Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 99

2000
‎Alderantziz, hilotz zurruntasunez mintzatzen gara. Mugimenduan dagoenak sentipenak eragiten ditueta sumatua izan daiteke baldin eta sentipenaren intentsitatea nahikoa bada: besoainurrituta daukagula sentitzeko, sarri askotan nahikoa izaten da besoa mugitzea.Beraz, tentsio kronikoa izateagatik mugitu ezinik dagoen gorputzaren edozeinatalek beharrezkoa du mugitzen hastea.
2001
‎Juliaren ilargi erdiko zintzilikarioa dilindan ari zen bere lepotik behera, plazeraren mugagabeko horizontetik irristan legez. Zoramen gorenaren gailurra erdiestekotan nengoela sentipenek hautsitako Juliaren begitarteari erreparatu nion. Eta nire buruari galdetu ere egin nion inon ba ote zen gu biok elkartzen gintuen loturarik.
2002
‎haurtzaroko irudiak ekartzen zizkiolako, menturaz, amarekin eta Karmelerekin urtero jaiotza jartzen zuenekoak: Jesus haurra; Belengo izarra; Meltxor, Gaspar eta Baltasar... eta, irudiokin batera, zerua lurrean zegoelako sentipena. Eta, orduan ere, halako zerbait sentitzera zihoan, baina, sentimendua biribildu aitzin, kezkatzen hasi zen... eta are gehiago kezkatu zen ohartu zenean ekaitzak ez zuela baretzera egiten, baizik eta gaiztotzera, harik eta matazak ziruditèn elur maluta mardulak erortzen hasi ziren arte.
2003
‎Baita telebista ikusten dutenean ere, ez da ikuste pasiboa parte hartzaileagoa eta osatzaileagoa baizik. Jarrera aldatu egiten dute, bakarrik ez dauden sentipenak, ikusi eta entzundakoa elkarrekin bizitzeko joera pizten die, nonbait. Hau horrela, familia bakoitza laburra eta ekarpen urrikoa denez, tribuko bizimodua antolatzea errebindikatzen dut, bizimodu askoz interesgarriagoa, sortzaileagoa eta hezitzaileagoa izango dugulako.
‎Beste guztia behin behinekoa zen etxe hartan, sukalderik ez zuen erabiltzen apenas. Ohea bakarrik zen han benetakoa, gainerakoa dekoratu soila izan zitekeen, etxe batean geunden sentipena sortzeko jarria soilik. Horregatik eraman ninduen beharbada zuzenean bere gelara lehen gauean eta agindu zidan biluzten hasteko.
‎Ikusi dugu mitoak nola agertzen duen hasiera zoragarri bat, ekintzak eta gertakariak arautu eta zentzudun bihurtuko dituen narrazio bat; antzinako azalpen horrek oraina zein etorkizuna argitu nahi ditu, aldaezinezko esentzia baten berri ematen baitu. XVIII. mendean, ordea, aldaketa sentimendua, etengabeko bilakaeran egotearen sentipena, gero eta biziagoa da. Zentzu horretan esan dezakegu XVIII. mendeko bigarren erdiko eta, noski, XIX.eko idazleen kontakizuna
2004
‎Baina gela itogarri hartan, eraikin zaharraren mamu hots zehaztugabeek erasota, hiri arrotz erraldoi baten erdian, zurrut baten beharra sentitu nuen. Erabat bakarrik egotearen sentipenak harlauza baten pisu dorpeaz zanpatzen zidan bihotza. Bakardadea sekula baino eramanezinagoa zitzaidan.
‎Ez dago eguzkiaren neurriko ezer nire buruan, nire ideien hozberoa neurtezina den bezala. Neurria, bolumena, beroa, argitasuna... guztiek modu abstraktu batean egon dute nire adimenean, loturarik eta menpetasunik izan gabe eurei dagozkien sentipenekin.
‎Hautemateko zailak diren eta urrun dauden gauzei dagokienez sentipenek batzuetan engainatzen gaituzten arren, agian sentipenen bidez ezagutzen ditugun beste gauza askori buruz zalantza egitea ez da arrazoizkoa izango (adibidez, ni hemen nagoela, sutondoan eserita...). Nola ukatuko nuke, gainera, esku hauek eta gorputz hau nireak direla ez badut nire burua zentzugabeko pertsonen artean ipintzen? 11
2005
‎jazarpen sexuala, lan diskriminazioa sexua dela eta... Edonola ere, gizartean badago sentipen eta iritzi nagusia emakumearen berdintasuna eta berarekikoerrespetua inolako zalantzarik eta salbuespenik gabe defenditzen duena, gradu edo intentsitate ezberdinarekin bada ere. Administrazioaren azken neurria (azken hauteskundeetarako hautagaien arteko paritatea ezartzea dekretu bidez) honen guztiaren erakusgarri da:
‎Basoan barrena bakarrik nabilenean, lantzean behin asaldatzen nau bizirik dagoen nire beso galdua haizeak astintzen duen urki batean, gorengo arrama batean, orein adar bost hatzetan bifurkatuaren puntan ote dagoen sentipenak.
2006
‎Gaur egun gauzak motelago dabiltza, baina beharbada garai harekin konparatzen dugulako iruditzen zaigu hala. «Krisian ote gauden sentipena dago, baina ni ez nago hain seguru», uste du Araolazak, «dantza tradizionalak indarra dauka oraindik herri honetan, gailenduz doazen baloreak zeintzuk diren kontuan hartuta. Beharbada orain 30 urtekoa ez zen normala; beharbada gauzak beren onera itzuli dira».
‎" Itsaslaminarik baldin badago, honexek izan behar du haien bainuontzia", esan nuen neure kolkorako, tenplu natural batean egotearen sentipenarekin txundituta.
‎[23] Hortaz, nahiz eta gustuaren printzipioak unibertsalak eta ia berdinak izan gizaki guztientzat, pertsona bakar batzuk baino ez dira gai artelan bati buruzko judizioa egiteko edo beren sentimendua edertasunaren arau gisa finkatzeko. Barne sentimenaren organoak gutxitan izaten dira behar bezain perfektuak printzipio orokorrei beren eginbehar osoa egiten utz diezaieten eta printzipio horiei dagokien sentipena ekoitz dezaten. Edo organo horiek akatsen bat dute, edo arazoren batek kalte egin die.
2007
‎Eta ikaragarria da haien arteko antzekotasuna: Omanen dago munduko ofiolitarik handiena, eta, han nagoenean, itsas hondoaren gainean nagoelako sentipena dut.
2008
‎–Gaur bertan noa, gauez Casablancara hegazkinez, datorren astean itzultzekotan naiz. Badaukagu bai hainbeste abenturazaleren artean pirata zuloan gauden sentipen txikia. Bidaiari ugarik daukate halako harrokeria bat, zakartasun puntu bat bidaian, geure apaltasunaren aldean behintzat oso nabarmena.
‎Hala ere, hautemate kontzientzia horrek desegiten du bere burua, maila horretan bateraezina dena bateratu nahi duenean: gauza baten batasun bateraezina eta besteengan ere dauden sentipenezko tasunen aniztasuna.
2009
‎–mediku jaunari oso ondo ematen dio bata zuriak. Eskuak askatu dizkit eta apur bat gutxitu da nigan gatibu egotearen sentipena.
‎Tsai Ming lian taiwandarrak ez du zorte hoberik izan Visage ekin. Parisen filmatutako lanak epel utzi ditu kritika eta ikusleak. Cannesen ikusi beharreko guztia ikusita zegoelako sentipena nahiko zabaldua zegoen atzo. Michael Haneke eta haren Das Weisse Band filmari begira daude gehienak.
‎Leku honek behar duzun askatasuna ematen dizu sormena pizteko?. Gela bakarreko etxeak ez dauka inolako apaindurarik, eta txikia izan arren, hutsik dagoen sentipena sortzen du. –Alde batetik, bizitzeko behar duzun guztia dago, eta, bestetik, arreta galaraz lezaketen gauzarik ez da ageri.
‎Aipatu duzunaren arabera, trauma erreakzioaren bigarren fasean zaudela dirudi, eta hemen mina, galduta egotearen sentipenak eta ezjakintasunak bizipen hedatuenak dira. Jakin ezazu sufrimendu bortitzena orain pairatzen ari zarela.
2010
‎Gainera, ikusi ditudan hiru saioek aho zapore bera utzi didate. Tristura ez, baina tristuratik gertu dagoen sentipen ukitua, hain zuzen. Plano bakarrean, sofa, kontalaria eserita eta atzeko gortina goibela.
‎–Alemania Handi batek egingo gaitu alemanok handi!? esan zuen, halako batean, eta nik, une hartan, sentimendu aberkoi neurrigabe batek harrapatuta, odola emateko prest nengoelako sentipena neuregatu nuen: sinestea ere kostatzen zait gaur egun, egia esan, Damaso?
‎‘Zuk gerra egiteko gurdi bat aspirina zenuke aldamenean, baina gurditik tiratzea eta fusila disparatzea ez dago batera egiterik... ’ Hain nengoen egoeraren menera —hitz handiek arima bahituta, bestela esanda—, non ongitxo oroitzen bainaiz zer astinaldi eragin zidan hizlari batek egin zuèn hiltzalditxoak, desfile baten ondotik: ‘Alemania Handi batek egingo gaitu alemanok handi! ’ esan zuen, halako batean, eta nik, une hartan, sentimendu aberkoi neurrigabe batek harrapatuta, odola emateko prest nengoelako sentipena neuregatu nuen: sinestea ere kostatzen zait gaur egun, egia esan, Damaso...
‎Merkeko dendetan saltzen dituzten hologrametan bezala, zeinetan pertsona baten irudia ikusi ahal den lepotik orkatiletaraino jantzita eta hurrengo unean pertsona berbera erabat biluzik, basoa etengabe itxuraldatzen zitzaidan: hasi oina mudatzen pausoa emateko eta, bat batean, joan egiten zitzaidan kobazulo eder batean nengoelako sentipen hura, eta horren ordez, pausoa burutzean, beste kobazuloan ikusten nuen neure burua, errainuz betetako hartan, ilunean. Nire Bigarren Begiek gaina hartzen zieten, orduan, lehenengoei, eta aurrez aurre jartzen zitzaizkidan, berriro ere, Berlino, Angel, Humberto alkate zintzoa, edo Cesarren aita, Bernardino, eta nire alboan oinez zihoan Lubis nire lagunaren aita, Eusebio.
‎– Baita bizirik nagoen sentipena ere.
2011
‎Eguberrietan alkoholaren eta autoaren arteko nahasketak arazo ugari sortzen dituela eta, «kezkatuta» erantzun die galderei Amparo Lopez Eusko Jaurlaritzako Trafiko zuzendariak. Kezkatuta, baina «bide onean» dauden sentipenarekin.
‎Deseroso sentitzen nintzen gustatzen zitzaizkidan emakume guztiekin. Amildegi baten ertzean nengoen sentipena izaten nuen. Ikastetxeko atarian edo herriko parkean, inoiz edo behin tabernaren batean egona nintzen berarekin, baina nire gelak intimitate gehiegizko bat ematen zion harremanari, areago oraindik hilabete horretan gurasoak kanpoan zirela kontuan hartuta.
‎Amesgaizto batean egoteko sentipena gaineratu zitzaion Mikeli. Julen hilik zegoen.
‎Spidermanen mozorroaz jantzitako mutiko bat atera eta lasterka urrundu zen karrikan behera. Mikelek amesgaizto batean egoteko sentipena zuen. Atarian sartu zen, bat bateko freskotasunaz gozatuz.
‎Lurrean eserita, liburuz eta urrezko lingotez inguraturik, Mikelek amesgaizto batean egoteko sentipena izan zuen. Armentiak, ordea, amets txar batetik esnatu berri denaren aurpegia zuen.
‎Leterentzat, hunkidurarik gabe ez dago bizitza pertsonalik, ez dago sentipen estetikorik, ezta bizitzaren misterioa ederresteko aukerarik ere. Galdetzen ziotelarik poesiaz, beti agertzen zen hunkidura.
2012
‎Bera zen ezetz esaten zion bakarra, nahi zuen guztia egiten uzten ez zion bakarra, gutizia guztiak asebetetzen ez zizkion bakarra. Bazirudien izekok eta aitxitxek, nolabait esateko, zorretan zeuden sentipena zutela Inasenganako (Martinen jarrera ez zen haiena bezain nabarmena, asti gutxiago zeukalako ilobarekin egoteko edo bestelako arrazoiengatik). Aitxitxek bilobari eskaintzen zion babesa, gainera, areagotu egin zen Inas eskolara hasitakoan.
‎Zorte txarrari egotzi dio. Zer egin erabaki behar du, nora joan, eta bakarrik egotearen sentipena nagusitu zaio, inork ez diola lagunduko.
‎Lanean ongi trebatua, bizitegi eta bizigai arradoak eta auzoekilako har eman anaikorrean zegoelako sentipena uste gabetarik histu zioten Euskaldunari bi gertakarI nardagarriek.
2013
‎Gehiegizko su artifizialak erabili behar izan gabe, ez baitu ematen beste batzuetan bezala efektu berezietan hainbat herrialdetako barne produktu gordina metatua gastatu dutenik?, Gravity k bikainki lortzen du lortu nahi duen efektua: espazioan egotearen sentipena. Pelikula osoa xaboi anpulu baten antzekoa da.
‎Gidoi neurtu baten bitartez, espazioan galduko diren bi astronauten abentura urteko istorio onenen artean sartu da. Hori ez zen posible izanen pelikulak duen planteamendu bisualagatik ez balitz, efektu berezien erabilera bikain bat eginez, espazioan egotearen sentipena transmititzea lortu du Gravity k. Scorsesek bere Hugo egin zuenetik, inoiz ez da horren justifikatua egon 3D ko betaurreko zatarrak jantzi behar izatea. Ezinbesteko testigantzak 2013ko aipamenekin amaitzeko, bi film dokumentali erreparatu behar diegu.
‎Denak berari begira dituela uste du lotsatiak, mundua agertoki gisa ikusten du eta konbentziturik dago fokuen pean dagoen aktore bakarra dela. Beti agerian eta biluzik dagoen sentipena du, beti dago atezuan, erne eta adi, nola begiratzen dioten, zer esango duten kezkaturik. Inguruarekiko arreta esajeratu hori eta nitasunari buruzko kezka gehiegizkoa, ordea, abantailak dira idazlearentzat, halako zorroztasun berezi bat ematen diotelako bere begiradari, jarraitu nuen.
‎4 Planifikazioan urrats handiak egin dituzue, baina egiteko dagoenaren aurrean sentipen batzuk izango dituzu zuk zeuk ere. Nola ikusten duzu zeure burua ikerketa egiteko eta ikasi beharrekoa ikasteko?
‎Dena den, narratzaileak eta gertakizunak horrela tartekatzeak itxura berezia ematen dio eleberriari. Batzuetan galdurik egotearen sentipena izan dezakete irakurleek, baina liburuaren amaieran den dena argituko zaie, bai eta liburuaren hasierako atala ere, zeinak ematen baitzuen ez zuela loturarik gainerakoekin.
2014
‎Umore aldaketa bortitzak ere izaten dira, eta anemia eta nekea. «Batez ere, etengabe nekatuta egotearen sentipena izaten dute askotan botikak hartzean». Horregatik, ondo neurtu behar izaten da zein kutsaturi eman tratamendua, eta zein unetan.
‎12 Eman dudan azalpenari erreparatuta badirudi aise ikasi nuela ez nuela txupitorik edan behar biharamunak saihestu nahi banituen, hizkera errazean adierazita norbaitek irakatsi izan balit bezala, adibidez, Bizenta Mogelek euskaratutako Esoporen alegia bateko ikaskizun errimatuen formatuan, baina egiatan askoz ilunagoa eta korapilatsuagoa eta konplexuagoa izan da beti nire alkoholarekiko harremana, horretan eragina izan dute, besteak beste, gure gizarteak alkohola droga onargarritzat eta are sozialki sustagarritzat jotzeak eta odolean nahastuta daramatzadan aurrekari genetikoek. ...o bizkarrean zama zitzan, artean kontzientzia nahikoa nuen ahots gaitzeslea benetan izorratu nahi izateko eta, hortaz, hesteetarainoko musu narras etiliko batekin zalduna konbentzitu nuelako gaupasarekin segi zezan; eta azkenean komun domestikora ailegatu eta behazuna (likidoa zein organoa) ez ezik gorputz puska guztiak kanporatuko nituela gehi aldi berean esfinterrak nire agindupetik erabat kanpo zeudelako sentipena lehendabizikoz bizi izan nuen hartan; ORDUAN, are BIHARAMUNEAN, batek pentsatuko luke gauzak argi geldituko zirela eta edari espiritudunei betiko esango niela adio, jendeak kolpeka edo zehazkiago kasu honetan goralarrika ikasten baitu sarri, halere hori ez da inondik inora gertatzen alkoholarekiko makur genetikoa dutenetakoa bazara, neu bezala. Zeren eta kasu horretan zure mugak identifikatzen hasten zara eta 1) igarotzen den asteburu bakoitzeko mugok zentimetro bat harago laxotzen direla deskubritzen, 2) ginebra botila mililitroka beharrean dezilitro saldoka eta tonikarekin urardotuta edaten baduzu kalterik ez dizula egiten baieztatzen, 3) likore mota desberdinak nahas ditzakezula ikasten (betiere hurrenkera zehatz bat gordeta), 4) logelara iristean horizontal bilakatu aurretik hatzak mihiaren amildegiraino sartzen (esofagoa bortxatzeko ahalik eta astindu kopuru txikienarekin lasaitua hartzeko ohea ekaitzaren aurka borrokan dabilen itsasontzi bilaka ez dakizun, aingerutxo baten moduan lo har dezazun), 5) (hala ere, hartutako neurri guztiak gorabehera lastaira mugitzen bazaizu botaka eraginez) mundu onirikotik haragizkoenera ito gabe oka egiten, 6) maindireko orbana inor konturatzeke garbitzen.
‎Pantaila haztatu zuen, Asiaini eskuetaratu baino lehen. Inspektoreak irudiari begiratu zion, amesgaizto batean egoteko sentipenarekin. Bretxagaingo gorpua zen, elurrez erdi estalitako buruaren irudi bat.
‎irrealtasunaren sentipena, edo norberaren gorputzetik at egotearen sentipena
2015
‎Bere etxetik kilometro gutxi batzuk bakarrik banatzen zuten arren, beste herrialde batean egotearen sentipena izan zuen Loyolak arboladi ilunez hesitutako etorbide bakartia zeharkatzen zuen bitartean. Errusiar estiloko eliza ortodoxoa begietsi zuen ondotik igarotzean, hain ezberdina eta, horregatik agian, hain ederra, gurutze bikoitz eta urdin koloreko kupula haiekin.
‎Makilaz ibili behar du sasiak baztertzen eta asunak zapaltzen, bidea libratzeko. Egin du harramazkaren bat edo beste, eta atzera egitea pentsatu du, baina laharrez itxiago ikusten du egindako bide zatia aurrean daukana baino, eta aitzina jo du, abenturan gero eta murgilduago dagoen sentipenarekin.
‎Baina lotsatu egiten da bere pozaz, berekoikeria itsusi bat delakoan, don Martinekin aitortu beharreko bekatu ez guztiz astun baina ezta arin arina ere. Ama zintzo bati ez dagokion sentipen hori ezkutatzea erabaki du Mari Josek, ez bakarrik bere alaba Josuneri, baita bere senar Jenarori ere.
‎Bat da, ordea, beste guztien gainetik datorkidana eta horixe da, finean, orain idazteari ekiteko arrazoia. Edo bizirik nagoen sentipena ahalik eta luzeen xurgatzea, batek daki. Noan, baina, harira.
‎Berak ere Rudolf mainguaren nazka espantuei erreparatzen zien. Zerbait lazgarri gertatzear zegoelako sentipena izan nuen.
‎2 Oteizak ulertzen zuenez, espazio huts orok, babes espirituala gordetzen du, eta bere baitan sakratua da. Hegelentzat, katedral batean sartzean, ez dugu erreparatzen eraikuntzaren funtzioan (zutabe solidoetan, gangaren euskarrietan, arkitekturaren azpiegituran); aldiz, basoan barneratzen geundekeen sentipenak harrapatzen gaitu, zuhaitz multzoa dakusagu, inguratzen babesten gaituen sabai naturalaren azpian (Estética II, Ediciones Península, 1991, 246 or.). Espazioa ez da «errepresentatzen», egin edo ekoitzi egiten da: Lekua («Ort») ez da existitzen Eskultura edo Arkitektura baino lehen, horiek ez dira «lekuan» eraikitzen, Lekua ekoitzi («Hervorbringen») egiten baitute.
‎Erantzun bat izan liteke, baina ez bakarra. Instituzionalizazio politiko autonomikoa garatua dagoenean, eta hizkuntzaren normalizazioan espero ziren emaitza guztiak erdietsi ez direnean, eta gizartearen aldaketa sozial, ekonomiko eta teknologikoak azkartu direnean, ETAk bere jarduna amaitu izanak ziklo berri baten atarian egotearen sentipena indartu du, eremu politikoan bezala eremu sozialean eta, baita, nola ez, euskararen normalizazioan.
‎Hurbilago gaude zibilizazio aldetik ere. Kontua da batzuetan euskaldun artean egotearen sentipena gurutzatzen zaidala. Pasta kontuak.
2016
‎2005ean Maxim aldizkariak historiako kantu gorrotagarrienen zerrendan hirugarren postuan jarri zuen haren My Heart Will Go On melenga, bai, Titanic ekoa?, eta urtebete geroago lehen postura igoarazi zuen BBCko dokumental batek. Ez da marka txarra munduan 33 milioi ale saldu dituen disko bateko parte izateko.Paradoxa horretatik, eta Dionen musika gustu onaren antipodetan dagoen sentipenetik, abiatuta, bere burua (ber) ezagutzeko ariketa egin du Wilsonek.
‎Gure artean ibilera eta sentitze sorta zabala: batzuk oraindik bizitzaren onenean geunden sentipenaz bizi ginen, beste batzuk onena amaitzen ari zenekoaz, bakarren batzuk hogei urte geneuzkanean bezala, bat edo beste berrogeita hamar balitu bezala, aldez aurretik adinduta. Denbora ihesi zihoan, nahi genuen guztia egiteko astirik ez genuen jada.
‎aurpegitik ezabatu ezinezko irribarreak izan ziren aurrena, sinpatiazko keinu eta buru makurtze etengabeak hurrena, eta batak besteari besotik helduta bukatu zuten azkena, batzuek beren mozkorrean euskarria bilatu eta ez erortzeko, beste batzuek dantza ero batean abaildurik erori arte jarduteko, eta gehienek elkarri beren penak eta atsekabeak kontatzeko, hurkoak hitzik ulertzen ez bazuen ere nork bere hizkuntzan, baina haien aditasuna eta adeitasuna ikusita dena konprenitzen zutela ere pentsa zitekeen; beharbada, esaten zutena esaten zutela, mezu bera zelako beti eta denen ahoetan: historiaren jopu izatearen sentimendu mingotsa, eta patuaren esku beltzaren aurrean bat eginik egotearen sentipena. Gauean portuan edozein argi pizturik edukitzeko debekua egon ez balitz eta, hortaz, kapitainak denak nor bere etzalekura bidali ez balitu, auskalo eztei haietatik beste ezkontzaren bat ez ote zen sortuko.
2017
‎Ziklo aldaketaren ideia euskalgintzan barneratuta badago ere, ez da berdina Euskal Herri osoan euskararen normalizazio prozesuak bizi duen momentuarekiko dagoen sentipena. Ez da berdin bizi lurralde guztietan (bizi indarra eta eragiteko ahalmena ez da parekoa lurralde eta eskualde ezberdinetan), eta ezta ere gizarteko sektore guztietan (gizarte osoak ez du berdin bizi euskararen normalizazioaren premia eta orain arteko ibilbidearen gaineko irakurketa).
‎Mundua ez da, alegia, berak irudikatu bezalakoa. Hortik datorkio arestiko pasartean agertu arroztasun sentsazioa, mundutik aparte dagoelako sentipena. Halaber, hortik datorkio heriotza irudipena, itxuratua zeukan moduan, bederen, mundua hil egin baitzaio, euskal nortasunaren transmisioa etenik gertatu den bezala Erikengan gorpuztu aurretik.
‎Galdera hori egin izan didate bere neska ohiek elkartu izan garenetan, eta galdera horixe egingo didate nire kide jubilatuek ere whiski tanta batzuekin koloreztatutako ura edaten dugun bitartean. ...un galdetzera, eta guztiak harengana itzuliko gara, koketeriak ez baitu adinean mugarik, eta hark beste mahai batera alde egingo digunean errepikatuko didate galdera, nolakoa izan zen lehen gau hori alegia, eta nik ez dudala gauza handirik kontatzeko erantzungo diet eta egia da, begiak itxita jarraitu baitzuen, nigandik oso urrun joan nahi balu bezala, eta atseginaren aldapa igo ahala urrunago ote zegoen sentipena izan nuen, eta gailurrera iritsi eta gero lurrera erori eta lozorrotik nigana itzuli zenean bakarrik zabaldu zituen begiak, egin zuen irribarre eta oso modu apalean esan zuen, ederra izan da?, baina orduan ere ez nuen nigandik oso gertu zegoen sentipenik izan. Egun batzuk geroago, liburutegitik maileguan hartzeak lotsa ematen zidalako erosi nituen argitaratuta zituen bere pare bat eleberri, eta haiek irakurtzean hasi nintzen maitemintzen.
‎Galdera hori egin izan didate bere neska ohiek elkartu izan garenetan, eta galdera horixe egingo didate nire kide jubilatuek ere whiski tanta batzuekin koloreztatutako ura edaten dugun bitartean. ...ntzungo diet eta egia da, begiak itxita jarraitu baitzuen, nigandik oso urrun joan nahi balu bezala, eta atseginaren aldapa igo ahala urrunago ote zegoen sentipena izan nuen, eta gailurrera iritsi eta gero lurrera erori eta lozorrotik nigana itzuli zenean bakarrik zabaldu zituen begiak, egin zuen irribarre eta oso modu apalean esan zuen, ederra izan da?, baina orduan ere ez nuen nigandik oso gertu zegoen sentipenik izan. Egun batzuk geroago, liburutegitik maileguan hartzeak lotsa ematen zidalako erosi nituen argitaratuta zituen bere pare bat eleberri, eta haiek irakurtzean hasi nintzen maitemintzen.
‎Nik ere, egia esan, ez dakit zergatik izan dudan Isabel zaintzeko honenbesteko tema eta seta, eztabaidarako honelako garra eta suharra. Beharbada, amak ni alabarekin bakarka laga nahi ez horrek nire gizontasuna kilikatu egiten duelako, eta, hori apaizari dagokion sentipena ez bada ere, nire erialdian hainbestetan ezertarako gauza ez nintzela iruditu ondoren honelako zerbaiten beharra nuela aitortu behar; eta gainera, utzi nahi ez horretan, alabaganako maitasun eta ardurarekin batera, nik uste bere espa eta bekaizkeriak ere badutela zerikusia, horrekin alabak gertuago eta amak berriz urrunago baninduka bezala. Harrokeriazko usteak izan litezke hauek denak, ez oso kristauak eta guztiz desegokiak, inondik ere, elizgizon batentzat, baina aspaldi hartu nuen nire burutapen eta arrazoibideak zuri diren direnean azaltzeko asmo eta erabakia, eta horretantxe segitzen dut, nahiz eta, zuk azkenengoan gogorarazten didazun bezala, nire jardun hau ez ongi uztartu, ez gure mintzairari ohi dagokion herabetasunarekin, ez apaizak auzi hauetan gorde beharreko lotsarekin.
2018
‎Ondarroan, euskararen erabilera indartsu dagoen sentipena dute elkarrizketatutako eta talde eztabaidatan parte hartutako guztiek. [...
‎Erabilerari dagokionez, ostera, oso bestelako pertzepzioa dute batean eta bestean. Ondarroan, euskararen erabilera indartsu dagoen sentipena dute elkarrizketatutako eta talde eztabaidatan parte hartutako guztiek. Euskaraz hitz egitea joera orokorra dela adierazi dute, normalena hori dela.
‎Egon beharreko tokitik gertu, hain gertu, ezen zaratak, algarak eta hasperenak entzun nitzakeen hormaren bestaldean? egotearen sentsazio etsigarritik, azkenean justiziaz zor zitzaidan tokiaren erdigunean egotearen sentipenera. Eta hala izaten jarraituko zuen ziurtasuna.
‎Bi herrietako elkarrizketetan sarri agertu den beste ideia bat da bakanduta egotearen sentipena, apartekoak izatearena. Gaintxurizketako gaina igaro behar da autoz bi udalerriak atzean utzi eta Donostiara bidean jartzeko.
‎Berak aurkitu zuen erreka bat eta malkar handi baten azpiko putzua, neskek garbitzeko erabiltzen dutena. Metro pasatxoko sakonera baino ez du, baina ederra da noizean behin biluztea, eguerdian eguzkiak erruz berotzen duenean, eta garbi eta lasai egotearen sentipena.
2019
‎Karmeldarren komentuko harresiaren parean hazten ziren indi gaztainondoak soldadu ilara baten gisa lerratuta eta komentua bera, jakina, zuhaitzen itzalek areagotzen zuten gotiko itxurakoa. Hondartzatik gertu zegoen zati hark, hain zuzen ere, aurreko mendeko aristokrata kutsuko turismoak herrian utzitako arrastoak mantentzen zituen, bere villa eder eta lorategi pribatuekin, Britainia Handiko txokoren batean egotearen sentipena sinesgarriagoa bilakatuz.
‎Ahaztutako jende eta lekuekikoak. Ez zuen sekula urrun zegoelako sentipena izan; urrundu baino gerturatzen ari zelako, helburura gerturatu. Inoiz ez zen bakarrik sentitu, aurpegi berriek, azentuek, gero eta hobeki ulertutako esaldiek distantzia guztiak betetzeko gaitasuna zutelako.
‎Kezkagarria iruditzen zait elkarrizketaturiko bertsolari askok euren buruari ezartzen dioten behin behinekotasun presuntzioa, ez dagokien territorioan aritzearen pribilegio sentsazioari eta izaera ordezkagarriari lotua. Besteren eskutan egotearen sentipen uzkurtzaile hori. Behin behinekotasunaren onarpena umiltasun existentzialari eta bizitzaren lege naturalari balegokie, gaitz erdi, baina nago autoafirmazioaren kontrako txerto ez ote den.
2020
‎Larrinagak esan du komunikazio arazo horiengatik ez direla enpresa berriak Enkarterrira joaten. " Bilbotik urrun gauden sentipen psikologikoa dago, eta beharginentzat garraio publikorik ere ez dago. Eskualdean ez dago 250 langiletik gora dituen enpresarik; kontrara, hamar langiletik beherako enpresen tasa Bizkaia mailakoa baino handiagoa da gurean".
‎Horri lotzen dizkio, esaterako, artea ogibide izateko aukera edota herri batean jaio eta hazita sentitu dituen mugak lausotzea: " Beti hor egotera, ez irtetera, kondenatuta zauden sentipena nuen. Amets batzuk ezin direla zureak izan".
‎Horri dagokionez, askotan ez dugu garbi ere; elkarlanerako zubiak eta espazioak eraikitzen diren modu berean, askotan bi sentipen nagusitzen zaizkigu: mesfidantza eta espazioen lehia bat dagoelako sentipenak, historikoki Mugimendu Feminista izan da mobilizazioen eta diskurtsoaren subjektu, baina, bat batean, instituzioek pankartaren atzean agertu nahi izan dute.
‎Texmaniacs taldeari entzun nion Washingtongeko Smithsonian jaialdian, eta pentsatu nuen itzultzea, herrimina badelako oso zabaldua dagoen sentipena. AEBetako mexikarrek bezala, AEBetako euskaldunek ere barruan duten sentipena da.
‎Saiatzen naiz konbertsazioa ematen baina barregarri sentitzen naiz, ezeroso. Nirekin gustura ez dagoen sentipen argia dut. Hautsontzia hustera noa, “non dago sukaldea? ”.
2021
‎Unai: “Gure belaunaldian badago sentipen bat aurreko belaunaldi guztiak hobeak zirela, belaunaldi bat aurrekoa baino hobeagoa… Guregana dena lortuta iritsi dela dirudi, eta dena alferrik galdu dugula”
‎U– Gure belaunaldian badago sentipen bat aurreko belaunaldi guztiak hobeak zirela, belaunaldi bat aurrekoa baino hobeagoa… Guregana dena lortuta iritsi dela dirudi, eta dena alferrik galdu dugula.
‎Duela lau urte idazten hasi zen, eta aurtengo martxoan ondutakoa da olerki berriena. «Liburuaren izenburuak azaltzen dituen sentsazioak dira hotza, isolamendua, bakardadea, norbere baitan gertatutako galera bat, errealitatetik urruti zauden sentipena, harengan eragin gura eta ezina. Nik horrela bizi dut elikadura nahastea», adierazi du Vargasek, «bizitzatik urruti egote batetik, bizitza pantaila batean ikusiko banu legez, inguratzen nauen oro amets bat balitz bezala gogoratuko banu legez».
‎Bake prozesu negoziatu baterako bi saiakera egonak ziren jadanik, ez zirenak bururaino iritsi, eta bazegoen sentipena nazioarteko lekukoen beharra zutela euren buruari ahalbidetzeko gauzak aitzinaraztea. Ezker abertzalean eta ETAn bazegoen erabaki bat lehen urratsa egiteko jarduera armatuaren etetearen adierazpen batekin; esperantza zen horri jarraituko ziola Madrilek egindako elkarrizketarako proposamen batek, eta erabaki hori martxan jartzeko memento indartsu bat behar zen.
‎Eskaera egiteko unea zen. Sareak sardinzarrez beteta nola itzultzen ziren begira mintzatu nintzaion, antzinako pelikula baten aurrean egoteko sentipena burutik kendu ezinik.
‎Ni bai tentela; langileen garuna etengabeko elkarrizketan bizi da administrazio nagusiarekin. Berriz ere, benetako gizaki baten aurrean egoteko sentipenak tronpatu ninduen. Pelikula bat ikusi eta protagonistak benetan hegan egiten duela sinesten duen umea bezala nenbilen.
‎Orduan kontatu nien, halaber, buruan neukan beste ideia bat, gure mundu berrirako. Azpigizakien behaketa luzeetan jabetu nintzen niri begiratzeko moduak nagusi baten aurrean egotearen sentipenetik haragoko zerbait islatzen zuela. Zaila zen egiaztatzea, baina ikusita neukan jaietan zein zen nagusi bati begiratzeko modua.
‎Pertsianak igotzea izan da egin dugun lehenengo gauza. Argi naturala eskasa da urteko aro honetan, baina sartu garenean jaso gaituen zapata kaxa batean egotearen sentipena baino hobea. Egongelatik hastea proposatu dut, inpertsonalagoa denez, izeba Mariaren munduan murgiltze hau errazagoa izango delakoan.
‎‣ Ulergaitza... ✳ Hain da holakoa, nun gezurtzat hartzeko joera natural bat sortzen den, eta pelikula batean gaudelako sentipena. ■Bere zuzendari eta gidoilariekin.
2022
‎Apokalipsiari buruzko aipamen hori da diskoa zabaltzen duen Therion katuan abesten duten lehen gauza, eta nortasun ikur duten stoner sendoko beste bederatzi abesti datoz jarraian. " Garai historiko honetan nahikoa zabalduta dago sentipen hori, sistema aspalditik dagoela krisian, baina gero eta gehiago ari da hori azaleratzen". Mikel Illarramendi taldeko gitarra jotzaile eta abeslariak eman du azalpena, eta, gehitu duenez, greziar mitologia oinarri hartuz, egungo mundua aztertzen duen bi diskoko lan zabalago baten parte baino ez da orain argitaratu berri duten diskoa.
‎behin behinean okupatuta dauden Ukrainako kokagune guztietara», esan zuen atzo Volodimir Zelenskik, Ukrainako presidenteak. Gerrak sei hilabete bete ditu gaur, eta, frontean tiro eta bonba hotsak egunerokoak diren arren, gero eta handiagoa da egoera ez atzera ez aurrera dagoen sentipena.
‎Jokintxok zafladak jotzen zizkidan ni esnatu nahirik, baina ez nuen deus nabaritzen. Gorputzetik kanpo egotearen sentipena nuen, zentzumenek seinaleak bidaltzeari utzi baliote bezala. Orduan, Iriarte andreak lixibaz bustitako zapi bat hurbildu zidan sudurrera.
‎Begiak segundo batez bakarrik desbideratu nituen, baina Paulita zegoen tokira berriz so egin nuenean, haren arrastorik ez zegoen. Nire atzean zegoelako sentipen erogarriak hartuta, alde guztietara begira hasi nintzen. Mugimenduak oreka galarazi eta, oihuka, erori egin nintzen.
‎Itxura kezka iturri pisuzkoa da, eta lan handia egiten da eite jakin bat mantentzeko. Patrick Vincentekin, niaren sistema faltsu baten aurrean nagoelako sentipena dut: inguruaren eskakizunei men egin dien nortasun itxuraz zurruna da, eta horren atzean ez dago inolako karaktere antolaturik.
‎Katarsia aspaldiko kontua da. Baina zer dago sentipen horren atzean. Sufritzen ari dena, zu zeu beharrean, beste norbait izatea?
‎Dialektoez ematen diren azalpenetan zerbait oker edo faltan dagoen sentipen honekin nabilela, hara, harira dator atzo gertatua. Bazterrak ikustera irten genuen arratsaldean, zenote batean bainatu behar genuela.
‎Repentismoaren lehen zirriborroa buruan osatzen joan ahala, hemen mamia dagoenaren sentipena hazten doa.
‎Jakina, ezinezkoa izan da denera iristea. Askotan gainezka eginda egotearen sentipena ohikoa izan da; nora begiratu asmatu ezin. Eta dudak eguneroko ogia izan dira:
2023
‎Demaseko bidaiek lekuen metamorfosi moduko bat sortu dute nigan, difuminatze bat: une berean leku askotan eta inon ez egotearen sentipena. Garaian garaiko pertsona, leku, gauza, pentsamendu eta inpresioak koaderno batean ez apuntatu izanagatik, memoriaren ehunkiz jositako saio hutsala izango da ele hau.
‎«Badu lotura pelikulan kontatu nahi den zerbaitekin: denboran galduta egotearen sentipena. Berdin gertatu daiteke 1980an edo 2005ean».
‎gogorik ere ez zeukan jakiteko. Atsekabeturik, erabat galduta nengoen sentipenarekin, etxera itzuli nintzen.
‎Zeruari so, izarrek bueltaka mugitzeari uzten diotela iruditu zaion arte. Ez du ezer entzuten, baina zergatik bakarrik ez egotearen sentipen hori. Sabela hustu ondoren, kontzientzia berreskuratzeko lehen argitasun izpiak piztu zaizkionean, begiratua sentitzen da, zelatatua, egun batzuk daramatza sentsazio berarekin, ez da inor irudikatzera iristen, baina iluntasunean atzematen du zerbait.
‎lur mortua. Eta apurka apurka eremu honetan neure bizimodua antolatzen hasi banintzen ere, beti izan dut mugaldeko ur bazter honetan bakarturik egotearen sentipena.
‎Gizakiarengan, nola definitzen edo deskribatzen da konexio galera hori? Gure ingurunearekiko, lagunekiko, familiarekiko, eskolarekiko, ikasgelarekiko eta auzoarekiko pertsona eta izaki esanguratsuekiko kidetasun sentimendua galtzea, errotuta ez egotearen sentipen hori, bizitzeko arrazoiak galtzea: ez gara lagungarriak, ez gara garrantzitsuak, arazo bat gara, zama bat gara, hobeto daude gu gabe.
‎Eta horrek ondorio lazgarriak ekarri ditu: gero eta gehiago dira pentsatzen dutenak beraien bizitza besteen esku dagoela, edota unean uneko zirkunstan  tzien baitan, hau da, beraien bizitza gero eta gutxiago kontrolatzen dutenaren barne sentimendua orokortzen ari da eta zuzenki loturik dago sentipen hori antsietatearekin eta depresioarekin; eta modu berean ulertu behar da nartzisismoaren gorakada eta enpatiaren eta sortzeko gaitasunaren beherakada ume eta nerabeengan.
‎Antsietate hori hainbat eratara ager daiteke: behin eta berriro kezkatuta egotea, hiperbentilazioa eta bihotz erritmoa bizkortzea, etengabeko nekea, airea falta denaren sentipena, urduritasuna edo arriskuan gauden sentipena, gorputzeko mina, palpitazioak, gehiegizko beldurra sentitzea, betekadak egitea, insomnioa... Antsietate maila asko daude, beraz, eta, ondorioz, horien aurrean jokatzeko moduak ere askotarikoak izango dira.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
egotearen 29 (0,19)
dagoen 13 (0,09)
egoteko 6 (0,04)
zegoelako 6 (0,04)
dago 4 (0,03)
gauden 4 (0,03)
badago 3 (0,02)
dauden 3 (0,02)
nengoelako 3 (0,02)
dagoelako 2 (0,01)
dagokion 2 (0,01)
geunden 2 (0,01)
nagoelako 2 (0,01)
nagoen 2 (0,01)
nengoen 2 (0,01)
zauden 2 (0,01)
zegoen 2 (0,01)
bazegoen 1 (0,01)
dagoenak 1 (0,01)
dagoenaren 1 (0,01)
dagoenaren aurrean 1 (0,01)
dagokien 1 (0,01)
dagokienez 1 (0,01)
dagozkien 1 (0,01)
gaudelako 1 (0,01)
geundekeen 1 (0,01)
nengoela 1 (0,01)
zeudelako 1 (0,01)
zeuden 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia