Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 134

2000
‎Gero, elkarrizketa labur bat izan genuen: bidaiaz, bidailagunez, pazientziaz..., eta ni argi eta adeitsu egoten saiatu arren, beldur izan nintzen sentitzen nuen negargura bortitz hura bat batean lehertuko ote zitzaidan. Eta haur denboran aitaren besoen irrikaz ibiltzen nintzen bezala, ez ote nintzen inpentsan Danen besoetan abailduko.
‎– Telebista ez bada musika –azaldu zidan–, beti dozue zeozer trabarako. Eta alkarregaz berba egin barik, beti alkarrengandik urrin egoten saiatzen zarie, tabernetan legetxe trenean edo autobusean, baita kalean be. Alkarren beldurrez bizi zariela emoten dau.
2001
‎Maitasuna... ez da afektu bat, norbaitek erakartzen gaituela ulertuz; norberaren maita ahalmenean zuztartuta dagoen saiatze bizia baino, pertsona maitatua hazten eta zoriontzen saiatzen dena.44
2003
‎Oro har, gas sukaldeek energia gutxiago gastatzen dutela jotzen da, eta, beraz, aurrezteko aukera ona dira. Zerbait prestatzen dugunean, eltzearen edo zartaginaren tamaina sukaldeko plakarenetik ahalik eta gertuen egoten saiatuko gara. Hala, sukaldeak sortzen duen beroa ez dugu alferrik galduko.
‎Ez dute halako asmo sendorik agertzen, adibidez, beren adiskide tentatzaile edo biraogileak gehiago ez tratatzeko agindutakoan, aitzakiak jartzen dituztenek, edo, tabernara joaten jarraitu arren, ez dutela edango esaten aritzen direnek. Maiz ikusten dira, gainera, Pazkoa aurretik pare bat astean bekatu egin gabe egoten saiatu, eta dagoeneko zuzendu direla diotenak, eta behin absoluzioa eta txartela eskuetan dutela, berriz ere lehengo bekatu bidera itzultzen direnak. Zer nolako sinesgarritasuna dute horiek?:
‎Hori guztia, Fedro eta gainerakoak, esan zuen Diotimak, eta ni sinetsita nago; eta sinetsita egonik saiatzen naiz besteei ere sinestarazten batek ez lukeela hori lortzeko Maitasuna baino laguntzaile hoberik erraz hartuko izaera gizatiarrarentzat. Horregatik diot nik gizon orok Maitasuna ohoratu behar duela, eta nik neuk ere maitasun kontuak ohoratu eta bereziki praktikatzen ditut eta besteak horretara bultzatzen ditut, eta orain eta beti Maitasunaren botere eta ausardia goresten ditut ahal dudan heinean.
‎maitasunaren enbatetan zutik egoten saiatzen naiz,
2004
‎Gabon gau osoa esna egoten saiatzen nintzen, Bizarzuri ezagutzeko asmoz.
2005
‎Beste whiski bat atera nion neure buruari eta berriro ahotsa igo telebistari. Eserita egoten saiatu nintzen, baina bost minutu ere ez nituen egin, gero gelatik ibiltzen hasi nintzen. Azkenik, Irantzu oraindik komunean zela, etxetik irten eta jatetxera itzuli nintzen.
‎Laburra izan da arratsaldea. Zakurraren zaunken arteko ñabardurarik ote zegoen saiatu naiz erne. Ezetz iruditu zait:
2006
‎Azkenaldiko zurrunbilo politikoa dela-eta, irakurketa eta joko mediatiko interesatuak sortu dira berriz ere. Ez naiz horietan sartu zalea, gurpil zoro horietatik kanpo egoten saiatzen naiz, neure norabidea markatuz, esan beharrekoa behar denean esaten ahalegintzen naiz».
‎Jose Azevedo, Jose Luis Rubiera, Egoi Martinez, Isidro Noval eta Manuel Beltran. Ez da ohizkoena izaten hizkuntza kideak elkarrekin ibiltzea, hainbeste hizkuntza ezberdin daudenez saiatzen baitira nahasten eta denei ingelesez hitz egin arazten, bestela bakoitzak berea egiten duelako, eta badagoelako jendea ez dakiena eta horiek ikas dezaten nahi dutelako. Baina nik, jakina, bost hauekin ez nuen ingelesez hitz egiten.
‎" Hiru euskal argitaletxetara idatzi nuen ea liburua bidaltzerik banuen, eta hirurek esan zidaten lasai bidaltzeko, irakurriko zutela eta denborarekin erantzungo zidatela. Bidali nien hirurei eta batek erantzun zidan; irakurri zutela eta gehiegi ez zitzaiela gustatu, ondo dagoela saiatzea baina... Ezezkoa bezalakoa zen, nahiz eta haiek oso garbi ez esan" kontatzen zuen Ibargurenek.
2007
‎Senarra gogor saiatzen zen azaltzen ezinezkoa zitzaiola, erabat inposiblea. Ez zuela propio egiten, loak ziplo hartzen zuela erne egoten saiatu arren, eta ezin zuela ametsetan maitasun hitzik artikulatu, ez zekiela horrelakorik egiten: c, est la vie, mon amour, esaten zion, c, est la vie.
2008
‎(OFF) Begira nagoela saiatu behar duzu.
‎Izan ere, guardiako zerbitzuan behar diren sei medikutatik bakarra baino ez dago, eta dagoen horrek pediatra lanak ere egin behar ditu. Osasunbideako Lehen Mailako Arreta zerbitzuko zuzendariordetzari behin eta berriz eskatu diote arazoa konpontzeko neurriak har ditzan, baina antza, «ez du erantzunik eman», eta euren eskuetan dagoenarekin saiatu arren ezin omen dute gehiago egin. Udalak ere Gobernuari arazoa konpontzeko eskatu izan dio baina ez du erantzunik jaso eta medikuen zerbitzuan dagoen hutsuneak bere horretan dirau.
‎Hala ziurtatu du EAB Ezker Abertzalea legebiltzar taldeko eledun Nekane Erauskinek, ETB2ko El Punto saioan eginiko elkarrizketa batean. « [Ezker abertzalea] hauteskunde guztietan egoten saiatu da, bere helburua erakunde guztietan egotea baita. Oso lan garrantzitsua egiten du instituzioetan».
‎Uste dut modu naturalean gauzak aurkeztea dela giltzarri nagusietako bat. Lasai egoten saiatzen naiz, eta gauzak norbaiti aurrez aurre esplikatuko nizkion bezala kontatzen, euskara ulergarria eta zuzena erabiliz.
‎Egia da, eta hala aitortu behar dugu, azaroaren 25a heltzen denean, hau da Emakumeen Kontrako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna heltzen denean, denoi ahoa hitzez, aginduz, asmo politez betetzen zaigula, eta egun horretan denok, bai erakundeotako ordezkariak, bai gizarte zibileko agenteak, deitzen gaituzten toki eta gune guztietan egoten saiatzen garela. Eta egia da ere, garrantzitsua dela toki horietan egotea, eta aldarrikapen egunak izendatu eta gauzatzea, gizartea kontzientziatzeko duten balioagatik, eta urtean zehar burutu daitezkeen lan ildoetan izaten duten eraginagatik, politika zehatzen sustapenean esparru desberdinetan duten garrantziagatik.
‎Deserriko hiri honetan gustura egoteagatik nago triste, hemen egotea faltan sentitu dudalako. Pentsamendu horrek zerbait apurtzen dit barruan, eta, gauetan gelara sartzen naizenerako, neka neka eginda egoten saiatzen naiz. Dagoeneko falta ez zaidan zerbaitegatik triste ez egoteko.
2009
‎Seguru nago aitzakiaren bat jarri izan banio ez zuela ezustean harrapatuko, baina baietz esan nuen. Berriro elkartu ginenean irribarretsu egoten saiatu nintzen. Halako batean, taberna barruan eserita geundela geure coca colak edaten, Paulak. Gabon madarikatu hauek??
‎lehena zen orbetarrek, iritzi publikoari begira, beren marka eta seinalea zutela, berezia bezain nabarmena? itzalean egoten saiatu arren probintziako enpresaririk ahaltsuenetakoa baitzen Nazario, eskuin muturreko jarrerekin lotua; argazki bat ere gordetzen zuten hiritarrek, gainera, azken bolada hartan hartua eta hiriko egunkari batek baino gehiagok argitaratua, zeinean Teofilo Maria eta integristen hautagaia besarkada estu batean josita azaltzen baitziren, aurreko hauteskundeetan; esan nahi baita jende hura, orbetarr... bereziki arriskutsua zela komunisten ikuspegitik, eta halako jendea neutralizatzea eta giltzapetuta edukitzea bete beharreko lehen araua zela, gerrari buruzko edozein eskuliburutan irakur zitekeenez; bigarren arrazoia, berriz, zera zen, komunistek noiznahi erabil zezaketela beren alde operazio hura, nola bahisari bat eskatzeko, hala balizko preso truke bati ekiteko, gerra luzea izan baitzitekeen eta gerra luze batean ugariak izan baitzitezkeen gorabeherak; zeudèn puntuan egonda, beraz, altxor bat zuten komunistek, eta hargatik hartu zuten, beharbada, gau hartan bertan, altxorra leku seguruan ezkutatzeko erabakia, Nazario eta Teofilo Maria toki gordeago batera eramaten zituztela, haien automobila Regina eneko sarrera nagusiaren parean utzita gero, kaleko burdinesiaren ondoan; eta, handik aurrera, badirudi komunistek bala bala zabaldu zutela berri pare bat hara eta hona:
‎Han eta hemen, ziplo jausten dira gorpuak, baina isilik, abarrak elurraren gainean bezala. Eusten diotenak elkarrengandik hurbilago egoten saiatzen dira, elkarri beroa emateko, eta besoak dantzatzen dituzte ia automatikoki. Barruko elastikoa eta pijama, izozte gogorrarekin, ez da asko.
‎Kumea amaren ondoan egoten saiatuko da, baina ar nagusiak ez du txikia inguruan ikusi nahi.
‎Lehenengo plater gisa, edo entsalada edo barazki baten ondoren bigarren plater gisa, lekaleek gutxienez astean behin egon behar dute. Kopuru hori bidezkoa da, eta, beraz, astean bi aldiz, gutxienez, gehiago egoten saiatuko gara. Elikagai horien aurkezpena funtsezkoa da, batez ere denboraldi aldaketetan.
‎azala estaltzen duen arropa fina jantzi, hegal zabaleko txapelak eta UV A eta UV B iragazkia duten eguzkitako betaurrekoak. Eguerdiko hamabietatik arratsaldeko bostak arte itzalean egoten saiatu. Eguzkitan egon baino 30 minutu lehenago krema eman beti, gutxienez 15 minutuko babes faktorearekin, eta 2 edo 3 orduan behin berriz eman, asko izerditu ondoren edo bainatu ondoren.
‎Horiek izan ohi dira urtero hutsik egiten ez duten hitzorduak. «Herriak musika behar duenean, hor egoten saiatzen gara», erran digu Lourdes Izak. Baina urteurrenaren harira, bertzelako ekitaldiak ere prestatu dituzte ikasturte honetan.
‎Iturriagaetxebarria bederatzigarren aldiz ariko da Munduko Txapelketa batean, eta abadi, oarrak argi asko dauka zein izango den bere egitekoa: . Marta Vilajosanaren ondoan egoten saiatuko gara. Sasoiko dago, eta lasterketa ona egingo dugula uste dugu?.
‎Nikolairen lekuz kanpoko ekintza ezkutatzeko edo askatu zituzten berehala bahituak; eta pentsatzekoa da Nazario eta Teofilo Mariarekin ere berdintsu jokatuko zutela, neurri haren aurkako bi arrazoi ikusi izan ez balituzte: lehena zen orbetarrek, iritzi publikoari begira, beren marka eta seinalea zutela, berezia bezain nabarmena... itzalean egoten saiatu arren probintziako enpresaririk ahaltsuenetakoa baitzen Nazario, eskuin muturreko jarrerekin lotua; argazki bat ere gordetzen zuten hiritarrek, gainera, azken bolada hartan hartua eta hiriko egunkari batek baino gehiagok argitaratua, zeinean Teofilo Maria eta integristen hautagaia besarkada estu batean josita azaltzen baitziren, aurreko hauteskundeetan; esan nahi baita jende hura –orb... ezetz, beraiek ez zutela zerikusirik bahiketa balizko harekin –balizkoa baino gehiago ere bai, kontu hartan guztian gauza garbi bakarra baitzegoen:
2010
‎Baina azkarregia zen erritmoa. Ni atzetik aurrera joan naiz, Denisen ondoan egoten saiatzeko. Gainera iristeko pare bat kilometro falta zirenean iritsi naiz haren parera, baina hortxe lehertu naiz.
‎Urte garrantzitsuenak Milosevicen aurrenekoak izan ziren, 1986tik 1989ra. Milosevicen kontra zeudenak saiatu ziren, desesperatuki, bertsio alternatibo bat negoziatzen; eta katastrofea izan zen armadak eta botere zentralak Milosevicen alde egin zutela. Garbi zegoen beraz, mundu guztiarentzat, bukatua zela dena.
‎Gaurko egunak niri buruz ez nekien gauza berri bat erakutsi dit. Pozik nago saiatu izanagatik, borrokatu izanagatik eta gogokoen dudan lasterketara gogotsu bueltatu izanagatik, esan du amaitzeko.
2011
‎Itziar nirekin egon da gaur egun guztian, eta horregatik, alai egoten saiatu naiz. Umeen azken kontuak azaldu dizkit, eskolakoak, kalekoak, eta lagunekin dituzten gorabeherak.
‎Aurreko egunean gertatutakoak, etxeko giroa hoztu egin du. Baina BIAK ondo egoten saiatuko dira.
‎Nahiz eta zenbait gizaki gainerakoen biziraupenerako arriskutsuak gertatu, adibidez, besteak tiroz hiltzen dituztenak edo bortxatzen dituztenak, egunerokotasunean horietako batekin topo egiteko dagoen probabilitatea eskasa da. Hori dela-eta, arrazoi jakinik gabe beste pertsonen presentzia norberarentzat mehatxuzko hautematen denean, eta, ondorioz, haiekin ahalik eta gutxien egoten saiatzen bada bat, pertsona horren gizarte herstura positibo izatetik desegokitzaile izatera pasatu dela esan daiteke.
2012
‎" Arrazoia nagusia arrantzua da, baina ez hori bakarrik. Marea oso bat arrantzaleekin egoten saiatu ga­ra, haien bizimodua nolakoa den ikusten. Haien egunerokoa bizitzen, nolabait esateko".
‎Uria: «Gutxirekin puntan egoten saiatzen gara». Hamaika Telebistaren webgunea ikusteko, jo helbide honetara:
‎«Bi finaletatik bat gutxienez irabaziko dugu, ziur». Zaletuen erantzuna ere sekulakoa izaten ari da, eta bera Madrilen eta Bukaresten egoten saiatuko dela aurreratu du. Kolore zuri berdeak Bilbon Baina Bilboko kaleak ez ziren bertako taldearen kolorez bakarrik bete.
‎Bertsolari bakoitzak izaten du bere pentsaera, eta gustuko ispiluan lantzen du bere burua. Ni munduarekiko zabalik egoten saiatu naiz. Bertsolari belaunaldi bat, sekulako bertsolariz osatua egonagatik, Elizaren eta orduko giroaren mendeko mezu zaharkituekin itzali zen.
‎Eta politikan ikusi nuen ez naizela baliagarria eta ez nagoela eroso. Marketina oso inportantea da mundu horretan, alderdi barruan dauden joera guztiak asebete nahi dira… Orain, egon behar den lekuetan egoten saiatzen naiz, hori da militantzia, zarata egitea eta ahotsik ez duten foroei ahotsa ematea, ahal den moduan. nuke mutur joka ez amaitzea eta ez dut hori babestuko, baina jendea oso nekatuta dago eta ez naute harritzen gerta daitezkeen jarrera biolentoek, politikariak herriaren iritziarekin bat ez datozen erabakiak ari baitira hartzen.
‎Uretan gordeta zegoela, axolote kideek babesa eskaini zioten Xolotli. Ahalik eta geldien egoten saiatu zen borreroak ez zezan gainerako axoloteetatik bereizi, baina egonezinak higiarazi egin zuen, eta borreroak harrapatu eta akabatu egin zuen. Horregatik dabil nekerik gabe eguneroko bidaia eginez gure bosgarren eguzkia, Xolotlen heriotzarik gabe ez baitzen mugitzen hasiko.
‎Goizeko liskarra oraindik konpontzeke, pentsatzekoa da Bwoba eta Nick elkarrengandik ahalik eta urrunen egoten saiatuko direla. Baina horra biak pikuz bapo eginda eta tentsio arrastorik gabe.
‎Familiarekiko bitartekoa izango da, haurraren jateko ohiturei dagokienez, eta, aldi berean, haurrarentzat elementu atsegina izan behar du, janaria den bezala. Beraz, hezitzaileak jateko orduan ahalik eta lasaien egoten saiatu behar du.
‎Ezinbestekoa da faktura bakoitzaren epeak zehatz mehatz ezagutzea. Erakunde publikoek, hala nola EDAIk (Energia Dibertsifikatu eta Aurrezteko Institutua) eta konpainia pribatuek, hala nola Endesak, Iberdrolak edo Gas Naturalek, energiaren gastua kalkulatzeko aukera ematen dute eta dohainik azaltzen dute nola murriztu, hainbat aurrezki planen bidez. Gainera, kontagailuak berrikusi behar dira, eta irakurtzeko unean bertan egoten saiatu, eta fakturetan adierazitako kontsumoa egiazkoa den egiaztatu behar da, aurreikusitako kontsumoen aldean. 3 Egiaztatu Ezinbestekoa da faktura bakoitzaren epeak zehatz mehatz ezagutzea.
‎Jai mota horietan parte hartzen dutenek segurtasuneko oinarrizko arauak errespetatu behar dituzte: ez erre, ez eraman bengalak, petardoak eta gainerako piroteknia piroteknikoak, etab. Gainera, erredurak saihesteko, bero iturrietatik urrun egoten saiatu behar da, adibidez berogailuekin, zuhurtziagabekeriak sute bat eragin baitezake, eta horrek arriskuan jarriko luke jende guztia. Hezetasuna eta tenperatura baxuak dira, eta jaia ospatzen den lekuan gas bidezko berokuntza sistemak erabiltzen dira (butanoa, propanoa, etab.). Aireztapena bermatuta dagoela ziurtatu behar da.
‎Batzuentzat horrela izan da, baina ez da bide erraza, lehia itzela dagoelako. Halere, mundu honetan onenen parean egoten saiatu behar duzu etorkizun bat eraikitzeko. Azkenaldian euskarazko hainbat komiki argitaratu dira.
‎Eta ikasleon agenda eta taldeen agenda koadratzea oso zaila da. Gainera, beti musika estilo ezberdinak presente egoten saiatzen gara, eta ez da lan samurra.
‎" Momentu honetan erabakita daukaguna apirilean gazteleku zerbitzurik ez ematea da, eta denbora horretan maiatzerako eta ekainerako ekintzak lantzea. Herritarrekin egindako batzar irekietan hartu genuen zaintza zerbitzua gura duten gurasoekin eta gaztelekuko erabiltzaileekin lehenbailehen egoteko, eta hurrengo astean guztiekin egoten saiatuko gara". Udal ordezkariak hurrengo barikuan, martxoak 23, joango dira gaztelekura bertako erabiltzaileekin 18:00etan batzarra egiteko.
2013
‎Hori bai, asumitzen dut nire lekua, leku horren garrantzia eta sinbolikotasuna. Egon behar zen tokian egoten saiatu naiz. Baina toki guztietan ez egoten ere saiatu naiz, bistan ez egoten tokatzen ez zenean, ez zaidalako gustatzen.
‎ITXASO. Pues ezinezkoa, baina baikor egoten saiatu behar duzu.
‎– Baina hemen agertu zenetik nirekin egoten saiatu da behin eta berriz, eta nik ezezkoa eman diot beti.
‎Makurtu, eta ESTHERrek muxu ematen dio. ESTHER atsegin egoten saiatzen da, MIREIAk ez dezan pentsatu berarekin gaizki dagoela gobela ez diolako eman...
‎—Eta? amona Xudra bere barruko barre egiteko gogoa ezin ezkutatuz dabil, baina herritarrak urduri eta aztoratuta ikusirik, serio egoten saiatu da. Zer, kezkatuta ala beldurtuta zaudete?
‎Egunean egoten saiatzen naiz.
2014
‎Batzuetan genero hitzarengatik ordezkatzen dute politikoki zuzenagoa iruditzen zaielako, baina nik ez nuen hori nahi. Perun nengoela saiatu nintzen matrikula Bilbon egiten masterra on line egiteko, baina hartu ez nindutenez, Castelloko Jaume I unibertsitatean egin nuen eskaera. Urtebeteko masterra izan da, oso zorrotza eta interesgarria.
‎Baina, hala ere, ez lirateke aukera asko izango. Oso indartsu dago, eta gainerakook atzean egoten saiatu, ez daukagu besterik. Zuk zeuk ezagutzen duzu Jornet.
‎Tratamendu paradoxikoa: ohean lorik egin gabe egoten saiatu behar du, ahal duen denbora guztian. Modu horretara gutxitzen du lo egiteko duen barne herstura.
‎—Debutant, ni zuri pardon eskatu nahi —esan zuen kopeta zimurtuz. Tente tente eta orpoak elkarri josita egoten saiatzen zen, baina edana zegoen eta ez zuen lortzen. Saldiasek liburua itxi eta zain gelditu zen.
‎Lanpetuta egoten saiatzen naiz.
2015
‎Hausnartzen egon ohi zen isilik eserita. Handik lasterrera senarra zelatan hasten zen, emaztea leihoan gutunak idazten edo hizketan ari zen bitartean, senarra ondotik igarotzean lanpetuta egoten saiatzen baitzen, eta hari ihes eta ez ikusia egiten. Orduan senarra zeta bezain leuna bihurtzen zen, onbera, inorekikoa, emaztea bereganatu nahian.
‎7 Nik uste dut, Jaunak egoitza honetara sartzea nahi izan duen arimari gehien egitea komeni zaiona, esandakoa dela, eta inolako indarrik eta zaratarik gabe saia dadila adimenaren hausnarketa eragozten, baina ez adimena ezta pentsamendua ere baztertzen, gauza egokia baita Jainkoaren aurrean dagoela eta Jainko hau nor den gogoratzea. Sentitzen duenak berak [sentimenduak] liluratzen badu, ongi da; baina ez dadila saia hori zer den ulertzen, borondatez emana baita; utz diezaiola gozatzen, maitasunezko hitz batzuekin baino beste ahaleginik gabe; izan ere, hemen ezer pentsatu gabe egoten saiatzen ez bagara ere, halaxe egoten gara sarri, baina denbora laburrez.
‎3 Nik maisurik ez nuenez gero, liburu hauek irakurtzen nituen eta, hala, apurka apurka zerbait ulertuz nindoala uste nuen (eta gero ohartu nintzen, Jaunak erakutsi ezik nik gutxi nezakeela liburuekin, Haren Maiestateak esperientziaz ulertarazi arte ez baitzen ezer ulertzen nuena, eta ez bainekien zer egiten nuen ere) naturaz gaindiko otoitza, hobeto esan, gelditasunezko otoitza edukitzen hastean, gorputzezkoa zen oro burutik kentzen saiatzen nintzen, arima gora jasotzen ausartzen ez banintzen ere, beti oso kaskarra nintzenez, horri ausarkeria neritzolako. Hala ere, Jainkoaren presentzia sumatzen nuela uste nuen, eta hala da izan ere, eta Harengan bilduta egoten saiatzen nintzen; eta otoitz gozoa da, Jainkoak han laguntzen badu, eta atsegin handikoa. Eta irabazi hura eta atsegin hura sumatzen nituenez gero, ez zen ezer Gizatasunera itzularaziko ninduenik, egiaz eragozpen zitzaidala iruditzen baitzitzaidan.
‎Berorrek utzi nahi dituen zilar eta tapizeriaz hitz egin diot, ez nuelako nahi, nik laguntza ez emateagatik, Jainkoaren zerbitzuan oso aurrera egin gabe gera zedin; eta horrela, gauza batzuetan ez naiz fidatzen neure iritziaz, honetan biok bat etorri baginen ere. Berak dio horrek ez duela ez egiten ez desegiten, berori zein gutxi axola duen horrek ikusten eta hortik askaturik egoten saiatzen bada; bidezkoa dela, etxea komeni den eran izatea, seme alabak ezkontza bidean jarri behar dituenez gero. Beraz, orain pazientzia izan beza, Jainkoak beti ematen baititu asmo onak betetzeko uneak, eta hala emango dizkio berorri ere.
‎Guk egin dezakeguna bakarrik egoten saiatzea da, eta Jainkoak nahi beza hau nahiko izatea, diodanez, norekin gauden eta Jaunak gure eskariei zer erantzuten dien uler dezagun. Isilik dagoela uste duzue?
‎Horregatik, bikotekidearekin intimitatea ez galtzea gomendatzen dute adituek. Hori lortzeko gako batzuk asko hitz egitea da, une oro lasai egoten saiatzea, bikotekidearekin talde gisa pentsatzea edo maitasuna adieraztea. Musu edo laztan bat gertatzen da une batean eta balio handikoak izan daitezke.
‎Magia elurretan dago Saiatu zu.
2016
‎ETXETIK alde egitea, ezeroso sentitzen nintzen bakoitzean etxean topatu behar izango nukeen bakea topatzeko etxetik alde egitea, txorakeria handia zen, ergelkeria, eta etxean eroso egoten saiatzen hasi nintzen. Hiru egun eman genituen ohetik dutxara, dutxatik besaulkira, besaulkitik sukaldera, berriro besaulkira, balkoira, sukaldera, ohera.
‎Gutun azaleko idazki hartan egiatik ezer baldin bazegoen, hil edo bizikoa zen Sabinek ez susmatzea bagenekiela bere sekretuaren berri. Taldearen arduradun sentitzen nintzenez, beti erne eta adi egoten saiatu nintzen. Antza denez, ondo interpretatu genuen gure papera, ez baikenion inongo aldaketarik atzeman Sabineri.
‎Kontatua dugu dagoeneko, Humphrey Bogart eta Ingrid Bergman en laguntza estimagarriarekin, nola alemanak, Herbehereetako tulipak zanpatu, kanalak zeharkatu eta ligne Maginot garaitezina txuliatuta, Paris atarian paratu ziren, eta nola paristarrak (berdin Rouen, Reims, Nancy, Metz, Lille eta botxeen boten hotsa aditzen zuten beste hiri guztietakoak) antxintxika atera ziren, bakoitzak ahal zuen moduan: ...in, geldiarazi eta Rhin ibaiaren beste aldera bidaliko zituztela berehala, Hitler txepel hari ipurdian ostikoa emanda; hala balitz, beren presakako ihes hura ez zen izango oporraldiaren aurrerapena baino, ostera itzuli eta, barre artean, gazta pixka bat jan eta ardoa edaten zuten bitartean, alemanek hartu zituzten bizkarrekoak komentatzeko; hori onenean, txarrenean txar hartatik ahal bezain urruti egoten saiatuko ziren eta; antzeko gogoetak egin zituzten autorik gabe ihesari eman zioten beste guztiek: goiztiarrenek trena hartu zuten, trenetako leku guztiak saldu ziren arte; gero, txartelik gabe ere treneko edozein txokotan sarturik joaten saiatu ziren beste asko, jakinik, zaindariek antzemanda ere, edozein isun hobe izango zela gerrako infernuan geratzea baino; trenak bukatu egin ziren, ordea, eta berdin gertatu zen autobusekin ere, Iparretik Hegora joan ondoren hantxe geratzen baitziren, berriro itzuli gabe, eta itzultzen ziren apurrek ez zuten egiten patriotismoz edo lanpostuarekiko errespetuz, lukurreriaz baizik, arauturiko salneurria halako hamar, hogei, halako ehun ere eskatzen baitzuten, eta zeukanak ordaindu, hainbestekoa baitzen jendeak alemanei zien beldurra; ez nazismoaren izugarrikeriak aurrez ezagutzen zituztelako, ezpada historiaren eskarmentuari esker zekitelako gerrate guztietan irabazleek beren garaipena galtzaileen larruan markatu eta kobratzeko ohitura izan ohi dutela, eta aleman eta frantsesen arteko guduak hain usuak eta ankerrak izaki...
‎Beste proiektuak ere bultzatzen ditu, Donapaleu inguruko gazteak ekartzen ditu antzerkira, testu xumeak aurkeztuz, taularatze sinpleak eginez, baina gazteak euskal antzerkiari atxikiz. Testu horietan gazteek bizi dituzten problematikei hurbil egoten saiatzen da. Euskararen erabiltzeko nahikeria ageri da lan horietan, aktoreentzat ez da beti hizkuntza naturala.
‎Aita ere ondoan izanen du, laguntzeko prest: «erakusten saiatzen naiz, harriak erakusten, harrien sekre­tuak… Bere ondoan egoten saiatzen naiz», aipatu digu Cesareok. Gainera, semeak «eskua baduela» dio, «alderdi polita du».
‎Lanetik etxera joandakoan, koreografiak prestatzen aritzen naiz. Horrez gain, asko gustatzen zait dietetikaren mundua, eta eguneratuta egoten saiatzen naiz. Nire ikasleei gomendioak ematen dizkiet”. Ia hamasei urte daramatza Barbarak Zizurkilen.
‎Beste minutu bat eta kos, kos, kos. Aurrena belarriak itxita egoten saiatu ninduan, baina belarri zuloetan mina sentitzen hasten nintzenean kentzen nizkian behatzak eta kos, kos, kos. Gero garrasi egin nioan Txoriri, ez bazen ixiltzen hurrengo goizean bertan hilko nuela patioan, eta ez pentsa esateagatik esaten nionik, erabat sinistuta esaten nioan.
Zaude Saiatzen bagara, biok sartuko gara.
‎Lasai egoten saiatu nintzen.
2017
‎Erritmoa entzun eta dantzan ari garen bitartean, aurrez prestatutakoa egoerara moldatzen dugu. Kantuaren bukaera aldean, bikotea elkarrengandik gertu samar egoten saiatzen gara, abestia bukatu ahala, etzateko.
‎Ikuspegi postmodernistatik prediku hori bere horretan onestea ezinezkoa bazaigu ere, ontasun ustez unibertsal bati buruz fede onez idatziriko nobela honek ere jaso ditu kritika desegokiak, funtsean euskal diferentziaren aurrean indiferente jokatu eta diferentzia hori espainiar hegemonia kultural eta politikoan urtu izana leporatu diotenak Uriberi. Kritika horiei hemen emandako erantzunak, batetik, Uribek irudikaturiko ontasunaren unibertsaltasunak euskaltasunari ere toki uzten diola seinalatuko du, eta bestetik, kritika horiek arbuiaturiko esentzialismo berberean erortzen direla, asumitzean euskal diferentzia Uribek BNYB n esplizituki ez agerturiko independentismotik bakarrik dagoela saiatzea iraunarazten. Poetika premodernistako nobelekin jarraituz, Ramon Saizarbitoriaren Rossetti-ren obsesioa k ere egia transzendente baten azaleratze prozesua garatzen du, kasu honetan izaera psikologikoa daukana.
‎Bada, baldin izango bada irmotasunik gero, behar da pertseberatzen eta irmo egoten saiatu orain. Aitzineko obra onak eta pertseberantzia dira ondoko fin onaren eta pertseberantziaren bidea eta seinalea.
‎Beraz, fin hari eta amaitzeko loria hari begia edukirik, haraino eta han behar dugu egun beretik, geroko begira egon gabe, bekaturik gabe egoten saiatu, hartarako orain eskuen artean darabiltzagun bekatuak urrikitze handi batekin konfesaturik eta utzirik, aitzinera gehiago egitetik begiratzen garela.
‎nuke egoera hori eraman?, erantzun nion, baina taxizalearekin gogoratu nintzen eta beharbada amore eman eta neska berriro nireganatzen saiatu nukeela pentsatu nuen. . Prest nago hala ere proba bat egiteko, prest nago saiatzeko?, atera zitzaidan. Hori entzun orduko aldatu zitzaion begitartea, zegoen lekutik altxatu zen poliki poliki eta korrikaldi labur baten ondoren lepotik zintzilikatu zitzaidan.
‎Denborarekin aukera haiek mozteko arrazoiak ezagutu nituen eta nire kirolariak ahalik eta urrutien irits daitezen lortu nahi dut orain, muga guztiak baztertuta. Beti haien gainean egoten saiatzen naiz”, azaldu du. Euskadiko selekzioarekin ez ezik, UCIko kideekin ere harremanetan jarraitzen du, “aurrera egiteko nahitaezkoa baita horrelako erakunde baten babesa izatea”.
2018
‎Portugalen, gobernu progresista ezartzea lortu dute lau alderdiren koalizioaren bitartez; aldaketa posible da. Gobernu progresista lortzeko aukera dagoenero saiatu behar da, gizartean eta ingurumenean oinarritutako politikak aplikatu daitezen. Zergatik ematen diote hainbesteko garrantzia Barne Produktu Gordina hazteari?
‎Gau osoa ikasten eman dut! IZAROGau osoa. AMETSOso agobiatutanago! MAIDERYa, baina behar denmoduanikasteko, ezinbestekoa da ondo lo egitea.AMETSBaina gauetan ere ikasten ez badut, ez ditut azterketa finalak gaindituko! IZAROEz zaitez esajeratua izan! Egunero pixka bat ikasita, gaindituko dituzu.AMETSZuretzat erraza da, sekulako notak ateratzen dituzu! JONOndo dago saiatzea, Amets, baina ezinbestekoa da ondo lo egitea.AMETS (Aitortuaz) Gaur Instian lo hartu dut.IZAROZer!. AMETSEta irakasleak gelatik botanau! IZAROJoe? (Putz eginez) Amei esan diezu. AMETSEz?
‎Ados? Ni ere lasai egoten saiatuko naiz orduan.
‎Nahikoa ero badago saiatzeko, ez dugu geldiarazi behar.
‎Bere familia harremanetan egoten saiatzen da oraindik, baina ezin dut.
2019
‎Huck, hobe da Joe ez dagoenean saiatzea. Beldur gehiegi pasako dugu.
‎Hilabeteak ziren ez zuela Xabierren mugikorreko zenbakia markatu, baina oraindik buruz gogoratzen zuen. Emeki sakatu zituen teklak, ahalik eta lasaien egoten saiatuz.
‎Lasai egoten saiatzeko arnasa mantso botaz, belarrira eraman zuen entzungailua.
‎Buruz Burukoa prestatzeko tarte gehiago izaten da Lau t' erdia prestatzeko baino, udako partidak direla eta, baina entrenamendu batzuk egin ditut, gustura sentitu naiz entrenatzen eta alde horretatik gustura. Orain sentsazio onak ditut; bolada onak eta ez hain onak izan ditut azkenaldian, baina orain ez dut arazorik, eskuak ongi ditut eta partida egunean ahalik eta hobekien egoten saiatuko naiz. Garrantzitsuena partida eguna izaten da.
‎Alvarok aitortu digu elkartzearen aldekoa dela, baita elkartean denbora dela ez duela ezer egiten ere: “ideia bat badut eta lanerako gogoz harrapatzen banau, zuzendaritzan egoten saiatuko naiz. Edo ideia hori defendatzeko norbait bilatuko dut.
‎Hildako bat bera ere gehiegizkoa da. Hain kopetilun ez egoten saiatuko naiz.
‎Neskari eskatzen dio administrazio eraikinaren inguruan egoteko hurrengo igande goizean. Han egoten saiatuko omen da bera ere, eta ez badago, lanagatik izango dela, ez baita gainerako guztiena bezain arautua.
‎Alderantzikatzeko aukera bakarra balego ere hemen ez daudenengatik saiatu behar dugu.
2020
‎Adinaren arabera behar ezberdinak dituzte, eta nolabait esku zabalik daude Gaztelekutik eskaintzen diegun guztia jasotzeko. Une honetan asko erreklamatzen dute gure presentzia zein konpainia, eta gu, presentzialki zein sare sozialen bidez, hor egoten saiatzen gara.
‎Etxetik lan egiteko moduan antolatu naiz. Alde horretatik, ahalik eta okupatuen egoten saiatzen naiz. Bestetik, telekomunikazioekin kontaktua inoiz ez bezalakoa da.
‎Bestetik, telekomunikazioekin kontaktua inoiz ez bezalakoa da. Lo ondo egiten ari gara, kozinatzen ere aritzen naiz, eta lasai egoten saiatzen ere bai, baina, hala eta guztiz, badut beste kasu batzuetan etxean egon beharra izan dudanean sentitu ez dudan barne ardura bat. Urduritasun berezi bat sentitzen dut.
‎Behin klasean eserita zegoela, nahiz eta adi egoten saiatu eta lagunek ezer ez nabaritu, Tseringek ezin izaten zituen ahaztu tartetxo bat lehenago bidean bizitakoak. Abila zen ikasketetan, oso, hainbesteraino non hirugarren urratsera aldatu zutela adinaren arabera bigarrena zegokion arren.
‎Beldurrez ez ez bizitzea; beldurra zuhurtzia bihurtzea eta isolamendua saihestea. Jakin ezazu nolakoa izango den ekitaldiren bat, etorriko zaren erabakitzeko (zenbat lagun joango diren, barruan ala kanpoan), eta, batez ere, zu bezala pentsatzen duten senideengandik edo lagunengandik hurbilago egoten saiatzeko. Ez utzi beldurrak geldiarazten edo blokeatzen, baina kontuz ibiltzeko eta arauak betetzeko erabili, isolamenduan erori gabe.
‎Osasun Publikotik deitu zidaten duela egun batzuk: kasu positiboekin harremana izan dudanez, jendearekin asko ez egoten saiatzeko esan zidaten. Hau guztia hasi zen lehen egunean, lanera oinez joatea erabaki nuen, baina bizikletaz joaten naiz orain, euririk egiten ez badu.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
egoten 112 (0,74)
dago 3 (0,02)
nago 3 (0,02)
dagoela 2 (0,01)
Zaude 1 (0,01)
badago 1 (0,01)
dagoen 1 (0,01)
dagoenarekin 1 (0,01)
dagoenean 1 (0,01)
dagoenero 1 (0,01)
daudenengatik 1 (0,01)
daudenez 1 (0,01)
egonik 1 (0,01)
egotea 1 (0,01)
nagoela 1 (0,01)
nengoela 1 (0,01)
zegoen 1 (0,01)
zeudenak 1 (0,01)
Argitaratzailea
ELKAR 19 (0,13)
Berria 19 (0,13)
Open Data Euskadi 11 (0,07)
Consumer 8 (0,05)
Argia 8 (0,05)
Alberdania 7 (0,05)
Booktegi 6 (0,04)
Guaixe 5 (0,03)
Urola kostako GUKA 5 (0,03)
goiena.eus 4 (0,03)
Karmel Argitaletxea 4 (0,03)
Uztarria 4 (0,03)
Goenkale 4 (0,03)
ETB serieak 3 (0,02)
erran.eus 3 (0,02)
Susa 3 (0,02)
Pamiela 3 (0,02)
UEU 2 (0,01)
ETB dokumentalak 2 (0,01)
aiaraldea.eus 2 (0,01)
aiurri.eus 2 (0,01)
Jakin liburuak 2 (0,01)
Aizu! 1 (0,01)
EITB - Sarea 1 (0,01)
Euskaltzaindia - Liburuak 1 (0,01)
LANEKI 1 (0,01)
ETB marrazki bizidunak 1 (0,01)
alea.eus 1 (0,01)
Maiatz liburuak 1 (0,01)
Labayru 1 (0,01)
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia