Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 71

2001
‎Txaketarik soinean ez daramala konturatuaz. Jada itxita dagoen taberna bateko komunean ahaztu baitu. Mekaguen la Guardia Civil.
‎Edozein modutan, esan dudana, pertsona asko zeuden tabernan iluntze aldera, lanpetua nenbilen oso eta horregatik atetik irteten ikusi dudan arte ez naiz ohartu Marlene Dietrich bazihoala. Inori begiratu gabe.
2002
‎–Egun hauetan lan gutxi zagon tabernan. Nik uste dinat libre emango didatela.
2004
‎Donostian pisu bat erosi... automobil bikain baten ondotik, jakina. Aspertuta bainengoen taberna batean bizitzeaz, intimitaterik gabe. Neure etxea nahi nuen, bertara lagunak eramateko, edo bakarrik egoteko.
2005
‎Beste bularrek berez dute pisu handiagoa, bururatu zaio tabernan egotekotan zalantzarik barik barre artean botako zukeen txiste sexista. Bai, gusturago legoke tabernan, garagardoa eskuan eta tapatxo bat aurrean, lagunekin futbola ikusten. Hau konpontzen ez badu, aldiz, kostatuko zaio hurrengo tapa lasai eta patxadaz hartzea.
‎Ostiral gaua zen eta bakarrik nengoen tabernan, lagunen zain; bizkarra hormari itsatsita nuen eta begirada ezpaineko zigarroaren kean galduta. Gogoak abandonatuta ninduen, eta baita berandu zetozen lagunek ere.
2008
‎Oraindik jende gutxi dago tabernan, ostiral arratsaldea izateko. Dauden guztiek ikusi dutela ziurtatu du Garik, denei agur bana eginez.
2009
‎Makila zeraman eskuan, hala ere urrats ona zuen, erraz ibiltzen zen, inolako esfortzurik gabe. Ibili ahala ikusten ari ginena azaltzen zidan, non zeuden tabernak, non saltzen zituzten gaztaina erreak, non paseatzen zuen amonarekin nobioak zirenean. Fleming doktoreak duen estatuara ailegatu ginen eta aitonak azaldu zidan frankismoan eraikitako estatua zela.
‎Ariane, Lemoa Bilbo errepidetik hogei metrora bizi zen. Errepide ondoan zegoena taberna zen, eta taberna azpiko sotoan bizi zen Ariane, nire lehengusina historialaria. Taberna, solairu biko eraikuntza sendoa, Arianeren gurasoena zen.
‎Kasualitatez biak batera atera dira lanetik. Kasualitatez Giorgik zerbeza bat eskaini dio geltokitik gertu dagoen taberna horretan. Kasualitatez gonbidatu du berak etxera.
‎Erdi presaka eta ezkutuan, Ilargiko sukalde barruan. Pasea zen ordurako txikitero eta langileen olatua eta ia hutsik zegoen taberna. Ohiko txakolinarekin itzulpen lanen etena egitera jaitsia nintzen ni eta betiko txokoan eserita nengoen, sukaldetik gertu, Davidoffa piztu berritan.
‎Berriro ere herri tamainara itzuli zen Zarautz. Ostera ere lekua zegoen tabernetan.
‎Isilik geratu ginen une batez. Hertzainaken musika zaharrak bakarrik betetzen zuen ia hutsik zegoen taberna. –Galernen leize sakonetan barna, itsas erdian galdu, paperezko untzi.
‎Jarri ziren bi lagunak Alde Zaharrerako bidean, non baitzeuden taberna asko eta asko; iritsi ziren bertara; ibili ziren taberna batetik bestera; egon ziren elkarrekin ordu pare batez; kontatu zion Albertok Domingori bere historia: nola hiritik Galiziara zihoan bitartean jakin zuen utzitako hirira itzuliko zela noizbait, hain zen handia leku-aldaketak eragin zion mina?
‎Jarri ziren bi lagunak Alde Zaharrerako bidean, non baitzeuden taberna asko eta asko; iritsi ziren bertara; ibili ziren taberna batetik bestera; egon ziren elkarrekin ordu pare batez; kontatu zion Albertok Domingori bere historia: nola hiritik Galiziara zihoan bitartean jakin zuen utzitako hirira itzuliko zela noizbait, hain zen handia leku-aldaketak eragin zion mina... baita aukera aurkitu ere, handik urte batzuetara, azken bi urteetan gurasoak hil ondoren, ama pneumonia baten ondorioz eta aita bihotzekoak jota; nola batxilergoa bukatu bezain laster inprenta batean hasi zen lanean han Galizian, non ofizioa ikasi baitzuen, eta nola hirira itzulita gero beste inprenta batean hasi zen; Domingok adi adi entzuten zion, bere txandaren zain; une hartan, baina, denborak berriro nerabezarora eraman balu bezala, galdetu zion:
2010
‎Arranoko koadrilakoak batera genbiltzanean, tabernaz tabernakoa izaten zen gure betiko jira. Felixin eta bion kasuan, ordea, hari ez zitzaion alkohola probatzea komeni eta ni ere apur bat aspertuta nengoen taberna zulotik atera ezin horrekin; hortaz, herriko pasealekuetan barrena abiatzen ginen, eguraldi txukuneko arratsaldeetan etxekoandre batzuk eta erretiratuak ibiltzen ziren bazterrak bisitatuz.
2011
‎Urratsak sekulako zirkulua hestera zetozen. Agure itsu bat zegoen taberna hondatuaren atarian loteria saltzen: lodia, orraztu gabe, itsuen orraztu gabe egoteko ohitura horrekin.
‎Ez dago tabernarik, kostalderik,
2013
‎Terrazak, bestalde, ez zuen hari musikalik. Behin La oreja de Van Gogh jarri zuten elkarrekin zeuden taberna batean, eta bertatik alde egin beharra izan zuten. Aratzek ez zuen pop mota hori asko estimatzen.
‎Horrek esan nahi zuen plaza zeharkatua zuenean hil zutela, atzetik etorrita, edo, beti bide berbera egiten bazuen, bidean aurreratu eta zain zituela. Inguruan ez zegoenez tabernarik galdetzeko ez ezer, Martinek Oierrek bezperan eginiko bidea alderantziz egitea erabaki zuen.
‎Esan nizun ikusten banuen dei egingo nizula, baina ez da horrelakorik gertatu, lasai egon. Ni arratsalde honetan ez nago tabernan, badakizu, ostegunetan txokoan lagunarteko afaria izaten dugu-eta.
‎Baita familiaren tabernan ere, eta ez edozein modutan; azkar irabazi zuen zerbitzari atseginaren fama. Joan den abuztura arte jarraitu du familiak Errenteria eta Astigarraga artean dagoen tabernarekin. Hainbeste urtetan, hamaika istorio jaso ditu Perurena tabernak, baita hainbat eraso jasan ere.
‎Astelehena zen, arratsaldeko 19:30, eta gaztea bakarrik zegoen tabernan; jabea une batez atera egin zen, afaltzera. Bat batean, taberna barrutik tiro hotsak entzun ziren.
‎Eta barre egin zuten hirurek. Gustura zeuden taberna hartan, hiri hartan. Bazekiten laster etxera itzuli zutela, baina ez zuten gurasoei deitzeko inongo presarik sentitzen.
2014
‎Buelta asko emana nintzen handik azken asteetan. Bazegoen tabernaz beteriko kale bat, eta taberna horietatik pare bat modernoak ziren, gazteak erruz erakartzen zituztenak. Hauen aurrean zegoen kafetegiko mahai batean eseri nintzen Coca Cola bat aurrean nuela.
‎Ez nintzen bertara joatera ausartu eta errepidearen bestaldean zegoen tabernan sartzea erabaki nuen. Zerbeza botila hotza eskatu eta zerbitzariaren aurrean gelditu nintzen.
‎Kale berean zegoen taberna batera joan ginen. Azulejuak, formika eta plastikozko zamauak.
2015
‎Gorroto du inor ez egotea tabernetan, kalakarik ez aditzea, baina natural atera zaio gezur txikia. Ohitzen ari da egia lastopean ezkutatzera.
‎Bakoitzak berea. Ukalondoa barran pausatu, langilez lepo zegoen tabernako borroka usain proletarioa patxadaz dastatu eta euren kopak altxa zituzten begi erdi bat etxekoandreari eskainiz.
‎Hutsik dagoen taberna batean hartzen dugu aterpe, eta zurito goibel banari hurrupaka, Oria ibaiaren kontra euria, txingorrak galdu du halako batean bere zurruntasuna, nola erortzen den ikuskatzen dugu.
‎Ez zuen inorekin hitz egiteko gogorik, eta are gutxiago amaren sermoia aditzekorik, sumatzen baitzuen nor izango zen eta zertarako deitzen zion. Jabiren ama ez zen erraz etsitzekoa, hala ere, eta semea etxean ez zegoelakoan tabernan azaldu zen, esan beharrekoak esateko prest.
‎Musikarik ere ez dago tabernan, konturatu da M. Telebistarik ere ez. Tabernariek ere, ez dute elkarren artean hitzik egiten.
‎Furgonetaren gidaria zerbait erostera sartua zen kalekantoiko estankoan. Handik irten zenean, kalea zeharkatu eta estanko parean zegoen taberna batera jo zuen. Txepi tabernan sartu zenerako, gizon lodia zerbeza bat hartzen ari zen zutik.
‎Xabiren zain nagoen bitartean, idatzi dudan azken kapitulua dut buruan eta, nola ez, Xabiri asteartean bidali nion pista. Jendez gainezka dago taberna. Xabiren amona Valentina bazterreko mahaian dago, lagunekin berriketan.
‎Martini bat aterako diguzu, faborez? , eskatu genuen behin euskaraz, herrian zegoen taberna bakarrean.
‎Metraileta gabardinaren azpian gordeta, Bar Otamendin sartu nintzen eta kafea eskatu nuen. Bankuaren parean zegoen taberna, eta kaleko gorabehera guztiak kontrolatzen nituen leiho zabaletatik. Lagunei babesa emateko eginkizuna egokitu zitzaidan.
‎–Igandean, aurreko bileran erabaki bezala, erabili behar genuen lekutik gertu zegoen taberna batera joan nintzen.
‎Hileta ostea izanik beteta zegoen taberna, baina inor ez zitzaien hurbildu. Herri txikietan egoera guztiak ezagutzen dira, eta jendeak berriro elkarrekin ikustean nahiago zuen begiratu erdian sartu baino.
2016
‎Orain, jendez gainezka dauden tabernetara sartzean, bakarrik sentitzen naiz. Haraino nola iritsi naizen jakin gabe, izkina ilun batean kausitzen naiz isolatuta, barraren kontra, alboan dauzkadan pertsonengandik mila argi urtera.
‎Eta Debrak ordaintzen zuen tekila botila. Gau hartan hutsik zegoen taberna. Biok bakarrik geunden.
‎Nire onera itzultzean, handik igaro zen lehen autoa gelditu eta hau eskatu nion gidariari: zubia baino pixka bat harago zegoen tabernan utz nintzala eta deitu ziezaiola nire koinatuari. Laster etorri zen koinatua nire bila, eta bera arduratu zen autoari zegozkion izapide guztiez.
‎Giroa apur bat hoztu zela zirudien. Teorian auto baten barruan intimitatea areagotu egiten da, baina kontrakoa gertatu zela iruditu zitzaion, zergatik ongi ez zekien arren, agian Irati bolantea hartutakoan mutuago bihurtzen zelako, baina ez zegoen tabernan eta hondartzan izandako minutu batzuk lehenagoko giroa. Beharbada, intimitate posibilitateak paralizatu egiten zituen.
2017
‎Umea begira geratu zaio une batez, eta ezer esan gabe korrika aldegin du segituan. Sarreran dagoen tabernaraino gerturatu eta kortxo kentzekoa eskatu dio zerbitzariari. Haren laguntzarekin dozena bat zulo egin dizkio potearen latorrizko tapari eta berehala itzuli da; harro lortutako emaitzarekin.
‎Tabernako ate kristaldunak itxita zeuden, eta barruan salbia eta giza sunda gogorra zen nagusi. Kanpoan hotz izaki, leihoak lurrunduta zeuden tabernara bildutako lagunen arnasez. Gau guztia esna igarotako bospasei marinel, ahuntz ilezko kamiseta marroietan emanak, kafea eta salbia infusioa edaten ari ziren, leiho gandutuetatik zehar itsasoari so.
‎–Diru gabe nagoenean tabernarik taberna jotzen diat. Batzuetan Mazedoniako antzinako aire kleftarrak9 ere kantatzen ditiat.
‎–Ezin da gaurko Irak ulertu 2003ko inbasioari begiratu gabe. [...] Bagdaden, Tigris ertzean, zimeldu egin da nargilea erretzeko zeuden tabernen xarma, eta hiri zaharreko merkatuek zuten alaitasuna bonba autoz bonba auto desagertu da. Inbasioak Ekialde Hurbileko hiriek duten mamia lapurtu zuen, eta hiriak kaiola itxura hartu du?.
‎Harresiak daude, auzoak sekten arabera banatzeko; eta Irandik esportatutako atun laten zaporea du hiriak. Tigris ertzean, zimeldu egin da nargilea erretzeko zeuden tabernen xarma, eta hiri zaharreko merkatuek zuten alaitasuna bonba autoz bonba auto desagertu da. Inbasioak Ekialde Hurbileko hiriek duten mamia lapurtu zuen, eta hiriak kaiola itxura hartu du.
‎Baina Euskalerriko baserriak, nonbait prestutasun eta aldi berean abegikortasunik adierazten baldin badu, Baztanen da, dudarik gabe. Horma zuriak, noizean behin harria ere begi bistan, eta leihosareak gorri edo marroi ilunak, Nafarroako eskualde honetan agertzen zaizkigu, sakabanaturik, Elizondo edo Bera herri handietatik Berroeta herrixkaraino, non egotekotan tabernarik ere ez dagoen, bertako paisajearen berdetasun sakonari ustegabeko kontrapuntua ezarriz.
‎esan dit, baina une batez haserretu eta, azkena zein den nik erabakiko dut? egoskor bat esan diot neure buruari, etxe alboan dagoen taberna zulora bidean. Zorionez ez dut inor zain, ez bikoterik, ez amarik, ezta paseoan atera beharreko txakurrik ere.
‎Kataluñan esta tabernaik taberna ibilltteko oitturaik. Katalunian ez dago tabernarik taberna ibiltzeko ohiturarik?
2018
‎Zerbitzaria eta komuneko ate ondoan dauden morroi biak beste inor ez dago tabernan. Eskatutako koka kola oraindik barra gainean paratu gabe zeukan morroietako bat hurreratu zaionean.
2019
‎Asteartean Volgako Batelarien bilera izan genuen Baionan. Errobi ondoko jatetxe terrazadunean bazkaldu, kafea hartzeko Miarritzera joan, bertako eliza ortodoxoan ezin sartu baina argazkiak atera, garagardo batzuk hartu eta Baionara bueltan IB k igandean aipaturiko Saint Esprit auzoko La petite Odessa jatetxe errusiarrean afaldu; merkatu ondoan dagoen taberna modernotxo batean zerbait hartu, eta gero Pannecau kaleko taberna jamaikar moduko batean mojito bana. Baionako astearteak gaueko ordubiak arte luza daitezke.
‎Badira lagunekin egoteko tabernak eta familiarekin joatekoak, haurrentzat aproposak direnak eta ezkutaleku direnak.
‎Eskolatik irten eta, pare bat irakasle agurtu ostean, kale berean dagoen tabernan sartu nintzen. Esku bat oraindik dardarka neukan eta lasaitu beharra nuen.
‎Mesedez, bota diezaiola ginebra gehiago eta Campari gutxiago eskatu, eta neskak, une batez ere irribarre egin gabe, baietz erantzun dio buruaren mugimendu bakar batekin. Hutsik dago taberna.
2020
‎Bost bat urte zituenean, Torreburu jaiotetxetik gertuen dagoen Epaltze auzoko jaietara joan zen anaia zaharragoaren atzetik San Antolin egunean. Ilunarekin bukatu zen erromeria, eta landa bazterrean zegoen taberna txosnara gerturatu zen ikusmiran, jendea hara bildu baitzen, eta, berak nola ez dakiela, korru baten erdian Kartzelas izeneko sasi bertsolari baten magalean aurkitu zen. Kartzelas bertsotan hasi zen, Torreburuko mutikoa tentatu behar zuela esanez.
‎Espero zitekeen legez, une hartan bizpahiru lagun baino ez zegoen tabernan, barreneko bankuetan eserita. Marian eta Aitziber barrara hurbildu ziren lehenik.
‎Kaleko 12 zenbakiko ataritik irten eta ezker hartuz gero, hogeita hamar berrogei metro eskasera Nevada kafetegia zegoen. Kalearen maila berean zegoen tabernaren azpitik, Nevadak bazuen Txoko txiki izeneko soto bat, non, gauza jakina zenez, iruinxemeak (ez gaitezen engaina, irunalabarik ez, edo oso gutxi) elkartzen baitziren Osasunak etxean jokatzen zuen igandeetan, partidaren ondoren, musean edo pokerrean aritzeko, Sabinorekin edo Sabinoren begirada pean. Sabino Andonegi, Nevadako jabea, muslari aparta izateaz gain, Osasunak ordura arte izandako erdiko aurrelari mitikoena, ordurako jada aspaldi erretiratua futboletik; mutrikuarra, handia, dotorea, euskalduna eta euskaltzalea, Andonegi instituzio bat zen orduko Iruñeko gizartean; Iruñean nor ziren guztiei gustatzen zitzaien Nevadara joatea, ikustea eta ikusiak izatea, jabearen balizko abertzaletasun epela gorabehera –abertzaletasunik epelena ere bekatua zen Iruñeko" soziedadean" 78an–, iruindar guztien bihotza irabazia baitzuen burukada indartsu eta zehatzez sartutako golen bidez, eta irribarre zabal eta garbi baten bidez.
2021
‎Karrobidea kantoi batean bukatzen zen, eta handik, berriz ere, aurreko plazara agertu nintzen. Oraindik ere jende apur bat zegoen tabernaren atarian, baina Mikelen arrastorik ez.
‎Orain hortxe dago, gu gauden tabernatik ehun metrora, lurrazpiko ziega batean, zain: " Epailearen aurrean dena ukatu".
‎hutsik dagoen taberna nortasunik gabeko bat topatu dugu. Nortasunik gabeko elkarrizketa baterako toki aproposa iruditu zait, beste edozein toki bezain aproposa.
2022
‎Anerren whatsapp ak ezustean harrapatu zuen. Zegoen tabernaren izena eman zion eta ez zen erantzunik izan. Taberna aurretik pasatzen ari zen jendeari begira zegoen zerbeza bat aurrean zeukala, emakume hura aurrean jarri zitzaionean.
‎Haizea zen eguneroko porroa barra ondoan erretzen zuen bakarra. Ordu horretan ez zen beste inor egoten tabernan eta, askorik hitz egiten ez zuten arren, gustuko izaten zuen haren konpainia. Eñautek ez zion zer behar zuen galdetzen, ezta Haizeak" zenbat da?" ere.
‎Lekuak ez du, ordea, gehiegi axola, batean zein bestean plana beti da berdina. Batean zein bestean larunbat gauerako argi gehiegi egongo da, biak daudelako tabernatik baino kafetegitik gertuago. Bietan karta laburregia, aukeran lau entsalada hotz eta hiru sandwich epel, izatez hotzak hauek ere.
2023
‎Ez. Auzapezak arrazoia du dioenean herria husten ari dela, eskola duela lau urte itxi zutela, posta bulegoa 40 kilometrora urrundu dietela, hain ondoan ez dagoen hirixkako supermerkatura doazela azken bezero leialak azken janari dendako nagusi etxekoandereak erretiratu zirenetik, oraino zabalik dagoen taberna bakarrean herriko hiru mozkorrek baizik ez dituztela sartzen zangoak... Segur naiz horietako bat dela gose greban dagoen laborari perreka hori...
‎Herriko begi guztiak bere gain sentitu ditu; zorte ederra izan du ekipokoekin geldi zegoela topo eginda. Kutxazainetik bi kaletara dagoen tabernako terrazara heltzea lorpen epikoa iruditu zaio ia.
‎Bestela ere, auzoan badago tabernarik, cafe cantante rik eta ordainduta larrutan egiteko etxerik. Gogotsu hurbiltzen dira bertora kanpokoak zein barkuetan etorrita Bilbon egun batzuk egin behar dituztenak.
‎Denda parean dagoen tabernara sartu dira. Luze egotera gonbidatzen ez zaituzten horietariko bat da.
‎Bidean jarri beharra neukan. Hala ere, erdi hutsik zegoen taberna zahar batean kafe bat eskatu eta eseri egin nintzen. Ez nuen joan nahi.
‎Nirekin hitz egin nahi zuten. Ertzain etxearen ondoan dagoen taberna batean egin genuen hitzordua.
‎Auzoa bukatu eta mendia hasten zen tokian kokaturik zegoen tabernak guardia postua zirudien, menditar basatien erasoei aurrez antzemateko eraikitakoa. Kanpoko mahai batean eseri ginen hankak asko luzatuz, eta aurrean zerbeza pitxer bana genuela azaldu zidan zer zen beretzat laguna izatea.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
zegoen 22 (0,14)
dagoen 13 (0,09)
dago 7 (0,05)
zeuden 7 (0,05)
baitzeuden 2 (0,01)
nengoen 2 (0,01)
Bazegoen 1 (0,01)
Zegoen 1 (0,01)
badago 1 (0,01)
bainengoen 1 (0,01)
daudelako 1 (0,01)
dauden 1 (0,01)
egotea 1 (0,01)
egoteko 1 (0,01)
egotekotan 1 (0,01)
egoten 1 (0,01)
gauden 1 (0,01)
legoke 1 (0,01)
nago 1 (0,01)
nagoenean 1 (0,01)
zagon 1 (0,01)
zegoelakoan 1 (0,01)
zegoena 1 (0,01)
zegoenez 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia