratu zen komisarioak aurreko egunean esandako hitzez: " Komunari laguntzeko modu asko daude une honetan". Arrazoi handia zeukan.
‎Zapi zuri bat astintzen zuen esker eskuin, seinaleak egiten nonbait. Soldadu batzuk harengana gerturatu ziren erne erne, eta gizonak esan zien Saint Cloud hutsik zegoela une hartan, defendatzailerik gabe alegia, eta armada handik sartu zitekeela lasai ederrean eta tirorik egin barik. Arratsaldeko lauretan, hirurehun soldadu igaro ziren hiri barrura fragata kapitain baten aginduetara.
2019
‎Bea andereñoa nire marrazkiari begira zegoen unea aprobetxatu zuen Anek txiklea Eliri eransteko. " Hemen norbait falta da, ezta?", esan zuen Bea andereñoak marrazkia klase guztiari erakutsiz.
‎Argiñanoren errezeta  liburuek, berriz, ez zuten alsoma funtzionatzen. Labetik ateratako ontzia kortxozko taula gainean jartzear zegoen une unean entzun zuen ateko txirrina. Alabari atea irekitzera joan zen.
‎Gizonezkoen testosterona kopurua% 20 eta% 50 artean gehiago izan daiteke gauez egunez baino, eta emakumei ere beste hainbeste gertatzen omen zaie. Energia borborka dagoen unea omen da, eta eguneroko kezkak, urrutien. Geraldine Meyeres sexu teraupetaren arabera, 05:48 omen dira bai gizona bai emakumea orgasmora errazen heltzen den ordua.
‎Euskara ikasten zebilen urteetan, isiltasunaren balioa ospatzen zuen Xabier Leteren abestia ikasi zuen. Leloa hor zeukan, kasko zokoan dantzari, super ni larderiatsu baten pare, berme, ezpain aldea irekitzear zegoen unerik larrienetan. Poetaren hitzen mamia, gudarien heziketa osatzeko egokia zen.
‎Etsaien kontra, gaizki erabiltzen zutelako, aurreikusi bezala, baina ere, bere lagunen aurka, bakarrik utzi zutelako, desertore hutsak zirelako. Otsoaren meneko zegoen unean, Pierre eta Marian etxean zeuden jada.
‎Baina dataz nahastu ziren, bistan denez. Artzaina harro dago une hartan fedea galdu ez zuelako. Horren gainean hitz egin zuen sermoi batean.
‎Gure kongregazioan ahizpa batek ahoz goran otoitz egin behar duenean, gizonezkorik ez dagoelako une hartan, burua estali behar izaten du, umiltasunaren erakusgarri. Batzuek fular bat daramate beti poltsan, larrialdietarako, badaezpada ere.
‎Begira: lur axalean, hortxe, lur-zoruari pegante bai, hortxe zero edo horrez azpikoa egin du edo dago une jakin batean. Baina, bitxia bada ere, hortik 10 zentimetro gora, ez da asko, baina 10 zentimetro gora, lau bost graduren aldea egon ohi da batzuetan; artean ere hotz edo fresko.
‎Sarri entzuna da uztarri bereko hitz pare hori, batez ere azaleko mapak erreparatzen gauden une telebixtaren aurreko horietan. Gurean ez da gertatzen apenas, baina, beheko penintsula horretan, halako beroaldi labe gorikoak nola sortzen diren, Afrika haizeak jotzen duenean batik bat, egun batzuk segido eguzkiak gogor jotzen badu, lur azalaren lamada beroa pilatzen eta itotzen doa.
2020
‎Gauzak nahiko ondo daude une honetan Connellen eta Marianneren artean. Arratsetan liburutegia ixten dutenean Connell Marianneren apartamentura joaten da, batzuetan janari pixka bat edo lau euroko ardo botila bat bidean hartuta.
‎Bai gorputz enbor sendo ederra duzula. Marianne begira zegokien, pixka bat mozkortuta; Connellek eta Sophiek elkarrekin nola ematen zuten miresten zuen, Connellen eskuak Sophieren hanka hezur beltzaran leunetan, eta nostalgia arraro bat sentitzen zuen, jada gertatzeko prozesuan zegoen une batena. Sophiek, orduan, harengana bihurtu zituen begiak.
‎Azken hilean, Izaskun bizilaguna du Sarak. Nire aingeru besoetakoa, harengatik ez balitz auskalo nongo zerupean nengokeen uneotan, murmurikatzen du askotan bere artean. Etxea utzi behar izan zuen egunean Izaskunekin topatu zen.
‎Ezusteko oroitzapenak laztandu zuen haren gogoa. Bihotza hunkitu zion izuaren eta amorruaren gatibu zegoen une hartan, eta aldartea zeharo baretu. Tristurak eta malenkoniak sosegua ekarri ziotenez, etxe barrura sartu zen Adrian eta Mari Gabonekin batera suteko ur gazia zaintzera, atzean utzirik Olaun errekaren murmurioa.
2021
‎Punttu punttuan bildu ginen biok korridorean. Txanda aldaketa aprobetxatuz gero, ziur inor ez zela egongo une horretan Unanue zaintzen, polizia salbu.
‎Kur! ‣ Batasun bat dagoen unetik, itxialdiarekin batasun bakartu bat bihurtzen duk hori. Bat bakarra bakar bakarrik egotea baino txarragoa.
‎Atzera jaitsi nauk kalera. Joan nauk farmaziara, eta arimarik ez zegoen une batez baliatuta, sartu egin nauk. Bertako neskak hartu dik traste nazkantea, begiratu ziok eta, irribarre biratsu batekin, ez zidak ba" Positiboa" esan!
2022
‎Eta nire begirada, jauna, zuzenean Javierren aurpegira joan zen, berak duen bizar apur horretara, ilerik hazten ez den uneak bezala dituen horretara. Landa bezala, jauna, ikusi duzu landan nola dauden uneak arbola bat ere gabe. Lur zatitxo horrek ez duelako onartzen sustrairik, ba horrelakoak dira Javier guapoaren masailak.
‎Angellier andrea eta bizkondesa isilik zeuden une batean, abestiaren azken notak haien belarrietara iritsi ziren.
‎Orain, gainera, nahiko ongi ezagutzen zituen, behar zen garaian borrokan ere ongi egingo zutela jakiteko... " Funtsean, pentsatu zuen?, alde izugarria dago une honetan hemen ikusten dudan mutilaren eta biharko gerrariaren artean. Gauza jakina da gizakia konplexua dela, aldakorra eta kontraesanez eta ezustekoz betea, baina hori ikusi ahal izateko beharrezkoak dira gerrak edo iraultza larriak.
‎Zoriontasunez, beldurrez eta ezjakintasunez blai dauden une horiek ospitalean zeinen ondo zeunden gogorarazten dizute, buru gaineko txirrina jo bezain pronto erizain adei  tsua atetik sartzen zen momentu goxo hura. Zu zaintzeko zeuden txabusina luzedun langile haiek guztiak.
‎Askorentzat zauri sendagarri izango da irakurketa hau, baina baltsamu belarrik aurkitzen ez saiatu, lasaitzeko hitzen gosea eta egarria ikusten baitizkiot hainbat pasartetan. Izu laborriak hartua, oinazeak eraitsia, zegoen une haietan eskatzen zizkidan lasaitzeko hitzak ez ditu haizeak eraman, lerro hauetan daude, egoki asko jasoak.
‎Testuinguru horretan, eta 1982ko zentralizazioaren ondorioz Quebeceko eta Ottawako gobernuak erabat etsaituta zeuden une batean, Pierre Trudeauren gobernuak S Lege Proiektua onartu nahi izan zuen (sozietate batzuen jabetza mugatzeko legea) Quebecen ekimenari kontra egiteko. Lege proiektu horrek helburu zehatz bat zuen:
2023
‎Alde batetik, beraz, bere adinerako komenigarriak ez diren eduki kontsumoak nahi ez dugun moduan eragingo du nerabearengan. Gure balioekin bat ez datozen edukiak eta mezuak ugariak dira sare sozialetan eta Interneten oro har, sistematikoki zabalduak askotan (saritze sistema), eta nerabeak erabilera autonomo bat egiten badu, mezu eta eduki horien kontsumo dosi ikaragarrian eror daiteke eta eroriko da kasu gehienetan, horretarako kognitiboki eta emozionalki prest ez dagoen unean, nortasuna eraikitzen ari zaion unean alegia (autoestimua, identitatea eta balioak). Zer ondorio ditu horrek?
‎berarekin egondako unea ezin baita ezabatu,
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia